2011
|
|
Ordenantzaren gure balorazioa positiboa da: langile berriak euskaldunak izanen dira (lanpostuaren hizkuntz eskakizunaren arabera); Udalaren menpeko sozietate eta erakundeetako langileek euskara jakin dute, eta kontratatutako enpresetakoek
|
euskaraz
zerbitzua emateko prestatuta egon behar dute; langileekin hizkuntza plangintza aurreikusita dago Ordenantza bete ahal izateko; elebitasun normalizatzailearen alde agertzen da (hau da, euskara lehenesten duen elebitasuna); eta abar.Ongi etorria, beraz, 2011ko apirilaren 28an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik indarrean dagoen Ordenantza honi.Lau egun geroago, Baztango Euskararen Or... 2011ko maiatzaren 17tik indarrean dago.Baztanek 8.081 biztanle ditu, INEren 2010eko datuen arabera.
|
2016
|
|
«Erakunde publiko guztiek hartu lituzketen konpromisoak dira. Alde horretatik, jarrera eredugarria da finantza entitateek hartutakoa».Kalitatearekin lotu dute
|
euskaraz
zerbitzua ematea Kutxabankeko eta Laboral Kutxako arduradunek. «Ezinbestekoa da bezeroek nahi duten hizkuntzan jasotzea zerbitzua», esan du Kutxabankeko ordezkari Eduardo Ruiz de Gordejuelak.
|
2020
|
|
Arabako saltokien %26 dira gai bezeroak euskaraz artatzeko, gutxienez langile euskaldun bat baitaukate, eta gehienetan, bat baino gehiago. Dendariek ematen diote garrantzia
|
euskaraz
zerbitzu emateari. Shandra Barroso dendariak, adibidez, parte hartu du ikerketan; zapata denda bat du Gasteizen.
|
2021
|
|
" Lan munduaren talaiatik begira, euskarak badu zer emana kudeaketa aurreratuan, gizarte erantzukizunean, hizkuntzen kudeaketan, kalitatean. Herritarrei
|
euskaraz
zerbitzua ematea da lehen pausoa, eta lana euskaraz egitea bigarrena. Bigarrenak lehena osatzen eta garatzen du".
|
2022
|
|
Urte hauetan guztietan, asko izan dira euskararen bidea hartu duten enpresa edo entitateak, baina guztira zenbat diren kontuan hartuta, oso gutxi izan dira, eta esan dezagun garbi: euskara planak garatzea edo
|
euskaraz
zerbitzua eman eta lan egiteko erabakia gutxi batzuena baino ez da, zerbait bazterrekoa. Hori erraz egiazta daiteke zenbait daturi erreparatuta, eta, hasteko, esanda 2017an, Eustateko datuen arabera, 158.086 establezimendu zeudela Euskal Autonomia Erkidegoan:
|
|
Etorkizunean esparru sozioekonomikoan euskara bultzatzen jarraituko dugu, baina horretarako ezinbestekoa da euskararen beharra sortzea eta gero eta enpresa edo establezimendu gehiagok ekitea bideari; egungo egoerari buelta eman behar zaio, eta euskaraz lan egiteak eta
|
euskaraz
zerbitzua emateak ohikoa izan behar du, normala eta naturala, eta ez alderantziz. Gure eskarmentuaren bidez ikusi ahal izan dugunez, ordea, hori nekez etorriko da bakarrik; orain arte bezala jarraituz gero, gaztelaniak nagusi izaten jarraituko du eta etorkizunerako neurri, diskurtso, arrazoibide eta baliabide berriak eta eraginkorrak ditugu; erronka berriei ekiteko, dauzkagun erremintak hobetu, zorroztu, berritu egin ditugu, eta ezinbestean praktikan (eta ez asmo hutsez) euskara bultzatzen duten enpresen eta establezimenduen kopurua handitu, masa adierazgarriagoa eta sendoagoa izan arte.
|
|
● Hizkuntza politika ausartagoa eta eraginkorragoa behar dugu, euskara lan hizkuntza izatea erraztuko eta ahalbidetuko duena,
|
euskaraz
zerbitzu ematea eta lan egitea lagunduko eta babestuko duena, eta hori bermatu eta blindatu lege, arau, baliabide eta abarren bidez, batez ere eremu euskaldunenetan eta euskaraz bizi nahi duten herritarren borondatean oinarrituta, badagoelako horretarako gogoa. Beharrezkoa da konpromiso eta adostasun politikoa, baina gaur egun daukaguna baino irmoagoa eta eraginkorragoa.
|