Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 150

2007
‎interferometriaz balia gaitezke. Horrek zer esan nahi du. Teleskopio bat Donostian jarriz gero, eta beste bat Los Angelesen, objektu astronomiko bera aldi berean beha dezakegu bietatik, eta, gainera, ikaragarrizko teleskopioa eraiki dezakegu; Donostia eta Los Angeles arteko distantzia adinakoa, pentsa.
‎Munduko Ikatzaren Institutuak emandako datuen arabera, ezagutzen diren erreserbetan ia mila bilioi tona ikatz dago. Horrek esan nahi du 150 bat urterako ikatza dagoela. Petrolioa eta gasa, berriz, 40 eta 60 urtean agortzea litekeena dela diote adituek.
‎Teknika berritzaile hori dagoeneko probatu dute animaliekin egindako zenbait esperimentutan. Espainiako Sendagaien Agentziak onartutako lan bat da, eta erakunde ofizial horren ziurtagiria lortzeak esan nahi du ikerketak baldintza legalak, etikoak eta gaixoaren segurtasunaren alorrekoak betetzen dituela.
‎Groenlandiak lur berdea esan nahi du, eta garai batean halakoxea zen. Baina, aztarna berrien arabera, uste baino lehenago amaitu ziren garai haiek.
‎Groenlandiak lur berdea esan nahi du, eta garai batean halakoxea zen. Baina, aztarna berrien arabera, uste baino lehenago amaitu ziren garai haiek.
‎Mineralogoek sukzinita deitzen diote, eta C 10 H 16 O formulaz ezagutzen dute. Anbar hitza arabieratik dator, eta itsasoan flotatzen duena esan nahi du.
‎Fusarium circinatum espeziearen ezaugarri bat da zenbait hazkuntza ingurunetan jarriz gero, laborategian, hifak kiribiltzen dituela. Hortik, izen zientifikoaren bigarren zatia, circinatum. Nolabait, kizkurra esan nahi du.
‎Munduan ere, beste pinu espezie batzuk infektatuta dauden arren, Fusarium circinatum onddoaren infekzioak intsinis pinuaren banaketa geografiko bera du neurri handi batean. Horrek esan nahi du oso arazo orokorra dela.
‎Metastasi hitzak jatorri grekoa du; meta k beste leku bat esan nahi du eta stasis ek gelditu. Azken batean, tumore primario bat gorputzeko beste atal batzuetan zabaltzea baino ez da metastasia.
‎Fisikan momentu angeluarra deritzo inertzia horri, eta, lege unibertsal baten arabera, kontserbatu egiten da. Horrek esan nahi du biratze abiadura kontserbatzen dela, eta horrekin batera, ardatzaren orientazioa ere bai. Inertzia horren kontra eragin dezakeen bakarra kanpoko indar bat da (mundu errealean frikzioa izaten da askotan).
‎Gaur egun, hizkuntza guztiek behar dituzte corpusak. Corpusak formatu elektronikoan eta linguistikoki etiketatuta dauden testu bildumak dira linguistikoki etiketatuta egoteak esan nahi du hitz bakoitzari dagokion lema, kategoria... ematen zaizkiola eta hizkuntzaren ikerketan eta hizkuntza teknologien garapenean erabiltzen dira. Oso baliabide garrantzitsuak dira hizkuntza teknologiak garatzeko, hiztegiak egiteko...
‎Baina ETA akronimo bat ere bada, eta komunikabideetan maiz erabiltzen da hizkuntza askotan. Beste hitz erabilienetako bat da aditza da; baina errusieraz bai esan nahi du.
‎Lurrean uranioa eta beste metal astun batzuk izateak esan nahi du supernoba bat lehertu zela Lurretik gertu?
‎AEBn. Horrek esan nahi du estatubatuar bakoitzak urtean 5.221 gramo berun erabiltzen zituela; Erromatar Inperioko herritarrek baino 10 aldiz gehiago! Hala ere, Erromatar aberatsek beruna ardoaren bidez hartzen zuten; estatubatuarrek eta, oro har, industrializatutako herrialdeetako biztanleek, berriz, erregaiari nahasten zioten beruna barneratzen zuten.
‎Atomo guztiak egoera kuantiko berean daude, mailarik baxuenean. Horrek esan nahi du atomo guztiak erabat berdinak direla, eta denak batera, sinkronizazio perfektuan, mugitzen direla. Beraz, ezinezkoa da atomo bat bestetik bereiztea.
‎Nefronetan iragazten dira odolaren ur gehiena eta ur horretan dauden substantziak, proteinak eta zelulak izan ezik. Denen artean minutuko 120 mililitro inguru iragazten dituzte, zenbanahi ur edan dela ere; horrek esan nahi du egunean ia 173 litro iragazten dituztela, gizakiaren odol bolumen guztia ia 35 aldiz. Iragazitakoaren parte handiena,% 90etik gora, berriz ere gorputzaren barne ingurunera bueltatzen da, nefronek birxurgatu egiten baitute, gorputzaren ur beharraren arabera.
‎Halaber, ganaduen elikadurarako pentsua, maiz, pellet bihurtzen da. Pellet hitzak, hain zuzen, pastilla esan nahi du, eta itxura hori hainbat materiali eman dakioke. Pelletak gauza on bat du:
‎Galileoren hitzetan, natura matematikaren hizkuntzan idatzita dago. Horrek zer esan nahi du. Bada, naturako edozer aztertzen badugu eta hori ondo ulertzeko metodologia sortzen badugu, nahi eta nahi ez formula matematikoak sortuko ditugula.
‎Begira, unibertsitatean 18 urterekin sartzen gara, eta askotan ez gara ateratzen. Nik, adibidez, 45 urte ditut, eta horrek esan nahi du 27 urte daramatzadala unibertsitatearen arloan. Urte piloa dira; beraz, izan dugu zerbait dezentea egiteko aukera.
‎Beste batzuk, berriz, Ubuntu, Knoppix edo X Evian kasu, Live CD gisa ere erabil daitezke. Horrek esan nahi du banaketa CDa ordenagailuan sartuta CD ROMetik abiaraz daitekeela ordenagailua, eta sistema eragile oso bat kargatzen dela erabat erabilgarri, ezer instalatu barik; gainera, konfigurazio guztiak eta sisteman egindako aldaketa guztiak berreskuratu egin daitezke ordenagailua abiarazten den hurrengo aldietan. Horrela, ezer instalatu barik eta sistema apurtzeko beldurrik gabe, Linux erabiltzen ikasdaiteke; edo gurea ez den ordenagailu batean Linux erabili, ezer instalatu beharrik gabe; edo, halaber, ordenagailu pertsonalaren sistema apurtzen denean, berehala sistema erabilgarri oso batez baliatu, ezer instalatu gabe.
‎Eta, batzuetan, uretan ustez ez dauden ioiak ere adierazita daude. Sodiorik gabeko ura. Zer esan nahi du horrek. Sodio ioi bat ere ez dagoela?
‎Sodio ioi bat ere ez dagoela? Normalean ez; esan nahi du sodioa, egotekotan, ez dagoela detektatzerik. Praktikan gauza bera da; ezin dena detektatu ez da existitzen.
‎Izan ere, ia bi urteko misioa izan daiteke hemendik Marterakoa. Gaur egun, horrek esan nahi du astronautek bi urtez grabitaterik gabe bizi luketela. Eta giza gorputza ez da gai grabitaterik gabe hainbeste denboraz bizitzeko.
‎Otarrainxka freskoen eta izoztuen laginak aztertzen ari ginela, ikusi genuen otarrainxka freskoetan kolesterol oxidoen kontzentrazioak handiagoak zirela. Horrek esan nahi du oxidazioaren ikuspuntutik otarrainxka izoztuek kondizio hobeak dituztela otarrainxka freskoek baino. Egia esan, hainbat elikagai behar bezala izoztu eta gordetzen badira, produktu horien kalitatea ez da inondik inora galtzen.
‎Horrekin esan nahi dudana da beti dagoela moldatzeko aldi bat, zerbait aurkitzen den edo aurrera egin lezakeela pentsatzen den unetik. Aurkikuntza baten ostean egin behar dena da haren alde onak eta txarrak aztertu.
‎Basoek egun betetzen duten azalera osoa 4.000 milioi hektarea ingurukoa da. Horrek esan nahi du munduko lurren% 30 zuhaitzez estalirik dagoela eta pertsonako 0,62 ha baso dagoela. Azalera hori, hala ere, oso irregularki banaturik dago.
2008
‎Hain zuzen, denbora hori dute hondakin erradioaktiboek egonkortzeko. Izan ere, erradiazio maila ertaineko eta txikiko hondakinen isotopoen semidesintegrazio periodoa 30 urtekoa da gehienez; horrek esan nahi du 30 urte igarotakoan duten erradiazio maila erdira jaitsi dela. Horrelako hamar periodoren ondoren, hau da, 300 urte pasatutakoan, hondakinen erradiazio maila inguruak duenaren parekoa izango da.
‎Seinaleak sinkronizatzeak esan nahi du uhinak sinkronizatu behar direla. Telefono mugikorren deiak, irrati seinaleak, korronte alternoa eta beste seinale asko uhinak dira.
‎Kaliforniako ikertzaileek amaren odoleko umekiaren RNA mezularian aitarengandik eta amarengandik jasotako sekuentzien proportzioa aztertu dute. Bietakoren batean 21 kromosomatik eratorritako RNAren kantitatea bikoitza bada, horrek esan nahi du umekiak kromosoma horren gehiegizko kopia bat duela.
‎Egia da, geometriak dio ezin dela Lurraren mapa perfektu bat egin esfera batena, azken batean. Baina jendeak ez du pentsatu ere egiten zer esan nahi duen horrek. Horrek esan nahi du mapa batek interesatzen zaizkigun ezaugarriei eutsi behar diela.
‎Baina jendeak ez du pentsatu ere egiten zer esan nahi duen horrek. Horrek esan nahi du mapa batek interesatzen zaizkigun ezaugarriei eutsi behar diela. Zer erabiltzen dugu mapa batean?
‎Hain zuzen ere, Euskadiko mapak edo lurralde txikien mapak egiteko UTM izeneko proiekzioa erabiltzen da. Kartografian lan egiten duten askok ez dakite zer esan nahi duen horrek, baina eskatzen diote programa informatikoari UTM erabiltzeko. UTMk Universal Transverse Mercator esan nahi du, Mercatorren zeharkako proiekzio unibertsala.
‎Kartografian lan egiten duten askok ez dakite zer esan nahi duen horrek, baina eskatzen diote programa informatikoari UTM erabiltzeko. UTMk Universal Transverse Mercator esan nahi du, Mercatorren zeharkako proiekzio unibertsala. Mercatorren proiekzio moldatu bat da.
‎Partaideen arteko elkarlana eta negozioak sortzen laguntzea du helburu. Proiektua 2003ko ekainean sortu zen Alemanian, hasiera batean OpenBC izenarekin, baina geroago izena aldatzea erabaki eta Xing aukeratu zuten, nazioarteko marketin irizpideak direla eta; izan ere, Xing ek posible da esan nahi du txineraz, eta ingelesez crossing irakur daiteke. Xing ek ere lan poltsa bat eskaintzen du, Marketplace; han, hautagaiak, lanak eta hainbat proiektu aurki daitezke.
‎Leku jakin batean muturluzea egoteak esan nahi du bizitzeko nahikoa harrapakin badituela, eta horrek, era berean, urak baduela intsektuen larbak hazteko behar adinako kalitatea. Hau da, ibai tarte horren egoera paregabea dela.
‎Landareei buruz hitz egitean neurona, sinapsi eta antzeko hitzak erabiltzea kritikatu zuten artikuluan. Izan ere, neurona hitza grekoz landare zuntz esan nahi duen hitzetik eratorria izatea ez da nahikoa arrazoi landare biologian aplikatzeko, zioten artikuluan.
‎holografia. Izena grekotik hartu zuen; izan ere, holos ek osoa esan nahi du, eta hologramek objektua oso osorik erakusten dute, ez soilik perspektiba bat. Gerora, laserra erabilita, Emmet Leith ek eta Juris Upatnieks ek Estatu Batuetan, 1963an, eta Juri Denisiu k Sobietar Batasunean, asko hobetu zuten sistema.
‎Nukleo deritzo edukiontzi horri, eta nukleoa izateak berak ematen dio izena zelulari: eukarioto hitzak nukleodun esan nahi du, eta prokarioto hitzak, berriz, nukleorik gabeko.
‎Herrialde aberatsek herrialde pobreei laguntzeko dituzten betebeharrak oso handiak direla esan nahi du horrek. Konpromisoak laguntza emate soila baino askoz handiagoa izan behar du.
‎LEP azeleragailuak lortu zuen energia handiena 209 GeV izan zen (209.000 milioi eV), eta, adituen ustez, LHCa 7 TeV sortzera iritsiko da (7 bilioi eV). Horrek esan nahi du 14 TeV eko energiaz egingo dutela talka partikulek.
‎Existitzekotan, partikula pisutsua behar du. Eta horrek esan nahi du partikula hori detektatzeko eragin behar duten talka oso energia handikoa dela. Hortaz, bi azeleragailu daude gaur egun munduan horrelako esperimentu bat egin ahal izateko:
‎Protoiak eta neutroiak quarkez osatuta daude. Eta ez hori bakarrik; quark horiek elkarrekin lotzen dituzten beste partikula batzuk ere aurkitu zituzten protoien eta neutroien barruan, gluoiak (ingeleseko glue hitzak itsasgarria esan nahi du, eta hortik datorkie izena). Eta oinarrizko beste partikula batzuk ere aurkitu zituzten.
‎Ideia horrekin oso bat datorren Zerbitzuetara Bideraturiko Arkitekturaren (ZBA) paradigma bereziki egokia da; izan ere, paradigma horretan, aplikazioak eta horiek jasaten dituzten gailuak ahulki lotutako zerbitzu gisa definitzen dira. Horrek esan nahi du gailu bakoitzaren zerbitzuak independenteki sortzen direla, beste gailuen zerbitzuekiko dependentziarik gabe. Horrela, hasiera batean erlaziorik ez duten zerbitzuak banan banan batzen joan daitezke goi mailako zerbitzuak sortzeko, eta, etxe adimendunaren kasuan, zerbitzu sinpleak (argia piztu, pertsianak jaitsi, telebista piztu, atea itxi) elkartu egin daitezke, zerbitzu konplexuago eta osoagoak sortzeko (erabiltzailea etxera sartzen denean lehenik argia piztu, ondoren pertsianak jaitsi, sarrerako atea itxi eta ondoren egongelara sartzen denean telebista piztu).
‎Garai Karboniferoko (300 milioi urte) koral fosilen urtebeteko eraztunaren barruan, aldiz, 380 geruza daude. Horrek esan nahi du Lurrak 400 bider biratzen zuela urtero Devoniar garaian, eta 380 bira egiten zituela urtero Karboniferoan. Norberak egin dezake kalkulu txiki bat, eta ikusi Devoniar garaian Lurreko egunak 22 ordu inguru irauten zuela, eta garai Karboniferoan, berriz, 23 ordu.
‎Horrek eragiten dio kilogramoaren prototipo aldakorraren mendekoa izatea, hau da, independentea ez izatea. Kilogramo ofizialak 50 mikrogramoko gorabeherak izateak esan nahi du gutxi gorabehera trilioi bat atomoko gorabehera duela!
‎Lau animalia hauek moluskuak dira. Horrek esan nahi du lauren ezaugarri morfologikoak arbaso beraren eboluziotik sortu direla. macrophile; sarae; D. Burdick/ NOAA; J. Petersen
2009
‎Zeluletako prozesu askotan bezala, energia hori glukosaren oxidaziotik dator; azken batean, odolak ekartzen dituen molekuletatik. Gorputzak zerbait egiten duenean, neuronek energia gehiago kontsumitzen dute geldirik dagoenean baino, eta horrek esan nahi du askoz odol gehiago eta glukosa eta oxigeno gehiago behar dituela. Zenbakiak harrigarriak dira; garunak gorputzaren masaren% 2 besterik ez du, baina odol-jarioaren% 15 kontsumitzen du, gorputz osoko glukosa kontsumoaren% 25 eskatzen du, eta oxigeno kontsumoaren% 20, gutxi gorabehera.
‎Horrek esan nahi du grafenoak gertu duen basea zein den jakin daitekeela korrontea xafla batetik DNA molekulara eta handik bigarren xaflara salto egiteko behar duen energiaren arabera. Metodo hori erabilita, eta DNA molekula zirrikituan lerratuta, DNAren baseen sekuentzia ezagut daiteke.
‎Asmo handiko helburua da; izan ere, batez besteko tenperatura igoera 2 °C inguruan (1,5 °C tartean) mantendu nahi bada, isurketen kontzentrazioak 550 ppm inguruan egonkortu dira 2100erako, zientzialariek diotenez. Horrek esan nahi du isurketek 2020an jo behar dutela goia beranduenez. Eta 2050erako% 80 gutxitu lirateke isurketak, 1990eko mailekin alderatuta.
‎Horrek esan nahi du makina bat osagai giltzatu behar direla modu egoki eta zehatzean, baina ez soilik hori; sistema horrek irauteko gai izan behar du, baita kondizio aldakorretan ere. Esan nahi du, beraz, ez bakarrik antolatutako forma bat sortzea, baizik eta lortu behar dela, behin asmatuta, forma horrek bere burua antolatzea, irautea, eta eboluzionatzea; horiek baitira, azken batean, materia biziaren propietateak.
‎Horrenbestez, txinpantze arrek elkarren arteko lehia gogorra dute emea lortzeko, eta horregatik dituzte beste bi espezieek baino espermatozoide gehiago eta testikulu handiagoak. Horrek esan nahi du espermatozoideek banatze ziklo gehiago izaten dituztela, eta, beraz, DNAk mutazio gehiago izaten dituela arretan emeetan baino.
‎Teoria onartuenaren arabera, dio Aretxagak, astroak gas eta hauts hodeiz inguratuta jaiotzen dira, ingurune opakoan, hortaz. Horrek esan nahi du erradiazioaren uhin luzera gehienak xurgatzen dituela inguruneak; begiz, esate baterako, ezin ditugu ikusi izar multzo horiek, uhin ikusgaiek ez dutelako zeharkatzen hodeitza. Bai, ordea, uhin milimetrikoek, uhin luzera handiagoa dutelako hauts partikulen tamaina baino.
‎Nanos hitzak, grezieraz, ipotxa esan nahi du. Eta nano aurrizkia mila milioirena adierazteko erabiltzen dugu.
‎Hipopotamo nanoaren garunak bolumen handia galdu du azken 1.500 urteetan. Adituen ustez, horrek esan nahi du txikitze hori uharte batean isolatuta dauden beste espezie batzuetan ere gerta litekeela, Floresko gizakian kasu.
‎Lekaimeekin Estatu Batuetan egin zuten ikerketa batean ikusi zuten hil ondoren alzheimerra diagnostikatu zietenen% 57k bakarrik zituztela asaldura kognitiboak. Horrek esan nahi du kasu guztietan diagnostikoa behin behinekoa dela; probabilitate handiagoaz edo txikiagoaz, baina ez dago erabateko ziurtasunik.
‎Garai hartan, artean ez zen proba nuklearrik egiten, baina ikusi dute bihotz zelula batzuek karbono asko dutela, pertsona horiek jaio zirenean atmosferan zegoen proportzioari zegokiona baino gehiago. Horrek esan nahi du bihotzeko zelulak berritu egiten direla.
‎Webgintzako tresnek agian horrelako LNPko teknikak integratu ditzakete, eta eduki sortzaileari lagundu diezaiokete etiketatze semantikoa sortzen, etorkizun ez hain urrun batean. Baina, bestalde, makinak hori benetan ongi egiteko gai badira, ez dago web semantikoaren beharrik, horrek esan nahi baitu makinak gai direla testua ulertzeko, eta Interneteko bilatzaile eta bestelako agenteek zuzenean modu eraginkor batean tratatu ahal izango dituztela HTML formatuan dauden testuak.
‎Distantzia horretara, leiarra oso zabala da intsektuarekin alderatuta, eta horrek oso zaila egiten du irudia fokatzea. Leiarrak izpiak kamera barrura bideratzen ditu, eta fokatzeak esan nahi du intsektuaren toki beretik datozen izpi guztiak puntu jakin batean kontzentratzea kamera barruan.
‎Nahiz eta biak oso antzekoak izan, ezin dira gainezarri. Enantiomeroak elkarren ispilu irudiak diren molekulak dira grekotik eratorritakoa da, eta enantios hitzak kontrakoa esan nahi du. Kiralitatea molekula organikoen ezaugarri adierazgarrienetako bat da, eta funtsezkoa da molekula horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazteko; Izan ere, enantiomero batek zenbait ezaugarri izan ditzake, eta besteak, berriz, litekeena da ezaugarri horiek ez izatea, edo, are gehiago, oso bestelako ezaugarriak izatea.
‎Esperimentuak LOHAFEX izena du. Loha burdina da hindi hizkuntzan, eta fex ek, berriz, fertilization experiment esan nahi du, hau da, ongarritze esperimentua. Eta, hain juxtu, horixe egin nahi zuten, itsasoa burdinez aberastu.
‎zenbat eta luzeagoa izan mikrosatelite bat, orduan eta ibilbide txikiagoa egingo du gelean. Halaber, luzeagoa izateak esan nahi du gehiagotan agertzen dela errepikatuta 2 nukleotidoko sekuentzia. Horrela jakiten dute mikrosatelite bakoitza zer tamainatakoa den.
2010
‎Hori noizbait gertatuko zela aurreikusita, 1998an IP protokoloaren bertsio berri bat prestatu zuten, IPv6 Bere izenak iradoki dezakeenaren kontra, IPv6 helbide bat ez dago 6 byte z osatuta, 16 byte z baizik. Horrek esan nahi du 2 128 helbide posible daudela, hau da, 3,40 x 10 38, edo 340 sextilioi. Ez saiatu zenbat den imajinatzen ere, sextilioi hitza oraindik euskarazko hiztegietan ere ez dago eta.
‎Internetera konektatzen den edozein ordenagailuk IP (Internet Protocol) deritzon identifikadore bat behar du, 0 eta 255 arteko lau zenbakiren segidaz osatzen dena. Horrek esan nahi du identifikazio sistema honen bidez gehienez ere 4.300 milioi ordenagailu ingururi ematen ahal zaiola Interneterako sarbidea; eta muga horretara iristen ari garela dirudi. Zorionez, arazo hori aurreikusi, eta aspaldi prestatu zen identifikazio sistema horren ordezkoa:
‎Ez zen bakarra izan; filosofia eta emaitza bera izan zuen Volkswagen Sedan, kakalardoa, autoaren sorrerak. Hitlerrek berak eskatu zuen herriarentzako auto bat diseinatzeko (Volkswagen hitzak herriaren autoa esan nahi du), eta, gerran, auto militar moduan erabili zuen kakalardoa. Gerora, Europari modernizatzen lagundu zion, bizaldikoarekin batera.
‎Harrigarrienetako bat mimosa bat da. Mimosa pudica du izen zientifikoa; latinezko pudica hitzak lotsatia esan nahi du. Eta antzeko izenak ditu landareak hainbat hizkuntzatan.
‎Eta antzeko izenak ditu landareak hainbat hizkuntzatan. Gaztelaniazko sensitiva eta dormidera, frantsesezko honteuse, alemanezko schamhaft eta beste hitz asko azaltzen dira landarearen izen arruntetan, eta kasu guztietan esan nahi du sentikor edo lotsati. Euskarazko izena ere adierazgarria da:
‎Hala eta guztiz ere, substantzia horren hedapenak ez du zerikusirik nerbio sistema batekin. Izan ere, nerbio sistema bat izateak, gutxienez, neuronak izatea esan nahi du.
‎Planeten kontrako errotazioa du, atzerakako mugimendua duena; alderantzizko norabidea osatzen du orbitak. Eta, bestalde, haren orbitak 18 graduko inklinazioa du ekliptikarekiko, eta horrek esan nahi du, Lurretik ikusita, zeruko konstelazio berdinetan agertzen dela. Eta, dirudienez, Halleyk bi gauza horiek ere izan zituen kontuan.
‎Isatsik izango ez balute, ez ginateke konturatuko kometak existitzen direnik, edo aurkitu ziren garaian baino askoz ere beranduago aurkituko genituzke, ikusteko oso zailak direlako dio Kristina Zuza EHUko astronomoak. Kometa izena, gainera, hortik dator; kometes hitzak grekoz astro ileduna esan nahi du.
‎Sakonera txikietan 40 pultsu segundoko igortzera iritsi da. Horrek esan nahi du 10.240 datu segundoko eskaintzera iritsi dela, dio Galparsorok.
‎Bai, kosmologia nazioarteko esparrua da; horrekin esan nahi dut lankidetza asko ditugula beste herri batzuetako kosmologoekin. Horregatik, asko bidaiatu behar da lan honetan.
‎Bueno, teoria kosmologiko batzuen arabera (erlatibitate orokorrarena ez direnak), unibertsoaren topologia ez da batere sinplea. Topologia sinpleena izateak esan nahi du unibertsoaren zati guztiak daudela konektatuta. Baina beste topologia batzuetan, espazioaren zati batzuk ez daude inolaz ere besteekin konektatuta.
‎Mercator proiekzio hobetua. UTM terminoak Universal Transverse Mercator esan nahi du; hain zuzen ere, zeharkako Mercator unibertsala.
‎Lau herriek tamaina ezberdina dute eta argiztapen mota ezberdinak erabiltzen dituzte; hala eta guztiz ere, emaitzak oso antzekoak dira. Horrek esan nahi du arazoa orokorra dela, eta, ondorioz, irtenbideak gure herrialdeko gainerako herri eta hirietan aplika daitezkeela. Horrela, Garesko (Nafarroa) hirigunean argiztapen publikoa berritzeko benetako esperientzia bat egin da, azterketa hauetan erabili diren irizpideei jarraiki.
‎Euskal Autonomia Erkidego osoan, urteko 280 milioi kilowatt ordu kontsumitzen dira argiztapen publikoan. Horrek esan nahi du, gaueko kanpo argiztapenari dagokionez, hemen zerbait oker dagoela; eta larritzeko moduko arrazoia da hori, batez ere, bizi dugun krisialdi eta defizit garaiotan.
‎mila ikertzaile baino gehiago egon dira lanean hilabete baino gehiagoko egonaldietan azken hamar urteetan. Oso komunitate sendoa da, eta horrek esan nahi du edozein proiektu antolatzen dugula ere oso babestuta gaudela.
‎Yanomamo izenez bataiatu zituen antropologo estatubatuar batek, haien hizkuntzan gizaki esan nahi duen hitzarekin, alegia.
‎Esperimentu horretan, animalia bat ispilu aurrean jartzen da, eta aurretik orban bat jartzen zaio animaliari, kopetan, adibidez. Animalia orbana garbitzen saiatzen bada, esan nahi du bere burua ezagutu duela.
‎Morenok azaltzen duenez, filosofo greziarrentzat arrazionaltasuna zen gure espeziearen muina. Baina, zer esan nahi du arrazionala izateak. Ez dago garbi.
‎Maila askotan funtzionatzen du, eta faktore asko hartzen ditu barruan. Adibidez, estrategia erabiltzeak esan nahi du erabakiak hartzea, besteari ziria sartzeko mugimenduak egitea, piezak trukatzearen etekinak neurtzea (arerioari pieza bat jateko beste bat sakrifikatzea), pieza batekin baino gehiagorekin sartzea erasoan eta abar. Eta hori jokaldiak eta arerioaren erantzuna kalkulatzea baino gehiago da.
‎Esaten da erresonantzian daudela, 1:2:4 deritzon erresonantzian, alegia. Horrek esan nahi du Ganimedesek, hiru horien artean Jupiterretik urrunen dagoenak, bira bat emateko behar duen denbora tartean Europak bi bira ematen dituela eta Iok, hurbilen dagoen sateliteak, lau bira ematen dituela.
2011
‎Hardware mailan, Interneteko konexioa izateak esan nahi du smartphoneak bere antena eta antena horren seinalea tratatzeko elektronika osoa izan behar dituela. Oso antena txikiak dira; batzuk milimetro batera ere ez dira iristen, dio Minguezek.
‎Erresistentzia bat dago bi geruzen artean, eta ukitzen duzun puntuan potentzia txikitu egiten da. Beraz, pantailaren gune batean potentzia txikitzeak esan nahi du hatza ari dela hor ukitzen. Sistema horrek, gainera, bi hatzen aldi bereko ukitzeak detekta ditzake.
‎Haren arabera, esaldiak zioen kiropraktikoek nahita proposatzen zituztela tratamenduak. Simonen arabera, aldiz, inuzenteki esan nahi zuen. Bi esanahiak izan daitezke.Horrek guztiak urte erdi bat eraman zuen, gutxi gorabehera.
‎Inguruko hizkuntzetan ere egiten zaio saguari erreferentzia saguzarraren izenean. Gaztelaniazko murciélago latinetik dator eta sagu itsua esan nahi du (mus sagua da, eta caeculus itsua). Jatorri bera du portugalerazko morcego hitzak.
‎Sari asko jasotzeak esan nahi du ikerketa esparrua bera garrantzitsua dela saria ematen duenarentzat. Zure kasuan hala da?
‎Erronka nagusia da nahi dugun potentziako ordenagailu kuantiko bat egitea. Oraingoz, ezin dugu prototipo txikiak besterik egin, eta horrek esan nahi du lege fisikoak ondo ezagutzen ditugula, badakigula nola egin behar den, eta pentsatzen ditugun gauzak zuzenak direla. Baina garapen teknologiko baten faltan gaude ordenagailu kuantiko handi bat egiteko.
‎Normalean 20 edo 30 kilometro izaten dira. Eta horrek esan nahi du distantzia horietara bakarrik komunika gaitezkeela.
‎Baina hori aldatu egin nahi dute. Sarea adimendun bihurtzeak esan nahi du, hain zuzen, beste modu batera funtzionatuko duela. Ez dugu kalkulatuko zenbat energia dugun, baizik eta ahal dugun energia guztia sortuko dugu, energia metatzeko sistemen ahalmena ase arte behintzat.
‎Hanczycek olio tantekin ikertzen jarraitu du, eta ahalmen handiak dituztela uste du. Esaterako, bata bestearekin elkartzea saihesten dute; Hanczycen iritziz, nolabaiteko komunikazio kimikoa dutela esan nahi du horrek. Are gehiago:
‎Jendeak erabat sinesten du homeopatian; zuk frogatu diezaiokezu hor ez dagoela molekula bakar bat ere. Jende askorentzat, propietate bat duen substantzia bat edukitzeak esan nahi du berez substantzia horrek dituen ezaugarriak edo egin ditzakeen kalteak hor azaldu behar direla. Eta guk tresnak ditugunean eta frogatzen dugunean hori guztia erlatiboa dela eta mailakatze bat badagoela, mezu hori ez da iristen.
‎Egia esan, asko landu du, eta meritu handia du egin duen horregatik. Baina horrek esan nahi du nolabait arte hori ez daukana jokoz kanpo geratu dela. Gaur egun, badaude hainbat sukaldari horretan sartu nahi dutenak, eta nolabait kimikari batekin kontaktuan daudenak edo lagun dutenak gauzak egiteko; sukaldariek ate hori ezagutzen dute, baina kimikarien aholkularitza izaten dute.
‎espezie hori desagertu egin zen, eta, beste batek, gureak, aurrera egin du. Horrek esan nahi du gu hobeak garela. Ikuspuntu horretatik, ulertzekoa da neandertalak izaki primitiboak eta gutxi garatuak zirela uste izatea.
‎Eta azterketa horietatik ondorioztatu da mukolitoak mikroorganismo bizi ugariz eratuta daudela, eta, diatomeez eta zianobakterioez gain, proteobakterioak direla nagusi (zehazkiago, gammaproteobakterioak). Beste kobetako mukolito eta lokatzetan antzeko emaitzak lortu ditugu; horrek esan nahi du mikroorganismo mota horiek garrantzi handia izan dutela mukolitoak eratzean.
‎Ekosisteman posizio berezia dute, kate trofikoaren goialdean daudelako. Horrek esan nahi du espezie horiek dauden tokietan ez dela elikagairik falta. Arrainak eta beste itsas organismo asko jaten dituzte zetazeoek.
‎Nahiz eta itsasoan bizi diren, ez dira arrainak; ugaztunak dira. Eta horrek esan nahi du haien jaiotze tasak oso baxuak direla. Espeziearen arabera ezberdina da tasa hori, baina, adibidez, hamar urtean behin izaten dute kume bat.
2012
‎Goddard zentroan, Coloradoko Unibertsitatean, Stanford Unibertsitatean eta Lockheed Martin enpresan. Horrek esan nahi du mezu asko irakurri eta idatzi behar ditudala, bakoitzak gure ordutegian lan egiten dugulako. SDOk orbita geoestazionarioa duenez gero, estazio bakarra nahikoa da datu guztiak etengabe jasotzeko.
‎Hori erakusten duen datu argigarri bat eman du Canciok: Asexualki ugaltzen diren espezieak oso goian daude zuhaitz filogenetikoan; horrek esan nahi du espezie gazteak direla, edo, bestela esanda, ez dagoela asexualki ugaltzen den espezierik luzaro irauten duenik. Berehala iraungitzen dira. Hala ere, salbuespenak ere badaudela ohartarazi du:
‎Wearable computing terminoak, jantzita edo soinean eramateko informatika esan nahi du. Ordenagailu berriok arropan bertan edo janzteko osagarri gisa (betaurrekoak, erlojuak...) eramango ditugu.
‎Hala ere, irudi asko azkar harrapatzeak badu ordain bat; fotograma bakoitzarentzat, denbora gutxiago du kamerak. Horrek esan nahi du, alde batetik, argi gutxi sartzen dela kameran fotograma bakoitzean eta kamerariek asko argitu behar dutela filmatu beharrekoa, eta, bestetik, abiadura handitu ahala, fotogramaren tamaina txikiagoa dela. Pixel gutxiagoko fotogramak dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia