Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2023
‎Berdintasun printzipioaren aplikazioak ezin ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomia ahalbide desberdina duten pertsonentzat. Haatik, berdintasun formal horren ordez, berdintasun materiala hartu behar da abiapuntutzat; horrek esan nahi du tributuen alorrean norbanakoen errentak eta egoera ekonomikoa aintzat hartu behar direla, baita bestelako arrazoiak ere (egokitasuna, gizarte justizia, guztion onura).
‎Aurreko atalean aipaturiko progresibitate printzipioak muga zehatza du: konfiskaezintasuna (EKren 31.1 art.). Orokorrean, konfiskazioak esan nahi du erakunde publikoek norbanakoen ondasunak eskuratzen dituztela, horren truk inolako kontraprestaziorik eman gabe. Horrela, zergak ordaindu behar direnez ezelako kontraprestaziorik jaso gabe, uler daiteke zerga guztiak konfiskagarriak direla.
‎Zerga egitateak beti du izaera juridikoa, ez ekonomikoa. Zerga egitatea arauaren emaitza baino ez da; horrek esan nahi du egitate zehatz bat zerga egitate bihurtzen dela arau juridiko tributarioaren egitezko kasua denean, hots, tipifikatzen denean. Bestelako gauza da legegileak zerga egitate bihurtzen duen egitezko kasua errealitate ekonomikoa izatea (adib., diru sarrera bat), edo aurretiaz juridikoa den egitatea izatea (esaterako, egintza edo negozio juridikoa).
‎Osterantzean, ondorio onartezina gertatuko litzateke jarduketa batzuk (salbuespenaren ezarpena) lege erreserbapean egongo liratekeelako eta beste jarduketa batzuk, ordea, ez (eraldaketa, ezabapena). Are gehiago, lege lerruna ez duen arau baten bidez salbuespena eralda edo ezaba daitekeela onartzeak esan nahi du zerga egitatea ere xeda daitekeela legea ez den arauaren bitartez. Ildo berari ekinez, salbuespena ezabatzean salbuespenak ezartzen zuen egitezko kasua burutuz gero, tributu betebeharra sortuko litzateke; modu horretara, eraldaketaren bidez kargapeko kasu berria ezarriko litzateke, tributua ordaintzeko betebeharra eta guzti.
‎Gainera, zergaduna beti izan behar da de iure zergaduna, eta ez de facto zergaduna. Gainerako subjektuekin gertatu bezala, horrek esan nahi du foru arauak (edo legeak) bakarrik zehaztu ahal duela zergaduna nor den.
‎Oro har, jokabide ez zilegiak esan nahi du jokabidea arau juridikoaren aurkakoa dela. Tributuzko ez zilegia, orduan, honela defini daiteke labur zurrean:
‎Eta hori guztia proportzionaltasun printzipioaren arabera. Zerga bilketako prozeduraren testuinguruan, proportzionaltasunak esan nahi du tributu zorraren zenbatekoaren eta zorra ordaintzeko enbargatutako zordunaren ondasunen arteko oreka egon behar dela. Edo bestela esanda, enbargatutako ondasunak nahikoak izan behar dira premiamenduaren zenbatekoa estaltzeko baina bidegabe gainditu barik.
‎Aurrekontua betearazteak esan nahi du Administrazioak bere eginkizunak betetzeko erabili ahal dituela Parlamentuak baimendu dizkion gastuak. Edonondik begira dakiola ere, gastuak betearazteko prozeduran bi fase bereiz daitezke:
‎Kutxa Bakarraren erregelak ez dakar aurrekontuetako funts guztiak kutxa batean modu fisikoan sartzerik arean bere, hori gauzatu ezina da, egungo finantza jardueretan gero eta gutxiago erabiltzen baita diru fisikoa; aitzitik, printzipio horrek esan nahi du funts publikoen kudeaketa bateratua izan behar dela, hau da, zerga bilketa eta Foru Ogasunaren betebeharrak ordainketa kutxa bakarraren bidez egingo dela.
‎Berezitasun bakarra da eragiketa horregatik ez dela zergarik ordaindu behar. BEZari dagokionez, zero karga tasak esan nahi du eragiketa hori salbuesten dela eta jasandako BEZa berreskuratzeko eskubidea dagoela, hots, salbuespen osoa gertatzen dela.
‎Lurralde erkideko udal, diputazio eta toki korporazioen diru sarrerak ere finantza nahikotasunaren printzipioaren menpe daude; horrek esan nahi du erakunde horiek euren Ogasuna izango dutela, toki ogasunak. Konstituzioaren 142 artikuluak ezarritakoaren arabera," toki erakundeei legearen arabera dagozkien eginkizunak betetzeko, toki ogasunek behar besteko baliabideak izango dituzte; eta horien hornidura nagusiak izango dira udal zergak, eta Estatuko eta autonomia erkidegoetako diru sarreretan parte hartzea".
‎2011ko irailaren 27tik aurrera indarrean dago Espainiako Konstituzioaren 135 artikuluaren eraldaketa. Artikulu horren arabera, aurrekontu egonkortasunaren printzipioa ezarri zaie Estatuari eta Autonomia erkidegoei, eta orekaren printzipioa Toki Korporazioei orekak esan nahi du udalek ezin dutela zorrik jaulki eguneroko gastuak finantzatzeko, aldi baterako diruzko beharrizanak ordaintzeko izan ezik. Administrazio publiko guztien herri zorraren kopuruak ezin du gainditu Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuak ezarritako balioa, barne produktu gordinari begira (Konstituzioaren 135.3 artikulua).
‎Eskuragarri dagoen enplegu egonkorra aipatu denez, horrek esan nahi du kontuan hartu behar direla ekoizpen inguruabarrek iraun bitartean enpresak dituen langile guztiak, aldi baterako langileak barne.
‎14 Zer esan nahi du enpresaburuak eginbeharra duela langileari laneko zereginak emateko. Zein ondorio izan ditzake enpresaburuak eginbehar hori ez betetzeak?
‎15 Zer esan nahi du langileak enpresaburuari begira duen obeditzeko eginbeharrak. Eginbehar horrek ba al du mugarik?
‎LELTBren 2.2 artikuluarekin bat etorriz, lan harreman berezien arauketak errespetatu behar ditu Konstituzioak aitortu oinarrizko eskubideak. Bada, agindu horrek esan nahi du LELTBk ez duela baldintzatzen lan harreman berezien arauketa. Beraz, esan daiteke paraleloak direla LELTBren arauketa eta lan harreman berezien arauketak.
‎Azken buruan, horrek esan nahi du bulegoak zaindu behar duela bere abokatuek eskainitako zerbitzuak kalitatezkoak izatea. Horretarako, bada, bulegoak, lanbidearen nondik norakoen jakitun den heinean, abokatu horien jarduera intentsitate handiagoarekin diseinatu eta kontrolatu ahal izango du.
‎Bada, EAEOn alienazio edo alteritate moduan erabiltzen da, hau da, bulegoen alde hitzartutako lanbide jarduera bezala. Lan zuzenbidean, berriz, badakigu inorentasunak zer esan nahi duen, batik bat, inorentasuna merkatuan dagoenean, aztertzen ari garen lan harremanetan gertatu antzera (ikusi 1 gaia, 1.3).
‎★ Borondatezko lana. Borondatezkotasunak esan nahi du lanak oinarri duela langileak askatasunez emandako adostasuna. Ideia hori bat dator lan egiteko askatasunaren printzipioarekin; printzipio hori Konstituzioak sendotu du eta lan kontratua sortzeko alderdien artean behar den loturari datxekio.
‎Azkenik, inorentasuna merkatuan dagoela dioen teoria da, gaur egun, harreman batzuen lan izaera aztertzeko adierazlerik seguruenetakoa; arean ere, horrek ezaba ditzake interpretazioan interferentziak sorrarazi ditzaketen inguruabar batzuk, lan izaerako ohiko zantzuak malgutzeaz gain, lan zuzen bidetik ihes egitea ahalbide dezaketenak. Teoria horren sortzailearekin (Alarcon CARACUELekin) eta teoria hori jaso duen jurisprudentzia ugariarekin bat etorriz, inorentasuna merkatuan izateak esan nahi du zuzenean ondasun bat egiten edo zerbitzu bat ematen duen langilearen eta hori jasotzen duen kontsumitzailearen artean, juridikoki hirugarren bat tartekatzen dela (enpresaburua), eta hirugarren horrek ondasun edo zerbitzu horregatik prezio bat kobratu ahal izango duela, langileari alokairua ordaindu diola eta onura lortzeko aukera izango duela. Langilearen eta horren lanaren ondoriozko produktuaren (ondasunaren nahiz zerbitzuaren) azken jasotzailearen arteko deskonexioak bereizten ditu lana esangura hertsian (lan zuzenbideari interesatzen zaiona) eta lana esangura zabalean.
‎Izaera osagarri horrek esan nahi du, itun edo akordio horiek modu baketsuan pilatzen direla estatutu izaerako hitzarmen kolektiboaren arauketarekin, hau da, kontraesanik gabe. Hala ez balitz, hitzarmenaren arauketa gailenduko litzateke.
‎7 Zer esan nahi du lan kontratuko baldintza onuragarriagoak. Ba al du enpresaburuak hori ezabatzeko aukerarik?
‎SOSA WAGNERren57 hitzetan: " legegileakez zekien oso ondo zer esan nahi zuen hori (toki autonomia) eta gainera beste espazio autonomiko bat eraikitzen oso lanpetuta zebilen (autonomia erkidegoena hain zuzen ere), askoz dizdiratsua, idazteko oso zaila izateaz gain eta korapilatsua, eztabaida politikoa zela eta". Bitartean eta lege berria onetsi arte iragankortasunez EKren aurreko arauketa aplikatu behar zen eta horretan Estatuak jorratu behar zituen zaintza ezberdinak oso handiak ziren.
‎Epaiak adierazten duenez,".. konstituzioaren testuan Estatu hitzak erabilera anfibiologiko garbia dauka" 78 eta horrekin Estatuaren adiera guztien errepasoa egiten doa. Azkenean aipatzen du, eta erakunde bermearekin bateratuz, artikulu horrek Estatua aipatzen duenean adiera zabalean egiten du eta horrek esan nahi du erakunde bermeak ere babesteko modukoak direla. Erakunde bermearen interpretazioa autonomia erkidego bakoitzari utziko balitzaio gutxienez 17 toki erakunde ezberdin sortzeko arriskua egongo litzatekeela, bakoitza bere antolamendu propioarekin eta izaera juridikoarekin.
‎Garapen horretan derrigorrezkoa da finantza jarduera gauzatzea. Horrek esan nahi du, toki erakundeek berezkoak dituzten jarduera horiek gauzatzeko baliabideak behar dituztela, baita baliabide horiek erabili ahal izatea ere. Horregaitik, toki erakundeen finantza jardueraren esparruan hitz egiten dugunean, diru sarreren esparrua eta gastuen esparrua aipatu behar ditugu.
‎Baina ez dezagun ikuspegia galdu, toki erakundeak Administrazioak dira eta, Administrazio publikoa diren aldetik, EKren 149.1.18 eta 103 artikuluaren mende daude. Horrek esan nahi du Administrazio publikoei dagozkien arauak aplikatu behar zaizkiela eta horien artean Administrazioen arteko harremanen arauak.
‎Bereziki, 1985eko tokiko legediaren erreformak oinarrizko ideia bat izan zuen, hau da, Administrazio publikoen arteko lankidetza eta elkarlana. Gainerakoan, bat dator federalismo kooperatiboaren printzipioekin; formula federal modernoak izendatzeko erabili den adierazpena da, eta esan nahi du lurralde botereko zentroek eskumenak modu koordinatuan erabiltzen dituztela, subjektu publikoen arteko harremanak zuzendu behar dituen leialtasunaren ondorioz. Leialtasunaren ideia hori dago Toki araubideari buruzko oinarrizko Legearen 10 artikuluak agintzen du toki administrazioen eta gainerako herri administrazioen arteko harremanak" elkarrekiko informazio, lankidetzaeta koordinazio betebeharretara" doitzea, bai eta gainerako administrazioek beren eskumenak modu legitimoan baliatzea errespetatzea ere, kasu bakoitzean inplikatutako interes guztiak haztatuz (Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 55 artikulua, gaur egun hori guztia APELko 4 artikuluak zehazten du)".
‎SosA WAGNERek adierazten duen bezala: " Administrazio Publikoen arteko kooperazioa eta elkarlana, federalismo kooperatiboaren printzipioekin bat datorrena eta federalismo modernoek hartu duten formularen muina dena, hurrengoa esan nahi du: eskumenen egikaritza botere zentro ezberdinen artean gauzatu behar da, baina modu koordinatu batean.
‎Ez dugu ahaztu behar, esangura honetan, hain aipatua den KAko 214/ 1989 epaiak adierazitakoa: " Elkarlan organoei egotzitako funtzioak aholkularitzakoak edo eztabaidatzekoak izango dira eta horrek zera esan nahi du: titularrek dituzten eskumenen egikaritzak esku hartzetik babesten duela" 248 eta horrela artikuluak koordinazio orokorra aipatzean benetan" kooperazioaren ideia bera adierazten du".
‎"... Oinarrizko Arauak hemen nahi izan du toki korporazioek beraien tributuak ezartzea edo exijitzea, Konstituzioarekin berarekin ez ezik, legeetan xedatutakoarekin bat egitea ere, eta horrek esan nahi du, orain axola duenari dagokionez, zerga ahal eratorri hori ezin izango dela baliatu ordenamenduaren sektore honetan dagoen lege erreserbaren kaltetan (eta legegilea, horregatik, ezin izango da mugatu, 133.2 azken tartekian, bitartekaritza formal hutsa, zeinaren bidez toki korporazioei ematen baitzaie, inolako aurre zehaztapenik gabe, kasuan kasuko zerga eratzeko ahalmena.... Konstituzioak azken manu horretan erreklamatzen dituen legeak ez dira, toki korporazioei dagokienez, jatorriz Estatuari bakarrik dagokion tributu ahala egikaritzeko gaitzen dutenak soilik.
‎Gai hori bakarrik Bizkaiak arautzen du; Arabak eta Gipuzkoak ez dute ezer adierazten. Horrek esan nahi du, Arabako eta Gipuzkoako toki erakundeek neurri zuzentzaileak bete ezean Foru Aldundiek zuzenean Estatuko legeria aplikatuko dutela. Bizkaiak, ordea, neurri zuzentzaileen esparruan bertan horien jarraipenarako arauak zehazten ditu AEFJLOren 23 artikuluaren eskema berdinari jarraituz; eta horrez gain, neurri hertsatzaileen gaineko arauketa egiten du.
‎" Legearen arabera bakarrik ezarri ahal izango dira izaera publikoko prestazio pertsonalak edo ondare prestazioak". Horrek esan nahi du tributuak lege maila formala duen arau juridiko baten bidez ezarri behar direla, eta, horrez gain, tributuak berak oinarrizko elementuak arautu eta arautu behar dituela. Horregatik izan zen TOL bera eta 51/ 2002 Legeak eskema bateratu du, eta horrek, udalerrien finantza nahikotasuna eta autonomia lortzeko, zuzenean ezarri zuen dagokien tributu sistemaren egitura" 220.
‎EKren 137 artikuluak udala eta probintzia derrigorrezko edo nahitaezko lurralde egitura bezala aipatzen ditu. Horrek esan nahi du ogasunek jarduteko lurralde eremua ere zehaztuta dagoela. Toki ogasunei buruzko arauketa berak toki erakundeei lurralde eremutik kanpo jarduteko eta zerbitzuak edo ondasunak kargatzeko debekua ezartzen die.
‎Berdintasun printzipioaren aplikazioak ezin ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomia ahalbide desberdina duten pertsonentzat. Haatik, berdintasun formal horren ordez, berdintasun materiala hartu behar da abiapuntutzat; horrek esan nahi du tributuen alorrean norbanakoen errentak eta egoera ekonomikoa aintzat hartu behar direla, baita bestelako arrazoiak ere (egokitasuna, gizarte justizia, guztion onura)" 197 Egoera hori, esan bezala, espainiar guztiek Espainiako edozein lekutan daudelarik betebehar eta eskubide berdinak izateko printzipioarekin lotu behar da eta autoreek horrela adierazi dute:... " Manu horrek benetako esangura ematen dio tributuen arloko berdintasun printzipioari, baina interpretazio arazoak ekar ditzake:
‎GALDEANO LARIZGOITIAk eta ZURUTUZA MUJIKAk adierazten duten moduan: " Toki autonomiak eduki politikoa du, eta ez soilik administratiboa, eta horrek esan nahi du gobernuek haien politika propioak zehaztu eta gauzatu ahal izatea, zerbitzuak emate hutsetik harago. Horregatik, toki autonomiaren bermea, termino horietan ulertuta, bat etorri behar da toki politika horiek garatzeko behar den finantzaketaren baldintzarik gabeko izaerarekin.
‎Aurretiazko baimena behar izanez gero, toki administrazioak autonomia erkidegoaren finantza zaintzako organo eskudunari espedientea bidali dio. CHACON ORTEGAk adierazpenekin bat eginez eta AFAren 164 artikuluarekin batera, aurretiazko lege kontrola egin behar denez espedientea bere osotasunean bidali da486 Horrek esan nahi du prestakuntza egintza guztiak bidali direla: ondasunaren egoera fisikoa eta juridikoa zuritzen duten ikerketak, ondasun higiezinaren balorazioa, autonomia erkidegoaren edo Estatuaren ondare historikoaren edo artistikoaren organo eskudunaren aurretiazko txostena, behar izanez gero, etab... Ondorioz, espediente guztia jorratu eta gero, toki administrazioak eskaria egin behar dio autonomia erkidegoari eta ezin izango du eskualdaketa prestatzeko espedientea ebatzi baimena izan arte.
‎Sanchez PEREzek honakoa adierazten du: " Horrek guztiak esan nahi du Europako nazioek onartu behar dutela beraien subiranotasun zaharrek balio sinboliko eta kulturala dutela, baina eduki ekonomiko txikia dutela. 1992an Maastrichteko Tratatuak merkatuaren zentraltasuna, ekonomiaeta diru batasuna, aurrekontu egonkortasuna eta ekonomia irekia eta lehia askekoa ezarri zituenez, Espainiaren eta gainerako herrialdeen eredu ekonomikoa ez da kasuan kasuko konstituzio nazionalek zehaztutakoa, baizik eta Europako arauek zehaztutakoa, estatu maila Erkidegoaren helburuen mende jarriz erabat" 490.
‎" Erregela diru sarreren eta gastuen arteko oreka aurkitzean datza. Arau hori oinarrizkoa da edozein ekonomiatarako, eta horrek esan nahi du administrazioa gai dela gastu premiei aurre egiteko behar diren baliabideak sortzeko, eta etengabe betetzeak finantza egoera onbideratua eta jasangarria bermatuko luke" 502.
‎Bigarren ondorioa da aurrekontu saldo ez finantzarioa kalkulatzeko nazioko kontabilitate sistemaren bitartez egiten dugula eta Nazio eta Eskualde Kontuen Europako Sistemara pasatu behar dugula dagozkion doikuntzak aplikatuz. Doikuntza horiek gaur egun 2010ekoak dira (SEC2010) 503 Aurrekontu oreka edo zero defizitaren inguruan hitz egiten dugunean zera esan nahi dugu: diru sarreren 1 kapitulutik 7.era bitarteko kapituluen batura gastuen 1 kapitulutik 7.era bitarteko kapituluen batura da, bai aurrekontuarena, bai aldaketena edo haien likidazioarena, modu kontsolidatuan lortuta.
‎Orduan, toki erakundeen autonomia hertsiki lotuta dago haien nahikotasun finantzarioarekin; izan ere, legez esleitu zaizkien funtzioak bete ahal izateko finantza baliabideak erabat eskura izatea eskatzen du, bidegabeko baldintzarik gabe eta hedadura osoan" (48/ 2004 KAE, martxoaren 25ekoa, 10 OJ). Ondorioz, toki erakundeen finantza autonomia agerian geratzen da" diru sarreren eskuragarritasun osoa, bidegabeko baldintzarik gabe eta hedadura osoan, beraien eskumen propioak gauzatu ahal izateko"; horrek esan nahi du" diru sarreren eta gastuen plana ezartzeko askatasuna, azken batean aurrekontua, ez dela konstituzionalki ezartzen izaera absolutuarekin", eta, beraz, autonomia erkidegoen finantza autonomia mugatzen duten konstituzio irizpideak Administrazioaren eremura eraman daitezkeela. Azaldutako guztiarekin bat etorriz, zalantzarik gabe, Estatuaren eskumenak, EKren 149.1.11, 13, 14 eta 18 artikuluek birtualtasuna dute, handiagoa edo txikiagoa, orain aztertzen ari garen manuen Konstituzioa hausteko arrazoiak aztertzeko; EKren 149.1 artikuluak garrantzi berezia du toki aurrekontuen egonkortasunaren preskripzioak izan lezakeen urraketa aztertzeko, eta artikulu bereko 14 eta 18 arauek EKren 149.1 artikulua eduki behar dute, halaber, tokiko finantza nahikotasuna urratzen ote den ikusteko," Ezin baita ahaztu Estatuak eskumen bikoitza duela, hemen bat datorrena, Ogasun Nagusiaren gainean eta administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarriak ezartzeko (Espainiako Konstituzioaren 149.1.14 eta 18 artikuluak); izan ere, toki erakundeek Estatuko tributuetan duten parte hartzearen izaerak, haien autonomiaren berme gisa, ogasun horien funtzionamenduaren euskarri bihurtzen du baliabideak hornitzeko sistema hori ogasun orokor osoan, eta, ondorioz, horren oinarrizko elementu bihurtzen du (Konstituzio Auzitegiaren 237/ 1992 Epaia, 6 OJ)" 513 Toki autonomiaren egikaritzak finantza zaintza betetzea behar du eskumen eta zerbitzu berriak emateko.
‎Horrek, ENDEMAÑO AROSTEGUIren hitzetan: "... horrek esan nahi du, inplizituki, legegile autonomikoak eskumena duela toki erakundeen aurrekontu araubideari buruzko alderdiak arautzeko, araubide hori arautzen baitu, oso laburra bada ere" 607.
‎Era berean, toki ogasunen aurrekontu egonkortasuna eta finantza jasangarritasuna bermatu dira. Finantza nahikotasunaren printzipiotik eratorritako bermeak esan nahi du udalerriek beharrezko baliabideak izan behar dituztela esleitutako eskumenak baliatzeko, eta finantza autonomiaren printzipioak, berriz, ekonomia, finantzaeta aurrekontu eremuan antolatzeko eta kudeatzeko ahalak ematen dizkie. Bestalde, Europar Batasunean eratzen ari den gobernantza ekonomikoaren esparruan, garrantzi berezia hartu du aurrekontu egonkortasunaren eta finantza jasangarritasunaren prin tzipioa betetzeak.
‎Hala ere, LHLren bigarren xedapen gehigarriaren 3 zenbakiak, gai horri dagokionez, xedatzen du, EAEko Ogasun Orokorra eta foru organoen ogasunak EAEko toki erakundeen ogasunekin erabat artikulatzeko, erakunde horiek eta haien organismo eta erakundeek" Euskal Finantza Publikoen Kontseiluak zehaztutako moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek aurrekontu prozedura publikoaren arloan erabiltzen dituzten irizpide homogeneoak aplikatuko dituztela". ENDEMAÑO AROSTEGUIren hitzetan, xedapen horrek, inplizituki, esan nahi du legegile autonomikoak eskumena duela toki erakundeen aurrekontu araubideari buruzko alderdiak arautzeko; izan ere, araubide horren arauketa oso laburra da293.
‎defizit publikoaren, zor publikoaren eta gastu arauaren arloan ezartzen diren eskakizunak betetzea ekarriko du, gai horri buruzko legeria orokorrarekin bat etorriz, eta, bereziki, lurralde historikoetako foru organoek horretarako onartzen duten araudi espezifikoarekin bat etorriz. Aurrekontu egonkortasunaren eta finantza jasangarritasunaren printzipio horiek etengabe aipatzen da ETELn artikuluetan, eta funtsezko elementu gisa eratzen da toki autonomiaren (9.6 artikulua) eta finantza autonomiaren (3.2.b artikulua) printzipioa, zeinak norabide politikoa eta gobernu ekintza bideratu behar baititu298 c) Finantza nahikotasuna; horrek esan nahi du toki ogasunek beharrezko baliabideak izango dituztela lege honek, Eusko Legebiltzarreko beste lege batzuek edo lurralde historikoetako foru arauek emandako eskumenak baliatzeko. Esangura horretan, RUBI CASINELLOk horrela adierazten du:
‎Hala ere, LHLren bigarren xedapen gehigarriaren 3 zenbakiak, gai horri dagokionez, xedatzen du, EAEko hiru administrazio mailetako ogasunak modu eraginkorrean artikulatzeko, horiek eta haien organismo eta erakundeek, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak zehaztutako moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek aurrekontu prozeduraren eta kontabilitate publikoaren arloan erabiltzen dituztenen irizpide homogeneoak aplikatuko dituztela. ENDEMAÑO AROSTEGUIren iritziz xedapen horrek, inplizituki, esan nahi du legegile autonomikoak eskumena duela toki erakundeen aurrekontu araubideari buruzko alderdiak arautzeko; izan ere, araubide horren arauketa oso laburra da307.
‎Ildo horretatik, MANTECA VALDELANDEk honako baieztapena egiten du: " Kontuen Auzitegiari emandako organo fiskalizatzaile gorena izateak esan nahi du lurralde nazionalaren barruan kanpoko kontrol organoak daudela, bere eskumenaren eta jurisdikzioaren mende" 416 Adierazpen hori kontuan izanik, autonomia erkidegoek sortutako kontuen auzitegiak edota sindikadurak Estatuko Kontuen Auzitegi nagusiarekin duen harremana ere kontuan izan behar dugu. Ez da mendetasunean edo hierarkian oinarritutako harremana, baina Udaletako finantza gaietan epaitu daitezkeen gai guztiak Estatuko Kontuen Auzitegian epaitzen dira.
‎Hasieratik adierazi dugun bezala, EKk finantza autonomia aitortu eta bermatu egiten du, toki erakundeen esparruan 140 artikuluan zehazten duen funtsezko osagai bat bezala. Horrek esan nahi du, FERREIRO LAPATZAk adierazten duen moduan, berezko baliabide propioak eta horien erabilera erabakitzeko gaitasuna ekartzen duela420 Baina argi utzi behar da ere toki ogasunen autonomia horrek mugak dituela eta, horretan oinarriturik, adierazi behar da inolako zalantzarik gabe tokiko finantza jardueraren esparruan kontrol zehatz batzuk gauzatzeko neurriak hartu ahal direla eta horrek kontr... Kontrol neurriak justifikatzeko, EKren 31 artikuluak zehazten duenarekin bat eginez, finantza jardueran garatu beharreko justizia materialeko helburuak kontuan izan behar ditugu.
‎Estatuak eta autonomia erkidegoek tokiko finantza jarduerak duen autonomia errespetatu behar dute eta horregatik prozedura ezberdinak garatzean ezin daiteke inolako aurreko kontrolik egon behar. Finantza jardueran toki autonomiaren funtsezko muina errespetatu behar da eta horrek esan nahi du ezin daitekeela inolako esku hartzerik egin. Horren arrazoia da EKren 137 artikulua:
‎Toki erakundeen zor bizia 28.586,5 milioi eurokoa zen 2017ko abenduaren 31n, eta udalei% 82,5 dagokie. Horrek esan nahi du biztanleko batez besteko zorra 509,8 eurokoa dela. Zor hori handiagoa da Madril, Aragoi eta Andaluziako udalerrietan, eta txikiagoa Galizia eta Euskadiko udalerrietan.
‎KAk nahikotasunaren eta autonomiaren inguruan ere adierazpen ugari egin ditu eta gai honen inguruan 2004ko martxoaren 25eko 48/ 2004 epaian130 zera adierazten du: " Espainiako Konstituzioaren 142 artikuluaren arabera, toki autonomiak legeak toki korporazioei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko" bitarteko nahikoak" daudela esan nahi du. Planteatutako gaiaren autoek 5/ 1987 Legearen 12 artikulua, Konstituzioak probintziei bermatuko liekeen" finantza autonomiaren" urraketan oinarritzen dira.
‎TAEH haratago doa eta toki autonomia eskubide bezala planteatzen du. Horrek esan nahi du babesteko moduko jarduerak gauzatzeko aukera egon litzatekeela, lehenago LASAGABASTER HERRARTEren eskutik jasotako azalpenekin bat etorriz. TAEHk toki autonomiaren inguruko definizioa 3 artikuluan egiten du eta artikulu horretatik aipatu autoreari106 jarraituz, hurrengo ezaugarriak adieraz daitezke:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia