2000
|
|
Gero, 1567 urtean, Erromara jo zuen eta, Vatikanoko Tribunal nagusiko kide izendatu zutenez, aukera egokia lortu
|
ere
bai, zeren Pio V.ak, Gregorio XIII.ak eta Sixto V.ak beren kontseilaritzat hartu eta ohore handien jabe egin zuten. Eta, han ere, bertako antolakuntza eta egitarauen hobekuntzaz arduratu zen.
|
|
Sorbonan ez ezik beste toki batzuetan ere eskolak eman zituen. Frantziako IV. Errepublikan kontseilari izan zen, De Gaulle jeneralaren kontseilari juridikoa
|
ere
bai eta, mentalitatez hain zabala zenez, seguruenik, beregandiko ideia izan zen De Gaullek euskaldunoi euskarazko eskolak eskaintzea ere; baina, zoritxarrez, eskainitakoa betetzera ez zen iritsi. Cassin jauna, bere merezimenduz, Doctor honoris causa izendatu zuten Oxford (1945) eta Magunzian (1963), eta Bake Nobel Saria jaso zuen 1968an.
|
|
Badira bestelako alderdi batzuk, pluralismoaz maiz mintzatzen direnak, eta aldi berean euskararen aurka
|
ere
bai. Beraz, hizkuntzari buruzkoan, zer da horientzat, pluralismoa??
|
|
Baina euskaraz, ahoz aho noiztik datorkigun inork ez dakien herri literatura dugu, kondaira eta kantuz. Erdi Aroan sustraitzen diren pastoral antzerki motak
|
ere
bai, atsotitz edo errefrauak eta oraindik gaur egun hain ezagunak zaizkigun kantak. Eta XVI. mendetik argitaratu izan diren literatur liburuak ere kontuan hartzekoak dira.
|
|
Eta sortzen ari zaizkidanak, berriz, irla honetantxe geratuko dira betiko. Lortu dudan askatasuna
|
ere
bai, dena hemen geratuko da.
|
|
Eta ez nabil udalekukoaz, e? Eiderrek postal bat bidali zizun Irlandatik, eta zurekin gogoratzen zen nirekin baino gehiago, eta edonorekin liatzen zen, neskekin
|
ere
bai, pentsa... Eta ez didazu esango horren berri ez zenuenik, ezta?
|
|
berriro hasteko aukera duzu! Lana baduzu, bizilekua
|
ere
bai... Neskatila gazte bat aurkitu eta aurrera!
|
|
Soinuak baino ez zitzaizkion geratzen. Akaso koloreak
|
ere
bai. Ahalegin izugarria eginez, umeak begi ñimiñoak zabaldu zituen.
|
|
Inguru honetako jendea leihora irteten da agur egitera, eta batzuk bide ondora
|
ere
bai" good morning" a ematera. Etxe aurrean eserita zegoen agure batek, urrunetik agertzen ikusi nauenean, etxe barrura sartu eta berriz korrika eta estropezuka irten da kalera, eskuan tez betetako katilua zuela.
|
|
Azken batean ez da zaila, bururatu zitzaion Txemari, artxibo bakoitza babesten duen kontrazeinua aurkitzea. Eta egia esateko itsasoa zeharkatu gabe ere irekiko zituen arazo handirik gabe, denak ez baziren
|
ere
bai behintzat artxiborik gehienak. Nahikoa zen horretarako Eiderrek aipatzen zuen gida hori bere gelako apalen batean aurkitzea, eta artxiboz artxibo, izandakoaren pausoak jarraituz, bigarren, hirugarren, laugarren... enegarren artxiboa zabaltzea.
|
|
Beti behar du arrazoiren bat Terek, eta baita Jabik ere. Tabernetara sartzeko
|
ere
bai. Eta zertarako daude orduan bat bateko inpultsoak?
|
|
Larunbateroko liturgia da parrandatxoarena. Bart
|
ere
bai. Jaungoikoak eta Lege Zaharrak adierazten duten bezala:
|
|
Hiru aldi horietan ahalik eta garrantzi gutxiena eman nahi izan diot gertaera horri: Ralphekin gogoratzea ondo dago, eta noizean behin telefonoz berba egitea
|
ere
bai, baina Ralphen irudia Jabirengan ikustea lartxo da. Gogoratzeak ez du izan behar minezko ekintza bat, baizik eta zerbait atsegina.
|
|
Mundu guztia nire antzera sentitzea nahi nuke: Terek guztiaren berri izatea, eta Txemak
|
ere
bai, eta denek. Ezerk ez du garrantzirik.
|
|
Eta berdin Ralphen irudia ere, dena sutara. Irlanda hitza
|
ere
bai. Dena, hitz bat salbu:
|
|
Noski aurkituko ditudala pozak!! Lehengoan ere esan nuen, eta gaur
|
ere
bai: ni neu izatera etorri naiz.
|
|
Hala ere, hobe izango dugu besterik ez aurreratzea. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria
|
ere
bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazle ausart baten lehen fruitu heldua, irakurleak heltzeko prest.
|
|
Esana zion, bai, Jabiri, ahalegin horrek ez zuela ezertarako balio: edan, edango zutela, eta ahal zen heinean arazoak ahaztu
|
ere
bai. Eta hitz egin ere nahikoa eta aukeran, baina horrek ez zuela Txemaren eguneroko tristura lausotuko, ezpada alderantziz, zeren pena hori eragiten zioten oroipenak izan baitziren hizpide garagardoz betetako arratsaldean, eta modu horretan Eiderren irudia berritu eta berpiztu baino ez zutela egiten.
|
|
Txemak izugarri maite zuen Eider. Oraindik
|
ere
bai, nahiz eta hilda egon. Eta argi zuen baita ere Eiderrek zelako sentimenduak zituen berarekiko.
|
|
—Besoak
|
ere
bai —eta are gehiago zabaldu zituen begiak eta okertu muturra.
|
|
...zeren, oker ez banago, aita Frantzia eta Espainiako errege infanten arteko ezkontza sonatu hartarik itzuli zenean izan baitzen... bai, orduan izan zen, segur, zeren oroitzen baitut nola aitak, okasino hartan ere, bere ondoreak atera zituen gertaki hartarik, azpimarratzen zigularik ezen Eliza katolikoak bedeinkatu ezkontza hura ez zela soilik bi pertsonaren artekoa, Espainia eta Frantziaren artekoa
|
ere
bai, eta ezkontza hark bi estatuen eta bi erresumen arteko urte luzeetako gerlak eta guduak itzali, eta bakealdi sendoa ekarriko zuela, zeina ezin egokiagoa gerta baitzitekeen, bertzalde, bai frantsesen eta bai espainiarren prosperitatearentzat ere—; sasoin hartan, bada, jaun André, bertze bi presentekin heldu zitzaigun aita. Begi bistakoa zen ezen present haiek ez zirela, ohi bezala, berdinak, zeren fardeltxo bat luzea eta astuna zen, eta bertzea tipia eta arina.
|
|
Osaba Joanikot ongi mintzatzen zen latinez, eta buruz zekizkien halako erran batzuk... eta ongi bai ongi entseiatu zen niri ere erran hura buruan sartzerat! Hartaraz gero, neure studioetan eta neure prestakuntzan aitzina egiten nuela, ehundaka ikasi behar izan ditut, milaka
|
ere
bai, erranen nuke, baina haietarik guti ditut bereziki bereiziak, guti horien artean arestian aipatua.
|
|
Zeren eta, ge hienbat, Gero n azaltzen diren anekdota bitxiak baitzizkigun irakurtzen eta diktatzen... edo jaun Marcelek berak euskararat traduzitu edo moldatu bertze hainbat, berak hango eta hemengo liburuetarik ikasiak. ...el ere isilpeko eta ezkutuko protestant bat zela edo izan zela, zeren katolikoa baitzen, baina bai gehiago sinesten zuela Jainko miserikordios bat Jain ko mendekos bat baino, eta sineste horrek gehiago bulkatzen zuela eskuaren luzatzerat, bertzeen eskuen hersteko, hatzaren luzatzerat baino, bertzeen seinalatzeko eta haien baztertzeko, nola luzatzen baitzuen gure aitak noiznahi den... eta gure amak
|
ere
bai, aldian behin.
|
|
—Lehen erran dizut ezen zerbait utzi dugula bertze egun baterako... Zeren zinez ikusi nahi baitzintuzket bertze egunen batean, horrela, buruz buru, lasai, edo gehiagotan
|
ere
bai, zergatik ez... eta zeren neure egitekoak baititut orain, biharko eta aste osoko eskolak prestatu behar ditudanez gero —eta, aulkitik altxatzen zinela, kontsolamenduzko bertze hitz haiek xuxendu zenizkidan, erraiten zenidala—: Ez nigar egin mudantza honetan gal dezakezunagatik, Joanes, eta arrai zaitez irabaz dezakezunagatik...
|
|
...n bizpahiru aldiz, aitak inguruko jauntxoak bildu eta guztien arteko solasetan berdin gertatzen zitzaidan, eztabaida filosofiko teologikoren bat sortzen zenean... nahiz eta hori bakanetan gertatzen zen, zeren eta aita baitzen buru haien artean buru, eztabaiden nondik norakoak fintkatzen eta bideratzen zituena, eta hark laketago izaiten zituen ehizarekin loturikako gaiak... eta bertze jaun gehienek
|
ere
bai, egia erran. Baina, nehoiz eztabaida filosofikoren bat sortzen bazen, ikusgarria zen nola ibili behar izaiten zuen osaba Joanikotek soka baten gainean bezala, zuhur eta ausart aldi berean, eta nola izaiten zuen aita jesuita zelatari, sokatik noiz eroriko...
|
|
Eta gauza haiek erran zituen aita jesuitak eta bertze anitz gauza
|
ere
bai, zeren sermoi hura hagitz luzea izan baitzen, baina ez zintuzket gogaitu nahi, jaun André, eta horrela utziko ditugu kontuak, sermoi hartaz denaz bezainbatean.
|
|
Baina aski da: aski da, bai, eta sobera
|
ere
bai, beharbada, nahiz eta ongi aditzerat eman nahi nizkizun neure kontzientziaren gorabehera hauek, zeren eta iraganetik ulertu behar baita etorkizuna, eta uste dut ezen ez dagoela neure etorkizuna ulertzerik gorabehera haien berri jakin gabe.
|
|
—Duen talentuarekin —erantsi zuen—, zuen familiaren izen ona zabal lezake Joanesek, baldin unibertsitate on baterat igorriko bagenu, Alcalakorat, Salamancakorat... edo Pariskorat
|
ere
bai, ohituraz kontrakoa ez balitz, zeren frantsesez ere ongi baino hobeki baitaki. Izan ere, anitz dira mutil honek Jainko Jaunaganik errezibitu dituen donuak eta dohainak, eta, giristino izanik, haien lantzeko obligantza du eta munduari erakustekoa lanaren fruituak, eta guk, berriz, ahal dugun neurrian, hartarako baliabideen paratzekoa, Elizaren ospearen eta Jainkoaren loriaren izenean —eta, amets batean harrapaturik bezala, begiak zerurat jaso, eta segitu zuen—:
|
|
Banindoan, bai, Salamancarat, non gizon hura ezagutzeko ditxa izan bainuen: gizon handi hura, bai, bere adiskidetasunarekin eta bere jakintasunarekin ohoratu ninduena, eta bulkatu ninduena, bere etxerat eraman ninduèn lehen egunean, Axularren Gero a miresterat eta biziki miresterat... eta liburu honen skribatzerat
|
ere
bai, nik uste, geroago ikusi dugun bezala.
|
|
—Baina, baldin Mattinek tigrea ikusi badu, nola aitortzen baitu, tigreak eragin behar izan dizkio zauriak, edo tigrearen spirituak, hik nahi duana... —eta, halatan, aitak berdintsu eta orobatsu segitu zuen tigrea maradikatzen, egun batean bai eta hurrengoan
|
ere
bai.
|
|
Hala zirudien, bertze arrazoinik ezean. Baina, baldin gauzak hala baziren, berehala etorri zuen osaba Joanikotek, suturik, amari kontuen eskatzerat, eta lepoaren bihurritzerat
|
ere
bai, benturaz...
|
|
Kontakizunaren akabatzeko, ordea, derradan ezen ikusleek bi zezen haiek izan zituztela sari, hain izan zen perfeta eta akasgabea jendearen lana, zeren, alde batetik, plazarat biluzgorri sartu ziren bi zezen haiek are biluzgorriago utzi baitzituzten hondarrean, eta, bertzetik, zeren ez baitzegoen zalantzarik ezen zezen bi haiek akabatu zituztela, osorik ez ezik puskaz puska eta mokoz moko
|
ere
bai, atomoz atomo, frogatzen zutelarik, modu hartan, ezen Demokritoren teoria atomista egiazkoa bezain errefutaezina zela. Baina urbiaindarrok filosofiaren historiari egun hartan eginikako kontribuzionea eta ekarpena handia izanik, are handiagoa izan zen Dionisos edo Bakoren omenez ondoren egina, zeren, zezen haiek atsegin sari zituztela jakin bezain fite, burdinak eta harriak, ikatza eta egurra eraman baitzituzten ikusleek plazarat, eta han berean erre eta xispildu zituzten bi zezenak.
|
|
Jaun André: mundutik ibilia naiz eta ongi bai ongi dakit zein diren, kontu horretaz denaz bezainbatean, jendearen azturak eta ohiturak, zeren behin baino gehiagotan egokitu izan baitzait hango eta hemengo hirietan ibiltzea eta jendea karriketan ikustea, pixa egiten etxeko pareten kontra, edo kaka egiten
|
ere
bai karrika bazterren batean, tokian tokiko usantzen arabera. Eta gure etxean ere ohiturak ez ziren hain diferentak, zeren eta oraindik ere oroit baitezaket aitona Nikolasen iduria, tximiniako zuloaren gainean bere premiazko egitekoak egiten.
|
|
Domenico bigarren mailako pintorea zuan, baina, hasteko, ez zuan guti. Ostatua ordaintzeko hainbat diru bederen emaiten ziguan, eta zertxobait gehiago
|
ere
bai. Domenicok bazian bertze laguntzaile bat, Luca zeritzana, lagun min izan nuena eta oraino ere lagun dudana, zeren, harengatik ez balitz eta jendearen erremusinengatik ez balitz, ostaturik gabe bainengoke mementu honetan, gaueko izar hotzak ene loaren begirale...
|
|
—Oilaskoa ederki hoztuko zaik, arinago jaten ez baduk... —erran zion osaba Joanikotek, etenaldi labur haietarik batean, ikusirik ezen berak akabatu zuela bere oilasko erdia eta nik neure osoa
|
ere
bai kasik, Pedrok bereari izterra baizik gihargabetu ez zion bitartean.
|
|
Eta Maddalenek eskuak osabaren bururat eraman eta, adatsa ferekatzen ziola, erran zion: " Nik
|
ere
bai berori..." Eta, betartea iluntzen zitzaiola, gaineratu zuen: " Baina berori Emilianirekin ezkonduko da azkenean, eta ulertzen dut, ni neskamea bainaiz, eta ez handikia, Emiliani bezala..." Eta osabak, burua goraturik, erran zion:
|
|
Eta mirakulu horrek san Jenaroren jarraitzaile sutsu eginen nindukek, benturaz..." Eta irri egin zuen, eta segidan Arkimedesi so egin zion, erraiten ziola: " Eta hi
|
ere
bai, ezta?" Eta Arkimedesek mihia luzatu eta eskua ferekatu zion. Gero, ordea, eni beha paratu zen osaba, ezin seriosago, erraiten zidala:
|
|
hitz haiek barren barrendik atera zitzaizkidala. Eta beldur puntu bat sentitu nuen, eta libertate sentimendu izugarri bat
|
ere
bai, beldurrarekin batean...
|
|
Eta ez ahantz ezen nihaur naizela Urbiaingo jauna eta nihaur izanen naizela berant baino lehen Urbiaingo markes, eta nik plazer dudan bezala egiten direla hemen gauzak. Eta sumisionea eta obedientzia zor didazue, bertzalde; zuk
|
ere
bai, aita Bartolome... eta hala behartzen eta obligatzen zaituztet ene anaiaren ez salatzerat, zeren inkisizionea honetan nahastea kaltegarri izanen bailitzateke bai jauregiaren izen onarentzat eta bai, ondorez, ene negozioentzat ere... eta zeren hobe baita etxeko sua etxeko hautsaz estaltzea ezen ez kanpokoaz —eta, aita Bartolomeren aitzinean buruz buru paratzen zela, erran zion—:... Eta zu jaun inkisidorearen laguna zara, baina ez ahantz ezen Inkisizioneak behin eta berriro pertsegitu zuela san Inazio eta halatan egon zenukeela, zure fundatzailearen bizitzaren eredurat, pertsegitua izaiterat prestago pertsegitzerat baino...
|
|
Zeren zure sinesterik gabe ezin egin baitezaket aitzina... eta zeren zure oferenda hori izan baitaiteke zure sineste faltaren ordaina"; eta, nola nik hain maite bainuen aita, erran nion: " Be hatza ez ezik, oin osoa
|
ere
bai";" Ez, ez", ihardetsi zidan hark," hatzarekin aski izanen duzu, zeren erlikiako gorpuzkiaren neurrikoa behar baitu, mirakuluaren eskertzeko, Jainkoari egin beharreko oferendak. Baina, hori bai", mehatxatu ninduen," jakizu ezen hau kontu ezin seriosagoa dela eta, baldin orain eman hitza betetzen ez baduzu, zuhaur izanen zaitugula hilotz, berant baino lehen, eta infernurako bidean, ondorez, hitza jateagatik"; eta, erranaren arabera, iragan zuen gizonak gaua aitarekin, erlikia bi eskuen artean zeukala, Avilako santari otoitz eginez debozione osoz...
|
|
Eta nola ahalketu nintzen, bertzalde!, zeren nik ere aspalditik bainerabilen neure asmoa, zuri gutun bat skribatzekoa... edo Salamancarat bisitan joaitekoa
|
ere
bai, biak ere geroko gerorat utziak, nola gertatzen baita usu halakoetan.
|
|
—Eta, lehen eginkizuna ez ezik, bigarrena eta hirugarrena
|
ere
bai...!
|
|
Eta leizearen ertzean gurutze bat zegoen. Eta harri guti batzuk ikusi nituen, bai leizearen inguruan, eta bai leizeko koskan ere, harlanduren bat
|
ere
bai tartean, eta hark ere guztiz harritu ninduen.
|
|
ikasi nuen, konparazione, ezen desirak mugitzen duela mundua, baina ikasi nuen, halaber, ezen ez dela desiratzen dena lehenago konplitzeagatik bizitzaz gehiago gozatzen; eta ikasi nuen, finean, ezen gauzarik tipienetan gorde daitekeela bizitzaren handia, zeren zaldun handi batek noiznahi den huts egin baitziezazuke, baina bide bazterreko lorerik tipienak nekez. Eta, hala, doña Lidiarekin urtebete egin ondoren, jalgi nintzen handik, biziberriturik bezala... eta pena pixka batekin
|
ere
bai, zeren jende guti estimatu izan baitut bizitzan eta ezertan eduki, nola eduki izan bainuen andere jakintsu hura, eta zeren, ospitaletik kanporat nindoalarik, utzi beharra bainuen adiskide hura..."
|
|
Eta, nahi gabe, Urbiainen gertatuak etortzen zitzaizkidan bururat, zeren urbiaindarrak ere bertze tigre baten beldur baitziren —eta ‘bertze’ diot, ez bakarrik Indietako tigre hura bertze tigre bat zelako, bertze mota eta bertze molde batekoa zelako
|
ere
bai, handiagoa eta piztiagoa—, noiz eta hark Urbiaingo basoetarat ihes egin baitzuen, eta zeren baitzirudien ezen urbiaindarrak eta indiar gorriak, guztiak ere beldur berak lotzen zituela: munduaren punta batean eta bertzean orduan ere berdin!
|
|
—eta, arrazoin pisu haiei arrazoin ustez ihardestezin bat zeratxekiela, erran zuen—: Eta jakizue, bertzalde, ezen anitz izan direla gizonak, oihan horietan barrena abiatu baina itzuli izan ez direnak, eltxoek, armiarmek, sugeek, piztiek, edo sukarrak ere janik... eta indiarrek
|
ere
bai, hainbatetan, zeren, egia bada ere ezen indiar batzuk onak eta maliziarik gabekoak direla, egia baita, halaber, ezen bertze batzuk piztiak bezalakoak direla... —eta, burua goiti beheiti higitzen zuela eta hatsarreko ideiari berriro zetxekiola, sententziatu zuen—:
|
|
hark ere asmatu eta asmatu egin zuen, epiziklo bati bertze epiziklo bat eransten ziola, konplikazioneari konplikazionea, alegia, eta maskarari maskara, eta, zertarako, eta huts egiteko, ororen buruan! Eta ongi dago asmatzea, zeren ni ere asmatzearen alde bainago, baina asmatzen duguna ere adimenduaren galbahetik iraganarazi genuke, metaforak
|
ere
bai, baina beti ere jakinik ezen, metaforarik onena, ahal den neurrian, metaforaren ausentzia dela. Zeren bertzenaz ere baitakigu zer den burugabekeria, eta gizonaren burua zinez baitago apaingarrietarat emanago eta isuriago biluztasunerat baino...
|
|
Izan ere, komunionea egin nahi ez nuelako, aitak zartako ikaragarri hura eman zidan eta kondenatuen gelan giltzapetu. Eta, gela ilun hartan beldurrak airean nengoela, nor etorriko... eta osaba Joanikot!, ene aingeru begiralea balitz bezala, bere adostasuna eta bere babesa eta geriza eskaintzen zizkidala... eta sekeretu bat
|
ere
bai, berea ez ezik enea ere izan zitekeena, eta enea zena jadaneko... zeren eta osaba Joanikot protestant baitzen, jaun Esteban Etxegoien etxeko ardi beltza bezalaxe, osabak berak jakinarazi zidanez, bere historiaren eta arbaso zahar harenaren berri emaiten zidala! Eta, erran ere, halaxe erran zidan osabak, eskua bere eskuz hertsatzen zidala:
|
|
—eta, are irri zabalagoa egiten zidala, erantsi zuen—: Eta hire osaba Joanikotek
|
ere
bai... —eta, pipari hatsaldi luze bat egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea, aitona Nikolasek batzuetan egiten zuen moduan, ondotik aitzina segitzeko—:
|
|
Eta orain hi etorri haiz... Eta nik Utopian sinesten diat eta hik
|
ere
bai, eta Utopiak gehiago lotzen gaitik, katoliko edo protestant izaiteak bereizten gaituena baino... —eta, arrazoin bat bertzeari zerraiola, ondotik erran zidan—:
|
|
Eta guk geure mapari so egiten genion, eta bagenekien ezen Santo Tomáserat joan behar genuela, eta Santo Tomásetik haratago
|
ere
bai, Utopiako lurretarat iritsi nahi bagenuen behintzat...
|
|
Desterru hura, beraz, distantzian eta legoatan ez zen luzea ez neurtezina, baina nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien, hala egiten zitzaien gure odoleko gizon emazteki haiei eskumenean zirudiena eskuragaitz, desterrua kasik jasanezin egin arteraino. ...diterat entseiatzen zirenak, eta ekidin ere zituztenak nola edo hala, baina beren baitarik eta beren gorputz arimetarik baztertu ezinik, aldi berean, arrisku eta peril sentsazio hura, deserosoa eta gozagaitza, aitzina eginikako urrats bakoitza edonoiz gibelat bihur zekiekeen beldur, alde bietarat osin bana zuèn bide meharretik ibiltzerat kondenaturik baleude bezala, egun batean bai eta hurrengoan
|
ere
bai.
|
|
horregatik, ez zaituztet sehiekin nahasturik ikusi nahi, guztiz beharrezkoa denean izan ezik, zeren oin bakoitzak baitu bere ortkoia... ...bari behatu zion orduan ere, ez ordea, arestian bezala, konplazentziaz, baina bertze behako harekin, zeinak baitzuen esketik eta erregutik kexutik eta arranguratik bezainbat... zeren eta amak ez baitzuen laket, oro har, osaba Joanikot, osaba noiznahi den nahasten zelako lorezainarekin edo zaltegietako morroiekin, edo neskameren bati hitz gozoren bat erraiten, eta, hainbatetan, bufoi samarra zelako
|
ere
bai...
|
|
—Haiek ez, haien beldurrak... Zeren eta ni ere han egon bainaiz... eta Joa nes
|
ere
bai, eta guk ez ditiagu bele batzuk baizik ikusi... Ez al da egia, Joanes?
|
|
Aditzerat eman dizut, bertzalde, hor nonbait, François de la Rochefoucaulden aipu hura, humoreei buruzkoa, non agertzen duen ezen borondatea humoreen meneko eta manuko dela, eta halatan jauntzen eta jabetzen direla haiek gure baitaz, ezkutuan eta isil gordean, eta erabakitzen dutela, halaber, bat bederaren umorea, erantsiko nuke nik —han Frantzian egun erraiten duten bezala—, kausa eta efektua berdindurik eta bat eginik. Baina kontrara ere egia da, zeren borondateak ere bere eremua baitu, eta, ohituraren ohituraz eta usantzaren usantzaz, geure humoreen gorabeherak bideratzen ikas baitezakegu, eta disimulatzen
|
ere
bai, ondorez. Eta zernahi disimulatzen dugu, beldurra ere bai, heriotzari diogun beldurra.
|
|
Baina kontrara ere egia da, zeren borondateak ere bere eremua baitu, eta, ohituraren ohituraz eta usantzaren usantzaz, geure humoreen gorabeherak bideratzen ikas baitezakegu, eta disimulatzen ere bai, ondorez. Eta zernahi disimulatzen dugu, beldurra
|
ere
bai, heriotzari diogun beldurra. Baina ez beti, zeren borondatearen eremuak ere bere mugak baititu eta, mugotarik harat, berriro nagusitzen baita naturaleza.
|
|
Eta hala izan ez bazen ere, berdin, zeren, ulertu, guztiok ulertu baikenion bederen. Eta sinetsi
|
ere
bai batek baino gehiagok, zeren anitz baitziren historiak eta anekdotak jakinarazten zutenak ezen inkuboek haurdun uzten zituztela neskatoak eta emaztekiak, eta inkuboek haurdun uzten bazituzten, zergatik ez sugegorri batek.... Ez al zitekeen, bada, deabru engainatzaile guztiz ahaltsua, gizonez bezalaxe, sugegorriz ere mozorro eta itxuralda?
|
|
Erran dizut, urte haien aldetik denaz bezainbatean, ezen aitonak sentitzen zuena erraiten zuela, edo hala iduritzen zitzaidala neuri bederen, zeren gizon ona baitzen, hondoz eta erroz —onegia
|
ere
bai mundu hartarakotz—, eta hargatik onartu zuela bere huts egite hura ere, jauregia eta negozioen ardura gure aitaren eskuetan uzten zituela.
|
|
Eta udaberria heldu, eta bere entseiu eta ahalegin haiek berretzen eta emendatzen zituela eta haietan beroki eta doblatuki enplegatzen, nahiz eguzki izan nahiz euri izan, egun batean bai eta hurrengoan
|
ere
bai ateratzen hasi zen, atsedenik gabe, eskopeta eskuan, ezpata gerrian eta hartza buruan.
|
|
Eta, nik, etsenpluaren emaiteko, bihardanik lagunduko diot —eta, eni beha paratzen zela, finatu zuen—: Eta hik
|
ere
bai, Joanes, Mattinen anaia haizenez gero...!
|
|
bi eskopeta, munizioneak, sokak, eta gainerakoak. Eta dozena bat txakur
|
ere
bai, jakina.
|
|
Eta egoera hark halako segurantza eta bere buruarekiko fidantzia eman zizkion. Eta halako bizinahia eta irrinahia
|
ere
bai, aspaldiko partez. Eta, nola gizona eulia baino nekezago uxa daitekeen eta ohil ezti zaionetik, are nekezago bertzeen laudorioen gozotik, zeren gizonak bertzeen alabantzak eta laudorioak baititu eztirik eztien eta gozorik gozoen; hala, gero eta gogo beteago sentitu zen Pedro estatu berri hartan, laudorioen eztian gero eta eztiago:
|
|
Osabak goian zuen bere studioa orduko, eta Pedro Huizirena beheko solairuko gela handian egokitu zuten, zeina goiti beheiti berritu baitzuten, Pedro lanari taxuz lot ahal zekion: han oholak eta mihiseak juntatu eta pilatu zituen; hemen astokoa eta eskailera bat; alde batean lurrezko ontzi batzuk, koadroetan erabili beharreko pinturen egin ahal izaiteko, hautsak, pigmentoak eta olioa nahasgai eta osagai; bertzean pintzelak, ikatz ziriak, ganibeta, eta bertzelako tresnak, hiru argimutil eta kandela batzuk
|
ere
bai; zoko batean, berriz, ohe bat, lo egiteko.
|
|
Eta oroitzen dut mementu hura, noiz eta jakin bainuen ezen edozein kolore, baita argiena eta garbiena ere, bertze anitz koloreren konbinazionea zela, eta lehen behakoan hain sinplea zirudiena uste baino konplexuagoa izan zitekeela, pintorearen mila gogoetaren eta bertze hainbat lanorduren fruitu eta ondore... edo halabeharrarena eta benturazko benturarena
|
ere
bai, hainbatetan. Bizitzan bezala, jaun André!
|
|
Eta musika akabatu, eta geletarat zihoan jendearen urratsak aditu nituen, irri batzuk
|
ere
bai, eta gero isiltasuna, anaiaren aztarnarik ez...
|
|
behatu nuen nik ere harat, eta ikusi nuen ezen saskitik Luthero ateratzen ari zirela, eta egur metarantz zeramatela. Eta txakurrak, muturreko uhala ipinia zuen arren, nigar egiten zuen eta intziri, eta osaba Joanikotek
|
ere
bai, eta bien nigarrek bat egin zuten. Eta lotu zuten txakurra gurutzeari, eman zioten su egur metari, eta txakurraren ulu mingarrien artean, osaba Joanikoten boza aditu zen:
|
|
behin sartu nuen hanka, eta ez nuke berriro sartu nahi... Eta zurekin nahi nuke, eta amarekin
|
ere
bai, ahal bada...
|
|
Izan ere, kapitainaren zerbitzuen ordain edo, amak noiznahi den gonbidatzen zuen hura jauregirat, azken egun hartan
|
ere
bai, naski, eta osabak ez zuen, itxura batean, gutiago izan nahi.
|
|
Kontatu dizut ezen Pedro Huizi Ubarneko dama zaharraren semea zela eta dama gaztearen lehengusua, baina ez dizut kontatu ezen, aitari tigrearena gertatu ondoren, etxetik atera ere gabe egon zirela bi emaztekiak, dama eta damatxoa, leihoak hertsirik, itzalpean denbora batez, aitaren ondikozko erabakiaren ondorez kulpant senti zitezkeelako... eta amaren beldur zirelako
|
ere
bai, beharbada. Edo, erran nuke ezen leiho guztiak hertsirik zituztela, bat izan ezik, zeren eta Pedrok harat eraman baitzuen bere studio berria, eta zeren argiaren beharra baitzuen ongi trabailatzeko.
|
|
Eta oinen ondoan zuen harri bat hartu, zeren toki harritsua baitzen hura, eta tigreari egotzi zion. Eta, haren etsenpluarekin adoreturik, leizetik hurbil zeuden morroiak ere harri jaurtikika hasi ziren, baita ihesi joan zirenak ere handik gutirat, eta ni
|
ere
bai...
|
|
Guztiz bertzelakoa zen, zinez, koadro hura: ...urik gabeko arau haien arabera moldatuak ziruditen, baina, aldi berean, eta arestian erran bezala, ez zen kaosa eta anabasa haien fruitua eta emaitza, zeren forma eta kolore diferent haiek bazuten batasun guztizko bat eta osozko; ez, ez zen pintura hura atsegina, baina ederra zen, Pedrok ordu arte pintatu zituen koadro atsegin haiek guztiak baino mila aldiz ederragoa eta egiazkoagoa; eta handiagoa
|
ere
bai, zeren, nahiz eta, neurriaz denaz bezainbatean, koadro tipi bat zen, bere ohizko koadroak baino hagitzez ere tipiagoa, haiek guztiak baterat baino handiagoa zen: ederra zen, zinez, eta birao baten ederra zuen, libertatearen ederra zuen.
|
|
Baina, arrai eta alegera banengoen ere alde batetik, kezkaturik nengoen bertzetik... eta kezkaturik ez ezik, izuturik
|
ere
bai. Zeren, non ote zeuden Madda len eta osaba Joanikot?
|
|
Jainkosa batena behar zuen, zinez, gorputz hark! Zeren, baldin egia bazen ezen eguzkiak, ilargiak eta munduko bertze kreatura guztiek bere bertutearen eta balioaren zazpigarren partea galdu zutela gizonaren bekatuagatik, egia izan behar zuen, halaber, ezen nik ez nuela gorputz hura deusen faltan igartzen eta hala atzemaiten nizkiola Mignonen gorputzari, zazpi parteak ez ezik, parte gehiago
|
ere
bai, zein baino zein osoagoak eta ederragoak... Nola izanen zen, bada, bekatu, jaun André, gorputz hartaz gozatzea eta harekin atsegin hartzea, baldin hark guztiak Jainkoaren donu eta dohain bazirudien, eta baldin Jainkoa bazen edertasun haren lehen kausa eta arrazoina, nola argumentatzen baitzuen Piarres Oihartzabal kapitainak?
|
|
Ai, jaun André, nola agertu eta nola esplikatu istant hura, neure oina untziaren gainean jarri nuenekoa...! Lehen ere sentitua nintzen zerbait, eta zerbait baino gehiago
|
ere
bai, Donibane Lohizunetik Italiarako bidean partitu ginenean; baina orain are handiagoa eta sakonagoa zen sentitzen nuena, handiagorik senti bazitekeen... zeren eta Italiarako bidaiak itsasoz ibiltzerat bulkatu baininduen, baina ez ninduen itsas gizon egin; Amsterdamerakoak, aldiz, itsasgizon egin ninduen, eta bulkatu ninduen, ez soilki itsasoa ibiltokitzat hartzerat, baina neure etxetzat eta ego...
|
|
—Zergatik behatzen didak horrela, munduko bekataririk handiena banintz bezala...? Zeren eta Bordeleko marinel zahar hark lezione hura eman zidanetik, bertze lezione batzuk ere ikasi baititut neure kabuz apur bana, halako moldez, non ez baitut jada bekatutzat, ez bakarrik neskatxei eta emaztekiei so egitea, baina ezta haien ukitzea eta haiekin amoriotan erortzea ere, zeren edertasuna, ikusteko ez ezik, ukitzeko ere egin baitzen eta hartaz amorosteko
|
ere
bai... eta, beraz, ez nauk hik uste duan bekataria, ez horregatik bederen! Bertze anitz gauzagatik bai, beharbada, baina horregatik ez.
|
|
—eta galtzen aitzinaldea aitzinatzen nuela eta tartetik beherat beha paratzen nintzela, segitu nuen—: Eta galtzapekoak
|
ere
bai, ene idurikotz...
|
|
BORTZ SEI urte egin nituen Piarres Oihartzabalen erranetarat, marinel gisa ez ezik kontulari gisa
|
ere
bai, zeren eta kapitainak kargu hura eman baitzidan, numeroetan eta aditua nintzelako: bortz sei urte egin nituen, bai, eta ongi oroit ditzaket aldi hartako joan jinak eta itzul-inguruak.
|
|
Biribilguneko aferaz geroztik umoretxartua nintzen harekin. Buru erneagoa
|
ere
bai, baina ez nengoen eskertzekotan.
|
|
—Zeren, ez uste, denok gaituk Ttipiren artxibo sekretuetan. Ni, hi —Charlyri—, eta hi
|
ere
bai —Ximurrari.
|
|
Arrapostu zuhurra, edozein gauza adieraz zezakeena, eta sinesgarria
|
ere
bai, bulego horretan sarturik nengoenetik bigarren aldiz gorritu ez banintz. Aitzinean Ximurra edo Charly izanez gero, itaun jakina etorriko zen ondotik:
|
|
kokak on egiten zion. Niri
|
ere
bai. Sudurretako lehen oldar garratza aienaturik, lagunaren eleketa firfira jasangarri baten gisara egokitzen zen ene belarrietara, nitaz jabetutako baretasun mutuaren urrarazle gabe, lagungarri.
|
|
—Zer egin ez nekiela nengoan —Ximurrak pausarik ez bere kontakizunari—, seme alabak kanpineko igerilekuan ito, eta haiekin batera andrea eta izeba
|
ere
bai, edo neronek burua urkatu itzala ere ematen ez duten pinu ziztrin horietariko batetik. Baina oporretan hago.
|
|
Hiriko hedabide guztiak ordezkaturik zeuden zubi gainean: agentziak, irratiak, telebistak eta nirea bezalako egunkariak
|
ere
bai. Muturra okertu zitzaidan, Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua eta bularralde oparoa lehen lerroan ikustean.
|
|
, ohiko kamisetaren partez, blusa zuri baporetsua zekarren soinean; haren azpian, ikusi makusika ari zitzaidan, orban likits, titi zorro beltz baten zeruertz lainotua. Ikusgarria zen, baina dezepzio tiki bat
|
ere
bai niretako: paparra begitik kentzen zidan, azken aldi horretako ene fantasia guztietan nire eskuek aparteko ibilaldia egiten zutelarik, alderdi orain estali horretatik abiatuta, haren eguneroko kamiseta tirantedunen baten barneko errai menditsuetara.
|
|
Zaharxeagoa, hasteko eta bat, kiloz zamatuagoa, arabiar edo gutienez ere ekialdetar aireko arropa luzeekin beztitua, betile beltz luzeduna eta atzerriko doinuaz mintzatuko zena. Gehiago
|
ere
bai: bola miresgarri bat lurreraino jantzitako mahai biribilaren gainean, sinbolo hermetikoak paretetan josirik edo sabaitik zintzilik, eta are hontz bat ere, zoko batetik so, lepoa harrigarriro bihurrikatuko zuena.
|
|
—Ezin kexa. Suhiltzaileetan buru egiten zuenari hitz batzuk, udaltzain sarjentu bati
|
ere
bai, eta hilotza aurkitu duenari ez, etxera itzuli baita, baina bai haren ilobari. Ez duk gauza bera, baina berdin berdin balio dik betegarritako.
|
|
Egia da, lehen egunetan, ikustaldiren bat egin nuela hiriko inmobiliarietan. Egia
|
ere
bai, begiak noizbait pausatu nituela alokatzeko etxeen iragarkien egunkariko orrietan. Alabaina, luze gabe nekatu nintzen, eta halako zenbateko bat ordaintzeko proposamena egin nion, gela sari.
|
|
Galdera erantzun gabe, zigarro bat piztu nuen. Nire egoeran, urdail birikei dinamita jaurtitzea adina zen, baina eskuak lanpetzeko manera
|
ere
bai. Ez nuen nahi berezko bizia har zezaten, Ana azaldu berriak akuilaturik.
|
|
Erdi txantxetan errana, baina aldi berean gogaituxea
|
ere
bai. Aire girotua goiti beheiti, neure baitan egiten hasia nintzen zinema ez ote zen gertatuko, azken finean, Josurengandik eta Edurne/ Ixter puxkarengandik ihes egiteko bide atsegingarriagoa.
|
|
—Marraztu, denetarik marrazten dik osabak. Txartelak, iragarkiak eta istorioak
|
ere
bai, amak irakurtzen dizkian komikietakoak bezalakoak...
|
|
Guk, konparaziorako, bazter nahaslea genuen, ohe hauslea
|
ere
bai, baita barregarri edo gizajoa ere. Ez dago gaizki, baina horrek ortzadar zimela baizik ez gintuen bilakatuko laugarren molde bat ez bagenu geure artean, erran nahi baita, taldea gainerako kideen erdipurdikokeriatik eta ergelkeriatik begiratuko zuen norbait.
|
|
Erran nahi baita, zuzendariarekin mintzatuko nintzela. Eta Eskalatzailearekin
|
ere
bai. Eta enpresako kontseilari delegatuarekin.
|
|
Popatik hartzera bidal nezakeen. Erants
|
ere
bai ez nintzela gehiago bere senarra horrelako aginduak emateko, teknikoki egia osoa ez izan arren. Edo, bertzenaz, modu zibilizatuagoan, egokieraz onez onean profita, filosofatzeko:
|
|
—Hainbertzean —doinu hitsez— Zu
|
ere
bai?
|
|
—Horixe, Charly. Eta bertze gizonezko batek
|
ere
bai, ez baitzuen izenik utzi.
|
|
Arratsaldeko argia oraino sasoian zegoen ni kanpora ateratzean. Ene buruko mina
|
ere
bai.
|
|
—Tira, Eduardo —" Eduardo" nintzen berriz— Utzi gauzak beren horretan. Eta ez nauk Ramirezez bakarrik ari, Urtxipia kasuaz
|
ere
bai. Hik bide bihurri samarrak erabili dituk heure lanean eta, onar dezagun, nire gizonek ere sutsuegi jokatu ditek legea betearazteko beren eginbeharretan.
|
|
Eta zuk ere jo dituzu? Zuk
|
ere
bai. Gaiztoak ziren, gaiztoak?
|
|
Aparkatzea galaraztearren Udalak paratutako jardineretariko batera hustu nuen sabela. Azkar eta, honela mintza badadi, garbi
|
ere
bai. Ximurraren ondora itzultzean, nahasmendua ez zitzaidan arruntik aienatua, ezta nire gogoeten joan etorria azkartu ere.
|
|
—Hori guztia
|
ere
bai, nahi baduk —sumindura ezkutatu gabe—.
|