Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2000
‎Eta osaba Joanikotek erraiten zuen hura ezinezkoa zela, zeren eta tigre bezatzaile andaluzak argi eta garbi adierazi baitzuen ezen tigrea ez zela etxeko abereen eta kabaleen kontra oldartzen, nola guztiek frogatu ahal izan baitzuten, piztiaren bi urteko gatibualdian. Harik eta urbiaindarren artean bertze berri hura zabaltzen hasi zen arte, zeren baitzirudien ezen, berri haren arabera, piztiak Pagabasoko leizea hartu zuela habiatzat.
‎Eta erraiten ziguten, konparazione, ezen pentsu lizunak geure baitarik urrundu behar genituela, baina zenbatenaz urruntzenago nahi izaiten nituen, hainbatenaz errotzenago zitzaizkidan eta hainbatenaz inguratzenago ninduten, zeren hura zen alfer lana, etxeko abereen eta kabaleen gisakoa, noiz eta buztanaz, hankaz edo gorputzaren bertze edozein mugimenduz eta higiduraz euliak eta mandeuliak uxatzen baitabiltza, guztiz alferrik, zeren euliak, mandeuliak eta bertze intsektu guztiak, uxatu orduko itzultzen baitira lehengo lekurat, eta zeren geratzen baitira, halatan, haien larrurat eta haien baitarat gero eta atxikiago eta josiago. Izan ere, pentsatzen duenak ezen ez duela pentsatu behar, pentsatzen baitu hondarrean bi aldiz:
‎Errota, bere aldetik, jauregiaren eta bertze etxola haien artean zegoen, eta, errotarriaren higiarazteko, bazuen urtegi tipi bat, etxeko abereek askatzat hartzen zutena eta ahateek igerilekutzat.
‎Eta erran zigun, hasteko, ezen tigre hura Afrikako ordokietako piztia zela, basoetan barrena eta zuhaitzetan goiti nekez egiten zuena, nahiz eta ongi baino hobeki zekien haietarat igaiten; erran zigun, ondotik, ezen tigre hura ezin arinagoa eta ezin bizkorragoa zela, zeren eta halakoak baitziren tigre suerte hartako tigreak, eta nekez oldartzen zirela gizonaren kontra edo etxeko abere eta kabaleen kontra, nahiz eta txakurrei ezinikusi handia zieten; erran zigun, halaber, nola haien moldatzeko eta ematzeko, begiak estaltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala meneratzen eta bezatzen zituztela urte erdiko epean; erran zigun, gero, ezen, handik aitzina, aski zela, haien gobernatzeko, lokarri edo soka batez giltzur...
2001
etxeko abereak ^ Afrikan: alde egiten ez duten abereak.
2002
‎Enkarterrietako astoa, atzerakadarik handiena jasan duen etxeko aberea da, gaur egungo mekanizazioa dela-eta. Egoera kritikoan dago.
‎hiriko maskota batek ez du arrisku bera, ehizako txakur batek sarri landatzen du eta husmea edo ehizatutako piezen erraiak jaten ditu. Gainera, landa ingurunean errazagoa da maskotak etxeko abereekin edo basa animaliekin kontaktuan jartzea, horiek ere parasitoak transmiti baititzakete. Haurrek, batez ere txikienek, arrisku berezia dute, dena ahora eramateko ohitura dutelako.
2003
‎Interes partikular eta orokorreko gaiekin jokatu behar izaten dugu. Badakit denei ez zaiela sukaldaritza interesatuko, baina entzuleen zati handi bati bai, edo berdin etxeko abereen gaiarekin. Oreka bilatu behar da albiste denekin.
‎Emakumeek egingo zuten fruitu bilketa eta gero nekazaritza txiki bat: ortuzaintza eta goldaketak (garrantzia eman ziena gizartean); denborarekin etxeko abereak ere haziko zituzten (oilo, antzar, txerriak,...) eta salduko; lihoa ere landatuko zuten oihalgintzarako. Gizonak bitartean ehizara dedikatuko ziren.
2004
‎Aisialdiarekin edo lotzen den gai eremuaz ari naiz: kirola, moda, ikuskizunak, arrantza, makramea, natura, bidaiak, opera, etxeko abereak... Gure herri eta hirietako kiosko arrunt bat begiratu besterik ez dago gai horien guztien inguruan erdarazko zenbat aldizkari dagoen ikusteko.
2005
‎Estatu Batuetako Nekazaritza Ikertzeko Zerbitzua (ARS, ingelesezko sigletan) ilar transgeniko mota berri bat probatzen ari da, muturreko ingurumen baldintzekiko erresistentzia handia duena, «Specter» izenekoa. Genetikoki eraldatutako barietatearen beste ezaugarri bat proteina eduki handia da, eta, ondorioz, oso landare erabilgarria da etxeko abereak elikatzeko. ARSren arabera, «Specter» ilarrek lekale freskoak emango dizkiete eskualdeko abeltzainei eta nekazariei, hala nola Ozeano Bareko iparraldeko estatuei.
2006
‎Horregatik hasi nintzen honekin. Lehenik, Biologia ikasketak egin nituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta zaletasuna nuenez eta etxeko abereak asko maite nituenez, ba animatzen hasi nintzen eta albaitaritza ere ikasteari ekin nion. Euskal artzain txakurra batez ere asko maite dut.
2008
‎Eta hara: urtebetean txorakeriarik egin gabe egon ez bazaitezke, etxeko abereekin jaten emango dizut hurrengoan.
‎Eta hara: urtebetean txorakeriarik egin gabe egon ez bazaitezke, etxeko abereekin jaten emango dizut hurrengoan.
2009
‎Etxe inguruko arratoi, piztia txikerren eta azkonarraren ehizarako ere sano abila da txakur txikerra. Txakurrak, etxea defendatzeaz gain, etxeko abereak ere babesten ditu piztia kaltegarriengandik.
‎Aldea etxeko abere eta landareengandik eskuragarri zituzten materialekin ahalik eta arropa gehien egiten zuten lehenagoko denboretan. Gizakiak eskura izan dituen baliabideak erabili izan ditu beharrizanei aurre egiteko.
‎Beheko solairuaren deskribapena amaitzeko karrajuaren amaieran egoten zen gorta aipatuko dugu. Han egoten ziren etxeko abererik gehienak. Gortaren eta suetearen arteko hormaren kontra egoten ziren askak, batzuetan horman zuloak egoten ziren abereei jaten emateko.
‎Etxea batez ere bizilekuarekin lotuta dago. Hor sartzen dira seniderik hurrekoenak, etxekoak, morroi eta neskameak, etxeko bizimoduaren elementu fisikoak, eraikuntza elementuak eta etxeko abereak; defuntuak ere etxearen parte dira. Etxean familia komunitate bat batzen da, tradizionalki bizileku berean bizi eta lan egiten zuena.
‎Searle, Actos de habla, 1980, 178 eta hurr. Ik., halaber, H. Putnam, El desplome de la dicotomía hecho valor y otros ensayos, 2004). Alabaina, filosofo bereizketaria bere ganberan utzi eta, fenomenologia pittin bat eginez, gizon emakumearen existentzian zinez gertatzen dena da, beronek ez espazioa (mendiak, arbolak, iturriak, kobazuloak; eguzkia, ilargia, izarrak), ez denbora (egunsentia, eguna, gaua; jaiotza, heriotza), eta ez elkarteko bizitza (familia, gerra, lana eta lanaren fruitua), ezta etxeko abereak eta lan tresnak berak ere, ez dituela inoiz bizi izan gertarizko datu gorri neutral gisa bere inguruan, baizik ere beti esanahiz, zentzuz edo zentzugabez jantziak aldi berean. Bikoiztasun eta oposizio hura eskolakoa da, analistaren laborategikoa.
‎Villano arrazako txakurrek funtsezko zeregina betetzen zuten baserrietan, behi ganadua zaintzen eta ganadua taldekatzen. Villano txakurrarekin gertatu den bezala, etxeko abere guztiek betetzen zuten â?, eta betetzen duteâ?, zegokien â?, eta dagokienâ??
2011
‎lau seme zituelako libratu zen gerrara joateaz; halarik ere, gerra hartarik ez zegoen guztiz libratzerik: erran nahi baita odolarekin ordaindu ez zutenek izerdiarekin ordaindu behar izan zutela, eta horrelaxe, aldian behin, aguazilaren bisita izaten zuen Macariok, militarren izenean zerga biltzera, etxeko abereak eta aleak kili kolo?
2013
‎Elikagaiak lurretik eta etxeko abereen bidez zuzentzeak garrantzi handia eman die halakoak babesteko egiten diren erritoei. Horregatik, baserri giroan ohikoa izan da lurrak eta ganadua bedeinkatzea (San Anton, San Blas...), edo etxea zaintzeko kandela eta argiaren inguruko erritoak egotea (Kandelario, San Blas).
‎bezperan sua, jatekoak eta animaliak bedeinkatu, animaliak Gabon subilaz ketu... Egun horretan ez zen etxeko abereekin lanik egiten, eta traturen bat lotuz gero," San Antonek gorde dezala" esatea ohikoa zen.
‎Gure artean San Anton egunez baserritarrek Urkiolara joateko ohiturea euki dabe; feria egun handia izaten zan. Egun horretan bedeinkatzen ziran etxeko abereak eta ganaduak be. Gaur egun be meOgi bedeinkatua banatzen.
2014
‎Likantropoa da erdi gizon erdi basa den kreatura. Akerra, ahuntza etxeko abereak dira, baina oso gaizki ikusiak beren ñapur aldearengatik, basatzen dira biziki fite eta horretako ezagunak dira mendi guneetan behin basatuz geroz etxera ezin bilduak dira. Entzun dut ere pittikak tiroz biltzen zirela ihiziak bezala.
2015
‎Espainian bizi diren lau sai arreen espezieak ere ez daude beren jaiotzakoak baino hobeto munduan: sai zuria (Neophron percnopterus) «arriskuan» dago (EN); ugatzak (Gypaetus barbatus) eta sai beltza (Aegypius monachus) «ia mehatxatuta» daude; eta buitre txikia (Gleus) Egoera hori azaltzen dute hegazti nekrofago horiek eta Eurasiako populazioek berezkoak dituzten beste arazo batzuek, hala nola, sarraskiaren urritasunak, pozoitzeak edo etxeko abereen gaixotasunak (diklofenakoa) tratatzeko sendagaiak erabiltzeak. SEO/ BirdLife ko adituek linea elektrikoen arazoa ere nabarmentzen dute, gure herrialdean urtean milioi bat hegazti baino gehiago hiltzen baitituzte.
2016
‎ikusi. Katua ez da etxeko abere bat, otzandua badago ere, etxetik kanpo egiten baititu umeak eta ez baitu gizakiarekiko mirabetasunik. Katu poliziarik ez dago, baina ez dago artzain katurik, itsu katurik edo zirkuko katurik ere.
2017
‎Lagunak ez dira gauez etortzen aurpegia ezkutatuz. Zu izan zara gure etxeko abereak hil dituena?
‎Jasotzeak eta itzultzeak armonia denbora oparitzen dute. Saldu ezin diren hainbat etxeko abere bezala (erleak.) ezin dira gizakiak eta bizitza salerosketan eman.
2018
‎Euskarak generorik ez duela esaten da, ez bederen gramatikala, berez sexuatuak diren bizidun zenbaiti izenetan ezik. Generoa pertsonei ematen zaie, eta etxeko abereak izendatzeko kontuan hartzen da sexua, garrantzi ekonomikoa izanez geroz. Horregatik badugu oilo eta oilar, behi eta zezen, erle eta mando erle...
‎Université de Bordeaux III, 1989, 281 or.), batek dio: " Ahuntza ez kabale( etxeko abere), ametza ez mairan (habe), emaztia ez jende". horretan ahuntza, ametza eta emaztea parekoak dira, beti basak:
‎horretan ahuntza, ametza eta emaztea parekoak dira, beti basak: ametza txarra da eraikuntzarako, egurra dateke; ahuntza menderatu ezina ez da etxeko abere. Emakumea ez da pertsona abere bai, doaikabe.
2019
‎Batez ere, aziendekiko duen zaindaritza medio: hori dela eta, ermita edo baselizen baten inguruan, edo horrelakoen faltan, gurutzeren baten inguruan edo, herri eta auzune askotan, gaurko egunez ohitura zen, etxeko abere aziendak hartu eta, sokatik trailan, itzuli bat edo beste, auzo batzuetan hiru eta zazpi ere bai, emanaraztea; hori dena, aziendak gaitzetik eta ezbeharretatik libratzeko.
‎Soroz inguraturik den baso alde hau etxeko abereen bazkalekutzat gordea izan ohi da, oso aspalditik gordea ere mugarriturik. 1699 urtean, ordurako zaharra zen ohiturari eutsiz, mugarriak ikuskatu egiten dira" reconocimiento de mojones de la dicha Desa de Arizalco la cual se halla comprendida dentro de quinze mojones en la forma y manera siguiente" (EAUA).
‎Zer zen alatue? Garia ereiten zen soro aldean —ikus ARTALDE/ GALALDE— uzta bildu ondoren geratzen ziren galondarrak eta beste bazkagai jatera sartzen ohi ziren etxeko abereak, edonoren abereak edozeinen soroetan. Bada, hori zen alatue. b) Haritz hitza.
‎Tegi atzizkia, aurreneko begiratuan emango lukeenaz bestela, ageri da toponimian animaliei lotua: hegaztiei, Mirutegi, Txoritegi; basapiztiei, Otsai (Osaegi AN 1659), eta, izen bezala, tegi, etxeko abereei.
‎Oraindik ez du tantarik bota, baina neba arrebak gora begira doaz. Haizeari ere erreparatzen dio arrebak, hezeari; etxeko abereen azaletan ere igartzen da hori. Bidea luzea da euritan egiteko.
‎Iturriarentzat dena da bat, Eszter, zaharra eta berria, dena gauza bera. Arrebak daukan ordenagailua ere zaharra da, etxeko abereak bezala. Etxeko abereek eguraldia iragartzen dute, ordenagailuak trenetako ordutegia iragartzen du.
‎Batzar hori udaleko asmoen berri emateko zein herritarren ekarpenak jasotzeko erabiltzen dute urtero. Bertan, hainbat herritarrek euren kezka adierazi zuten, mendi bizikletan ibiltzen direnak auzoetatik gehiegizko abiaduran ibiltzen direlako, batez ere aldats beheretan, eta egoera arriskutsuak sortu izan direlako, bai bizilagunekin, bai etxeko abereekin.
2020
‎kanpoko krokodilo batentzat nekeza da, uste izatekoa den bezala, halako masa handi bat kolpetik digeritzea, eta orain han datza, mendi bat bezala puztuta, ezin eramanezko sufrikariotan heriotza noiz iritsiko zaion. Europan Justiziak aspaldidanik pertsegitzen ditu etxeko abereei tratu ankerra ematen dietenak. Guk, berriz, europar argiteria, europar espaloiak, europar erara eraikitako etxeak izan arren, denbora luzea dugu oraindik gure aurreiritzi ezkutuak baztertzeko.
‎"... ea ez al nuen ikusi hiri honetan bai hildako pertsonak eta bai etxeko abereak atzeraka ibiltzen zirela?"
‎Eta Jaumeri ere esan nion, eta zera erantzun zidan, bere gaztak ere han salduko genituzkeela. Eta etxeko abereak ere han salduko zirela esan zuen Hilarik, eta arrautzak, eta ehizan atzemango zituen basurdeak eta erbiak ere emango zizkidala, eta sukaldean maneatuz gero, prestaturik saldu ahal izango genituzkeela. Eta ados nengoela esan nuen nik, baietz, baietz denari.
2021
‎Familia bakarrekoak dira gehien baten. Behean kortea dago, ganadua eta etxeko abereak eukiteko lekua, bertara gurdia sartu ahal izateko ate handi bategaz. Etxearen albo batetik lehenengo pisurako eskilarea doa, gehienetan patinagaz, hau da, mailen arteko tarteagaz.
‎Aberriaren aberia Sabinori Daudet en Tartarin Tarasconekoari bere aberia egin zitzaion bezala egin omen zitzaion; gogaitu egiten zelako hain leku txiki estua den Taraskontxu honetan. Eta Daudeten pertsonaia nola, halaxe joaten omen zen Sabino piztien ehizan, kasik kasik piztia barik etxeko abere diren basurdetan. Eta ehiza haren motiboa zein zen eta ehizaldien ostean zer sentitzen zuen eta buruan zeukan aberriaren aberia norainokoa zen, horien guztien gakoak, esan zigun Juaristik, berak behin ikusi eta gero jada inoiz berriro ikusi ez zuen argazki batean omen dautza.
2022
‎Baina bost axola niri, zeren honetaz eta hartaz ere hitz egiten dugu beti eta horrek zoriontsu egiten nau, New Yorken bizi izandako historia izugarriak kontatzen dizkiogu elkarri, hainbeste maite dugun diruaz jarduten dugu, xanpanaz eta limusinez, izarrez eta kokainaz, jende aberatsaren bizimodua kontatzen diogu batak besteari, gau baterako edo astebururako etxeko abere baten konpainia nahi duten non edo nongo gizonena, nahi duten guztia dutelako gaixorik dauden horiena, eta arazoak ere kontatzen dizkiogu elkarri, polizia, kartzela, munduaren bekatua, eta bekatu horren femenitatea garbitu nahi duten misio bateko zoro batzuek gu bahitzeko, laurdenkatzeko eta estoldara botatzeko arriskua, hasierako furia ekartzen dugu gogora, egokitasuna eta baldarkeria, biz...
2023
‎Adibidea emaiten zuen, emazte gazte batek haur ukan eta, akitua izanez, elkarteko pertsona baten zerbitzuak eskatzen ahal ditu. Bestalde proposatuak dira garbiketa, lisaketa... bezalako zerbitzuak, etxeko abereen okupatze arte. Pertsona batzuk asteburu batentzat abian direlarik, elkarteko langile bat abereaz arduratzen da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia