Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 603

2015
‎Kontuan izan, ene Jainko, zure etsaiak irabazten doazela. Erruki zaitez beren buruen errukirik ez dutenez; beren zoritxarrak Zugana etorri nahi ez izateko egoeran jarri dituenez gero, zatoz Zu beraiengana, ene Jainko. Nik neuk eskatzen dizut beraien izenean, eta badakit, konturatzen badira eta beren onera etortzen badira, eta Zutaz gozatzen hasten badira, piztuko direla hil hauek.
‎Izan ere, su honetan bizi izaten ohituta eta giro honetan hazita, sentitzen ez badute eta zentzugabe halakoak beren premia larriaz konturatzen ez badira, zer erremedio dago, ene Jainko? Zu mundura etorri zinen honelako premia handiei konponbidea jartzera. Hasi, Jauna, hasi; gauzarik zailenetan agertu behar du zure errukiak.
‎3 Baina bai galdera zentzugabea egin dizudana, Jauna! Badirudi ahaztuak ditudala zure handitasun eta errukiak eta nola etorri zinen mundura bekatariengatik, eta hain prezio handian erosi gintuzun, eta nola ordaindu zenituen gure atsegin faltsuak oinaze eta zigor latzak sufrituz. Nire itsukeriaren erremedioa jarri zenuen zeure jainkozko begiak estali zizkizutenean, eta nire harrokeria arantzazko koro guztiz latza ezarri zizutenean.
‎1 Gaur, Jaunari nire ordez hitz egin zezan eske nengoela, nik zer esan eta agindutakoa betetzen nondik hasi ezin asmatu nuenez gero, nolabaiteko ganoraz hastearren, orain esango dudan hauxe etorri zitzaidan burura: gure arima diamantezko edo kristal garden gardenezko gaztelu bat balitz bezala irudikatu dezakegula, eta bertan gela asko daudela, zeruan ere egonleku asko dauden bezala.
‎Teresak gazteluaren alegoria dakar hona, baina ez du garatzen zehatz mehatz eta goitik behera; harira etorri ahala, hango hainbat elementu agertuz doa. Urregintzako gaztelu gisa agertzen digu batetik eta gerrako gaztelu gisa bestetik.
‎Zorionez, A. Graciánen zuzenketak gorabehera, testu originala irakurtzeko eran geratu zen. Horrela, beste zentsore ospetsu bat etorri zen ondoren: A. Ribera eta honek ez zituen onartu Graciánen zuzenketak eta Teresaren testu originala berretsi zuen; esaterako, honelako oharrak idatzi zituen:
‎Jaunagana gogotsu etorri eta honen eskakizunen aurrean tristuraz urrundu zen gazte aberatsa (Mt 19, 16).
‎–edota irudimena, horrela deitzen baitiogu, gehienetan, emakumeok?. Gero, A. Ribera etorri zen eta, ohi duenez, Teresaren oharra berretsi zuen kasu honetan ere, idatziz: –ez ezabatu ezer?.
‎hori aholkatu arren, arrazoi hau agertzeko hari apaltasunez eta ez hartzeko aholkua. Era erara etorri zitzaizkidan kasu honetarako hark esan zizkidan arrazoi onak.
‎1 Era askotara komunikatzen da Jauna arimarekin agerkari hauetan; batzuetan, arima samindurik dagoenean; beste batzuetan, neke handiren bat gainera etorri behar zaionean; beste batzuetan, Haren Maiestateak harekin batera atsegin hartzea eta hari atsegin ematea nahi duenean. Ez dago bakoitzaren zehaztapen gehiagoeman beharrik, bide honetan dauden diferentzietako bakoitza, nik ulertzen dudan heinean, aditzera ematea baita asmoa, ene ahizpak, uler dezazuen nolakoak diren eta nolako ondorioak uzten dituzten; irudipen bakoitza ikuskaria delakoan egon ez zaitezten, eta egiaz ikuskaria denean, litekeena dela kontuan hartuz, asaldaturik ibil ez zaitezten ezta nahigabeturik ere, deabruak asko irabazten baitu eta atsegin handia hartzen baitu arima bat nahigabeturik eta ezinegonik ikusten duenean, oso osoan maitatzeari eta Jainkoa goresteari emanda egoteko eragozpen dela ikusten duelako.
‎Eraman handikoa eta asko ikusia den pertsona izan arren, une hartan ezin du gehiago; izan ere, sentimendu hau ez da gorputzean, esanda geratu denez?, arimaren barruan baizik. Hortik atera zuen pertsona honek arimaren minak gorputzarenak baino askoz ere latzagoak zirela, eta burura etorri zitzaion era horretakoak zirela garbitokian sufritzen direnak, gorputzik ez izateak ez baitie eragozten gorputza izanda hemen sufritzen zituzten guztiak baino askoz ere gehiago sufritzea.
‎Gertatu izan da ordu laurden baino gehiago ez irautea eta zati zati eginda geratzea. Egia da oraingoan konortea galdu zuela guztiz, indar handiaz etorri zitzaiolako (eta hitz egiten ari zela, Pazko Piztueraz, azken egunean, eta Pazkoaldi osoa hain lehortasun handiaz egonik, ia Pazkoaldia zenik ere ez zekiela), bizia amaitzen ez zelako hitz bakar bat entzuteaz besterik gabe. Ez dago ez hari kontra egiterik!, sugarretan sarturik, suak erretzeko berorik ez dezala izan nahi izatea bezala da.
‎Orain hau galdetu litzateke: argia berriro etorri eta ikusi nahi dituenean, ikusi ahal izango dituen ala ez. Hau ez dago haren esku; gure Jaunak irekitzen du adimenaren leihoa nahi duenean; nahiko erruki agertzen dio beragandik inoiz ere ez joateaz eta hark hori ongi uler dezala nahi izateaz.
‎...i luzean eta batzuk sekula ere ez, hemen entzuten direnak, hau da, gizakiei entzuten dizkiegunak ahanzten direnez; gizaki horiek oso serioak eta jakintsuak izan arren, haien hitzak ez ditugu izaten hain grabatuak oroimenean, eta etorkizuneko gauzak direnean ere ez ditugu sinesten beste hauek bezala; ziurtasun handi handia geratzen delako; noizbait, erabat ezinezkoak diruditen gauzetan, dudaren bat etorri eta hala ote den ez ote den adimena zalantzan ibili arren, ariman bertan ezin etsizko ziurtasuna dago; eta hori, baita gauzak berak ulertu dituen bidetik ez baina kontrakotik doazenean ere, eta urteak igaro arren, ez zaio burutik kentzen Jainkoak gizakiek ulertzen ez dituzten beste bitarteko batzuk bilatuko ez dituenik, baina azken batean beteko dela; eta halaxe gertatzen da; dena dela, diodanez,... Une honetan ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik.
‎3 Lehenengo liluramendu era arima, otoitzean egon ez arren, oroimenera etorri zaion edota Jainkoagandik entzun duen hitzen batez ukitua dagoenean gertatzen da; orduan, dirudienez, Haren Maiestateak arimaren barrutik hazi eragiten du dagoeneko aipatua dugun txinparta, arima beraren desiraz hain aldi luzean sufritzen ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pietateak dioskunez, haren err...
‎errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. ...honelako gela batera eraman ninduten Albako Dukesaren etxean (nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, andre honek ekin eta ekin egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan nerabilen zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era bateko eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati batean han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta guztiz joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; ez nuke jakingo haiek zuten itxura esaten ere. (Batera ikusitakoa dut soilik gogoan).
‎(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). ...gi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere, ezin du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak naturaz gaindiko eran ikus dezala nahi duena baino gehiago ikustera.
‎Eta ez nuen ulertzen zergatik zen, eta ez nuen ulertu ere egingo, hura egokia zela uste bainuen, harik eta, neure otoitz era Jainkoaren zerbitzari bati agertuz, konturarazi ninduen arte. Gero argi ikusi nuen zein oker nindoan, eta sekula ere ez zait damuaren harra kendu bihotzetik hain galera handiaz nekez lor daitekeela irabazirik ulertu ezin nueneko garai bat izan zelako; eta ahal dudanean, ez dut nahi inolako onik, on guztiak etorri zaizkigunaren bidez lortua izan ezik. Izan bedi beti betiko goretsia, amen.
‎4 Hala ere, badakit nik une batzuetan beldur handiaz zebilela; beste batzuetan oso nahasirik, hainbesteko ondasuna nondik etorri zitzaion ez baitzekien. Hura eta ni guztiz bat eginik geunden, eta ez zen ezer gertatzen haren ariman nik jakin gabe, eta horrela, lekuko ona izan naiteke eta sinets diezadakezue honetaz esaten dizuedan guztia.
‎5 Beharbada, hauxe da san Paulok dioena: Jainkoarekin elkartzen dena Harekin espiritu bat bera egiten da; ezkontza goren honi dagokiola dio, Haren Maiestatea bat egitearen bidez arimara etorri delakoa baitu. Eta beste hau ere badio:
‎7 Gogora etorri zait Jaunaren agur honek, eta Magdalena dohatsuari bakean joateko esateak, hitzen soinuak dioena baino askoz ere gehiago izan behar zuela; izan ere, Jaunaren hitzak gugan egintza eran gauzatuak direnez gero, dagoeneko prest zeuden arimetan, gorputz erakoa zen oro arimatik bereiztea eta espiritu hutsean uztea eragingo zuen, bat egite zerutar honetan kreatu gabeko espirituarekin bildu ahal izateko,... Eta horrela, Jesu Kristo gure Jaunak behin apostoluen alde otoitz eginez, ez dakit non?
‎Begiratu Errege honen egonlekura sartu ziren santuei, eta ikusiko duzue haiengandik gugana dagoen aldea. Ez eskatu merezi ez duzuenik, eta, zerbitzurik handienak egin baditugu ere, ez dakigula burura etorri ere egin Jauna iraindu dugunoi merezimendurik dugunik.
‎tokira joatea; batzuetan Kantarik Ederreneko Emazteak dioen hau entzun dudala etortzen zait gogora, eta egiaz bizitza osoan ez dut aurkitzen inon arrazoi handiagoz esan daitekeenik; izan ere, bizitzan izan daitezkeen gutxiespen eta lan guztiak ez dut uste barruko borroka hauen mailara iristen direnik. Edozein egonezin eta gerra eraman daiteke onez bizi garen lekuan bakea aurkituz, esan dudanez?; baina munduan diren hamaikatxo neke artetik atseden hartzera etorri nahi dugu eta Jaunak guretzat atsedena prestatu nahi eta hain zuzen ere gugan egotea oztopo hau, oso tamalgarria da eta ia ezin jasanezkoa. Horregatik, eraman gaitzazu, Jauna, miseria hauek gutxietsiko ez gaituzten lekura, batzuetan arimari iseka egiten diotela baitirudi.
‎Nik ez dut esaten une hartan ikusi zuenik, gero argi ikusten duela baizik; eta ez ikuskaria delako, ariman geratzen den ziurtasuna delako baizik, Jainkoak soilik ezar dezakeen ziurtasuna. Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jainkoa gauza guztietan presentziaz, ahalmenez eta izaeraz dagoela ez zekiena, Jainkoak egin zion mesede hauetako batetik bete betean sinestera etorri zen arte, eta hala, aipatuak ditudan erdi letradun bati galdetu zion nola zegoen Jainkoa gugan (honek, Jainkoak aditzera eman aurretik pertsona hark zekien bezain gutxi, zekien) eta graziaren bidez zegoela soilik erantzun bazion ere, hark egia ongi finkatua zuen eta ez zion sinetsi; beste batzuei galdetu zien eta egia esan zioten; horrela, poz pozik geratu zen.
‎Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da. Nolabait Jainkoa iraindua dela eta mundu honetan ez dela maitatua eta arima asko galtzen direla bai heretikoenak eta bai mairuenak ikusteak ematen dion nahigabetik dator beharbada; hala ere, gehien mintzen dutenak kristauenak dira; izan ere, Jainkoaren errukia handia dela, eta gaizki bizi arren, bide onera etorri eta salba daitezkeela ikusten badu ere, beldur da asko kondenatuko ez ote diren.
‎Bada, zergatik ez zitzaizun gogora etorri , Jauna, jasan behar zenuen heriotza neketsu, oinazetsu eta izugarria? –Ez; nire maitasun handia eta arimak salba daitezen dudan desira alde handiz oinaze horiek baino handiagoa delako; eta munduan nagoenez gero jasan ditudan eta jasaten ari naizen oinaze oso handiak nahikoa dira horiek haien aldean ezereztzat jotzeko.
‎4 Uste dut nik, bat egitea oraindik ez dela iristen espirituzko ezkontza izateraino; baizik eta, hemen bi pertsona ezkontzekotan direnean bezala, biak bat ote datozen eta batak eta besteak nahi ote duten aztertzen da, eta baita, bata bestea pozteko, elkar ikus dezatela ere egiten da; era berean hemen ere, ituna egina dagoenean eta arima hau jakitun dagoenean zein ongi datorkion eta deliberatu duenean guztian bere Senarraren borondatea betetzea, honi poz ematen diola deritzon era guztietara; eta Haren Maiestatea, bestalde, gauzak horrela direla ongi dakiena bezala, pozik dago harekin, eta horrela mesede hau egiten du; hori hobeki uler diezaiola nahi du eta, esan ohi denez? biak elkar ikustera etorri eta berarekin bat egiten du. Hau honela dela esan dezakegu, une oso laburrean gertatzen delako.
‎2 Egia esan, batzuetan pentsatzen dut eta beldur izaten naiz, aurrez jakinez gero, oso zaila izango litzatekeela berezko izaera ahulak hura sufritzeko baita hortik igarotzeko ere erabakia hartzea, ondasunik handienak burura etorri arren, zazpigarren egoitzara iritsia denean izan ezik; izan ere, behin han dagoenean ez baitago ezeren beldurrik, Jainkoagatik eramatera oso osoan murgiltzea arimari eragotziko dionik. Eta horren arrazoia Haren Maiestatearekin hain bat eginik egotea da, handik baitatorkio indarra.
‎22 Batzuetan Jauna hartzeko hain desira biziak etorri ohi zaizkit, non ez baitakit adierazterik dagoen. Goiz batean gertatu zitzaidan:
‎Gogoeta honekin nire arima gehiago goritzen hasi zen, eta espirituaren gainezkaldia etorri zitzaidan, nik esaten ez dakidan bezalakoa. Beste batzuetan sumatu izan dudan handitasun hartan sartua eta hartaz betea iruditu zitzaidan neure burua.
‎7 Abisu bat eman nahi dut hemen, norbaitek izango balu badaezpada; liluramendu handian gertatzen da, arima bat eginda dagoeneko une hura igarotakoan (ahalmenak guztiz sor daude, eta honek gutxi irauten du, esan dudanez), arima bere baitan bildurik geratzen da eta kanpo aldetik ere bere senera etorri ezin dela, baina bi ahalmenak geratzen dira, oroimena eta adimena, ia zoroaldian, oso zentzugabe. Hau noizean behin gertatzen dela diot, batez ere hasieratan.
‎12 Ene bada, bai inozokerietan sartu naizela! Jainkoaren handitasunez jardutearren, munduko kaskarkeriez hitz egitera etorri naiz. Jaunak mundua uzteko grazia egin didanez gero, honezkero bertatik irtetea nahi dut.
‎Jaunak nahi duenean, ardura hauek gutxi balio dute. Une oso laburra egin nuen honela, eta espirituaren gainezkaldia etorri zitzaidan eutsi ezinezko bultzadaz. Zeruan sartua nengoela iruditzen zitzaidan, eta ikusi nituen lehenengo pertsonak neure aita eta ama izan ziren, eta hain gauza handiak, agurmaria bat esateko bezalako tarte laburrean?
‎Aitaren bular artean sartua agertu zitzaidan berri miresgarri eta argi baten bidez. Hau ez nuke jakingo nik nola den esaten, ikusi gabe Jainkotasun hartan presente sumatu bainuen neure burua. Hain izutua eta hala geraturik, uste dut egun batzuk igaro nituela neure senera etorri ezinik; eta beti iruditzen zitzaidan Jainkoaren Semearen gorentasun hura aurrean nekarrela, lehenengoa bezalakoa izan ez arren. Honetaz ongi ohartzen nintzen ni, baina irudimenean hain zizelkatua geratzen da, non ezin baita aldi batean norberagandik kendu, hain une txikian igaro arren?, eta horrek poz handia ekarri ohi du eta baita probetxua ere.
‎14 Oraindik toki hartan albistea zabaltzen hasi besterik egin ez zenean, ez dago labur idazterik gure aurka etorri zen jazarpen latza, zeresanak, barreak, zorakeria zela esatea. Niri, ongi nengoela neure monasterioan.
‎Haien arteko bat zen zaldun santua, lehenago aipatua duguna; hau, santua zenez gero eta perfekzio bide hain handian nindoala zeritzanez gero, gure oinarri osoa otoitzean zelako, bitartekoak zailak eta biderik gabeak zirelakoan bazegoen ere, Jainkoaren gauza izan daitekeela pentsatzera etorri zen; Jaunak berak mugituko zuen hartara.
‎Hura irabazten irten zela konturatu nintzen; izan ere, hura joan zelako nahigabe handiz nengoela, esan zidan Jaunak pozteko eta ez hartzeko nahigaberik, ongi gidatua zela-eta. Hain onura handiaz etorri zen haren arima handik eta hain aurrera espirituzko gauzetan, non, etorri zenean, esan baitzidan, ezergatik ere ez zukeela nahiko hara joan gabe geratzea. Eta nik neuk ere beste hainbeste esan nezakeen; izan ere, lehen ziurtasuna eta poza bere letrekin soilik ematen bazidan, dagoeneko espirituzko esperientziaz ere egiten zuen, naturaz gaindiko gauzen esperientzia handia baitzuen.
‎Hura irabazten irten zela konturatu nintzen; izan ere, hura joan zelako nahigabe handiz nengoela, esan zidan Jaunak pozteko eta ez hartzeko nahigaberik, ongi gidatua zela-eta. Hain onura handiaz etorri zen haren arima handik eta hain aurrera espirituzko gauzetan, non, etorri zenean, esan baitzidan, ezergatik ere ez zukeela nahiko hara joan gabe geratzea. Eta nik neuk ere beste hainbeste esan nezakeen; izan ere, lehen ziurtasuna eta poza bere letrekin soilik ematen bazidan, dagoeneko espirituzko esperientziaz ere egiten zuen, naturaz gaindiko gauzen esperientzia handia baitzuen.
‎Nik egundoko poza hartu nuen laster hilko nintzela pentsatuz, eta hori gogora zetorkidan guztian poz pozik geratzen nintzen. Gero argi ikusi nuen esan dudan errektore horren etorreragatik zela; izan ere, nahigabe hartarako motiborik ez zen izango aurrerantzean, etorri zen errektoreak ez zuelako geldiarazten nire aitor entzule zen ministroa, bestera baizik: ni kontsola nintzala esaten zion, ez zegoela zertan beldur izan eta ez nintzala eraman hain bide estutik, utz ziezaiola Jaunaren espirituari lan egiten, batzuetan bazirudiela espirituaren bultzada handi hauekin arimari ez zitzaiola geratzen arnasa nola hartu ere.
‎9 Ikustera etorri zitzaidan errektore hau, eta aitor entzuleak esan zidan askatasun eta argitasun osoz hitz egiteko berarekin. Nik barruko estura handia izan ohi nuen esatean.
‎14 Egun horietan, Jasokundeko Andre Mariaren egunean, Domingo Santu aintzatsuaren Ordenako monasterio batean nengoela, pentsatzen ari nintzen, iraganeko garaietan etxe hartan aitortu izan nituen neure bekatu ugariak eta neure bizitza kaskarreko gauzak gogora ekarriz. Liluramendu hain handia etorri zitzaidan, non ia neure senetik atera baininduen. Eseri egin nintzen, eta uste dut ez nuela ikusi Gure Jauna jasotzen eta mezarik ere ez nuela entzun; gero horren kezkaz geratu nintzen.
‎12 Hara joan eta Ama Nagusiari neure kontu ematea egin nionean, baretu zen pixka bat, eta guztiek Probintzialari jakinarazi zioten, eta auzia haren aurrerako geratu zen. Eta etorri nintzenean, epaiketara joan nintzen poz pozik Jaunagatik zerbait sufritzen nuela ikusiz; izan ere, kasu honetan ez nuen aurkitzen ezer Haren Maiestatearen ezta Ordenaren aurka ere iraingarri zitekeenik; alderantziz, neure indar guztiez saiatzen nintzen Ordena haz zedin, eta gogo onez hilko nintzatekeen hori lortzearren, nire desira guztia perfekzio osoz bete zedila baitzen. Kristoren epaiketaz oroitu nintzen eta nirea zein ezereza zen ohartu.
‎Errege Kontseilura bidali zuten agiria bere informazioarekin. Agindu bat etorri zen nola egin zen zehaztasunak eman zitezen.
‎Batzuetan guztia falta zela zirudien, batez ere Probintziala etorri baino egun bat lehenago, Ama Nagusiak ezertan ez sartzeko esan zidanean, eta hau guztia uztea zen. Ni Jainkoagana joan nintzen eta esan nion:
‎19 Izuturik nengoen deabruak emakume gaixo batzuen aurka zer ahalegin egiten zuen ikusita eta nola guztiei, diot kontra zeudenei, kalte handia iruditzen zitzaien toki hartarako hamabi emakume soilik eta Ama Nagusia, ez baitziren gehiago izango, eta hain bizimodu estukoak, izan ere; kaltea edo okerra, izatekotan ere, beren buruen aurka izango zen; baina tokiari kaltea, ez dirudi bururik ez hankarik zuenik; haiek, ordea, kalte ugari aurkitzen zituzten eta gogo onez egiten zioten kontra. Azkenez, errenta edukitzekotan, onartuko zutelaeta aurrera egiten utziko lioketela esatera etorri ziren. Ni hain akitua nengoen laguntzen zidatenen lana ikusirik, neurea baino gehiago, non iruditzen baitzitzaidan ez zela gaizki etorriko haiek baretu arte errenta edukitzea, eta gero uztea.
‎Itzultzerakoan, bide batzuetatik saiatu zen gure aita probintzialak baimena eman ziezagun ni etxe honetara etortzeko beste batzuk nirekin zirela, (ia ezinezkoa zirudien hain tarte laburrean ematea) ofizioa errezatzeko eta han zeudenei irakasteko. Niretzat sekulako poza izan zen etorri ginen egunekoa.
‎Probetxu handi handiarekin geratu nintzen eta hauxe izan zen: akats larria nuen oso eta hortik kalte handiak etorri zitzaizkidan eta hauxe zen akatsa: norbait niganako joera izaten hasten zela ohartzen nintzenean eta atsegin bazitzaidan, harengana hain biziki zaleturik, oroimena harengan pentsatzera lotzen zitzaidala, Jainkoa iraintzeko asmoz izan ez arren; hala ere, poza hartzen nuen hura ikustean eta harengan pentsatzean eta haren gauza onak ikustean.
‎Bera ikustean, Jaun honen maitasun eta konfiantza askoz ere handiagoa hasi zitzaidan, solas hain etengabea nuen norbait balitz bezala. Konturatzen nintzen, Jainkoa izan arren, gizona ere bazela, eta ez zela izutzen gizakien ahuleziez, gure izaera errukarriaz, Bera erreparatzera etorri zen lehen bekatuaz geroztik erorketa askori lotua zenaz. Adiskide batekin bezala ari naiteke Berarekin, Jauna bada ere.
‎Izan ere, ahaltsu antzera agertzea ez da beretik sortzen dena. Besterengandik etorri behar zaio aginpidea.
‎Jaunak esan zidan bidetik bidali zen, tratuak eginez sekula ere ez baikenuen amaitzen? eta oso ongi etorri zen. Eta gero gertatu diren gauzetarako oso komenigarria izan zen Gotzainaren eskumenean egotea.
‎2 Bien artean Gotzainak monasterioa onar zezala lortu zuten, eta ez zen gutxi, pobrea zelako, baina honela Jaunaren zerbitzurako erabakia hartuta ikusten zituenak hain maite izanik, berehala jarri zen laguntzera; eta santu zahar honek onartzea eta lagun ziezaguten batzuekin eta besteekin eginahalak egitea izan zen, guztia egin zuena. Abagune honetara etorri ez banintz, esana dudanez?, ez dakit nola egin zitekeen. Izan ere, tarte laburrean izan zen hemen gizon santu hau, ez dut uste zortzi egun izan zirenik ere, eta horietan ere oso gaixo, eta orain dela oso gutxi eraman du Jaunak berarekin.
‎Hil zenean hemendik legoa batzuetara zela, agertu eta atseden hartzera zihoala esan zidan. Nik ez nion sinetsi, eta pertsona batzuei esan nien; handik zortzi egunera etorri zen hil zelako albistea, edota betiko bizitzen hasi zelakoa, hobeto esateko.
‎Oi, zer den arima zauritu bat ikustea! Hau da, hain kausa gorenagatik zauritua dena esan nahi da; eta argi ikusten du ez zela bere eraginez etorri maitasun hau, baizik eta Jaunak berari dion maitasun bizitik, bat batean erori zela bere gain txingar hura, guztia garretan jartzen duena. Oi, zenbat aldiz gogoratzen naizen Daviden bertso hartaz, honela nagoenean:
‎1 Orain berriro etorri nahi dut neure bizitzara, utzi nuen lekura, egin behar nuen baino etenaldi luzeagoa egin baitut?, etortzekoa dena hobeki uler dadin. Liburu berria da hemendik aurrera, hau da, beste bizitza bat.
‎3 Baina Haren Maiestateak, Bera gehiago iraindu ez nezan eta zenbat zor nion jakin nezan, argi egin nahi zidanez gero, beldur hau hainbesteraino hazi zen nigan, non pertsona espiritualak arduraz bilatzera eraman baininduen gauza hauek haiekin tratatzeko; haietako batzuen berri banuen nik, Jesusen Lagundiko batzuk etorri zirelako hona; haiengana zaletua nintzen ni, haietako inor ezagutu gabe, haiek egiten zuten bizimodua eta otoitza jakiteaz bakarrik; hala ere, ez nuen ikusten neure burua duin haiei hitz egiteko ezta sendo ere haiei obeditzeko; honek beldur handiagoa ematen zidan, izan ere, haiekin tratatu eta nintzen bezalakoa izatea gogor egiten zitzaidan.
‎Gizon hau ezkondua da, baina hain bizitza eredugarri eta bertutetsua duena, eta hain goi mailako otoitza eta karitatea, non bere izate osoan distira egiten baitu beraren ontasun eta perfekzioak. Eta arrazoiz, gainera, haren bidez arima askori on handia etorri baitzaie, dohain ugariak dituelako; izan ere, bere egoera zibilak laguntzen ez dion arren, ezin dio dohain haiekin lan egiteari utzi. Adimen handikoa eta baketsua guztientzat.
‎Eta honetan, neure otoitzari buruzko tratua izan dudan pertsonetako batzuk kontuz ibili ez direlako, hortik neke ugari etorri zaionak bezala hitz egiten dut, batzuei eta besteei galdetuz, on beharrez kalte handia egin didatelako; izan ere, isilean gordeta hobeki leudekeen gauzak zabaldu dira, ez baitira guztientzakoak, eta nik neuk zabaltzen nituela zirudien.
‎Nik beldur handiz itxaro nuen erantzuna iritsirik, eta pertsona askori eskaturik nire alde otoitz egiteko eta ni egun haietan otoitz eta otoitz aritu ondoren, pena handiz etorri zitzaidan eta esan zidan, bi bien iritziz, deabrua zela; komeni zena Jesusen Lagundiko aita batekin tratatzea zela, nik premia nuela esanez gero, etorriko zela, eta aitortza orokorra eginez neure bizitza osoaren kontu eman niezaiola, eta neure egoeraren berri, eta guztia argitasun handiz; aitortzako sakramentuaren indarrez Jainkoak argi biziagoa emango ziola; espirituko gauzetan asko ikusi eta ik...
‎3 Garai honetan aita Frantzisko etorri zen hona, Gandiako dukea zena eta orain dela urte batzuk, gauza guztiak utzita, Jesusen Lagundian sartu zena. Nire aitor entzulea saiatu zen, eta baita nigana etorri zela esan dudan gizasemea ere, hari hitz egin eta neukan otoitzaren kontu eman niezaion, bazekitelako Jainkoaren mesede eta dohainak hartzean oso aurrera zihoala hura, Beragatik gauza asko utzi zituenari bezala, Jainkoak bizitza honetan ere ordaintzen baitzion.
‎3 Garai honetan aita Frantzisko etorri zen hona, Gandiako dukea zena eta orain dela urte batzuk, gauza guztiak utzita, Jesusen Lagundian sartu zena. Nire aitor entzulea saiatu zen, eta baita nigana etorri zela esan dudan gizasemea ere, hari hitz egin eta neukan otoitzaren kontu eman niezaion, bazekitelako Jainkoaren mesede eta dohainak hartzean oso aurrera zihoala hura, Beragatik gauza asko utzi zituenari bezala, Jainkoak bizitza honetan ere ordaintzen baitzion.
‎Berak esan zidan, egun batzuetan Jainkoaren eskuetan uzteko eta Veni, Creator himnoa errezatzeko, hoberena zein den erakutsiz argi egin ziezadan. Behin otoitzari emana eta Jaunari berari guztian poz ematen lagundu diezadala eskatzen aritu ondoren, himnoari ekin nion, eta esaten ari nintzela, gainezkaldi bat etorri zitzaidan, hain bat batekoa, non ia neure senetik atera baininduen; ez nuen hartaz zalantzarik izan, oso ezaguna izan baitzen. Jaunak liluramenduen mesedea egiten zidan lehen aldia izan zen hau.
‎Eta hori adimena eta arima erabat nahasiak eta barreiatuak daudenean gertatzen da, orduan ez bailuke asmatuko arrazoi on bat moldatzen; eta prestaturik aurkitzen ditu esaten dizkioten esaera handiak, bere baitan bildurik egonda ere harrapatuko ez lituzkeenak, eta lehenbiziko hitzetik hasita, diodanez, erabat aldatzen dute. Batez ere liluramenduan denean, ahalmenak etenda baitaude, nola ulertuko dira oroimenera lehenago sekula etorri ez diren gauzak. Nola etorriko dira une hartan, oroimena ia ez dabilenean, eta irudimena lelotuta bezala dagoenean?
‎14 Hala ere, azpijoko ugari egin dezake deabruak, eta horrela ez dago gauza ziurragorik beldur izatea eta erne egotea baino, eta maisu jakintsua edukitzeaeta hari esan gabe ezer ez uztea baino, eta horrela ezin etor daiteke inolako kalterik; niri, egia esan, ugari etorri zaizkit, pertsona batzuek dituzten gehiegizko beldurrak direla-eta.
‎5 Hau gutxitan izan da; bada, behin koruan izan baitzen elkarturik geundela eta Jauna hartzera joanik, belauniko nengoela, bihozmin bizi bizia eman zidan, gauza txit nabarmena iruditzen zitzaidalako eta gero atentzioa emango zuena; eta horrela mojei agindu nien (une hartan Priore ofizioa nuenez gero), ez esateko inori. Baina beste batzuetan, Jaunak gauza bera egingo zuela ikusten hasten nintzenerako (eta behin andre nagusietako batzuk bertan zirela, elizaren izeneko jaian, sermoi bitartean), lurrean etzaten nintzen eta gorputzari eustera etorri zitzaizkidan, eta hala ere nabarmena izan zen. Jaunari arren eta arren egin nion ez ziezadala egin ageriko eraginik izan zezakeen mesederik; izan ere, ni ordurako nekaturik nengoen hain kontu handiz ibiltzen eta mesede hura egin ziezadakeen Haren Maiestateak inor konturatu gabe.
‎gorputzak goza dezala, honezkero arimak nahi duena egiten baitu. Bere senera etorri ondoren, liluramendua sakona izan bada, egun bat edo bi eta baita hiru ere ahalmenak sor geratu ohi dira eta arima durduzaturik bezala, bere senean ez dagoela dirudiela.
‎Hau ongi dator idazteko agindu didaten jakintsuentzat; izan ere, Jainkoaren ontasunagatik guztiak iristen dira honaino, baina baliteke denbora guztia Eskritura Santuak aplikatzen igarotzea. Eta aurretik eta gero ere letrak ongi etorri arren, hemen otoitzaldi hauetan, nire iritziz, ez dago haien beharrik, borondatea moteltzeko izan ezik; bada, adimena, orduan, argitik hur hur dagoenez gero, argitasun handi handiaz da, nik neuk ere, naizen bezalakoa izanik, beste bat naizela emateraino.
‎esan ziena aipatzen dute. Uste dut, Espiritu Santua etorri ondorengo fedea balute, hau da, Jainkoa eta gizona zela, ez litzaiekeela oztopo izango; izan ere, Jainkoaren Amari ez zitzaion esan hau, beste guztiek baino maiteago bazuen ere.
‎Izan ote daiteke, ene Jauna, nire pentsamenduan ordutxo bat ere on handiagorako Zu eragozpen izatea? Nondik etorri zitzaizkidan niri on guztiak Zugandik izan ezik?
‎Bidez erraturik nindoala iruditzen zait, Zuk bertara itzularazi ezean, eta neure ondoan ikusi zaitudaneko, on guztiak ikusi ditut. Ez zait etorri lanik, Zu epaileen aurrean nola egon zinen begiratuz, eramaten erraz egingo ez zaidanik. Hain adiskide ona bertan dela, lehenen sufritzen jarri zen kapitain hain onarekin, guztia sufri daiteke:
‎kontuz ibili behar da beti, ur bata falta denean bestea lortzeko. Zeruko ur hau baratzezainak gutxien uste duenean etorri ohi da askotan. Egia da lehenengotan gogoetazko otoitz luzearen ondoren izan ohi dela ia beti; Jaunak mailaz maila hartzen du hegaztitxo hau eta habian ezartzen, atseden har dezan.
‎Pertsona batzuek probetxu handia ateratzen dute infernuan daudela pentsatuz, eta beste batzuek zeruan daudela pentsatuz eta nahigabetu egiten dira infernuan pentsatzean, eta beste batzuek heriotzan pentsatuz. Batzuk, bihotz samurrekoak badira, asko nekatzen dira beti Pasioan pentsatzean, eta gozatu egiten dute eta probetxu ateratzen Jainkoaren ahalmen eta handitasuna sorkariengan eta guri izan zigun maitasuna, gauza guztietan irudikatzen dena, begiratzean, eta miresgarria da jokatzeko era hori, baina gehiegitan utzi gabe Kristoren Pasio eta bizitza, hortik etorri baitzaigu eta etortzen baitzaigu on guztia.
‎...egitea gertatzen da; baina orduan ez haiei jaramonik egin, bere gozotasun eta gelditasunean iraun baizik; izan ere, borondateak haiek bildu nahi balitu, hark eta haiek galduko lukete, orduan usategiaren ugazabak beraiek lanik egin gabe ematen dien jakiaz nahikoez eta beste toki batzuetara janari bila doazen usoak bezala dira, eta hain lorpen txarra izanik, itzuli egiten dira; eta horrela joan eta etorri ari dira, ea borondateak berak gozatzen duenetik ematen dien. Jaunak jakia botatzen badie, pausatu egiten dira, bestela bila joaten dira berriro; eta borondateari mesede egiten diotela uste izango dute, eta noiz edo noiz oroimenak edo irudimenak gozatzen duena irudikatzeak, kalte egingo dio.
‎Horretan ez da zalantzarik izan behar horrelaxe dela, baina Enperadore honek eta gure Jaun honek nahi du uler dezagula hemen ulertzen digula Berak, eta bere presentziak egiten duena, eta ariman berariaz lan egiten hasi nahi duela, ematen dion barruko eta kanpoko poz handian, eta, esan dudanez, atsegin honetatik hemengoetara dagoen desberdintasunean, geure bekatuengatik ariman egina genuen hutsunea betetzen duela baitirudi. Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere. Dena batera aurkitzen duela dirudi eta ez daki zer aurkitu duen, ezta nik neuk ere ez dakit nola aditzera eman, hainbat gauzatarako letrak behar zirelako.
‎Adorea diot, izan ere, ez dakit nik han dauden gauzetatik zertarako behar den adore handiagoa, erregeari saldukeria egin eta berak badakiela eta aurretik sekula ez zaiola kentzen jakitekobaino. Beti Jainkoaren aurrean gaudenez gero, otoitzean jarduten dugunongan beste era batera dela uste dut, beraiei begira dagoela ikusten baitute; besteak, ordea, gerta daiteke hainbat egun igaro izatea Jainkoak ikusten dituela burura etorri ere egin gabe.
‎8 Bada, ni bezalako ezerez bat Jaunak jasan baldin badu hainbeste urtetan, eta argi dago hortik etorri zela nire gaitz guztien erremedioa, zein pertsona izan daiteke beldur, denik eta gaiztoena bada ere. Izan ere, halakoxea baldin bada ere, ez da izango Jaunaren mesedeak hainbeste urtetan hartu ondoren.
‎Lehenbiziko erabaki hauek gauza handia dira, lehen maila honetan gogoeta eginez joan behar bada ere eta maisuaren zentzu on eta iritziari loturik; baina kontu izan behar dute zapoak izaten irakats ez diezaien, ezta sugandilak harrapatzen soilik ere. Aurretik beti apaltasuna, indar hauek gure indarretatikez dutela etorri behar ulertzeko!
‎4 Bada, aipatzen ari naizen honekin aitortzen hasterakoan, hura zeharo zaletu zen nitaz, izan ere, orduan zer aitortu gutxi nuen gero izan nuenarekin konparatuz eta gauza bera moja nintzenez gero ere. Ez zen txarra honen zaletasuna; baina gehiegizko zaletasuna izanik, ona ez izatera etorri zen. Entzuna zuen nigandik, larria izan daitekeen Jainkoaren aurkako gauzarik ezergatik ere ez nuela egingo nik, eta berak ere horixe ziurtatzen zidan, eta horrela solasaldi luzeak ziren.
‎Hau Pazkora arte izan zen. Kontua da haiek nigana etorri ezik, minak sarritan joan egiten zirela eta, atseden pixka bat hartuz gero, ongi nengoela uste nuen, pazientziarik nahiko izango ez ote nuen beldur bainintzen; eta horrela poz pozik geratu nintzen min larri eta etengabekorik gabe neure burua ikustean, nahiz eta geratu zitzaizkidan launakako sukar bikoitzen hotzikarak, oso latzak, ezin jasanezkoak izan; jateko gogorik eza oso handia zen.
‎Sarri sarri aitortzen nintzen. Jainkoa etengabe nuen mintzagai, guztiak onbideratuz; haiek harri eta zur geratzenziren Jaunak ematen zidan pazientzia ikusirik; izan ere, Haren Maiestatearen eskutik etorri ezik, ezina zirudien hainbeste gaitz hain pozik eramatea.
‎Jainkoaren beldurraren seinale hauek guztiak otoitzarekin etorri zitzaizkidan, eta handiena maitasunez inguraturik, zigorra ez baitzitzaidan aurrean jartzen. Hain gaixo egon nintzen aldi guztian, bekatu astunetatik neure kontzientzia babesteko ardura biziak iraun zidan.
‎zapo handi baten antzeko zerbait, haiek ibili ohi diren baino askoz arinago zetorrela. Hura etorri zen lekutik ez zait buruan sartzen egunaren erdian halako zomorrorik izan zitekeenik ezta sekula izan denik ere, eta barruan egin zidan eragina, uste dut, ez zela misteriorik gabea izan. Eta hau ere ez zitzaidan sekula ahaztu.
‎Nire ustez, beti entzun izan nion atseginez. Bera nola moja izatera etorri zen kontatzen hasi zitzaidan, ebanjelioak dioen hau irakurriz besterik gabe:. Jaunak Beragatik guztia uzten zutenei ematen zien saria gogorarazten zidan.
‎Sendaketa udaren hasieran hasi beharrekoa zen, eta ni neguaren hasieran joan nintzen. Denbora honetan auzunean zegoela esan dudan ahizparen etxean izan nintzen apirilaren zain, joan eta etorri ez ibiltzearren, hurbil zegoen-eta.
‎Batzuetan ikusten dut baduela horretan zerikusirik gorputzeko osasun eskasak. Oso gogoan dut zein kalte handia egin zigun lehenengo bekatuak, hortik etorri zitzaigula uste baitut hain ondasun handiaz bete betean gozatzeko gai ez izatea, eta nire bekatuak ere izango dira errudun, nik hainbeste izan ez banitu, irmoago egongo bainintzen onean.
‎Besteek edan dezatela nahi luke, berak ez baitu behar, Jainkoa goresten lagun egin diezaioten. Oi, zenbat bider datorkidan gogora harako Jaunak emakume samaritarrari aipatu zion ur bizia!, eta horrela Ebanjelio haren oso zalea naiz; eta honela, egia da, ondasun hau zer den orain bezala ulertu gabe, umetatik ere hala nintzen, eta askotan eskatzen nion Jaunari ur hartatik eman ziezadala, eta marrazturik nuen beti zegoen tokian, Jauna putzura etorri zeneko idazkun honekin: Domine, da mihi aquam.
‎Izua eragiteko eran esan zidan onik libratu nintzela beraren eskuetatik, baina berak berriro itzularaziko ninduela haietara. Beldur ikara sartu zitzaidan niri eta aitaren egin nuen ahal nuen eran, eta desagertu egin zen eta berriro etorri gero. Bi aldiz gertatu zitzaidan hau.
‎7 Nigana etorri zen pertsona bat bi urte eta erdi bekatu astun batean, nik entzun dudanik eta higuingarrienean, zegoena, eta denbora horretan guztian ez zuen bekatu hori aitortzen ezta alde batera uzten ere, eta hala ere meza ematen zuen. Eta beste bekatu batzuk aitortzen bazituen ere, hau hain itsusia izanik, ea nola aitortuko zuen esaten zuen.
‎Nik ezin nuen ulertu zer esan nahi zuen ikuskari hark. Hamabost egun baino lehen ongi ulertu zen otoitzeko jendearen eta halakoak ez ziren askoren artean gertatu zen iskanbila batean, eta kalte handia etorri zen hura izan zen etxera; luze iraun zuen iskanbila izan zen eta ezinegon handia sortu zuena.
‎Hain atsekabeturik zen, non beldur baitziren haren osasunak txarrera joko ote zuen. Bekataritxo honen berri izan zuen, Jaunak horrela eratu zuelako; eta nitaz ongi hitz egin ziezaiotela nahi izan zuen Jaunak, hemendik etorri ziren beste on batzuetarako. Andre honek ezaupide handia zuen Probintzialarekin, eta goi goikoa izanik eta ni klausurarik gabeko monasterioan nengoela jakinik, Jaunak ni ikusteko gogo bizia eman zion, nirekin kontsolatuko zelakoan; baina ez zen hori beraren esku, eta gero ahalegin guztiak egin zituen ni hara eramateko, handik oso urrun zen Probintzialari gutuna bidaliz.
‎Jaunak esan zidan joateko eta ez entzuteko inoren iritzirik, arinkeriarik gabe gutxik aholkatuko nindutelako; nekeak eraman beharra izan arren, ongi zerbitzatua izango zela Jainkoa, eta monasterioaren afera honetarako kanpoan egotea komeni zela Brebea iritsi arte: izan ere, deabruak azpijoko gogorra zuen prestatua, Probintziala etorri osterako; ez izateko beldurrik, Berak lagunduko zidala han eta.
‎6 Han nengoela erlijioso bat etortzea egokitu zen, pertsona goi goikoa; harekin orain dela urte asko hainbat aldiz harremanak izan nituen. Eta haren Ordenako monasterio batean, ni nengoen lekutik hurbil zen monasterio batean, mezatan nengoela, arima hura zer egoeratan zen jakiteko gogoa etorri zitzaidan, hura Jainkoaren zerbitzari handia izatea nahi bainuen, eta berarekin hitz egitera joateko asmoz jaiki nintzen. Ni otoitzean bildua nengoen-eta, denbora alferrik ematea zela uste izan nuen gero, ea nork sartzen ninduen ni hartan, eta berriro eseri nintzen.
‎Ni otoitzean bildua nengoen-eta, denbora alferrik ematea zela uste izan nuen gero, ea nork sartzen ninduen ni hartan, eta berriro eseri nintzen. Uste dut hiru aldiz gertatu zitzaidala hau eta, azkenik, aingeru onak gehiago egin zion gaiztoari, eta dei egitera joan nintzaion eta aitorleku batera etorri zitzaidan hitz egitera.
‎Oraindik ez ziren zortzi egun izango, Jauna hartu berri nintzela, Jauna agertu zitzaidan eta aintzara nola zeraman ikus nezala nahi izan zuen. Urte hauetan guztietan, esan zitzaidanetik hil zen arte, ahaztu gabe nuen aurrez iragarri zitzaidana, baita nire lagunak ere, eta, hil zeneko, honela etorri zitzaidan erabat harrituta, guztia nola bete zen ikusirik.
‎Gai berean jarraitzen du, gure aita san Jose aintzatsuaren etxe honen fundaziokoan. Jaunak nola agindu zuen, dio, han pobretasun santua gordetzeko, eta zergatik etorri zen andre harekin zegoen lekutik, eta gertatu zitzaizkion beste gauza batzuk.
‎7 Garai honetan, nire Probintzialak han egoteko emandakoagindu eta obedientzia jaso zizkidan, eta nire esku utzi zuen etorri ahal izatea nahi izanez gero, eta aldi batean han jarraitu nahi banuen jarraitzea ere bai; eta garai honetan hauteskundeak ziren nire monasterioan, eta askok nagusi kargu hura niri eman nahi zidatela jakinarazi zidaten, eta niri hori pentsatze hutsa hain oinaze handia zitzaidan, non edozein martiritza eramango bainuen erraz Jainkoaren maitasunagatik, baina hartara ez nintzen jartzen inola ere. Izan ere, lan handia alde batera utzirik, asko zirelako eta beste arrazoi batzuengatik sekula ez naizelako izan zalea, ezta inolako ofizioen zalea ere, bestera baizik:
‎11 Ez nuen ulertu, diodanez, nola izan zitekeen hau. Konparazio hau etorri zitzaidan burura: nik bitxi bat edo poz handia ematen didan gauza bat banu, neure burua baino maiteago dudan eta hura poztea neure atsegina baino gehiago desiratzen dudan pertsona batek nahi duela jakingo banu, pertsona hura poztearren, poz handia ematen dit edukitzearen poz hura gabe geratzeak; eta hura pozteak dakarren poza nire poza bera baino ere handiagoa denez gero, bitxia edo maite dudan gauza hura ez izatearen pena, eta hark ematen zuen poza galtzearena, kendu egiten zait.
‎–Orain berriro etorri nahi dut neure bizitzara, utzi nuen lekura, egin behar nuen baino etenaldi luzeagoa egin baitut?, etortzekoa dena hobeki uler dadin. Liburu berria da hemendik aurrera, hau da, beste bizitza bat?.
‎–Beste gauza batzuk ere agertzeko asmoa dut, Jaunak aditzera eman ahala eta gogora etorri ahala, bada, zer esango dudan ez dakidanez gero, ezin esan dezaket ongi eraturik? (Perfekzio Bidea, Hitzaurrea).
‎6 Azken batean, ez hark ez beraren osabak ezta beraren senarrak ere, etorri eta burdin saretik berari hitz egiten saiatu zenak, berarekin zeudenean atsekabetu baino besterik ez zuten egiten, eta gero lehen baino ere sendoago geratzen zen berean. Senarrak negar handiak egin ondoren, esaten zion Jainkoa hobeki zerbitzatuko zuela limosnak eginez.
‎8 Bada, gure Jaunak bizitza honetatik eraman nahi zueneko garaia iritsirik, gehitu egin zitzaizkion oinazeak eta hainbeste gaitz etorri zitzaizkion batera, non ikustera etortzen baitzitzaizkion batzuetan, halako kontentuz eramaten zuela ikustean Jauna gorestearren. Monasterio hartan aitor entzulea zen kapilauak, Jainkoaren zerbitzari handia zenak, batez ere, gogo bizia zuen haren heriotzan han egoteko; berak konfesatzen zuenez gero, santatzat zeukan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia