Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2017
‎alargunak artelana saltzea eskaini omen zion Bergamoko Udalari, eta Udalak onartu egin zuen. Deplis jaunak ahalik eta isilen alde egin zuen eskualde hartatik, eta atseden ederra hartu zuen beren egitekoek Erromara eraman zutenean, espero baitzuen inor ez zela ez beraz ez marrazki opetsuaz oroituko.
‎Eta malko bat atera zaio. Malko hori, kanpoko euri tanta dela imajinatu du; hodeien negarra dela, ez berea.
‎Baina berriro diot, hori ez da irtenbidea. Ateak zabalduta ere, denborarekin etorkina bera aldatuko du gizarteak, ez berak gizartea, eta nekez bihurtuko da ziba berriro piramide (Houellebecqen eleberriek kontrakoa marraztu arren). Gainera, ez dut uste atea irekiko diegunik eta, haiek azpitik eta gainetik pasatzean ere, ez daukagu lan makala gure artean normaltasunez hartzen (etorkinak ez daudenean nahi izaten ditugu, baina gero, iritsi direnean...).
‎Eta ez dira asko kopuruz, nahiz eta zenbait mediotan hau barne oihartzun handia izan, baina hala ere... Bada garaia irailean (eta urrian, azaroan...) auzitegietako longainak telebistaz edo prentsan ikustekoa, ez bertatik bertara. Handik kanpo konpondu beharreko gatazkari dagokionez, bederen.
‎Bakea eman zioten, baina bakerik ez bere baitan. Nola edo hala jakin behar zuen Bestearen izena, nola edo hala atera behar zuen (zuten) sorgin gurpil hartatik, zurrunbilotik, putzuaren hondora iritsi baino lehen.
‎Ez al dakizu ba, legegile ziztrin horrek, gauza naizela holakorik egiteko, esan dudan moduan, Jupiter tunante naizelako eta eskuan ditudalako mundua mehatxatu eta hondatu ditzaketen oinaztarri kiskalgarriak? Baina gauza bakar batez baino ez dut herri ezjakin hau gaztigatu nahi, alegia, euririk ez egiteaz Sevillan ez bere barrutian ez eskualde osoan hiru urte luzez, betiere, mehatxu hau egin den egunetik zenbatuta. Zu libre, sano eta zentzuzko, eta ni zoro, gaixo eta kateatua...?
‎Bihurria izaten jarraitzen zuen Aragoi ibaiak Zangozatik behera, baina tarteka erdialdeko Nafarroaren lurren joritasunaz gozatzeko parada ere ematen zien, bere udaberriaren berdetasunaz, alegia. Dena den, zer ikusirik ez bere ibar malkartsu, basati, baina halere maitagarriarekin, Erronkarirekin.
‎Berehala Nafarroako zutoihala bilatu zuen asaldatuta, eta baita aurkitu ere, bigarren zaldunaren eskuetan, tinko haizearekin dantzan. Berriro ere hasperen egin zuen, arnasa sakon hartuz, zeren ez bera ezta gaztelua ere, ez baitzeuden prestatuta inongo erasoari erantzuteko.
‎Baina egin zuen lurrean ere beste bat, ez bere arauaz atseginagoa, baldin erremediorik ordenatu ez balitzaio, zein baita Adanen bekatuari eman zitzaion gaztigua.
‎Kontzientzia onak ez du deusen beldurrik eta ez bere baitan ikararik.
‎Hala edireten da lehenagoko santuak, zenbait bekatutan erori baziren ere, bizkor jaiki zirela, eta, behin jaikiz gero, ez zirela gehiago erori eta ez bere lehengo bekatuetara eta ez bestetara bihurtu.
‎Eta halakoak, ez kontseilu onez, ez predikarien esanez, ez bere lagunak hiltzen zaizkiola ikusteaz eta ez honelako beste gauzaz ez du konturik egiten eta ez probetxurik ateratzen, kalterik baizik.
‎Aut quis invocavit eum et despexit illum? Beha ezazue munduko generazio guztietara eta aurkituko duzue ez dela egundaino Jauna baitan fidatu denik galdu, eta ez bere beharrean, behar den bidean, hura behartu duenik, bere behar duena gabe gelditu.
‎Eta egungo egunean ere ez da halako juramentuetan zer sobera fidaturik. Zeren amoros itsutuak bere plazeren ondoan dabiltza, eta ez bere promesak edo juramentuak konplitzearen, zein baita haragiaren bekatuak egiten duen hirugarren kaltea.
‎Halakoaren etxean ez da gerlarik, liskarrik eta bizitza gaiztorik baizik. Zeren emakume ezkondua ez du deusek ere hala giharrean ukitzen, kroskan erauzten eta ez bere tentutik eta pazientziatik ateratzen, nola bere senarra besterekin dabilkiola jakiteak.
‎Beraz, honelatan, etsaigoan dagoena ere ez, baina guztien gainetik emakumeetan dabilena ez da apaizetarako on. Eta hain da egia hau, non uste baitut ezen emakumeetan faltarik ez duen apaizari, besterik anitz falta izanagatik ere, haiek guztiak hobeki barka, estal eta disimula dakizkiokeela, eta beste guztiek ez dutela hala desitxuratzen eta ez bere ohorean lohitzen, nola emakumeekin ibiltzeak eta kutsatzeak.
‎Bai, ordea, arimak onets dezake, zeren arimak libertatea du, bere burua bere eskuko du. Baina haragiak ez du libertaterik, eta ez bere burua bere eskuko.
‎Zuri begia ateratzen dizunari zuk ere ateratzeaz, ez da handik zurea sendatzen eta ez bere lekura bihurtzen. Kolpe bat ematen dizunari beste bat bihurtzeaz ez diozu, halatan, zeure buruari eman dizuna kentzen.
‎Eta are gehiago: jakinagatik ere, on da disimulatzea, ez jakin irudi egitea, ez jabetzea, ez bere gainera hartzea, edo desenkusatzea.
‎Ez deus galde, ez bila, ez jakin. Eta jakinez gero ere, egin ez jakin irudi, disimula, ez egitekoari jabe, ez bere gainera har; egin bere burua itsu, mutu eta gor.
‎Eta arrazoirekin iruditzen zaizu hala. Zeren zer da munduan kontsolamendu handiagorik eta bihotz altxagarriagorik, ikustea baino ez duela deusen ere arriskurik, ez duela konfesatu beharrik eta ez bere kontzientzian harrik?
‎Zeren nola linboko haurrak ez baitaude han bere faltaz eta ez bere bekatuengatik, ez du nahi Jainkoak izan dezaten haiek hargatik tristuratik, penarik eta ez atsekaberik. Baina infernuan daudenak, nola bere faltaz, maleziaz eta bere pertsonaz libreki egin zituzten bekatuengatik baitaude Jainkoaren konpainiatik kanpoan, hargatik, eta Jainkoak ere hala ordenaturik, dute tristura paregabe bat eta atsekabe guztien gaineko atsekabe bat.
‎Eta orduan ideia otu zitzaion bat batean. Ez zeukan Wisconsinera ohiko moduan joan etorria egiteko adina dirurik, ez, baina zergatik ez bere burua postaz bidali. Erraz baino errazagoa zen.
‎Maddik denbora aurrera joan ahala, ahotsak, zurru murruak sumatzen zituen eta ez bertan zeuden bizidunenak, hain xuxen. Bere begietarako bakarrik, beste edonorentzat ikusezinak ziren aurpegien desfile bat hasi zen eta espiritu horiek bera errespetuz agurtu ondoren, joaldun baten gainean, nolabait errateko, pausatu ziren.
2018
‎Poetak barkamena eskatu zuen atzerriko hizkuntza batean idatzia izateaz gain berea ez den poema bat hautatzeagatik, baina Poetry Parnassusera bere jaioterriko hizkuntzaren doinua ere eraman nahi zuela azaldu zuen. Azken batean, gainerako poetak beren ama hizkuntzan aritu izan baziren, zergatik ez bera?
‎Hizkuntza interesatzen zaio bai, baina prozesu sozial gisara. Soziolinguistikak ez du aztertzen hizkuntza, ez bere sintaxia, ez joskera, ez morfologia, ez horrelakoak. Horiek filologoentzat.
‎Belarri Makurren ezkontza ez zen zoriontsua izan baina, bere kontsolamendurako, ez zuen askorik iraun. Aldi hartan ez bera ez ni ez ginen zoriontsuak. Ni bakarrik nengoen.
‎Ezta pentsatu ere! Joxemiel basozainak erabil zezala halako sorginkeria, eta ez bera bezalako profesional batek.
‎Ez zuen bere ministro alaiegitxoen eta jeneral goibelegitxoen beldurrik. Ez zion beldurrik inori, ez bere inperioko mendietan, paduretan, hondardietan bizi ziren eta imajinatu ere ezin zitzakeen berrogeita hamar milioi jopuek osatzen zuen plebeari. Ez zien beldurrik, banaka.
‎Landa laguntzailea maltzurra zen eta inori ez zion ezer esan ez Aiphatu tenienteordeaz, ez bere zoriaz. Bazituen etsaiak, denek bezala.
2019
‎Garazi ere han zegoen, bere amari itsatsita, ahizpa berriari serio serio begiratuz, zer gertatzen ari zen oso ondo ulertu gabe. Jakin bazekien dena, hamaika aldiz kontatu baikenion ahizpa txikiaren istorioa, baina nago lekuz kanpo ibili zela harik eta guretzat bakarrik ez beretzat ere une garrantzitsua zela eta eginbehar garrantzitsu bat zuela ohartu ginen arte. Izan ere, Garazik opari bat zekarkion Enarari, bere panpinetako bat.
‎Dena hondatua zegoen. Ezer ez bere lekuan, guztia uretan pats, alderik alde sakabanatua. Ez ziren berez oso ordenatuak, baina han bazegoen lanik asko, barreiatutako gauzak jasotzen.
‎Eta probak egitea gustatzen zitzaion. Baina ez bere larruan, auzoko edozeinen larrutan baizik. Nola lo egin, nola etzan, nola altxa, sorginkeria pila bat.
‎Hortzik gabeko aho kiratsa erakusten zidan eta hats ustela botatzen, egoera sozialaz pleinitzen zebilela. Denek bat egiten zuten, CAC 40eko nagusiak bezain RMI delakoa sakeleratzen zuen izkinako amilduak, zergatik ez berak. Belarri ona neukalakoaz ohartu bide zen.
‎Tankerarik xaloenaz egiten zuen hori, eta sutan berotzera etortzen zen; huraxe izaten zuen beti etortzeko aitzakia: ez bera ez gu ez ginen aitzakia hartaz engainatzen, eta bera ere ez zen ahalegintzen haren konbentzionaltasun erosoa ezkutatzen.
2020
‎nahiak eta ezinak, ametsak eta eguneroko gordinak, kontatu dizkiotenak eta benetan direnak, gero egiatan aurkitzen dituenak. Gurasoen aberria ez da erdia, ez berea, ez jada gurasoena; itzulerak ez dakar erabateko poztasuna, ez etxekoen batasuna, ez bada utzitakoaren nostalgia gazia. Itzulerako barkua hartzen denean ez baita bukatzen exilioa.
‎Zalduaren ipuinekiko diferenteak dira, noski, nola ez ez dute irakurlearen estrainiamendua bilatzen, gaiak are fokatuagoak daude giza harremanen aspektu batzuetan; baina badute ezaugarri komunik: hazkura eragiten dute, deserosoak dira, ez bertan goxo irakurtzeko modukoak. Ezen azken batean, eta lehentxeago aipatu dugunez, euskalduntasun ofizial esaten diogun horren kontra ari baitira nolabait ipuin erabat euskaldun hauetan.
‎Bistan da ezin dela bakearen eta kulturaren alde aritu gure herrian nori berea eman gabe eta, jakina, Txillardegik ez du errekonozimendurik jaso, ez bere hirian, ez Euskaltzaindian ere, eta hori ez dago ondo.
‎Hura gertatu eta hurrengo ostegunean, ordea, bai ikusi zuela Aritz, baina ez berak desio zuen testuinguruan: mahai inguru bat egon zen Kultur Etxean, Irakurle Klubaren aurkezpen egunean, euskal literaturaren egungo egoerari buruz, eta han aritu zen Mikel Ayerbe kritikari eta lankidearekin eta Itxaro Borda idazlearekin.
‎Iraganari begira jarrita, euskararen iraupena da mirarizkoa ez bere sorrera misteriotsua duela hamar mila urte inguru edo. Horretarako egun baino zabalduago, herri eta hiri handi samarretan hegemoniko izan beharra zuen euskarak populu xumearen baitan, eta elite ekonomiko politiko zibil eta erlijiosoak elebidunak izan behar zuten hein handi batean, elebakar morroi eta neskameekin harremanak izateko.
‎Abel eta Brunoren gonbidapena onartu zuen, eta ez hori bakarrik, haien eskakizun berezia ere: abesti bakar bat abestu behar zuen, eta ez bere karreran zehar lortutako arrakasta anitzetako bat, edo denboran hurbilenetakoa zen baten bat ere, baizik eta, mesedez," Mi razón de vivir" abestu zezala erregutu zioten. Eta Ainhoak baietz esan zuen.
‎Barkatu? Chrisek ez omen zuen ulertu bigarren esaldia Fidelen hausnarketa bat zela, ahots ozenez, eta ez berarentzako agindu bat, lehenengoa bezala.
‎Ezagutu ninduenean, Martinen beste kapritxo bat izango nintzela pentsatu zuela uste dut, ez zen gehiegi saiatu( ez bera, ez beste inor) ni ezagutzen eta, are gutxiago, aintzat hartzen; hasierako familia bazkari edo bileretan Martinen itzala baino ez nintzen haientzat, bere ondoan jartzen zena eta harekin batera alde egiten zuena. Baina, poliki poliki, Teresa konturatzen hasi zen etxeko neskazalea eta ustez betiko ezkongabea zeharo tematuta eta itsututa zegoela nirekin.
‎Eskolatik etxera eta etxetik eskolara nindoanean, jendeak buruari buelta ematen zion ni pasatu ostean; batzuetan" ze pena" eta horrelako adierazpen mingarriak entzuten nituen. Bakarrik egiten nituen egin beharreko kale osterak, ez nuen nahi ahizparentzat zama izan, ez nion estutasunik sortu nahi, ez berari ezta beste inori ere. Horrek guztiak indartsu egin ninduen, baina aldi berean barnerakoi eta bakarti.
‎Maukiren hiru tanboak hauek ziren: lehenik, ezin zuen emakume eskurik ukitu eta ez zezakeen utz emakumeek ere ukitzen, ez bera eta ez bere edozein gauzarik. Bigarren, ez zezakeen txirlarik jan, ez eta hauetan prestatu eta sutan beroturiko beste edozein janari ere.
‎Maukiren hiru tanboak hauek ziren: lehenik, ezin zuen emakume eskurik ukitu eta ez zezakeen utz emakumeek ere ukitzen, ez bera eta ez bere edozein gauzarik. Bigarren, ez zezakeen txirlarik jan, ez eta hauetan prestatu eta sutan beroturiko beste edozein janari ere.
‎Arima arimaren truk! Nirea gal dadila eta ez berea.
‎Neuk utzi nuen bera, ez berak ni erantzun zuen bizixko, eta harrokerian nabarmen zauriturik.
‎Ez zekien. Luc' en arnasa ez bere bizkarrean nabaitzeko, ohe ertzeraiño bereraiño joan zan igesi, atzean apo zikin bat etzanda balu bezelaxe: " ohe bakarra biontzako:
‎Errua enea da, eta ez berea. Nork deitu nau ni sasi aiton semeren saizulo hortara?
‎Krokodiloaren barruan murgildu bezain laster, ezezagunak lo hartu zuen. Ez atzerritar jabearen oihuek ez bere familiartekoen garrasiek, ez poliziari deitzeko mehatxuek ez zioten ikararik txikiena ere eragin. Krokodiloaren barrutik algarak eta zume zigorra erabiliko zuelako promesa (sic!) baizik ez zen entzuten, eta ugaztun gaixoak, horrenbesteko puskatzarra irenstera beharturik, alfer alferrik isurtzen zituen malkoak.
‎Alderantziz: pentsa ezazu bere interesentzat onuragarria den ezkontza aurreko itun bat sinatzeko ideia nirea izan zela, ez berea. Alainengatik izan balitz, noizbait dibortziatuko bagina, matrimoniora iritsi bezala alde egingo zuen berak, nigandik zentimorik jaso gabe.
‎Ez naiz dibortziatuko nire senarrak, pertsona normal batek bezala, bere sexu beharrizanak asetzen dituelako. Bere senarra naiz, ez bere jabea, are gutxiago bere zentsore edo zikiratzailea. Ez ginen sexua elkarrekin esklusiboki izateko ezkondu.
2021
‎Elkarri gaizki hitz egiten zioten, hitz egiten zutenean behintzat; isiluneak geroz eta luzeagoak ziren. Hotza sentitzen zuen etxera sartzean, baina ez berari gustatzen zitzaion hotza bezalakoa: hezurrak hozten zizkion hotza zen hura.
‎Izan ere, nahiz eta arrazoiaren arabera deliberatua zen gizon hura sekula ez maitatzera, bihotza, zeina ez dagoen nehola ere gure mende, ez zen akort: ezin zuenez ohi baino gutiago maite, eta jakinik amodioa zela hutsegite horren kausa, deliberatu zuen, amodioa kontentatuz, bere bihotz guziaz maitatzea, eta, ohoreari men eginez, nehoiz ez adieraztea deus ez berari eta ez bertze nehori.
‎Adimenaren gozamen sublimeena dira. Eperrak ilarrak maite ditu, baina ez berarekin batera lapikora doazen horiek.
‎Hizlari onak ez du iraintzen ez bere burua nahasten.
‎Hala eta guztiz ere, Praxkuk bazuen kezka bat barruraino sartuta, hiru seme alabak kaskagorriak ziren. Hori ez zen inolako kezka-biderik izan behar, baina ez bere familian eta ez Anjelitarenean horrelakorik ez zegoenez gero, Praxkuren kezka ulergarria egin dakiguke. Inoiz ez zuten horretaz hitz egiten, Praxkuk ez baitzuen Anjelita sumindu nahi, baina kezkak hor segitzen zuen, eta askotan, horren inguruko gogoeta burura etortzen zitzaionean, kosk egiten zion bihotzaren barrunbetan.
‎Nork berearekin nahi duena egin dezake. Anaiak" Nire babak nahi ditut" esaten badizu, zergatik eman nahi dizkiozu beste batzuk eta ez bereak. Zoaz hemendik eta ez zaitez etorri gehiago.
2022
‎Lekuz kanpo zegoen. Hura ez zen bere mundua, ez bere herria, ezta bere etxea ere. Hura ezinezkoa zen.
‎Gutako bat hil du, eta beste bat ia; balak lokia urratu dio. Ziur asko negoziatzeko gutxi izango du, eta berak badaki, bere erakundea horrela dabilelako, ez berea bakarrik, gainerakoak ia berdin ibiltzen dira. Itsututa dituzte.
‎Jantzirik batere urratu nionik, edo azala ukitu. Inolako kezkarik ez nuen arren, sexu eraso gisa hartuko zuenik, ez berak, ez inork. Bere itxura fisikoagatik, diot, errespetu osoz.
‎Topaketa publikoen sistema traketsa aspaldi utzia zen; ez Vashti ez bere entzuleak ez ziren beren geletatik mugitu. Besaulkian jesarrita egin zuen berba, eta besteek beren besaulkietan nahiko ondo entzun zioten, eta nahiko ondo ikusi zuten.
‎ez zuen ikusi azken umeaz erditu zenetik. Kurba bat egiten zuen, baina ez berak gogoratzen zuen bezala; distiratsua zen, baina ez irakasle batek iradoki zuen bezain distiratsua. Zuzeneko esperientziaren beldurrak hartu zuen Vashti.
‎Eta deliberatu zuen ezen, agindurikoa bete aitzin, bertze proba bat gehiago eginen zuela gizonak zion amodioa egiaztatzeko. Eta hori lortzeko, galdegin zion hitz egiteko bere zerbitzuko neska bati, zeina bera baino gazteagoa eta txit ederra baitzen, eta amodiozko eleak egin ziezazkiola, hartara, bere etxera hain maiz etortzen ikusten zutenek pentsa zezaten neskatila harengatik zela eta ez berarengatik. Jaun gazteak, segur baitzen bere maitasunaren adinakoa zela berari ziotena, damak manatu orori obeditu zion, eta, zion amodioagatik, bere burua behartu zuen neska hari gortea egitera, zeinak, hain iduri zitzaion gizona ederra eta mintzo onekoa, bertze edozein egia baino gehiago sinetsi baitzuen haren gezurra, eta hark arras maite balu bezainbat maitatu zuen.
‎Printzeak utzi ninduenean, bertze zaldun hori ezagutu nuen, eta hark ez zuen lan handirik izan ni ukaiteko, zeren haren edertasun, onestasun, grazia eta bertuteek ongi merezi baitzuten emazteki zentzudun oro beren xerka eta eske ibiltzea. Halako onestasunez maitatu izan nau ene galdez, ez bereaz, ezen sekula ez baitit ohoreak eman ez liezaiokeen deus galdegin. Eta zu maitatzeko izan ditudan aukera eskasek zureganako ez federik ez leialtasunik ez izateko desenkusa ematen bazidaten ere, Jainkoari eta ene ohoreari diedan maitasuna aski izan dut orain arte aitorpen edo lotsarik behar lukeen deus egitetik begiratzeko.
‎Eta bera bere egoitzara joan zen, egin lanaren hats hartzera; eta halako moduan pausatu zen, non goizeko bederatzietan oraino ohean baitzen. Jaiki zelarik heldu zen zalduna, zeinak huts egin gabe kontatu baitzion bere mentura, ez berak espero zuen bezain ona, erran baitzion nola, damaren ganberan sartu orduko, altxaturik kausitu baitzuen gaueko berokia soinean zuela, sukar handi batek joa, pultsua arras nahasirik, bisaia sutan eta izerdi jario handi batek hartzen hasia, halako gisan non galdatu baitzion berehala lekutu zedin handik; izan ere, arazoren bat izateko beldurrez, ez zela ausartu neskatoak deitzera, baina hain z... Horiek horrela hain estonatu eta nahigabeturik gelditu zen zalduna, non su bozkarioak horma eta tristura bilakatu baitzitzaizkion, eta berehala partitu zen handik.
‎Zaldunak ez zuen bere burua errefusatutzat hartu arrapostu horrengatik, eta ondotik ibili zitzaion biziki garizuma erdira arte. Nolanahi ere, emaztekia fermu aurkitu zuen ez bera ez bertze nehor ez maitatzeko asmoan; baina gizonak ezin zuen sinetsi, senarraren dohain eskasak eta damaren edertasun handia ikusirik. Eta, emaztekia disimuluan zebilenez, berak ere enganiotan hastea deliberatu zuen; eta berehala utzi zion gibeletik ibiltzeari, eta, damaren bizitzaz ongi ikerturik, jakin zuen italiar zaldun txit zuhur eta onest bat maite zuela.
‎Eta horregatik galdatu zion ezen, bere bizitza berak harena bezainbat maite baldin bazuen, bila zezala berak ongi hura eskuratzeko moduren bat, hura gabe ez baitzuen esperantzarik nehoiz ukaiteko. Damaren anaiak, zeinak arreba eta bere etxearen ohorea maiteago baitzituen dukearen plazera baino, eragozpenen bat jarri nahi izan zion, otoiztuz bertze zernahitan balia zezan, eta ez beretako hain krudela zen eta bere odolaren desohorea ekarriko zion zerbaiten xerka; eta ez bere odola, ez bere bihotza eta ez bere ohorea ere ezinen zituela jarri berari halako zerbitzu bat egitearen mende. Dukeak, haserre jasanezin batez sutan, eria ahora ekarri eta, azazkala ausikiz, honela ihardetsi zion sumindura handiz:
‎Eta horregatik galdatu zion ezen, bere bizitza berak harena bezainbat maite baldin bazuen, bila zezala berak ongi hura eskuratzeko moduren bat, hura gabe ez baitzuen esperantzarik nehoiz ukaiteko. Damaren anaiak, zeinak arreba eta bere etxearen ohorea maiteago baitzituen dukearen plazera baino, eragozpenen bat jarri nahi izan zion, otoiztuz bertze zernahitan balia zezan, eta ez beretako hain krudela zen eta bere odolaren desohorea ekarriko zion zerbaiten xerka; eta ez bere odola, ez bere bihotza eta ez bere ohorea ere ezinen zituela jarri berari halako zerbitzu bat egitearen mende. Dukeak, haserre jasanezin batez sutan, eria ahora ekarri eta, azazkala ausikiz, honela ihardetsi zion sumindura handiz:
‎Eta horregatik galdatu zion ezen, bere bizitza berak harena bezainbat maite baldin bazuen, bila zezala berak ongi hura eskuratzeko moduren bat, hura gabe ez baitzuen esperantzarik nehoiz ukaiteko. Damaren anaiak, zeinak arreba eta bere etxearen ohorea maiteago baitzituen dukearen plazera baino, eragozpenen bat jarri nahi izan zion, otoiztuz bertze zernahitan balia zezan, eta ez beretako hain krudela zen eta bere odolaren desohorea ekarriko zion zerbaiten xerka; eta ez bere odola, ez bere bihotza eta ez bere ohorea ere ezinen zituela jarri berari halako zerbitzu bat egitearen mende. Dukeak, haserre jasanezin batez sutan, eria ahora ekarri eta, azazkala ausikiz, honela ihardetsi zion sumindura handiz:
‎Bien artean bide onetik zaindu dituzte gure etxe eta aziendak. Baina orduan anaia zaharrena, Emeterio, abenturazalea eta gerlaria zena, bere burua zentzutu eta ezkondu denez, Marko eta Brizia haurrekin bota nahi ditu etxetik, ez bera gaiztoa delako, emazte berriak, Mariona, agindu nahi duelako. Benetan, etxe bat gobernatzeko hoberik ez da, eta nik lagunduko diet gainera.
‎385). Mendibeko Lakok ere entzuna du inguru pendoitz horietako" Labeko Ziloan" egoten zela, eta haren beldur zirela artzain batzuk; ez bera, ordea, hamar urtetan lasai egin baitzuen lehenbiziko gaua bortuan bakar bakarrik. Oroit da Ilhunhatzen zer jostetak erabiltzen zituzten artzain gazteek:
2023
‎Nik ez daukat ez maletarik ez bertan zer sartzerik. Polizia etxetik esku hutsik irteten ikusi nauzu.
‎Adelek ez zuen Lararen alde hori ezagutzen. Adelek ezagutzen zuen Lara pertsona bero, maitagarri bat zen, ez bere aurrean zeukan izotz puska hura. Amarekin erabiltzen zuen destaina hura ez zion sekula inorekin erabiltzen ikusi, ezta destainaz tratatua izateko sobera arrazoi eman zizkion jendearekin ere.
‎Izen ezezaguneko Madrilen ezezaguna herri galdu hartara joateko prest zegoen beste inor ez zegoen, ez, ez bere borondatez edo bestelako aukerarik izatekotan behintzat. Halakorik susmatzen nuen.
‎Herriko garraio publikoaren gabeziei eta urbanismo modernoaren eskaerei aurre egiteko, etxekoandreek etxekoandreek batez ere erabili ohi dituzten auto mota horietako bat da, etxetik lanera eta bueltan joateko, hipermerkatura, haurrak eskolara eramateko. Larak ere horretarako erabili du urtetan, haurrak eskolara eramateko edo bertan hartzeko ere, baina sekula ez bereak, berak ez baitauka seme alabarik. Beste norbaiten semea edo alaba polizia etxean jasotzeko ere balio du autoak, gaurko kasuan bezala.
‎Orduan, bertako gizaki nahiz animalia denak akabatu egin zituzten. Bizirik gelditu omen zen bakarra Rahab izeneko emagaldua izan zen, eta hura, dirudienez, ez bere lanagatik, juduei ateak irekitzeagatik baizik.
‎Batzuek mesfidatu egiten zirela adostasunaz. Eskatzen zien mugak jartzeko adostasunaren kontra oihu egiten zutenei, zatiketak ez baitzien lagundu ez berari ez beste inori.
‎Salbamena ez zuen ematen erakunde baten kide izateak; Jainkoak doan ematen duen opari espirituala zen salbamena; sinesmenean oinarritzen zen, ez gizakiaren ekintza onetan eta merituetan. Luteroren arabera, autoritate bakarra Bibliarena zen; zuen sinesmenak salbatzen zuen gizakia, eta ez bere meritu eta otoitzek (Smith, 1911). Luterok zioen, legea betez justifikatu nahi zutenak justiziatik aldendu egiten zirela; ekintza onetan ez zela sinetsi behar eta ekintza onak egiten ez zela sufritu behar.
‎Pommer ek eskaera bat egiten zion Printzeari: idatziz eska zezala Pommer ek Wittenberg en egon behar zuela, ez bere borondatez, baizik Printzeak hala eskatuta, Wittenberg en Saxoniako ikasle asko zeudelako haren zain.
‎Salbamena Jainkoaren opari askea zen, gizakia ez baitzen aske nahi zuen moduan jokatzeko. Kristaua Jainkoaren maitasunak salbatuko zuen, ez bere ahalegin espiritualek (Abellán, 1990; Roper, 2010).
‎Vincentek sorpresaz hartu zuen kritika positibo hori eta ukatu egiten zuen berak horrenbesterainoko merezimendurik zuenik; artistei egindako deialdi orokortzat hartu zuen Aurier ek idatzitakoa, eta ez berari zuzendutako laudorio pribatu moduan; baztertu egin zituen Aurier en laudorioak, aurretik Gauguin-enak eta Isaäcson enak baztertu zituen moduan; Aurier ek egindako laudorioak bere koadroen salmentarako nola baliatu pentsatzen hasi zen; horrela, Aurier en idatzia martxanteei eta senitertakoei ezagutarazten saiatu zen; Arles-ko ezagunei ere bidali zien; Aurier i berari ere idatzi zion, artik...
‎Egoera ilunagotzeko, horri guztiari berak bizi zuen bakardadea erantsi behar zitzaiola: bere loneliness a, ez bere solitude a; paria bat izatearen sentipena zuela.
‎Vincent ez zen akademien zale; ez beretzat, ez besteentzat. 1881eko azaroaren 12an (R4) Ettendik idatzitako gutunean Vincentek Rappard i galdetzen zion ea zerbaitengatik haserretua zegoen, haren gutunik ez zuela hartzen eta.
‎Ondorioz, ez zitzaizkion laudorioak gustatzen, ezta mereziak zituenean ere. Bere lana laudatzen zutenean, iruditzen zitzaion berak izan nahi zuena edo egin nahi zuena laudatzen zutela, eta ez bera zena edo berak egiten zuena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia