2007
|
|
" Hizkuntza bat ez da inoiz gizabanako batena bakarrik, baizik eta beti eta aldi berean hizkuntza nazional bat. [...] Nazioaren baitan bakarrik da posible gizakiaren izatea eta formazioa" 215 Horrela, bada, eta euskararen perspektibatik, euskal hezkuntzaz aritzeak ezinbestean garamatza" euskal hezkuntza nazional" bat aldarrikatzera, zeinak egiaz
|
euskal
komunitate linguistikoa —bai talde mailan bai banako mailan— zaindu, sendotu eta hobetu lukeen. Euskal hezkuntza horrek, egiaz, mesede ederra edukiko luke" eskola sare nazional" baten laguntza edukiko balu, baina —Erriondok azpimarratu bezala— horrelakorik ez daukagu:
|
|
Azken batean" euskal hezkuntza nazionalaz" edota" euskal curriculum propioaz" jarduteak, besteak beste, zera esan nahi du: gure hezkuntzak, nahitaez,
|
euskal
komunitate linguistikoa —eta berorren dimentsio sozio-kulturala eta historikoa— hartu behar duela erreferentzia nagusitzat.
|
|
Euskal hezkuntzaren inguruko gure saiakerak, bigarren pauso batean, nahitaez hartu behar du ere kontuan egun euskal hizkuntz komunitateak —guretzat erreferente nagusia denak— bizi duen egoera soziolinguistikoa. Euskal hiztunak, jakina den bezala, espainol eta frantses hiztunekin batera bizi dira eta, egiaz, unitate instituzional ezberdinetan daude banatuta, hala nola, Espainiako" Euskadi" n eta" Nafarroa" n, baita Frantziako" Pays Basque" n —Pyrenees Atlantiques en barruan— Kontua da nahasketa hark eta sakabanaketa horrek ez dutela batere errazten"
|
euskal
komunitate linguistikoa" identifikatzen —ez barrutik ez kanpotik— eta, are gutxiago, berori osotasun nazional bezala garatzen. Horren lekuko da, adibidez," euskal" izenlagunaren beraren ohiko desitxuratze bat, non berori askotan eta bakarrik —aipamen linguistiko oro bazter utziz— Euskal Autonomia Erkidegoa den errealitate juridiko politikoari eta bertako edozeri —baina kanpoko ezeri— atxikitzen zaion.
|
|
baldin eta euskal pertsona bada euskal hezkuntzaren erreferente nagusia —eta ez gizaki abstraktua edota gizabanako isolatua—, orduan hezkuntza horrek ezinbestean egin behar du lan ere euskal komunitatea bera osatzearen eta berorren talde nortasuna garatzearen alde. " Gizakiak", honela Ferrero," subsistentzia ‘indibidualaren’ beharrarekin batera, subsistentzia ‘kolektiboaren’ edo konpartituaren beharra sentitzen du ere" 228 Subsistentzia kolektiboaren behar hori, gure kasuan,
|
euskal
komunitate linguistikoak gutxieneko duintasun batekin bizirik irauteko ahaleginarekin du zerikusia, edo, bestela esanda, balizko euskal hezkuntza nazional batekin. Euskal hezkuntzak, bestela, ez du ahaztu behar euskal hizkuntz komunitatearen oinarrizko batasuna historian zehar ahuldu den bezala, egiaz, historian zehar indartu ahal izango dela ere:
|
|
Euskal hezkuntzak, bada, egiaztapen horretan kokatu behar du bere abiapuntua —bestela bere oinarrizko zentzua galduko luke" euskal" izenlagunak— eta, horrekin, kontuan hartu behar du ere zeregin eta erantzukizun berezia duela bere erreferentziazko hizkuntz komunitatearekiko. Horrek berak, baina, euskal hezkuntza nazional eta euskal curriculum propioaz hitz egitera garamatza, non euskararen sakoneko funtzio humanizatzailea eta
|
euskal
komunitate linguistikoaren dimentsio sozio-kulturala eta historikoa serioski kontsideratzen diren. Jarraian, bigarrenik," euskal lurralde eleanitza eta hezkuntza" izenburuko puntura pasatu gara:
|