Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 139

2002
‎Egia esan, ez dakigu zehatz mehatz zergatik ateratzen diren erabat arrakastatsu kanpaina pertsuasibo batzuk, eta zergatik jasaten duten beste batzuek porrotik biribilena. Pertsuasio kanpainen porrota edo garaipena aurreikustea edo iragartzea oso gaitza egiten zaigu gaur egun, arriskutsua oso.
‎Dirudienez, aberasturiko liberto baten semea edo semeordea izan zen, eta erretorika ikasten jardun zuen, baina josteta moduan. Badirudi erbesteratua izan zela satiraren batean idatzitakoagatik, baina ez dakigu zehatz ez noiz ez zein satiragatik.
‎Bere hirugarren alegia liburuaren hitzaurrean aitortzen duenaren arabera, esklaboek pairatzen zutena agerian salatzea ezinezkoa zelako mozorrotu zituen salaketak animalien alegia gisa. Hala ere, zigorren bat hartu zuen, ez dakigu zehatz zein, eta are behar larrian izatera ere iritsi zen; liberto aberatsen laguntza eskatu behar izan zuen bizitzeko adinakoa eskuratzeko.
‎Intsulina hori eguneko injekzio baten edo gehiagoren bidez baino ezin da eman. Oraindik ez dakigu zehatz mehatz zergatik haur batzuk diabetikoak diren eta beste batzuk ez. Diabetea izateko jarrerarekin sortzen da, baina gaixotasuna agertzeko beste faktore batzuk ere badaude, hala nola birusek eragindako infekzioak, organismoaren defentsak aldatzea, elikatzeko ohitura txarrak, etab. Nola jakin dezaket semea diabetikoa den. Lehenik eta behin, deigarri gerta daiteke haurrak argaltzea, ondo jaten badu ere.
‎ez al gara halakoekin urrunegi eramaten ari" zuzentasun politikoaren" auzia? Izan ere, ez dakit zehatz mehatz zer aldarrikatzen duen Itxaro Bordak: konplexutasun gehiago, ala emakumezko pertsonaia" positibo" gehiago.
2003
‎Valladolid-en urte bi edo egin eta ostean, Jose 19 urteko zela edo izango zen, aita, itsasgizona zenez," Cuerpo general de Servicios Marítimos" erakunde ofizialerako oposizioetara aurkeztu zen, itsasoratzeari utzi eta lehorrean familiarekin gelditzeko usteaz, eta oposaketok atera ondoren, familia Madrila aldatu zen bizitzera, aitak lan berria han zuen ezkero, eta Madrilen segituko du ikasketekin Josek. Unibertsitate ikasketak noiz amaitu zituen ez dakigu zehatz; agian 1933an2, baina ez da gauza segurua. Lizentziatura gerra ostera arte atera ez zuelako susmoa dugu, beste datu batzuen arabera.
‎Ojotsk Koreana balea grisaren ohiturak neurri handi batean misterioa dira. Jakina da distantzia handiak egiten dituztela migrazio joan etorrietan, baina ez dakigu zehatz mehatz zein den haien eredua. Gauza jakina da baleak maiatzetik azarora bitartean igarotzen direla Sajalineko kostaldean.
‎. Tatuaje prozesuan pigmentuak eta koloratzaileak erabiltzeari dagokionez, lege hutsune bat dago. Horietako asko pigmentu industrialak dira, eta ez dute homologaziorik pasatu erabilera kosmetikorako; beraz, ez dakigu zehatz mehatz zein den haien azken erreakzioa. . Batzordeak berak estatu kide guztiei eskatzen die beharrezko neurriak har ditzatela kontrolak indartzeko, jendea balizko arriskuez sentsibilizatzeko, debekatutako produktuen zerrenda bat sortzeaz gain, eta arrisku jakin bat duten pertsonengan tatuajeak edo piercingak egiteko arau zehatzak ezar ditzatela, hala nola, haurrengan, haurdun dauden emakumeengan eta bihotzeko edo biriketako gaixotasun kronikoak dituztenengan.
‎Adiskide batek B. Traven idazle amerikarrarekin alderatzen zuen gurea. 1969an hil zen hura Mexikon, baina inork ez zekien zehatz nongoa zen edo nondik nora ibilia zen. Ziotenez, hogei bat goitizen desberdin erabili zituen bizitzan zehar.
‎Ipuinaren gozamenak utzitako euforia puntuarekin eta aldi berean, zergatik ezkutatu, hainbat urtean bila genbiltzan idazlea atzemanik nuela jakiteak ematen zidan pozarekin hasi nintzen gelatik alde egiten. Lehenbailehen komisarioari erakutsi nahi nion aurkikuntza, hildakoa idazlea zela erakusten zuen froga, baina atalburua igaro aurretik itzuli eta Monikari ohar bat idaztea erabaki nuen, desenkusak eskatuz edo eskerrak emanez, ez dakit zehatz zer idatzi nahi nion, baina hitz batek bestea dakar, gutxitan adierazten dugu nahi dugunik. Idazten hasi nintzen eta maitasun aitorpen labur bat atera zitzaidan, ordu batzuk geroago hain lekuz kanpokoa iruditzen zitzaidana.
‎Hasieran zeharka eta enbarazu pixka batekin eta argixeago ondoren, hiriburuan nituen adiskide bakanak eta ikastetxeko lankideren bat edo beste hasi zitzaizkidan argibideak ematen. Gizonezkoon artean adiskidetasunaren izenean egiten ditugu aitorpen horiek, baina ez dakigu zehatz zer esan edo zer gorde behar izaten den. Bizkarretik heldu eta bazter batera eramaten ninduten, ahopeka bere begiz ikusia kontatzeko.
‎Hori guztia oroi dezaket, baina gehiago oroitzen naiz iluntze hartan egiten zuen hotzaz eta, parte hartzaileei, hitz egiterakoan, ahotik ateratzen zitzaien lurrunaz, urriko gau hartan aitaren behorrei ateratzen zitzaienaren modukoa. Gehiago oroitzen dut, zera, artega nengoela, ez bainekien zehatz mehatz gau hartan zer gertatuko zen, gure erantzuna nolakoa izango zen," gogor sakatzea" zer izango ote zen.
2004
‎Hizkuntzaren kanpo historia bat daukagu beraz hor, hizkuntzari itxuraz kanpotik ezarri zaizkion traba batzuk direla kausa. Jatorriz kanpokoak diren arazoak, ordea, barneko bihurtzen dira denboraren poderioz, eta azkenean ez dakigu zehatz mehatz kanpoko eta barneko arazoak bereizten. Tarteko marra lausotu egiten zaigu nolabait ere, eta, ezarian ezarian, kanpotik barnera datozen eragile sozialak eta barnetik kanpora doazen faktore linguistikoak argi eta garbi bereizteko lanak ditugu.
‎Gainerakoan, eduki aldetik ondo dago, salbu akaso xeheegia dela(. Victoriaco fundatu zenekoa? bezalako zehaztasunak aipatzea, adibidez, lartxo da, kontuan izanik 3 atalean ez direla esplizitatzen Pompaelo edo Lapurdum moduko hiri garrantzitsuen izenak, ezta 5 atalean Lizarra, Gasteiz, Donostia, Bilbo edo antzeko hiribildu mediebalen izenak; gainera, Victoriaco, beste hiri guztiok ez bezala, adituek ez dakite zehatz non dagoen ere).
‎Adituek diotenez, ordea, zehaztapen hori ez litzateke nahikoa izango, pertsonengan zenbatesten den infekzio maila ere ezagutu litzatekeelako. Orain arte, Erresuma Batuko giza kasuen kopurua txikia izan da (141), herrialde horretako animalia kasuen kopuruarekin alderatuta (37.001), baina ez dakigu zehatz mehatz zer bilakaera izango duen etorkizunean. Erresuma Batuan egin berri diren ikerketa batzuek beste ebidentzia batzuk eman dituzte, eta horrek, agian, gizakietan infekzio horrek etorkizunean izango duen bilakaera aztertzeko aukera emango du.
2005
‎Medikuen ia %80k diote pazienteek ez dakitela zehatz mehatz zer den botika generiko bat. Hala ere, gaixoek erraz onartzen dute markako sendagai baten ordez generiko bat erabiltzea.
‎Nola ikusiko zuen bere alabaren eta nire artekoa? Neronek ere ez nekien-eta zehatz mehatz gure artekoa nolakoa zen! Orduan ezustean esan zuena mailukada bat izan zen nire buruaren erdian.
‎Xarles bere aldian gurutzefikatua zen: gerritik edo belaunetik, ez zekien zehatz, isurtzen zitzaion odolean ihalozka, besoak zabalik, aurpegia lurrera, zangoak bilduak, bi egur puska gogorrek bizkarrezurra errausten ziotela.
‎Eta ez dakit zehatz esaten zergatik, Balezteneko atetik barrura aireak ekarritako hozte azkar batengatik edo, une hartantxe nabaritu nuen egun haietan bizi ninduen bakeak ez zuela betikoa izateko trazarik. Pitzatu egin daitezkeela Otsoeneko horma sendoek oparitua zidaten zorion moduko hura ere".
2006
‎Nik ez dut inoiz esan nire ametsa futbolari izatea zenik. Futbolaz gain denetik egiten nuen, baina ez nekien zehatz mehatz zer nahi nuen izan, etxetik gauzarik garrantzitsuena ikasketak zirela jaso nuen.
‎nik ez dakit zehatz
‎Eta bitartean zer egin behar dugu euskalkiekin, Xiberuako pastoralekin, kantu herrikoiekin, eta abar? Gainera, nehork ez daki zehatz euskera batua inoiz bermatuko ote den esparru akademikoez aparte. Elebidunak izaten jarraitu ote dugu gure hizkuntzan ere?
‎Hitz horiekin ere aukera bat egin behar izan dut, grabatutako ia denak liburura ekarriz eta grabatu gabekoetatik gutxiago. Ez zegoen beste biderik, jakin ere ez baitakit zehatz zenbat poema edo abestitz izan diren kantatuak.
‎Pottoka. Poney arraza hau antzinakoa da eta adituek ez dakite zehatz haren jatorria zein den.
‎171) 102 Dena den, PLOren 4 artikuluak ez du kokatzen izaera ez zilegia mezuaren edukian bakarrik, eta beste kasu batzuk ere ez zilegitzat joko ditu, ezkutuko publizitatea, esaterako. Ezkutuko publizitatearen kasuan, hartzaileari uste okerra eragiten edo sorrarazten dionean gertatuko da engainua, hartzaileek ez baitakite zehatz mehatz jasotzen duten mezuak publizitate izaerarik duen ala ez (De la Cuesta, 2002: 143).
‎Gainera, horiek mantentzeak aparteko kostuak eskatzen ditu; besteak beste, egitura kaltetu dezaketen intsektuen izurriteak ezabatzea edo ura tratatzeko sistema aldizka berrikustea. Bioplastikozko leihoari dagokionez, oraindik probaldian dago, eta, beraz, oraindik ez dakigu zehatz mehatz zer erantzun duen etxearen eboluzioaren aurrean.
‎Espainiako Neurologia Elkartearen Gida Ofizialaren arabera, buruko minak haurren ia erdiei eragiten die (haurren %38 eta %46 artean daude). Haurren diagnostikoa oso konplexua da, ez baita erraza sintomak identifikatzea eta baloratzea, pubertarotik hurbil egon arte haurrek ez baitakite zehatz mehatz buruko minaren ezaugarriak deskribatzen, eta, beraz, orientazio faktoreek gidatu behar dute. Hala, haur bat oso zurbil badago eta oka errepikatuak baditu, migraina izan dezake.
‎1586 urteko udaberritik 1587 urtekora bitartean jaio zen Barbara Allen, eta hil zenean, 1608 urteko azaroaren 11n, San Martin egunez," ez zituen oraindik hogeita bi udaberri loratu", garai hartako kanta batek dotoreziaz dioenez. Badakigu Edinburgotik oso urruti ez zegoen nonbaiten jaio zela, nahiz eta ez jakin zehatz mehatz non, herriaren izena ez baita iritsi gure ezaguerara, ez bada baladetako" Scarlet Town" izenarekin –eta ezin asmatu zein den Barbara Allen ederraren hiri gorri hori, olerkigilearen irudimen gartsuak sortutako ametsezko hiri eskarlata bezalaxe izan baitaiteke Edinburgoko aldiri edo auzo kaxkarren bat– Kontuak kontu eta jaioterria jaioterri, Barbara Allen ask...
‎Bakarrik, Alfontso Mellakoaren arrastoa geratzen zaigu urrutiko oihartzun bezala, eta haren alboan neskaren itzal harrapaezina. Garaiko kontalariek ere ez dakite zehatz mehatz nondik norakoa izan zen Karitatearen Ordenako predikari haren bizitzaren azken atala, eta are gutxiago fraidearekin joandako neskarena. " Huyó con dos malas hembras" dio batek frai Alfontsori buruz," con siete mozas" hurrengoak...
‎urteak ditun hire ama ez dela jadanik han bizi. Pisua atzerritar batzuek zaukaten alokatuta, poloniar batzuek, edo errumaniar batzuek, ez zakinat zehatz. Hire ama Bista Onako txalet horietako batean bizi dun, badakin, ibaiaz bestaldeko txoko hartan.
‎Etengabeko ekinzalea zen, neurriz kanpokoa, geldiezina, batetik bestera etengabe, saltsa guztietan leporaino sartuta, beti beste guztiei ere ekimen guztietan parte hartzeko adore ematen... Harik eta egun batean, ez dakit zehatz mehatz zenbat urte zituela, manifestazio batean parte hartu ondoren beste mobida bateko bilerarako bidean, denda bateko erakusleihoan besaulki bati begira geratu zen arte. " Hau niretzako egina dago", esan zuen bere artean, konturatu ere egin gabe, ez zekien zergatik.
‎– Fellatioa delitua duk hemengo estaturen batean, edo zenbaitetan, ez zakiat zehatzegi –entzunda neukana esan nion.
2007
‎Izan ere, euskaldun euskaldun horien artean, hizkuntza idatzia euskara ote da, euskaldun euskaldunaz ari garenez gero? Beste nolabait adierazteko, ahozko jardunean mintzaira nagusia euskara duten euskal hiztun horien kultura, informazio eta lanbide hizkuntza euskara ote da komunikazioa idatzia denean. Hori ez dakigu zehatz mehatz. Baina ez gara koitaduak ere, noski, eta badakigujardun idatzia ezinbestekoa den gizarte modernoan euskarak zer nolako erropenadaukan esparru horietako komunikazio idatzian.
‎Hala berresten du Estatu Batuetako ikerketa batek. Haren arabera, hamar kontsumitzailetik bederatzik ez dakite zehatz mehatz zer elikagai diren intoxikazio agerraldien aurkako mehatxua egiten dutenak, eta zein den haiek manipulatzeko modurik onena arrisku hori murrizteko.
‎Substantzia hori zenbait landareren erreserbako karbohidratoa da, eta nutrizioan ezaguna da, haren eragin prebiotikoengatik. Litekeena da kontsumitzaileak prebiotikoei buruz zerbait entzun izana, nahiz eta ez jakin zehatz mehatz zer substantzia diren, zer elikagaitan dauden eta zer ondorio fisiologiko dituzten organismoan. Inulinak organismoan duen eragina bere konposizio molekular berezitik eratortzen da.
‎Erloju biologikoa aldatuta dagoenean molekula eta portaera aldaketak identifikatzen ditu ikerketak. Ikertzaileek ez dakite zehatz mehatz nola kontrolatzen duen barne erlojuak jateko ekintza eta metabolismoa, baina emaitzek erakusten dute pisua irabaztea eta asaldura metabolikoak, diabetea barne, agertzen direla erlojuak funtzionatzen ez duenean.
2008
‎Hezitzaile batzuek, areago, horrelakoak erabiltzearen aurka daude pixoihaletik barne arropa konbentzionalerako aldaketa geroratu egin dezaketelako, txikienetan nahasmena sortzearren, adin horretan ez baitakite zehatz mehatz pixoihala edo zer daramaten.
‎Esaterako, oxigeno ugari desagertzen zen arroketako burdinarekin erreakzionatuta. Nolanahi ere, ikertzaileek ez dakite zehatz mehatz zein zen orduko atmosferaren konposizioa, dauden aztarna ahulak kontrajarriak baitira batzuetan. Atmosferaren konposizioa jakitea, ordea, ezinbestekoa da bizia nola sortu zen argitzeko.
‎–Ez dakit Bamakon zer aipatuko zizueten, baina hau ez da Mali. Bozoak bozo dira, urtetan baztertu dituzte, eta orain ere ez dakite zehatz mehatz zenbat diren, zenbat ume dituzten, ez dira eskolara joaten, hemen jaio eta hazi dira, arrantzan egiten dute, hortik bizi dira.
‎Esparteroren Hirurteko Aurrerakoiak aldaketa garrantzitsuak eragin zituen Eibarko Udalean. Prozedura aldetik, udalkideak izendatzeko modua aldatu egin zen, baina ez dakigu zehatz mehatz hauteskundeak nola egin ziren, zenbat biztanlek parte hartu ahal izan zuten eta zenbatek parte hartu zuten. Sistema liberalarekin udalkide kopurua eta karguaren iraupena ere aldatu egin ziren.
‎Metanoa uretan egoten da eta horren zati bat CO2 bihurtzen da, fitoplanktonak xurgatzen duena. Hala ere, oraindik ez dakigu zehatz mehatz itsasoak har dezakeen kantitatea eta azkenean atmosferara iristen dena. Horregatik, itsaspeko sumendiak eta haien eraginak hobeto ezagutzeko ikerketa gehiago eskatzen dituzte adituek.
‎Azken urteotan, dieta globalak edo elikagai zehatzek zelulen zahartzearen prebentzioan duten eragina sakon ezagutu nahi dute zenbait ikerketa zentrok. Animalietan egindako ikerketa ugarik (gizakietan izan ezik) bizi itxaropen handiagoarekin lotzen dute kaloria murrizketa, nahiz eta ez dakiten zehatz mehatz zer mekanismok eragiten duten. Gai horren harira, Nafarroako Unibertsitateko zientzialariek ikerketa bat argitaratu dute.
‎Gago eta García zauri kronikoetan adituak dira, eta ondorioztatu dute galdera asko sortzen dituztela horrelako lesioek. Espezialistek diote ez dakitela zehatz mehatz zer tratamendu ematen zaien ultzera horiei tokian tokiko eremuan eta eremu orokorrean, eta ez dakite, halaber, nola tratatu duten jatorrizko herrialdean. Informazioa eta prestakuntza dira ultzera tropikalei erantzuteko oinarri.
‎Jakin, inork ez daki zehatz mehatz zein den Shwedagonen jatorria. Elezahar batek dioenez, 2.500 urte jo behar da atzera.
‎Inork ez daki zehatz noiz eraiki zuten, baina bizi direnek betidanik ezagutzen dute; Gipuzkoan dagoen joko zuzeneko pilotaleku bakarrenetakoa da
‎Iaz, azaroaren 19an, atxilotu zituzten sei gazte burlatarren sumarioa oraindik sekretupean dago. Inkomunikatuta zeudela egin zituzten deklarazioetatik haratago, oraindik ez dakite zehatz zer leporatzen dieten, ezta haien aurka zer froga dituzten ere. Iaz, Barne Ministerioak 32 kale eraso egitea egotzi zien.
‎hitzekin, nire hitzekin, alegia? jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?
2009
‎Besteetan, terminologiarekin lotutako zalantzak tarteko, beste hizkuntza batean itzulpena nola egin den ikustea lagungarria da. Izan ere, askotan, programetako mezuetan eta menuetan file, edit, view... eta horien moduko hitzak azaltzen dira, eta view hitzaren kasuan gertatzen den bezala, ingelesezko hitza soilik izanda, ez dakigu zehatz mehatz izena edo aditza den, alegia, zer forma den, eta ikusi edo ikuspegi gisa itzuli behar den. Iturburu hizkuntza alternatiboa gehituta, arazo horiek leundu egiten dira.
‎–Tira, ez dakigu zehatz eta mehatz, baina gutxi gorabehera badakigu X eta Y koordenatuen artean gaudela, Indiar Ozeanoaren erdian...
‎batetik, izan ere, ezin alaiago behar zuen, hain ikusten zituen neska mutilak alai eta umoretsu, baina bestetik, bere eginbeharrean fin ibili ez zelako susmopean behar zuen, bere lasaikeria hura Ernestinarekin konpartitzeko moduan bazegoen ere? ez baitzegoen dudarik bere semeek handia egin zutela, ez zekien arren zehatz mehatz zer egin zuten, semeen kontakizun hiperbolikoak fidagarriak ez zirelako; berak zuen, baina. Reginak?, gertatutakoaren errua, inork izatekotan, bere lekuan egon ez zelako: betartea beti bat eta beti serio, makila eskuan; arestian hartu ez zituèn neurriak hartzeko, ordea, berandu zen jadanik?
‎–Bai. Bleulerrek ez daki zehatz zer den, baina imajina dezake.
‎izpi galaktiko kosmikoek sortutako aerosolek (off) gorabehera handiak dauzkatela beheko mailetan, lurra hozten duten laino baxuak dauden behe geruzan. ... (on) Une honetan oraindik ez dakigu zehatz, ordea, nola eta zergatik sortzen diren.
‎Ustez errepublikaren etsai ziren lagun ugari atxilotu zituzten Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako iparraldean. Ikerketaren eta frankisten ahaleginen mugenerakusgarri dugu ez dakigula zehatz mehatz zenbat lagunek jasan zuten egoerahori, nahiz eta Bizkaiko frontea apurtu zenean, ia guztiak libre geratu ziren eta militarrek zerrenda bereziak egin zituzten balizko abertzaleak edota errepublikazaleak ez nahasteko benetako eskuindarrekin. Iturri batzuek 3.000 lagun aipatzendituzte.
‎20 edo 25 urtez desgrabatzen ahal da, egungo legeriaren arabera. Zergadun gehienek badakite aukera hori, baina guztiek ez dakite zehatz mehatz noraino iristen den. Zein dira zalantza nagusiak?
‎Txakurtegia dagoen lur saila Bilboko Udalarena da, eta irabazi asmorik gabeko elkarte honi bere lana egiteko utzi izan dio azken hamarkadetan. Esteban Martinez albaitaria lanean hasi zenerako, bertan zegoen txakurtegia, beraz, ez daki zehatz noiz hasi ziren han kalean utzitako animaliak jasotzen. 1980ko dokumentuetan dagoeneko txakurtegia bazela jartzen du, dio Martinezek.
‎Kate handiek haragia Errumaniatik ekarri dute; barazkiak, Afrikatik; arrainak, Indiako Ozeanotik; esnekiak, ez dakigu zehatz mehatz nondik, eta ura ere, saltokitik milaka kilometrora dagoen iturri batetik. Ezin eutsizko eredu bati jarraituta, bertako ekoizle eta bertako dendariak ere desagertzeko zorian jarri dituzte.
‎Neskameak flan eder bat atera zuen postretzat, Bidasoako zeramikaren zigilua zuèn azpil batean; eszena bertatik bertara zainduta, edonor ohar zitekeen Reginak bizi zuèn bikoiztasunaz, orain modu batean azaltzen baitzen eta orain beste batean, itzal mehe batek tarteka begi argiak erdibituko balizkio bezala: batetik, izan ere, ezin alaiago behar zuen, hain ikusten zituen neska mutilak alai eta umoretsu, baina bestetik, bere eginbeharrean fin ibili ez zelako susmopean behar zuen, bere lasaikeria hura Ernestinarekin konpartitzeko moduan bazegoen ere... ez baitzegoen dudarik bere semeek handia egin zutela, ez zekien arren zehatz mehatz zer egin zuten, semeen kontakizun hiperbolikoak fidagarriak ez zirelako; berak zuen, baina –Reginak–, gertatutakoaren errua, inork izatekotan, bere lekuan egon ez zelako: betartea beti bat eta beti serio, makila eskuan; arestian hartu ez zituèn neurriak hartzeko, ordea, berandu zen jadanik... eta, hala ere –hala eta guztiz ere–, gauza bat jakin nahi zuen, zehatz mehatz jakin nahi zuen gainera, bere burua zuritzeko gutxienez, eta orduan bere galdera egin zuen:
‎Denetariko iritziak neuzkan programa horri buruz entzunda; bitxienetariko bat, seguruenik, sekta bat zela edo sekta kutsu handia zeukala, behintzat. Nik ez nekien sekta bat zer zen, eta, egia osoa aitortu behar badizut, gaur ere oraindik ez dakit zehatz mehatz zer den. Nik nekiena zen Emiliaren semea Proyecto hombreko programan hasi zela, eta, apurka apurka, ez denbora luzeegian, irten egin zela droga mundutik.
‎iraultza, aurrerapen, komunismo eta paradisuari buruzko mendebaldeko mitoak, alde batetik, eta materialismo historikoaren zientzia, bestetik. Benetako materialismo dialektikoa, zeina marxistek inoiz ez baitakite zehatz mehatz azaltzen zertan datzan, istorio mitikoak dira. Marxen benetako dialektika iraultzaren mitoak, bihotzak berotzen eta irudimena askatzen dituztenak, dira.
‎Mugaldetik Logroñora bilduta, trenean sartu zituzten gauez, Madrid hartzera doazela dabil zurrumurrua tropan, inork ez daki zehatz. Mando samalda handiak, beltzak, ikusi dituzte bagoietan sartzen, mandoak hobeki zaintzen zituzten soldaduak baino, mandoak kapitainaren gradua du, kanoiaren ahoa bezain beltzak mandoak.
2010
‎Tartalo agertu zaizu? ..., eta orduan, malko artean esan nion ez nuela bera hiltzerik nahi?; baina izeba gaizki zegoen, bai, eta zerbait egin behar nuen hiriburura itzuli aitzin; eta hala, gau hartan, oherakoan, belaunikatu eta, Ama Birjinari hiru agurmaria errezatu ondoren, amets bat eskatu nion Jainko ahalguztidunari, baita Jainkoak entzun ere, edo, amonari laguntzeko saioan, nik neuk asmatu ote nuen amets hura?, horixe ez baitakit zehatz mehatz?: amets hartan zerura zihoàn zepelin zuri bat ikusi nuen, amonaren arima zeramana, aingeru zuri batek gidatuta; eta amonari ametsa kontatu, eta hura pozezko negar batean urtu zen, eskerrik asko eta eskerrik asko?; handik egun gutxira hil zen, ni jada Regina enera itzulia nintzela?, irribarrez hil ere, osaba Ismael eta izeba Bittoriren esanetan?
‎Tartalo agertu zaizu? ...rduan, malko artean esan nion ez nuela bera hiltzerik nahi...; baina izeba gaizki zegoen, bai, eta zerbait egin behar nuen hiriburura itzuli aitzin; eta hala, gau hartan, oherakoan, belaunikatu eta, Ama Birjinari hiru agurmaria errezatu ondoren, amets bat eskatu nion Jainko ahalguztidunari, baita Jainkoak entzun ere —edo, amonari laguntzeko saioan, nik neuk asmatu ote nuen amets hura?, horixe ez baitakit zehatz mehatz—: amets hartan zerura zihoàn zepelin zuri bat ikusi nuen, amonaren arima zeramana, aingeru zuri batek gidatuta; eta amonari ametsa kontatu, eta hura pozezko negar batean urtu zen, eskerrik asko eta eskerrik asko...; handik egun gutxira hil zen —ni jada Regina enera itzulia nintzela—, irribarrez hil ere, osaba Ismael eta izeba Bittoriren esanetan...
‎–" Horrelako zerbait" ez; ezkondu egingo naiz baina oraindik ez dakit zehatz noiz, detaile baten zain nagoelako.
‎Gainera, ordenarik eta neurririk gabeko diru kontuak ordenetan jartzeko zegoen han. Inoiz oroitarazi zien lankideei nola harritu zen ohartu zenean euskal Unibertsitateak ez zekiela zehatz mehatz zer soldata pagatzen zituen, ez eta nori pagatzen zizkion ere. Beste gogoko alorra gogoeta politikoarena zen.
‎Ez dinat etorriko ez denaren zain egon gura. Inork ez zakin zehatz zer den desobedientzia zibila, eta garaiz ulertarazten badien ere, poliziak etorriko direla susmatu diten gehienek. Soldadu gutxitxo horren lubaki zabalerako.
2011
‎Baita kutsadurarengatik ere. Hasteko, Petronorren kasuan ez dakigu zehatz mehatz zer jaurtitzen duten airera. Edozelan, findegi baten emisioak kutsatzaileak dira ezinbestean, ez dago hori eragotziko duen teknologiarik.
‎Kontinenteak gaur nola mugitzen diren ikusita, etorkizuneko mapa osa daiteke. Hala ere, adituek ez dakite zehatz mehatz nolakoa izango den; espekulazio hutsa da. Epe luzera behintzat hala da, kontinenteen mugimenduaren iragarpena iragarpen meteorologikoa bezalakoa delako; hau da, denboran zenbat eta urrutiago begiratu, orduan eta zailagoa da iragarpena.
‎Itzuli nintzenean jarraitzen nituen hango berriak, politika, aldaketa sozialak, HIESaren ingurukoak, garunen ihesa, beltz eta zurien arteko gatazkak, aberas­tasunen banaketa zaila, baina orainak hartu ninduen eta aspaldi ez dakit zehatz mehatz zer gertatzen den. Badakit izugarrizko gatazka gogorrak ezkutatzen di­tuen halako bake itun soziala sinatu zutela, Rainbow Nation haren koloreak higatu direla, neurri batean, baina aurrera egiten dutela Mandelak utzitako bidetik.
‎Zenbait landare elikagairen barruan bakterioak nola sartzen diren ikertzen ari dira, desagerrarazteko. Nahiz eta Salmonella bezalako bakterioak landare jatorriko landareen barruan hauteman diren, hala nola tomateak, meloiak edo piperrak, eta intoxikazio agerraldien transmisioarekin zerikusia izan duten, ez dakigu zehatz mehatz nola heldu eta, beraz, nola kendu. Orain arte egindako ikerketei esker jakin ahal izan da horrelako bakterioak landare ehun mota desberdinetan sar daitezkeela haziak kutsatuta bazeuden eta haziak hazi eta landarean irauteko gai badira.
‎Errotorhead Vall d’Hebron Institut de Recercako (VHIR) eta Diabetearen eta Eritasun Metaboliko Elkartuen CIBER (CIBERDEM) ikertzaileek egindako ikerketa aitzindari batek erakutsi du lotura dagoela makrofagoen xurgatze jarduera apalaren (organismoaren defentsa zelulak) eta 2 motako diabetesa duten pazienteen glukosa gaizki kontrolatzearen artean. Aurkikuntza “PLoS ONE” aldizkarian argitaratu zen, eta, haren arabera, diabetikoek mota guztietako infekzioak jasateko joera handiagoa izan dezakete, hala nola oinetan erregistratutakoak edo ospitaleratu bitartean kutsatutakoak, nahiz eta arrazoiak ez jakin zehatz mehatz. Horietako asko “oportunistak” dira, baldintza normaletan germenak eragingo ez lituzketelako.
‎Horregatik, gaur egun Viagra® erabiltzen saiatzen dira esklerosi anizkoitza tratatzeko. Oraindik ez dakigu zehatz mehatz esklerosia zerk eragiten duen. Oraindik zenbait zalantza argitu gabe badaude ere, jakina da sistema immuneak NSZko zelulei erasotzen diela, eta mielina zorroak suntsitzen dituela.
‎Nik liburu honetan asko pentsatutako gaiak idatzi ditut, ez naiz etorri inprobisatzera edo probatzera ze ateratzen zaidan, ez. Joan naiz, batzuetan jakin gabe oso ondo hasten zarenean poemaren lehen lerroekin ez dakizu zehatz mehatz nola bukatuko duzun, baina zer esan nahi duzun gutxi gora behera bai, zer sentipenetik abiatzen zaren eta zer kontzientziatik eta zer zaurietatik.
2012
‎abiatzeko, eta Iruñean eta Azpeitian izan dira. Baita Donostian eta Bilbon ere, ez dakit zehatz zergatik. Eta ez dakit zehatz zergatik politikariak elkarrizketatu dituzten hiru hiriburuetan, umorearen beste muturrean diren potilikariak, hain hotz, hain neurtu, hain zuzen.
‎Baita Donostian eta Bilbon ere, ez dakit zehatz zergatik. Eta ez dakit zehatz zergatik politikariak elkarrizketatu dituzten hiru hiriburuetan, umorearen beste muturrean diren potilikariak, hain hotz, hain neurtu, hain zuzen. Tira, gaizki ari naiz, politikariak bilakatu baitira azkenaldian umoregile nagusi, beren gogoz bestera segur aski.
‎Esan zidan ez zekiela zehatz mehatz noraino hazi ziren lursailak, baina bazekiela behintzat nire auzoa ederki aberastu zela bere erdiari ateratzen zion onurarekin, eta gogoan zuela noizbait entzun zuela nire zatitik erregeari zegokion herena, itxuraz komentu edo abadiaren bati eman zitzaiona, urtean berrehun moidoretik gorakoa zela. Zalantzarik ez zegoela jabetza berreskuratzeari zegokionez, auzoa bizirik baitzegoen eskubidearen lekuko izateko, eta, gainera, nire izena lurraldeko izendegian idatzia zegoela.
‎171) 144 Dena den, Publizitatearen Lege Orokorraren 4 artikuluak ez zuen kokatzen izaera ez zilegia mezuaren edukian bakarrik, eta beste kasu batzuk ere ez zilegitzat joko zituen, ezkutuko publizitatea, esaterako. Ezkutuko publizitatearen kasuan, hartzaileari uste okerra eragiten edo sorrarazten dionean gertatuko da engainua, hartzaileek ez baitakite zehatz mehatz jasotzen duten mezuak publizitate izaerarik duen ala ez (De la Cuesta, 2002: 143).
‎Ondorioetako bat da Gatzagako lurzoruan ura dagoela, ur dezente. Edozelan ere, ezin dut askorik esan, ez dakit-eta zehatz azterketa horrek dioena".
‎Riesling ardoa gozoa zen aho sabaian, freskoa zintzurrean eta sutsua sabelean. Ezpainak idor nituen eta ez nekien zehatz non nengoen. Sukaldean irratia piztu nuen.
2013
‎Besteak beste, auzokideak baieztatu zion bezperan seme askatu berriek aipatu ziotena; hots, Gerra Kontseilu guztiz sumarioan epaitu behar zituztela laurak. Auzokideak gaineratu zuen ez zekizkiela zehatz mehatz akusazioaren zioak, baina laster etxera etorriko zirela. Beharbada ez zuen Joxe gehiago larritu nahi.
‎Adituek ez dakite zehatz esaten zergatik sortzen den nahasmendu hau, baina uste dute askoz maizago agertzen dela estresa duten haurrengan eta lo falta, gehiegizko nekea eta sukarra dutenengan.
‎Bigarren ikertzaileari egin nion jaramon. Uste dut berak ere ez zekiela zehatz mehatz zein zen. Poliziaren eskuetan erori zen behin eta ez zuten ezer garbirik atera.
‎–Badakizu, jende handia da, eta ez dakit zehatz mehatz zer egin zuten, baina laster gorde zuten alaba denboraldi labur batez.
‎Inork ez daki zehatz mehatz zer den lelo horrekin adierazi nahiko luketena, baina argi dago mehatxu mezua dariola. Zirrara eragiten du orroak gau leheneko isila eta iluna hausten duenean.
2014
‎Kooperatibistek ez dute diru hori ikusten; erretiroa hartu arte, ukitu ezinezko dirua da. Nahibeste urtetan ikusten duten diru bakarra interesena da, ez dakite altua edo baxua, ez dakite zehatz mehatz zenbat diru duten ere, ezta inolako ziurtagiririk gordetzen. Hori horrela izanda, behin erretiroa hartuta, dirua bertan lagatzea ordura arteko ohikotasunarekin jarraitzea besterik ez da.
‎Rosak, amak, koaderno gorri bat eman dio Mattini, bere seme ttikienari, bertan bere sentimendu eta emozioak idatz ditzan gurasoak kanpoan diren bitartean. Etxera itzultzean, denek elkarrekin irakurriko dute. Mattinek ez daki zehatz mehatz noiz itzuliko diren. Etzi esan diote, ez geroago.
2015
‎«Asmakizunez betea dago».Datu zehatzak ezin jakinGauza batean ados daude talde guztiak: ez dakite zehatz mehatz legebiltzarraren zenbat ekinbide utzi dituen gobernuak bazter batean. «Erabilitako metodologiagatik, ezin da jakin ekinbide bakoitza zenbateraino bete den», aitortu du Zorrillak.
‎Gainera, itxia zen. Inork ez zekien zehatz zer gertatu zitzaion. Eta. Carmichael jaunarengana eta haren eramanezinera itzuliz?
‎Baina emakumeen ugalkortasuna ere murriztu egiten da edari alkoholdunak hartzean. Bestalde, emakumeak ez daki zehatz mehatz zein unetan dagoen haurdun, eta, beraz, lehen asteetan alkohola ez kontsumitzeko modu seguru bakarra da erabat desagerraraztea dietatik. 8 Tabakoa Erretzea oso ohitura hedatua da gizartean ugalkortasuna kaltetzen duena, bai emakumeengan bai gizonengan.
‎Roman ere iritzi berekoa zen: hau interesgarri jarriko da, pentsatu zuen, ez zekien arren zehatz zer jarriko zen interesgarri. Zekiena zen, une hartantxe konturatu zelako, Kattalinek alde egin arte bere ondoan jesarrita egon zen emakumea egiten zitzaiola interesgarri.
2016
ez dakigu zehatz nork sortu dituen.
‎Erregimen totalitario eta ustelak dituzten herrial­deetan (Libia, Siria, Egipto, Tunez eta abar) herritarrak matxinatu egin dira. Erregimen hori­etako batzuk mendebaldeko herrialdeen babesa dute eta gaur egun ez dakigu zehatz mehatz zer etorkizun izango duten.
‎Bestela esanda, Azpeitiko barruti osoa kontuan hartuta, bederatzi lur jabek errenta guztiaren% 41 zuten, eta hogeita hamalauk% 69 Abizenei erreparatuta, bistan da, matxinadaren garaian ere nabarmenak asko. Barrutian zenbat jende bizi zen, ez dakigu zehatz; baina ideia bat egiteko: Floridablancak 1787an egindako erroldan 119.128 biztanle jasotzen ditu Gipuzkoan.
‎Ez zen erraza jendea lanean argazkiz ateratzea, nagusiek ez zuten argazkilaririk ametitzen lantegi barruan, konpetentziaren aitzakia egiten zuten baina begi bistakoa zen ez zitzaiela komeni nolako baldintzetan aritzen ziren azaltzea. Rafaelek ez zekien zehatz zergatik, zertarako metatzen zituen inork erosiko ez zizkion klixe haiek denak, milaka batzuk, karrikak hutsik karrikak beteak balkoiak butano bonbonez balkoiak arropa zabalduz, zapataria ezkaratzean, fonderiako pabiloiak biadukto azpiko atelierrak, udaltzaina errepidean, moiletako gatz pirita txatarra ikatz mendiak, baforen branka harroak itsasgoran, zaborketaria gurditxoarekin.... Halako batean, astia hartzen bazuen, erakusketa antolatuko zuen.
‎Ikerne eta Txomin neba arrebek ez zekiten zehatz mehatz aitaren bizibidea zein zen, nahiz eta, beraien bostean, usteko zuten garrantzi handiko lana izango zela, ez baitzuten etxean aita ikusten otorduetan, eta lotara ere, etortzen bazen, oso berant agertzen baitzen. Behin eta berriz galdetzen ziotenez, eta gehiago eutsi ezinik, Karmelek behin batean Arenaleko zubira eraman zituen umeak eta eskuarekin Bailengo eraikina seinalatuz esan zien:
2017
‎1 SARRERA azkenaldian asko hitz egiten da euskararen erabileraz, zenbait datu ere ematen dira horren inguruan, eta, are gehiago, jendeak ere izaten ditu bere inpresioak eta egiten ditu auto diagnostikoak: " ni euskaraz bizi naiz"," nik euskara gutxitan erabiltzen dut"... baina beti izaten dira intuizioz eginak, ez dakigu zehatz mehatz gure erabilera zenbatekoa den eta, horregatik, ikerketa honen abiapuntua oinarrizko galdera horri erantzuna emateko saiakera bat da: zenbat bizi gara euskaraz?
‎Halako batean lotu zituzten gerriko ardi larruak, haien gainean estu estu joareak eta ekin zioten gela erdian dagoen zutabe nagusiari bueltaka joareak probatzen, soinua poliki poliki erritmo berean uztartuz. Jo, jo, jo, danba egiten zuten joaldunek, erritmo bera markatu nahian, urtero, mendetan zehar zubietar, iturendar zahar, gazteek, oroimenaren lainoetan galtzen den erritual berbera errepikatuz, senak hala aginduta inork ez zekielarik zehatz mehatz zergatik. Baina egin beharra zegoen, indar misteriotsu, ezezagun, batzuk gurtu beharra zegoen, besoak dilingo mugituz, isipua, zartailua, balantzaka haizean astinduz, espiritu gaiztoen kalterako, gerria eta bizkarra makurtuz kolpeak eman eta joareei soinua atereaz:
‎Adibidez, ez dakigu nola sortu ziren lehenengo izarrak eta galaxiak. Eginak ditugu kalkuluak eta simulazioak... baina ez dakigu zehatz mehatz nolakoa izan zen sortze prozesua, eta nola garatzen diren. Uste dugu gas bidez elikatzen direla galaxiak, eta gas horrek sortu zituela izarrak, baina oso zaila da horren lekuko izatea, orain arte, irudi lauso batzuk besterik ez baitugu jaso.
ez dakigu zehatz nork sortu dituen.
‎Dena delakoarekin, zeinen ondo harrapatzen duen liburuan zehar gailentzen den tonu horrek gure garaiaren ezinegona, gure garaiaren zalantza, miseria segida osoa. Ipuinen izenburu hain luzeek, hain kolpagarriek, ez dakit zehatz autolaguntza liburu, sugetzar latinoamerikar edo nondik demonio atereak dirudite­nek, nola iragartzen diguten geure lotsagarrikeria guztiei aurre egitera goazela, geure burua ispiluan, eta ederretsia izan gabe, ikustera goazela; telebistako edozein aurkezle txorimalok esango lukeen bezala, gelditu zaitezte gurekin, geure buruarekin gelditzea beste aukerarik izango bagenu bezala.... Ispiluak, ordea, irakaspenak ere eskaintzen dizkigu.
‎Ahozko literatura tradizionaleko ale gehienek bezala, anonimoak dira gehienetan; gehienetan, ez dakigu zehatz nork sortu dituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia