2023
|
|
Murrizketaren kopurua tributu betebeharpekoari berriro eskatuko zaio likidazioaren edo zehapenaren aurka, edo bien aurka, betebeharpekoak errekurtsorik edo erreklamaziorik jarri badu, zorra edo zehapena borondatezko epean ordaindu ez badu, edota ordainketa geroratzea ala zatikatzea eskatu ez badu, ala eskatu badu ere, onartu
|
ez
badiote.
|
|
Fakturazio betebeharrak zein diren zehazteko orduan TFAOek
|
ez
diote ezer. Horregatik, betebehar horiei buruzko legeetara, foru arauetara eta horiek garatzeko arauketara jo dugu, batik bat, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren arauketara.
|
|
Non bis in dem printzipioa dela-eta, Ogasun publikoaren aurkako ustezko delituari lotutako egitateei begira, Administrazioak
|
ez
dio hasiera edo, hala badagokio, jarraipena emango egitate horiei dagokien zehapen prozedurari. Zehapen espediente bat hasi bada eta aurretik amaitu ez bada, prozedura hori amaitutzat joko da, betiere, erruduntasun testigantza jurisdikzio eskudunari bidali edo espedientea Fiskaltzari bidaltzen zaionean; hala ere, beste zehapen prozedura bat has liteke deliturik dagoela antzeman ez bada, epaiketan frogatutako egitateen arabera.
|
|
Besterentzea enkante bidez gauzatu ohi da orokorrean, sistema horrek batera dauden interes publikoei eta pribatuei gehieneko begirunea dielako. Gainera enkantea sistema ordeztailea da arauak ezer
|
ez
dion kasuetan, hots, besterentzea enkante bidez egin behar dela ulertu litzateke. Bizkaiko TFAOk onartu duenez, ondasun enbargatu edota zorrak bermatzeko eratu diren ondasunen kasuan horien jabeek besterendu ditzakete, beti ere enkante publikoan ondasunak besterentzeko arautu diren publizitate baldintza berdinak ematen direnean (176 artikuluaren 7 lerrokada).
|
|
Oraingoan ere, manuak ez du erabilgarritasun handirik, arauak terminoaren definizioa ez duenean, hots, gatazka batean, zein esangura gailendu behar den ez duelako zehazten. Terminoak izan ditzakeen adieretatik, kasuari ondoen dagokionaren arabera egin behar dela interpretazioa besterik
|
ez
dio legeak, esangura horien artean inolako lehentasun hurrenkerarik ezarri gabe; gauzak horrela, zein irizpide aplikatu lehenago, juridikoa, teknikoa ala ohikoa. On izango litzateke duda muda hori konpontzea, interpretazio teknikoa eta ohikoa, berbarako, desberdinak baitira; ondorenez, interpretatzaileak berak erabaki du tributu antolamenduko printzipio nagusien arabera zein aplikatu behar den kasu bakoitzean.
|
|
Orobat, urriaren 3ko KAren 263/ 1994 eta irailaren 26ko KAren 234/ 2005 epaiekin bat etorriz, sindikatu arrazoiengatik derrigorreko eszedentzia balia dezakete ordezkaritza handieneko sindikatuetan ordezkaritza karguak dituztenek bakarrik. Nolanahi ere, horrek
|
ez
dio kalterik egiten Konstituzioaren 14 artikuluko tratu berdin tasunaren printzipioari edo Konstituzioaren 28 artikuluko sindikatu askatasunari; izan ere, horrek ez du esan nahi ordezkaritza handienekoak ez diren sindikatuek sindikatu ekintza eragingarririk ezin dutenik gauzatu. Egin eginean ere, halako sindikatuei LELTBren 46 artikuluko erregelak bere horretan aplikatuko zaizkie.
|
|
Langilea lagatzeko kontratua amaitzean, langileak enpresa erabiltzailean lan egiteari uzten
|
ez
badio, uste izango da langile horrek iraupen mugagabeko kontratua duela enpresa erabiltzailearekin (ikusi 14/ 1994 Legearen 7.2 artikulua).
|
|
Hala denean, lan kontratua geldiaraztearen agerpen diren baimenen edo lizentzien ordainsariak izango dira hitzarmen kolektiboak edo banakako kontratuak ezarritakoak, eta halakoek ezer
|
ez
badiote, ordainsarietara bilduko dira oinarrizko alokairua eta benerako alokairua eratzen duten alokairu osagarriak [1992ko maiatzaren 20ko (1634/ 1991 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
|
|
Egin eginean ere, enpresaburu txikia hartzen da kontuan. Gainera, arauak ezer
|
ez
dioenez, ezerk ez du eragozten langile autonomoak kontraten eta azpikontraten araubidera jotzea bere bezeroekin berbatutako jarduera gauzatzeko.
|
|
Horrenbestez, enpresaburuak ezin du distantziara egindako lanik ezarri, LELTBren 41 artikuluko lan baldintzak eraldatzeari buruzko prozedura baliatuta. Horrek guztiorrek
|
ez
dio kalterik egingo legeriak (adibidez, LELTBren 23.1, 34.8 eta 37.8 artikuluetan) edo negoziazio kolektiboak aitor dezakeen eskubideari distantziara lan egiteko. Are gehiago, posible da legegileak, zenbait kasutan, derrigorrez ezartzea distantziara egindako lana, Covid pandemiaren ondorioz egin bezala (ikusi martxoaren 17ko 8/ 2020 Errege Lege dekretuaren 5 eta 6 artikuluak), edo hitzarmen nahiz akordio kolektiboek beste horrenbeste egitea.
|
|
Inorentasuna fruituetan kontuan hartzen duen teoriaren aldaera gisa aipa daitezke inorentasuna ondare onuran eta inorentasuna antolaketaren edo ekoizpen bideen titulartasunean kontuan hartzen dituzten teoriak. Teoria horietarik lehenengoaren arabera, langileak ekoiztutako ondasun eta zerbitzuek langileari
|
ez
diote zuzeneko onura ekonomikorik ematen; izan ere, onura hori enpresaburuari dagokio, eta enpresaburu horrek langilea konpentsatu behar du onura horretatik kenduko duen zenbateko batekin, hots, alokairuarekin [ikusi 2010eko urriaren 6ko (2010/ 2009 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa eta 2011ko ekainaren 21eko (2355/ 2010 errek. zk.), AGE, 4 Salakoa]. Bestalde, bigarren teoriaren arabera, langileak lan zerbitzuak ematen ditu bere jabetzapekoak ez diren materialak edo gauzak nahiz lanabesak erabiliz [2010eko urriaren 6ko (2010/ 2009 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
|
|
Aitzitik," lan" kontzeptua ez zaie hedatzen lan harremanekin zeharkako lotura baino ez duten gaiei (adib. enplegu politikei, merkataritzako ordutegien arauketari, kooperatiba sozietateen inguruabarrei, gizarte solaseko erakundeei eta erakundeetan partaidetza izateari). Beraz, autonomia erkidegoek gai horien inguruan legegintza eskumena izan dezakete, betiere, legegintza horrek kalterik egiten
|
ez
badio enpresen eta langileen arteko edo horien ordezkarien arteko eskubideen eta betebeharren arauketari.
|
|
Beste autore batzuen ustetan, Garcia Fresneda Gea horien artean dagoelarik, aipatutako artikulu horiek oinarri hartuta, tributuen inguruko arauketa erregelamendu lerruneko arauetan ere jaso ahal dela adierazten dute162 Hau da, lege lerruneko arauek EKak tributuei ematen dien funtzioaren inguruko arauketa egingo dute, eta erregelamendu lerruneko arauak egin ahal izango dira legeek horrela baimentzen dituzten gaietan163 Interpretazio hori ere KAren otsailaren 17ko 19/ 1987 Epaiak egiten du: " Konstituzioaren 31.3 artikuluak, hemen interesatzen zaigunari dagokionez, legeari jarraituz bakarrik ondare prestazio publikoak ezarri daitezkeela aipatzen duenean, oinarrizko arauak
|
ez
dio izaera absolutuko zerga legezkotasunari sarrera ematen — han ez baita esaten ezarpena nahitaez legearen bidez egin behar denik, baizik eta malgutasun handiagoz eskatzen duela legeak agindu dezala zer irizpide edo printzipioren arabera arautu behar den. Tributuen arloa eta, zehazki, tributua ex novo sortzea eta Konstituzioan dauden beste lege erreserba batzuekin gertatzen den bezala, hemen ezarritakoaren esanahia hauxe da:
|
|
Ballesteros Fernándezek adierazten duen moduan, TAOLaren 6.1 artikuluarekin, Ekren 9.1 eta 103.1 artikuluekin bat eginez, toki erakundeek euren jardueran legearekin eta Zuzenbidearekin bat egiteko betebeharra daukate, toki erakundeen akordio eta ebazpenak auzitegien lege kontrolaren mende utzirik138 Horrez gain, bestelako kontrolak ere ezartzen dira toki erakundeen esparruan. Idazlearen ikuspuntutik, kontrol horiek
|
ez
diote kalterik egiten EKren 137 artikuluak aipatzen duen toki autonomiari, toki autonomia hori EKren bestelako adierazpenekin interpretatu behar delako. Horiek guztiak toki autonomiaren mugak dira eta horiek hartu behar ditugu kontuan.
|
|
toki erakunde baten ebazpenak Espainiako interes orokorra modu larrian kaltetzen duenean, Gobernuko Ordezkariak ebazpena jaso eta hamar laneguneko epean toki erakundearen buruari (Alkateari) ebazpena deuseztatzea eskatuko dio. Toki erakundeak
|
ez
badio errekerimenduari erantzuten edo ez badu kasurik egiten, Gobernuko Ordezkariak ebazpena deuseztatuko du (esku hartzea gauzatzeko ahalmena du) eta kaltetutako interesa babesteko behar dituen neurriak hartzeko aukera dauka. Arazoa betiko moduan Espainiako interes orokorraren definizioan datza.
|
|
Honen inguruan oso deigarria egiten zaigu koordinazioari buruz TAEHk ezer
|
ez
esatea. Kontrolari buruz edota kooperazioari buruz hitzarmenaren 8 eta 10 artikuluek hitz egiten dute, ez ordea, koordinazioari buruz.
|
|
Aurretik adierazi dugunez 2008ko munduko krisialdi ekonomikoa eta gero, aurrekontu egonkortasun eta finantza jasangarritasunaren printzipioak indartzean, finantza zaintzako ahalmenen egikaritza (eta zergatik
|
ez
esan justifikazioa) indartu egin da eta horretan guztian EAEren barnean Foru Aldundiak jarri dira martxan. Ez dugu ahaztu behar AEFJLOk 3 amaierako xedapenean araubide berezia aitortzen duela EAEn eta araubide berezi hori forutasunean oinarritzen duela.
|