Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 221

2000
‎Premia bera ez dago egoera zibilaren kontuetan. Legeak bere gogoa erakusten du gizakien egoera zibila agiri publikoetan idazteko; norbanakoekin ez ezik, familiekin ere arduratzen da nagusiki. Beraren egoeran zirikatua izan daitekeen horretan, norbanako baten zori ilunak indar gutxiago du legearentzat gizarteak berak izan dezakeena baino, lekukotza gezurrezko batzuen bitartez familia batengana bil baitaitezke familiako ez diren zalantzazko gizaki batzuk.
‎Seme alaben adin nagusitasunarekin amaitu egiten da gurasoen aginpidea, ondorio zibilei dagokienez. Nolanahi ere, begiruneak eta aitortzak hortxe diraute, legegileak berak halakoak arautu ez arren, ondorengoekiko arreta eta betebehar horietan; aldi horretan, bistan da, seme alabek gurasoekiko izan dezaketen kontua legearena ez ezik ohiturarena ere bada.
‎Gertu gertutik bizi zituzten horiek iraultzaren bilakaerak eta bihurguneak eta ezagunak zitzaizkien haren on gaitzak. Onurak ez ezik, kalteak ere bazekartzan iraultza hark. Irauliaren erdian, Napoleonen barealdi gudatsua.
‎Zientziaren kontzeptuak, bere teoriak, ez dira sinpleak eta ezin daitezke bide bakarra —logika— erabiliz aztertu. Aldiz, ikerketa logikoa ez ezik historikoa eta soziologikoa ere behar duten konglomeratuak dira:
‎Ikuspegi murriztatzaile honen proiektu handizaleena Carnapen Der logische Aufbau der Welt (1928) [Aufbau aurrerantzean] izan zen. Interpretazio fenomenalistari ez ezik beste anitzei ere irekita zegoen liburu honen egiturak tesi garbi bat zeukan azpian: ‘errealitatea’ ‘emandakora’ fenomenikoki murrizteko ahalegin bat izan zen Aufbau a, eta horretarako logikaren teknikak erabili zituen55 Proiektuak Russelli eta, batez ere, bere Our Knowledge of the External World (1914) [Kanpoko munduaren gure ezagutza] lanari, asko zion zor.
‎Humek ez zion amore eman razionalismoari, ezta bere gutxiengo forman ere, Lockek ez bezala. Honentzat, esperientzia behaketa zuzenaren bidez lortzen den ezagutza da; alabaina, Humeren ustez, kanpoko objektuak —sentsazioak— ez ezik, adimenaren berezko barne eragiketak ere —hausnarketak— beha ditzakegu. Beraz, esperientzia hautematea da, kanpokoa eta barnekoa.
‎2) Positibismoaren esparrua gertakarien eremura mugatzea. Gertakariak, sentimenen datuak ez ezik, datu horien arteko erlazioak ere badira, hau da, zientzi legeak.
‎Machek filosofiaren esparruan ez ezik, zientzian bertan ere, fisika teorikoan eta esperimentalean batik bat, azaldu zituen bere ideiak. Zientzia induktiboen historiaren Katedra bete zuen Vienan bere bizitza unibertsitarioaren azken aldian.
‎Partaide guztiak batzen zituen lokarria, ‘munduaren ikusmolde zientifikoa’ adierazpena lantzeko balio zuten ikuspegi teoriko, interes zehatz eta ideal batzuek osatzen zuten. Adierazpen hark, bere hitzek erakutsi bezala, zientziaren ingurukoa ez ezik, ezagutza orokorraren arazoen aurrean izan behar dugun jarrerari eta munduko edozein egoeratan har ditzakegun sinesmenei buruzko hausnarketa ere islatzen zuen.
‎Neurathek ez zituen gustuko Schlicken joera aristokratikoak, eta azken honek jasanezintzat jotzen zuen bestearen antz proletarioa. Baina aldea, beren jarrera sozio-politikoetan ez ezik, urruntasun filosofikoan ere nabaritzen zitzaien, eta inork ezin izan zuen haiek sekula adiskidetu. Esan behar da, dena den, Neurathen idatzietan Schlicken izena, asko aipatua eta oso objektiboki, beti ongi erabilia agertzen zela.
2001
‎Platon izango da, dena dela, bere kritiketan zuhur eta indartsuena. Eta lon en biltzen dituen kritikak, aurreratu dudan moduan, mezu tradizionalaren kontrakoak ez ezik, irakaskuntza horrek berarekin dakarren diskurtso formaren aurkakoak dira: olerkigintzaren aurkakoak hain zuzen ere —filosofiaren diskurtsoari kontrajarriz—4.
‎Platonek hemendik zenbait ondorio ateratzen ditu. Filosofia eta demokraziaren arteko bateraezintasuna ez ezik, filosofiaren eta jendearen artekoa ere bada: filosofia heriotzari lotuta dago.
‎Interpretazio batzuek berbaitango gauza bihurtu dute Kanten filosofia osoaren oinarria, agian ondorengo idealistek garrantzi handia eman ziotelako7; baina hori, errua ez ezik, astakeria handi bat ere bada, gehienbat horrela berbaitango gauzak izaera ezezaguneko izaki misteriotsu bihurtzen direlako. Interpretazio errealista hau ontologikoa da, hau da, agerpenak eta berbaitango gauzak bi izaki mota ezberdin izango lirateke, batetik itxurak eta bestetik itxura horien ezinbesteko oinarriak liratekeen benetako gauzak.
‎Azken helburua nahimenaren askatasuna, arimaren hilezkortasuna eta Jainkoaren izatea frogatzea litzateke. Baina hauetaz espekulatiboki aritzea oso zaila izatea ez ezik, apenas du interesik, gero emaitzak inmanenteki ezin baitira erabili. Hala ere, arrazoimenak ideia hauen atzetik jarraitzen badu, hauen alde praktikoagatik izango da, hau da, askatasunarekin zerikusia duen guztiagatik.
2002
‎Ohikoena izan da noski, eta baita hartu izan direnetan neurririk arriskutsuena ere, presoak elkarrekin biltzea, denak nahas mahas halako batean ipiniz, zordunak eta odolzaleak, lapurrak eta hiltzaileak, gazteak eta zaharrak, denak nahastea, espetxeak kloaka nardagarri eta ustel bihurtuz. Kontura gaitezen, ordea, neurri horrek, presoen osasuna ez ezik, berauen bihotz arimak ere suntsitu dituela.
‎Espetxeen martxa onak eta presoen erreformak komenigarri ez ezik, beharrezko ere bihurtzen ditu neurriok guztiok. Ingeles jatorrizkoan esaten zaigu zein diren noizean behin presoei leotzetatik irten eta pasabideetan paseatzen uzteak dakartzan onurak.
‎Benthamek zaintzaileari boterea emateaz gain, jakituria eransten dio oinarrizko ezaugarri gisa. Zaintzaileak presoa zaindu ez ezik, ezagutu ere egin behar du, bere jarrera, izaera, ahultasun eta indarrak kalibratuz, trataera pertsonalizatua jasan dezan. Denborarekin kontrol espezializatu hau sofistikatuz joan da, eta egun psikologo, kriminologo eta langile sozial gorputz oso batek egiten du presoaren gaineko kontrola eta tratamendu indibidualaren finkapena.
‎Dumonten izenburuek II. hitz atzeko hamasei ataletatik hamarren oihartzuna egiten dute, nahiz eta hark egiaz hamar atal baino gehiagoko materiala erabili duen, zenbaitetan Benthamen atal bat baino gehiago batu baitu. Esaterako, Dumonten ‘De la Propete et de la Sante’ atala Benthamen XI. atalean, ‘Osasuna eta Garbitasuna’ deritzanean, ez ezik, X. atalean, ‘Aireztatzea eta Ariketa’, eta XIII.ean, ‘Denboraren antolamendua’ atalean ere oinarritzen da. Ezinezkoa da jakitea zeinek erabaki zuen, Benthamek ala Dumontek, Idatzi Panoptikoetako zein zati erabili behar ziren frantsesezko aipamenean, baina argi dago benthamdarrek ikusi zutela II. hitz atzeak I. hitz atze teknikoak baino interes orokorragoa zuela.
‎Aurretik aipatu den bezala, eraikin forma bat ez ezik, Benthamek gobernurako modu bat ere plazaratzen du Panoptikoan. Izan ere, bere asmoa eraikin eta gobernu era hau kartzela ez diren antolakuntza sozialaren beste alorretara zabaltzea da.
2003
‎Erlijio legeak dira, gizakiaren jokabidea lehenengo bi legeen espirituaren arabera arautzen dutenak, barne xedapenen bitartez; xedapenok direla bide, gizakiak Jainkoari, bere buruari eta gainerakoei begira dituen eginbehar guztiak beteko ditu, dela bere aldetik, dela ordena publikoari dagokionez. Talde horretan, fedearen eta ohituren inguruko erregelak ez ezik, Jainkoa gurtzeko kanpo gaiak eta diziplina eklesiastikoari lotutakoak ere sartzen dira.
‎Erlijioak agintzen du, eta horren ministroek halaxe betearazi behar dute, denbora botereei men egin behar zaiela, ondokoagatik: botereen aginteak eta botereen ondoriozko zigorrek beldurra sortarazten dutelako, men egite hori oinarrizko eginbeharra delako eta norberaren kontzientziak zein ordena maitatzeak ondorio hori dakarrelako; edu berean, erlijioaren erabilpenari eustea eta ordena horri kalte egiten diotenaren kontra agintea nahiz indarra erabiltzea, denbora botereentzako legeak ez ezik, agintzen dutenentzako eginbeharrak ere badira. Bi botere horiek, beraz, bide bertsutik doaz, elkarri laguntza eskainiz, eta espiritu agintearen muinak politika agintearen kontrakoa eskatzen duela dirudien arren —ulerbidez, erlijio ministroek kriminalaren bizitza eskatzen dutenean, penitentziaren bat bakarrik ezarriko diote, baina politikak heriotza zigorra ezarriko luke—, ez da horrela:
‎Askok uste dutenaren aurka, Domaten lana zuzenbidearen kutsukoa da; ez, menturaz, politikaren sundakoa, zuzenbide publikoari bere lanaren bigarren zatia eskaintzen badio ere. Domat, bistan da, teorikoa ez ezik, magistratua ere bada, eta zuzenbidearen jarduera praktikoa bame bametik ezagutzen du.
‎Erraz epaituko da horien egiazkotasuna, horretarako baitira gure espirituan zer nolako zirrara egin behar dizkiguten, hala Jainkoak erlijioaren bidez argitu dizkigun egiak, nola gure berezko arrazoiak erakusten dizkigunak; esan ere, esan daiteke legeen lehen printzipioek egia izaera badutela, eta beste giza zientzienak baino alderago jartzen eta lerratzen dutela gizakia. Azken hauenak eta euren ondorioenak, bihotzarenak ez ezik, arrazoimenaren objektuak ere badira eta halako ulermen gaitasuna behar da eurotan sakontzeko. Legeenak, aldiz, eta berezko zaizkien erregelenak, halako egia izaera dute, eta ez dago eurok ezagutzeko gai ez denik.
‎20 Bestalde ere, jaraunsle eta legatu hartzaile izendatzeko askatasuna ez ezik, legeak ordezpenak eta fideikomisoak egiteko ahalmena ere ematen du, bertan bigarren oinordekoa deitua dela lehen jaraunsle edo legatu hartzailearen ordez. Bosgarren liburuan, horren ondorioz, ordezpenak eta fideikomisoak sartuko dira.
‎Estatua auzi zientifikoetan sartuta ikustea gustatzen ez zaien horiek gogoan hartu lukete zientziaren itzelezko chauvinismoa: zientzialari gehienek ‘zientziarentzako askatasuna’ leloarekin esan nahi dutena hauxe da, jarduera horretara atxiki diren horiek ez ezik gainerako guztiak ere doktrinatzeko askatasuna. Jakina, osagai zientifiko eta ez zientifikoen arteko nahasketa guzti guztiak ez dira arrakastatsuak (Lysenko adibidez).
‎Ohar horiek zientziak metodo berezirik ez duelako ikuspuntuarekin konbinatuz, honako emaitzara iristen gara: zientzia eta ez zientziaren arteko banaketa, artifiziala ez ezik, ezagutzaren aurrerapenerako ere kaltegarria da. Natura ezagutu nahi badugu, gure ingurune fisikoa menperatu nahi badugu, orduan ideia guztiak, metodo guztiak erabili behar ditugu, eta ez horien selekzio txiki bat hain zuzen.
‎Zientziak emaitza irmorik ez duela ere aurkitu dugu, bere teoriak, enuntziatu faktikoak bezalaxe, sarritan lokalki okerrak ez ezik guztiz faltsuak ere badiren hipotesiak direla, inoiz existitu ez diren gauzei buruzko baieztapenak egiten baitituzte. John Stuart Millek (On Liberty) aurkeztutako eta egungo propagandista aldarrikatzaileenak Karl Popper eta Helmut Skinner dituen ikuspuntu horren arabera, zientzia alternatiba lehiakorren bilduma bat da.
‎Eta zientzialari profesionalen komunitatea ezaugarritzen jarraitzen duen bitartean, ikerkuntza emankorrarentzako bi zentzutan funtsezkoa dela erakusten du. Zientzialari banakoari, jorratu behar dituen arazo zilegiak ez ezik, horientzako ebazpen onargarrien izaera definitzean, konpromiso hori ikerkuntzaren beraren berezko osagarria da. Zientzialariak, normalean, xake jokalariak bezalaxe, puzzleak ebazten ditu, eta hezkuntzaren bidez eragiten zaion konpromisoak bere garaian indarrean dauden joko arauak eskaintzen dizkio.
‎Argudia liteke, nik inplikazioz egingo dudan bezalaxe, hain zuzen, XVIII eta XIX. mendeen arreta Ptolomeoren obran edo Descartes, Huygens eta Leibnizen ikuskera erlatibistan kokatzeak XX. mendean hasi zen fisikaren iraultza bizkortu baino atzeratu egingo lukeela. Paradigmatik paradigmara aurreratzea, eta ez klasikotzat onartutakoen etengabeko lehiaren bidez, zientzi garapen helduaren ezaugarri funtzionala ez ezik faktuala ere izan daiteke.
‎Ondorioz, eta haritik ten eginez gero, Kuhnen beste hipotesi gehienak ere atereaz joan gaitezkeela ikus dezakegu, Popperren kritikak, zientziagintza normaldua jotzeaz gain, garapen iraultzailearen ideia eta Kuhnen soziologismoa kolpatzen baititu gehienbat. Izan ere, Kuhnen" logic of discovery" esaldiak" zientzi ikerkuntzaren poppertar logika" nahi du esan, eta" psychology" hitzaren hedapenak" psikologia soziala" ez ezik," soziologia" ere barneratzen du. Eta logikatik haratago joateak edo, hobeto esanda, logika albo batera uzteak, ez du Popper konbentzitzen.
‎ikusmolde semantikoak, programa estrukturalista, filosofia naturalizatua edo kognitibismoa. Bestalde, 1960ko hamarkadako filosofia historizistari, Kuhnek irekitako ildotik; askoren ustez zientzia eta teknologiarekiko pentsamendu kritikoaren hozia ez ezik, gizarte azterketarena ere bada, eta horren helburua dagoeneko ez da zientzi ezagutza aztertzea, zientzi jarduera baizik. Guztien artetik Paul K. Feyerabend() azpimarratu behar dugu, kontuan izanik bere anarkismo epistemologikoa garai hartako garrantzi handiko tesi zirikatzaileak ekarri zizkiola filosofiari, hemen aurkezten dugun Feyerabenden artikuluaren baitan nabarmen agertzen den legez.
2004
‎Descartesek buruan duen Jainkoak, bada, balio du ez inor bekatutik salbatzeko edo zigortzeko, baizik eta munduaren ezagueraren oinarria izateko; eta ez dira kontuan izango hemen fedea sustatzeko oso garrantzitsuak izan zitezkeen beste zenbait ezaugarri, elizak beti gogoan zituenak. Horregatik, hemen, Jainkoaren eginbeharra izango da Ni pentsatzailea, ideiak dituena, oraindik bere barrukotasunetik irten ezin duena, kanpoko munduarekin uztartzea, eta ideien euskarria dela ez ezik, baita euren artean ordena, hierarkizazioa, badagoela erakustea ere. Izan ere, ezin dugu mundua elkarren artean jarraipen bat ez duten sentipen pila baten bidez ezagutu; baina, era berean, ezin dugu bera ordenarik eta elkarren arteko loturarik eta hierarkiarik gabeko ideien bidez ezagutu, hiri bat argazki bilduma desordenatu baten bidez ezagutu ezin dugun legetxe.
‎Jainkoa izango da neuk pentsatzen dudana eta ez kanpoko aginte batek irakatsi didana Jainkoari buruz. Jainko hau niaren kontzientziaren zatia ez ezik, kontzientzia horren ezinbesteko aurrebaldintza izango da, ideien unibertsoaren osotasunean taxua eta ordena ezarriko du, zalantzari mugak ipiniko dizkio.
‎Orain arte ikusi dugunez Jainkoa berarengandik kanpo dauden gauza guztien sortzailea izango litzateke, eta hori dela-eta egiaren bermea ez ezik naturaren osotasunaren jatorria ere izango da. Horrela ez da bakarrik eskainiko naturaren azalpen logikoa, baizik eta Jainkoarengan mundu fisikoaren sortzailea eta iraunarazlea ikusiko du.
‎Hori zela eta, eta aitona sendagilea izan zuen arren, ez zuen uste orduko medikuntzatik aparteko etekinik aterako zuenik berak. Medikuntzak orduan ematen zituen azalpenak eta erabiltzen zituen tresnak gutxiesten zituen, eta, izua sentitu ez ezik, eurekiko erdeinu intelektuala ere erakusten zuen. Azken batean, zientzien lana izan baino gehiago, sineskeriak estalita zegoela zeritzon, eta gehiago uztartzen zuen ezagunak zituen jakintza esoterikoekin zientziarekin baino.
‎Edozein modutan, pisuzkoak diren arren, ez ditu argudiook nahikotzat joko matematikaren indarra auzitan jartzeko bidean, eta urrats bat gehiago eman beharra ikusiko du. Ez dugu ahaztu behar matematiketan bilatu nahi duela berak eredua, naturaren ulerkuntzarako ez ezik bere filosofiarako ere, eta ez da nahikoa esatea bera erabilgarritasun gutxikoa dela, edo irudiez baliatzen dela, baliogabetzat jo ahal izateko. Azken batean, argudio hauek kontuan dute gizakiek bere garaian matematikez egiten zuten erabilera, eta balio dute erabilera horren baliagarritasuna (praktikoa nahiz teorikoa) auzitan jartzeko.
‎Aldaketa, andre gizonon izaerari buruzko adieran ez ezik, naturaren izaerari buruzko ikuspegian eta andre gizonon naturarekiko harremanean ere emango litzateke.
‎Hori ez da kontu berria hausnarketa filosofikoaren historian, bide luzea egin baitu Greziako filosofo handiak, bereziki Platon, hortik abiatu zirenetik; baina, bestalde, garai haietatik aurrera arrazoimena modu morroian erabili izan da oso neurri handi batean, hots, fedea indartzeko eta sentimenezko ezagutzaren menpeko eginez. Descartesek, berriz, arrazoimenari autonomia ez ezik lehentasuna ere emango dio, azken batean erakutsi nahiko du arrazoimena eta sentitzea gauza ezberdinak direla, hau da, gauza bat direla sentimenak eta beste gauza bat arrazoimena; eta, hori baino gehiago, erakutsi du, ezagutzara heldu nahi badugu, arrazoimenak agindu behar duela sentimenen gainean, hots, arrazoimena sentimenaren aurrekoa dela eta ez alderantziz. Baina, horretaz gain, erakutsi du baita ere fedearen aurrekoa ere badela ezagutza zientifikoari dagokionean.
‎Honi dagokionez, ez da ahaztu behar Diskurtsoaren bukaeran eta beste zenbait momentutan garbiro erakusten digula esperimentazioari ematen dion garrantzia. Neurri batean berarentzat esperientzia lehena ez izan arren ezagutzarako prozesuan, baliotsua ez ezik, ezinbestekoa izango da. Esan daiteke zalantzarekin ekin den prozesu luze eta korapilatsuaren azken helburua dela zalantzagarria iruditu zaion guztiaz azalpen seguru eta razionala ematera heltzea, baita esperientziaz ere, ahalezkoa egiteko esperientzia hau ardatz razionaletan planteatzea.
‎Pentsamendu hutsaren existentziari buruz, honez gero, zalantzarako lekurik ez dagoenez, hurrengo urratsa izango da, orduan, mundu materialaren existentzia frogatzea. Eta horrek baimenduko dio fisikaren oinarria zehaztea ez ezik, baita erakutsi ahal izatea ere arima existitzen dela mundu fisikotik bereizirik. Nolabait esateagatik, berarentzat mundu fisikoaren existentziaren frogapena Ni razionalaren existentziaren frogapen osagarria bihurtuko da.
‎Baina erreforma protestanteari erantzuteko eliza katolikoak jasan zuen zenbait aldaketarekin batera, ikastea sekularizatzen hasi zen eta honek jakintzaren ateak ireki zizkion jende mota berri bati, elizaren zerbitzu hutsaz gain buruan beste kezka batzuk zituena. Heziketa ez zen, beraz, aurrerantzean apaizgaiei eta apaizgoari zuzendua izango bakarrik, eta ikasketen bidea nobleziaren semeek ez ezik, baita sendi aberatsetakoek eta ez hain aberatsetakoek ere hartuko zuten. Eskolaren sekularizazio horren ardura, nagusiki, Jesuiten eskuetan geratu zen, bera izan baitzen erreforma protestanteari aurre egiteko eliza katolikoaren baitan sortu zen ordena nagusia; eta bere eginbeharren artean heziketa sistema bat garatzea egongo zen, elite bat sortuko zuena, Jesusen Lagundiaren egitasmoa betetzen laguntzeko, hau da, fedea ez kristauen mundura zabaltzeko eta kristautasunaren barruan heresiaren aurka borroka egiteko.
‎Baina baita matematikari ere egokituko zaio galbahe horretatik pasatzea, oso asko estimatzen zuen arren, jabetuko zelako ezin zela bere gainean inolako ezagutza praktikorik eraiki. Bestalde, Descartes jabetuko da diziplina hauen indarra eta balioa (matematikarena ez ezik filosofiarena ere) onartzeko erabiliko zen azken argudioa nagusien esanetara makurtu beharrean zetzala. Aristotelesen fisika, esaterako, onartu beharrekoa zen haren aginteagatik eta ez berak eskaintzen zituen azalpenak beste batzuk baino arrazoizkoagoak edo sinesgarriagoak zirelako.
‎Etxea utzi, baina ez bakarrik guraso eta anai arrebengandik aldenduz, baizik eta ordura arte aterpe intelektuala eskaini zion bizilekua ere atzean ahaztuta. Horrek guztiak baimenduko zion bere gizarte bizitzak ezartzen zizkion mugetatik ez ezik baita eskolaren mundutik aldentzea ere. Denbora galdu beharrean gustuko ez zituen gauzak egiten eta gogaiteraino zuten kontuak ikasten, gogokoagoa izango zuen beste leku batzuk ezagutzea, beste biziera batzuk, beste jende mota bat.
‎Bada, norbaiti —berdin da nori— otu zitzaion ‘espresiboago’ zitekeela sexu marka bat ezartzea aurpegiari eta —‘kasualitate hutsez’— gizonezko baten itxura eman zion. Denon mesedegarri, eta hizkuntzaren ohoregarri, litzateke hurrengo argitalpenean huts hori zuzenduko balitz, testuaren errata ugarixeak ez ezik.
‎3 Oso adierazgarria Wittgensteinek ez duela behin ere Hegel aipatzen ez Tractatus ean ez bere Egunkari filosofikoetan ere, ez eta —oso oker ez banago— geroko idatzietan ere, salbuespenen bat kenduta agian. Ezaguna da, bestalde, Russell, Moore eta haien garaiko beste filosofo ingeles askoren antihegelianismoa, enpirismo positibista ez ezik.
‎Perpausa izango da, hain zuzen ere, errealitatearen irudi berebizikoa, egitura eta barne artikulazio sendo batean oinarri hartzen duenez gero," Irudiaren elementuen arteko lotura honi irudiaren egitura deritza eta egitura honen ahaltasunari irudiaren irudikatze forma" (2.15). Irudiak, beraz, egitura bat ez ezik irudikatze forma bat ere daduka bere baitan, zinezko irudi izango bada. Irudiaren eginkizuna irudikatzea denez gero, bere irudikatze ahaltasuna bere baitan darama eta, horrenbestez, dagokion irudikatze forma ere.
‎Adierazgarritasuna da perpaus zentzudun guztiek amankomunean dutena. Poesiak eta literaturak ez ezik, eguneroko hizkuntzak ere adierazgarritasunean hartzen du iturri eta oinarri. Wittgensteinek ez zuen puntu hau behar adina kontuan hartu Tractatus a idazterakoan, Fregek eta Russellek aintzat hartu ez zuten bezala.
‎" Perpausak soilik du zentzurik (Sinn); perpausaren testuinguruan (Zusammenhang) soilik du izen batek esanahirik (Bedeutung)" (3.3). Wittgensteinen hitzok berebiziko garrantzia dute, perpausen eta izenen arteko diferentziari dagokionez ez ezik irudikapen teoriari dihoakionez ere. Dakuskigun gauzak gertuagotik.
‎Egia esan, izenek esanahirik ez ezik badukete ere nolabaiteko zentzurik, esanahi orok zentzu konnotazio minimo bat duelako. Errealitatean, hizkuntzaren errealitatean, perpausak izenen ‘aurretik’ baitoaz eta, hartara, izenak beti perpaus testuinguru batean suertatzen baitira praktikan.
‎Izan ere, mintzatzen garenean, praktikan, izenak perpaus baten testuinguruan kokatzen dira (ia) beti, nahiz eta testuinguru batzuk beste batzuk baino zehatzagoak izan. Gure ustez, izenek esanahirik ez ezik zentzurik ere badute. ‘Presoak etxera! ’ perpausak zentzu argirik duen bezala, nekez uka dakieke zentzurik ‘preso (ak) ’ eta ‘etxe (ra) ’ izenei.
‎Baina abstraktua izateaz gainera, edo agian horrexegatik beragatik, nekez irudika daiteke zer esan nahi duen perpaus testuingururik gabe. Eta, hirugarrenik, abstraktu ez ezik etikoa ere bada eta, hartara, maitasun hitzak zinez zerbait adieraztekotan, kontuan hartu beharra ere dago nork, nori, noiz, non eta zergatik esaten duen, pragmatikaren zientziak erakusten digunez. Inork esan lezake ‘maitasun’ bezalako hitzak ez direla benetako izenak, errealitateko objektu konkretuei erreferentzia egiten ez dietelako.
‎Hurrengo paragrafo eta orrialdeetan orduan adierazi gabe utzi nituenak azaltzen ahalegindu naiz orain, Wittgensteinek etikaz zuen ikuspegia ahalik eta zehatzen erakutsiz. Wittgensteinen etika ez ezik, gure filosofoak Jainkoaz eta mistikaz idatzi zuen apurra ere hartu dut hizpide. Egia esan, haren testurik garrantzitsuenak ia soilik aipatzera mugatu naiz, irakurleak ezagut ditzan eta beren testuinguruan hausnar ahal ditzan.
‎Dioguna ez da inongo eta inorako garbizalekeriak eraginda, gure hizkuntzari berari dagokion funtsezko zerbaitek bultzatuta baizik. Arrazoi linguistikoak ez ezik, filosofikoak ere bai baitira diodanaren frogagarri eta irozgarri, batez ere Wittgensteinen hizkuntz filosofia hizpide dugunean. Ez dugu esango ‘errepresentatu’ hitza eta bere eratorriak erdaratikakoak izateagatik geuregana ez ditzakegunik.
‎Galdera guztiz onto logikoa, mamiz eta definizioz, errealitatearen izantasuna eta beronen adierazpen (irudikapen) logiko linguistikoa baitaude jokoan. Galdera ontologikoa ez ezik metafisikoa ere bada neopositibistei eta posmodernista askori gaitzi bazaie ere; eta orobat, ikusiko dugunez, galdera etikoa ere bada, Wittgensteinek berak iradoki zuen bezala.
‎Bigarrenik, Wittgensteinek ez digu behar bezala argitzen zergatik hasieran konparazioa zirudiena, orain funtsean zentzurik gabekoa dela dirudien. Ezen argudio horri hertsiki jarraituz gero, hasierako konparazioak ez ezik hurrengoak (edo hurrengoek) ere zentzurik gabea izan luke (lukete). Konparazio bat zentzurik gabea izan daiteke, dudarik gabe; baina ezin esan edo iradoki daiteke konparazio orok hala izan behar duenik.
‎Eskubide bat da. Eta bidezko ez ezik autoterapia ezinago osasungarria edo barne ahotsaren agindu isila ere. Mistiko handi guztien esperientzia apofantikoa izan da, alde eta aldi orotan begirunez eta erreberentziaz miretsi izan dena.
‎" Errealizatzaile" epitetoarekin zera adierazi nahi dugu, alegia gizakiak bere burua eta bere hurkoena errealizatzeko eta errealizatzen laguntzeko, hurrenez hurren, bere berezko duen premia eta izaera. Errealizazio eta errealizatu terminoak" erreal (itate)" hitzari estuki lotuak daude, etimologikoki ez ezik, semantikoki ere. Euskaraz ‘erreal’ eta ‘errealitate’ hitzak geure egin ditugunez gero, areago filosofiaz edo giza zientziez ari garenean, errealizatu hitza eta bere eratorriak geure egin behar genituzke zuzen osoz.
‎Testu garrantzitsu honetan gure filosofoak gizakiaren aipatu bi definizioak eman ez ezik beren lotura logikoa adierazten digu, jarraian ikusiko dugunez; eta aldi berean gizakiaren etikotasuna gailentzen du, politikaren baitan bete betean kokatzen duelarik, etikaren definizio inplizitu bat emanez.
‎Elkarrekintza eta elkarreragin ezberdinez eta ugariz osaturiko sistema bat da gizartea, komunikazio eta jarduera elkarte bat, alegia. Hala, gizakia gizartearen babes hartzaile adina dugu parte hartzaile eta eragile, hots, erkide eta herritar, seme alaba eta senide ez ezik. Jakin badakigu gizarte askotxotan, iraganean bezala gaur egunean ere, gizakide gehienen ekimena eta askatasuna oso mugatuta ageri (izan) direla, baina egitate hits eta dramatiko horrek ez du baliogabetzen baieztatu duguna, arrazismoaren errealitateak arrazakeriaren funsgabetasuna baliogabetzen ez duen bezala.
‎Wittgensteinek eskatzen digun isiltasunak balio propedeutikorik ez ezik balio ontologiko eta are teologikorik ere badu. Ezen haren ahoan eta gogoan" mintza ezin daitekeena" bizitzaren zentzua da, mistiko dena, transzendentea.
‎Honetan datzake Wittgensteinen ekarpenik handiena gure gaiari dihoakionez: Wittgensteinek erakutsi zuen perpausa, errealitatearen irudia ez ezik, bere baitan daduzkan esapideen funtzio bat dela (3.318), Aristotelesek intuitu ez zuena eta logika megariko estoikoak antzeman bide zuena. Egia esan, Fregek eta Russellek jada hautemana eta erakutsia zuten ‘perpaus funtzio’ kontzeptua, Wittgensteinek berak aitortzen duenez, baina honek haratago eraman zuen adigai horren irispidea eta bere gainean eraiki zuen bere irudikapenaren teoria.
‎norbera, beste gizakiak eta munduko gauzak. Munduko" gauzen" artean, halere, gauza bizidunen eta bizigabeen arteko bereizketa egin behar litzatekeela dirudi, ikuspuntu etiko eta ontologikotik, zientifikotik ez ezik. Nolanahi ere, pertsonen baitako eta pertsonen arteko etika da orain hizpide duguna.
‎Gizakia, berriz, izaki historikoa da bere poro guztietarik; historian bizi da, historiatik edanez eta haren gatibu eta partaide izanez aldi berean. Eta historiak denborari lotzen du gizakia, espazioari ez ezik. Eta lotura horrek ikuspuntu ezberdinak, gizakiak bezain ugariak, sorrarazten ditu.
‎Objektibitate eta alteritate horri esker munduko beste gizakiak (gizakideak) subjektu (pertsona) bezala ikus ditzaket eta halakotzat (hots, aintzakotzat) har. Munduko beste gizaki guztiak ez ezik, munduko izaki guztiak aintzat har ditzaket; eta aintzat hartu behar dira, pentsamendu ekologiko zahar eta berriak zuzen ikusi duenez. c) Munduaren alteritateak beste subjektuen (subjektukideen) errealitatea agerrarazten digu, nire mundua besteena ere badela nabarmenduz, beste izakiena ere badelarik. Hartara subjektu/ mundu dialektika ontologikoak ni/ bestea (k) dialektika etikora garamatza.
‎2) Hizkuntza komunikabide ez ezik, afektu bide eta maita bide ere badela.
‎Perpausak ez baitira irudi hutsak, irudi aseptikoak," baliogabeak". Perpausek errealitatea deskribatu ez ezik, balioetsi egiten dute. Hizkuntza gure balioen ispilua da.
‎Guztiarekin ere, uste dugu argi zerbait ekar lezakeela balio ekonomiko eta sozialen azterketa sakon batek aipatu dugun ikuspuntutik, besteak beste. Kontsumismoa eta" exhibizio" soziala nagusitzen ari diren garaiotan, giza mekanismo psikosozialak, ekonomikoak ez ezik, hobeki ezagutu behar ditugu gizarte justuago eta gizatiarrago eraiki ahal dezagun denon artean. Eta ‘gizarte’ diogunean gizadi osoa esan nahi dugu, herri, kultura eta nazio guztiek osatzen dutena.
2005
‎urlia, bere aitaren maitatzaile; sandia, bere amarena, eta, berendia, bere neba arrebena. Edonondik begiratuta ere, zati horiek oso txikiak dira zure izenarekin alderatuta, izen horrek bere baitan hartzen baitu, gauza horiek ez ezik, eder eta zintzo den oro.
2006
‎Ikusi dugunez, Peleok Fenix izeneko zaindari eta laguntzailea jarri dio Akiles semeari, gerran ezjakina delako ez ezik, ezjakina delako gizonak goren bilakatzen dituen Biltzarrean (ina t’ andrej ariprepeej teleousi agorewn). Peleoren agindu hori beterik, Fenixek balentria egile izaten eta hitzen esale (muqwn rhthr) izaten irakasten dio110.
‎ongia eta gaizkia bereizten ikasi du —ez noski giza abere sokratiko batek emango lukeen zentzuan—, gorentasun eta makurtasun aristokratikoak bereizten ikasi du, horiek baitira esla eta cereia adjektiboek eskatzen duten itzulpen doia. Ezagupen horiek ez zituenean, npioj zen Telemako, alegia, haurra edo adin txikikoa ez ezik, inozoa eta, gainera, hitz egiten ez dakiena; horregatik itzuli dugu iritzirik gabeko. Interesgarria da, azkenik, adin txikitasun horrek itsutasuna eta zorigabetasuna ere adieraztea, sendotu egiten baita orain Telemako heroi bilakatu delako baieztapena:
‎Durkheimen soziologiak, kontzientzia kolektiboaren kontzeptuak, eskola sortu du azterketa klasikoetan39: banakoaren kontzientzia eta indibidualtasuna erabat bereizi gabeak, taldetasunetik guztiz banandu gabeak antzeman dira; giza taldea, aldez edo moldez, banakoari gainezkatzen zitzaion heinean, sentipen independenterik sortu ezina baieztatu da40 Psikologikoki ez ezik, kanpotik inposatzen zen egitura politiko eta sinbolikoa nabarmendu da: gizabanako bakoitzaren nortasuna bere taldekideen begirada zorrotzaren menpean garatzen da, askatu ezinik, norbanatu ezinik41 Espartaren adibidea erabil daiteke taldetasunak eta bizitza kolektiboak zeukan indarra neurtzeko:
‎Zerutarrekiko harremanak leuntzeko ez ezik, komunitatearen bizikidetza ospatzeko unea zen erritua, edozein gertakari esanguratsu laguntzen baitzen bazkari komun, kirol lehiaketa, prozesio edo antzerkiarekin56.
‎Nola ulertuko ditugu, esaterako, jainko jainkosa eta gizon emakumeen arteko harreman afektiboak eta erotikoak? Maitasuna eta sexu loturak, agerikoak ez ezik, oso ohikoak dira epikan: ezin dira salbuetsi sistema osoa zauritu gabe.
‎Helios —edo, Hiperion—, giza abere hilkorren argia ez ezik, jainko eta andere beraien argia ere bazen14.
‎Patuak egokitu dien bidean barrena gidari izan ez ezik, jainko eta andereak laguntzaile dira gizakientzat: berehala jaisten dira Olinpotik heroien ondoan jartzera, horiei eragozpen edo arriskuren bat sortzen zaienean.
‎Mizenas ez ezik, hiribildu gehiago ere bazegoen Heladen: Tirinto eta Midea, Argolidan; Bafio, Lakonian; Pilos, Mesenian; lolkos, Tesalian; Orkomeno eta Gla, Kopaisko aintziran; Tebasko Kadmeion, Beozian; edo, Atenas, Atikan99.
‎botere mizenikoak, mendeak geroago Helade klasikoak bereganatutako esparru ia berbera hartu zuen: kontinentea ez ezik, Egeoko uharteak eta Kreta —grekoa ez zen kultura minoikoa bereganatuz— menderatu zituen; komertzio bideak ireki zituen Egipto, Anatolia, Siria eta Palestinan.
‎Ugariten lantegi bat ezarri izanak Siriarekiko harreman nahastezinez hitz egiten digu. Siriara ez ezik, Egiptora eta Palestinara ere ardoa, olioa eta ukenduak eraman bide ziren, pitxer ugari aurkitu baita leku horietan. Eufrates inguruko dokumentuetan Kretako oihalak aipatzen dira, bestalde.
‎Atena ezkutuz, lantzaz eta kaskoz jantzita agertu ohi da32 Gizonezko itxura du Atenak; irudian ez ezik, jarreran ere, androgino samarra da. Maiz, bere besoetakoak lagundu nahi dituenean, gizontzat janzten da.
‎Hera andereak ere botere eta ahalmen bereziak ditu Olinpoan, Zeusen emazte izateko aukeratu zutelako ez ezik, leinu garbikoa eta adintsua delako. Eta, Zeusek bezala, ez dio erreparorik jarriko gainerako jainkozkoen artean indarra erabiltzeari.
‎Linear B taulatxoen lekukotasuna ez ezik, arkeologiak ere eskaintzen du daturik erregeaz kanpo gerrari klase boteretsua egon zela baieztatzeko: erregeenak ez ziren hilobietan aurkitu diren objektuen aberastasunak klase horren izaera gorena nabarmentzen du156.
‎Luxu horrekin lotura handia du, bestalde, gizarte mizenikoan indartu zen erregeen arteko opari, atzera opari eta trukearen ohitura. Herri bereizigabeetan —balio materialik eduki ez arren— balio sinboliko handia zeukaten iduneko, eskumuturreko edo maskorrak bildumatzen zituzten bezala132, lehen helendarrek luxuzko objektuak erabiltzen zituzten, trukerako eta harreman sareak indartzeko ez ezik, jarrera ohoretsu bat saritzeko edo bisitaria omentzeko.
‎Gerraren eta komertzioaren zuzendaritzan, gizarte guztiaren jarduerak planifikatzen zituen botere zentralizatuaren erpinean, errege edo wa nax boteretsuak agertzen dira, produkzioa zentralizatu ez ezik, Kreta minoikoaren aberastasunaz eta Ekialdeko soberakinaz jabetu zirenak135 Aberastasun hori erakusten dute erregeen hilobiek eta jauregietako fresko aipagarriek.
‎Biltzarrera deitu ez ezik, Atenak gogoa pizten die herritarrei, bultzatu egiten ditu Biltzarrera eta agora bete bete egiten da, bere eraginez. Itakan ikusi dugu hori:
‎Gizonak deitu eta Biltzarrari amaiera eman ez ezik, bertan gauzak zuzen egin daitezen zaintzen du Temisek: ikusia dugunez, zuzenbidearen jainkosa da Temis (&emiç), eta zuzenbidearekin lotuta ageri dira Eunomia eta Dike62 haren bi alaben zereginak.
‎Organoen jaiduraren arabera, objektu bera gozoa eta mingotsa izan daiteke batera; eta atsotitzak jada finkatu zuen gustuei buruz eztabaidatzea antzua dela. Normala da, baita beharrezkoa ere, axioma hori3 gorputz gustura ez ezik gogo gustura ere hedatzea. Hortaz, sarritan filosofiaren eta, batez ere, eszeptizismoaren aurka agertu izan den sen ona, behingoz bada ere, bat dator filosofiarekin erabaki bera aldarrikatuz.
‎Usteak arrazoimenaren ordezkariak dira; desioak, ordea, alderdi grinatsuarenak. Esan beharra dago, Humeren ikuspegian, bi gogo egoera (mota) horiek osatzen duten sareak ekintza, azaldu ez ezik, kausatu ere egiten duela. Hortaz, goian aipatu dugun eztabaida dela-eta, badago sintonia bat Humeren eta Davidsonen artean (T 2.3.3.2). 9
‎(2) Bestetik, ideien arteko erlazioetan arakatzea ez ezik, arrazoimenak ezagutza enpirikoa ere eskura dezake esperientzian oinarrituz: gertakarizko auzien esparruan murgiltzen ari gara.
‎Gorago esan bezala, argudio horrek berekin batera beste ondorio bat dakar, hain zuzen ere, razionalismoaren aurkako beste tesi bat: grinak (ekintzak edo nahikariak) ez dira ez arrazoimenaren aldekoak ez aurkakoak, ez arrazoizkoak ez ez arrazoizkoak. Grinak (nahikariak eta ekintzak) dikotomia horietatik kanpo daude.
‎uste dut Bilbon bederatzietan izango naizela, Donostian autobusa 8:30ean hartuz gero. Mikelen nahia, ordea, ez da ez arrazoizkoa ez ez arrazoizkoa.
‎(Q2) Ekintzak ez dira ez arrazoizkoak ez ez arrazoizkoak.
‎Arrazoimenak, halaber, jokabide bat beste jokabide bat baino zuzenagoa edo zentzuzkoagoa dela aurki dezake, edo egin behar duguna zer den erabaki dezake baliabide razionalak bakarrik erabiliz. Hortaz, arrazoimenaren bitartez aurkikuntza geometrikoak ez ezik aurkikuntza moralak ere egiten ditugu.
‎Oinarrizko ideia horrek Humeren filosofian irauten du. Humek ‘zentzumen moral’ adierazpena ez ezik, ‘barne zentzumen’ adierazpena ere erabiltzen du.
‎Baina gizakia, hilkor ez ezik, hiltzaile ere bada berez.
‎Orain hauek bereizten dituenari" muga" izena ematea proposatzen du Kojevek. Edonola ere, baden zerbait izango da, zalantza barik, eta ez ez den zerbait: muga hori zer den esatea zaila den arren, ezin esan daiteke ezereza denik, edo ezer ez denik.
‎Hortaz, jarraikako orain bion arteko bitarte horretan, pitxerrak kokagune eta aldi tarte batean existitzeari uzten diola esan beharra dago, hala ere zerbait ez ezik pitxer bat edo are pitxer horixe bera izateari uzteke. Izaki enigmatiko horri Kojevek zentzu deituko dio.
‎Pare bat orduz lanean aritu ondoan, langelatik hamar minutuz desagertu (komunera, hemerotekara eta hantxe bertan zegoen Bixente Ameztoiren erakusketa bat ikustera) eta bueltan ordenagailutik, globalizazioaren mamia ez ezik beste zenbait ipuinen ernamuina ere bere baitan gordetzen zuen eramangarritik, kablea baino ez zen gelditzen, dardarka oraino.
‎Aipatu zentzuan, hortaz, Kojevek onartzen du jakintza osoa zirkulu ez ezik zikliko ere badela. Hala ere, zientziaren edozein ziklotan, etorkizuna iragan ere izango da beti.
2007
‎teatroa ikustera zihoazenak beraiek ziren Biltzarrean erabakiak hartzen zituztenak edo herri epaiketetan esku hartzen zutenak; areago, Biltzarrean eta herri epaiketetan zeukaten erantzukizun politiko berberaz biltzen ziren herritarrak teatroan: gauzei buruzko ongia eta gaizkia bereizi behar zituzten557 Gaiak eta gertakariak ikusleen aurrean jartzen ditu tragediak558, hiriaren ideario kolektiboa jartzen du ikusteko moduan559 Sendabide ez ezik, ikasbide ere bada tragedia, indar hezitzaile handia izango duen ikuskizun publikoa560.
‎Gaitasun kritikoa ez ezik, komediak ahalmen hezitzaile handia zeukan: Aristofanes beti ari da heziketa molde zaharraren balioa goraipatzen, hain zuzen Euripidesek defendatzen dituen balio berrien —berriegien— aurka581 Eta horretan ez da ikusi behar atzerakoitasuna edo aristokrazia zaletasuna:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia