2009
|
|
Fenomeno urbanoa da gaur elebitasuna, eta horrek, aurrerakada ukaezina dakarren bezala, mugatu ere mugatzen ditu elebitasun prozesuaren abiadura eta nolakotasuna. Elebidunik gehienak
|
euskara
erabiltzeko aukera gutxiago dituzten zonaldeetan bizi dira, eta elebidun gazte gehienen hizkuntza naturala gaztelania da, bigarren hizkuntza gisa bereganatu baitute euskara, eta zailtasun objektibo begi bistakoak daude euskara hainbeste gazte euskaldundu diren denbora berean gizarteratzeko.
|
|
Alde horretatik begiratuta, badira bi eginkizun garrantzi betea hartzen dutenak: trinkotzea etxetik euskal hiztun diren eta egunerokoan
|
euskara
erabiltzeko aukera ugariak dituzten euskal hiztunen euskararen erabilera formal eta ez formala, batetik, eta arautzea eta finkatzea eremu publikoan bi hizkuntzen erabilera aukerak, bestetik.
|
|
Elebidun guztietatik gero eta gutxiago dira zonalderik erdaldunenean bizi direnak, eta hori ez da txarra; baina elebidun guztietatik gero eta gutxiago dira, alabaina, zonalderik euskaldunenetan bizi direnak, eta hori ezin ona izan. Beraz, bertako gizarte bizitzan
|
euskara
erabiltzeko aukera gutxien dagoen zonaldean, elebidun proportzio txikiagoa dago, eta hori ez da txarra euskararen erabileraren ikuspegitik, ez da txarra elebidun direnek euskara eguneroko bizitza sozialean euskaraz aritzeko dituzten aukeren ikuspegitik; baina gero eta elebidunen proportzio txikiagoa dago, ordea, orain arte euskara erabiltzeko aukerarik gehien eskaintzen zuten zonaldeetan, eta hor...
|
|
Elebidun guztietatik gero eta gutxiago dira zonalderik erdaldunenean bizi direnak, eta hori ez da txarra; baina elebidun guztietatik gero eta gutxiago dira, alabaina, zonalderik euskaldunenetan bizi direnak, eta hori ezin ona izan. Beraz, bertako gizarte bizitzan euskara erabiltzeko aukera gutxien dagoen zonaldean, elebidun proportzio txikiagoa dago, eta hori ez da txarra euskararen erabileraren ikuspegitik, ez da txarra elebidun direnek euskara eguneroko bizitza sozialean euskaraz aritzeko dituzten aukeren ikuspegitik; baina gero eta elebidunen proportzio txikiagoa dago, ordea, orain arte
|
euskara
erabiltzeko aukerarik gehien eskaintzen zuten zonaldeetan, eta hori ezin positiboa izan euskararen erabilerari dagokionez, esan nahi baitu gero eta pisu txikiagoa dutela gizarte bizitzan euskara alde handiarekin nagusiki erabiltzen duten guneek.
|
|
Ez dago zalantzarik euskara biziberritzeko prozesuan zuzeneko eragina izango dutela etorkinek. Bilbo Handian gertatzen da kontzentraziorik handiena, non eta euskal hiztunen portzentajea apala izatean (Bilbo hiriburuan, %24, 2 dira elebidunak), eguneroko bizitzan hainbat eremutan
|
euskara
erabiltzeko aukera urriak dauden zonaldean hain zuzen ere. Gainera, etorkinen %85ek 44 urte baino gutxiago du, eta jada %55 derrigorrezko hezkuntza urteetatik kanpora dago, 20 eta 40 urte bitartean dagoelako, hots, hezkuntza sistemaren bidez bermatzen den euskararen transmisio aukera baliatzeko zaharregia.
|
|
1981ean, elebidun guztien %32 bizi ziren bigarren gunean, baina gaur egun erdia baino gehiago, %51, dira hor bizi direnak [26]; 1981ean elebidunen %15, 4 bizi ziren gunerik euskaldunenean, laugarren gunean alegia, baina gaur %9 baino ez. Datu horien argitan, bistan da
|
euskara
erabiltzeko aukera gutxiago dagoen tokietan pilatzen direla gaur egun elebidunak, duela hogei urte ez bezala. Esan beharrik ez da horrek zuzenean eragiten duela euskararen erabileran.
|
|
Baina horietako askok eta askok beren arteko harreman ez formaletarako euskararen ordez gaztelania hautatzen dutenean, legearen eta plangintzaren bidez konpon ezin litekeen zerbaiten aurrean jartzen gaituzte. Etxeko salan edo sukaldean
|
euskara
erabiltzeko aukera edukita, gaztelaniaren erakarmenak irabazten gaituenean, edo euskarazko hedabideei bizkarra erakusten diegunean, alferrik jarriko gara herri aginte ahalguztidunen arau eta plan mirarigileek arazoa konpondu zain. Arazoa hori baino konplexuagoa baita, hizkuntzarekiko atxikimendu librea sendotzean datzalako auzia.
|