Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2001
‎Maiz pentsatu dut, eta esan ere bai inoiz, gogaideago dituela Txillardegik kontu kontari asmatuak gertatuak baino. Baduela, bestela esan, halako debekuren bat alegiazko ez diren egiazkoei hurbiltzeko, horrelakoen berri ematen abiatu bezain sarri larrugorrian azaltzen zaion eragozpena.
2002
‎Egunetan zehar iraun dezake, astebete baino gehiago ere bai inoiz.
2003
‎Leihoz leiho bizi ziren auzokoek ziotenez, maiz ikusten omen zuten bere gelan gorputz osoko ispiluaren aurrean bakarka dantzan, eta horretan ari zenean zoriontsu zela nabarmentzen omen zitzaion. Arin samar jantzia ibiltzen omen zen udan behinik behin etxe barruan zegoenean, jendeak esan edo pentsatu zezakeenari kasu handirik egin gabe, eta arinegi jantzia ere bai inoiz, norbaitek iragaitzez bezala bere adierazpenetan esan zuenez.
2005
‎21.16 Kumeak ondo janda hazteko, eraz duten guztia harrapatzen dute: armiarmak, sugeak, eta ugaztun txikiak ere bai inoiz. Edozer, kumeen zalaparta isiltzeko.
2006
‎Hankapalok mendean zeuzkan, noski, musika aparatuaren martingala guztiak, eta Gainsbourg Birkin bikotearen hatsanka patxanka saioa amaitzen zenean hasieratik abiarazten zuen abestia automatikoki, behar hainbat luzatuz. Musikaren isiltzea txortaldiaren bukaeratzat jotzen genuen, horrenbestez, baina bigarren ekinaldi bat ere izaten zen sarritan, atunetik txitxarrorako jauzia, eta hirugarren bat ere bai inoiz, txitxarrotik antxoara, eta, haietan guztietan," Je t’aime, moi non plus" entzungo genuen berriro, eta berriro, ohaideen irrikak ase eta auzokoen pazientzia agortu arte.
2008
‎Gazta egiten ez dakit ikasi dudan sekula, baina hasi orduan egin nintzen. Etxean amari eta ikusita gazta orduan etxean emakumeek egiten zuten, eta lagundu ere bai inoiz, ez oso zuzen beharbada baina... eta hemen hasi nintzen amak egiten zuena kopiatzen, inori esan gabe. Eta lehenengo atera zitzaizkidan gazta batzuk, txakurrek ere ez zituzten jaten!
2009
‎isilpeko sare bat osatu, adibidez, salatari bat hemen salatari bat han; langile liskartien artean geure aldeko langileak infiltratu, hitz errazekoak eta langileen hizkera bereganatzen dutenak, ongi ordainduak, grebak lehertzeko? edo grebak areagotzeko ere bai inoiz, langile arriskutsuak kale itsu batean sartzeko eta haiek erretzeko, mementoaren arabera. Ez dugu, ez, tankerik, aita, baina burdinazko ukabilak erabili ditugu, halako batean, iraultzaileen ukabilei aurre egiteko.
‎Lubos familiako amak gogoratzen du alaba izan zela gehien sufritu zuena, hemeretzi urterekin, bere logelan batez ere, bainugelan batez ere. Lubos familiako amak gogoratzen du botaka egiten zuela alabak ia egunero, goizean normalean, baina arratsaldean ere bai inoiz.
‎ikusmolde bat da, guk geuregana dezakeguna, etsaiaren aurka gogor eta sendo ekiteko; polizia militarrik ere ez dugu, baina polizia militarraren egituretatik zerbait ikas dezakegu; eta orduan bai, bi osagai horiekin zerbait egin dezakegu: isilpeko sare bat osatu, adibidez, salatari bat hemen salatari bat han; langile liskartien artean geure aldeko langileak infiltratu, hitz errazekoak eta langileen hizkera bereganatzen dutenak, ongi ordainduak, grebak lehertzeko... edo grebak areagotzeko ere bai inoiz, langile arriskutsuak kale itsu batean sartzeko eta haiek erretzeko, mementoaren arabera. Ez dugu, ez, tankerik, aita, baina burdinazko ukabilak erabili ditugu, halako batean, iraultzaileen ukabilei aurre egiteko.
2011
‎Horrelako burutazioetan galdurik eman ohi ditut orduak egunaren buruan etxera etorri eta bakarrik aurkitzen naizen ilunabar nekatuetan, eta irribarre gaizto bat egin ohi diot neure buruari eta barre triste bat ere bai inoiz errealitatera itzultzen naizenean, bai baitakit bakarrik bizitzen jarraituko dudala, eta urte gutxi barru afariaren poltsa eskuetan zintzilik dudala irudikatzen baitut neure burua ilunabarrean etxeko eskailerak igotzen, bakarrik bizi diren askok egiten duten moduan. Etxean sartu eta erantzungailua piztuko dut, beste behin ere, inork ez didala mezurik utzi aldez aurretik badakidan arren.
‎Eta ezkerraldean, iritzi artikulu bat, gutxiz gehienetan E. Salaberryrena euskaraz, gehienbat nazioarteko eta Frantziako politikaz, eta inoiz Euskal Herrikoaz. Albiste nagusiei buruzko iritziak ere bai inoiz, sinatu gabeak, maiz, P. Lafitterenak?. Barruko bizpahiru orri handietan herrietako kronikak, eta beste artikulu zenbait, maiz euskal kultur gertakariei lotuak, euskarazko antzerki, pastoral, liburu iruzkin eta gainerako.
2012
‎Denbora ez zen gelditzen, egunak. eguna ekartzen zuen hutsik gabe, eta Adan batzuetan izarrei begira egoten zen luze eta zabal etzanda lurrean, eta beste batzuetan, berriz, Kain txikiak gorria harrapatu zuenean eta, erbinudea bezala ibiltzen zen, urduri, bere buruari ekinda ere bai inoiz. Eta holaxe holaxe, egun batean azken ordua heldu zitzaion, bete zen harengan ordurako arrosan idatzita zegoen mezua, eta tristezia apur batez" badakit, Eva" esan zion andreari," badakit hainbat ezbehar izan ditugula eta ez zaizula behin ere ahaztuko zure seme maite Abeli gertatutakoa, baina zer da bizitza, Eva, ezpada guk ezagutu duguna, paradisuaz kanpokoa?".
2014
‎Badakizue, ni, izatez, ez naizela xamurra; kolpeak eman beharra eta gelditu beharra suertatu izan zait. Eutsi beharrean gertatu izan naiz, eta oldartu beharrean ere bai inoiz, eusteko modu bat baino ez baita?, kontu zehatzik atera gabe; zein bizimodutan murgildurik nengoen, haretxen eskakizunen arabera. Ikusia dut nik indarkeriaren deabrua, eta zekenkeriaren deabrua, eta grina kartsuaren deabrua; baina, arraioa!, deabru horiek, gogorrak, grinatsuak eta begigorriak ziren, gizonak menderatzen eta gobernatzen zituztenak, gizonak diotsuet.
‎Paseoak gero, zer, nor, zergatik, gaizki ulertuak, jatetxeak, gustuak antzekoak, oso desberdinak, berdin zion, ez zion berdin. Ibon hurbiltzen zen Algortara Irene Leioara baino gehiago, metroz lehenengo, oinez ere bai inoiz, auto zahar bat gero, 18 urtekoa. Betikoa autoan, dena betikoa, lehen bidaiak, lehen hotelak, betikoa hoteletan ere.
2015
‎Gainera, ni egunero nator hona, goiz ala arratsalde, gauez ere bai inoiz, zimurretik zimurrera gero eta gehiago kostatzen bazait ere ibiltzea. Aldakaren herdoila, hanketako zainen hantura?
‎Behin baino sarriago, irudimena aske, osatu nuen eszena. Batean eskopeta batekin, beste batean harritzar batekin buruan jota, aiztoz ere bai inoiz. Amesgaiztoetan, ostera, ekintza horren ondorioz gerta zekizkidakeenak gailentzen ziren.
2016
‎Bertako euskaldunen belaunez belauneko jarraipena ahulduz doa oro har, euskal eskola eta guzti; eus> erd mintzaldaketa lanean ari da. Osasun maila sendoagoko lekuetatik datorkien" euskal migrazioak", eta leku horiekiko harremanak (lanbidez, familiarteko harremanez,..) berdindu egiten du ordea, norabidez aldatu ere bai inoiz, galera hori. Indarberritze saio askoren abiaburu eta jomuga dira (BZ 6d) ko herritarrak. f) Egoera larrian daude (BZ 6e) mailako hiztun talde euskaldunok:
2017
‎Hori izan da joera elizan, eta erakunde publikoek ere gehienetan ez dute horri aurka egiteko egitasmorik hasi. Informazio faltagatik maiz, baina elizaren botereari aurka ez egiteko ere bai inoiz.
2018
‎Hasteko, bi ezaugarri horietako bakoitzaren hedadura historikoa ez da gaur egun dutena. Lehena Zuberoatik kanpoko hizkeretan egon zela (eta oraindik badela) badakigu, are penintsulako mintzoetan ere, Iruñean ere bai inoiz, eta egun ekialde euskaldun horretan baizik gordetzen ez dela, gero eta eremu urriagoan. Bigarren ezaugarria, ordea, berrikiago iritsi da Zuberoara (eta inguruko eremura), baina bestelako jatorria du, eta ez du ematen Tafallan, esaterako, inoiz egon denik.
2019
‎Batzuk etxekoandrearen pozbideez gozatzen dira arropa armairuan tolesturik; beste batzuek, berriz, nahiago dute abenturaren hordialdia. Batzuetan, emakumeak ez du egiten egoera baten orekari etengabe eutsi besterik, etengabe mehatxatuta egoten baita egoera hori, eta lur jota ere bai inoiz; beste batzuetan, emakumeak amairik gabe goratzen du bere ospea, Babelgo dorre bat balitz bezala, zerurantz begira alfer alferrik. Zenbaitek beste jardun batzuekin nahasten dute ezkontzatik kanpoko sedukzioa, eta abenturazale peto petoak iruditzen zaizkigu:
‎Espetxeko patioan sugandila ugari agertzen zen horman behera. Musker txiki bat ere bai inoiz, zeina murruan gora bidaltzen pasatzen nuen patioaldia. Lehenengo eskuekin eta gero palutxo batekin gorantz eragingo nion kurioso kurioso," igon hadi goraino eta, ezer ikusten ez badok be, lagunduidak, behintzat, handik zeozer ikus daitekeela pentsetan".
2020
‎Fedearen fenomenologia ez da gauza sinplea; sarritan ez dakigu benetan zer sinesten dugun; sinestea eta fedea edukitzea ere ez dira berdinak: zuk sorginetan edo horoskopoetan federik ez izan arren, sinets dezakezu funtzionatzen dutela jende askoren esperientzian, zeugan ere bai inoiz agian. Fetitxismoaren formula oso da arrunta:
2023
‎AGK k baimendutako tarteetako batzuk, ez denak, basoan paseatzeko baliatu ohi ditut. Neu bakarrik eta BKSrik gabe joaten naiz gehienetan, baina amarekin ere bai inoiz edo behin, hark horretarako astia gutxitan izaten badu ere. Lurrean ez zuen halako ohiturarik, baina hemen betebehar bat dela iruditzen zaio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia