2005
|
|
Jende gutxik ezagutzen ninduen, nire lagunak sobera ezagunak izan arren. Inoiz ez ninduten delegatu izendatu,
|
ez
nuen inoiz ezer esan biltoki nagusian egiten ziren asanbladetan, nire gelako kideek ez ninduten kalean agurtzen. Ikusezina nintzen, antza.
|
2011
|
|
Max Frisch en eragin nabarmenegia zuen eleberri labur bat argitaratu nuen ondoren eta
|
ez
nuen inoiz eragin hori ukatu edo ezkutatu, alderantziz baizik, egin zizkidaten elkarrizketa apurretan berariaz bezala goraipatzen bainuen suitzarrarekiko nuen zorra eta batez ere mirespena. Mirespena ez ezik mendetasun modu bat ere izan zen neurea, goizetan haren orrialde pare bat irakurri gabe ezin izaten bainion aurre egin egunari eta, haren eleberri guztiak buruz nekizkienez, berdin izaten zitzaidan nondik hasi, plazer bertsua sentitzen bainuen edonondik hasita ere eta, delirio moduko horren gailurra jo nuelarik, mundua haren begiz ikusten nuen irudipena izan nuen.
|
|
Birjiliok irudikatu zidan tramankulu hura gaztelaniazko, rueca? hitzarekin erlazionatu nuen beti, baina
|
ez
nuen inoiz euskarazko izenik entzun, agian ez nuelako argazkitan baino ikusi. Mojekin hitz egin eta bat lortzen saiatuko nintzela agindu nion, baina zertarako zen jakin beharra nuela, azalpenik eskatzen bazidaten edo.
|
|
Amak txikitandik erakutsi zidan gurean diru beharra genuela, eta ez zegoela jai hartzerik. Horregatik,
|
ez
nuen inoiz oporraldirik ezagutu, ez eta jai hartu genuen iganderik ere. Gure amak beti zioen bizitza aurrera ateratzeko lan egin beharra dagoela, eta gaur aurreztutako diruak biharko beharrak uxatuko dituela.
|
|
Ni ere harritzen nau pistola bat erosi izanak. Liburua idaztera nentorren eta
|
ez
nuen inoiz pentsatuko armak erosten dituztenen perfilean nengoenik; baina perfil hori naiz erosi dudanetik (Ez daukazu eskubiderik dena lokazteko zure trauma pare batengatik). Sudanek ez du beti balio, dirudienez.
|
2012
|
|
Saiatu izan nintzela esango nuke, gertatu zitzaidanetik saiatu nintzen behin baino gehiagotan egoera hura errepikatzen, amestu nuena errepikatu zedin batez ere. Baina
|
ez
nuen inoiz lortu, eta ez dut jakiterik izan zerk eragin zuen nire aldarte hura. Ezin da nahita eragin, antza.
|
|
Horrek bihotza poztu zidan pixka bat, batez ere ordu erdi geroago itsasoko haize kirria haizete leun samar bihurtu zenean. Ordurako uhartetik tarte ikaragarrira nengoen, eta, eguraldi hodeitsua edo lainotsua izan balitz, beste egoera batean egongo nintzateke, ez bainuen txalupan iparrorratzik, eta
|
ez
nuen inoiz asmatuko nora jo, uhartea ikusmenetik galdu izan banu. Baina eguraldiak argi iraun zuen, eta masta jaso eta haize oihala zabaltzen ahalegindu nintzen, ahal nuen gehiena iparralderantz gidatzen, ur lasterretik irteteko.
|
|
Esker oneko jarrera hori nuela neure gaztelura itzuli nintzen, eta nire segurtasunari zegokionez ordu arte baino errazagoa egin zitzaidan; izan ere, konturatu nintzen izaki beldurgarri horiek ez zirela inoiz uhartera zerbaiten bila etorri, agian ez zutelako ezer aurkitzea espero, edo ez zutelako ezer nahiko; eta, zalantzarik gabe, askotan uhartearen alderdi itxienean eta adartsuenean egongo zirenez gero, ez zutela gauza erabilgarririk aurkituko. Ia hemezortzi urte neramatzan han, eta
|
ez
nuen inoiz inoren oin aztarnarik ikusi, eta beste hainbeste eman nitzakeen ordu arte bezain ezkutuan, ez baninduten aurkitzen, eta ez nien horretarako aukerarik emango, nire eginkizun bakarra nengoen lekuan erabat ezkutuan egotea baitzen, baldin eta ez banituen aurrean ikusten kanibalak baino izaki egokiagoak neure burua agerian jartzeko.
|
|
Ez nuen hitzik aurkitzen, hura ikustean barruan sortu zitzaizkidan irrikak eta gogoak nahikoa indarrez adierazi ahal izateko, eta batzuetan hitz hauek esanarazten zizkidaten: «Gutxienez bat edo beste, edo hobeto esan, arima bakar bat itsasontzitik onik atera balitz, edo ihes egin balu eta niregana etorri, eta horrela lagun bat, adiskide bat izan, niri hitz egiteko eta nik harekin hitz egiteko!» Nire bizitza bakartian
|
ez
nuen inoiz horren gogo bizi eta gartsua izan adiskideen laguntasuna izateko, edo ez nintzen hura galtzeagatik horrenbeste damutu.
|
|
Adibidez, ezin izan nuen inoiz upel uztaidunik egin. Gurbil bat edo beste banuen, lehenago esan dudan bezala, baina
|
ez
nuen inoiz horrelakorik egitea lortu, lan horretan aste asko eman nituen arren. Ezin nituen bi muturrak lotu edo upel oholak elkartu, urari barruan eusteko moduan, beraz lan hori ere bertan behera utzi nuen.
|
2015
|
|
Erantzukizuna izan liteke hitz zehatzagoa, edo benetan aztertua eta neurtua izatearen sentipena. Oinarrizko Hezkuntza Orokorrak irauten zuen zortzi urteetan, ikasturte bakoitzeko 7 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako, beste hainbat kontrol eta neurketa alde batera utzita ere; nik
|
ez
nuen inoiz gainditzeko arazorik izan; are gehiago, kezkatu ere ez nintzen egiten: ezagutzen nuen gaia eta banekien menderatzen nuena; ezagutzen nuen irakaslea eta hark ere ezagutzen ninduen ni; kontrolpean nuen beraz egoera.
|
|
Aurreko bi haietan hainbeste arreta jarrita, ez nuen sumatu eskailera oinean, garajetik gertu, beste hirugarren bat zegoenik. Gerora gogoratzen jarrita,
|
ez
nuen inoiz ondo ulertuko, leihotik mugimendu txikienaren zelatan buru belarri jarrita egonik, nola arraio ez nintzen konturatu beste pertsona bat hurbildu zela bitarte hartan.
|
|
–Han ez dago beste lanik, connecting bidez ez bada. Hiriko hotel eta jatetxe guztiak pasatu nituen nire curriculum eta fitxa poliziala besapean nituela, baina deus
|
ez
nuen inoiz lortu?.
|
2016
|
|
Salbuespen bat izango zen, larrialdi bat, erabaki nuen. Nengoen lekutik alde egin baino lehen, hala ere, belarria ateari itsatsita eman nuen tarte bat, eta entzuten nituen gauzak edozein gizon berotzeko modukoak zirela pentsatu nuen, niri tristura puntu bat eragiten bazidaten ere,?
|
ez
nuen inoiz gizon bat hain barruan sentitu?, errepikatzen baitzion, esate baterako, edo, makina bat zara, zulagailu mekaniko bat?, ondoren.
|
2022
|
|
Saltsaren batean sartu zara? Zarazketan
|
ez
nuen inoiz pentsatu hain bihurria izango zinenik, beti hain isilik eta hain txintxo egoten zinen...
|
2023
|
|
Zerbaitek erre egin nau barruan nire duintasuna nola galdu nuen kontatu bitartean. Harrituta nago neure buruarekin,
|
ez
nuen inoiz pentsatuko halakoak aitortzeko kapaz izango nintzenik, gutxiago ikasle baten aurrean.
|
|
Nik arrastaka eraman dut beti lotsatia izate hori. Klasean
|
ez
nuen inoiz parte hartzen, dardarka hasten nintzelako, beldurra ematen zidan. Talde dinamiketan beti bigarren planoa bilatzen nuen.
|
|
B plan bat lantzen hasi nintzen, Gizarte Hezkuntzako ikasketak abiatu nituen. Azkenean iritsi zen lan eskaintza bat, eta haren ondotik beste batzuk, eta zorionez,
|
ez
nuen inoiz B plan hura martxan jartzeko beharrik izan, ze niri, benetan, telebistan lan egitea gustatzen zait. Eta aitortu behar dut lan esparru honen ezegonkortasunari etekina ateratzen ere ikasi dudala.
|