Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Momentu batean, arestian izandako toki berean zirela iruditu zitzaion; bueltaka ote zebiltzan; eta hala ere Lupo, bideak ederki ezagutuko balitu bezala, abailan zihoan. Xan oso zorabiatuta zegoen, ez zuen deus esateko kemenik. Hori ordea, bera gaizki egon zitekeela, ez zitzaien bi mutilei gogoratzen.
‎Bestetik baina, abiadura hark kezkatu egiten zuen, bai baitzekien, hala segitzera, mina gaiztotu egingo zitzaiola. Momentuz behintzat, ez zuen deus esateko modurik, ez zuen kaleko xehetasunik hautemateko betarik ere; arreta guztia Pititarengan ezarrita zeukan. Auto gutxi zela, bai.
2001
‎Bideak ez du deus eskasik, espazio zabala
‎Orain nagusiak lasaitzeko zerbait behar zuen. Eta joko hartan nik ez nuen deus ere galtzeko.
2002
‎Deigarria zen haren biluztasuna. Hainbat astetan ez zuen deus eskegi, eta eskegi bazuen, ez baitzuen gogoratzen, ez zegoen jada. Isilarena egiten zuen horma biluztuak, irudi beltz beldurgarririk gabe.
2003
‎Diputazioa dela, Gobernua dela, Udala dela, hura Frantzia eta hau Espainia direla... beti berdin. Orain daudenek ez dute deus egingo eta gero etorriko direnek ere ez. Denak berdinak dira, izan bateko ala besteko.
‎Damianek ez du deus jakin nahi eta tapakien azpian gorde du burua, ihesi. Egindako jolasaren izerdizko usaina datorkio, ordea, lurrin lodi baten itxuraz.
2005
‎– Bai, ez du deusen eskasik.
‎– Kapitain, ez du deus ulertzen; propioki mendeka gaitezen –proposatu zuen karkar susmatzen zenak–, ikus dezaten, gordagietarik ilkiko direnean, hemen nork duen manatzen.
‎Ez zait euskara gustatzen. Andereñoa beti ari da euskaraz egiteko eta euskaraz egiteko, eta gero haserretzen da nik ez dudalako deus esaten, eta ahopeka hitz egiten dudalako. Niri ez zait euskara gustatzen.
‎Haren zimurretan kare horitua nola pilatu den denborarekin ikusi du, eta urratu ñimiñoek nola eransten dioten erliebea formari ere bai. Tapiesek ez duela deus berririk asmatu, etorri zaio burura. Berehala pentsatu du zozokeria ere badela halako pentsamenduetan ibiltzea, baina balitekeela Bizimodu Berriak ekarritako lehen aukeretako bat izatea zentzuak betetzen dizkion mistikotasun moduko hau.
‎Egun seinalatu hartan Leon Karrikak erreka zuloaren irudia margotu nahi zuen oihalaren gainean, eta zuk, ostera, ez zenuen deus nahi, ez zenuen deus desira. Ezereza helburu, ezta, Damian?
‎Lolo ez zen Saroberen aldeko, goiko baloietan kale egiten zuen. Julian eta Iñaki ere ez zitzaizkion gustatzen, nahiz eta ehun bider aitortu ez zuela deus ere ELAren kontra. Garazik ere bazituen bere gogokoak.
‎Eta altxatu egin zen zapatak janztera platertxoan utzi zuen zigarroa zanpatzen nuelarik behar bezala itzali arte, ohitura amorragarri horixe zeukan. Amak ez baitzuen deus esan, pentsatu nuen" gizonez gizon" hitz egin behar zidala, ez ote nuen neska jatorren bat bildu behar galdetzeko edo hala moduzko agindua emana izanen zion amak. Horixe, edo menturaz ama ahalketzen zuen arrebaren konturen bat komentatu behar zidan, ez zuen alabarekin harreman gozoa ukan inoiz eta pisu bat hartua zuten Marinak eta biek herrian bertan, eskandalutxoa garai laiotz haietan.
‎Zerraldoetan eraman zituzten, baina aitak beti komentatu izan zigun itxurakeria izan zela hura," Oiartzungo hezurtegian bota zituzten gero denak". Ez nuke esanen hori ez zekienik A. jaunak, ez baitu deus aipatzen ahaideez edo ehorzketa katolikoaz, fusilatuak zeuden hartarik lekututa eztitu egin zen bere asaldura. Gertatu honen oharretan daukan estilo kolperik onena aitzurkari haietako baten esana emanik lortzen du, katabut bat soberan zela ikusitakoan etxera eramaten utziko ziotenetz galdegin omen zuen.
‎Orduan konprenituko duzu gau horretan baforeen tutuen marrua ez dela datorrenari eginiko diosala, galdu denari zor zaion dolua baizik. Edo ez duzu deus konprenituko deus pentsatuko, gogoa hutsik geldituko zara, tutuen hots tristeak lehenik eta tutuen isiltasun tristeagoak ondotik murgilduko zaituzten fuel, minio, ustel edo kresaltasun sakonean zorabiatua, inor bizi ez den uharte bilakaturik. Maxinamendu gaitza duzu itsasontzien lantua gauaren erdian.
2006
‎–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: ...garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske e... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎azkenean, nik porlan zaku batzuk garraiatu, besterik ez nuen egin; beste batzuen konpromisoa askozaz bitalagoa zen. Hortaz, ez nuen deus esateko eskubiderik. Kontatzeko ere ozta ozta.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske e...
2007
‎Eta nik, nire izena ez dela txikito, Cosme Iturrino, baizik, edo Pakete, hala nahiago badute, edo Iturrino Handia ere badutela aukeran, eta ez dudala deus esan orain arte agintarien aurka, baina esango nukeela hitz bat edo bi, edo hiru. Eta haiek, ez adarrik jotzen ibiltzeko, eta halaxe, azkenean beso banatik heldu didaten arte.
‎Albert Labruquere eta Pierre d’Oihenartek ez zuten deus argitaratu, ez zuten deus idatzi, salbu igandeetako mezetako predikuak. Azken urteotan, predikuak erdaraz izkiriatzen eta oihukatzen zituztela azpimarra dezaket.
‎Arrunt baldarra sortu zitzaion, eta damutu egin zitzaion ahalegina egin izana. Erizainak, nolako aurpegia erakutsi ez zekiela, ez zuen deus erraten asmatu eta, bere lekutik mugitu gabe, joaten utzi zion gauzak gehiago nahasi baino lehen. Arratsalde hartan gertatutako guzia atzendurik berehala, gauzak bertze modu batean egiteko gogoa sortu zitzaion Migeli, baina berant zebilen harrezkero.
‎Ainhoa ez zegoen aitzakiarik irensteko prest. Ordezkari baten zain zeuden Institutuan, eta Migelen laguntzarik gabe ez zuten deus ere behar bezala kontrolatzeko modurik. Aurki deituko zion Virgiliok, eta izen bat eman beharra zeukan fulamentuzko ekimena zela sinetsiko bazuen.
2008
ez du deusetarako balio
2009
‎Irlandarrak, galegoak eta higanot saldoak San Bartolomeko gau odoltsutik landa, lau mende zuela. Jendeak ez ziren samurrak arrotzekiko, baina noizbait Afganistandik eskapaturiko Mirwais bat plazaratzen zen Madonnaren Ray of light kantua izar soinuz hornitzeko, eta inork ez zuen deus erratekorik. Familien ohorea ahantziz, azkenean onartzen zen ume ez desiratuaren antzekoa zen migrantea:
‎Bi haur baditugu gurekin... Bistan da, ez duzu deusen axolarik. Zure pertsona txiki eta bekaitzaz baizik.
2010
‎Ez da inor sartu eta ez da inor atera. Heriotza ordua goizaldeko seiak eta zazpiak artean kokatu du espezialistak, seietako zaintze txandakoek behatze zulotik begiratzerakoan ez baitzuten deus ikusi (ikusi izan balute ere alferrikakoa litzateke, gauez zaindariek ez baitute ziega irekitzeko giltzarik, eta ziega irekitzeko giltza bakarra duen zerbitzuburua iristerako beranduegi zatekeen... beranduegi ere eufemismoa da), eta zazpietan, goizeko deia egiterakoan hortxe zegoen, dilindan, fruitu heldu bat bezala, fruitu ustel bat bezala esango zukeen Barne edo Justizia ministro...
‎" Zarate jaunak ez zuen deus ere esan lehen aldiz ondoezik sentitu zenean. Zergatik isildu zen, ez dugu inoiz jakingo.
‎Ainguratu eta gutxira, Bilboko Guggenheim Fundazioak Guernica Bilbora bost urtez ekartzeko eskatu zien espainolei 1998ko abenduan, orduan Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia zena lagun. 1937an izan zuten jeltzaleek Guernica euskaldunontzat gordetzeko aukera, baina Jose Antonio Agirrek beretzat ez zuela gura eta ez zuela deus balio erantzun zion Picassok berak luzatutako eskaintzari.
2011
‎Diotenez, sarri, umeak izaten dira horizontean ikusten den eta poliki poliki handituz doan bereizketaren itzala saihesteko bidea. Bereizketez zerbait esan dezakedan arren, haurrei buruz, haurrak izateari buruz hobeto esanda, ez dut deus esateko.
2012
‎Pika beleak bailiran zebiltzan sablean jauzika. Marieta gaixoak ez zuen deus egin batzarrak zirauen ordu osoan eta, naski, gutxiri interesatzen zitzaion bere aburua. Baina aldatu zitekeela marmaratzen zuen:
‎Lapurrak zelatatzen ibiltzen den segurtasuneko enplegatu bat izango dela pentsatuz urrundu du gaua ilundu liezaiokeen aurresentimendua. Ez du lapur itxurarik, ez du deus lapurtzeko asmorik, lasai dago beraz.
2014
‎Sartu eta dena esan zien, ahalik eta modu sinesgarrienean negar eginez. Sentitzen zuela baina ez zuela deus ulertzen ikastolan, frantsesa munduko gauzarik zailena zela eta Txominengan asko pentsatzen zuela. Beldur zela aitari ez ote zitzaion berdin gertatuko.
2015
‎Eleberriaren amaieran Abaitua eritu egingo da eta ez du deus egingo artatzeko, sukarrak hobeto idazten lagun diezaiokeelakoan: " Iñaki Abaituak ez zuen penizilinaren mesederik onetsi nahi izan.
‎Ikastolako egutegiek, urte oroz trumilka saltzen baitira, ez dute deus partikularrik. Uste dut kasik betidanik ikusi ditudala eta beti berdintsuak, eta baliteke banalitatea izan dezaten berezitasun.
‎Zenbatzea zazpi arte egiten da, gero ‘anitz’ da. Dena den horko jendeak ez du deus zazpi ale baino gehiagotan, ez azienda, ez arropa, ez fitsik. Artetan, herriaren haraindira badoaz delegazioak, xamana modukoak barne, leinu kide eta auzoengana, oihanean barna, bizpahiru egunez.
‎Hainbeste, ezen gero eta goizago oheratu eta orduak lapurtzen dizkiodan egunerokoari ametsaren mesedetan. Ulertuko duzunez, nire errealitate txepel, monotono eta ilunak ez baitu deus egiterik amestutako existentzia ikusgarriak eskaintzen didan bizipoz aberatsarekin. Duela zenbait aste oso gauza bitxia gertatu zitzaidan, edozelan ere, eta beldur naiz ez ote ditudan nire ahalmenak sobera ustiatu.
‎Zein zen bere eguneroko martxa? Benetan ez zuen deus idazten, edo, argitaratzeari uko egin arren, jarraitzen zuen pribatuki kuartillak zirriborratzen, eskuz beti, hil ondorengo altxor diferitu bat sortzen. Konfiantzazko Max Brodik ba ote zuen, edo Max Broden rola beteko lukeen inor begiz joa –lagun pipaduna, akaso? – Edo, agian, sinpleki oinarrizko gauzetara itzultzen ari zela sentitu zuen, beharrizan funtsezkoenetara:
2016
‎Ahalik eta informazio gehien bildu nahi zuen Peterengandik. Alvarez sarjentuak ez zuen deus ere sumatu behar, eta hala gerta zedin aski lanpeturik eduki zuten Goñi lotinant koronelaren zakurra.
‎horrelako gauzak galdegiten dizkizute, ez da sinestekoa, eta ezin diezu ihardetsi, ez diezu erraten ahal aitzinlaririk gorrotatuena laurogei mila artabururen aitzinean bere markako zalukeria eginda irrigarri utzi nahi zaituela ageri delarik ez duzula deusetaz pentsatzen, alegia, hil ala bizi jalgitzen zarela leize zulotik eskuak atxamarta, pentsamenduari astirik eman gabe, alegia, astirik eman gabe Amancioren pentsamenduari ere, zalaparta batean, a cona que che botou, alde bat ezinduko haut
‎Pailazo hura guregana zetorrela euskaldun bila, nik ez nuela deus erranen, boikota eginen niola euskal harrotasunari, bere aldia zela, eta entrenatzaileak zelaira atera aitzin usatzen zigun mitinaren ondotik oihukatzen nuena xuxurlatu nion Audi A4aren eztitasunean. Gaiztankarak zituen begiak, tanta berdeekin.
2017
‎Hau ez da berorrengandik desitsatsi gabe urteak daramazun bideojoko hori, eta ez da egunetik egunera harrapatuagoa zaituen apustu etxe digitala; hau ez da sare sozialen gezur arin alaia; eta ez da nire soslai hoberena, exhibizionismo simulatua, eta zaborra ezkutatzen dut, eta ez da ea nork duen luzeagoa, edo ea nork dituen tenteagoak eta desiragarriagoak, eta ez da gurasoei lapurtzen diet eta lagunak engainatzen ditut, eta beti lortzen dut nahi dudana. Hau ez da heziketa txorakeria hutsa da ez baitu deusetarako balio eta, gainera, nik dagoeneko dena badakit eta nire kredoa berehalako utilitarismoa da. Hau zu zara zure bizitza alferrik xahutzen eBay en edo arima txikientzako biltegi erraldoiren batean erositako beste produktu bat gehiago izango bailitzan; hau harrokeria eta banitatea da, desustraitze eta kontsumorako klon perfektuak sortzen, eta jada dozenaka ahotan erabiliak izan diren txotx lerdetsuekin eraikitako monumentu gurgarrien distira morbidoa, agintearen beira iluneko dorre txundigarriak oinekoen zaurgarritasunaren oroitarazlea.
‎Amaitu zen atxiloketaren zain egotea, akabo zen larritasun estali hura; itxura guztien arabera, Karra laster askatuko zuten: ez zuten deus ere haren kontra. Bizpahiru egun, eta kito izango zen dena.
2018
‎Ekialdeko merkatu beltzean hamar behar dira mendebaldeko bakarra lortzeko. Bertako txanponean kobratzen dutenez, diru hark ez du deus balio Comecon etik kanpo: azken pfennig a ere RDAn gastatu beste erremediorik ez dute, honenbestez.
‎Fuchs Solerrek egina zion paper bat bere garaian lagapen haiekin guztiekin, batek daki zein mudantzatan galduko zuen dokumentua, hainbeste etxe diferentetan bizi izan da. Irenek esan dio hobe duela musikatik eratorritako irabazi guztiak bere arrebei eta ilobei uztea, berak ez du deus behar; ez luke inolaz ere bere burua borroka horretan sartuta ikusi nahi, senarraren poemek emandako errenta bingoan eta pattarretan xahutzen duen Yestes andrearen gisako alargun deman topeka. “Eta kontu korronteko dirua? ”, galdegin diote notariotzakoek.
2021
‎SHEPHERD JAUNA: Distirak ez duela deus onik.
‎Ez dut oraino sinesten ahal Piteier etxalde hartako itsuskeria haiek nola ez ditudan lehenago susmatu... ez gara sekula aski mesfidatzen, auzoak beti gu baino hobeagoak direla pentsatzen dugu eta itxurakeria hormaren aitzinean belaunikatzen gara, bereziki gu, nekazariok, deus ez bagina legez. Eman diguten heziketarengatik bide da, errientak erasiatzen gintuen, ez genuen ezer erraten, apezak fereka desegokiak egiten zizkigun, ez genuen ezer erraten, soldadugoan gaizki tratatzen gintuzten, ez genuen deus erraten, sehi joan arrebak bortxatzen zituzten nagusiek, zer erran genezakeen, boterea zuten, botere kulturala, sentimentala, ekonomikoa, sinbolikoa...
‎Antsiaren sua pizten zihoakidan eta eman nuen denbora erabat galdua nintzela neure buruari aitortzeko. Mapa bat neukan sakelan, baina ez zuen deusetarako balio. Ez nekien iparra non zegoen, hegoa eta ekialdea are gutxiago, sortaldea ez aipatzeko.
‎Ez nion alta bere egikerak amainatzen ninduelako keinu izpirik helarazi, zer gerta ere. Beharbada ez zuen deus ikustekorik, laguntasun soila zen, esku ukaldi baten emateko xede biluzia. Burutazio memeloak urrundu nituen kasko zokotik eta aitzina egin nuen Jason Moreauren baserrirantz.
‎Maddi Jasonekin ezkontzeak ekarri zituen erranezinak eta mututasunak, errealitate ez hain arrosa estaltzeko. Egiaz, sexu numerikoaren garaiak ez ziren gozoak suertatu, sordidoak baino, kameren aurrean biluzteak eta masturbatzeak ez zuen deus ohoragarririk, non ez zen fereka bakoitzean hirukotearen poltsara eroritako sosen onura. Bidaiak egiten zituzten, afari handiak Akitaniako jatetxe garestienetan eta, demagun, Baionako bestetan eskuzabal zebiltzan beren lagun ohiekin.
‎Jasonenarekin konparatu dut eta ez du deus ikustekorik. Bai aldiz han inguruan bizi den beste gizon batenarekin.
‎Kezkatzen zihoan. Baina ez zuen deus erakusten eta sentsazio txarrak gordetzen saiatzen zen. Begia Peioren soinean itsatsia zeukan fermuki, istorio honen segida iragartzen saiatzeko.
‎Semeak eztei ederrak egin zituen eta bikotearen zoriona ikusgarria zen, Marie Cecile haurdun suertatu zen bitartean. Ospakizun aire batek hartu zuen Piteier baserri hau, jakizu, ez genuen deusen faltarik. Jasonen adiskidea den Jose Camyk bestaren sua bazkatzen zuen etengabe...
‎Isilik edo negarrez hipaka, emaztearen kasuan. Ez zuten ulertzen zergatik hain zakarrak ginen beraiekin, ez zuten deus gaiztorik egin, bilatzen zuten Maddi hura bizirik zen oraindik. Etxe inguruak udalatzen ziren, ez zuketen hilotzik kausituko, non ez ziren ardi edo orkatz zenduenak.
‎Denbora galtzen nenbilela iruditzen zitzaidan. Hainbeste maite genuen inozentearena egitea, horrela hezi gintuzketen, ez dut deus ikusi, ez dut deus entzun, ez dut deus ikasi. Betiere, isiltzea eta negarrik ez botatzea zen hobesten.
‎Denbora galtzen nenbilela iruditzen zitzaidan. Hainbeste maite genuen inozentearena egitea, horrela hezi gintuzketen, ez dut deus ikusi, ez dut deus entzun, ez dut deus ikasi. Betiere, isiltzea eta negarrik ez botatzea zen hobesten.
‎Laura Palmerrek gertatzen ari zena jarraitzen zuen, begi hutsez, harritua. Atseginak tolestu gorputzak ikusten zituen metan, ez zuen deus ulertzen, ez zuen deus konprenitzen, zertan ari ziren. Ahantziak zituen jestuak eta egikerak zitezkeen, zekusanak buru zokoan oihartzun urrun eta arina eragiten ziolako.
‎Aitarentzat, dendariarentzat eta niretzat hitz horrek gauza ezberdinak esan nahi zituela badakit. Edonola ere, dagoeneko onartu dut hitzek ez dutela deus askorako balio aitarekikoa adierazteko: baldarki inguratzen naiz, eta sentitzen dudana hitzetan harrapatzera iritsiko naizela uste dudan unean berean deskalabrua gertatzen da.
2022
‎Friedrich Nietzschek esana da, mundu honetan, gauzarik onenek ez dutela deus balio, norbaitek taula gaineko fokupera eramaten ez baditu. Edo bestela esanda, ez dela ezer gertatzen norbaitek zerbait gertatu dela kontatzen duen arte.
2023
‎Bistan zenez, Bildosolak ez zuen deus ordaintzeko asmorik, baina negoziazioak beharrezkoak ziren denbora irabazteko.
‎Hala ere, edo horregatik, Godin txarbizitzen zen letren eta literaturaren itsaso zurrunbilotsuan, eta gurera agertu zenerako “kultuzko idazlea” zen. Literaturaz ezer ez dakienak ere badaki norbaiti buruz esaten denean “kultuzko idazlea” dela, malo, esan nahi dutelako ez duela deus ere saltzen, eta bera bezalako lau friki ganoragaberi baizik ez zaiela interesatzen idazten duena. Baina, amai dezadan hasi naizen tokian, Sanchez Godinen autoritate kultural eta akademikoa funtsezkoa izan zen operazioak aurrera egin zezan, are, esan liteke ospe eta autoritate horretan finkatu zela.
‎Azken hauen artean, jarrera bikoitza zen: ezkerrekoek ez zuten deus egin nahi, gobernutik kanpo egon arren euren arteko tesi nagusia baitzen gobernuari egiten utzi behar zitzaiola, gobernu hura botaz gero, horren ordez etor zitekeena askoz okerragoa izango zelakoan; eta eskuineko oposizioak ez zekien gaia nola erabili baliagarria izan zekion gobernuari eraso egiteko, baina aldi berean ezkerreko oposizioaren posizioak indartu gabe, eta hortaz, gaia izoz... Azkenik, Leiho bat zabalik mundura jaialdia iragarri zenean beren interesak kaltetuta ikusi zituztenak ere kulturaren industrian ekimen pribatu gisa jarduten zuten argitaletxeak, sortzaileak, eta abar isildu egin ziren, ez zedin gerta komentario desegoki batek, edo okerrago, aurkako jarrera nabarmen batek, gobernuaren dirulaguntzarik gabe uztea.
‎Baina prestakuntza egokiak, mekanikaren ezagutzak edota teknika ondo erabiltzeak ez du deus balio poetikarik ez badago. Arimaren mundu sinboliko eta pertsonalean sartzen gara.
‎Hitzaren bitartez, joko linguistikoak erabiltzeaz gain, beste xede batzuk ere bila daitezke. Baina argi izanda betiere, mekanikarik gabe poetikak ez duela deus balio.
‎Egon daiteke geldi, adibidez, bakarrizketa bat esanez. Baina geldi egote horretan ez badago dantzarik, jokoak ez du deus balio. Dantza hori, ahotsaren bidez ere eman daiteke:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia