2015
|
|
Izan ere, poztasun espirituala izan zen eta arima hark ulertuko zuela eta beragana egokituko zela nire arimak ulertze bat,, diodanez? nola gertatu zen
|
ez
badakit ere; bada, hitz egin izan banio edota hartaz gauza handiak kontatu izan balidate, ez zen harritzekoa izango hark ulertuko ninduela sumatuz niri poza ematea; baina hitzik ere elkarri egin gabe, ez hark niri ezta nik ere berari; bestalde, ez zen nik hartaz aurrez albisteren bat izan nuen pertsona ere.
|
|
Emakume bedeinkatu honek, Jaunak irakasten baitzion, ongi ikasia zuen, irakurtzen
|
ez
bazekien ere, nik Konstituzioak irakurri eta irakurri egin arren ez nekiena. Eta esan zidanean, ongi iritzi nion, baina uste nuen ez zidatela utziko, eta zorakeriak egiten nituela esango zutela eta ez nezala egin ezer nire erruz besteei sufriaraztekorik; izan ere, ni neu bakarrik banintz, ez ninduke ezerk atzeratuko, bestera baizik:
|
|
Jonas profetarena etortzen zitzaion gogora, Jainkoaren esana egin nahi ez zuelako gertatu zitzaiona; are gehiago, uste zuen zigortu egin zuela bera, bihotz bihotzez maite zuen iloba kenduz. Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu
|
ez
bazekiten ere. Izan ere, badirudi emazteari orain eginik dagoena jartzen ziola Jainkoak bihotzean, eta berak monasterioa nola nahi zuen esaten eta irudikatzen zien pertsona haiek barre egiten zuten, berak eskatzen zituen gauzak ez zituela aurkituko iruditzen zitzaielako; iritzi horretakoa zen batez ere berak zuen aitor entzuleetako bat, san Frantziskoren fraidea, gizon jakintsua eta maila handikoa.
|
|
23 Pertsona nagusiak uste dut noiz edo behin [hitz egin zuela]; baina orain ongi gogoratzen ez naizenez, ezta zer zen ere, ez naiz ausartuko baieztatzen. Guztia dago idatzia berorrek dakien lekuan, eta hemen doan baino luze eta zabalago, hitz hauekin dagoen
|
ez
badakit ere. Desberdinak diren Pertsona hauek guri arrotz egiten zaigun eran komunikatzen badira ere, arimak ulertzen du Jainko bakarra dela.
|
|
Fraide oinutsen artean ezin dute ezer egin, ez baitute orain nagusirik. Frai Joan Jesusenarentzat eta Pastranako aita priorearentzat, hauek ere hara joanak baitira, iritsi diren
|
ez
badakit ere, gauza gutxitarako izango zitzaien, nik eman nienik gabe, Beastik eraman zituzten ehun eta berrogeita hamar dukatak.
|
|
2 Nola amaitu den zehatz mehatz
|
ez
badakit ere, uste dut oso ongi amaituko dela; Jaunak probintzia ikusten uzten badigu behintzat, Espainian ez zegoen zertan eginik hainbesteko agintez eta probaz; horrek aditzera ematen digu, oinutsak uste dugun baino gauza handiagoetarako nahi gaituela Jaunak. Haren Maiestateak gorde beza urte askotarako Paulo, goza dezan eta lan egin dezan, nik zerutik ikusiko baitut, leku hau merezi badut.
|
|
Eta ez nintzen, bada, ni halako gauzei asko begiratzen zienetakoa; gauzarik behinenean, baina, huts egiten nuen; izan ere, nolabaiteko onura zekarren ohoreari ez nion ez begiratzen ez kasurik egiten, eta hauxe da arimari onura dakarkiona. Bai ongi esan zuela ohorea eta onura ezin direla batera izan esan zuenak, honen harira esan zuen
|
ez
badakit ere! Eta halaxe da hitzez hitz, arimaren onura eta munduak ohoretzat duena sekula ere ez daitezkeelako batera izan.
|