Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Nazio batek ez baditu bere egoeran ikusten zio handiak arrazoi politikoari jarraitzeko, zuhurtasun handiz jokatuko du, arrazoi zibila gidaritzat hartzen badu. Arrazoi hori ez doa inoren aurka, elkarren arteko lehiakeriak baztertu eta familien arteko gorrotoak saihesten baititu.
‎Leku batetik bestera zeramaten akademiaz kanpoko hainbat jardueratan erroldatu zen, behin bereziki bizitza motzeko Bavierako gobernu boltxebikean parte hartuz. Ekonomia xumeko intelektual judu baten semea zen, baina egoera horrek ez zuen bere aita atzera bota semea filosofian doktora zedin bihotz ematerakoan. Eta horrela egin zuen, bere lehendabiziko interesa ekonomia politikoan jarri zuen arren.
‎magia eta zientziaren arteko desberdintasuna adieraz dezakegu esanez zientzian aurrerapena dagoela, baina ez magian. Magiak ez du bere baitan aurreratzeko joerarik.
2001
‎Erreala denak ez du bere baitan soilik ahalgarria denak baino gehiago: 1000 euro errealen eta ahalgarrien edukia bera da, esanahia bera da, baina bata existitzen da eta bestea ez.
‎Matematika da ezagutza horren bere adibide hobetsia," giza arrazoimenaren harro gaia" 74 deitzen duena. Baina bere ‘triangelu’ kontzeptuaren (ideia unibertsalaren) ulerkerak ez du bere ezagutza ahalmenaren horrelako ziurtasun apartekorik ematen, aurrerago aipatuko dugunez.
‎Isla desertu batean gizaki bakar galduak ez luke beretzat bakarrik bere txabola apainduko, ez bere giza itxura, ez luke lorerik bilduko eta gutxiago ereingo apaingarritzat edukitzeko.84
‎Gizakiak, gizaki soilak, ez du bera ez den helbururik —maitagogo izatea, garatzea besterik—; ez historikorik, ez gizarte aldekorik. Horrek ez du ukatzen ‘lege’ izenez kanpotik datozkion adibideek, erakustaldiek, ez dutela giza gogoa argitzeko ahalmenik.
2003
‎Horrelakoak jasan ditugu nik eta beste askok satiro honen flauta doinuen eraginez; baina entzuidazue nik bera konparatu dudan satiro horien zein antzekoa den eta zein botere harrigarria duen. Argi eta garbi jakin ezazue zuetako inork ez duela bera ezagutzen, nik erakutsiko dizuet ordea, hasi naizenez d gero. Ikusten duzue Sokratesek ederrak maitatzera jotzen duela, eta beti beraien inguruan ibili eta liluratuta egoten dela, eta beste aldetik orokorrean ez duela ezer ezagutzen ezta jakiten ere.
‎Horretara, erlijioaren espiritua barnealdeaz bakarrik ari da eta gizakien bihotzean agertzen da, gizakiok zuzentasuna maita dezaten eta lurreko ondasunetatik alden daitezen; denbora ministroek, ordea, zigor zein tormentuek sortarazitako beldurra erabiltzen dute, kanpo ordenari eusteko, eta euren agintearen helburu nagusia da munduko ondasunak erabiltzea. Bereizketa hori hagitz oinarrizkoa da, eta, horren ondorioz, botereok berez Jainkoarengan batu arren, horrek giza itxura hartu eta espiritu erregetza berrezartzeko asmoa erakutsi zuenean, ez zuen bere boterea erabili denbora boterearen gainetik; halaber, erakutsi zituen boterea eta handitasuna beti izan ziren lurreko erresuma bati ondo zetozkion botere eta handitasunaren kontrakoak. Alde batetik, espiritu erregetzaren jainkozko handitasuna gailendu zuen, beraren doktrinako egiek emandako argiaren bidez, eginiko mirarien loriari esker, eta profetek iragarritako etorreraren inguruabar guztien bitartez; inguruabarrok ziren printze baketsu baten erregetzan izan beharrekoak; printze hori zetorren gizakiei ondasunak emateko, baina ez euren artean bereizketa sortzeko ondasunak.
‎Alde batetik, espiritu erregetzaren jainkozko handitasuna gailendu zuen, beraren doktrinako egiek emandako argiaren bidez, eginiko mirarien loriari esker, eta profetek iragarritako etorreraren inguruabar guztien bitartez; inguruabarrok ziren printze baketsu baten erregetzan izan beharrekoak; printze hori zetorren gizakiei ondasunak emateko, baina ez euren artean bereizketa sortzeko ondasunak. Beste alde batetik, Jainkoak ez zuen erabili bere denbora boterearen seinalerik, ez zituen bere eginkizunak gauzatu eta uko egin zion bi neba arreben artean epaile izateari, horietako batek halaxe eskatu arren. Halaber, denbora boterea espiritu erregetzatik at erabili behar zela erakusteko, botere hori printzeen esku utzi zuen, bera ere euren esanetara geratuz.
‎Arrazoi berbera dela bide, lagunetarik batek adiskidetasunari kalte egiten badio, dela gaiztakeria bat eginez, dela oinarrizko eginbeharrak urratuz, dela bidezkoa edo zilegia ez dena eskatuz, besteak askatasuna du aurrerantzean hura lagun moduan ez hartzeko, horrek adiskide izateari utzi baitio. Kasuan kasuko inguruabarrak aintzakotzat hartuta, adiskidetasuna desegin daiteke hausturarekin zein hausturarik gabe, baldin eta haustura horren aldeko arrazoi zuzena duenak ez badu berak ere horretarako arrazoirik ematen, eta, aldaketa horretan, adiskidetasunaren ordez, elkarrenganako maitasunari eusten badio, hori ezin baitigu inork ez ezerk kendu.
2004
‎hotza zer den ulertzeko bere aurkakoaren, beroaren, ideia behar dugu, hotzetik beroa sortzen baita eta berotik hotza etortzen; modu berean argitasunaren ideia ulertzeko iluntasunarena behar dugu eta horrela gertatuko da adigai gehienekin. Honen arabera, Jainkoaren, perfekzioaren, aurkakoa ezereza baldin bada, bi adigaiek lotuta joan lukete eta bata beharrezkoa litzateke bestea ulertzeko; edozein modutan hemen ez da horrelakorik gertatzen, Jainkoak ez du bere existentzia bere ukazioarekin lotuta, ez dago perfekzioa ezerezarekin lotuta. Jainkoaren kontzeptuak berezko eta erabateko esanahia izango luke eta ez esanahi erlatiboa, hotz eta beroarekin gertatzen den legetxe.
‎Descartesek frogatutzat joko du Jainkoa existentzia berezkoa zaion izakia dela, Jainkoak existitu beharra daukala, Jainkoaz dugun ideiak horrela eskatzen duelako, eta hori izango dela gizakiaren eta Jainkoaren artean ezberdintasuna markatzen duen bereizgarria. Niri dagokidanez Jainkoak ematen dit izatea ezerezaren gainean, baina ez dit ematen izatearen osotasuna, Jainkoak ez du beste Jainko bat sortzen, ez du bere burua bikoizten, ez naiz ni Jainkoa izango, ezta Jainko txikia ere, baizik eta ezerezaren eta izatearen artean dagoen zerbait. Gizakiak, beraz, ez du berezko existentziarik izango.
‎Agintearekiko matxinadan beste hutsegite bat igar dezakegu hor. Izan ere, ezagutzaren arloan aldarrikatzen den askatasunak ez du bere isla izango moral kontuei dagokienean, eta horrek mugatasun handia ezarriko dio bere lanari. Seguruenik arrazoi arrotzek jokatuko dute arlo hori bere hausnarketatik kanpo uztean, eta ez da txikiena izango beldurrarena.
‎Horregatik ez du fededunarentzat frogatu Jainkoaren existentzia. Fededunak ez du frogapen honen beharrik, ez du arrazoimenaren beharrik bere federako eta, gainera, Descartesek ez du bere arrazoiketa fede kontuekin nahastu gura, bere fedea oso handia delako, beharbada, edo uste duelako fedea eta arrazoimena bide ezberdinak direla Jainkoarengana heltzeko, eta, seguruena, halaber, ez duelako saltsatan sartu gura. Bere jarduna, esandako moduan, ez zaie zuzenduko fedea bete betean eta ezbairik gabe onartzen dutenei, baizik eta hitz egingo du arrazoimenaren esparruan mugitzen direnentzat, zientzialari eta filosofoentzat, alegia; eta bere helburua izango da, hain zuzen, fedearen bidea alde batera utzi eta Jainkoa eta zientzia oinarri beretan sustraitzea, arrazoimenarenean, alegia.
‎Gorago behin baino gehiagotan azpimarratu dugu gizakia errealitate animalia dela eta ez estimulu izaki soila. Horrexegatik, hain zuzen ere, gizakiak ez ditu bere erantzunak aurrez finkatuak, hots, naturak behin betiko determinatuak. Gizakiak, animaliek ez bezala, errealitatea bereganatu, ulertu, balioetsi eta eraiki egin behar du.
‎Ez da aski gizakiaren konformismoa eta gogo alferkeria (alferkeria intelektual eta existentziala) salatzea eta agerian jartzea, balio ororen giza jatorria ikusi eta aitortu behar da, irudikeriei aurre eginez. " Egungo munduan baliorik duen orok ez du bere baitan edo naturaren arabera horrelakorik —natura beti baliogabea da (wertlos) —, baizik eta egun batean balio bat jaso du, dohain baten gisa, eta geu gara opari hori ematen eta egiten dugunok! Guk geuk bakarrik sortu dugu gizakiari dagokion mundua" (Jakintza alegera, § 301).
‎Haurra genetikoki aurre programaturik dago gizaki heldu bat bilakatzeko eta bere gaitasunak (dituenak eta garapenean zehar erdietsiko dituenak) hein batean edo bestean garatzeko. Baina haurra ez da automata bat, ez ditu bere erantzunak behin betiko aurrefinkatuak. Plastizitate eta moldakortasun handiz jokatzen du estimuluen aurrean.
2005
‎Hemen ere oinarrizko desira edota obligazio batez hitz egin dezakegu, ze pertsonak pertsona izateko bere burua etengabe landu behar du eta, honekin batera, behin eta berriz adiskidetu behar du berau inguratzen duen munduarekin. Azken finean, giza-formazioak ez du bere bidea maila kontzeptualean bukatzen eta, honengatik," aldi berean garaiagoa eta intimoagoa den zerbaiten" beharra du ere, alegia," joera espiritual eta moral guztien ezagutzatik eta sentimendutik sortzen den eta sentsibilitatearen eta karakterearen gainean harmonikoki isurtzen den" zerbaiten beharra117 Guretzat hemen esanguratsuena, gorago aipatutakoaren antzera, hizku...
‎Itzulitako Humboldten lehenengo idatzia," Fragmente der Monographie uber die Basken"(), ez zuen berak baizik eta A. Leitzmann ek 1907an lehenengo aldiz argitaratu, hau izan zelarik ere hari izenburua jarri ziona. Idatzi labur hau, honela dio bederen editoreak, euskal gaiari buruzko eskuizkribu zabal baten barruan kokatu beharrekoa da, hain zuzen, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik desagertuta dagoen eskuizkribu batean.
‎Hizkuntza bera (gizakiaren naturaz gaindiko ahaidetasuna ez aipatzearren) aztarnarik argitsuena eta frogarik ziurrena da hainbat gauza esateko: gizakiak ez duela bere baitan isolatutako indibidualitate bat esateko; Ni eta Zu ez direla bakarrik txandaka galdegiten duten kontzeptuak, baizik eta —banantze punturaino itzuli ahal izanez gero— egiaz kontzeptu identikoak direla esateko; eta, zentzu honetan, indibidualitatearen zirkuluak —banako ahul, behartsu eta galkorretik hasi eta garai bateko gizadiaren leinuraino doazen zirkuluak— ... Hau ez da era honetako esaldiak garatzeko lekua, baina ezinbestekoa iruditzen zitzaidan hauek aipatzea bi arrazoirengatik:
2006
‎Antzera, lan bat publikoarengana zuzentzen denean, nahiz eta ni egilearen adiskidea edo etsaia izan, egoera hori ez dut kontuan hartu behar; aintzat hartu behar dut neure burua, baina gizaki gisa, zentzu orokorrean ulertuta, eta ahal den neurrian ahantzi behar ditut nire izate partikularra eta nire zirkunstantziak. Aurreiritzien mendean dagoen pertsonak ez du betetzen baldintza hori, eta bere kokapenari eusten tematzen da; ez du bere burua kokatzen obrak duen ikuspuntuan; obra beste garai eta nazio bateko pertsonengana zuzenduta baldin badago, haien ikuspegia eta aurreiritziak ez ditu aintzat hartuko. Aitzitik, besteen iritzian miresgarria dirudiena zentzurik gabekotzat hartuko du bere garaian eta lurraldean bakarrik oinarrituz, nahiz eta diskurtsoa osatua izan den beste garaikoei begira.
‎Animalien artean boterea bai baina autoritaterik ez dago, libertatea eta kontzientzia eskatzen baititu. Buruzagiaren agindua transmitituko lukeen fonografoak ez luke beraz autoritaterik.
‎Kojeveren iritziz, ez baldin badira askiesten" ebidentziaren" edo" agerkundearen" irizpide subjektibo hutsak, ez baitute eromen arriskua baztertzen, ezinezkoa izango da filosofo izatea, aldi berean pedagogo filosofikoa izan nahi gabe. Eta filosofoak ez badu bere egintza pedagogikoaren zabalera artifizialki eta duinezki mugatu nahi, ezinbestean izango du gobernamenduan nolabait esku hartzeko joera, filosofoaren beraren pedagogia Estatuan eraginkor izan dadin. Besteak beste, taldexkaren aurreiritzien arriskuan ez erortzearren.
2007
‎Eztabaidaren erabilera txarra agerikoa denean, orduan, ez dago beste posibilitaterik zentzugabe bihurtutako elkarrizketa etetea baino. Eztabaida funtsean posible da, baldin eta bakarrik bi aldeak prest badaude entzuteko eta bietako inork asmorik ez badu berak bakarrik egia edukitzeko.
‎Zentzuzkoago eta zuhurrago da beti ezer ez esatea eta batek bere burua zehaztugabeko isiltasunaren atzean ezkutatzea. Edo, bestela, batek ikusten badu —behin hitz egiten hasi eta gero— besteak ez duela berarekin bat egiten, orduan hobe da hasitako hizketa konpromisorik gabeko zerbaitetara zuzentzea eta, egiaz, esaten hasitakoa esan nahi ez zelako itxura ematea. Antzeko zerbait —elkarrizketarako abiapuntuaren porrota— gertatzen da, ere, norbaiti gehiegi galdetzen zaionean eta horrek egiazko erantzun erabakigarria ematen ez duenean, hain zuzen galdetzen duenarekiko konfiantza nahikoa ez duelako.
2009
‎Gure sentimenduak zatituko ditu; gure instintuak dramatizatuko; gure gorputza biderkatuko eta gorputzaren beraren aurka jarriko du. Naturaren edo bizitzaren egonkortasun lasaigarria duenik ezer ez du bere azpizolan utziko; eta amaiera milenariorantz bultzatzen duen tematze mutuari muzin egingo dio. Historiak, eskaini nahi zaizkion fundamentuak azpitik zulatuko ditu, eta ustezko jarraitutasunaren aurka grinatsuki arituko da.
‎" Lana banatzen hasten den momentutik, bakoitzak badu ezarri egiten zaion eta utzi ezin duen jarduera esparru propioa: ehiztari, arrantzale edo kritikari da, eta horrela jarraitu du ez baditu bere bizitzeko bitartekoak galdu nahi; baina gizarte komunistan, aldiz, ez du bakoitzak bere jarduera esparru esklusiboa, bere desioaren arabera ekin baitiezaioke edozein lan motari, gizarteak produkzio orokorra arautzen baitu eta egingarria bihurtzen da horrela niretzat gaur honako hau, bihar beste hura, goizean ehizara joatea, bazkalostean arrantzan ibiltzea eta ilunabarrean ganadua bilt... Komunitate aske bat, ezeren aurretik, norbanakoen" asoziazio askea" da!
2010
‎Orain artean ez da hizkuntza komunitateen zientzia bat egon: ikerketa linguistikoak ez ditu bere lanak zentzu horretan zabaldu, eta bestelako zientziek ere ez diote objektu horri arreta handiegirik eskaini. Zergatik ote?
‎" Intentzioa" da bigarrena, berorrek" jokabidearen printzipio erregulatzaile bezala funtzionatzen duelarik", hain zuzen," hizlariari adieraziz zein diren —lortu nahi dituen helburuen arabera— erabili beharreko bitartekorik egokienak" 72 Kontua da, bada, komunikazioa ez dela osoki gauzatzen entzuleak bere aldetik berari zuzendutako espresioaren sakoneko intentzioa atzematen ez badu. 3 Aztertu beharreko hirugarren osagaia" harreman soziala" da edo, zehatzago esanda," giza elkarte baten eta bestearen kide diren solaskideen arteko harremana" 73 Lotura horren izaera eta neurria, bestela esanda, oso garrantzitsuak dira pragmatikoki, hain zuzen, hizlariak ez duelako bere mezua hutsetik osatzen eta, bestela, entzuleak ere ez duelako haren mezua hutsean jasotzen. Azpimarratu beharrekoa da, beti ere, Escandellek horrekin guztiarekin nahi duena, egiaz, hizkuntzaren erabilera komunikatiboa sistematikoki aztertzeko —eta bereziki bertan eragiten duten elementu ez linguistikoak ezaugarritzeko— tresna bat eskaintzea dela.
2013
‎Gogoa begi niniarekin erkatzen du Lukreziok. Niniak ez badu bere eginkizuna betetzen, nahiz eta begiaren gainerako atalak ondo izan, begia itsua da, ez du ikusten: begia, itxuraz, begi osasuntsu baten gisan mugitzen da, baina ez du ezer ikusten.
2014
‎Amore ematen du, beranduago Wotanek emango duen bezala. Baina Walkiria ren azken ekitaldian lehen kontatu dizudan horretanWotanek jakinarazten du ez duela bere alaba gehiago misioan bidaliko, eta zerbait agertzen da: Brunnhildek egiten zuena ez zen bere desira, baizik eta bere aitaren desira, motibo hilkor horren jabea, hildako heroien kohorteko patroia.
‎Horri Lacanek ‘kastrazio sinbolikoa’ deitzen dio: norbera fidela izan behar bada bere maitasunarekiko, ez luke bere maitasunaren arreta zentro nagusiaren mailara goratu, bere zentraltasunari uko egin lioke.
2017
‎Baina naizen izate hori ez naiz ‘izateko dudana’9 moduan, ezta ‘nintzen’ moduan ere: nik ez dut bere izatea fundatzen, nik ez dut zuzenean ekoizten, eta ez da nire ekintzen efektu zeharkakoa eta zorrotza ere, astintzen denean bezala nire itzala lurretik edota nire isla ispiluan egiten ditudan keinuekin batera. Naizen izate horrek nolabaiteko indeterminazioa gordetzen du, ezin da aurretik asmatu.
2021
‎Haurdunaldiko lan neketsuaren ondoren, erditze mingarri, arriskutsu eta sakrifikatua jasaten du. Kumeak jaio ondoren ere ez du bere banakotasuna berresteko aukerarik, horiek artatu behar baititu eta ez baitu bere kabuz borrokarako senik: " emeak amore ematen du espeziearen alde, hark eskatu egiten baitio hala egiteko" (I:
‎Neska nerabeak pentsatzen du ez dela bere etorkizunaren jabe, eta hortik datorkio ezkortasun sakon hori; alferrekotzat jotzen du bere buruari gehiago eskatzea, azken batean patua ez baitu bere esku. Kontua ez da emakumea gizonari emana dagoela badakielako hura baino gutxiago dela, aitzitik baizik:
‎Espeziea barrendik hozka duenez, burujabetzarako bidea trabatu egiten zaio biologikoki: nerbio eta giharren kontrol faltak ezegonkortasuna eragiten dio(" tarte askotan ez dira beren buruaren jabe"), hilekoaren" madarikazioa" jasan behar du hilero, haurdun dagoela" berea ez den bizi arrotz baten gatibua da", erditze mingarri, arriskutsu eta sakrifikatua jasaten du, kumeak jaio ondoren ere ez du bere banakotasuna berresteko aukerarik... Finean," espeziearen tirania" hori tarteko, ezin du bere norbanakotasuna eta burujabetza gauzatu.
‎Subjektuak, beraz, ez du bere burua aski, ez da buruaskia. Izan ere, nia ez da guztiz nirea; besteena ere bada, besteek jatorritik eta etengabe eratzen eta zeharkatzen baikaituzte.
2022
‎normalean ez dugula pentsatzen, eta ez dagoela pentsatzeko modu jakin bat. Lehenak iritziekin eta finkatutako jakintzekin erlazio gatazkatsuan jartzen du filosofia; bigarrenak bere buruarekiko tentsioan kokatzen du, ez baitu bere egiteko moduak egonkortzea, pilatzea eta aurreikustea onartzen. Pentsatzea pentsatzen ikastea da, pentsatzea berriz pentsatzea delako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia