2015
|
|
2 Batzuetan, bada, esanak geratu diren irrika, malko, intziri eta oldar bizi hauek gertatzen dira (hauek guztiak, dirudienez, gure maitasunetik sentimendu handiz datozenak dira; hala ere, hori ez da ezer beste honekin konparatuz, honek ketan dagoen eta, nekez bada ere, sufri daitekeen sua dirudielako); arima hau horrela, bere baitan kiskaltzen ari dela, pentsamendu arin arin bategatik, edota hiltzea atzeratzen dela entzuten duen hitz batengatik, askotan gertatzen da beste alde batetik, ez da jakiten nondik ezta nola ere? kolpe bat
|
etortzea
, edota suzko gezi bat baletor bezala. Ez dut esaten gezia denik, baina edozer izanda ere, argi ikusten da ezin etor daitekeela gure izaeratik.
|
|
...abide eta harreman kontuan hura baino aurrerago gaude; eta, ona bada ere, ez da hau garrantzitsuena, ez dago guztiak gure bidetik joan daitezela nahi izan beharrik, ezta espirituaren bidea irakasten hasi beharrik ere, beharbada, hori zer den ere ez baitaki; Jainkoak arimen onerako ematen dizkigun desira hauekin, ene ahizpak, oker ugari egin ditzakegu; eta, honela, hobe dugu gure Erregelak dioenera
|
etortzea
: –beti isiltasunean eta itxaropenean bizi izaten saiatu?, Jaunak bere arimen ardura izango baitu.
|
|
3 Benetan atsekabetu ninduena neure aitor entzuleak idatzi zidana zen, nik haren borondatearen aurka zerbait egin banu bezala (Jaunak nahi izango zuen minik gehien egiten zidan aldetik nigana nekeak
|
etortzea
); eta, horrela, jazarpenak jazarpenen gainean zirenean, harengandik kontsolazioa etorriko zitzaidala uste nuenean, idatzi zidan, konturatuko nintzela gertatu zen hartan guztia ametsa besterik ez zela izan, ez saiatzeko gehiago hura lortzen eta hartaz hitzik ere ez egiteko, gertatu zen eskandalua eta beste gauza batzuk, guztiak tamalgarriak, bistakoak baitziren. Gainerako guztiek batera baino nahigabe handiagoa eman zidan honek.
|
|
Arazoada ni bezala hain probetxu gabeak direnei ez dagoela zer eskainirik. Zuk, ene On horrek, nahi dezazula zor dizudan guztitik zurikoren bat behintzat ordainduko dizudan ordua
|
etortzea
. Agindu Zuk, Jauna, zure zerbitzari honek nola zerbitzatuko zaituen zerbaitetan nahi dezazun bezala.
|
|
6 Konparazioren batez baliatu dut, nik saihestu nahi nukeen arren, emakumea naizelako eta agindu didatena soilik idazten dudalako. Baina espirituaren hizkuntza hau ni bezalako letragabeentzat adierazteko hain gaitza izanik, bideren bat bilatu dut, eta gehienetan baliteke konparazioa ongi ez
|
etortzea
. Berorren dibertigarri izango da hainbeste baldarkeria ikustea.
|
|
6 Han nengoela erlijioso bat
|
etortzea
egokitu zen, pertsona goi goikoa; harekin orain dela urte asko hainbat aldiz harremanak izan nituen. Eta haren Ordenako monasterio batean, ni nengoen lekutik hurbil zen monasterio batean, mezatan nengoela, arima hura zer egoeratan zen jakiteko gogoa etorri zitzaidan, hura Jainkoaren zerbitzari handia izatea nahi bainuen, eta berarekin hitz egitera joateko asmoz jaiki nintzen.
|
|
1 Bada, aipatu dudan andre honekin nengoela, urte erdi baino gehiago egon bainintzen toki hartan, Jaunak agindu zuen nire berri izan zezala gure Ordenako serora batek, toki honetatik hirurogeita hamar legoa baino gehiagora bizi zenak, eta hona
|
etortzea
egokitu zitzaion eta itzulingurua egin zuen niri hitz egitearren. Jaunaren eragina izan zuen nik izan nuen urte eta hil berean Ordenaren beste monasterio; eta desira hau bihotzean jarri zionez gero, zeukan guztia saldu eta Erromara joan zen oinez eta oinutsik hartarako agiria ekartzera.
|
|
etxe hau bere atseginezko paradisua zela. Eta horrela, hona ekarri dituen arimak Haren Maiestateak hautatu dituela dirudi; haien ondoan ni neure buruaz nahiko lotsa naizela bizi naiz; izan ere, nik ez nuen asmatuko halakoak desiratzen ere hainbesteko estutasun eta pobretasun eta otoitzerako; eta hain alai eta pozez daramate, non bakoitzak ez baitu bere burua duin ikusten halako lekura
|
etortzea
merezi izateko; batez ere batzuek, munduko huskeria eta apaindura artetik dei egin baitzien Jaunak; han bertako legeari jarraituz zoriontsu bizi zitezkeen, eta Jaunak hain biderkaturik eman die poza hemen, non argi ikusten baitute Jaunak utzi zuteneko bateko ehun eman diela eta ez dira asetzen Haren Maiestateari eskerrak ematen. Beste batzuk ongi egotetik hobeki egotera ekarri ditu.
|
|
14 San Bartolome bezperan iritsi ginen Segoviako San Joserenera; han zeuden gure mojak nahigabez,
|
etortzea
luzatzen nuelako; izan ere, bidea halakoa izanik, asko atzeratu nintzen. Han harrera gozoa egin ziguten, Jainkoak ez baitit egundo ematen nekerik, gero ordainduko ez duenik, eta zortzi egun eta gehiagoko atsedena hartu nuen.
|
|
Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko, adiskideak baitziren. Beraz, Soriatik Ávilara joan nintzen, hain bizkor etorri nuenik burutik pasatzen ez zitzaidala, eta oso beharrezkoa izan zen ni Ávilako San Jose etxe hartara
|
etortzea
gauza batzuetarako.
|
|
4 Jesusen Lagundiko apaiz bat, Ripalda maisua zeritzana, handik
|
etortzea
egokitu zen; ni harekin aitortzen nintzen garai batean, Jainkoaren zerbitzari handia zen. Nik zer egoeratan nengoen agertu nion; Jainkoaren ordezkotzat hartzen nuela eta eman ziezadala bere iritzia.
|
|
1 Gure Jeneralak, berez, beti egoten dira Erroman, eta haietako inor ere ez da etorri izan sekula Espainiara, eta horrela orain
|
etortzea
ere ezinezkoa zirudien. Hala ere, gure Jaunak nahi duenerako ezinezkorik ez denez gero, Haren Maiestateak agindu zuen egundo izan ez zena orain izan dadila.
|
|
Nola izango nuen krediturik, bada, Jaunak eman ezik, ni bezalako erromes batek? Jaunak nahi izan zuen, bertute handiko neskatila bat, San Joserenean lekurik izan ez zuen bat, beste etxe bat egiten zela jakinik, nigana
|
etortzea
han har nezala eskatuz. Honek zuriko batzuk bazituen, oso gutxi, ordea; ez zen nahiko etxea erosteko, bai alokatzeko (eta horrela alokairuko etxe bat hartu genuen) eta biderako laguntzarako.
|
|
17 Pixka bat geroago, urte gutxiko aita karmeldar bat, Salamancan ikasketak egiten ziharduena, hona
|
etortzea
egokitu zen, eta hau beste lagun batekin etorri zen; lagun honek gauza handiak kontatu zizkidan aita honek egin ohi zuen bizimoduaz. Frai Joan Gurutzeko zeritzan.
|
|
1 1575 urteko apirileko hilean, ni Beasko fundazioan nintzela, hara
|
etortzea
gertatu zitzaion frai Jeronimo Jainkoaren Amarena Gracián maisuari. Batzuetan harekin aitortzen nintzen, baina ez erabat haien esanera ibiltzeko izan nituen beste aitor entzule batzuen ordezkotzat hartuz.
|
|
Teresa Ávilara
|
etortzea
abusu txiki batzuei erremedioa jartzeko izan zen: Maria Kristorenak ama priore karguari uko egitean, Teresa hautatu zuten hango priore.
|
|
Halaxe egin zuen. Asko kosta zitzaigun bat
|
etortzea
, errentaz fundatzen nituen monasterioak nahikoa izan zezaten arduratzen nintzelako ni beti, mojek ez ahaideengana ez beste inorengana jo beharrik izan ez zezaten; horrela, etxean eman ziezaieten jateko eta janzteko behar zuten guztia, eta gaixoak ongi zainduak izan zitezen; izan ere, beharrezkoa falta izatetik eragozpen ugari sortzen dira. Eta pobretasunezko monasterio ugari errentarik gabe egiteko egundo ez zait falta kemenik eta konfiantzarik, Jainkoak hutsik egingo ez dielako ziurtasunez.
|
|
13 Hiru hilabete egongo nintzen han; neke handiak eraman beharra izan zen, printzesak gauza batzuk eskatu zizkidalako, gure Ordenari komeni ez zitzaizkionak, eta horrela han fundazioa egin gabe
|
etortzea
erabaki nuen, haren eskaerei men ez egitearren. Ruy Gómez printzeak, bere zentzu onaz, oso zentzuduna baitzen eta arrazoira etorriz, bere emaztea baretzea lortu zuen; eta nik onez eramaten nituen gauza batzuk, mojen monasterioa baino fraideena egitea nahiago nuelako, asko doakiguna zela hura konturatu bainintzen, gero ikusi denez.
|
|
...arte han egon ondoren, etxea erosterik pentsatu gabe eta hartarako dirurik eta beste alde batzuetan izaten genuenez nork bermaturik ere ez genuela (bisitari apostolikoari, beraiek sartuko zirela esanez, mojak eramateko hara erregu handiak egin zizkiotenei gogorregia irudituko zitzaien, antza denez, eta zutela eraman; geroago esango dudanez, bat bakarra sartu baitzen), garaia zen niri Andaluziatik
|
etortzea
agintzeko, beste aukera batzuk eskaintzen zirelako hemendik. Niri nahigabe handi handia ematen zidan mojak etxerik gabe uzteak, argi ikusi arren nik ez nuela ezer egiten han; izan ere, Jainkoak hemen egiten zidan mesedea, obra hauetan nork lagundurik izatea, han ez nuen.
|
|
3 Jainkoak nahi izan zuen Indietatik nire neba bat, hogeita hamalau urte baino gehiago han eman zituena, Lorentzo Cepeda zeritzana,
|
etortzea
; honek nik baino ere gaizkiago hartzen zuen mojak beren etxerik gabe geratzea. Hark asko lagundu zigun, batez ere orain dauden etxea hartzen.
|
|
Guztiz urduri eta haserre aurkitu zuen beraren baimenik gabe etorri nintzelako, berak agindu ez balit eta gai horretaz hitz egin ez bagenu bezala, eta horrela hitz egin zion aita probintzialari nire aurka oso haserre. Onartu zuen berak agindu zuela ni etor nendila, hala ere, zioen, nirekin bakarrik tratatzeko izan zela; baina hainbeste mojarekin
|
etortzea
–Jainkoa lagun, hark hartu zuen nahigabea!
|
|
Jainkoa lagun, hark hartu zuen nahigabea! Berak eskatu zuenez, hiriarekin negoziatu zela dagoeneko; ez zela gehiago negoziatu beharrik, fundazioa egitea baizik, eta Palentziako gotzainak esan zidala(
|
etortzea
komeni ote zen galdetu niola nik) ez zegoela zertan etorririk, berak nahi zuela esan zuela; gutxi balio zuen horrek guztiak. Hori horrela gertatu zen, eta Jainkoaren nahia izan zen etxea funda zedila, eta berberak dio gero; izan ere, argi eta garbi jakinarazi bagenio, ez etortzeko esango zigukeen.
|
|
Huts egingo du gozotasun espiritualengatik ziur dagoela uste duena. Egiazko ziurtasuna kontzientzia onaren lekukotasuna da; hala ere, inork ez dezala uste bere indarrez argitan egon daitekeenik, gaua
|
etortzea
inork eragotzi ezin duen bezalaxe, grazia niregandik datorrelako. Argiari eusteko izan daitekeen erremediorik hoberena, ezin duela ezer eta nigandik datorkiola konturatzea da; izan ere, beragan egon arren, une batean nik alde egin baneza, gaua etorriko da.
|
|
Arren eskatzen diot, Aita honi laster erantzun diezaiola berorren jauntasunak. Berorren gutuna baliteke horretarako ongi
|
etortzea
.
|
|
4 Jainkoaren maitasunagatik, egin biezagu berorrek laster batean etortzeko mesedea; eta berorrek
|
etortzea
atzeratuko balu, arren eskatzen diot onar dezala hesi hormak egiten has gaitezela, berrehun baino gehiago dira-eta; horrek ez lioke inolako kalterik egingo etxeari: amaitzerakoan horretarako faltako balitz ere (Jainkoagan itxaro dut laster etorriko dela), gure gain izango da galera.
|
|
3 Oso atsegin izan zait Garciávarezek ikus dezan idatzi duen papera, ez baitago beste zer esanik han dagoena baino. Ez dut jakin nor izango den errektore; Jainkoak nahi beza aita Acostak dioenaz bat
|
etortzea
. Beste batean idatzi nion eta horregatik orain ez diot idazten, ezta ezer gehiago esan ere, ez baitakit zer esan.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin, ene aita. Berorrentzat luze idazteko gogoa bizia nuen; tristuraz eta malenkoniaz beterik idatzi zidan gutun hari erantzun nahi nioke, baina on egin dit beste horiek
|
etortzea
, eta honezkero burua ezin da katamarka ibili. Gainean helbidea jar biezaio nuntzioari, oker jarriko ote nuen beldurrez ez baitiot jarri; andere horietako batek jarriko dio, letran nirearen trazarik handiena duenak.
|
|
Nireak ez ziren hain beharrezkoak, hemengo jakintsuek diotenez, baina ez du axola. Jainko Maiestateak nahi beza erru guztiak nire gainera
|
etortzea
, errurik gabe sufritu dutenen penak astunak izan badira ere.
|
|
6 Nahigabe handia eman didana izan da, hor aita probintzialak egin zuen informazio prozesuan gauza batzuk
|
etortzea
, gezur handiak direla argi dakizkidanak, orduan ni bertan nintzelako. Gure Jaunaren maitasunagatik, azter bezate ongi inork beldurragatik edo nahasmenagatik halakorik esan duen; izan ere, Jainkoaren aurkako irainik ez denean, ez du batere axola, baina gezurrak eta norbaiten kaltetan izanik, biziki nahigabetu naiz.
|
|
3 Ahizpa horretaz dioenaz, saia bedi horretaz ez pentsatzen, berorrengandik kentzen. Eta ez uste izan gauza bat burura
|
etortzea
besterik gabe txarra denik, berez oso txarra balitz ere; hori ez da ezer. Nik ere nahiko nuke hura lehortasunaz ikustea, ez baitakit konturatzen den, eta beraren onerako desira dezakegu hori.
|
|
3 Kalte handia egin dio aitor entzuleak bera ez ulertu izanak; nik ikusi nuen. Nire partez jakinaraz biezaio berorrek kapilauari eta eman goraintzi asko, eta ez onartu Estefaniari bakardade horiek eta gutxi jateak, hura bezalako beste kasu bat
|
etortzea
nahi ez badu.
|
|
6 Gure aitari idazten diot, zergatik nahi dudan diru horiek nire eskuetara
|
etortzea
eta ez beste inorenera. Nire neba hil ondoren, ahaideekin guztiz asperturik nago, eta ez nuke nahi inolako liskarrik haiekin.
|
|
5... Jainkoak nahi beza, hainbesteko kalterik ez
|
etortzea
berorren aitatasuna gabe dauden etxe hauei, kasu askotan xehetasunez beteriko gobernua eta era bateko eta bestekoaz konturatzen dena, behar izaten baitute. Beraren mirabeak dira, Haren Maiestateak babestuko ditu?
|
|
Hain larria den kontu horrez gainera beste milaka gauza, argi ikusten bainuen nik Jaunak estutu egin nahi gintuela guztia ongi buka dadin, eta halaxe gertatu zen. Horregatik, ez bezate inolako penarik izan; alderantziz, Jaunagan itxaro dut laster joango garela eta aldatu etxera; izan ere, frantziskotarrak ez dira gehiago etorri, eta, etxe sartzea egin ondoren badatoz, ez
|
etortzea
bezala da.
|
|
3 Uste dut Joan Ovallek bideari ez ekitea komeni dela, nik neure nebarekin hitz egin arte; hemen eguraldi gordina delako batetik, eta hemen gelditzera behartuko duen negoziorik dakarren jakin arte bestetik; luzaro gelditu beharra balu, beharbada, berori berarekin
|
etortzea
nahiko luke elkarrekin itzultzeko. Nik laster idatziko diot berriro eta esango diot nola atzeratu dudan beraren etorrera, eta eguraldia bigunagoa izango da.
|
|
Ez zen hau hara bidali nahi nuena, Olea beraren ahaide bat baizik, eta orain ez du joan nahi. Ongi litzateke negoziatzea eta bat
|
etortzea
, berorren agurgarritasuna hain irmo dagoenez gero, inongo priorerik nahiz priore ez denik ez baitzait jarri horrela aurrean. Hor diotsot nik, adiskidetasuna hausteko bidea dela.
|
|
4 Orain badudala karitate pixka bat uste dut; izan ere, berorren aitatasuna hemen ez izatea niretzat hain gogorra izan arren, oraindik
|
etortzea
hilabete gehiago atzeratzea nahiko nuke, Gizakundeko monasterioa erremediatuko balitz eta etxe haren ardura emango baliote; eta zortzi egun ere aski lirateke, han frai Joan Gurutzeko bikario izendatuz gero, eta nik ezagutzen dut egoera, buru egiten duena ikusiz gero, laster men egiten baitute, hasieran oihu eta oihu aritu arren. Erruki handia ematen didate, eta nuntzioak egintza eder bat egitekotan, horrela egin luke.
|
|
Ama prioreak goraintzi asko berorren agurgarritasunari. Beste batzuek ere nahi lukete berori
|
etortzea
.
|
|
Jainkoak nahi beza hala izatea. Poztu naiz berarekin eta sentitu dut hura
|
etortzea
. Hainbesteko premia zen garaian egin zuenagatik hain esker onez egonik, ez dut berorren agurgarritasunak gogora ekarri beharrik.
|
|
Hau idazten diot Velascori, eta haren iritziaren mende geratzen naiz. Honetan, berorren agurgarritasunaren nekeagatik ez bada, hain arin
|
etortzea
berorren esku ez denez gero, berriro itzultzeko izan arren, hobetzat izango nuke; bada, Velasco han egonik aski badirudi ere, eta horrela idazten diot berari?, asko egiten du bien artean gauzak komentatzeak. Gerta daiteke zerbait, berorren agurgarritasuna han ez egoteak kalte handia egitekoa; min handiagoa egingo dio, adiskideek maiteen bagaituzte ere.
|
|
13 Sentitzen dut aita Mariano hain ahul egotea; ongi janaraz biezaio eta ez dadila joan Erromara, beraren osasunak garrantzi handiagoa duelako. Oi, bai atzeratzen dela berorren arreba
|
etortzea
, eta bai gogo biziz itxaroten zaiola!
|
|
Baina Beatrizek ez dit sufrimendu hori emango. Eta, nire iritziz, ez da komeni berorren agurgarritasuna Tomasinarekin
|
etortzea
.
|
|
Berriro idatzi diet berri ona emateko, ez baitakit beste erremediorik. On handia izan da beste gutun hori hain bizkor
|
etortzea
; egunetik egunera zor handiagoaz nauka, niri poz emateko jartzen duen arretagatik; horrela Jainkoagan itxaro dut Berak ordainduko diola.
|
|
4 Oi, bai atsegin zaidala berorren aitatasunak Esperantzari idaztean agertzen duen bikaintasuna; izan ere, agerian ikusiko diren gutunak hala
|
etortzea
komeni da, baita berarentzat ere. Eta bai egia handia dioela berorren aitatasunak (erreformarako behar denaz hitz egitean), arimak ez direla gorputzak bezala arma indarrez konkistatu behar baitio!
|
|
Niri ez dit inolako penarik ematen, izan ere, gure gauza guztiak korrontearen aurka doazela dirudi eta korrontearen alde omen doazenak baino hobeki doaz, Jainkoa bere indarra erakutsiz doalako. Gogorragoa ematen du nuntzioa doanean
|
etortzea
, horrela gure aitaren egitekoa berehala amaitzen baita.
|
|
Uste dut honezkero badoazela konturatuz hobe izango zela beste bide batetik joatea, berorren haserrerik ez eragiteko. Hainbat eztabaida izan ditugu, batez ere Marianok eta biok; hau prestutasun handikoa da; Gracián, berriz, aingeru bat bezalakoa da, eta bera bakarrik izan balitz, beste era batera egingo zen; haren hona
|
etortzea
frai Baltasarren aginduz izan zen, Pastranako priorea baitzen une hartan. Nik diotsot berorren jauntasunari, ezagutuko balu, poztuko litzatekeela semetzat izateaz, eta egiaz halaxe dela konturatzen naiz, eta baita Mariano bera ere.
|
|
Haren osasuna hainbeste doakigularik, ni ez nintzateke ausartuko hori gomendatzen; neure aldetik eginahalak egingo ditut behintzat, hemendik aurrera joan ez dadin; honaino, tira, eguraldi ona denez gero, bide laburra da. Eta orain datorkit burura, karroan baldin badator, hobe dela hemendik
|
etortzea
, mendaterik ez dagoelako, nik uste, beste bide horretan dagoenez.
|
|
7 Ni pentsatzen aritu naiz ea ez litzatekeen ongi izango, Joana anderea ez badator eta berorren arrebarekin etortzeko Tomas Gracián jauna besterik ez bada, aita frai Antonio Jesusena jada sendaturik dagoenez gero? ez litzatekeela gaizki haiekin
|
etortzea
. Hau ere fraide oinutsa dela esango du berorrek.
|
|
5 Ahizpa hauek guztiek eta ama prioreak eskumuinak berorri; biziki nahi lukete berori eta Maria anderea
|
etortzea
. Jaunak gida dezala berak nahien duen bezala, Valladoliden abitua egiteko belaki bila ari baitira.
|
|
Ni poztu naiz ez zelako joan; orain oso ongi etorriko da. Ardapillari idatzi diot erregu eginez lor dezala berorren aitatasuna
|
etortzea
, eta ergelkeria batzuk esaten dizkiot; gogorik izan ez arren, azken batean egin dira, ez baita gutxiagorako.
|
|
Nik emango dizkiet ahizpei berorren gomendioak. Nik berorren aitatasuna Mancerako aita priorearekin
|
etortzea
nahiko nuke. Nik diotsot, gaurtik aurrera denbora alferrik ematen ari dela, ez baita sermoietako garaia.
|
|
2 Berori hona etortzeari dagokionez, nik diotsot, pena eman zidala hainbesteko atsekabea ematen zionarekin zihoala eta zein osasun kaskarra izan zuen hemen ikustea; horregatik, ni premia handian egon ezik, niri mesede egitearren ez nioke eskatuko berorri hainbeste kostata oporraldia izatea. Nik orain ez dut inola oporraldirik, Jainkoari eskerrak, eta zereginak eta lanak ez dira inoiz faltako nahi nukeen aringarria hartzen ez uzteko; eta horregatik, erregu egiten diot berorri ez dadila etor, baizik eta begira dezala non egon daitekeen pozen eta joan dadila hara, urte osoan lanari lotua dagoenak du-eta; eta aita bisitaria berori hemen dagoela
|
etortzea
gertatu balitz, nik hartaz gutxi gozatu ahal izango dut.
|
|
Benetan sentitzen dut berorren aitatasuna hor geratu izatea hor izango den bero horrekin. Arazo hauek erabakitzea luze joango denez gero, egoki litzateke Mancerara
|
etortzea
. Begira beza, mesedez, elkarrengandik hurbilago izango baikinateke.
|
|
4 Gerta daiteke, Salamancakoa amaitu baino lehen, guretzako ebazpena
|
etortzea
eta horra astitsuago joan ahal izatea, Malagóngoa beste batek ere erremedia baitezake. Ez da falta, fraide oinetakodunek ni hain urruti ikustea nahi dutelako susmorik, eta bada horretarako zantzurik ere?, eta haren aitatasunak ez omen du gaizki ikusten ni Gizakundeko monasteriotik urruti izatea.
|
|
Egiaz, buru argikoa iruditu zait, aholku onak ematen dituena eta Jainkoaren zerbitzaria, Jainkoak Paulori eman dion bezalako grazia eta gozotasun hain handirik ez badu ere, gutxiri ematen baitie batera hainbeste?; baina, egiaz, ganorazko gizona da, oso apala, penitentzia handikoa eta egian sustraitua eta ingurukoen gogoa erakartzen dakiena; eta ongi jabetuko da Paulok duen balioaz, eta guztian hari jarraitzera oso deliberatua dago; horrek biziki poztu nau. Izan ere, gauza askotarako (Paulo harekin ongi konpontzen bada, nire iritziz konponduko denez, niri poz ematearren besterik ez bada ere), probetxu handikoa izango da biak beti bat
|
etortzea
, eta niretzat poz handi handia. Bada, lagundu behar ziotenengandik berorren aitatasunak sufritu dituenak gogoratzen ditudan bakoitzean, izan duen handietako bat bezala ikusten dut.
|
|
2 Jakin beza berorren aitatasunak, hango auzi honetaz idatzi zidanean izan nuen samin handi guztia, orain ikusten dudana gogora
|
etortzea
izan zela, hau da, gezurrezko lekukotasunen bat zabalduko zutela Pauloren aurka; eta beti onartu zituen ama nagusi orde beltz honek gezurrezko lekukotasun handietako batzuk, eta egun batzuetan pena honekin izan nintzen. Oi Jesus, zein estu hartu nauen!
|
|
3 Oi, ene aita, bai beharrezkoa izan dela ni hona
|
etortzea
, bai honetarako, ez baitzuen horren laster egiteko itxurarik, bai gainerako gauzetarako! Jainkoak ongi egin zezakeen, baina nik ez dut ikusten orain beste erarik sorginkeria hau desegiteko.
|
|
5 Haren Maiestateak jar bitza horretan bere eskuak, guztiok eskatzen diogunez, nik esaten baitiot berorri bihotz barnean sentitzen dudala, eta Jainkoak hainbesteko gaitza
|
etortzea
baimenduko balu, hiltzea nahiko nukeela, halakorik ez ikustearren.
|
|
7 Joan Ovalle ezin hobea da berarekin; haurrek etengabe goraipatzen dute. Hau diot, haur horrek bertutea baino besterik ez duelako izango ikasteko, apiril aldean Ávilan ez daudenean
|
etortzea
–hau da, hona etortzea, gertatuko balitz.
|
|
7 Joan Ovalle ezin hobea da berarekin; haurrek etengabe goraipatzen dute. Hau diot, haur horrek bertutea baino besterik ez duelako izango ikasteko, apiril aldean Ávilan ez daudenean etortzea, hau da, hona
|
etortzea
–gertatuko balitz.
|
|
Izan ere, patenteak nituen arren, sekula ez nintzen joaten inora fundazioak egitera (argi baitago bestela ez nuela joaterik), prelatuaren idatzizko agindu edo baimenik gabe, eta horrela eman zidan aita frai Anjelek Beas eta Caravacarako, eta aita Graciánek hona etortzeko (orain duen mandatu bera baitzuen orduan nuntzioaren partetik, kontua da ez zuela baliatzen), aita frai Anjelek aginduei kontra eginez etorri nintzela eta eskumikatua nengoela esan badu ere. Barka biezaio Jainkoak, berorren jauntasuna baita lekuko beti saiatu naizela berorren jauntasuna harekin ongi etor dadin eta berorri poz ematen (esan nahi dut, Jainkoaren borondatearen aurka ez doazen gauzetan), eta hala ere ez du inoiz lortzen nirekin ongi
|
etortzea
.
|
|
Ama prioreak eta nik ezin genuen ulertu horren arrazoia. Behin Angela beltza Joserekin hitz egiten ari zela, esan zion bera zela
|
etortzea
eragozten ziona, gehien komeni zitzaiona Velazquez doktorea zelako, (kalonje oso jakintsu bat, hemengoa); honekin nolabaiteko bihotz altxagarria izango zuela; Berak jarriko zuela hura hari entzun eta uler diezaion (zeregin ugari zituelako zalantzan jartzen baitzen); eta berorren agurgarritasunak dakienez, Jose hain pertsona serioa izanik eta horrelako aholkuak emanik, ez zekien [Angelak] zer egin...
|
|
7 Gauza handia izan da berorren jauntasunak markes jauna hain aldeko izatea, asko doakiguna delako. Jaunak nahi beza berri ona
|
etortzea
, hemengoari dagokionez, berori tartean dela, guztia ongi egingo delako itxaropena baitut Harengan. Ni aita Oleari gaitz egingo dioten gutunak idazteko axolagabe egon naiteke, berorren jauntasunari idatzi behar zaiolako.
|
|
Gure Jaunak nahi beza, helburua beteta ikusteko grazia egin diezadala, hau da, fraide oinuts hauen bidea lautu ahal izatea, berorren jauntasuna haserrearaz ez dezaten. Jakin beza berorren jauntasunak ongi informatu nintzela Beasera etorri nintzenean Andaluzia izan ez dadin, inola ere ez zelako nire asmoa Andaluziara
|
etortzea
, jende honekin ez bainengoen ongi. Eta kontua da Beas ez dela Andaluzia, baina bai Andaluziako probintzia.
|
|
2 Benetan poztu nauena berori fraideengana
|
etortzea
izan da, hor egon behar baitu; baina begira beza, ene aita, kontatu egingo dizkiotela hitzak. Jainkoarren, kontu handiz ibil dadila, eta ez bedi izan hain hitzontzi eta gardena!
|
|
Oso hondaturik eduki nau eta nauka, baina Teresa ongi ibili da. Oi, hark bai sentitu duela berorren agurgarritasuna gurekin ez
|
etortzea
! Orain arte ezkutatu egin diogun.
|
|
aita Joan Díazen arazo bat, bihotz bihotzez eskatu zidana. Eta barru barruan sentitu dut gero berorren agurgarritasuna ez
|
etortzea
, hura beste zereginik gabe etorri baitzen nigana. Kontua hau da:
|
|
– Alban giro txarra dutela-eta, han egon ez daitezen, Ávilara
|
etortzea
proposatzen die. Orain, Galinduste herrixkara joatea.
|
|
...rrentadun guztiek dute nahikoa, kontuz gastatzen bada, ongi pasatzeko; eta hala egin ezik, apurka apurka zorrak pilatuz badoaz, galduz joango dira; izan ere, premia handia bada, prelatuei gizatasunik eza irudituko zaie eskulanik ez ematea eta bakoitzari beren ahaideek eman diezaiotela eta horrelako gauzak, orain ohikoa denez; askoz ere nahiago nuke nik monasterioa deseginik ikusi, egoera horretara
|
etortzea
baino. Horregatik esan nuen, gauza materialetik kalte handiak etorri ohi zaizkiola gauza espiritualari, eta horrela oso garrantzitsua dela hau.
|
|
47 Kontuan izan, etxean sartzen denean, hau da, monasterioetan klausura bisitatzera sartzen denean (arrazoizkoa beti egitea eta arretaz errepara diezaiola etxe osoari, esanda dagoenez), beti bere lagunarekin batera eta priorearekin eta beste batzuekin joatea; eta inola ere ez bedi gera, goiz partea izan arren, monasterioan bazkaltzen, ekin eta ekin egiten badiote ere; ez, begira dezala zertara doan, eta itzul dadila gero, hitz egiteko hobeki delako burdin saretik. Izan ere, ontasun eta lautasun osoz egin badezake ere, aurrekaria jartzea litzateke eta, beharbada, denboraren joan etorrian, baliteke hainbesteko askatasunik komeni ez zaiona
|
etortzea
, eta are bere kontura askatasun handiagoa hartu nahi izatea. Ez beza baimendu Jaunak halakorik, baizik eta egin bitez beti onerako gauza hauek eta gainerako guztiak, orain egiten diren bezala, amen, amen.
|
|
6 Ez dezazuela uste izan eskari honekin etengabe
|
etortzea
alferrikakoa denik, izan ere, pertsona batzuei gogor egiten zaie beren arimen alde otoitzik ez egitea; eta zein otoitz hau baino hoberik. Garbitokiko pena ez zaizuela laburtzen eta nahigabez zaudete?
|
|
10 Hasiera batean badirudi desegokia dela, hau da, ez datorrela ongi irudi hau erabiltzea hori adierazteko? eta gerta daiteke ongi
|
etortzea
, zuentzat batez ere; izan ere, emakumeok letrarik ez dugunez gero, hau guztiau da beharrezko benetan uler dezagun gure barruan, konparaziorik gabe, beste gauza ederragoa dagoela kanpotik ikusten duguna baino. Ez dezagun irudika geure burua barrutik hutsik.
|
|
6 Aingeruak izan behar dugula esatera noala dirudi eskaera hau egin eta ahoz ongi errezatzeko. Horrela nahi luke gure jainkozko Maisuak, hain eskaera gorena egiteko agintzen baitigu, eta ziur asko ez digu esango ezinezko gauzarik eskatzeko; horregatik, gerta daiteke erbestean dagoen arima bat, Jainkoaren laguntzaz, horretara
|
etortzea
, kartzela honetatik irtenak direnen perfekzioz ez bada ere, itsasoan gabiltzalako eta bide honetan goazelako; baina badira une batzuk, ibiliaren ibiliz nekaturik daudela, Jaunak ahalmenen baretasunean eta arimaren gelditasunean jartzen dituenekoak; une horietan, keinuen bidez bezala argi ematen die aditzera zer zapore duen Jaunak bere erreinura eramaten dituenei ematen zaionak. Eta eskatzen diogun bezala hemen ematen zaienei, seinaleak ematen dizkie haien bidez hemen tantaka soilik ematen zaiena beti betiko gozatzera joateko itxaropen bizia izan dezaten.
|
|
3 Badakit ez dela nigan falta maitasun eta desirarik, ahal dudan guztian nire ahizpen arimei laguntzeko, Jaunaren zerbitzuan oso aurrera joan daitezen. Eta maitasun hau, ditudan urte eta monasterio batzuetako eskarmentuarekin batera, baliteke ongi
|
etortzea
gauza txikitxoetan jakintsuek baino hobeki asmatzeko, hauek zeregin garrantzitsuetan ari direlako eta gizon sendoak direlako, ez baitiete kasu handirik egiten itxura batean ezer ez diren gauzei; emakumeoi, berriz, hain ahulak izanik, edozerk gaitz egin diezaguke; izan ere, deabruaren zorrozkeriak ugari dira itxitura handian bizi diren mojentzat, hauei kalte egiteko arma berriak behar dituela ohar... Nik, kaskarra naizenez gero, ez dut ongi jakin neure burua babesten, eta honela neure ahizpak nigan zentza daitezela nahiko nuke.
|
|
deabruak bertute bat dugula sinetsarazten digu, hau da, pazientzia dugula, Jainkoagatik neke handiak eramateko erabaki eta egintzak etengabe egiten ditugulako; eta iruditzen zaigu egitez sufrituko genukeela egiaz, eta horrela oso pozik gaude, deabruak hori sinets dezagun laguntzen duelako. Nik ohartarazten dizuet, ez diezaiezuela kasurik egin bertute hauei, eta ez dezagula uste izan izenez baino gehiago ezagutzen ditugunik, ezta Jaunak eman dizkigunik ere, garbi ikusi arte; izan ere, gertatuko da zuei min emateko hitz bat esatea, eta pazientzia guztia behera
|
etortzea
. Askotan sufri dezazuenean, gorets ezazue Jainkoa, bertute hau irakasten hasia baitzaizue, eta egin ahaleginak sufritzen, bada, horrekin ordaintzea nahi duelako seinalea da, eman egiten baitizue, eta ez ezazue eduki, esanda dagoenez, gordailuan baizik.
|
|
iraunaraz diezaioketela iruditzen zaie, eta arnasarik ere ez lukete hartu nahi. Eta zentzugabekeria da, eguna argitzea gure esku ez dagoen bezala, gaua
|
etortzea
ere ezin dugu eragotzi. Honezkero ez da gure egintza; naturaz gaindikoa da, guk geurez inola ere lortu ezin duguna.
|
|
gu garen bezalakoak garelako eta hain joera handikoak beheko gauzetara eta maitasun eta adore gutxikoak, harena ikusi beharra genuela itzartzeko, eta ez behin bakarrik, egunero baizik, hemen gurekin gelditzea erabaki baitzuen. Eta hain gauza larri eta gorabehera handikoa zenez gero, Aita Betikoaren eskutik
|
etortzea
nahi izan zuen. Izan ere, gauza bera izan arren, eta Hark lurrean egin zezana egingo zuela Jainkoak zeruan eta onartuko zuela jakin arren, haren borondatea eta Aitarena bat zirelako, hainbestekoa zen Jesus onaren apaltasuna, non baimena eskatzea bezala egin nahi izan baitzuen, Aitak maite zuela eta beragan atsegin hartzen zuela bazekielako.
|
|
7 Eta hauxe da orain egiten dena, eta ez nire iritzia jarraitzearren soilik; izan ere, gotzainaren eskumenean egonik (une hartan izandako hainbat arrazoirengatik ez baitzen Ordenaren eskumenean jarri), orain dugun gotzainak, erlijiotasun eta santutasun ororen zalea eta Jainkoaren zerbitzari handia denak (Álvaro Mendoza deritzo, jatorriz aitoren semeetakoa, eta era guztietara etxe honi laguntzeari emana), arazo honetarako jakinduria eta espiritua eta esperientzia zituzten pertsonak bilarazi zituen, eta horrela erabaki zen hori. Egoki izango da ondoren etorriko diren prelatuek ere iritzi honetan bat
|
etortzea
, hain onak direnen artean eta hoberena ager dezan Jaunari egindako hainbeste otoitzen ondoren erabakia izan baita; eta, orain arte ikusi denez, egiaz hala izan da. Jaunak aurrera eraman dezala beti bere aintzarik handienerako izateko eran, amen.
|
|
–Badakit ez dela nigan falta maitasun eta desirarik, ahal dudan guztian nire ahizpen arimei laguntzeko, Jaunaren zerbitzuan oso aurrera joan daitezen. Eta maitasun hau, ditudan urte eta monasterio batzuetako eskarmentuarekin batera, baliteke ongi
|
etortzea
gauza txikitxoetan jakintsuek baino hobeki asmatzeko, hauek zeregin garrantzitsuetan ari direlako eta gizon sendoak direlako, ez baitiete kasu handirik egiten itxura batean ezer ez diren gauzei?.
|