Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2000
‎Gero, handik ez oso urrun ikusten zen Askatasunaren Estatuak erakarri nau, neure egoeran, besterik ez bada ere, sinbolikoki laguntzen zidalako; baina hara joateko gogoa uxatu dit itsasontzietarako zegoen ilara luzeak. Horren ordez, gidaliburuari kasu egin, eta Staten Island erako ferrya hartu dut, ez dakit zein izeneko filmean Melanie Griffith ek egiten zuen bezala. Handik aurrerakoa, aditz batera laburbiltzen ahal da:
2001
‎Hasiera eman zaigunean, Piarres eta kontatzailea, garaia, lekua eta gainerakoak, kontaketa luza daiteke nahi adina kontakizuna poliki poliki, bideak eskaini ahala, taxutuaz. Horrelakoak dira, adibidez, Don Quijote, Pickwick Papers eta Manuscrito encontrado en Zaragoza (izena gaztelaniaz ematen diot ez baitakit zein hizkuntzatan, fran  tsesez?, izan zen idatzia) eta beste ezin konta ahala, Tormesko itsumutila, Gil Blas eta beste hainbeste. Tarteka, lerro nagusiaz saihesturik, bestelako ipuinak ere sar daitezke.
2002
‎Aurpegia bero bero eta lotsa ezin disimulaturik, begirada jaitsi eta sofan eser  tzen naiz, ertz samarrean. Biluzik baino  larrugorriago, ez dakit zein postura hartu, eskuez zer egin, arnasari nola eutsi.
‎Etxeratu zirenean, ez zioten ezer kontatu inori. Hilabete batzuen buruan, aitaren koadrila osoa gonbidatu  zuten, ez dakit zein aitzakiaz, alboko herri batera afaltzera. Kopen garaian, hor non gonbida  tzaileetako batek"  ¡ Alto a la guardia civil!" esaten duen oihuka.
‎Badirudi egunero eskuartean darabiltzagun zenbait gairi buruzko eztabaida kondenaturik dela. Edo nekez dela egiten, ez dakit zein den kontua. Zeren, bere burua euskaltzaletzat hartzen dutenen, edo hartzen dugunon, artean nekez ikusten baitut nik holako galderarik.
‎Krak egin eta hor konpon. Benetan harrigarria da hau, holako laguntzak izan ondoren enpresa itxi behar izatea (bide batez, non gelditu dira entziklopediaren eskubideak?), eta ez dakit zein izan daitezkeen horren arrazoiak, kudeaketa kontua ote zen, edo ekonomia berrien usteketako ondorio tamalgarria, oraingo ekonomia zuzena baita, nahiz zeharkako lerroekin idazten den batzuetan. Atx, lerro hau okertu zait!
‎Hala eta guztiz ere, noizean behin, beste ahots batzuk datozkigu festa hondatzera. MatÃas Múgicaren libeloa desa  tsegin samarra izan zen, eta, gainera (bekatuen artean bekatu), inperio zapaltzailearen hizkuntza zitalean eman zuen argitara; baina egia berdadero batzuk esaten zituen, behin  tzat, eta( ez dakit zein puntutaraino baina) eztabaidarako aukera eskaini zuen. Beste adibide bat:
‎Iritzi bat da, noski: ez dakit zein izan daitezkeen kalitate eskas horren arrazoi zehatzak. Susmoa daukat, dena den, baduela zer ikusirik liburu honen sarreran ziurtzat jo dudan zerbaitekin:
2003
‎Baina kontua da nik ez nekiela zein gairekin itzuli. Nola berrekin elkarrizketa interesgarri bati.
‎Lehenik galtzeko beldurra daukazun dena horrek zer hartzen duen aztertzera joko duzu. Dena hori hizkuntza baldin bada, ulertu duzu, eraman indar erraldoiengatik agertzera baino zergatik doan desagertzera; jendeak, banaka justuki, agian ez du hizkuntza horren premiarik eta orduan debalde date ez dakit zein konstituzioren bigarren artikuluaren aldaketa eskatzea. Zeronek diozun eran, nehork ez ditu euskaraz mintzatzetik trabatzen, non ez den beren baitako ezjakintzak.
‎Nahiz jadanik hori konpreniarazia duen, gizonak ez ote du aspalditik perpausen ez gakotzeko ohitura hori? Euskal giro berezian, perpausen ez bukatzea, norberak bere buruaren, ez dakigu zein mehatxutarik edo aski ongi dakigu zeinetarik gerizatzeko moldea bihurtua den joko nazionala da: egiaren erdia baino ez dugu ahoskatzen eta beste erdia, egoera hobetuko denerako uzten dugu.
2005
‎Batzarretara Marro ere agertzen zen noizbehinka; hantxe egoten zen, bazter batean, aurpegian irribarre zozo bezain ironikoarekin. Nik ez nekien zeinen alde zegoen hura, piztia harengandik edozer espero baitzitekeen, baita poliziaren sator izatea ere. Auzoko Joxe Mari ere agertzen zen batzarretara, Ana bere andrearekin.
2006
‎Mantso baina seguru. Halako batean, ez dakit zein poeta bilbotarrek esan zuena ere aipatu zenidan: " Zientziak ez du erakutsi poesiak arrazoi zuela besterik".
‎Malenkoniatsu nengoen, ez bakarrik ez nekielako zein zen Angeloren zoria, ezta familia eta Alemania gero eta urrutiagokoak egiten ari zitzaizkidalako ere. Etxetik alde egin nuenetik, larrutik ari nintzen ikasten bizitzak nik uste baino ertz gehiago dituela:
2008
‎–Nabaritzen da H k Sr asko maite duela. S.I. k ez daki zein den euren istorioa, noiztik ezagutzen duten elkar, zergatik bizi diren elkarrekin.
‎Thomas S. Goldberg. Betaurrekoduna (kristal lodiak), apala, isila; oraindik ez dakit zein koloretakoak dituen begiak. Eskola garaian ostien zakua izandakoa, ziurrenik.
‎Zer edo zer esan nioke, baina ez dakit zer. Duela bi aste bertan, elkarrekin barrez aritu ginen, afaltzen, Ibon ere han zen; eta begira orain, ez dakigu zein hitz ahoskatu. Badakigulako, esaten duguna esanda, gezurra esanen dutela hitzek.
‎Gero etsi egin nuen, eta sinetsi noizbait hilko nintzela. Orain, ordea, duda etorri zait atzera berriz, eta nik uste dut hori dela, batetik, ez dakidalako zein naizen, eta bestetik, ez dudalako uste posible denik sekula osoki ezer izan ez denak izateari uztea osoki eta sekulakotz.
2009
‎–Zuk ez dakizu zein den nire egoera –erantzun zion Eli  norrek.
‎Orduko hartan ez nintzen zuri itxarotera joan geltokira. Etxean hartuko zintudan galdetzeko deitu zenidanean, nire baiezkoa jaso ostean esan zenidan ez zenekiela zein ordutako autobus edo trenean etorriko zinen eta ni lasai egoteko, ailegatuko zinela-eta zu zeu etxera. Esan beharrik ere ez dizut zein luzeak egin zitzaizkidan zuri itxaroten eman nituen ordu haiek; akabuko trena hartu behar izan zenuela azaldu zenidan, momentu honetan gogoratzen ez dudan arrazoiren batengatik.
‎Minbizia nuela eta urtebeteko bizia baino ez zitzaidala geratzen esan zidatenean, etxeko plomo guztiak erre eta ilunetan gelditzea bezala izan zen niretzat. Gauzak apurren bat ulertzen hasi nintzenean, ez nekien zein aurpegirekin agertu familiakoen eta lagunen aurrean. Andre bi nintzela esango nuke; bata, neure barruan bizi nuena, eta, bestea, ingurukoei agertzen niena.
‎Mehatxupean dauden hizkuntzentzat ez dakite zein bide hartu. (...)" Eurak bezain laster ibiltzeko gauza bagara, orduan salbu gaude".
‎Are hurbilagora etorriz denboran eta espazioan, Karlistadak eta 36ko Gerra dauzkagu guk, bi eremu ia birjin birjinak euskal literaturarentzat. Beharbada interes literario gastatua dutela iruditzen zaigu; agian beldur diogu gure buruak nabarmen uzteari; edo urrutiegi ikusten ditugu; edo ez dakigu zein trepeta literarioekin hurbildu garai haietara...
‎Baina idazten segitzen dugu, irakurtzen segitzen dugu, eta horrek fede klaseren bat adierazten duelakoan nago. Baina, niri dagokidanez, ez dakit zein den nire idazle ofizioari eusten dion sinesmena. Idaztearen literatur ekintza bera eta ekintza horretan aurkitzen dudan ukendua?
‎Hamazazpi urte inguru nituela, Thomas Mann-en Mendi magikoa nobela erraldoia iritsi zen, ez dakit zein bidetatik, nire eskuetara. Poeren Belea poemako mutila bezala nengoen ni, harena bezalako hondoramendu malenkoniatsuan bertan gozo eta bertan min eginda, baina ez maiteminez poemako protagonista bezala:
‎Eta kartetan zorrotz ari den jokalariak pazientzia galtzen du arauak ezagutzen ez dituen jokalariarekin, nahigabetu egiten da jokotik aldentzen den distraituarekin, muturka hasteko gogoa etortzen zaio tranpak egiten dituenarekin, eta ez daki zein lagun klase den gogaikarriagoa kartetarako: ezjakina, arreta gabea edo iruzurtia.
2010
‎Nahiko gogorra zen guztien kontra eztabaidatzea. Ikasturte batean Yoyesen anai arrebek beren etxera gonbidatu ninduten egun batzuk pasatzera, Ordiziako ez dakit zein jai zela-eta. Horrela ezagutu nituen haren gurasoak ere.
‎Baina, zelako ustekabea, jangelan zuri beltzeko telebista bat zegoen. Gau batez, goizeko ez dakit zein ordu txikitan, telebista ikustera joateko esnatu ninduten. Gizakia ilargira iritsi zela eta ikusi egin behar genuela.
‎Apur bat kikilduta joaten nintzen Askatasunaren Hiribideko Edificio Ur 7 hartan alokatuta zeukaten bulegora. Etxezarreta eta Izagirre beren lokuzio eta sexu hiztegiak egiten ari ziren orduan, eta ez dakit zein elkarte mota zeukaten antolatuta. Eztabaidak eta berbetak oso gogorrak ziren batzuetan.
‎Dirudienez ordurako jende guztiak zekien bere nota, ez dakit unibertsitateraino joanda edo. " Baina benetan ez dakizu zein nota atera duzun?", galdetu zidan Aintzanek telefonoz harridurazko tonu itzelaz eta erdi barrez. " Zer ba?
‎Valentà Puig eta Juan José Millà ¡ s urte batzuk geroago ikusiko nituen berriro Bernardo Atxagarekin batera Donostiako MarÃa Cristina hotelean elkarrekin egin zuten jendaurreko solasaldi batean. Galdera zail bat egin nion Atxagari, ez dakit zein, eta Millà ¡ sek" veo que sigues en forma, tú siempre tan punzante" edo horrelako zerbait esan zidan ekintza amaitutakoan, berehala kontatuko dudan Verinesen gertatutakoaz ongi gogoratzen zelako edo. Atxagak ez zidan galdera ongi ulertu eta Millà ¡ sek erantzun zidan.
‎Atxagak ez zidan kasurik batere egin, ez zidan behin ere hitz egin aste osoan zehar, bazkari batean haren aldamenean eseri nintzen arren. Ziur nago gaitz ulertu bati zor zitzaiola jarrera hura, baina oraindik ez dakit zein. Urruti zirudien lau urte lehenagoko gutun trukeak.
‎Bestalde, bilakaeraren ideia hau ere gogoan izanda, ez dugu ahaztu behar olerkiok Lotsatiren bizitzan izan zuten testuingurua. Hil aurreko urtean argitaratutako lanak dira, ez dakigu zein unetan idatziak, Lotsati artean abaildu gabe zegoenean edo abailtzen hasi zenean. Horregatik, Lotsatiren olerkiez beti geldituko zaigu duda hori:
‎–Inork ez daki zein den haren hiria, Esmirna, Atenas edo Kios, gutxienez zazpi ari baitira haren habia izateko lehian. Baina bai haren hilobia, gaineratu zuen?, haren hilobia gustura erakutsiko dizut.
‎Eta datu hauek apuntatzerako, hor ari zen Maribel hurrengo ezbeharra esaten: errepidea egiteko hondeamakina sartu eta ez dute lehertu ba oleoduktoa Afrikako ez dakit zein lurralde beltz horietako batean! 15 bizitoki birrinduak, zientoka hildakoak, milatik gora zaurituak...
‎Hauxe izan zen altxatu nuen" erbi zuria!". Etorri ez balitz, ez dakit zein bekatu larri bizkarreratuko zidaten. Baina, halaxe, pare parean etorri, bada:
2011
‎Egia garbi esateko, Franek ez zekien zein poliziarengana jo zezaketen, kardinalari agindu hori eman zionean; baina bera zen euskarri bakarra mataza nahastu hori hariltzeko, gertatutakoaren lekukotasuna emateko.
‎Etxetik alde egin nuenean... hamasei urte neuzkan... eta handik laster... goseak hiltzeko zorian nengoen zu besoan zintudala... A!, maitasuna, maitasuna, nire alabatxoa, ez dakizu zeinen azkar pasatzen den hori... Gero miseria etortzen da, abandonua, bakardadea...
‎Ez zagok koldarrik, beldurraren mailak zeudek, entzun nion orain hilabete batzuk Forrest Tucker aktoreari zine forumean eman genuen Fort Massacre filmean. Ausardia ere beldurraren maila bat izango da seguru asko, baina nireak ez du zerikusirik ausardiarekin, ez dakit zein mailatakoa den nire barruko harren marraska, baina urruti dago ausardiarenetik: belaunak sentitzen ditut, bihotzaren taupadak sentitzen ditut, arnasa sentitzen dut gora eta behera.
‎Eskabideak ezustean harrapatu ninduen eta, betebehar hori saihesteko, ez nekien zein aitzakia ipini. Gainera, Filipu ere tartean zegoen.
‎Serenua hortxe ibiltzen zen aurrera eta atzera. Berak bazekien bijilatua zela baina ez zekien zeinek, zertaz bera agertzen zenean... Se jodió... ya ez zegoen kontrabandistarik.
‎Beste egun batean Baionara joateko abisua eman zidaten. Zeberiok, abisua eman zidanak, ez zekien zein kontu zen, baina esan zidan serio samarra zirudiela. Zerbait ere arriskutsua zela zirudienez, erantzun nion ezin nuela, ez egun horretan ez hurrengoan, eta haserre antzean joan zen, nik nahi nuen moduan.
2012
‎Bada, behin batean, haranzko bidea hartu zuen. Estreinakoz sartzen zen paraje hartatik eta ez zekien zein zen Joseren etxea. Zortea izan zuen; lehenbiziko etxearen aurreko leihoaren ostean Joseren burua ikusi zuen.
‎Batetik, emaztea joan ohi den dendan beti ez dutela zapi berderik bertan edukitzen, eskatu beharra izaten dute, eta oraingo honetan berandu gabiltza eskatu eta garaiz jasotzeko. Bestetik, neskameak ez daki zein den zapiaren berde tonua, ez baitu semearen zapiaren ezagutzarik, guk esanda ez behintzat; beraz, beste denda batera joan beharra izanez gero ez luke zapi egokia aukeratzen jakingo.
‎Galori zorioneko egun hartan emandako hitzak bultzatzen zuen aurrera jarraitzeko indarrak bilatzera bere barruko ez zekien zein zokondotan. Atezuan zihoalako edo, laburra egin zitzaion Bermeotik baserrirainoko bidea.
2018
‎–Neuk ere ez dakit zein den, baina baietz bertute bat izan, lepoa egingo nuke, ispiluaren eta sugearen apaingarriak askotan ikusita nagoelako.
‎Sua ez du inork bere eskuko, inork ez daki zein puntutan bihur  tzen den hotza izotz, ezin da jakin azkenekoa dela lepoan estututako urka bilurrak pasatzen utzi duen arnasatsa. Baina torturari buruzko nire zalantza ugariak Erregeri adierazi orduko, hark gelberatzat joko ninduenez, irabaziren bat atera nahi izan nion nik torturari, ordu arteko usadio guztia aski baldartzat baneukan ere.
‎–Zertara etorri zara? Ez didazu sinetsaraziko ez dakit zein etsai  rengandik salbatu nahi nauzunik.
2019
‎–Irribarrez errusiarrak. Beste langilea, gazteago eta mardulago bat, harrituta dauka etorri berriaren ezjakintasunak, oraindik ez baitaki zein leku duen esparruan.
‎–Behar dudana baino gehiago hartzen ari naiz, seguruena, lehenengo aldia izanik ez dakidalako zein den ordainsaria. Ados?
‎Bihotzean hamaikatxo nahikari xume eta ezinezko baneraman, bizitza orotariko esperantzez urreztatzen zidatena, buruak eman ahala. Gaur egun, benetan, ez dakit zein fantasiak altxaraziko nindukeen erdi lo naukan besaulkitik. Zer xinplea eta atsegina zen, eta zer zaila, horrela bizi izatea, Parisko bulegoaren eta Argenteuil ibaiaren tartean!
‎" Mila esker gonbidapena onartzeagatik. Aspalditik neukan asmoa, baina ez nekien zein aitzakia jarri", pentsatu du Berbelitzek.
‎12 horiek dira ilargiaren kaleak, nolabait deitu behar eta, ilargiak hor goian astroen pare igarotzen dituen terrenoak. Astronomikoki horrek izan dezakeen eragina ez dakit zein tamainatakoa eta zenbaterainokoa izango den; baina, hartara saiatu eta jardun direnei kasu egiteko enbarazurik ez daukat. Horiek eta gure gorputzaren eta buruaren biorritmoak eta an  tzerako eragin xume horiek, uste dut ondo dagoela arakatzea eta neurtzen saiatzea.
2020
‎Jaka beltz bat darama kamiseta zuri orbandu baten gainetik, eta, haren azpitik, institutu garaietatik daukan lepoko kate soil zilarrezko baten distira ezagutzen du Mariannek. Peggyk behin" katalogo bidezko salmentaren chic a" zuela esanez deskribatu zuen lepoko kate hura, eta horrek auzo lotsa sentiarazi zion Marianneri, baina ez zekien zein lagunengatik.
‎Connellek ez zuen ezer esan. Oraindik ez zekien zein zen egoera Mariannerekin. Robekin hitz egin eta gero, Connellek bere buruari esan zion bukatu zela, nolakoa zen probatzeko bakarrik egin zuela sexua Mariannerekin behin, eta ez zuela gehiago ikusiko.
‎Teorian, haiek ez lukete han egon behar, bakarrik txartelarekin sartu ahal izango zela esan zuen diskotekak. Mariannek ez daki zein diren, norbaiten nebak edo lehengusuak beharbada, edo institutuko diru bilketako ekitaldietara joatea gustatzen zaien hogeitaka urteko mutil batzuk, besterik gabe. Eric keinuka ikusten dute haiek eta harengana hurbiltzen dira.
‎" Maria, ez dakit zeinek izango duen bata bestearekiko zor handiagoa, ze, hara! ni Cartagenaraino ere joana nauzu zure aitaren berri jakitera".
‎Behin kantuekin hasita, Euskalerri nerea abestera zihoanean, akorde batzuk jo eta isildu egin zen. Une horretan, publikotik abestiren bat eskatu zioten; ez dakigu zein den, baina Leteren erantzuna argia da: " Ez, gaur hori ez diat kantatuko, gaur, teoriz behintzat, horrelakorik ez zegok hemen barruan eta".
ez dakidalako zein den bizidunen ikurra
2021
‎–Bai, jakina. Ez zuen audientzia handirik izan, hasten ari ginen eta artean ez genekien zein tonu eman saioari, baina edukia oso zen interesgarria, nik nahi nuenaren bidean, egia esan.
‎–Esatea pentsatu nuen, aitortzen dizut, baina gero zure nebarena gertatu zen, eta uste izan nuen gure adiskidetasuna kito zela. Oraintxe ez dakit zein puntutan gauden zu eta biok, Esti. Ez dakit.
‎–Ez nuen hori esan nahi. Ez dakit... ez dakit zein albo ondorio dituen. Enekok zioenez, bakar bat ere ez.
‎–Esan nizun, erantzun nion, tonu profesionalean?: teklaren bat jo dugu eta oraindik ez dakigu zein den tekla hori. Zerbait jakin dugu, eta badaki hari horretatik tira egiten badugu, harrapatuko dugula.
‎–Ez. Tira, ez dakit zeinek berotu dizun larrua gaur, baina goazen, zuzenean ikusiko dugu eta hartara egurastuko zara, esan zuen, bere panderoaz ni mahaitik urrunaraziz eta nire ordenagailuaren gainean makurtuz esteka bat irekitzeko?. SuperTasio ikustera goaz hogei urte igaro eta gero.
2022
‎Lan bidegabea litzateke, eta nire ahalmen kaskarrak baino haragokoa. ...hotz onegia, ezagutzen duten guztien hizpide bihurtu baita, dela beraren ahizpari, zeinak bai baitirudi betiereko gaztetasunaren oparia jaso duela, eta zeinaren abesteko era ustekabe bat eta aurkikuntza bat izan baita gaur gu guztiontzat, edo, azkenik, nahiz ez gutxienik, begiratzen diodanean gure anfitrioi gazteenari, emakume trebe, alai, langile eta ilobetan onenari, aitortzen dut, jaun andreok, ez dakidala zeini eman niokeen saria.
‎...ezinezkoa izango zitzaidala biziari eta jendeari buruz ditudan ideiak aldatzea, ez nuen uste nire heriotza ehun aldiz iragarri ahal izango nukeela heriotza higatu gabe ere, praktikaezina den arte, hurretik ikusten diren magia truku horiekin gertatzen den bezala, ez nuen uste gero baino gero gehiago sinetsiko nukeela eta segurtasun horrek izutuko ere nindukeela, ez, hil nahi izan nuenean, hasieran, ez nekien zein puntutaraino esaten nuen egia, zein puntutaraino ezkutatzen zen heriotza nire jestu guztien itzalean, gainera, horixe esaten didate beti, lanbide arrisku handiko bat dudala, edozein zoro etorri lekida  keela eta bere zoroaldian niri hezur guztiak hautsi, edo esku bakarrarekin ito eta hormaren kontra jo eta lehertu, toki guztietan dabiltza zoroak eta are gehiago degeneratuen negozio ...
‎...judukeria, kasu eman behar du komunitateak ez dezan jakin Yahveren legeen ezkutuan puterioan ibili ahal dela, nonahi dagokeela abentura, baita judu ez diren gazteen sabelpean ere, eta sinetsi gero, zoragarri zait rabino hori, nire rabino hori kasik egunero etortzen zait ile kiribil grisa belarri atzean duela, begizta horixka handiak alkandoratik zintzilik, eta txirikorda txiki batzuk korapilatuak ez dakit zein kultu praktikarako, eta kultu horretaz ere ez dakit ezer, edo ia ezer ez, juduei soilgunea estaltzen dien txano biribil hori eta kasher sukaldea besterik ez, harrizko murru baten aurrean egiten dituzten errezoak eta zirkuntzisioa, liluragarria zait Moises gogorarazten baitit, katekesi garaiko gizona, nire aitaren Bibliako huraxe, Moises gogorarazten dit zahar jakintsuaren bizarzuria, l... Nire bezero troparen artean bada beste Michael bat, lehenago Jack zena, izena aldatu eta bere arrastoa ezabatu nahi izan zuena inondik ere, izen bat ahantzarazterik balego bezala, izenak putei axola balitzaizkie bezala, eta beharbada bezero horrek ere ahaztua du bere buruari eman zion gai  tzizena, beharbada egun batean kapritxo horixe eman zion bere buruari nire ate aurrera etorri aurretik, silaba bakarreko izena edukitzen asperturik zegoenean nonbait ere, berarekin ibili dudan hoztasuna sentitu nahi zuen, eta delako Michael hori beti beltzez jantzirik etorri ohi zen, judutzat identifikatzen duten txapela eta berokia jantzirik, eta nik sekretuan Sabbat eko belea izenarekin bataiatu dut, izen horrekin bataiatu dut Michael hileta aura batek inguratzen duelako, sudur makoa delako eta oroz gain begiratzeari uzten ez dizuten begi txiki erregarriak dituelako, Michaelek judu ez diren puten hankartean darabil judukeria, pentsatu ere ez juduen artean erabiltzea judukeria, kasu eman behar du komunitateak ez dezan jakin Yahveren legeen ezkutuan puterioan ibili ahal dela, nonahi dagokeela abentura, baita judu ez diren gazteen sabelpean ere, eta sinetsi gero, zoragarri zait rabino hori, nire rabino hori kasik egunero etortzen zait ile kiribil grisa belarri atzean duela, begizta horixka handiak alkandoratik zintzilik, eta txirikorda txiki batzuk korapilatuak ez dakit zein kultu praktikarako, eta kultu horretaz ere ez dakit ezer, edo ia ezer ez, juduei soilgunea estaltzen dien txano biribil hori eta kasher sukaldea besterik ez, harrizko murru baten aurrean egiten dituzten errezoak eta zirkuntzisioa, liluragarria zait Moises gogorarazten baitit, katekesi garaiko gizona, nire aitaren Bibliako huraxe, Moises gogorarazten dit zahar jakintsuaren bizarzuria, luze, zutik desertuko hondarra zapaltzen duten larruzko sandaliak jan  tzirik eta dena dakienaren aire horrekin, zeru itsasoei begira bidea irekitzeko ahaleginean, Jainkoaren hatzak hautatua izanaren patriarka duintasunez zutik, bertute guztietako gizona, gizateria Lur agindura eramateko enkargua duena, gela honetaraxe, adibidez, non bezeroen zain bainago, nire ohean herri guztiak batzen dira-eta, japoniarrak eta indiarrak, non belaunikatzen baita bere buztanaz seinalatzen nauen gizon pila hori ere, neu ere hautatua naiz eta hori baino gehiago, zerumugako promesa horixe naiz, tira, inoren kirtena ahora sartzeko behar dudan denboran, gero denak atzera berriz ere beren jainkoagana bidaltzen baititut, atzera behar duten denbora hartzera, atzera betiko bizira itzultzeko, bakarrak eta mimatuak direla pentsatuz, egiaren jabe direnen bide zuzenean daudela pentsatuz, Michaelek Moises dakarkit gogora, hark gogor ekiten zien gauari eta ekaitzari besoetan Legearen taulak zeramatzala nola eskaintzen baita haur jaioberri bat sakrifizioan, bai, Michael Moises horixe da, zeinaren inguruan trumoiak eta tximistak erortzen baitira, infernua zerutik baletor bezala, betiereko kondena jendearen buru gainean pitzatzera balihoa bezala, tximista zuri handiek denboren eta idoloen hasierako herria aldizka argitzen dutela, zeru goienetik ospakizunean esku hartzen zuen urrezko ardi larrua, Moises, aita guztien aita, neskamearekin oheratu zena emaztea antzu zuelako, halaxe esaten zuten, eta Moises neskamearekin oheratu zela ere ez da seguru, beharbada Abraham izan zen, edo Noe, bost axola, gizonen arteko bat izan zen bizar zuria luze eta zahar jakintsuen eitekoa, gizonen arteko bat askoz ere nahiago zituenak putak bere emaztea baino, Jainkoa puterioan ohoratzen zuenetako bat, baina emakume hark izena bazuen, bai, Agar izena zuen, izen bat zuen baina izenaren jabe izatea ez da aski haren larruan egoteko, Bibliak aipatzea ez da aski puta bat baizik ez izateko, eta ni beste emakume hura banintz, Sarah, zin degizut neure eskuez akabatuko nituzkeela biak, Itsaso Gorriaren eta suzko sasien suminez akabatuko nituzkeen, haiek elkar ukitu baino lehen garbituko nituzkeen, bele zaharraren sexuak puta gazteenari ekin baino lehen, eta jarraian zeruari zuzenduko nintzaiokeen garrasika urkatu nazatela, gurutziltzatu nazatela, akabatutu nadila traizionatu egin nautelako, baina zer jainko suerte zara zu gizonak beren mirabearen besoetara bultzatzen dituzuna, mirabeei putarena egiten uzten diezu, eta alderantziz neu izan banintz mirabe hori, neure buruaz beste egingo nukeen, Jainkoa desafiatuko nukeen bertan suntsitu nintzan, gatzezko estatua bihurtu nintzan gizateria krimen horretatik kanpo utzi ahal izateko, Historia beste modu batera idazteko, beste nonahi gertatzeko, eskutik heldurik doazen aiten eta amen bizian, mirabea atzetik doakiela segurtatuz, gurasoak zein dituzten eta mirabearen funtzioa zein den badakiten seme alaben bizian.
‎Nire bezero troparen artean bada beste Michael bat, lehenago Jack zena, izena aldatu eta bere arrastoa ezabatu nahi izan zuena inondik ere, izen bat ahantzarazterik balego bezala, izenak putei axola balitzaizkie bezala, eta beharbada bezero horrek ere ahaztua du bere buruari eman zion gai  tzizena, beharbada egun batean kapritxo horixe eman zion bere buruari nire ate aurrera etorri aurretik, silaba bakarreko izena edukitzen asperturik zegoenean nonbait ere, berarekin ibili dudan hoztasuna sentitu nahi zuen, eta delako Michael hori beti beltzez jantzirik etorri ohi zen, judutzat identifikatzen duten txapela eta berokia jantzirik, eta nik sekretuan Sabbat eko belea izenarekin bataiatu dut, izen horrekin bataiatu dut Michael hileta aura batek inguratzen duelako, sudur makoa delako eta oroz gain begiratzeari uzten ez dizuten begi txiki erregarriak dituelako, Michaelek judu ez diren puten hankartean darabil judukeria, pentsatu ere ez juduen artean erabiltzea judukeria, kasu eman behar du komunitateak ez dezan jakin Yahveren legeen ezkutuan puterioan ibili ahal dela, nonahi dagokeela abentura, baita judu ez diren gazteen sabelpean ere, eta sinetsi gero, zoragarri zait rabino hori, nire rabino hori kasik egunero etortzen zait ile kiribil grisa belarri atzean duela, begizta horixka handiak alkandoratik zintzilik, eta txirikorda txiki batzuk korapilatuak ez dakit zein kultu praktikarako, eta kultu horretaz ere ez dakit ezer, edo ia ezer ez, juduei soilgunea estaltzen dien txano biribil hori eta kasher sukaldea besterik ez, harrizko murru baten aurrean egiten dituzten errezoak eta zirkuntzisioa, liluragarria zait Moises gogorarazten baitit, katekesi garaiko gizona, nire aitaren Bibliako huraxe, Moises gogorarazten dit zahar jakintsuaren bizarzuria, luze, zutik desertuko hondarra zapaltzen duten larruzko sandaliak jan  tzirik eta dena dakienaren aire horrekin, zeru itsasoei begira bidea irekitzeko ahaleginean, Jainkoaren hatzak hautatua izanaren patriarka duintasunez zutik, bertute guztietako gizona, gizateria Lur agindura eramateko enkargua duena, gela honetaraxe, adibidez, non bezeroen zain bainago, nire ohean herri guztiak batzen dira-eta, japoniarrak eta indiarrak, non belaunikatzen baita bere buztanaz seinalatzen nauen gizon pila hori ere, neu ere hautatua naiz eta hori baino gehiago, zerumugako promesa horixe naiz, tira, inoren kirtena ahora sartzeko behar dudan denboran, gero denak atzera berriz ere beren jainkoagana bidaltzen baititut, atzera behar duten denbora hartzera, atzera betiko bizira itzultzeko, bakarrak eta mimatuak direla pentsatuz, egiaren jabe direnen bide zuzenean daudela pentsatuz, Michaelek Moises dakarkit gogora, hark gogor ekiten zien gauari eta ekaitzari besoetan Legearen taulak zeramatzala nola eskaintzen baita haur jaioberri bat sakrifizioan, bai, Michael Moises horixe da, zeinaren inguruan trumoiak eta tximistak erortzen baitira, infernua zerutik baletor bezala, betiereko kondena jendearen buru gainean pitzatzera balihoa bezala, tximista zuri handiek denboren eta idoloen hasierako herria aldizka argitzen dutela, zeru goienetik ospakizunean esku hartzen zuen urrezko ardi larrua, Moises, aita guztien aita, neskamearekin oheratu zena emaztea antzu zuelako, halaxe esaten zuten, eta Moises neskamearekin oheratu zela ere ez da seguru, beharbada Abraham izan zen, edo Noe, bost axola, gizonen arteko bat izan zen bizar zuria luze eta zahar jakintsuen eitekoa, gizonen arteko bat askoz ere nahiago zituenak putak bere emaztea baino, Jainkoa puterioan ohoratzen zuenetako bat, baina emakume hark izena bazuen, bai, Agar izena zuen, izen bat zuen baina izenaren jabe izatea ez da aski haren larruan egoteko, Bibliak aipatzea ez da aski puta bat baizik ez izateko, eta ni beste emakume hura banintz, Sarah, zin degizut neure eskuez akabatuko nituzkeela biak, Itsaso Gorriaren eta suzko sasien suminez akabatuko nituzkeen, haiek elkar ukitu baino lehen garbituko nituzkeen, bele zaharraren sexuak puta gazteenari ekin baino lehen, eta jarraian zeruari zuzenduko nintzaiokeen garrasika urkatu nazatela, gurutziltzatu nazatela, akabatutu nadila traizionatu egin nautelako, baina zer jainko suerte zara zu gizonak beren mirabearen besoetara bultzatzen dituzuna, mirabeei putarena egiten uzten diezu, eta alderantziz neu izan banintz mirabe hori, neure buruaz beste egingo nukeen, Jainkoa desafiatuko ...judukeria, kasu eman behar du komunitateak ez dezan jakin Yahveren legeen ezkutuan puterioan ibili ahal dela, nonahi dagokeela abentura, baita judu ez diren gazteen sabelpean ere, eta sinetsi gero, zoragarri zait rabino hori, nire rabino hori kasik egunero etortzen zait ile kiribil grisa belarri atzean duela, begizta horixka handiak alkandoratik zintzilik, eta txirikorda txiki batzuk korapilatuak ez dakit zein kultu praktikarako, eta kultu horretaz ere ez dakit ezer, edo ia ezer ez, juduei soilgunea estaltzen dien txano biribil hori eta kasher sukaldea besterik ez, harrizko murru baten aurrean egiten dituzten errezoak eta zirkuntzisioa, liluragarria zait Moises gogorarazten baitit, katekesi garaiko gizona, nire aitaren Bibliako huraxe, Moises gogorarazten dit zahar jakintsuaren bizarzuria, l...
‎...ire hanketan, baina bezeroek txalotu, seinalatu, goretsi dutenik ez dut aurkitzen nigan, zer gertatu da ni desegokia izateko, definiezina, ispiluek niri ez itzultzeko ezer nahi ez duen ordezkoa baizik, ezer bilatzen ez duen ordezkoa, edo ia ezer ez, ikusgai delako baieztapena besterik ez, dekoratu bat naiz, bizkarra ematen diotenean desegin egiten naiz, eta hori gertatzen denean garrasi egiten dut ez dakit zein organorekin zeren ezin baitut garrasi egin ahots egiazko batekin, ezin naturaltasunez garrasi egin, nahiz eta zure bizia gorabehera horrexetan egon gauerdian kale zulo batean, eta ez ahaztu garrasia ere landu egin behar dela, feminizatu, metro nasan ipurmasailak kulunkatzen diren bezala, zineman heroi arrak, heroi emea bertan utzi eta mundua konkistatzera abiatzen denean, muki-zapia be...
‎" Zera, gaur gauean, inkubazio baten ondoren, argi bat ikusi baitut... eta haren atzean zeruraino iristen zen eskailera bat...". " Ulertzen dut... eta ez dakizu zein mingarria egiten zaidan ezetz esan beharra. Baina agian hiriburuan!".
‎Urte asko pasatu dira beldurraren pedagogia (bekatua, kulpa, infernua) eta ziurtasunen lurralde zerratua atzean utzi nituenetik: jaso nuena naiz baina, aldi berean, asko urrundu bainintzen jaso nuenetik, gaur ez dakit zein proportziotan naizen eman zitzaidana eta zein proportziotan naizen handik urrutiratzeko ahaleginen fruitu. Eragin guztiek ez dute marka bera uzten.
‎Alabaina, ez dakigu zein izan zen aurkikuntza guztiz erabakigarri hura. Badakigu, jakin, aurkikuntza hark kulturala izan behar zuela, eta ez eraldaketa biologikoa.
‎59 Ramon y Cajalek, ez dakit zein espezieren begiak aztertzen zituela, haien konplexutasuna miragarria ikusterakoan honelako zerbait esan zuen: honen sorrera ezinezkoa da zorizko mutazioen bidez azaltzea.
2023
‎Margarida izan ezik. Baina Margaridak itsasoa ur kutsatuz eta odolaz egina zela kontatu zuen, eta Elisabetek ez zekien zein itsaso ikusi zuen Margaridak, urdina baitzen Rosesko itsasoa, eta Escalakoa, hau da, itsaso bera baina beste aldekoa. Urdin mota guztietakoa.
‎Elkar ondo hartuta egin zuten maniobra, arin eta garbi. Honekin argituta gelditzen duk txarto ulertua, esan zuen bietariko ez dakit zeinek. Bihar arte duk etxearen paperak notarioarenera eramateko azkenengo aukera.
‎Ez du esan emakumeak nortzuk diren ezta zeren esperoan dauden ere. Jakin ere ez dakite zeinek hautatu dituen eta, are gutxiago, zertarako. Baina Sisca zerrendan dago eta, harekin batera, Fefa edo Pepa, tipularena, laudano tinturarena.
‎Terek arropa narrastua kentzen lagundu zion eta gorputza garbitu zion ume bati bezala, ohean sartu zuen, izara garbien artean, Tereren lo jantzi politenarekin, dena brodatua, ezkongai arreotik aterea. Tere, ai, Tere..., hik ez dakin zeinen tuntuna izan naizen; bere altzoan eseri nindinan, ilea banatu zidanan, askatzeko, eta nik askatu, eta nire azpian zerbait gogorra nabaritzen hasi nindunan, traba egiten zidanan, eta nik heldu, poltsikoan egur zatiren bat edukiko zuelakoan, eta nik hura kendu egin nahi, eta bera niri laztanka, eta gero, Tere... eserleku hartan etzan ni, eta arropa ingurura bota, jao, Rozina, a judi, d... Mila moja, di ste Ljubovali, asaldatzen zen Tere.
‎Mila moja, di ste Ljubovali, asaldatzen zen Tere. Hortxe behean, sotoan, gonak jaso ditinat, arratsaldean parkean bezalaxe, ez dakin zeinen indartsua den, jaso egiten nindinan, eta jaitsi eta igo eta jaitsi eta igo, bere zer hura sartu sartuta... eta ni, inozoa, poltsikoan egur zatiren bat zuelakoan, esaten zuen barreka Rozinak maindire garbien artean, Tereren parpailetan bil bil eginda; eta nik egur zati hari heldu, oso leunkiro, noski, poltsikoan eskua sartzeagatik haserretu ez zedin, ez nekinan zer zen, eta ni bi esku... Tere, ai, Tere... eta gero belauniko jarri zunan nire aurrean, barkamen eske, ni eserlekuan nengonan eserita, arropa janzten, eta bera negarrez, estutu egiten nindinan eta eskuak bustitzen zizkidanan, hain ondo mintzo zunan esanez bere ametsetan nindukala ezagutu aurretik ere eta oso bakarrik sentitzen zela herrialde honetan, mundu zaharreko bere etxera itzultzeko irrikitan zegoela, amak sarri idazten ziola itzultzeko eskatuz, denak etxetik alde eginak zirela, inor ez zegoela etxaldea zaintzeko, anaia guztiak hemen, Ameriketan; neuk ere egin ninan negar pixka bat, eta gero esan nionan aurrerantzean ez zela gehiago bakarrik egongo eta egunen batean etxera itzuliko ginela, eta inoiz ez nuela hain ondo pasatu, zertarako eskatu ba barkamena; bihar joango gaitun kapilaua ikustera, gero izebekin hitz egingo dinat, hala esan nionan berari ere; burua besarkatu nionan, laztanduz, berak ni lehen laztandu ninduen bezala, burua musukatu eta magalean hartu nionan, berriro ireki zidanan brusa, ugatzak masailaren kontra estutu, negar egiteari utzi, gonak ireki, mingainarekin izter artean bidea egin, izter artean, hortxe... ai, orain zer, orain zer, esan nionan, eta berriro arropa kendu eta etzan egin nindunan, neure gainera erakarri ninan... haizea zebilenan eta urkiak bihurritzen zitinan, hankak jaso zizkidanan, ez, nik neuk jaso nitinan, berak belaun azpietatik eutsi besterik ez zidanan egin...
‎Baina senarrak eskua jaso zuen, Rozina isilik geratu zen, ez zen ausartzen ezer gehiago esatera eta begiak malkoz bete zitzaizkion. Badakin, Rozina, han itsasoaren beste aldean ere bihotzaren zatitxo bat utzi ninan, nahiz eta ezetz esan gustatuko zitzaidanan beste behin hara itzultzea, han zoriontsu nindunan nahiz eta leku honen mira izan, ez dakin zeinen zoriontsu nintzen, idatzion estatuaren goreneraino igotzeko, alde honetara begira jarri eta eskuaz agur egiteko, horixe besterik ez, horrela elkartuta egongo gaitun; batzuetan horixe egiten ninan bakarrik geratzen nintzenean, goraino igo eta inork ikusi gabe eskuaz agur egiten ninan alde honetara begira. Rozinak halaxe idatzi zuen, eta behean gehitu zuen, ez baitzuen gutuna segituan bidali:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia