Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 556

2000
‎Giro ezinago apropos horretan, bada, ekiten diote argitaletxekoek bi idazleen aurkezpenak egiteari. Kontent azaltzen dira haiek plazaratu berri dituzten bi liburuekin, eta esan ere esaten dute, bi idazleek ez dutela aurkezpenik merezi, eta bi liburu hauek zein bere jeneroan, jakina izugarriak direla, nolabaiteko mugarri, lubakietan bizi diren idazle gazteentzat ipar eta artizar eta ibilbide, eta amaitzeko esaten dute, emozioz beterik, bi liburu hauek biharko klasiko ez ezik, gaurko klasiko ere badirela jada, eta azkar ibiltzeko, bada, liburuok erosteko tenorean.
‎Baina igeriketarako neukan joera ez zen ahulagoa. Gurasoek kontraesanari jasangaitz ez ezik, arriskutsu ere iritzi zioten. Arazo larri bat zeukaten beren semetxoarekin, egoera guztiz ezohiko bat.
‎Neure buruarekiko konfiantza sendotu ahala, konplexuak ere astinduz. ...ri eginez, plazan, abenidetan, hipermerkatuan; noiz crawlez, noiz biz  karrez edo bularrez; beti gizalegez eta inor hartxintxarrez edo lauza txikiz edo belar izpiz zipriztindu gabe; umeen aurrean, buruz behera inoiz jauzirik egin gabe; Udalak (baina ez soilik Udalak) eman zizkidan aginduak (xelebreak gehitzekotan ibili naiz, baina eutsi diot tentaldiari) estu estu betez; alegia, nire garraiomodu ez ezik bizimodu ere bilakatu dena ahalik eta erarik arruntenean aurrera eramanez, inon enbarazurik edo ezustekorik sortu gabe, eskatzen zaizkidan erakustaldiei gogotsu erantzunez, baina muga jakin ba  tzuk sekula gainditu gabe; beti oharkabean eta isilik.
‎Ikuskizun hura aipatu nion orduantxe, eta isiltzeko agindu zidan hark, ezker besoa falta zuela, eta ezintasun hark zeharo mingosten ziola aldartea. Nik, gauzen alderdi ona ez ezik komikoa besterik ikusten ez dakien honek, galdetu nion, irrimirri apur batez baina betiere errespetuz, ea zein aldartez ari zitzaidan, kosmikoaz ala beste batez, probintziar idazle gaixo bat besterik ez nintzela eta azal ziezadala arren astiroago puntu hura. Ubel eta triste jarri zen, eta ilean artesia egiten hasi zen abilezia txalogarriz.
‎Nik, nolanahi ere, ez nuen ikusleen asaldura edo izualdi edo erruki berantiar harekin bat egin; ez. Nik, ezjakintasunez ez ezik borondate on guztiarekin, txalo egin nion jaurti  tzaile burugabetuari, zinez uste baitut horixe espero zuela hark gugandik: loriazko azken segundo ahaztezin batzuk, betikotasuneranz  ko bidaia betiere ezezagunean lagungarri izango zituenak.
‎Harridura eta irribarre urduria nahasi ziren ene baitan. " Eta niri zer", pentsatu nuen nire kabutan, kutxazainak esaten zidana sinetsi ez ezik, asko inporta zitzaidalako. Hankek ihes egin nahi zuten, baina hatzek, oharkabean bezala, agindutako eragiketa burutu zuten sekulako abailaz.
‎Bere bizitzako beste aro batean, akaso amnesia txar batek jota, izaki ignaro bat ere izan omen zen. Baina izaera hori ere, disimuluaren bitartez, ondo eraman omen zuen, gabezia hartaz inor ez konturatzeko moduan eraman ere; hain ongi ikasi omen zuen disimulatzen, non baieztapen apodiktiko biribil eta injeniotsuak adierazten ez ezik, buruz ikas zitezkeen gauza ez ohiko guzti guztiak ikasi baitzituen, hala nola zientziari buruzko jakinkizun guztiak. Alde horretatik, gizaki bakar, pribilejiatua zen, jainkoen ezpalekoa; bere memoria eidetikoari esker, ikusten zuen oro garunetan artxiba  tzen zuen, argazki kamera baten azkartasunaz eta objetibitatez.
‎Ez litzateke ezinezkoa izango gauzak nola gertatu ziren zehatz mehatz adieraztea, kronologia deitzen den hori eskrupulosoki errespetatuz, saihesbideak ekidinez, oroimenak eskaintzen dizkizun hutsuneak eta babesak alde batera utziz; ez litzateke, ez, batere zaila izango, eta agian horrela jokatu litza  teke, erarik zuhurrenean ez ezik ortodoxoenean ere. Baina honako istorio hau ez da kronika poliziako bat edo biografia baten kontatze soil hotza, eta narrazio honek halako intentziorik ez duenez eta benetako intentzioaz ez dugu hemen ezer esango, irakurle zolia ez iraintzearren batik bat, barkatuko zaigu xehetasun kronologikoetan ezen ez oroimenak agintzen dizkigun pasarteetan nahiz gertakarietan, edota istorioaren garapenarekin (eta egiarekin, beraz) zerikusirik izan zezakeen txikikerietan estuegi ibili ez bagara; eta ez, esan bezala, estu ibiltzea bereziki nekosoa gerta zitekeelako, baizik eta estutasun horretatik askatzeak, gure ustetan, bizitasun pixka bat ekarriko liokeelako aditzera eman nahi den kontakizunari.
‎Eta esaldia amaitu gabe zuela, bere bulegora sartu zen abaila larri samarrean, ispiluaren aurrean azken aldaketaren berri jakiteko. Ongi hartzen jakin zuen ilearena, eta lankideen txantxak estoikoki ez ezik umore onez ere eraman zituen.
‎Asteburuan, atseden hartu zuen, berriz ere, itxuraldaketa prozesuak, eta, Jainkoaren legeen jakitun nonbait, seigarren eta zazpigarren egunak ongi merezitako deskantsurako hartu zituen. Itxuraldaketa kristaua zen, beraz, eta horrek lasaitu ez ezik grazia pixka bat ere egin zion Brown jaunari. Asteburu hartan ere, aurrekoan egin bezalaxe, bere zaletasunak lantzeko aprobetxatu zuen denbora, eta atzera saihestu behar izan zituen amaren eta arreben eta lagunen gonbit zein baino zein gogaikarriagoak.
‎Goizean footinga egiten zuen, hamabost bat kilometro; egunean zehar ezer berezirik ez zuen egiten, kalean gora eta behera ibili besterik ez, dotore jantzita, oparo diruz, auzo urrunetan, begiak etengabe mugituz, errezelotsu, ikaraz bezala; lasterka ibiltzen zen kalean, sosegurik gabe, erakusleihoetan inori sorbalda eskaini gabe, metro geltokietan aldaketa ugari zentzugabeak eginez, eta bideo pornoak alokatzen zituen (jakina da zertarako); gauean night club ospetxarrekoak bisitatzen zituen, eta han eskaintzen zitzaionari ez zion muzinik egingo. Bi egun besterik ez zituen behar izan, gainera, konturatzeko hantxe sentitzen zela Brown jauna erosoen ez ezik seguruen ere, bezperan zulo higuingarritzat zituen haietan, eta hantxe etortzen zitzaizkiola bere onera bihotzaren taupadak eta hizketarako gogo zurrunak.
‎Platokoak ez ezik, adi eta zorrotz jarra  itzen nituen ikusleriaren arteko zer guztiak ere. Lasai zeuden aspaldixkoan.
‎Almirantez jantzita nahi omen zuen jauna hartu, huraxe izaki gaztaroko haren ilusio bakarra. Apaiz antimilitarista avant la lettre bat fortunatu eta, hara zer diren gauzak, mutikoaren ilusioa zapuztu ez ezik, betiko zapuztu zuen gizonaren izaera ere. Hortik aurrera, jakina, zorigaitzaren dorrean gora, mailadiz mailadi.
‎Hausnarketa horixe egin nuen, bai, Da Vinci jakintsuaren eskutik, eta uste dut gogoeta polita ez ezik, zorrotza eta egokia ere bazela, nolabait ongi ilustratzen zuelako animaliek ezinago hobeki ilustratu izan dute beti gizakion bizimodua hiru iruzurti gaizto haien izaera eta espiritua. Baina nireak alboratuz, eta atzera hari nagusira itzuliz, esan behar dut eguraldia ez zela ez hotz ez bero, Armando Bonilla zutik zegoela, erronkan, itzalita zegoen kamera bati finko finko begira, eta berak hartu zuela hitza aitorpen edo hustuketa bati ekiteko asmo sendoarekin; eta esan behar dut, zinez esan ere, Deere jaunak aurrez iradoki edo zituen basakeria izugarriak ez zirela inondik ere faltsukeria, Armando Bonillak berak delektazio psikopataz aitortu baitzituen hemen paperean idaztekoak ere ez direnak, bere izugarrian.
‎Ekar ezazue erbinude bat eta erruda usaintsu pixka bat. Eta kontuz ibili bere pozoiarekin ez ezik, bere hatsarekin eta begiradarekin ere".
‎Nik argi neukan erantzuna ordurako. Eta nik ez ezik, beste jende batzuek ere bai. Ezen, ustezko harritzarra tankera hartan erori eta ez zela txikitu ikusirik, ikusle batek eta bik eta hiruk programaren faltsukeria salatu zuten, eta biluzik, larru gorritan, sarreraren dirua itzultzea eskatu zuten.
‎" Orain moda modan dagoen tximino haragia izango duk", neure artean pentsatu nuela gogora  tzen naiz, eta besterik gabe ekin nion atzera jaki benetan zaporetsuari. Handik minutu eskasera aurkitu nuenak, ordea, ilea laztu ez ezik, han zer gertatzen ari zen jakiteko ere balio izan zidan: platerean hatz puska bat aurkitu nuen bigarren hartan, bai, hatz zati handi samar bat, baina bere eraztun eta guzti!
‎Agian esango duzu, irakurle, zertara datorren azken hegaldi hau, eta agian pentsatuko duzu berriz ere bidenabarretan galdu naizela, eta ea zer arraiotara joan naizen Ubedako muinoetaraino. Eta hori pentsatu baduzu, irakurle, oraingoan esango dizut ez duzula arrazoi pitorik ere, eta ez naizela Ubedako muinoetara ezertara joan ez naizela inoiz joan, joateko gogo handiak ditudan arren, esan didatenez ikuspegi paregabeaz goza baitaiteke bertatik; eta, behin errieta ematen hasita, esango dizut, gainera, bide guztiek ez ezik bidenabar guztiek ere Erromara daramatzatela, eta pertsiarrek esaten duten legez, pazientzia sustrai mikatza duen arbola dela, baina fruitu ezinago goxoak ematen dituena. Eta, horixe:
‎Pentsatu nuen bakar bakarrik nengoela munduaren erdian, eta nekatuta neukala oso larrua, eta ez nuela artean bizitzaren loria ezagutzeko zorionik izan; eta, soka beretik, pentsatu nuen ahanztura dela gizakiaren hatsik ohikoena, eta argia malko desolatu bat besterik ez dela, noragabe doana, isiltasunera, edota, agian, hilotzek kantatzen duten ereserki izoztura. Gauza gehiago ere pentsatu nituen, haratago dagoen hotzaz, arimaren hotzaz egin nuen hausnar, eta halatan nintzela, atsedenaldia iragarri zuten Oinazeak orduak luze ditu programako arduradunek, eta emankizuna ez ezik, nire pentsamenduen haria ere eten zuten. Begi malkoz itsutuak jaso nituen izartegira; ez zen izarrik ikusten ahal zeru gorenean; terrala usteltzen zen patioko haritzen beso luzeetan.
‎Eta goizaldean itzuli diren gelakideak esnatu baino lehen hanka egin, eta abenida amaigabeetan barrena ibiltzeari ekin diot, lasai, tarteka atseden hartzeko eta jendeari begiratzeko eserialdi ederrak egiten nituela. Grand Avenueko denda famatuetan ez ezik, ustekabean eta aspaldiko partez, eliza batean ere sartu naiz, San Patrick katedralean hain zuzen. Luzaroan egon naiz han, freskotasunean isil eta isiltasunean fresko, nire arimak agian toki sakratuan errazago topatuko ninduelakoan, baina baita zera ere.
‎Nekaturik ez ezik, deseroso ere sentitzen hasi gara gauza pertsonalegiak aterako ote ziren beldur, eta, gure misteriotxoari eutsiz, gure solasaldia sua bezalaxe itzali da. Horregatik elkar agurtu, eta komunera jo dut, baina han ere pentsakor geratu naiz bikote baten arnasestu bateratua entzun dudanean, eta hotzikara batek buruko ileetatik oinetako behatz ttikiraino zeharkatu nau komunetik irten, eta, zelai bateko ilunpetik agertzen, nor eta Esther, norekin eta Luisekin irteten ikusi dudanean.
‎Lur gorrixka itsaso baten pare zabaltzen da, eta Arches eko elefanteen itxura duten haitzak gorantza altxatzen dira irlak bailiran (Danek esan gabe ere, denoi gigantoso, monumentoso eta mirakuloso iruditu zaigu). Baina paisajea ez ezik, navajoen zaldietan ibiltzea ere zoragarria izan da. Adela, Idoia, Karmelo eta Jordi salbu (hauek jeep batean ikusi dituzte hemengo bazterrak), gainerakook zaldian ibili gara.
‎Ez dut ukatuko: gaur oso gustura hitz egingo nuen Teresarekin; lehertuko ez banaiz, atzokoa, eguneroko honi ez ezik, hezur eta haragizko norbaiti ere kontatu behar diot; baina deitu diodan bi aldietan erantzungai  lua atera zait eta ni, halabeharrez, harria baino isilago geratu naiz.
‎Arratsaldean, Danek mendi kasko batera inguratu du furgoneta, bidaiariok hango ikuspegia goza genezan; eta guk ikuspegia ez ezik, jostaldia ere gozatu dugu, zeren norbaiti han izkinetara josta gintezkeela bururatu baitzaio eta, ibili ere, halaxe ibili gara (nik, bien bitartean, nahitara, Tomekin ez bezala bilatzen nuen Rubenekin arnasestuka gurutzatzea; egia esatera, haur denboratik sentitu ditudan nire amodio asko begiratzera eta begiratua izatera mugatu dira, eta horrek bizipoza eta bizinahia pizten zidan eta dit).... Joan den asteko jolas parkean bezalatsu, ume sentitu naiz, eta soil soilik ama falta zen, jostetak amaitutakoan txokolate edo txorizo otarteko batekin etortzen.
‎Zu ez ezik, sauna honetan geu ere argaldu gara zuzendu zaio Tom, irribarretsu. Baina Adelak begiez tiro egin, eta, bai Tom bai gainerakoak, harria baino isilago geratu dira.
‎Baina ez, Gasteizen arra  tsaldeko seiak inguru izango dira eta auskalo hura non dagoen, auskalo norekin. Espazio desberdinetan ez ezik, denbora desberdinetan ere bizi garela dirudi. Eta baleki zein beharrezkoa zaidan beraren besarkada, zein beharrezkoa eta, hala ere, zein aitorrezin.
‎Arestian esan bezala, bidaia aldatu egin da, goitik beheraino aldatu ere (artean telefono kabinaren alboan nengoela, indiar bat mozkor mozkor egina inguratu zait, eta sosik emango ote nion galdegin dit; nik, ordurako guztiz gosegabetua, neure jatekoak eskaini dizkiot, eta hark onartu; bost axola gaur nire GMI a nola dagoen): epaiketa ez ezik, egun hauek guztiak ere fartsa besterik ez ote diren pentsatzen hasia naiz.
‎Gero, kanpinera baino lehen, Powell aintzira mirakulosoan harrigarria zirudien basamortu erdian halako urtegi bat egotea bustialdi bat hartu dugu eta, gure bidaian bigarrengoz, bainujantzian ikusi ahal izan dugu elkar. Nik Rubeni oraingoan desberdin begiratu diot, eta begiratu ez ezik, beraren inguruan lamia baten antzera jostatzen ere ibili naiz (beharbada nabarmenegi, banekielako norbait begirik kendu gabe nuela, berandu bada ere).
‎Hori guztia igogailuaren atzealdean ezkutatuta ikusi ahal izan dut, eta net susmagarria egin zait. Beharbada hemendik aurrera Rakel ez ezik, Tom ere zelatatzen hasi dut: Bostonen elkartu zitzaigun gizon arraro honek ez ditu behin ere Ray Ban ak eranzten; beti inguruetara begira dabil, norbait atzetik ibiliko balitzaio bezala; Rakelen egunerokoan irakurri ahal izan dudanez, hari funeraria batean behar egiten duela esan zion eta niri, ostera, loradenda batean; batzuetan, ametsetan, Ray izena ateratzen zaio, eta maiz esnatzen da amesgaiztoek ikaraturik.
‎garagardotegi batean afaltzea. Eta han txispatu egin naiz eta gara, eta alkoholak ez ezik, Ruben aski irribarretsuaren begirakune umelak ere on egin dit (aldizkarikoei ahantzi egin zitzaien nabarmentzea, alkoholarekin batera, zein garrantzitsua izan daitekeen den jausaldietan beste norbaitentzat desiragarri izatea). Gaur, aspaldiko partez indartsuen, bete betean sentitu dut, sentitzen ari naiz laztanen eta musuen beharrizana (besterik ezean, gero, dendako bakardadean, nire eskuei hegaldatzen utziko diet).
‎izena dut Rakel, Rakel Ameskoa, izan ere deskribapen hark ispilu batek baino hobeki islatzen baininduen orduan eta islatzen bainau oraindik ere. Baina gaur lehenengo lerroa ez ezik, bosgarrena ere aldatuko nioke: ene bularrak tititzarrak dira, izan ere, hilekoa jaitsi behar zaidan guztietan bezala, bular handitu hauek lehertzeko zorian baititut.
‎Dan. Bera ez ezik, furgoneta berean New Yorketik San Frantziskora joatekoak garen gainerako bidailagunok ere hantxe ezagutu genuen elkar (falta den hamahirugarrena Bostoneraino ez omen zaigu elkartuko) eta, kasualitatez, hegazkinean nire alboan etorri zen mutil adeitsu eta, nola esango nuke, erakargarria, Karmelo, bidaia hau bera egitekoa da. Eta, ez dut ukatuko, pozten naiz.
‎Badirudi bizitzak opariak ez ezik tarteka halako kolpeak edo tiroak... ere eman behar dizkigula nor izango bagara, zailduko bagara, zentzatuko bagara. Hori pentsarazi dit, behinik behin, bigarren oroitzapenak, baina horrek haurtzarora baino gehiago gaztarora eraman nau.
‎Garai hartan, ni harro egoten nin  tzen aitaren lanbidea zela eta: penintsulako hiri nagusietan ez ezik, Frantzian, Alemanian, Italian eta beste hainbat estatutan ere ibiltzen baitzen; hiri urrun haietatik itzulian, besarkada bero batekin batera, beti jasotzen nuen opariren bat edo beste. Behin, ordea, institutuko lagunei entzun nien putetxe bat zabaldu zutela Gasteiz inguruan, eta bezero kamioizale ezkonduek txartelarekin ordaintzeko arazorik izan ez zezaten, hau da, emazteek ezeren susmorik izan ez zezaten, zerbitzuen ordainketa ziurtatzeko gero kutxako libretan" Asador Koldo" agertzen zela.
‎galdegin du irmo, eta epaiketako kide guztioi begietara so egiteko behar zuen isilunearen ondotik, nork ez du noizbait horrelako desiorik sentitu? Billek, sentitu ez ezik, eraman ere, urrunera eraman du, eta hanka sartu du, baina berriro diot: bere hutsa mundu osoaren aurrean onartu behar izan du, eta ez nire aurrean bakarrik, nork eta munduko herri asko botoi bat sakatuz birrindu eta porroka dezakeen pertsonak, eta pertsona horrexek barkamena eskatu dizue, baina batez ere, berriro diotsuet, niri eskatu dit.
2001
‎E (ex cathedra): Maitasunean, hitzak ez ezik, ekintzak dira garrantzitsuak.
‎Amonak, eternitatea ez zela existitzen en  tzun zuelarik telebistan, eta bizimodu ilun hartaz nazka nazka eginda, mantal gorria betiko eranztea erabaki zuen, irmo. Geroztik, bere ezaugarririk behinenak ez ezik ikusgarrienak ere galduak ditu, zomorro arrunt bat besterik ez da. Lehen baino alaiago bizi omen da, hala ere.
‎Huraxe zen egia: zain zeudenak, errukarri ez ezik, etsiturik ere bazeuden, eta edozertarako prest. Eta barnean han, barnean, esan bezala, hasia zen beldurra aurpegi zurbiletan azaltzen; bazekiten, bere hartan jarraitzera inork erantzukizunik sorbalda gainean hartu nahi ezik, alegia, latza izango zutela ordaina, sekula ez ahazteko modukoa.
‎Buruaz agur egin die bisitari etorri berriak mahaikideei, baina ez du erantzunik jaso. Ekaitza da kanpoan, bortitza, leihoak ez ezik, ateak, zoru sabaiak ikaran jar  tzen dituena. Bisitariak morroiaren ibili herren baina azkarraren atzetik jarraitu du, gorantz, dorreko logelarantz.
‎Orduan, arimak ez ezik, lotsak, tristurak, pozak eta mota guztietako grinak ere estal  tzeko erabili zituzten arropak.
‎Nirekin bahator esan zion, datorren  udaberrian, haria ez ezik, nahi adina soineko berri ere edukiko den.
‎Lur zati handi bat eskaini zion, truke. Jostun sorginak lurra ez ezik, josten egiteko etxe handiago bat ere behar zuela bota zion Ahaide Nagusiari. Pare bat ordu eztabaidan aritu ondoren, baietz agindu zion Ahaide Nagusiak jostun sorginari, biak emango zizkiola, baino biharamunerako egon zuela kapelak prest, Bando  kideen arteko borrokak laster hasiko zirelako.
‎Baina gazteenek josi ez ezik, ileak askatu, gitarrak hartu eta askatasun oihuak kantatu zizkioten.
‎Hura ikusita, arduradunek esan zuten Europa, Europa zela moda berrien topalekua; eta Europan, Europan topatu behar zela Euro  pan ez ezik, mundu osoan ere eroso ibiltzeko moduko trajea.
‎Hariari ere kontu! Koloreari ez ezik, sendotasunari ere begiratu.
‎Europaren kultura, berak sortutako nahiz besterengandik hartutako gaiez oratua? gu guztiona da, nirea ez ezik, nahi badugu eta nahi ez badugu. Gure berezitasuna ez da europartasunaren hezur mamiei usain eta kolore berexi antzekoa ematen dien larmintz mehea baizik.
‎horiek zerbait badira, ez ote dira ezer euskaldun guztiok menderik mende darabiltzagun (liburuetan adina herri kantetan) fruitu, kolore eta triste? Izakiak dira, noski, izandunak edo izatedunak edo nolanahi ere dela, eta izakiak ez ezik beste maila eta neurri bateko izakiak lehen aipatu ditugunen aldean. Eta euskaldunagoak, jakina, ezin konta ahala euskaldunek euskaldundu dituztenez gero.
‎" Ni behintzat ezin naiteke zalantzan has Europari buruz, nire sustrai guztiak Europan baititut. Europaren kultura –berak sortutako nahiz besterengandik hartutako gaiez oratua– gu guztiona da, nirea ez ezik, nahi badugu eta ez badugu". Eta hizpideari hiz  pide, euskaldunok Europan zer garen gaia hartuta:
‎Eta nire nortasun hutsa janzten duten" zer" hauek ez dira nire buruari erantsi dizkiodan gauzak, nolanahi erantzi ditzakedan janzkiak. Geurekoikeriak maitasun hori maiz lainotzen  badu ere, maiteago ditut –nireago alegia– nire nortasun berezia baino eta, hala behar bada, geure bizi bakar ezin berrituzkoa galbidean jarri ez ezik, galdu ere egingo dugu ezinbestean zorigaiztoa onarturik, aurrekoengandik ondorengoengana doan" lokarri zaharra1" eten ez dadin.
‎Eta ohar bat, bidenabar, inork txartzat hartzea nahi ez nukeena. Hau dela zein hori dela, egingo du baten batek astuna ez ezik, aspergarri eta gogaikarri gertatu zaiola irakurtzen saiatu dena.
‎hori, gainera, egia baldin bada bere  lehen abiadan, are egia garbiago da hirurehun urtez geroago, pipiak joa aurkitzen dugunean. Hemen ez ezik, orobat gertatzen zen bestetan ere, izen gehiago zuen Salamancakoan, esate baterako2.
‎Pentsa dezakegunez, igaroxe omen dugun berrogeizaro higuingarri honetan, mehartu egin dira euskararen mugak; bestetan, hil zeinua, arimezkila, joa dago, ez baita gelditzen 40 urtez beherakorik euskaraz behar adina dakienik. Erdarak, gainera, euskal barrutiaren mugaldeak marraskatu ez ezik, barrendik jaten ditu euskararen erraiak, eremu barruan bertan ere, hiri larrienetarik behera, erdara ageri baitzaigu gero eta nagusiago. Babesleku genituen baserria eta kostaldea ez dira aspaldidanik lehen ezagutu genituenak:
‎Egia da, agian, ez direla euskaldun zahar eta betikoak bezain jatorki mintzatuko. Okerrenean ere, ordea, ukitu dituzte, eta ederki ukitu ere, euskaldun zaharrok, erabili ez ezik, aipatu ere ez genituen hamaika premiazko gai.
‎Aukerak eskainiak daude eta, hori aski ez dela, hautespenak ere eginak daudela esango nuke, bai banaka, bai taldeka, gehienetan behintzat. Aukera, ordea, zahar setatsuoi ez ezik (eta hor sartzen ditut sekula euskalduntzeko gogorik agertu ez duten erdaldunak), belaunaldi berrietako  euskaldunei ere aurkeztu zaie. Eta horiek ari dira, hasiak baititugu, auzia gaur biharkoz erabakitzen.
‎30 Batzuek monopolioaren politika erabili zutelako ez ezik, baita besteek parte ez har  tzeko eginahalak egin zituztelako ere. " Eusko Ikaskuntza" ren lehen biltzarrean, Doktor Madinabeitia ezik, sozialismoaren hutsuneari buruzkoak, ikus ASJU V (1971), 61 or. eta hur.
‎Erdaren hazia, behinik behin, soildu eta murriztu dugu, lurbiran barrena aurki daitezkeenak eta are zitezkeenak oro deuseztatzeko punttuan baikara. Oro, bakar bat ez ezik.
‎Ezagunik baztertu baldin bazen usadio horretarik 1850 arte, Iztueta izan zen hori. Honek, harako Oiartzungo apaizaren arabera, ezin asezko gosez ekin baitzien arbola erdi debekatuaren fruituei ez ezik, baita hosto eta adaxkei ere:
‎Gipuzkoar sonatuen ospea ahul  tzen hasia zen sarritan: Urbieta, Joanes," kale jabearen" Paviakoa gero eta ilunago ageri zen; Gamon, Kristobal," errenteriarra", errenteriarra ez ezik, ez zen gipuzkoarra ere; Okendo gaztearen aldamenean mutila zen itsasoko arazoetan Tromp holandesa, eta eta abar. Egia da gailen  tzen ari zitzaizkidala urteen buruan Larramendi eta Institutuko patroi izan genuen Munibe, beste banaka batzuen artean, baina nekez irabaziek ez ziren galerak kitatzeko duin.
‎1 Gure bilduma honetan, lagin bat besterik ez da agertzen, jakina. Bilduma osoa ikusi nahi duenak, Eganen ez ezik, MEIGen ere irakur ditzake, aurreneko liburukian.
‎Zera... zintzoro, apaingarririk gabe, darion egia usain hori. Italiakoa ez ezik, Ipar Amerikako zinema, behin  bederen, ispilu bihurtu zaigu, geure aurpegi gogoak ezagutzeko moduan. Edozein ispiluk bezala, baditu noski bere huts eta oker aldeak, baina eginahalean saiatzen da inguruko bizitzaren errainua jasotzen.
‎Orain ikasi dugu horrelakoak, eder izateaz gainera, ez direla nahitaez haur  jolasak edo jostailu atseginak. Txantxetan eta irribarrez ez ezik, zinez eta bene benetan ere mintzatzen badakite.
‎David Lean en film honek tarteka tarteka mundu guztira hedatu den txistu soinu bizia ez ezik, Beethovenen musika ere eraman zezakeen.
‎Hizkuntzaren eta janzkeraren kontuan, ordea, ez dut hain argiro sumatzen zertarako sartzen den linguistika. Hizkuntzak nola hurbil eta urrun gaitzakeen ikusteko, aski da, eta hobe, linguistika ez ezik, hizkuntzak ez jakitea. Hizkuntza noraino den lokarri eta bereizgarri, izan ere, inork baino hobeki daki bere bizilekuan egiten denaz baliatzeko gauza ez den ezjakinak.
‎" Euskal aldizkari bakarra" ez ezik" euskal aldizkarien erregea"  –itsuen herrian okerra errege–, hots, Euzko Gogoa irakurtzen duenak aurki dezake azken zenbakiaren 115 orrialdean honako izen hau daraman lantxo bat: " Euskera.
‎Oraingo norbaitek esango lukeenez, Orixek erabiltzen ez zuen hizkera batera itzuliaz, jendea," masak", dira egiazko protagonista, ez gizaki bakun batzuk. Bestela pentsatzen dugunok, halaz ere, huts horren damuz gelditzen gara, euskal literatura osoaren hutsa baita, Orixerena ez ezik. Lizardik berak, esanak esan, alderantziz jokatu zuen lirikan bertan izaki bizigabeak pizten eta" nortzen" saiatu zenean.
‎Hala biz. Izango duten ala ez, ordea, ezin dezaket esan, ez bainaiz, profeta ez ezik, ezta igarlea ere.
‎Leku berezia du aspaldian Jon Etxaidekok euskal idazleen artean, edozeinek ikus dezakeen bezala. Euskaraz egungo egunean inork gutxik bezala dakielako eta jakite hori, jakite hutsa ez ezik, mintzatzen jakitea delako. Gazteegia dugu, zorionez, irakasle eta gidari izendatzeko:
‎Nahiago zuen giro aldakorra, Bidasoa aldeko maiz goibeltzen den zerua, euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Zentzuak ez ezik, haren barrena ere hezetasun bila zebilen, Iparraldean negar euriak eta barre eguzkiak oratu duten umore lainotsuaren bila.
‎eta barren isuriak Iparraldeko euskalkietara zeramala aski ezaguna da. XX. mende honetako euskara erkituxea ez ezik, antzinako liburuak ere astiro irakurriak eta aztertuak zituen. Orixeri zor diogu batez ere orduko gazteek oihartzuna zenik ez genekiela belarrietara zitzaigun oihartzuna.
‎euskaldun askok, neurri berean ez bada ere, nabaritu baitute bere barrenean. Hona non sortu zaigun bat batean, idazle trebea ez ezik, askozaz gehiago behar  duguna: nobelista bat.
‎Frantziako elizgizon erbesteratuen bitartez ez ezik, bazuen Mogelek frantses literaturaren berri. Pascal ezagun zuen, maite ere bai, beronen Gogoetak itzuli zituenean.
‎Lehiak, ordea, probetxurako izango baldin bada, leiala behar du izan. Hizkuntza eta, hizkuntza  ez ezik, Euskal Herriaren jakintza jaso nahian jaioa eta hazia delarik, ez da baten ez besteren, pertsona nahiz taldeen, izena eta omena goratu beharrean dabilena. Elkarrekin jasoko dugu burua, elkarrekin lehiatzeko bihotza badugu; eta elkarrekin lur joko dugu, elkarrekin amildu ondoan, geure irudia besterengan ezagutzeko gauza ez bagara.
‎Elizgizonak ez ezik, Etxeberri bera ere defenditzen du Altunak, idaz  le zen aldetik. Eta Oihenarten erasoen kontra defenditzen du hain zuzen, Altunak ederki ezagutzen duen xuberotar hau baitugu bai euskal literaturaren kondairaren oinarririk sendoenak landatu dituena eta baita ere,  berebat, gure kritikak izan duen lehenbiziko giltzarria.
‎Segiziokoen artean ez daude soilik bere garai eta garaitsukoak, ezta, ez alderatzeko ere, alde honetako euskaldunak: hangoen idazkiak, zorigaiztoz, hemengoak ez ezik, ez ditugu ongi ezagutzen. Aski izan bekit, nabarmenenetako bat ahotan hartzeko, Haranederren gaitzizenez dabil  tzan Harrieten Lau Ebanjelioak:
‎eta emén ez hÃtzai, bà ¡ icic hitzaquin esà ¡ n, edó adierà ¡ zo nai degunarà oartú bear gà ¡  tzaizca". Adiera berriak ez ezik, etxeko ondasunez baliaturik hitzak ere sor daitezke. Ik. leku berean" onesgunà ¡, onetsÃ, amatú, maitatu; età ¡ andic onesgunà ¡, amorea, maitetasuna".
‎Testuak irakurri eta aztertu egin behar ditugu, bestetara jo baino lehen, eta ezagutu egin behar aztertuko baditugu. Eta ezagutuko badira, argitara eman ditu norbaitek, aurkitu ez ezik. Argi baino garbiroago erakusten baitigu aurkitzea ez dela aski gure artean topa daitekeen guztion ondasun behar lukeenaren zenbait ezkutatzaile zekenek.
‎Eta eskubide horrek besteren eginbidea zekarren ondoren: edozein euskaldunek, euskaldun izena badu, ezagunak behar ditu izan euskal hitzak, etxeko eta etxe ondokoak ez ezik, baita bazterrik baztertuenetakoak ere. Ez da aski, norbere errua garbitzeko, orain ere egiten den bezala, ez dakit, ez dut ezagutzen, ez dut sekula horrelakorik entzun esatea.
‎Bizileku sendoan bizi zen. Zimenduetan ez ezik, ez zen paretetan artesiturik ageri. Axalean zertxobait aldaturik ere, bizimodua, uste, iritzi eta sinesteak ohiturazkoak ziren, gurasoengandik zetozenak, eta gizaldi berriek aztertu gabe bereganatzen zituzten, beste edozein ondasun bezala.
‎Hurrengo, bide okerretik ibilia dugu gehienbat, gure egunotan dirdai berriz agertu zaigun literatur tradizio handi zabaletik urruti, alegia. Etxepareri bezalaxe, badario beraz, heresia usaina ez ezik, halako heresia kiratsa ere. Errua ez zuten osorik bere, egia, ez baitzen Etxepare jaio bere gogoz behar baino lehen, eta gure Oihenart gizagaixoak ere ez baitzuen berak aukeratu sorlekua Zuberoako malkarretan.
‎Ezkontzak, biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Nafarroa Beherean bizi izan zen harrezkero eta han, Donapaleun, artean Donapalaio zeritzanean, izan zituen bere karguak:
‎Oihenartenak ez ezen, oso gureak direla ere –euskaldunonak diot– ezin esan, gure izateak beste jaberik ez izatea beharrezko baldin badu behinik behin. Holako zuhur hitzen zuhurtasuna, ezagun denez, antzekoa izaten da herririk gehienetan, bai ingurukoetan, bai urrutiagokoetan ere.
‎Egiazko poesia, egia esan, poesia huts, garbi, gorengo hura, gertakari bakana izaten da edozein leku eta edozein alditan. Beste literaturetan ere, gurean ez ezik, zin zinetako poesia ez beste guztia kiskaltzen hasiko balira, ez lukete hutsaldi txarra hartuko liburutegiek. Ezta lasaialdi makala ere mundu guztiko ikasleek literatura esaminetan.
‎Erregelen arabera eginak ez daudelako lehenbizi, frantsesez berak dioenez: " Euskaldunek, poesiara aski emanak izanagatik, ez dituzte orain arte honen legeak bete; bete ez ezik, bai baitirudi haien berririk ere ez dutela izan". Bi huts aurki  tzen ditu ikusi dituen kobletan:
‎Zauriak ez ezen, behin baino gehiagotan aipatzen du heriotza, nahigabearen larria adierazi beharrez:
‎Baina ez zitzaion beti erraz egarri hori berdintzea. Aitor dezagun hemen kirolzaleak arimarentzako arriskuetatik urrutiago ez ezik, gorpu  tzarentzakoetatik gordeago bizi direla amodio jolasetan denbora ematen dutenak baino:
‎bi gauza, berezirik egon behar luketenak, elkarrekin nahasten dituela, dena eta behar litzatekeena. Gaiak bi liburutan edo bi lan berezitan, bakoitza bere aldetik, bildu izan balitu, eta lehenengoan bere tesiaren aldekoak ez ezik, kontrakoak ere jaso, ugariagoak bilduko zituzkeen, bai, baina baita nahasiagoak ere.
‎Euskara norberaren" amaren hizkuntza" dela uste duguino, eta ez auzokoaren amarena, batasun bidean gara beti. Bidean ez ezik, batasunean bertan: aski da, eta hori da uste duguna nahiz aitor ez dezagun, beste guztiak guregana makurtzea, gainerakoek guri amore ematea.
‎Bizileku sendoan bizi zen. Zimenduetan ez ezik, ez zen paretetan artesiturik ageri. Axalean zertxobait aldaturik ere, bizimodua, uste, iritzi eta sinesteak ohiturazkoak ziren, gurasoengandik zetozenak, eta gizaldi berriek aztertu gabe bereganatzen zituzten, beste edozein ondasun bezala.
‎Liburuxka honetan agertzen dira, adiskideren eskuz bilduak, urteen buruan argitara ditudan zenbait izkribu. Ez nolanahi ere, baizik eta, bat edo beste bederen, ohar ikasiz apainduak, Sibiliako Isidororenak, Idelpontxo Toledokoarenak edo De rerum naturako testuak argitara ohi diren bezala1 Aretino gaizki esaleaz oroitu naiz, idazlanak ez ezen, ia ia neure burua bera ere horrela gantzuturik eta urrindurik ikusi dudanean. Oraindik, dakidanez, hil hurran ez nagoelarik, gainera.
‎Ez dakit, beraz, ez ote dugun burges ttipitzat jo behar, zenbaiten iritzien arabera. Burges ttipitzat ez ezik, irabazten zuenaren neurrian, baita burges ñimiñotzat ere.
‎Karismadunen artean bizi direlarik beti, karisma apurren bat lortu nahi lukete, nondik edo handik. Ebanjelioa irakurri ez badute ere, badakite, zeruetakoari ez ezen, lurreko erresumari ere" bortxa egiten zaiola, eta kexuek harrapatzen dutela hura".
‎Filosofo sonatua izan ez balitz, zerrikeria galanta egin zuela esango lukete eta gu ez gara, gehienbat, filosofo sonatuak. Bero bero ibili zen luzaroan gerra hotza; hotzildu zen poliki poliki, epeldu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere. Gertakari horrek, nik uste, nabari behar luke izan, baita baztertuxe dagoen Euskal Herrian ere.
‎Jainkoari eskerrak, esan genezake. Eta Ubillos ez ezik, baita Larramendi bera ere, baita Lardizabal eta Agirre Asteasukoa ere. Eta, besteak beste, ez zaigu atzendu behar Bizkaikoak ere hain ederki ikasi zituen Iztueta.
‎Mundu guztiak daki, Kintanak ez ezen (ala Kintanak ere bai?), Mendiburuk ez zuela gipuzkeraz idatzi: ez zuen hori uste behintzat gipuzkerara itzuli zuen Arruek.
‎Nahiago nukeen honako hauek ere jaso izan balitu Labayen jaunak bilduma honetan, ezinbestean" Etxeko keea" kentzen zuelarik ere. Hizkeraz ez ezik, baita barren isuriz ere ez zegoen olerki horietatik urruti beste euskal liriko handi baten ukitua.
‎Eta hartu eta burutu duen lanaren nekea zenbaterainokoa den, eskarmenturik duenak badaki, eta ez duenak ere errazki igarriko dio. Itzultzeko ez ezik, liburua argitararazteko ere lanak eta nekeak eramana da noski. Eredu ederra aurki dezakegu jesulagun langile honengan euskaltzale zabar eta nagiok.
‎Oraingo agerraldi honek, gainera, hobetua ez ezik, hobeagotua deitzea merezi luke. Ez ditugu, izan ere, aurrerakada makalak egin 30 urte hauetan, eta ongi irabazia dugu gure aldetik zerbait hobetzeko eskubidea.
‎Herriko gizonaren lekuko leial izaten Barandiaran jauna izan dugu geroztikakoek gidari, beste sail askotan bezalaxe. Orain esanen mamia ez ezik, azala ere gorde nahi izaten dugu.
‎Hiru bide hartu zituen, ene ustez, Larramendik euskal hitzak, esaerak eta gramatika bideak aberasteko asmoan, garbitzeko eta zuzentzeko ez ezik. Hauexek genituzke, bestetan esan dudanez:
‎Bereizkuntza hori12 ez bide da guztiz bidezkoa geroagokoen ustez, baina hola edo hala balio du eta onartzekoa litzateke Bridgmann en irizpideen arabera. Onartzekoa ez ezik, onartua ere izan da, guztiok baitarabilgu harrezkero, Azkueren edo besteren zenbait ukitu gorabehera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ez ez beste 9 (0,06)
ez ez baita 5 (0,03)
ez ez bultzatu 3 (0,02)
ez ez hura 3 (0,02)
ez ez mundu 3 (0,02)
ez ez erdigune 2 (0,01)
ez ez Espainia 2 (0,01)
ez ez euskal 2 (0,01)
ez ez euskara 2 (0,01)
ez ez exijentzia 2 (0,01)
ez ez hi 2 (0,01)
ez ez nazio 2 (0,01)
ez ez aberri 1 (0,01)
ez ez abesti 1 (0,01)
ez ez aleman 1 (0,01)
ez ez apur 1 (0,01)
ez ez arazo 1 (0,01)
ez ez aukera 1 (0,01)
ez ez autonomia 1 (0,01)
ez ez azken 1 (0,01)
ez ez bakarrik 1 (0,01)
ez ez banku 1 (0,01)
ez ez barru 1 (0,01)
ez ez basa 1 (0,01)
ez ez bat 1 (0,01)
ez ez behar 1 (0,01)
ez ez bera 1 (0,01)
ez ez berak 1 (0,01)
ez ez berdinkidetasun 1 (0,01)
ez ez bertso 1 (0,01)
ez ez bezero 1 (0,01)
ez ez bi 1 (0,01)
ez ez bide 1 (0,01)
ez ez bidenabar 1 (0,01)
ez ez bihar 1 (0,01)
ez ez birika 1 (0,01)
ez ez bizimodu 1 (0,01)
ez ez bizipen 1 (0,01)
ez ez bizitza 1 (0,01)
ez ez borondate 1 (0,01)
ez ez bultzada 1 (0,01)
ez ez desabantaila 1 (0,01)
ez ez desegoki 1 (0,01)
ez ez egin 1 (0,01)
ez ez egitate 1 (0,01)
ez ez egitura 1 (0,01)
ez ez egoera 1 (0,01)
ez ez egunero 1 (0,01)
ez ez ehunka 1 (0,01)
ez ez ekonomia 1 (0,01)
ez ez eliza 1 (0,01)
ez ez elur 1 (0,01)
ez ez erabilera 1 (0,01)
ez ez errealitate 1 (0,01)
ez ez errepide 1 (0,01)
ez ez eskatu 1 (0,01)
ez ez eskribau 1 (0,01)
ez ez eskualde 1 (0,01)
ez ez espainiar 1 (0,01)
ez ez espero 1 (0,01)
ez ez ez 1 (0,01)
ez ez ezbai 1 (0,01)
ez ez ezinbesteko 1 (0,01)
ez ez ezker 1 (0,01)
ez ez familia 1 (0,01)
ez ez gainerako 1 (0,01)
ez ez gaixotasun 1 (0,01)
ez ez galdu 1 (0,01)
ez ez Gasteiz 1 (0,01)
ez ez gehieneko 1 (0,01)
ez ez Gipuzkoa 1 (0,01)
ez ez gizarte 1 (0,01)
ez ez gizatalde 1 (0,01)
ez ez goraipagarri 1 (0,01)
ez ez gose 1 (0,01)
ez ez grazia 1 (0,01)
ez ez gu 1 (0,01)
ez ez guzti 1 (0,01)
ez ez halako 1 (0,01)
ez ez handiagotu 1 (0,01)
ez ez harreman 1 (0,01)
ez ez haserretu 1 (0,01)
ez ez hautatu 1 (0,01)
ez ez hazi 1 (0,01)
ez ez hego 1 (0,01)
ez ez heresia 1 (0,01)
ez ez herri 1 (0,01)
ez ez herrialde 1 (0,01)
ez ez Ituren 1 (0,01)
ez ez Okzitania 1 (0,01)
ez ez Unesco 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia