2015
|
|
8 Beste batzuetan, arimako begiekin ikusten dituen gauzekin batera, adimenezko ikuskari bidez beste batzuk irudikatzen zaizkio, batez ere aingeru aldra handia Jauna beraiekin dela; eta gorputzeko begiekin ezer ikusi gabe, nik
|
esaten
ez dakidan ezagutza miragarri baten bidez, diodana irudikatzen zaio eta baita esatekoak ez diren beste gauza asko ere. Haietatik igaro denak eta nik baino trebetasun handiagoa duenak, beharbada, jakingo du aditzera ematen, oso zaila baderitzot ere.
|
|
Bai gauza desberdinak direla hitz hauek entzun eta sinestea, eta era honetara zein egiazkoak diren ulertzea! Eta egunetik egunera gehiago harritzen da arima hau, beragandik ez zutela inoiz alde egin deritzolako; aitzitik, argi ikusten du, esanda geratu denez, bere arimaren barruan daudela, barru barruan, hondo hondoko egonleku batean; nolakoa den
|
esaten
ez daki, eskolarik ez baitu, baina bere barruan sumatzen du jainkozko lagun hau.
|
|
16 Bosgarrena, hitzekin batera, askotan, nik
|
esaten
ez dakidan era batez, hitzik gabe hitzek esaten dutena baino askoz ere gehiago adierazten delako.
|
|
Gogoeta honekin nire arima gehiago goritzen hasi zen, eta espirituaren gainezkaldia etorri zitzaidan, nik
|
esaten
ez dakidan bezalakoa. Beste batzuetan sumatu izan dudan handitasun hartan sartua eta hartaz betea iruditu zitzaidan neure burua.
|
|
Eta irakaspen bikaina da desirak egia hutsean gora jasotzeko. Nik nolakoa den
|
esaten
ez dakidan errespetu bat geratzen da inprimatua, baina hemen lor dezakegunaren ondoan oso bestelakoa da. Ariman izu handia sortzen du, hain gorentasun handi handiari irain egitera nola ausartu zen eta nola norbait ausartu ere daitekeen pentsatuz.
|
|
2 Beste hau, berriz, nola den adierazten hasterik ere ez dago, ezta ulertzerik ere; baina ariman berariazko sua sentitu nuen, nolakoa den
|
esaten
ez dakidana. Gorputzeko minak ezin jasanezkoak; bizitza honetan oso larriak igaro banituen ere eta, medikuek diotenez, hemen sufri daitezkeenik handienak (izan ere, elbarritu nintzenean nerbio guztiak uzkurtu zitzaizkidan, izan ditudan beste era askotakoak, eta are gehiago deabruak eragindako batzuk ere, kontuan hartu gabe), ez dira ezer ere han sentitu nituenen ondoan, eta amaierarik gabe eta sekula ere eten gabe izango zirela jakitea.
|
|
Oi esana egitearen bertute hori, guztia ahal duzuna!: Jainkoak argitu egin zuen nire adimena, batzuetan hitzez eta beste batzuetan nola esan behar nuen adieraziz eta, horrela, aurreko otoitz eran egin zuenez, nik esan ezin dudana eta
|
esaten
ez dakidana Haren Maiestateak esan nahi duela dirudi.
|
|
6 Urteetan egon nintzen ni gauza asko irakurtzen eta ez nuen haietatik ezer ulertzen; eta luzaro egon naiz, Jainkoak ematen bazidan ere, ulertarazteko hitzik
|
esaten
ez nekiela, eta ez zait lan gutxi kosta hau. Haren Maiestateak nahi duenean, unetxo batean irakasten du guztia, ni txundituta uzteraino.
|
|
Bederatziak baino pixka bat lehenago, moja guztiak eta kapilaua berarekin zirela, hil baino ordu laurden lehenago gutxi gorabehera, min guztiak kendu zitzaizkion; eta bake handi handiaz, begiak jaso zituen eta halako bozkarioa jarri zitzaion aurpegian, non argi distira antzekoa baitzirudien; eta bera bozkario handia ematen dion gauza bati begira egongo balitz bezala zegoen, horrela bi aldiz irribarre egin baitzuen. Han zeuden guztiak eta apaiza ere poz espiritual eta bozkarioz bete ziren, eta zeruan zeudela zirudiela baino besterik
|
esaten
ez dakite. Eta diodan bozkario honekin, begiak zeruan, azken arnasa eman zuen, aingeru bat bezala geraturik; horrela, sinets dezakegu, geure fedearen arabera eta haren bizitzaren arabera, Jainkoak atsedenera eraman zuela, Beragatik sufritzeko izan zuen desira gartsuaren ordainez.
|