Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 171

2000
‎—eta, hatz erakusle mehatxuzko hura aitzinaturik, bere sententzia eman zidan—: Bazkalondoan kondenatuen ziegarat eramanen haut, non egun batez egonen baihaiz, eta ogia baizik ez duk izanen janari, ura edari! —eta hitz haiekin batean, Mattin ikusi nuen, anaia, eskuek betartea estaltzen ziotela, irria atxik ezinik, ezin hobekiago erakusten zidalarik, gisa hartan, ezen batzuen zorionak bertzeen zorigaitza duela sorburu eta iturburu.
‎Eta, azkenik, badakizue: egunen batean elkarrenganik bereiztea erabakiko bazenute eta, beraz, Joanikotek bere dorretxerat joaitea erabakiko balu, berarekin eramanen lituzke dorretxeari dagozkion morroi neskameak, baita abereak ere, testamentean sinatuaren arabera, zeren eta etxe bakoitzak baitu bere enborra, eta enbor horretan sartzen dira lurrak eta aziendak —eta, haiek erran ondoren, aitari eta osaba Joanikoti so egiten ziela, akabatu zuen—: Arratsaldean zuekin hitz egin nahi nuke bakarka, zeren ez bainuke nahi biharko egunean zuen artean liskarrik sor ledin, ene testamenta dela kausa.
‎Alferrik dabil, bai, Graziana...", eta burua berriro Maddalenen paparrean pausatu, eta honek irri egin zion berriro; eta osabak orduan erran zion: " Edozein egunetan neure dorretxerat eramanen zaitut"; eta Maddalenek ihardetsi zion: " Ez.
‎—Eta horrek, beraz, biok Kubarat joan behar duzuela erran nahi du, La Habanan hartu ahal izaiteko Espainiarat eramanen zaituzten galeoi flota arauzkoa... Cumanátik La Habanarako itsasaldiaz, berriz, nerau ardura naiteke, jakin dezazuen zein untzitan itsasoratu behar duzuen eta noiz, zeren ezagutzen baitut Cumanáko portuko marinelengan eta gainerako itsas jendeengan eraginik duen gizonik...
‎—Ene sekeretua hire sekeretua duk orain, Joanes, eta sekeretu hori untzi tipi bat izanen duk, biok elkarrekin eramanen gaituena.
‎Hantxe desegin zitzaidan, bat batean, istant batzuk lehenagoko liluramendua! Baina, halarik ere, ez nuen artean etsi nahi eta, neure sineste itsuari atxikirik, amestu nuen ezen, galtzak goratu orduko, eskuz jaso eta eskuan eramanen zuela dukeak bere eskrementuen fruitua, zeren, soberakinak ere, zilarrezkoak edo urrezkoak direnean, ez baitira izan ohi soberako. Haatik, bere egitekoa akabatu eta galtzak goratu bezain fite, alde egin zuen.
‎Ez dakit. ...akizu ezen ehiza dabilen lekuetan ehiztaririk onena dela jaun Gezur —emanen ahal dit Bertzeokoak honako izen propio hau erabiltzeko baimendua eta lizentzia, bere don Bildurren eredurat! — Baina, gezurra edo egia izan, dukearen hitzak buru buruan sartu zitzaizkion Mattini... are gehiago dukeak antzeko hitzak xuxendu zizkionean adio egiteko orduan, eta promes egin zionean ezen bere etxerat eramanen zuela —dukearen etxerat, bai! —, frogen froga hura gainditu ondoren. Eta Mattinek, nola aita bezalakoa baitzen eta buruan gauzaren bat sartzen zitzaionean ez baitzuen etsiko, halaxe erran zuen:
‎Halako moldez, non iduritu baitzitzaidan ezen, kapitainaren hitzen berotik, ni ere hautatu ninduela jada itsasoak. Eta, nola arestian erran baitzidan, bertze mila konturen artean, ezen hurrengo hilean iltkitzekoa zela Amsterdamerat eramanen gintuen untzia, hala, erran nion:
‎" Oineko hatzaz ez, baina eskukoaz berdin berdin egin dezaket bekatu!", eta, hura erran bezain sarri, keinu itsusi bat egin nion, apezari neure popa erakusten niola eta hatza pentsa dezakezun lekurat neramala. Samindu eta sumindu zitzaidan apeza, erranez ezen, errespetua eta begirunea zor niola Jainkoaren ministroa zen aldetik, baita ni baino zaharragoa zen aldetik ere, eta ezin seriosago mehatxatu ninduen ezen auzitarat eramanen ninduela. Jalgi ziren liskar hartan kapitaina eta frantsesez zekiten bertze hiruzpalau marinel ene alde, erraiten zutelarik ezen giristino zaharra nintzela, eta estatu eta kondizino ezin hobekoa, Nafarroako handiki baten semea, hau eta bertze, eta, nola mundu honetan kasik ez dagoen ate hertsirik, urrezko edo zilarrezko gakoz ireki ezin daitekeenik, amore eman zuen finean apezak zilarrezko hiru errealen truke.
‎Ustekabekoaren ondotik, ordea, burua argituz joan zitzaidan. Guardien ohiko sarealdi baten aitzinean ote nengoen, bada, eta gartzelarat eramanen ote ninduten haiek. Zeren aditua bainengoen ezen agintariek eta gobernariek batzuetan halako neurriak hartzen zituztela hain fama gaixtoko lekuetan, ez dakit jendea bide xuxenetik abiarazteko asmoz edo, bertzerik gabe, iduri egiteko.
‎Gainera, ez duzu Unaiz kezkatu behar, mintzatua bainaiz Marixarekin: iluntzean haiek eramanen dute bueltan zuenera.
‎—Oso oker hago uste baduk inora eramanen haudala, lau kafe huts elkarren segidan edanaraztera. " Ttipi" deituko diat berriz, baina lehenago, Kimikaren jainkoei hel eginen zieagu.
‎—Hik, berriz —Ttipiri—, ametsetan ere ez huke asmatuko zer den hiru ume inguruan izatea, talakan, amak agindu dielako aqua park batera eramanen dituela.
‎—Amatxirenera eramanen dut. Gustatzen?
‎Erabateko segurtasuna izateko Soriaren alargunaren lekukotasuna behar diagu. Gorpua hobitik ateratzean gurekin eramanen diagu ikustaldia egitera.
‎Erantzunak berehalakoa eta baiezkoa behar zuen. Eta horrela ihardetsi nion, hirugarrenez, baietz alegia, istant horretan Jupiterra oporretan eramanen ote nuen galdetu izan balit ere ihardetsiko niokeen gisa berean.
‎Nonbait behar zuen, hala ere, erregelamenduzko armak, gaurko egun beroan izerdi tantarik ere eragiten ez zion traje zimurtuaren zoko moko ezkuturen batean jagole. Besazpikorik eramanen ote zuen, Elliot Nessen" Ukigaitzen" gisara?
2001
‎Goio han egon zen, gurdiei begira, idiak ardilarrua buruan, aittitte painelua buruan, auzokoak eskuarez edo sardez ekinean. Loak hartu eta amets egin zuen zaku bat ekarri ziotela, giza edo abere gorputz zatitu bat, eta berak ez zekiela zer egin, eta ezin zuela zakua abandonatu, zakur edo piztiaren batek eramanen zuelakoan. Eta orduan beste zaku bat ekartzen ziotela, eta ez zuela irekitzeko ausardiarik, noren gorpua ote zen beldurrez, eta gero beste bat.
‎Besoetan eramanen duzu, bere txikian ere pisua izanen du eta arnasa hartuko duzu enbarkazio albora ailegatzean. Kumearen gorputz biguna lurrrean utzi eta umea zeuregana itzuliko da tarra tarra, zeure boten artean igurtziko du bizkarra, laztan berrien bila.
‎Helikopteroz eramanen dute jende guztia ontziraino.
2004
‎Inor (Weber bera, beharbada) azalduz gero, inguruko karrikaren baten berri galdetuko nion. Nire hizkera apur bat bitxiak eta eskuan eramanen nuen maletak bidaiari galdua nintzela sinetsaraziko zioten.
‎–Nekaturik hago, Oskar. Denok gaudek nekaturik –Ibarra ere zutitu zen– Nirean afalduko diagu, eta gero etxera eramanen haut.
‎Agian, gazte euskalduna mezulari bat besterik ez zen izanen: Frantziako edo Bretainia Handiko isilpeko zerbitzuei mezuren bat eramanen zien mandatu mutil ziztrin bat besterik ez. Hala izanez gero, mezua harrapatzen saiatuko zen Del Valle.
‎–.. hondamendira eramanen dute Alemania politika basa horrekin. Infernuko zulora zuzen zuzenean.
‎Hartaraino iritsi baldin baziren, ez zitzaien oso zail gertatuko beren gizona Iruñean ezkondu zela jakitea... baita bertan seme bat izan zuela ere. Seme hari buruzko ikerketa soil batek Frantzian erbesteraturiko gudari malenkoniatsu harenganaino eramanen zituen. Oskar izeneko gudari harenganaino.
2006
‎–Saiatu naiz, baina alferrik. Ehun euroko billete pila bat eramanen banu, beharbada...
‎Ez zen debaldeko ikara. Ahul sortu zen haurra eta, sortzeko ahulezia ezin gaindituz, iduri zuen lehen haize kolpeak eramanen zuela berekin, anaiari gertatu bezala. Haren sorreratik urtebetera gabe, gaztelua doluz jantzi zen berriz, baina ez neskatikoarendako.
‎–Eta egun batean fede berria eramanen diagu harat, ezta Joanes?
‎Inoren ez deusen esperoan egon gabe, Languedocera abiatu zen Colignyrekin biltzera, Biarnon barna oinaztura odoltsu bat bezala iragan ondoan. Hurrengo hilabeteetan, abantzu Parisko ateetaraino eramanen zuten, bien artean, Fedearen Armada.
‎Ramonaren hitzez oroitu nintzen, ikusi nuen hondar aldian: " hau finitzen delarik, hemendik urrun, arrunt urrun eramanen nauk".
‎Erregeordearen idazkari Abaurrek guti faltan ez zuen afera guztia hondoratu. Inork galdegin gabe, kalkuluetan abiatu zen, gisa horretako ikasketa batzuek zenbat erreal eramanen ote zioten erregeordetzaren kutxa behar baino hutsagoari. Erran zitekeen bekaitz zegoela Agerreren zorteaz.
‎Eskerrak horri. Bertzenaz haien pisuak hondora eramanen ninduen Ihurin zango bat sartu orduko. Ez bainuen ibaia gogoan izan ihesa prestatzean.
‎–Hau finitzen delarik, hemendik urrun, arrunt urrun eramanen nauk –xuxurlatu zidan nire ondotik pasatzean.
2009
‎–Segi bilatzen, erran zuen?. Nolanahi ere, ordainagiri hau eramanen dut. Nafarroako Kutxan emanen digute kontu horren mugimenduen berri.
‎Ordurako Anak gela bat hartua zuen Bordeleko hotel txiki batean. Planaren arabera, Goikoetxeak Ana bere autoan hartu eta Baionako tren geltokira eramanen zuen. Goikoetxearen etxeko garajean zure emaztearen gauzez betetako maleta bat aurkitu dugu:
‎–Anaren azken hiru kasuen berri eman didazu, eten zion Oskarrek?, baina, jakina, Anak afera ugari eramanen zituen azken urteotan. Zure ustez horietakoren batek?
‎–Traje horrek ehun bat urtez zahartzen zaitu, erran zion?. Gero Armanira eramanen zaitut, eta ikusiko duzu zer den benetako trajea. Hala ere, trapu hori egokia izanen da paraje hauetan.
‎Joseba eta Gregory pasilloan ziren entzuten. . Eroetxera eramanen dute bolada baterako eta, hobetzen denean, berriz itzuliko da?, aipatu zuen Gregoryk. Beste geletatik ere jendea irten zen.
‎–Nik irratira eramanen ditut txostenak eta haiek, emanaldi berezi batzuetan, aireratu eginen dituzte, bukatu zuen Mr. Jamesek?.
‎Egoera hari ergela zeritzon Josebak, baina erabakirik zeukan ez zuela atzera pausorik emanen, ez zela emakume horren jostailu izanen; eta beharrez horrela gertatuko balitz, funtzioak iraultzen jakinen lukeela; jostailu izatetik jostalari izatera eramanen lukeela bere burua.
‎Zuregatik zeruak eta eguzkiak eta izarrak margotuko ditut metro en sabaietan eta zuhaitzak paretetan. Ala bestela, nire autoz ekarri eramanen zaitut egunero lanera eta etxera.
‎Errazena arropak trukatzea zen. Jadaneko, Henrike eta biak hein berekoak ginen, luze eta zabal. Berak hautatu zuen nik zer eramanen nuen. Niretik non hautaturik ez zen.
‎Maskara zuri bat eman zidaten bisaiarako, gainerako gonbidatu gehienek ere eramanen zutelakoan. Alferreko gehigarria iruditu zitzaidan.
‎Bana erosi nuen nire diruz. Hurrengo urteetan beti eramanen nituen neure pusken artean.
‎Gogotik ala gogoz kontra, laguntzeko prest agertu zen: erraten nion egunean erraten nion lekura eramanen zituen nire gauzak. Ez dut uste deus salatu zionik Estefaniari.
‎–Ez kentzera saiatu. Bertzenaz, kateaturik eramanen zaitugu, zarena zarela.
‎Babestuko gaitiztek erregeren soldaduak gure ondotik ateratzen badira. Sedana eramanen gaitiztek, eta Sedanen seguru ez bagaude, Alemaniako printzerri erreformaturen batera.
‎–Zure aitaren agindua beterik, noizbait eramanen dugu Iruñera.
‎–Zirtzil alaena! Hik uste duk erregina eta printzea akort izan gabe eramanen hindudala nirekin?
‎Zailena egina genuen. Xalanta bat esperoan genuen, Senaren ezker aldera eramanen gintuena. Inoiz ez ginen hartara igan.
2010
‎Intelektual eta bertze alde batera begira, Rifeko militar espainolek abertzaletasun beliko eta arrazista hasi zuten, gerra totalaren lehen urratsak emanez. Hamarkada bat geroago, sarraskien gerra totalaren metodoak, saiakuntzak eta eskarmentuak penintsulara eramanen zituzten. Horretarako gerrako taktika mobilizazio totalean eraldatu zen, Espainiako totalitarismoaren gurutzadan.
‎Fetixismo gerrazalea eta teknikaren mistika zuzendu barik,, aztikeria errun honek? gerra zibilera eramanen zuelako abisua emana zuen Benjaminek.
2011
‎Baina amak ez zian, artean, bukatu, eta, hatza goiti zeramala, ezin ozenago erran zian: . Herria deuseztatzeko eta ibaia hondatzeko asmoa duzue, baina ez ahantz, gaizki tratatuz gero, suge beldurgarri bihur litekeela ibaia, eta ibaiak berak eramanen zaituztela hondamendira!?. Begiratu nioan alkateari, eta irri bat antzeman nioan, hotza bezain ironikoa; begiratu nioan, halaber, Faustinori, eta berdin:
‎–erantzun zizun don Salustiok erabakitasun handiz; gero, ordea, betilunean argi izpi bat pizten zitzaiola, gehitu zuen?: Baina hago lasai, Satur, zeren, infernura bahoa ere, abokatu onak baitauzkak bertze munduan, infernutik zerura eramanen hautenak: Abraham eta Jakob, David eta Salomón?
‎–Eta etxeko mandoek zu zeu eramanen zaituzte egunen batean zerura, beharbada, ezta, Satur?
‎Hura ez zen, haatik, hegazkinak aipagai genituèn lehen aldia, zeren noiznahi entzuten baikenuen, bertzenaz ere, edonoren ahotan, jota ezagun hura: . Pablo Radaren amona/ dabil zeru eske;/ bere bilobak baleki/ eramanen luke?, bizi bizirik baitzegoen, artean, inguruko herrietako jendearen baitan, Pablo Radak eta Nicolás Francok egin zutèn balentria, Plus Ultra izeneko hegazkinarekin ozeanoa zeharkatzen zutela, Ameriketaraino.
‎Zoaz lasai logelara. Nik sutondotik atera eta berehala eramanen dizut harri beroa zapi zurian bilduta.
‎Ate txakur umilak oroitzera eseriko ziren. Haizea hasperenka, zirrikitu guztietatik sartuko zen etxeetara, eta sutondoetako errautsa eramanen zuen.
‎–Ergel madarikatua, esaten du Ezekielek?, belea ere lurpera eramanen ahal duzu.
‎Presebalek, haurra besoetan hartu eta leihora eramanen du gauzak ezagut ditzan.
‎–Ez, ez da hori, munduan behin leku bat hartzen baduzu, leku hori besterik ez duzu izanen, erantzun dio gazte lodiak, poema greziar bat gogorarazi nahirik Mireni?. Kondena bat bezala, gure baitan eramanen dugu geure karrika, geure hiria, geure herrialde hori.
‎Badatoz erizaina eta bi zomorroi. Bunkerrera eramanen dute nire lagun poeta, eta gogor egiten baldin badie lo terapeutikoan murgilduko dute injekzio gozo bat emanda.? (80 or.)
‎Goio han egon zen, gurdiei begira, idiak ardilarrua buruan, aittitte painelua buruan, auzokoak eskuarez edo sardez ekinean. Loak hartu eta amets egin zuen zaku bat ekarri ziotela, giza edo abere gorputz zatitu bat, eta berak ez zekiela zer egin, eta ezin zuela zakua abandonatu, zakur edo piztiaren batek eramanen zuelakoan. Eta orduan beste zaku bat ekartzen ziotela, eta ez zuela irekitzeko ausardiarik, noren gorpua ote zen beldurrez, eta gero beste bat.
‎–Urdanga horrek galbidera eramanen zuela ohartarazi nion Juleni, erran zuen ahotsa dar dar?. Nik banekien puta hori bisitan joaten zitzaiola espetxera.
‎Egoerak ez zuen irtenbiderik, ordea. Hura film kaskar bat izan balitz, aitonak mutil alemana tiro batez garbitu eta dirua eramanen zuen. Baina, jakina, nor da gauza gizaki bat odol hotzean hiltzeko?
‎–Antartidara eramanen nuke aitona, erantzun zuen Lucíak zalantzarik egin gabe.
‎Goazen autora. Etxera eramanen zaitut.
‎–Beste mesede bat eskatu behar diot Dirkschneider jaunari, erran zuen Lucíak poltsatik kamera ateraz?. Aitonak poz handia hartuko luke bere aspaldiko adiskidearen bideo bat eramanen banio.
‎Nekatuegi zegoen Lidiaren erretolika entzuteko. Beste uneren batean eramanen zuen liburu alu hura Amaiurrera, eta, umoreko egonez gero, desenkusa mezu bat bidaliko zion Lidiari.
‎–Ahaztu orduan txokolatea. Lore batzuk eramanen dizkiet hilobira.
‎Baina, ongi pentsatuta, zer galdu duzu? Emakume zital bat, zutaz etengabe baliatzen zen bizkarroi bat, eta maite arren, galbidera eramanen zintuen gaixo bat.
‎–Oraindik goiz da ezer segurutzat jotzeko, baina aitorpen bat tartean izanik... Dena den, ikerketa amaieraraino eramanen dugu, Izu jauna. Zure anaiaren hiltzailea aurkituko dugu.
‎–Zer edo zer susmatuko zuten, handik aurrera ez baitzen judu gehiagorik agertu gure zonaldean. Mugako beste tokiren batera eramanen zituzten, edo denak harria pikatzera bidaliko zituzten. Auskalo.
2012
‎–Mariano, Mireni agindu diot neuk eramanen nuela etxera.
‎–Oroitu naiz. Gero eramanen dizkizut. Zergatik ez zaude ohean?
‎–Goiz amaituko dugu gaur. Nahi baduzu, zer edo zer erosi eta etxera eramanen dizut.
‎–Orduan, bihar goizean ikastolara eramanen dut Ander, ezta? –galdetu zion Jonek, elkarrizketa hain modu penagarrian ez amaitzearren.
‎–Aitari deituko diot. Berak eramanen du Ander ikastolara.
‎–Zer ari zara hemen? Erran dizut aitak eramanen zuela Ander.
‎–Nahi duzu atxilotzea, ttiki? Eskuburdinak jarri eta espetxera eramanen dugu, lapur eta hiltzaileekin.
‎Orain ez zegoen atzera egiterik. Garai batean bide bat aukeratu zuen, merezi zuen mundura eramanen zuelakoan. Baina bide hark kaka besterik ez zion eman:
‎Dasilvak ez zuen aurpegia sentitzen. Gomazko mozorroa eramanen balu bezala zen. Hauts gehiegi hartu zuen.
2013
‎Emakumeak eta txalupak debekatuta daude, jolas serioa da hau gero. Txakur bat eramanen luke, hori seguru. Zakurra ez, txakurra baino.
‎Gainerakoan, Abdul Alimek bere baitaren baitan eramanen zuen, bizitza osorako eraman ere, xeikaren jauregiak eta lurrek eragin ziotèn mirespena.
‎Bigarren desioa, berriz, lehenengo ametsaren haritik etorri zitzaion: Raissa kondenatua zegoen asto gainean ikastera, baina zer, Al Qamar ek gainean eramanen balu egunen batean, hodei batetik bertzera hegan, zaldirik bizkorrenaren gainetik?. Hirugarrena, berriz?
‎ibili zuek, bai, saguak bezala, zeuen tipikeria horietan sartuta, harri puska zuri ezdeus hori nork eramanen? ibili, bai, balizko gaztaren gibeletik, arranoa datorrenean guztiak eramanen zaituzte-eta!
‎Bulegoan lanean ari zen, adibidez, proiektu bati buru belarri emana, eta, bere irudimenak, bat batean, planoko marra eta lerroen artean jauzi egin eta Afganistango mendietara eramaten zuen, non bere komandanteak akabatu zuèn emakume histerikoaren irudia etortzen baitzitzaion, baita buruzagiarekin eztabaidan hasi ere: kabroia halakoa!, putakumea halakoa!, infernura eramanen ahal hau Allah guztiahaldunak?!
‎–Turanbun go ospitalera eramanen dugu!
‎Autobusik ez zagok ordu honetan? Traktorean eramanen diagu!
‎–Nik bederen zernahi eginen nikek hire alde, baita begiak eman ere??. Hamzak ahoa ireki zuen, baina buruan zituèn hitzek urrunegi eramanen zutelakoan, isildu egin zen, ez ordea Yazîd, zeinak hasitako erranari berrekin baitzion:
‎–Abdel Haqqek ez lidakek barkatuko, eta segi ezak heure bidean, Omar. Badakik, gainera, ez gaudela bakarrik, Ibrahimek eta Xadiak beren etxera eramanen baikaituzte Hamza eta biok. Gure etxea handiegia geratu duk?
‎eta horrek alaitu egiten zuela bera ere, baina egia da, halaber, halako kezka bat ere sustraitu zitzaiola, mutilak, garai batean kikilduta bezala zegoenak, aitzina eta aitzina egiten baitzuen ikerketak irekitako bidean barrena, bide hark, mutila orekatzeaz gain, bizitzeko zentzua berreskurarazi baitzion une hartan?, etsi gabe: nora eramanen ote zuen, baina, bide hark semea?
‎Izeba Beatriz, osaba Tristan. Heldu den astean, errege Felipe Iruñera etortzen den egunean, osaba izanen da hura estaliko duen palioa eramanen duten lau nobleetarik. Zer diozu horretaz?
‎Ederki ezagutu ere. . Hau finitzen delarik, hemendik urrun, arrunt urrun eramanen nauk?, erran zidan behin batean. Ez nuen inoiz inora eraman.
‎Bai soldaduen artean bai buruzagien artean tarteka sortzen zirèn eztabaida eta tirabiretan ezin garbiago ikusten zuen hura guztia Hamzak, halako moldez, non maiz irentsi behar izaten baitzituen erraietarik sortzen zitzaizkiòn garrasi mingarri haiek, mujahidinen eta burukideen aurka: ibili zuek, bai, saguak bezala, zeuen tipikeria horietan sartuta, harri puska zuri ezdeus hori nork eramanen... ibili, bai, balizko gaztaren gibeletik, arranoa datorrenean guztiak eramanen zaituzte-eta!
‎Bulegoan lanean ari zen, adibidez, proiektu bati buru belarri emana, eta, bere irudimenak, bat batean, planoko marra eta lerroen artean jauzi egin eta Afganistango mendietara eramaten zuen, non bere komandanteak akabatu zuèn emakume histerikoaren irudia etortzen baitzitzaion, baita buruzagiarekin eztabaidan hasi ere: kabroia halakoa!, putakumea halakoa!, infernura eramanen ahal hau Allah guztiahaldunak...!
‎Gainerakoan, Abdul Alimek bere baitaren baitan eramanen zuen –bizitza osorako eraman ere– xeikaren jauregiak eta lurrek eragin ziotèn mirespena. Lurrek batez ere.
‎" Nik bederen zernahi eginen nikek hire alde, baita begiak eman ere...". Hamzak ahoa ireki zuen, baina buruan zituèn hitzek urrunegi eramanen zutelakoan, isildu egin zen... ez ordea Yazîd, zeinak hasitako erranari berrekin baitzion: " Begiak bai, baina potroak ez... horiek neuretzat ditiat-eta!, zer uste duk, bada?, kar kar kar...".
‎Egia da amak, Hamza lur jota ikusi ondoren, gero eta osoago eta alaiago ikusten zuela –solasturi aparta zen semea, serio ari behar izaten zenean serio aritzen zena, baina baita grazia handikoa ere, axaleko solasetan– eta horrek alaitu egiten zuela bera ere, baina egia da, halaber, halako kezka bat ere sustraitu zitzaiola, mutilak, garai batean kikilduta bezala zegoenak, aitzina eta aitzina egiten baitzuen ikerketak irekitako bidean barrena –bide hark, mutila orekatzeaz gain, bizitzeko zentzua berreskurarazi baitzion une hartan–, etsi gabe: nora eramanen ote zuen, baina, bide hark semea?
‎–Abdel Haqqek ez lidakek barkatuko, eta segi ezak heure bidean, Omar. Badakik, gainera, ez gaudela bakarrik, Ibrahimek eta Xadiak beren etxera eramanen baikaituzte Hamza eta biok. Gure etxea handiegia geratu duk...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia