2007
|
|
" Hizkuntzaren eta nazioaren formazioaren arteko loturaren fundamentazioa", honela Humboldt," berez da garrantzi handieneko zerbait eta, egiaz, hizkuntz estudioaren azken emaitza bezala izan daiteke ikusia" 214 Horrela, bada, eta bukatzeko, zera esango dugu: "
|
euskal
hizkuntz komunitatea" berezko errealitate historiko sozial bat da, eta, horrenbestez," euskal hezkuntzak" modu berezian arduratu du haren lokarri den euskal hizkuntzaz.
|
|
Euskal hezkuntzaren inguruko gure saiakerak, bigarren pauso batean, nahitaez hartu behar du ere kontuan egun
|
euskal
hizkuntz komunitateak —guretzat erreferente nagusia denak— bizi duen egoera soziolinguistikoa. Euskal hiztunak, jakina den bezala, espainol eta frantses hiztunekin batera bizi dira eta, egiaz, unitate instituzional ezberdinetan daude banatuta, hala nola, Espainiako" Euskadi" n eta" Nafarroa" n, baita Frantziako" Pays Basque" n —Pyrenees Atlantiques en barruan— Kontua da nahasketa hark eta sakabanaketa horrek ez dutela batere errazten" euskal komunitate linguistikoa" identifikatzen —ez barrutik ez kanpotik— eta, are gutxiago, berori osotasun nazional bezala garatzen.
|
|
Horren lekuko da, adibidez," euskal" izenlagunaren beraren ohiko desitxuratze bat, non berori askotan eta bakarrik —aipamen linguistiko oro bazter utziz— Euskal Autonomia Erkidegoa den errealitate juridiko politikoari eta bertako edozeri —baina kanpoko ezeri— atxikitzen zaion. Azken batean, euskal" errealitate antropologikoa" ez dago instituzionalki antolatuta, eta horrek, nolabait esateko,
|
euskal
hizkuntz komunitatea" errealitate birtual" moduko batean bihurtzeko arriskua areagotzen du. Zailtasunak zailtasun, eta" euskal hezkuntzara" itzuliz, ezinbestekoa da hemen berori" euskal lurralde eleanitzaren" perspektibatik ere aztertzea.
|
|
" Gizakiak", honela Ferrero," subsistentzia ‘indibidualaren’ beharrarekin batera, subsistentzia ‘kolektiboaren’ edo konpartituaren beharra sentitzen du ere" 228 Subsistentzia kolektiboaren behar hori, gure kasuan, euskal komunitate linguistikoak gutxieneko duintasun batekin bizirik irauteko ahaleginarekin du zerikusia, edo, bestela esanda, balizko euskal hezkuntza nazional batekin. Euskal hezkuntzak, bestela, ez du ahaztu behar
|
euskal
hizkuntz komunitatearen oinarrizko batasuna historian zehar ahuldu den bezala, egiaz, historian zehar indartu ahal izango dela ere: edozein" hizkuntza" —baita euskara ere— berez gai da dagokion" komunitatearen funtzio guztiak betetzeko", honela Porzig, baina horretarako ezinbestekoa da berorren" lurraldeko mutur batetik bestera inolako ulermen mugarik ez egotea" 229 Batasun hori da, hain zuzen, euskal kasuan denboran zehar hautsiz joan dena; alegia, espainola eta frantsesa —bakoitza bere aldean— indartuz joan dira eta, pixkanaka, euskararen eta euskaldunen ohiko lurraldeetan nagusitu dira.
|
|
zein da euskal hezkuntza" orohartzaile" baten" zentzu" etikoa?, zein da" euskarak" bertan betetzen duen papera? Euskal hezkuntzak, beti ere, —euskaldun elebidunez osaturiko—"
|
euskal
hizkuntz komunitateak" idealki eskatzen dionari erantzun behar dio, bai, baina —erdaldun elebakar gehiago dituen—" euskal lurralde eleanitzak" erakusten duen errealitatea aintzat hartuz248 Herri honetan, egiaz, ezaugarri linguistiko ezberdineko hainbat komunitate bizi da —horregatik edo," euskaldun"," vasco" eta" basque" hitzak ez dira s...
|
|
Horrenbestez esan dezakegu, aurrera eginez,"
|
euskal
hizkuntz komunitatea" hartzen dugula —gure atal honetako hausnarketa guztietan bezalaxe—" euskal hezkuntzaren dimentsio etikoaz" esango dugunaren marko orokor edo erreferentzia nagusi bezala. Euskal komunitate linguistikoa, finean, errealitate natural bat da —inork ez du" euskaltasuna" asmatu—, eta horregatik hitz egin dezakegu ere euskal hizkuntz eta kultur eskubide etikoez:
|
|
Jarraian, bada, gure idazlanaren izenburuko hirugarren atalean (euskal hezkuntzaz) azaldutakoa bilduko dugu, oraingoan modu zehatzago eta zabalago batean, hasieratik gogora ekarriz euskararen beraren interes pedagogikoa izan dela berorren erreferentzia nagusia. Horren baitan, lehenik,"
|
euskal
hizkuntz komunitatea eta hezkuntza" kontsideratu dugu: euskaldunek edo euskaraz hitz egiten dutenek gertakari antropologiko propioa osatzen dute, edo, bestela esanda, euskal errealitate linguistiko kulturala gizadiaren berezko aniztasunaren fenomeno natural moduko bat da, zeina orokorrean" nazio" bezala ezaugarritu dezakegun.
|
|
Euskal hezkuntzaz jarduteak, lehenik eta behin," euskal" izenlagunari buruzko aurretiko zehaztapena egitea eskatzen du, zeinaren arabera izenlagun horrek —bere jatorrizko zentzuari jarraiki— errealitate linguistiko kultural jakin batekiko lotuta erakusten duen. Azken batean" euskal" hitzaren lehen erreferenteak —ahazteak ahazte— euskara eta euskaldunak edo euskal hizkuntza eta
|
euskal
hizkuntz komunitatea dira: horrela ezean ez luke zentzurik edukiko —edo ez bederen berdina—" euskal" zerbaitetaz hitz egiteak.
|
|
Horrek guztiak ez du esan nahi, jakina," euskal" partikula beti zentzu horretan erabiltzen denik —horren kontrako adibideak ugariak dira—, baina bai hitz horren bestelako esanahiak edo erabilerak —nola edo hala— nahitaez daudela aipatutako jatorrizko adierari lotuta. Horrenbestez, eta gurera itzuliz, ezinbestekoa iruditzen zaigu" euskal hezkuntzaz" hitz egiten hasterakoan, eta gure hausnarketen marko orokorra zehaztu nahian, berorren oinarrian dagoen subjektuaz,"
|
euskal
hizkuntz komunitateaz", zerbait esatea.
|
|
Horregatik, eta kontzeptu horiek guztiak baztertu gabe," Vasken" 207 hitza proposatzen du, hain zuzen, estatu eta probintzia ezberdinetan banatutako euskaldun guztiak deitura komun baten azpian biltzeko asmoz. Humboldtek, beraz, euskal nazio batez hitz egiten digu, hain zuzen euskaldun guztiek —muga politikoaren auzia alde batera utzita— jatorrizko
|
euskal
hizkuntz komunitate bat osatzen dutelako, alegia, haiek euskara partekatzen dutelako eta partekatzen duten heinean.
|
|
Esan dezakegu, beraz, oinarrizko"
|
euskal
hizkuntz komunitate" bat egon badagoela eta, zentzu honetan, hezkuntzak nahitaez egin behar duela errealitate horri buruzko hausnarketa, horretarako gu jarraian orain arte azaldutako hainbat ideiez baliatuko garelarik. Kontua da, hasteko, egoki dirudiela euskal nortasun sozio-kulturalari espresuki erantzungo dion hezkuntza baten beharra aldarrikatzea:
|