Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2017
‎Negro Llorelek, ordea, gauzak ongi begiratuta, ez zuen bere laneko harrobian zulagailu elektrikorik nahi, ez zuten-eta haren premiarik izango. Soldata jaitsiko zioten agian...
‎" Ezinezkoa, ez dut berarekin sekula hitz egin eta ez naiz agertuko" pentsatu nuen.
‎Halako gertaeren aurrean, errudunak aurkitzen saiatzen gara federik ez dugunok: medikuek ez dute behar zena egin, ez du bere burua behar beste zaindu, edanda gidatu du... fededunek, ostera," Jaungoikoak bere ondoan nahi izan du", edo halako zerbait esaten diote euren buruari. Ez esan ez zenuketela barne lasaitasun hori nahi!
‎Viri sanguinum et dolosi non dimidiabunt dies suos. Gizon gaizto, odol isurle, gerlati, maleziatsu eta engainatzaileek ez dituzte bere egunak erdizkatuko; ez dira halakoak bestela biziko zirenaren erdia biziko.
‎Jendearen otoitzak eta semearenganako amodioak anitz gogoeta eragin zioten, baina gehiago legearen hausteak. Zeren iruditzen zitzaion ezen ez zuela bere koroa seguru izango baldin ttipientzat bezala, handientzat ere justizia egiten ez bazuen. Eta hala, anitz itzulinguru, pentsu eta gogoeta bere baitan eginik, azkenean aurkitu zuen bide bat, bere kaltekoa, baina semearen gaztigua arintzeko ona:
‎Nola harri bati edo sentimendurik ez duen beste gauza bati kolpeka darauntsanak egiten baitio bere buruari kalte gehiago eta hartan probetxu gabe unatzen eta zatitzen baita, hala ardurarik ez duen bati edo konturik egiten ez duenari bere maleziaz darauntsanak ere ematen dio bere buruari gaitz gehiago.
‎Zergatia? Garai hartan, txirrindulariek euren herrialdeko selekzioarekin parte hartzen zuten Tourrean eta Frantziako izarrak, Louis Bobetek, 1954 eta 1955eko Tourrak irabazi zituen ez zuen bere aldamenean itzala egin ziezaiokeen txirrindularirik nahi, hortaz, ez zuen Anquetil haren ondoan gura. Hala ere, azken unean Tourrari uko egin zion Bobetek, Italiako Giroa ahituta bukatu zuela arrazoituta.
2018
‎V.S. Naipaulen The Mimic Men (1967, Imitatzaileak) nobelako protagonista bezala, Hamiden liburuko narratzailea, Pakistanetik AEBetara ikastera eta lan egitera doan gaztea, gogor saiatzen da bere burua mendebaldar peto petoa bihurtzen, alferrik ordea. Bere manera onek ez dute bere azalaren koloreak eragiten duen mesfidantza desagertzen laguntzen; aitzitik, irailaren 11ren ostean bere ingurukoek zerbait ezkutatzen duela pentsatzen hasten dira. AEBetako bere lankideek begi onez ikusi eta miretsi egiten zuten lanerako bere prestutasuna susmagarria da orain.
‎Badakigu instituzioetako feminismotik ezer gutxi espero dezakegula, nahiz ez dugun bere funtzioa ukatzen eta estrategikoa izan ez daitekeenik uste. (...)
‎Aita Sainduak ez zuen bere hoztasuna galdu eta eman zidan arrapostua laburra bezain krudela izan zen:
‎Ez dakigu zer egin zuen eta nora joan zen. Ertzainak bere arrastoaren atzetik ibili ziren urte luzetan, baina inoiz ez zuten ezer aurkitu.Orduz geroztik inoiz ez dugu bere berririk izan, ez ahoz eta ez idatziz.
‎Baina Begi Gorik ez zituen bere emazteak bakarrik hiltzen, emazteak beretzeko ere hiltzen zuen. Beste emazte bat nahi eta beste gizon batena aukeratzen zuenean, hil egiten zuen hura.
‎Hauxe da nire plana: Amerikarrek gaur hemendik bidaliko bagenitu, eta nahiko zaila izanen litzaiguke, ez ditugu bere tresna horiek izanen, eta izaten baditugu, alferrik, ez baitugu tresna horiez lanik egiteko prestasunik. Eta honela beti behartsu izaten jarraituko genuke.
‎Etorri behar duzu, otoi, gure etxeraino, gure lagunetarik bat arras gaizki da eta ez du bere azken hatsa botako ahal, zuk ikusi eta otoitz tiki bat harentzat erran dukezun arte. Sari ederra izanen duzu, berrogeita hamar libera eta ikusgarri zerbait.
2019
‎Arranopola, urdai guztia falta. Baina, inork ez zuen bera izan zitekeenik usaindu. Bazen zakur bat, Dud, lapur fama zuena.
‎Alizia ahizparekin erreka ondoan egotez aspertzen hasia zen. Beste egitekorik ez zuelarik bere ahizpa irakurtzen ari zen liburuari begiratu bat edo beste eman zion; baina ez zuen ez marrazkirik eta elkarrizketarik. " Eta zertarako balio du liburu batek marrazki eta elkarrizketarik ez duenean?", galdetu zion Aliziak bere buruari.
‎Baina ez daukat ezertxo ere. Oroigarri bat ere ez dut bererik. Negar zotin bat atera zitzaion.
‎Ez zuen ikusi nahi. Eta ikusi nahi ez bazuen berak ospa egingo zuen. Onartuko zuen bere gurutzea.
‎Batzuek Baroja Unamunorekin alderatu dute, biek erdaraz idatzi zutelako, baina nire irudikoz bada aldea bi idazle handiren artean. Barojak ez zuen bere arima saldu, ez zuen gure kultura errekara bota, ez zuen gure iraganaz eta gure izaeraz ernegatu, Unamunok egin zuen modura. Barojak bere euskal nortasunari eutsi zion.
‎Eguzkiar egutegia sartzean, egokitzapenak egin behar izan ziren eta honela sortu ziren aste eguzkiar bat osatzeko falta ziren beste lau egunak: OSTEGUNA/ ORTZEGUNA (OSTI edo ORTZIren eguna), OSTIRALA/ ORTZIRALA (OSTI edo ORTZIren egunaren hurrengoa), LARUNBATA( ez dut bere esanahia ezagutzen) eta IGANDEA (IGARO aditzetik dator, zazpi egunetako zikloaren igarotzea baita). Ostegun eta ostiralari dagokienez, garbi ikusten dugu OSTI/ ORTZIren izena barruan, baina orain dator galdera, zein ORTZI aipatzen dute, paganoa ala giristinoa?
‎Bertatik edaten zuen eta bertatik eraikitzen zuen bere izatea. Kosmos ikuskera honetan murgildurik zegoela, euskal gizakiak, euskaraz egiten zuen gizon emakumeak alegia, ez zuen bere burua naturako jaun eta jabetzat hartzen, mundua ez baitzen berea. Bera mundukoa zen, munduko eta naturako izaki bat gehiago.
‎Baina, Margiten esan zien gertatutako hutsegiteak terapeutaren ardurakoak zirela, behar zen moduan prestatuak ez zeudelako. Taldekideek ikusi zutenean Margitek ez zuela konfidentzialtasun araua betetzen eta gainbegiratzen zituen kasuetan zegokion erantzukizuna ez zuela bere bizkar hartzen, haren kontra jartzen hasi ziren. 1970eko hamarkadan Erich Fromm ekin harremana izan zuen Margitek eta hura bere terapeuta izatea nahi izan zuen.
‎406 Zelako amets ederra eta eroa den lantzen ez duenarentzat bere buruak lantzeari ekiten diola pentsatzea.
‎649 Ezta jainkoak ere ez du bere burua denontzat garrantzitsu egitea lortu.
‎682 Batek ideia oso argi bat daukanean ez ditu bere baieztapenak besterik ikusten nonahi, baina ideia hori bera baztertzen duenean bere ezeztapenak dira edonon ikusten dituenak.
2020
‎Ondo azaltzen du Anjel Lertxundik, edizio batuaren hitzaurrean: " Soldadu berriak ez du bere eginkizunaren zentzu historikorik, bere jardunaren epikotasunik, sentimendu aberkoi berezirik". Anaien artekoa da gerra, beraz beti anaien, auskalo non sartzen ziren ahizpa arrebak:
‎Orain, beraz, euskal idazleak ez du bere laguntzarako agentzia kolektibo onartua eta zabaldua. Igor Estankona poeta eta legelaria saiatu zen erronka horri heltzen baina, nik dakidanaren arabera behinik behin, egitasmoa ez da oraindik behar bezala garatu eta gauzatu.
‎Errepresentazio orokorraren krisialdia dela medio, dagoeneko herritarrak ez baitu bere burua ikusten gizarte agintearen mekanismoetan irudikaturik; demokrazia ordezkatzailean eraildako ohiko politika ere nozituta dago, eta politikariak, sinesgarriak baino gehiago susmagarri bilakatu dira.
‎Aitzitik, Kundera baliatzen da kulturen arteko asimetria konpongaitza ziztatzeko, baina, kritika egitearekin batera (kritikak duen berezko esanahiari eutsiz), hizkuntza eta nazio askotako literaturan izandako eragileen arteko erkaketa ere ekartzen digu. Hala nola, Frantziako gustu literarioan," arrunkeria" alboratu beharra zuen; garrantzia, kitsch estetikaren munta, austriar kulturan, etab. Haietan guztietan, ordea, ez du bere burua ezkutatzen hautatzeko garaian, eta lasai asko agertzen zaigu Camusen alde Sartreren alde baino gehiago, edo Dideroten alde eta Victor Hugoren aurka, nahiz eta frankofoniaren irakurleria soziologikoak hori ez onartu inola.
‎" GAL, tortura polizialak eta ETA eta ezker abertzaleko kideen gogorkeri ekintzen artean dagoen diferentzia hauxe da (eta ez da makala): GAL eko militanteek eta torturatzaileek ez dute bere ekintzak eta bidea aldarrikatzen duen alderdirik; ETAko eta Kale Borroka militanteek, ordea, estatus berezia dute ezker abertzalearen baitan," borrokalariak" dira," dena" eman omen dute, heroiak dira eta horrelako harrera egiten zaie zenbait herrietan."
‎Baina Igorrek gainera Paulen, egoiliarretako baten, laguntza desinteresatua zeukan, lorezaina izandakoa eta, erretiratua egon arren, deformazio profesionalagatik edo, bere etxebizitza zenaren lorategiaz arduratzeari ezin ziona utzi. Paulek ez zuen soropila mozteko edo ongarria botatzeko eskaintzarik egin, ez baitzuen bere burua esfortzu handirik behar zuten lanetarako gai ikusten esfortzu handitzat makurtzea edo bizkarra tolestea ulertuz, baina loreak eta landareak zaintzen laguntzen tematu zen. Landareak txukuntzen zituen bitartean haiekin hitz egiteak lasaitzen zuela zioen.
‎Inor ez da iraindua sentituko horregatik. Inork ez du bere lurraldetasuna mehatxatuta sentituko, Poloetan ez baita inor bizi. Poloak urtzearen erantzukizuna hain da zehaztugabea, iluna, inor ezin daitekeela arduradun sentitu.
‎Ile luzea darama eta ez du bizarrik. Xentimo bat ere ez du bere bizitzan irabazi, eta Bracek mantentzen du; arropa zaharrak ematen dizkio eta gutxietsi egiten du. Jupiterrek badu anaia bizki bat.
‎" Medikura naramate, anaiaren hirira, belarrian min dut" Pathik ere lotsati, sherpak ez ziren haurrekin hitz egiteko ohitura handirik gabea. Klasean bazegoen irakasle rai baten alaba, baina heldu berria eta herritik kanpoko bakarra izaki, ia inoiz ez zuen berarekin hitzik gurutzatzen.
‎Ez zan ausartzen ezta hortaz pentsatzera. Baiñan ez zuen ikusi ere nahi, ez zuen berarekin mintzatu nahi, ezabatu egin nahi bide zuen oroitzapena; ez bide zitzaion iruditzen beste biderik izan zitekeanik zauri ikaragarri hura sendatzeko. Ahaztu, berriz hasi, berriz jaio ahalean.
‎Ez zuen, hitz batez, alargun bakar zoritxarreko bat ikusi, Berendia alargun ez ezaguna; Elsa' ren hauzokoa baizik. Ez zitzaion burutik pasa, azkenik, laugarren aldiz deitu zuela, eta hori zentzugabekeria zala; ez zuen bere burua farragarri atxeman, nahiz Elsa' ren ukoa eta aldegiña gauza nabarmena izan.
‎Gainera nik ez dut bere zaldia gureekin ikusi esan zuen Johnek.
‎Egurrolaren iritzian, norberaren ezkontzaren argazkiak enkantean saltzea," diru berriak" ezarritako gustu txarreko ohitura berri bat zen. Egurrolak ez zuela bere intimitatearekin negoziorik egiten, sekula egin ez zuela, horretarako beharrik ez zeukalako, eta irudi haiek banatzean mundu guztiari zein zoriontsu zen jakinarazi nahi ziola komentatu zuten hedabide guztietan. Egurrolak eta bere PPRR taldeak nahi zuten bezala, hain zuzen ere.
2021
‎Berdin gertatzen zait nigana ozta ozta arrapaladan udaletxeko harmailetan behera datorkidan zinegotzi jatorrarekin, ezin dudala, nahita ere, auzokotzat hartu. Horra hor domina bat eseki nahi didan zinegotzi txit gazte eta atsegina, hala gogoratzen diot Sergyri, oraindik muturtuta azaltzen zaidan senarra nire bat bateko erreakzioagatik, hitzen beharrik sarri baino gehiagotan ohi duenez izan ez duena bere sudurraren zimurduraz ondo baino hobeto adierazi baitit beranduegi dela atzera egiteko, honaino ailegatu baldin bagara, hots, udaletxeko harmailetaraino, biok elkarrekin eta euskutik oratuta sartuko gara barrura derrigorrez, larri larri eta ahaide ere dudan zinegotzi gazteak aurpegira bota berri didan bezala, eta honen bidez ere zain ditugun agintari eta auzoko guztiekin agindu bezala....
‎Eta ez nago oso seguru, egia esan, dagoeneko gertu nagoen ala ez, badakit kontzertu bakarra dela, kontzertu erabat arrunta. Seguru asko, botatzen ari naizen erreparo guztiok alde batera utzita, esne mamitan hartuko nautela, aurrean izango dudan entzulegoa guztiz ezezaguna izango zaidala, halabeharrez, ez dudala berarekiko inolako egiazko erantzukizunik musikaz aparte, hau da, ez dudala ezer erakutsi behar, euskalduna izan eta urtetan atzerrian bizi eta gero. Askotan badirudi atzerrira joan eta itzuli nahi izan ez dugunok gure herria gutxiesten dugula, bertan gure ogibidea garatzeko aukerari uko egiten diogula, behar beste maite ez dugula.
‎Honela esanda, badirudi burugabekeria galanta, batez ere kontutan hartuta Luzaroko asko eta askok guri ezer barkatzeko batere gogorik izango ez duenik. Baina ez dit ardura, dominarena edonoren asmoa ez izanda ere, behin ere gehiago ikusi nahi ez nuen herriarekin bakea egiteko premiazko zerbait omen da, ez dut beraz aukera galduko, urtetan ere sustraien kontuak buru buztanik ez duela, gizakiok landareak ez garela, gizakiok gure sentimendu eta gogoei bakarrik atxikiak garela beti uste izan baitut.
‎Ez zait ahazten, ezin dut egin, gure aita hil eta gero, berari buruz entzundako asko eta asko, Luzaroko kapitalista bat zela, hau da, ez Luzaroko enpresa gizonik kementsuena, edo gutxienez Luzaron bizi zen gizon ondratu eta behargin bat edo, kapitalista zerri zikin bat baizik, horrekin, hitz bakar eta zatar horrekin, eta batez ere garai hartan bizi ginen giro berezi, nahasi edo ustelean, Frankoren ondoko urte gogorrak hain zuzen ere. Iraultza egun bateko lorea zela uste zuen bizilagun andana kontutan hartuta, nahikoa, ez bazen dena, adierazi nahi zuen, hildako kapitalista Euskal Herria zapaltzen eta hurrupatzen zuen zerri zikin bat izan behar zuela nahitaez, printzipioz, eskuliburu gorriak hala ebazten zuelako eta kito; ez zuen beraz bizitzeko eskubiderik. Tamalez, bazegoen aipatu dudan jende pila, gure aita, Conservas Abalos lantegiaren jabea, eta baita, edo agian horregatik bereziki, Francoren garaiko zinegotzia izanagatik lehen azpimarratutakoaren edo ez dakit zer gehiagoren erruduntzat zutenak.
‎Luzaron, Euskal Herri osoan, gertatzen zenaz iritzirik ematekotan Alderdiak esaten zuenera jo beharrean zegoen nahitaez, bai gizon agindu esaten zuen guztiarekin bat baitzetorren, ez zion ardura, garai hartan nire nebak leporatu bezala, Alderdiak ezer argirik esaten ez baldin bazuen, Alderdiko baten batek ere erailketak eta atxiloketak parekatzen baldin bazituen, Alderdikoa izanda motibo franko izan behar zuen antzeko zerbait esateko, eta gure aitaren adiskideak nire nebari berriro erantzuten zion, udalean zeudenetariko erantzunik emateko gertu zen bakar bakarra zenez gero, politika ez zela bere benetako ardura, portuko nondik norakoak baino soil soilik. Gure aitaren adiskide edo muskide bakarrak ez zuen bere Alderdiak agindutakoari ezer gutxiesteko. Ez zen beraz oso gizon azkarra, baina bai gaur egungo Luzaroko alkatea, gauza bitxia edonola ere, portuko nondik norakoez bakarrik arduratu nahi zuen gizonak orain herri oso baten ardura bere gain duena, ea ba oraingoan ere gure aitarenaz zer edo zer esateko parada ala gogoa duen, ala bestela eta behin berriro Alderdiak bakar bakarrik dioena.
‎Barka iezadazu, ez naiz konturatu zuen aitarenaz ari zinenik, ni behintzat Txetxeniakoaz ari nintzen. Esaiozu zure senarrari nik ere edozein hilketa gaitzesten dudala, nola ez, niri ere ezagutu ez nuen aitaginarreba kendu zidaten bihotz gogorreko astapotro batzuek hala erabaki zutelako, ez zela euren gustukoa, kanpotarra, aberatsa eta Gerraren irabazleen kastakoa, ez zuen beraz bizitzeko eskubiderik.
‎Egun hartan Manuren lagunek ere beren familiekin zuten hitzordua. Gizonak beste zereginik ez zuenez bere etxeko bakardadera zuzendu zituen urratsak. Behin etxeratuta, gerezi batzuk garbitu eta sofara eraman zituen jateko eta telebista ikusteko.
‎Emakumea oso argia zen eta aurreko kasu batean ia lortu zuen politikari batez mendekatzea. Gutxirengatik ez zuen bere asmoa lortu, tartean gaizkileak, abokatuak eta jabetzen ez ziren pertsonak erabiliz. Foruzaingoa, seguritate zerbitzu batzuk eta Manu, xakean, airean izan zituen denbora luzez.
‎Izan ere, ongi irabazi zaitut amodioaren indarrez, eta zure bihotza ukaiten lehena izan dena hain trakets jazarri zaio gorputzari, non dena batera galtzea merezi izan baitu. Zure gorputzaren jabe denak ez du zure bihotza merezi, zeren eta gorputza bera ere ez baitu berea. Baina, nik, anderea, zuregatik hainbat atsekabe eta oinaze pairatu ditut borzpasei urtez, non ezin baituzu orain ahantzi eneak ditudala gorputza zein bihotza, zeinarengatik nihaurena ere ahantzi egin baitut.
‎Bertze aldetik, hilaren gorputza Cardonara bidali zuten. Amadourrek ez zuen bere burua asko zaindu bi gorputz haiek ateratzeko ahalegina egitean, eta mairu aldra handi batek inguratuta kausitu zen; eta ez zuenez nahi harrapa zezaten ere, berak emazteki hura harrapatzen jakin ez zuen bezala, ez eta Jainkoarengan zuen fedea hautsi harenganakoa hautsi zuen moduan, eta jakinik Granadako erregearengana eramaten baldin bazuten krudelki hilen zutela edo giristinotasunari u... Horrela hil zen gaizo Amadour, eta zituen bertuteek merezi zuten bezain dolutua izan zen.
‎Kukurrukua bizi den lekuan ez da esklabo iheslarien kontrako legerik onartzen. Nork ez du bere maisua sarritan traizionatu, doinu hori azkenekoz entzun zuenez geroztik?
‎Atsoa berriro azaldu zen, eta zertaz harriturik ez zuela berak, Uretako Izpiritu Nagusiak, eginagatik. Ur hartan arrantzan egiteko esan zion, aintzira hartan urik sekula ez zela faltako.
2022
‎Laura andreak zerbait itzalpean izan du eta paretik kendu dute: edo ez zuen bere lana ondo egiten, edo lapurtzen ari zen, edo jada ez ziren fidatzen berataz, eta dagoeneko norbait ipini dute bere lekuan.
‎" Horiek erran zuen Saffredentek kameleoiaren eitekoak dira, zeina airetik bizi baita29 Ez baita gizonik munduan nahi ez duenik bere amodioa aitortu eta maite dutela jakin, eta ez dut uste halako amodio suharrik denik, zeina ez den itzaltzen kontrakoaren berri duelarik. Nitaz denaz bezainbatean, berriz, mirakulu nabariak ikusi izan ditut honetaz guziaz".
‎Bertzalde, ez dut ukatuko ere, hain leku sekretuan eta susmo guzietarik salbu egonik, zuri baino gogo hobeaz pot eman diodanik. Baina ez diot Jainkoari barkatzeko galdegiten gure artekoa sekula handik aitzinerat joan baldin bada, ez bainau berak nehoiz hertsatu, eta ene bihotzak ere ez du horretarako desirarik izan; zeren hain pozten bainintzen bera ikusteaz, iduri baitzitzaidan ez zela munduan plazer handiagorik. Eta orain, jauna, ene maluraren kausa bakarra zaren horrek, mendeku hartu nahi al duzu zuhaur aspaldi etsenplu izan zaitudan jokabide batengatik, zure kasuan ohorerik eta kontzientziarik gabekoa izan dena, gainera?
‎Baina damak, ez baitzen gibelera gelditzekoa erantzuten, aitzinera egin zezan galarazi eta geldiarazi egin zuen bat batean, segurtatuz berak ez zuela nehoiz bere senarra ez bertze nehor, eta ez zezala neholako esperantzarik izan. Zaldunak ez zuen bere burua errefusatutzat hartu arrapostu horrengatik, eta ondotik ibili zitzaion biziki garizuma erdira arte. Nolanahi ere, emaztekia fermu aurkitu zuen ez bera ez bertze nehor ez maitatzeko asmoan; baina gizonak ezin zuen sinetsi, senarraren dohain eskasak eta damaren edertasun handia ikusirik.
‎Zure anaia Semeñorekin egon nintzen. Badakit ez duzula berarekin harremanik, bana gerlari ona da eta asko lagundu zigun. Erran zidan zurekiko ezinikusiaz damu zela, ulertzen zuela zuk ez zenuela zuen aita Enekoren istripuan errurik, Beltzak sinestarazi zion bezala.
‎Gaskoiak ere baziren, baina berauek oso ongi integratzen ziren bertakotzen zirenean. Frankoak ez ziren ongi integratzen eta ez zuten bertakoen hizkuntza erabili nahi eta Frantzia aldeko erromantzeak erabiltzen zituzten. Garrantzi gutxiago zuten Erriberako muga herrietara heldu ziren mozarabeek.
‎Eneko jaunaren seme nagusia, Azenari, zortzi urteko mutikoa zen eta Beltzak Donemiliagara bidali zuen erditik kentzeko. Haren anaia Fortun Santxez Faltzesko tenentea zen eta ez zuen bere anaia txikiarekin buruzagitzagatik borrokatu nahi, beldurragatik ez bazen ere, berarekin tratu eta lehiarik nahi ez zuelako. Semeno Santxezek bere interesen arabera jokatu zuen gerlari bururik beldurgarriena bihurtuz, baina bere menpeko bailarak gaizki kudeatu zituen eta pobretu ere bai.
‎Zuek konbentzitzen ahal dituzue zalantzan dauden nobleak, aski eta soberako etsai indartsua baita Tolosako konde boteretsua eta bere menpeko Proventzatarrak. Senbenok zailtasunak espero zituen eta ez zuen bere eginkizunean horrenbertze ziurtasunik.
‎Ez armazoi, ez arantza, ez oskol. Pozoirik ere ez du bere alde. Joder.
‎Haatik, erantzun posibleen artean hau da adimen gutxienekoa eta eskasenekoa, eta ez ditu bere alde ikusi ditugun termodinamikaren legeak.
‎Denboraren zati gehiena bizi den bezala metaforaren munduan bizi delarik, poetak, beti, oso kontzientzia zorrotza dauka honetaz: metaforak ez duela bere funtziotik haratago baliorik; imajinazioaren asmakizun bat, artifizio bat baizik ez dela. Holako moldez non eta, beste batzuk fisikaren legetan legislazio bat ikus dezaketen bitartean, eta beste batzuk Jainkoa giza itxurakoa balitz bezala, argi urteetan neurturiko bizarrakin eta izar lainoez eginiko sandaliekin, ikus ditzaketen bitartean, Faustoren moldekoek, bakardadean aurre egin behar diote soilik diren gauzez osaturiko unibertso batean bizitzeko langintzari, eta disimulatu behar izaten dute berezko gabezia hori hainbat metafora eroso eta gupidatsuekin, non eta gizadiaren erdi" praktikoa" jarrai ahal izan dezan Gezur Handiarekin, fidaturik bere makinek, sutondoek, kaleek eta klimak xede gizatiar berdintsuak, ezaugarri pertsonal identikoak eta bere osagaien egoskorkeria suminal antzekoa partekatzen dutela.
‎Beauvais-eko Vincent-ek 1250 inguruan argitaratu zuen kondaira berdintsua, segur aski Saintonge ekoa (Akitania). Eta Ingalaterrako gortean bizi zen Walter Map ek" Henno Hortz Handiaren emaztearen istorioa" jaso zuen De Nugis curialium liburuan(); ez ditu bere iturriak salatzen, baina ezagutzen zituen Elizako aitak, latindar klasikoak eta ahozko tradizioa.
‎Manexek ez zuen bere burua gehiegi kezkatu nahi, baina, hala eta guztiz ere, unetxoren batez burutik pasatu zitzaion, bero kiskalgarri hura agian arriskutsua izan litekeela txori txiki haientzat. Susmo txar hura hartuta, ilunabarra baino lehen ezinegonean eta urduri zegoen, eta, kezka hark bultzatuta sagarrondo aldera jo zuen.
2023
‎Eskriturei behar zitzaien obeditu, eta ez Aita Santuari edo kontzilioari (Grisar, 1931). Luterok ez zuen bere barnean salba zezakeen ezer aurkitzen; Sinesmenari esker gainditzen zuen bere barne herstura (García Villoslada, 1973).
‎Luterok egonkortasunik ez zuen bere barnean eta Eskrituretan aurkitu zuen sosegua eta patxada. Eskriturak eta musika erabili zituen bere oinaze espiritualei aurre egiteko.
‎Jakob izeneko anaia gaztearekin harreman estua izan zuen Martinek. Martinek ez zuen bere aita nekazari moduan ezagutu, baina nekazarien semea zela esaten zuen; alabaina, Martin ez zen nekazarien oso lagun agertu bere bizitzan zehar. Ia bizitza osoa bere jaioterritik at pasatuta gero, Eisleben hil zen hirurogeita bi urte zituela (Smith, 1911; Roper, 2010).
‎Esaten zuen, Enperadorea Aita Santuaren interesak defendatzeko armatzen bazen, inork ez ziola obeditu behar, obedientzia hori Jainkoak debekatzen zuelako; Aita Santuak bultzatu zuela Enperadorea Kristoren ebanjelioaren kontra joatera; benetako sediziogileak Aita Santuaren aldekoak zirela; bere burua defendatu nahi zuenak haien kontra borrokatu behar zuela; bera alemanen profeta zela: ez zuela bere interesa bilatzen, alemanen ongia eta salbamena baizik; legegizonek demostratzen bazuten hiritarrek Enperadoreari aurre egin ziezaioketela, beren esku zegoela hori egitea. Luterok azken urteetan defendatzen zuen gerra erlijiosoa zilegia zela, baina ez zion uko egin hasierako jarrerari:
‎Luterok ez zuen Erasmo etsaitzat nahi; laster ikusi zuen Erasmok ez zuela bere teologia onartuko; beraz, 1524ko apirilaren 15ean gutun bat idatzi zion Erasmori, Wittenberg etik Basileara. Esaten zion denbora asko egin zuela hark idatzi zain; ulertzen zuela berarengandik urrun mantendu nahi izatea, bere kausa ez konplikatzearren; eskertzen zizkiola hark letren pizkundeari eta Bibliaren ikerketari egindako ekarpenak; Jainkoak ez ziola eman etsaien kontra borrokatzeko behar besteko adorerik eta fermutasunik; bere alde borrokatzeko adorerik ez bazuen, ez behintzat kontra egiteko; bere etsaiekin ez elkartzeko, bere (Luteroren) kontra ez idazteko eta behatzaile edo ikusle soil izatera mugatzeko.
‎Gainera, Katalinak eta biek hainbat seme alabak eduki zituzten, eta horrek idazteko denbora kendu zion Luterori. Luterok berak esaten zuen Erasmok ez zuela berak zuen betekizunik eta nahi adina idatzi ahal izan zuela (Luther, 2004).
‎Erreformaren hasierako eguntzat hartzen dute lurralde protestanteek 1517ko urriaren 31koa. Luterok ez zuen bere tesiak hedatzeko asmorik hasieran. Juan Lang i ezagutarazi zizkion tesiak 1517ko azaroaren 11n, baina bere asmoa ondorioei buruzko haren iritzia ezagutzea zen.
‎Bataiatua zegoena salbatu egiten zen, bekatu asko egin arren; baina, justifikatzen zuena ez zen bataioa bera, Eskrituretan sinestea baizik. ...k egindako promesaren zeinuak ziren sakramentuak eta sinesmena eskatzen zuten; behin bataiatu eta gero, sakramentu horrek betirako irauten zuen; sakramentuz behin bakarrik bataiatu arren, etengabe bataiatu behar zen sinesmenaren bidez; Bataioak guztiei banatzen zien Kristoren justizia; Bataioaren bidez justifikatzen zituen Jainkoak sinestunak; beraz, besteek justifikatzen zuten kristaua; kristauak ez zuen beretik ezer jartzen, jaso bakarrik egiten zuen. Gerora, aitortza ere baztertu egin zuen Luterok, penitentziaren sakramentua bataiora itzultzea besterik ez baitzen harentzat (García Villoslada, 1973; Elton, 1964; Roper, 2010).
‎Hik ere ama beharrak eraginda zaintzen dun, ezta? Ez dakit zer erantzun, baina ez du berak erantzunik espero, ez du mugikorretik begirik kentzen. Dena dela, inork neuri ipurdia garbitu baino, nahiago ninake hil.
‎Ahuakateari eguzkiak eman behar dio. Argi nahikorik jasotzen ez badu bere hazkuntza kaltetuko da eta bere hostoek ez dute kolore distiratsurik izango.
‎jasotzen zuen dirua ziurgabetasun handiz eta tentel behartsu bati emandako karitate moduan hartzen zuela; gainera, jendeari aditzera ematen zitzaiola Vincentek ez zuela koadrorik saltzen; axola ez zitzaion jendeari ideia hori transmititu zitzaiola eta jendeak galdetzen zuela: zergatik Vincentek inoiz ez zuen bere lanik saltzen. Bestalde, azken udan Vincenten bizitza pribatuan sartu zela Theo:
‎Lepic kaletik Rodier kalera bizitokia aldatzekoa. Ospitaleko jendea ongi portatzen ari zela berarekin, izan ere han jende guztiak zuela sukarra, haluzinazioak edo zorotasuna; ez zuela bere burua erabat sendatutzat jo behar; toki horretan gaixo egon zen jendeak esan ziola, beti egongo zirela momentuak, burua galduko zuenak. Vincentek zioen bezperan joan zela zoratutakoan belarria eraman zion neskarengana, gertaeraren egunean zorabiatu egin baitzen.
‎Pissarrok berak ez zuen bere etxean hartu nahi Vincent eta Theori esan zion Auvers en zegoen Gachet doktoreaz hitz egin zion Theori; esan zion artezale eta arte bildumagile handia zela Gachet eta Vincent harekin bizi zitekeela. Theorekin horretaz hitz egin ondoren, Vincentek pentsatu zuen goiz edo berandu Auvers era joateaz erabakia hartu zuela.
‎nork ekarri nahi zulo mixerable honetara. Sien ek lehen baino erruki gehiago ematen ziola, inoiz baino urduriago ikusten zuelako; uste zuela bera baino lagun hoberik ez zuela; bihotz osoz maitatuko zukeela utzi izan balio; baina, ez zuela bere konfiantza bilatzen eta ahalmenik gabe uzten zuela, bere etsaiez fidatzen zenean; harrituta zegoela Sienek ez zuelako ikusten gaizki jokatzen ari zela; ez zuela pentsatzen emakumea txarra zenik, baina inoiz ez zuela ikusi zer zen ona eta nola izan zitekeen ona; ez zela erantzulea, ona eta txarra bereizten dituen bat izan litekeen moduan; Sienek esaten zion arduragabea eta alferra izate... Sien oso zoritxarrekoa zela eta haren izaera aldakorrak eragotzi egiten ziola enplegu iraunkor bat edukitzea.
‎Vincent berriro ere malenkoniak harrapatu zuen; lanerako gogorik ez zitzaion falta, baina erabat galdua sentitzen zen eta ez zekien nola gainditu zailtasunak. Esaten zuen estudiorik ez zuela Drenthen; modeloek ez zutela beretzat paratu nahi, aurrean beste pertsonak zeudenean; horregatik, estudioa beharrezkoa zela. 1883ko irailaren 26an (328) Drenthe-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion garbi hitz egin beharra sentitzen zuela eta ezin zuela ezkutatu bere barne herstura eta depresio sentimendua; ez zuela kontsolamendurik aurkitzen, jendearekin asmatzen ez zuelako; Sieni eta haren haurrari lagundu egin nahi ziela, baina ezin zuela; konfiantza eta berotasuna behar zituela eta ez zuela horrelakorik aurkitzen.
‎Vincentek artista moduan irudikatzen zuen Theo etorkizunean. 1883ko urriaren 13an (333) Drenthe-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion ez zuela ikusten probabilitate handirik Theo Goupil ekin harreman onean egoteko; etorkizuna irudikatzen zuela eta ez zuela bere burua bakarrik ikusten; Theo eta biak eremuan elkarrekin pintatzen irudikatzen zituela; bi pertsonek elkarrengan sinesten dutenean eta elkarrekin zerbait egin dezaketela sentitzen dutenean, oso indartsuak bihurtzen direla; etorkizunean Theo eta Vincent pintore kontsideratuko zituela; arte merkatariek pentsatzen bazuten ere pintorea jaio egiten zela, praktikak perfekzionatu egiten duela...
‎Vincentek esaten zion berak esan nahi zuena hau zela: ez zuela bere barnean zeraman artista garatu nahi, Theok bere barnean zeraman artista beregatik ezabatzekotan; ez zuela inoiz onartuko Theok barnean zeraman artista inoren izenean ezabatzea. Esaten zion gastu asko zituela:
‎1881eko urriaren 15ean (R2) Ettendik idatzitako gutunean Vincentek Rappard i esaten zion bere gurasoen izenean etxera gobidatzen zuela, denbora luzeagorako edo laburragorako; nahikoa zuela esatea zein egunetan etorriko zen; erakutsiko zizkiola marrazki batzuk, hala nola Worn Out eta beste zenbait; eta espero zuela Rappard ek akuarela batzuk erakutsiko zizkiola. Etten en egun batzuk pasatzegatik ez zituela bere eginkizunak utziko, han ere lanean jardungo zirelako. Egun horietakoren batean konpondu behar zutela nonbait elkar ikusteko.
‎Arlesen ere osasun arazoekin jarraitzen zuen oraindik Vincentek. 1888ko apirilaren 9an (474) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Arlesko aireak mesede egiten ziola, brandy basokada batek mozkortu egiten zuela eta lehen adina estimulatzaile beharrik ez zuela bere odola zirkularazteko; urdaila oso ahula zuela Arlesera etorri zenetik, baina aurrerapen handia egitea espero zuela; une horretan aranondo batzuk margotzen ari zela, zuri horiztak, milaka adar beltzekin; bezperan beste zezenketa bat ikusi zuela eta bost gizon ibili zirela zezenarekin jolasean, gezi eta dibisekin (eskarapelekin); zezenzaleak odol hotza zuela, urdinez eta urre kolorez jan... Egun batzuetan gaizki xamar sentitzen zela, baina hori aurreko neguaren erreakzioa izango zela eta ez zuela kezkatzen.
‎1888ko maiatzaren 10ean (485) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion ostatuko faktura probisionalki ordaindu beharra izan zuela, bere ondasunak eskuratu ahal izateko, eta ordaindutakoa epailariaren esku geratuko zela; faktura hori ordaindu ondoren, bi aulki, mahaia, kafea eta zopa erosi zituela eta 15 franko bakarrik geratu zitzaizkiola; horregatik, diru gehixeago eskatzen ziola Theori; Arlesko ostalariek kanpotarrak esplotatu egiten zituztela. Midian bazuela pintatzeko behar zuen guztia, eta arrakasta lortzen ez bazuen bere erruagatik izango zela. Honako koadro hauek bidaltzen zizkiola:
‎1884ko irailaren amaieran (380) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion neguan hainbat marrazki egin eta London News era bidali behar zituela, Graphic baino hobea zela eta; ezin zuela jan eta ezin zuela lo egin eta horrek ahuldu egiten zuela; bera barrikadaren alde batean zegoela eta Theo bestean; jende gazteak ez zuela bera atsegin, baina ez zitzaiola axola; 48ko belaunaldia nahiago zuela 84koan baino; baina, 48ko belaunalditik, Michelet eta Barbizongo pintore nekazariak zituela gogoko, ez Guizot en antzekoak; laidogarria zela Theok adierazi nahi zuena, hots, Goupil eta Konpainia espezialistak zirela Millet eta Daumier en lanetan; bere ustez Millet ez eta Daumier ez ez zela saleroslerik arduratu; Theo Gou...
‎Londonen Vincentek ez zuen bere tristura gainditzen eta lana gogo txarrez egiten zuen edo alde batera uzten zuen. Martxoan Vincent saiatu zen Theo Hagatik Londonera eramaten, elkarrekin egotearren, baina ez zuen lortu.
‎Tersteeg ek jendeari saltzeko moduko akuarelak eskatzen zizkion Vincenti; baina Vincent beste fase batean zegoen eta ez zuen bere burua behartu nahi; bere erritmoan lan egin nahi zuen eta ez zuen onartzen bere galgatik inork ateratzerik. 1882ko martxoaren 11n (180) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion urtetan zehar Tersteeg ek gaitasunik gabeko ameslaritzat zeukala; akuarelak pintatzen ez zekielako marrazten zuela; baina, Tersteeg ek ikusi behar zuela bera ez zegoela prest bere izaerarekin ados ez zeuden lanak egiteko; Tersteeg ek gaitzetsi egiten zuela haren azken lanetan agertzen zen izaera; berak esaten ziolaTersteeg i garaia heltzean edukiko zituela nahi zituen akuarelak, baina ez oraindik; Tersteeg Tersteeg zela eta bera bera zela; Tersteeg ek hamar florin eman zizkiola egun batzuk lehenago, baina jadanik diru gabe zegoela, modeloei, gela garbitzaileari eta okinari ordaintzen gastatu zituelako.
‎Berak lana egiteko Theok dirua bidali behar ziola; dirurik bidaltzen ez bazion, zuela jarraitu; dirurik jaso ezean hainbeste zor zituela ordaindu; Sienek esnerik ez zuela haurrarentzat; dunetan marrazten ari zenean, gosea sentitzen zuela; diruz eskas zebilela eta familia guztiaren zapatak hondatuak zeudela. ...2) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion oso kezkatua zegoela esan zionagatik, esan baitzion esperantza gutxi eman ziezaiokeela etorkizunerako; eragozpen garbirik bazegoen, garbi esateko zertaz ari zen; ez zuela ulertzen zergatik ez zuen arrakastarik edukiko etorkizunean; une horretan pena sentitzen zuela Borinagen gaixotu eta hil ez zelako, Theorentzat zama besterik ez baitzen; ez zuela beregatik bakarrik sentitzen, baizik baita ere Sienengatik eta haurrengatik, haien arduradun sentitzen baitzen. 1883ko uztailaren 23an (303) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori galdetzen zion jarraitzerik izango zuen ala ez; inork ezin zuela dirurik gabe lan egin; lanak kezkak ekartzen zituela, baina hori ez zela ezer deusik egin gabe egotearen aldean.
‎Hala ere, haren hilketak harri eta zur utzi ninduen, asaldatu ere bai. Harrezkero inork ez zuen berarekin eztabaidaka egiteko aukerarik izango, inork zion bere gezurren muina agerian utzi. ETAk martir bat sortu zuen.
‎Gutxienez ez duk bera Salto de Negron dagoena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia