Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2000
‎Ostaturako bidean napolitar fina zela erran zigun, naturala eta egi egiazkoa, eta Donejakuerako bidean zihoala; eta guk ere geure berri eman genion, nafarrak ginela, eta lagun bat bisitatzeko asmotan etorri ginela Italiarat, Italian barrena bidaia bat egiten genuen bitartean, bide batez. Napolitarra bizkor mintzatzen zen, eta osabak piano, piano erraiten zion eta eni beha paratzen zen, ez dakit nik napolitarrari ulertzeko nituen zailtasunen berri zekielako, edo nihaur izan nintekeelako osabak berak izan zitzakeen zailtasunen desenkusa ezin hobea. Eta, hala, konbertsazione hartan sarturik geundela, ostaturat iritsi, hirurak mahai batean jarri; osabak, otorduetan ohi zuen bezala, Arkimedes bere alboan etzanarazi; eta osabak berak deitu zion ostalersari.
‎Erran dizut, halaber, nola, ene silogismo ausart hartan, neure menbro korporalak aipatuz joan nintzen, zangoetarik hasi eta begietaraino, justifikatzeko ezen ez nuela komunionerik egin nahi, eta zer begitarte jarri zidan bitarte hartan don Frantziskok, ez nekien nik haserreak edo harridurak eraginik, edo bi sentimenduek baterat. Handik aitzinakoak zuhaurk imajina ditzakezu:
‎Ai, jaun André, deus ere ez nekien nik amorioaz, baina zin degizut ezen istant haietan pentsu haiek guztiak iragan zitzaizkidala burutik...!
‎Haien argitalpena hogeita lau orduz geroratuz gero, zaharreriak jotzen ditu, eta zaharreriarekin batean heriotzak, hots, albiste izaeraren galerak. Bertzeren berri ez dakit nik; ene lanean, egunean egunekoa da nagusi. Horrela irakatsi ziguten fakultatean eta, ez idurian ere, horrela izaki, gutiz gehienik.
2002
‎Hark beste mania bat zeukan. Zuregana etorriko zen eta besoekin zeure zango bati estu estu helduko zion, zuri laguntza eske edo ez dakit nik zer arraiorengatik, deabrua atzetik balu bezala.
‎" Gotzon Garatek askatutako Batek ahuntza akabatu du". Gixajoak ez zekien ni New Yorken nengoela. Errua norbaiti leporatu behar.
‎–Hala ere, ez nekien nik senarra bigamoa nuenik...
2004
‎Beno, egia esan, ez dakit zurekin joan nukeen arropak erostera, Aitor. Orain dela ordu erdi bat ez nuen inolako zalantzarik, baina ez dakit nik uste nuen bezalakoa zaren.
‎Ni oso apartsua naizela esan didazu, eta ez dakizula aparraren azpian edaririk badagoen. Edo beste modu batera esateko, ez dakizula nire sexu eta erotismoaren azpian maitasunik badagoen. Horrelako zerbait zen, ezta?
‎" Zeña"," zeñetan", eta abar, ez dakit nik, egia esan, orren gaizki dauden. Lardizabal’ek, oker ez ba nago, olakoen doñuaz diardu; beraz, entzun egin zituen.
‎Hizkuntza batetik bestera pasatzean, azterpide hori aldatu egiten da. Har dezagun, adibidez," ez dakit nik" esakuntza. Españeraz" yo no sé" esaten da; eta irakurleak berak berealatik froga dezakean bezela, joskera eta azterketaren illara edo ordenua, liferenteak dira bietan.
‎–Mutil ausarta zara, Oskar –erantzun zidan, hunkiturik– Eta zure leialtasuna merezi ez badut ere, esker onez hartuko dut zure laguntza. Hil edo biziko kontua da hau niretzat, eta ez dakit nik bakarrik burutu nukeen –eta eskua nire sorbaldan estutuz, zera gaineratu zuen, ahotsari sendotasun apur bat eman nahirik–: Dena den, ez kezkatu, Oskar.
‎–Zer uste duzue, tontoa naizela eta ez dakidala nire aurretik beste ehun amorante izan dituela. Baina ni maitemindua nagok, eta momentua bizi nahi diat, gero gerokoak.
2005
‎–Kaixo, ez dakit nitaz oroitzen zaren –arreta handiz begiratzen zidan–, Anderren laguna...
‎Jatetxean lan egiten zuten beste guztiekin, ordea, oso ondo konpontzen zen Mateo. Ez zien kontatu nor zen, Bilbon bizi zela baino ez, inork ez zekien noren semea zen, inork ez zekien nirekin lan eginda zegoela lehenago, eta, jatetxea gure jaioterritik berrogei kilometrora zegoenez, inork ez zuen zertan deskubritu.
‎Izeko batek kontatu zigun guri hori guztia. Baina hori, zuk diozuna, arrosarioarena eta konpetizioarena, ez dakit nik. Ez dut entzun nik.
‎–Hori konpetizioarena ez dakit nik. Hori ez dut aditu nik inoiz.
‎–Horrek egin ditu Ingalaterran berrogei urte, edo berrogeita hamar, edo ez dakit nik zenbat. Horrek jakingo du hangoa hemengoa baino hobeto.
‎Aurpegiz itsusi iruditu zait(" hala ere, barkagarri" ihardetsiko lidake" ar" egarti batek). Eta, ez dakit nik zertan, zabar edo trauskil.
‎Nik Txeluren benetako izena ez nekien bezala, berak ez zekien nirea. Eta honek salbatuko nau.
‎Lurdisen ama aspaldian zegoen banandurik baina hura ez nekien; beno, egia esateko, gauza handirik ez nekien nik, beti izaten nintzen azkena asunto haietaz enteratzen. Akabo Italiarako bidaia osaba Pellorekin, pentsatu nuen.
2006
‎–Lur jota ibili zen garai hartan, eta ez dakit nik nahikoa egin nuen zure amari laguntzeko; orduantxe hasi nintzen ni ere Sebastianekin eta ez neukan denbora nahikorik... Hainbeste urteren ondoren...
‎Nire eskua sentitu eta, keinu erreflexu moduan edo, beso bat altxatu zuen, ez dakit nire eskua geldiarazteko edo berak ere fereka egiteko, baina ez bat eta ez beste, bere eskua nire besoan utzi zuen, geldi.
‎Ni aulkian jarrita nengoen eskola hasi orduko, ni bezala hoberik ezean doktoregai bihurtzea erabaki zuen gelakide batekin, eta horra non azaldu zinen zu. Tximistazo antzeko bat izan zen zure aurpegitik pasatu zena, edo hala iruditu zitzaidan niri behintzat; bistan zegoen ez zenekiela ni zure ikasleetakoa nintzena. Ez zenekiela, eta poztu egin zintuela.
2007
‎Elvis hil zen urte hartan, lehenengo aldiz izan ziren hauteskundeak Espainian berrogei urte pasatxoan, Elvis bera hil baino lehentxeago. Sigla saltsa hartan ez dakit nik zenbateraino bereizten genuen zer zen bata eta zer bestea, zein neurritan egiten genuen bat honekin edo bestearekin, baina gogoan geratu zait huntaz eta hartaz hizketan ari ginen egun haietako batean gure artean sortu zen solasa. Ez dakit nola hasi zen eta ez dio axola; hauteskundeak aipatu ditut arestian, eztabaida ere horren haritik sortuko zelakoan, baina haria beste nonbaitetik ere etor zitekeen, futboleko selekzioa zela, Eurovisionerako Espainiako abestia zela...
‎Adibidez, nik zurekin munduko konfiantza guztia daukat. Zuk ez dakit nirekin, baina nik zurekin bai. Zer kalte egin die zaguke ikasgelako harremanetarako?
‎Hark Diputazioko funtzionario bat zuen senargai, eta nik ez nekien nor zen, nik ez nuen haren arrastorik batere. Areago, nik ez nekien nire almibarrezko melokotoiak senargairik bazuenik ere. Haren senargai eta galai nintzelako ustetan bizi izan nintzen.
2008
‎–Jauna, esan zion Silverrek?, gizonik gizon ari garela, hori gehiegi esatea edo hutsa esatea da. Zeren atzetik zabiltzaten, zergatik utzi zenuten fortina, zergatik eman zenidaten beste mapa hori, gauza horiek guztiak ez dakizkit nik, ezta. Eta, hala eta guztiz, itsu itsuan eta sekula esperantza hitzik entzun gabe bete dut zuek agindutakoa!
‎Eta hura izan zen, argi eta garbi, azken arrisku seinalea; zeren bukaneroak itzuli eta korrika hasi baitziren, norabide guztietan sakabanatuz, bat itsasartean zehar itsasorantz, beste bat muinoko aldapan barrena, eta horrela beste guztiak ere, halako moldez non minutu erdi batean Pew ez beste guztiak ezkutatuak baitziren. Pew bera abandonatu egin zuten, ez dakit nik beldurrez airean zeudelako edo haren hitz gaizto eta makilazoak mendekatzeko. Baina hantxe geratu zen, kamioari txapaka eroaldiak emanda bezala, haztamuka mugituz eta bere adiskideei hoska.
‎, gizon horrek eta biok bela jarri genioan, ainguralekura itzuli behar genuela eta. Eta, zera, orain hila zegok, seko hila gainera; ez zekiat nik nork gidatu behar duen ontzi hau. Nik nola esaten ez badiat, hik behintzat ez, oso oker ez banago.
‎Zigortzen nindutenekoan ikastolako txangoetara joan gabe. Une txar horiek gogorrago egiten zaituzte edo ez dakit nik zer.
‎–Hori ez dakit nik, jauna, zerbitzari soil bat besterik ez nauzu, erantzun zion galdera gehiegi egiten hasitako barrandariari, era batera edo bestera gal dera iturria mozteko asmoz.
‎Imazen burubideetan ez dakit nik zehazki zer dabilen era horretako proposamenak egiten dituenean. Ni ez naiz sartuko bere klase interesen zurrunbiloan:
2009
‎Orain denbora gehiago egoten da bere seme Oierrekin. Baina ez dakit nik gai izango ote den semeari bere sentimendu guztiak azaltzeko. Oso lotsatia eta itxia izan da beti gure Sabin, horretan bere osaba Santiren antza du.
2010
‎Heinrichek, beraz, ez zekien niri gerran gertatutakoaren berri, edo axalaren berri zekien eta ez mamiaren, horregatik etortzen zitzaidan beti kontu harekin, zauria erakusteko eta erakusteko, zauri puska bat besterik ez bazen ere.
‎Edo ez da garrantzitsua. Berak ez badaki euskalaritzaren historian 1961 baino lehenagoko garai bat eta 1961etik ondoko beste bat dagoela, [Koldo Mitxelenaren] Fonética Histórica Vasca baino lehenagoko eta beranduagoko garai bat, berak ez badaki nik ez diot esplikatuko, berak ikasi du. Nik asumitua nuen kalaka izan genezakeela eta guk bakarrik, filologoek alegia, latinisten, historialarien, epigrafisten edo egiptologoen laguntza gabe hori guztia erabakitzea konplikatua izan litekeela, baina zalaparta arrazoi soziologikoengatik izango genuela aurreikusia nuen, ez arrazoi akademikoengatik?.
‎Sorbalda inguratu nion neure besoaz eta otxan etorri zen guregana, irribarre bat ahoan; ez dakit nire besarkadaren beroaz ala amaren agintepetik ihes egiteaz ote zegoen alaiago; azeitunaren eskaintzak poztuko zuen akaso.
‎Haiek ez zekiten nire mugimenduen berri, eta eskerrak. Hala ere, haien aztoramena kutsatu balitzait bezala, lehengo durduzatik izu ikarara igaro nintzen.
‎Heinrichek, beraz, ez zekien niri gerran gertatutakoaren berri, edo axalaren berri zekien eta ez mamiaren... horregatik etortzen zitzaidan beti kontu harekin, zauria erakusteko eta erakusteko, zauri puska bat besterik ez bazen ere. Baina nik, neure buruari garrantzia emateko edo, ez nion beti erakusten:
2011
‎22:57 Komuneko ilaran, bera baino bi metro garaiagoa den eskandinaviar walkiria ilehoriarekin hizketan dakusat Jon, baina deseroso ematen dute. Neska jirafa arras nekatuta dago horrenbeste makurtu beharrez eta, aparte, ez nekien nik Jonek horrenbeste ingeles zekienik; gauzak horrela, bien artean eratzen ari den komunikazio hariak oso primarioa eta hauskorra behar duela sumatzen dut.
2012
‎Ez nekien zergatik baina haserre nengoen nire gorputzeko atal guztiekin. Zaurituta euren kabuz sendatzen ez zekiten nire gorputzeko atal ororekin. Baina amorrua sentitzen nuen inguruko guztiekiko ere.
‎Gaztetan adiskide minak izan ginen arren, ezer askorik ez nekien nire lagunaz. Oso betizua izan zen beti.
2013
‎Eta mutil luzeak idatzi egiten zuen, zerbait, nik kuriositatez begiratzen nion artean. Abeslariak, orduan, zerbait esan zion, ez dakit nik zer, eta orduan luzea beste zerbait idazten hasi zen, niri begira. Handik gutxira, idazten zebilen orria koadernotik erauzi eta eman egin zidan, opari.
‎Bai, inoiz galdetu izan dit horretaz eta nik, zinez diotsut, ez dut ezer gogoratzen. Suposatzen dut nerabezaroko famili eztabaidak edo belaunaldien arteko istiluak izango zirela; hala ere ez dut ezer konkreturik gogoratzen eta ez dakit nire auziarekin ezer ikustekorik izan dezakeen.
2014
‎Txikitan gehien gustatzen zitzaian ipuina Ekaitz Kapitainarena zuan, Salgariri lapurtu eta zuentzat egokitu nuena; atalka kontatzen nizuen gauero, oheratzean, eta hi hintzen gehien agoantatzen zuena iratzarrita, anaia arreben artean. Gero nire Salgariren bilduma zahar osoa irakurri huen, ez zakiat nik zenbat aldiz; garai hartako hamar pezeta balio zian ale bakoitzak, oraindik gogoratzen nauk?
‎–Nik uste dut Nekanek esan dizuna ez jakiteak nire etorkizunean eragin nabarmen bat izateko aukera balu, aitortu zenidakeela; ziur nago lasaiago geratuko zinatekeela horrela. Ondorio berezirik izateko zantzurik ez balu, ordea, zure betebeharra isiltzea litzateke.
‎Ez gurasoei, ez iluntasun hari. Inork ez zekien ni ganbara mamu hartan nengoenik. Zer egiten nuen nik lau horma haien artean, abandonatuta?
2015
‎Geroz eta urduriago zeunden, eta kantaren goranzko intentsitateak ez zuen laguntzen. Begira, Ulia, den dena kontatu ahal dizut, nekatu naiz zehar mintzo honetaz, ez dakit ni torturatzearren egiten duzun edo, ez dakit, ez zaitut ulertzen. Sarah eta bion artean gertatu zena?
‎Ez dakit nire inpresioa zorrotza den edo ez; hau da, ez dakit nire inpresioa soziala den edo pertsonala, baina esango dizuet zein den: aspaldi honetan, iruditzen zait harriak ere aspertuta daudela euskal politikarekin, euskal politikariekin.
‎Urteak igarota, hogei urteak bete eta gero behintzat, desengainu handia izan zuen Jonek fedearekin eta eskolapioekin; geroztik halako zinismo mikatz bat geratu zitzaion gaiari zegokion guztian, bere zauriaren sakonaren adierazle agian; ez dakit nik bere krisiaren eragileak zenbateraino izan ziren espiritual intelektualak eta zenbateraino pertsonalak: tartean izan zen Periko izeneko eskolapio bat, ordenako apaizgaien arduraduna, nik behin ezagutu eta pertsona faszinantea iruditu zitzaidana:
‎urte hartako udan bertan idatziko nuen neure lehen liburua, Sei ipuin amodiozko. Maitasun harreman korapilatsu eta sarri zoritxarrekoak ageri ziren nire kontakizun haietan, ez dakit nire bizitza sentimental ordurako nahiko egonkorraren kontrairudi moduan, ala barruan ote neukan gatazka ekaitz gi roko bat, nola edo hala kanporatu beharrekoa. Gutxi axola, dagoeneko.
‎Edo horixe da bederen esatera heldu nintzena, nahiz eta nire berri eman behar dudan bakoitzean, argibide edo azalpen garrantzirik gabekoena izanik ere, oraindino, nire bizitzako erreferentzia puntu bilakatzen den. Joerekin bizitakoak eta amestutakoak kontuan hartu gabe ez dakit bizitzen, ez dakit nire urteak kontatzen, ezta nor naizen azaltzen... Eta ez dakit zer egin dudan gaizki:
‎Esate baterako, badira nire taldean bi neskato, gosaltzerakoan beste guztiek jaten dutena jan beharrean gosaria etxetik ekarri dutenak: Amerikako pelikuletan ikusten diren zereal horietakoak, artoa edo ez dakit nik zer den, kaja handi batetik katilura bota eta esne pixka batekin nahastuta jaten dutena. Moda txoro pila bat datoz Estatu Batuetatik, dudarik ez, baina honek behintzat ez dut uste nik suerte handirik izango duenik.
‎Beste baten, Nerea izeneko neska bat sartu zan udetan, ta dana trasparentau zaion. Trajebañon telea gastauta eongo zan edo ez dakit nik. Dana trasparentau, baño nik goiko partea bakarrik ikusi nion, udetan zeon bitarten, zeatio ude gerriaño allatzen zaion.
‎–Besteren hona çucen gabe, eta harc nahi gabe hartcen dienec? hausten dute Moisesen legearen zazpigarren agindua, eta ez bada hori Belapeyrek egin zuena, ez dakit nik zer den lapurreta. Hark bere bekatua, beraz, eta neuk neurea:
‎Txikitan ez nintzen batere moldaerraza, eta ama askotan ateratzen zen bere onetik nire portaera desegokia zela eta. Harroa omen nintzen, haserrekorra, eta ez nekien nire jostailuak inorekin partekatzen. Erabat gaindituta, amak aitarengana jotzen zuen aholku eske, egunaren amaieran batez ere, azken argia itzali eta Rivadaviako etxe zaharra ilunpeen mendean geratzen zenean.
‎Orduan altxatu egiten ginen eta alde egiten genuen, nik ondo ez nekien arren examen de conciencia hura egin nuen edo ez; ez bainintzen kapaz conciencia hitza ulertzeko, are gutxiago examen hitzari lotuta. Dirudienez, txikitatik datorkit hitz guztiak ulertzeko zailtasuna, eta ez dakit nik, bada, ez ote den zailtasun hori honaino ekarri nauena. Ostiral arratsaldeetan, ordu horretantxe,, examen de conciencia, ren ostetik, dominen banaketa izaten zen.
‎Bihotzik ez dut, horrelakorik ez daki nire sortzaileak egiten oraindik, baina mutiko baten lehen maitasuna bezain garbia den helburua ezarri zidan: munduko bazter guztietara justizia eramatea, babesgabeak babestea.
2016
‎«Ez dakit nobelaren kontuarekin aurrera jarraitu nahi dudan; ez nago batere ziur. Ez dut nahi jendeak niri buruzko hainbat gauza jakin ditzan, eta egia esan, dagoeneko ez dakit nire testigantzak ezertarako balioko duen ere. Gurasoak erdi muturtuta dabiltza nirekin kontu honengatik; esan didate ondo pentsatzeko eta kontuz ibiltzeko, nahi dudana egiteko baina beraiek erabat kanpo lagatzeko; ez dute inolaz ere kontakizunean azaldu nahi, eta debekatu egin didate beraietaz hitz egitea».
‎Nik ez dut halakorik bizi izan. Ez dakit zein prozesu mental jarraitu duen barrutik zuetako bakoitzak, guztiok berdinetik pasatu zareten edo bakoitzarena erabat ezberdina izan den, eta?», harrotu egin nintzen apur bat, nire diskurtsoarekin aurrera egin ahala, «seguruenik zuk ere ez dakizu nik jakin dezakedana baino askoz ere gehiago horren inguruan. Baina kontua ez da hori, Arru.
‎Deus ez dakit nik egoera diglosikoez,
‎Baina nagoen lekutik ez dut txintik ere entzuten. Beharbada emazteak berak adierazi dio keinu batekin ni non nagoen eta beste keinu batekin isiltasuna agindu dio eta eraman behar dituen gauzak biltzen hasi dira, nahiz eta ez dakidan nik zer izan daitezkeen. Maitaleek harremana mozten dutenean utzitako aztarna guztiak ezabatu nahi izaten dituzte, idatzitako gutunak erre, opariak desagerrarazi eta beharbada gisa horretako erritualen bat hitzartu dute.
‎Tarteka beheko ezpainari hozka egiteko duen moduak edo adatsa belarri atzean biltzeko egiten duen imintzio dotoreak ondoeza eragiten didate. Bere begiradaren eremutik kanpo ibiltzea gustatzen bazait ere, une batean bere begiekin egin dut topo eta modu oso ausartean begiratu dit, desafio eginez bezala, ez dakit nire begirada irakurtzeko gai izango zen. Helburuak oso garbi dituen emakumea dela iruditu zait, baina aldi berean zerbait barea eta eztia barreiatzen du inguruan?
‎Emakumea gizenduz zihoan bitartean senarra ihartuz zihoala iruditzen zitzaidan. Tarteka etxeko ate eta leihoak itxi eta han gotortuta egoten omen zen, inori ireki gabe, ez dakit nik zein erasoren zain. Ondoren nire bila ibiltzen zen auzoan, erakundeko buruzagiarekin hitzordu bat nahi zuela eta nik bitartekaritza egin niezaion.
‎Honelako gai batek inorengan interesa sor zezakeenik ez nekien nik aldez aurretik, baina ordaintzeko prest bazeuden... Edozein liburuk dauka bere irakurlea, antza.
‎Buruari eragin zion, ez dakit nitaz ala bere buruaz errukitzeko.
‎Gai esoterikoei eta gizateriaren antzinateko mitoei buruzkoa zen sailik ugariena. Deigarriena zen liburu batzuen antzinatasuna, bai eta latinezkoak edo alemanezkoak izatea ere, ez bainekien nire osabak halako hizkuntza gaitasunik zuenik. Beldurrezko eta misteriozko literaturaren obra klasiko nagusiak ere aurkitu nituen apal haietan.
‎Hankartean daukat garuna eta ondikoa, hankartean laborri kosmikoa. Inork ez daki nire minaren berri, eta pixa zutik egiten dut, lagunak begira dauzkadanean.
‎–Ezertxo ere ez dakit nik, erran zuen detektibeak?. Baina gauzak entzuten dira.
2017
‎Ez dut gogoratzen zer itxura zeukan, zer esan zidan, zergatik etorri zen. Baina esnatu nintzenean bihotza zapartatzeko zorian neukan eta, ez jakin nik zergatik, begiak malkoz beterik.
‎Aurreneko nota aditu zen, neurtua eta lasaia, barea eta behin betikoa, isiltasun presa gabea hustuz hurrengo notari tokia egiteko eta hori da jendeak tankera horretan bata bestearen tokian jartzerik baleuka betiko sugar harrotu bat bezala une batez gailendu eta gero garbiro iluntasun hotzean betiko itzali han etzanda gelditu ordez hamakaz ez gogoratzeko ahaleginak egiten azkenean zedro guztiek Benjyk hainbeste gorrotatzen zuen perfume usain hil bizi hura hartzen zuten arte. ...una atsekabea beste asmorik gabe erositako obligazioak direla eta heldutasunera ailegatzen direla nahi eta nahi ez eta inolako abisurik gabe beren jabeagana bihurtzen direla haien tokian une horretan jaungoikoek bidaltzen duten beste edozein gauza jartzeko ez ez duzu horrelakorik egingo konprenitu arte berak ere ez zuela zure etsipen hori merezi beharbada eta nik nik inoiz ez dut hori egingo inork ez daki nik dakidana eta hark uste dut hobe duzula oraintxe bertan cambridgera joatea mainera ere joan zintezke hilabete pasatzera modurik baduzu kontuz ibiltzen baldin bazara sosak bertatik bertara zaintzeak jesusek baino orbain gehiago sendatu ditu eta nik egizu kontu konprenitzen dudala zure ustetan han datorren astean edo datorren hilabetean konprenituko dudana eta hark orduan gogoan izan zure a...
‎–Zuek ez dakizue ni nolakoa naizen.
‎–Altzari baten azpira bota nuen telefonoa eta minutu batzuetara aurkitu zuten. Baina hasiera batean ez zekiten nik txioak igorri nituela. Gero galdetu zidaten ea nork igo zituen.
‎Henry Clayk lege kontuetan gauza handirik ez zekiela nere ustez esan nion.
‎Egia esateko, Coolerrek amorrua ematen dit. Noski, berak ez daki nik badakidala gurpilen tratuan dabilela.
‎Bitxirik ez denean arroparen bat izaten du, amarenak nik uste, emakume helduenak beti ere, batean beroki bat, bestela zapata takoidunak, halako batean atorra edo bluxa bat... Delako arropa hori jantzi eta berriz hasiko da jira batera, jira bestera, ez dakit nitaz ohartzen den ere, batzuetan ezetz esango nuke, beste batzuetan bai dudarik gabe, inoiz edo behin zer iruditzen zaidan ere galdetu izan baitit, berehala erantsiz barkatzeko eta galdera ahazteko, nire iritziak ez duela balio eta, eta nik holakoetan ez dakit zer sentitu, poza eme limuriez kanpo eta aske uste nauelako, ala amorru eta iraina gizaseme osotzat ez naukalako.... Batzuetan iruditzen zait bere atzera aurrera horiek denak, neurri handi batean nigatik egiten dituela, ni kilikatu eta kordokatzeagatik; beste batzuetan berriz, ni ez banengo handiagoak egingo lituzkeela, gorputz osoko ispilu horren aurrean biluztu eta guzti apika, ni aurrean egonda ere halako batean gutxi falta izan zitzaion-eta:
‎Bihotza erdibituta ez, mila zati egin eta txirtxilatuta daukat, eta kontsolamendutzat har ez banezake ere, zama itogarri honen aringarri bazait behintzat, nire bekatuen berri paperera pasa ahal izatea, tintarekin batean nire odol poxoitua ere isuriko banu bezala, nahiz eta, isuriaz isuriaz, azkenik ez odol ez bihotz gera naitekeen, garai bateko gaixoak izainen zurrupaketen ondorioz geratzen ziren legez. Dagoeneko ez dakit nire gutunak irakurtzen ote dituzun ere, nahiago nuke hala balitz; papertxo hauek ate bat direla otutzen zait, eta atea zabaltzean zu zaudela beste aldean, nire malkoak txukatzeko ez bada ere nire nahigabe eta dohakaitzak entzuteko bederen, baina hala ez balitz ere segi egingo dut, ate ez bada ispilu izan dakidan jardun hau, naizen piztia beltza naizela jakiteak ez bainau zuloan nagoen bain... Nolanahi ere, esango nuke baietz, irakurle zaitudala, eta hala bada irribarre egin dezakezu lerroon gainean, beharbada zuk zeuk uste baino hobeto ezagutzen zaitudala esan nahiko bailuke horrek; izan ere, zu ere, ni bezalaxe, giza arimaren barreneraino iristeko irrikitan bizi izan zara beti, jakintzaren harra eraman duzu beti zeure baitan, eta gauzen jatorria eta funtsa ezagutu beharra sentitu zenuen gaztetatik barru barruan.
‎Baina ia beti deitu egiten zizun telefonoz, etortzeko eskatuz: ez zekielako aitak nirekin egoten, ez nekielako nik aitarekin egoten.
2018
‎Sekula ez dut gizon bat hain pozik utzi, ez dakit nigatik ala inoiz bururatu ez zaiolako horrelako mesede bat egin zezakeenik. Koloreetan bakarrik libra bat irabazi du gutxienez, halako irribarre solar bat zeriola.
‎–Motorrak muntatzen eta desmuntatzen, besterik ez dakit nik. Hoa, hire bila datozela uste dinat.
‎Guztiek zoriondu naute, eta bik eskupekoa eta guzti eman didate, nire irribarrerik eztienarekin eskertu diedan zerbait. Aitzol berandu iritsi da hitzordura; ez dakit nire mezua garaiz jaso ez duelako izan den, edo gaur goizekoaz mendekatzeko bere modu infantila: kontua da Sagueseko parkingean bazter egon naizela BioSegwayekin eta kaskoekin, azkenean Aitzol haien bila etortzera makurtu den arte.
‎plazarainokoak, hogei minutu eskasetan egingo nukeena bizirik banengo, bi ordu hartu dizkit. Kanposantuko atsoak bezala, oinezko bat baino gehiago ihesi joan da nirekin gurutzatzean, baina ez dakit nire itxurak ala daridan ustel usain arinak eraginda izan den.
‎Hélène Lagonellek, berak, oraindik ez daki nik badakidana. Hala ere, berak, Hélènek, hamazazpi urte ditu.
2019
‎Esku programako aipu bat gustatu zitzaidan. Gutxi gorabehera zioen Sibeliusek iraganetik zetorkion musika eraldatzeko ez zuela haustura hautatu, formetan sakontzea baizik, edo horrelako zerbait, eta egia da badituela oihartzun batzuk, Beethovenenak, Wagnerrenak, ez dakit nik nor gehiagorenak, baina beste gauza bat, oso berea, egiteko.
‎Orain pentsatzen jarrita, Gameboy hura oparitu ziotenean, a zer izena, ez da, ez dakit nik gaur egun onartuko ote luketen halakorik?; esaten ari nintzen bezala, Gameboy hura oparitu ziotenean, hasieran apur bat lasaitu zen, baina ez zuen asko iraun. Izan zitekeen ere orduan diskete bakoitzeko joko bat etortzen zela eta, noski, segituan nazkatzen zinen.
‎Beno, kontua da gizonak bultzakada txiki bat edo atximur bat edo ez dakit nik zer egin ziola karta parea jartzen ari zela, ikusten duzu hor argi geratzen dela gizonaren intentzio txarra, azken piramidetxora arte itxaron baitzuen hura egiteko?. Lehengusuak mugimendu bortitz samar bat egin, eta hor ikusi zuen bere karta gaztelua geldotasun mingarriz amiltzen.
‎Anek: . Bai, edo, oso ondo baina ez dakidala niri tokatu?, urruneko tonu horrekin,, errespetatzen zaitut?; zuk zer errespetatu behar nauzu ba. En fin, eta halakoak entzuten dituzunean, askotan isildu egiten zara, ezin duzulako borroka batean bizi, baina astakeria asko entzuten dira eta edozer esango zenieke?.
‎–Oraindik ez dakit nire sukaldari frantsesak eta italiarrak zer gertatuko zuten, erantzun zion ostalariak?, baina oraintxetik bertatik esan diezaioket, jauna, lau plater nagusi izango direla, beste zortzi laguntzeko eta, azkenean, baita sorpresa bat ere. Hori guztia, jauna, Bohemiako hiru gros bakarrik ordainduta.
‎–Ez ba, gogoa argi asko zeukan? inork ez daki nik baino hobeto, egun hartan berean atera bainion odola, azaldu zuen bizarginak?. Gaur balitz bezalaxe ikusten dut, leiho ondoan hirirantz begira, zurbil, dardarti, malkoak zerizkiola.
‎Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik ...uratu nahi ditu, ausaz inor telefonoz deitzeaz gogoratuko da gaur, Zuri deitzeaz gogoratuko, Edo zuri, esaldiaren esanahiak bi hartzaile onartzen ditu, auskalo, Anbiguotasuna ez da beti akatsa, Gero arte, Musu bat agurtzeko, uzten badidazu, Musuen garaia iristen ari da, Ni berantesten hasia nintzen, Azken galdera bat baizik ez, Esan, Hasi al zara Lisboako Setioaren Historia idazten, Bai, Eskerrak, ez dakit nire gustukoa zinatekeen ezetz esan izan bazenit, adio.
2020
‎Gero sukaldean kafegailua jartzen hasten da eta burua, tapakia jarririk ordurako, norbera nor den eta mundu honetan zer egiten duen jakiteko beharrezkoak diren gutxieneko koordenadak ezartzen hasten da: urlia naiz, lanean egun gogorra daukat honengatik eta bestearengatik, arratsaldean dentistarenera eraman behar dut alaba, begiratu behar dut kontuan aski diru dagoen hipotekaren erreziborako, eta duela bost, hamar, hogei, hogeita hamar, hogeita hamazazpi, berrogei urte ez dakit nire anaia, semea, neba... non daukazuen.
‎Zortzi urte bete nituen sasoian oraindik ere txikiegia nintzen, eta begiak eskuekin itxi eta ostenduta daudelako uste horrekin bizi nuen mina oraindik; inork ez zuen parez pare jartzen asmatu eta inork ez zion nire minari erreparatu nahi, inork ez zuen igarri, usaindu edo ukitu nahi. Oraindik ez dakit zergatik, ez dakit nik neuk minarekin jeloskorregi jokatzen nuelako zen, ala, kontrara, hain bistakoa suertatzen zenez, jendeak ez zuen hurbiltzen asmatzen. Lagunak baneuzkan, argia nintzen, alaia ere bai, baina zerbait nuen faltan, eta gabetasun hark beste dimentsio bat egozten zion nire alaitasunari, nire argitasunari, nire harremanei.
‎Kontu txarra, berriz ere! Fernandok, nik nekiela, arrastorik ere ez zekien nire gustuei buruz. Hura konplot baten itxura hartzen ari zen.
‎Soilgunearen beste aldera begiratu nuen; ez nekien nire irribarrea ikus zezakeen ala ez, baina badaezpada daukadan politena eskaini nion. Motxila itxi, bizkarrean ipini, ondo lotu, salto batean zutitu eta lasterka batean egin nuen handik ihesi.
‎–Ez nekien ezer, ez nekien nire amari deitu ziotenik. Banekien, Ainhoak esanda, istorio guztia amaitzea nahi izanez gero Osvaldori deitu eta berak konponduko zuela guztia.
‎Hasieran, ondoezik sentitzen zela sinetsi nion baina ordu asko eman genituen elkarrekin eta hori nabaritu egiten da. Azkenean, Osvaldori deitzeko eskatu nion baina ez nekien nire amari deitu ziotenik.
2021
‎Literaturaren gorputz fisikoaren hezurretan irlandarrek lubrikazioa jartzen dute, eta euskaldunok, torlojuak. Hitz jokoekin horixe pasatzen zaigu, eta ez dakizue nik hau esatea zer den. Nekez aurki daiteke edozein berbari barruan dituen hitz joko posible guztiak errapeetatik ateratzeko ni bezain prest egongo den beste pertsonarik.
‎129 Halakoak esan dituztenek ez dakit nire liburuak irakurri dituzten –tira, ebidentea da batzuek ez dituztela irakurri, ez nireak, ez kritikatu dituzten beste hainbat idazlerenak–, baina irakurri dituztenek ez dituzte batere ongi irakurri, eta ez naiz sinboloei edo joko poetikoei buruz ari. Inoiz ez dut publikoki ezer esan, idazleok kritika askatasuna errespetatu behar dugulako, baina kritika ona behar dugula esaten dudanean esan nahi dut nire liburuen kritikak egin direnean oso gauza arraroak gertatu zaizkidala.
‎Jendeari begiratzen dionean, Rossellini. Seiehun mila ergelkeria esaten ditugu egunero literaturari buruz, baina ez dakit nik Garoa edo Kresala zein den hobea galdetzea baino gauza absurdoagorik egin ote dugun azken ehun urteotan. Garoa modu ederrean idatzita dago, Txomin Agirre narradore harrigarria zelako, baina ez dago alderik.
‎Sarriegi jartzen ditugu aurreiritziak gure inpresioen gainetik. Baloratzen dugu idazlearen prestigioa, edo argitaletxearena, edo generoarena, edo ez dakit nik. Entzuten ditugu idazleekin elkarrizketak, eta iruditzen zaigu badakitela zer egiten ari diren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia