2015
|
|
2 Eta, ba ote da horri aurre egiteko biderik? . Ezta inola ere; are eta okerrago izango litzateke; nik badakit pertsona bati gertatu zitzaiona, hau da, badirudi Jainkoak aditzera eman nahi diola arimari, hau hainbat aldiz eta hain benetan jarri denez gero beraren eskuetan, eta gogo beteaz bere burua oso osoan eskaini dionez gero, kontura dadila honezkero
|
ez
duela bererik ezer, eta era nabarian mugimendu oldartsuaz harrapatua da; eta erabaki zuen, inoiz ikusi baduzue, anbarak jasotzen duen lasto batek baino gehiago ez egitea bere aldetik, eta hain ahaltsua denaren eskuetan bere burua uztea, gauzarik hoberena nahitaezkoa bertute egitea dela ikusten baitu. Eta lastoa aipatu nuenez gero, egia da, izan ere, erraldoi batek lasto bat jaso dezakeen bezala jasotzen baitu espiritua gure erraldoi handi honek.
|
|
7 Jainkoak arimari egiten dion mesede honetatik gera dakigula orain hau oroimenean, ez baita guretzat on txikia izango; san Jeronimok ere, santua izan arren,
|
ez
zuen bere oroimenetik kentzen, eta horrela ezereztzat izango dugu gordetzen dugun erlijio ordenaren laztasunean hemen sufri dezakeguna, gehien iraunda ere, unetxo bat baita, betikotasunarekin konparatuz. Egiaz diotsuet nik, hain kaskarra izan arren, egundo ere ez dudala infernuko oinazeen beldurrik izan, kondenatuek Jaunaren begi hain eder, ezti eta onbera hauek haserreturik ikusiko zituztela gogoratzen nintzenekoarekin konparatuz gero kontuan hartzekorik, nire bihotzak ezin jasan zezakeela baitzirudien:
|
|
Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea,
|
ez
zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
|
|
harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak
|
ez
baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du. Oi Jainkoaren ontasuna, guztiak zure kontura izan behar duela!
|
|
Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik, ezin eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz, ez dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere
|
ez
duela berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren pertsona batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi badu, Haren Maiestateak bitarteko hau hautatu zuela, hau da, bera ontzat hartzea halakoa ez zenean, haiei onura etor dakien; lau...
|
|
Beldurtxo eta nahigabe hauek eta apaltasun itzala orain ikusten dut nik nahiko inperfekzio zirela eta hilduraturik ez egotearen ondorioa; izan ere, Jainkoaren eskuetan uzten den arima bati berdin zaio berari buruz ongi hitz egiten duten nahiz gaizki hitz egiten duten, berak ongi ulertzen badu. Jaunak ulertzeko mesedea egin nahi dion bezala?
|
ez
duela bererik ezer ere. Ematen dionaz fidatzen da, hark jakingo duelako zergatik agertzen duen, eta presta bedi jazarpenerako, oraingo garaietan ziurra baita, Jaunak pertsona bati halako mesedeak egiten dizkiola jakin dadila nahi duenean; izan ere, milaka begi daude halako arima bati begira; beste era bateko milaka arimari begiratzeko, ordea, ez dago begirik bat ere.
|
|
etxe hau bere atseginezko paradisua zela. Eta horrela, hona ekarri dituen arimak Haren Maiestateak hautatu dituela dirudi; haien ondoan ni neure buruaz nahiko lotsa naizela bizi naiz; izan ere, nik ez nuen asmatuko halakoak desiratzen ere hainbesteko estutasun eta pobretasun eta otoitzerako; eta hain alai eta pozez daramate, non bakoitzak
|
ez
baitu bere burua duin ikusten halako lekura etortzea merezi izateko; batez ere batzuek, munduko huskeria eta apaindura artetik dei egin baitzien Jaunak; han bertako legeari jarraituz zoriontsu bizi zitezkeen, eta Jaunak hain biderkaturik eman die poza hemen, non argi ikusten baitute Jaunak utzi zuteneko bateko ehun eman diela eta ez dira asetzen Haren Maiestateari eskerrak ematen.... Beste batzuk ongi egotetik hobeki egotera ekarri ditu.
|
|
Hasieran asko kostatzen zitzaion arimako esperientzia haiek ulertzea, are gehiago ongi eta erraz ulertzeko eran adieraztea. Gaspar Daza eta Frantzisko Salcedo jaunei haiek adierazteko
|
ez
zuen bere burua gai ikusten eta, idatzizko zenbait oharrekin batera, liburu espiritual batez baliatu behar izan zuen, han seinalatuz berari gertatzen zitzaizkionak edota beraren barne esperientziekin antzik handiena zutenak. Esperientzia haiek, ustez, arimaren barne muinetan gordetzekoak ziren, eta ez idatziz adieraztekoak.
|
|
Beldurrez bezala ikusten zituenekin, gogotsuago tratatzen zuen; dena dela, gauza hauek erabat gutxiesten zituztenekin ere, bera probatzearren izaten zen? pena hartzen zuen, batzuk Jainkoaren gauzak zirela oso iruditzen zitzaiolako, eta ez luke nahi, arrazoirik gabe itsu itsuan gaitzesterik, ezta guztia Jainkoarena dela sinets dezaten ere, berak oso erraz dela engainua egotea ikusten baitzuen, eta horregatik
|
ez
zuen bere burua sekula ere ziur ikusten, arriskua egon daitekeen gauzetan. Ahalegin guztiak egiten zituen ezertan ere Jainkoa ez iraintzeko eta beti obeditzeko; eta bi gauza hauekin babesturik zegoela uste zuen, deabrua izan arren ere.
|
|
ekin eta ekin hiru urtean gerarazi bazuten ere, Jesusen Lagundian sartu zen. Andre honen aitor entzule batek esan zidan, hark esan ziola
|
ez
zuela bere bizian izan beraren bihotzak semeak profesa egin zuenean bezain poz handirik.
|
|
2 Jakingo du berorren agurgarritasunak, nola frai Migelek eta frai Baltasarrek ezeztatu dituzten esandakoak; frai Migelek zin egiten du, gainera,
|
ez
duela berak idazki hartako ezer idatzi, indarrez eta mehatxuz behartu zutela sinatzera baizik. Hau eta beste gauza batzuk esan zituen lekukoekin, eskribauaren eta Sakramentu Santuaren aurrean.
|
|
7 Ez geratu on Frantziskori idatzi gabe, arrazoizkoa baita; ezkontzaren berri ez ematean
|
ez
du berak errurik, presazkoa izanik, ez baitzuen astirik izan. Ama Ines Jesusena ongi dago eta goraintzi asko bidaltzen dizkie.
|
|
4 Bai poz handia hartu dudala aita frai Pedro Fernándezen osasunaz esaten didanaz! Izan ere, penaz nintzen, haren gaixotasunaz jakitun nengoelako, baina ez haren osasunaz;
|
ez
du bere adiskidearen antzik esker txarreko izatean, hainbeste zeregin izan arren, niri idazteko ardura hartzen baitu, eta guztia dit zor, zorra esaten dena beste horrek askoz ere handiagoa badit ere. Berorrekiko ardurak atsegin zaion beste bat aurkitu arte iraungo dio, eta gero ez beldurrik izan, harro badago ere.
|
|
zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat? Izan ere, sinets beza berorren aitatasunak, nire iritziz,
|
ez
duela bera dagoeneko espiritua; beti izan dut irudipen hori.
|
|
Bada, jakin beza nire Bela honek, bestearen berezkoa eta naturaz gaindikoa balu (Jainkoak harengan gauza batzuk egiten zituela, egiaz, ikusten baikenuen), adimena, trebetasuna eta biguntasuna, berari nahi den moldea eman ahal izateko, hori guztia hobea du. Harrigarria da haur honen trebetasuna, artzaintxo txatxar batzuekin, mojatxo batzuekin eta berak duen Andre Mariaren irudi batekin, ez dago jairik hartaz asmakizunik egingo
|
ez
duenik bere ermitan edo jostaldian, koplaren batekin, berak doinu egokiaz kantatzen duenarekin; harri eta zur gauzka. Lan bat dut soilik:
|
|
Behin, ahoa irekitzeko esaten diot; beste behin, ixteko; geroxeago, barrerik ez egiteko. Berak dio
|
ez
duela berak errurik, ahoak baizik, eta egia dio. Teresak gorpuzkeran eta denean duen grazia ikusi duenak, gehiago igarriko du aldea, eta hala egiten dute hemen, baina nik ez dut hori agerian esaten, berari bai isilean.
|
|
7 Orain etorri zait burura ni neu naizela horko ama priorea eta neuk egin dezakedala hori, eta, beraz,
|
ez
duela berak sinatu beharrik, gainerako argibideak niri bidali baizik, bere letraz izan arren, nik kopiatuko baitut. Gainerako ahizpek ez dute jakin beharrik.
|
|
5 Hor ikusiko du berorren agurgarritasunak zer den egokiena; eta kontuan har beza, berorrek
|
ez
duela bera begiko pentsatzeko tentaldia izan duela, eta dirua ez zetorrela esanez idatzi zion gutunetik ateratzen du, gastatzailetzat duela. Nik idatzi nion, berorrek errenta izan dezatela nahi zuela eta apurka apurka eliza egin dezatela.
|
|
Eta saia zaitezte, ene alabak, Harekin gozatzea eta haren besoetan burua uztea merezi izateko erakoak izaten. Badakizue
|
ez
zaituztela Beragandik botako, alaba onak bazarete. Bada, nor ez da saiatuko halako Aita ez galtzen?
|