Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 860

2000
‎NIRE helburua ez da erakaspen bat emaitea nire lagun Arnaldo, Joseba eta Rafari. Herri hunentzat eramaiten duten lanak gainditzen du mediatikoki erakutsia dena. Ulertzen ditut beren ezadostasunak, zonbait aldiz adierazle eta partaide naiz ere, eta badakit herritarrak adierazi behar direla.
‎Irrealak dirudite, ez errealitatetik kanpo daudelako, errealitatearen eta fantasiaren artean aise dabiltzalako baizik" (El Diario Vasco). Haatik, gure aburuz, pertsonaien arteko lokarria bere buruak suntsipenera eramateko duten joera da. Bestalde, Pasaia Blues eleberriaz mintzatzean honela adierazi zuen egileak pertsonaiek eleberri honetan betetzen duten lekua:
‎Baina, geroko kontuak aitzinatzen ibili gabe, derradan ezen Mattin arras gogaitzen zela eskola haietan, batik bat bakarkako trabailuan jartzen gintuenean, halako tailuz, non zernahiren aitzakia egiten baitzuen haietarat ez azaltzeko, zer erranik ez aita etxeratzen zenean, zeren eta aitak, orduan, anitzetan eramaiten baitzuen goizean goiz ehizarat edo txakurren paseatzerat, jaun Marcelek eskola emaiten zigun orduetan, hain zuzen ere. Eta, ehiza zela eta ezpata zela, burua ere anitzetan joaiten zitzaion Mattini, eta orduan jaun Marcelek —zeina baitzen, bertzenaz, gizon pazientziatsua—, erraiten zion:
‎Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan. Nik ez dakit ba ote zuen hartan zer ikusirik pulpiturat eramaiten zuen burezurrak, huraxe zelako, hain zuzen ere, haren ohitura, baina baietz erranen nuke, zeren eta batzuetan burezurra bi eskuz hartu eta oihuka erraiten baitzuen: " Hona hemen, hona hemen bai, zuen etorkizuna, eta damu zaitezte, bada...!", erakusten zuelarik modu hartan ezen ezin hobeki mugitzen zituela teatroaren hariak, nola baitzegokion, hezkuntzaz eta ikaskuntzaz, jesuita bati.
‎OSABA Joanikot, igande guztietan mezatarat joaiten ez zen arren, batzuetan joaiten zen," iduri egiterat", berak erraiten zuen bezala... eta igande hartan ere joan zen, nik ez dakit iduri egiterat... edo apez misionestaren dohainen neurtzerat, jakinminaren, haren aldeko laudorioak aditu ondoren. Baina osaba gizon urduria zen, eta, iduri egite hartan, batzuetan, igarri egiten zitzaion urduritasuna, bizkarra eta besagainak aitzina eta gibela eramaiten zituela, etengabe; aita Bartolomek sermoia hasi zuelarik, berriz, berretu eta areagotu egin zitzaizkion keinu urduri haiek... eta, keinu haien karietarat, ulertu nuen ezen sufritzen ari zela, eta nekez disimula zezakeela bere sufrimendu hura, sermoiaren gehiegikeriak pazientzia agortu balio bezala, hasi bezain fite. Izan ere, Nafarroaz eta katolikotasunaz aritu zen apeza, eta Nafarroak izan zuen suerteaz, noiz eta Fernando Katolikoak erresuma bereganatu baitzuen eta Jainkoaren erresuma are handiagorako irabazi; eta erran zuen:
‎Are gehiago: aitak bolada luzeak egiten zituen kanpoan, eta amak eramaiten zuen orduan kontu haren ardura.
‎Halarik ere, ez izaitez ez jokabidez ziren biak bat, zeren, batetik, aita urduriagoa eta sutsuagoa baitzen, eta ama hotzagoa eta urrunagoa; eta zeren, bertzetik, bere boterearen eta nagusitasunaren ezartzeko, aitak oihuak eta mota guztietako keinuak erabiltzen eta manaiatzen baitzituen, eta amak, berriz, behakoak eta hitz isilak, edo isiluneak... eta eskuan usu eramaiten zuen txilina.
‎Jauregirat bildu zen jende hartarik, jaun André, hiru gizon aipatu eta bereiziko nituzke: haietarik bat kalonje bat zen, don Claudio izenekoa, dukearen konfesorea zena eta dukeak bidaia guztietan eramaiten zuena, badaezpada, zeren nehork ez baitaki zein izan daitekeen Jainkoaren nahia eta borondatea, eta dukeak bere ondoan nahi zuen hura heriotzako orenean; bertze biak, berriz, bi toreatzaile haiek ziren, Curro Banderas eta Paco Corrales zeriztenak: azken honek torero ausart bezain adoretsuaren fama zuen —ongi irabazia, bertzalde, kontatzen ziren erdiak egia izaitekotan—, zeren erraiten baitzen, konparazione, ezen, ehun zezenez goiti toreatu eta lau adarkada larri izan zituela, eta ehunez goitiko haien artean hiru zezen hil zituela, haiek toriletik atera bezain sarri, paratzen zelarik, hartarakotz, toriletik beretik hamar bat urratserat, hanka bat belauniko, lantza eskuan tinko... eta harekin egiten ziola buru zezenari, zeina, bere lasterraldian, lantza topatu eta ziplo eroriko baitzen, toreroak bere" lantzean" asmatzekotan, noski; edo, huts eginik, toreroa bera harrapatu eta adarkatuko zuen zezenak, inarrosiko zuen airean itzulipurdika, hilko zuen segurki.
‎Baina, kontatuko dizudanaren ulertzeko, jakizu ezen osaba, alde batetik, zuhurra zela eta buru argia, baina zuhurra zen neurrian zela, bertzetik, jostetari emana, zeren eta biziki maite baitzuen josteta, halako moldez, non zuhurtziak osaba periletik itzurtzerat eramaiten zuen neurri berean eramaiten zuen jostetak perilaren ontzat hartzerat eta perilaren mugetan ibiltzerat, muga iragaiteko arriskuan jartzen zelarik, ez noiznahi den, baina bai noizik behin. Hala erranik, kontradikzione bat lidurike, baina kondizione bikoitz hura osabaren baitaren baitakoa zen.
‎Baina, kontatuko dizudanaren ulertzeko, jakizu ezen osaba, alde batetik, zuhurra zela eta buru argia, baina zuhurra zen neurrian zela, bertzetik, jostetari emana, zeren eta biziki maite baitzuen josteta, halako moldez, non zuhurtziak osaba periletik itzurtzerat eramaiten zuen neurri berean eramaiten zuen jostetak perilaren ontzat hartzerat eta perilaren mugetan ibiltzerat, muga iragaiteko arriskuan jartzen zelarik, ez noiznahi den, baina bai noizik behin. Hala erranik, kontradikzione bat lidurike, baina kondizione bikoitz hura osabaren baitaren baitakoa zen.
‎—Zer irabazten dut nik, ordea, deabruak eramaiten bazaitu edo eskorbutuak. Deus ez!
‎Eta galdetzen zigun behin eta berriro —sumak eta errestak orain, multiplikazioneak eta dibisioneak gero, guztiak nahasirik batzuetan—, eta apustu iduriko haietan garaile izaiten zenari poltsikoan gorderik eramaiten zituen hurrak edo intxaurrak emaiten zizkion.
‎Eta egun batean aitonak apezari joko hartan irakatsi eta, handik harat, noiznahi den aritzen ziren biak xake taularen aitzinean. Eta batzuetan ni ere haiei beha egoiten nintzen, eta oroitzen dut ezen apezak edonoiz eramaiten zituela zaldunen zaldiak, haien jauzietan, koadro bat edo bi koadro haratago, batez ere ikasi berritan. Eta aitona Nikolasek, nola baitzuen Miguel de Cervantesen don Kixote irakurria, erraiten zion:
‎Eta zenbatenaz egitenago zuen, bere barren borroka hartan, sineste alderat, hainbatenaz adieraztenago zuen haren bisaiak ene aurkako mesprezua eta erdeinua, narda eta higuina. Eta, noiz eta guztiz sinetsi baitzuen, nehoiz ez bezala sutu eta koleratu zitzaidan, eta, aulkitik altxatu, begi ezin basatiago haiek ene begietarat xuxendu, paparretik atxiki eta, ateraino eramaiten ninduela, ezin bortizkiago erreprehenditu ninduen:
‎Gaueko haize zakarrak eramanak zituen bertatik lore guztiak.
‎" Baina ama ez zen ene erabakiaz ez ene zuhurtasunaz fido, eta etxerat ninderamala, erran zidan: ...k zentzatzen zaren’ Hatsarrean amaren deliberamenduaren kontra agertu nintzen —ohi bezala, alferrik, nahiz eta onartu behar dudan ezen, deliberamendu hartaz denaz bezainbatean, guztiz asmatu zuela gure amak—, zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea, eraman handikoa eta moja batzuekin lan egiten zuena ospitale batean, norat eramaiten baitzituen aurkientza haietariko jende printzipalak bere gaixoak eta eriak, gorputzezkoak nahiz arimazkoak. Eta ospitale hartan doña Lidia arduratzen zen batik bat arimaz eri geundenez —jendearen ustetan burutik gaizki geundenez, alegia— eta, nola bainindoan harenganat beharturik, hala, lehen egunetan, mendeku gisa, hari hitzik ez egitea pentsatu nuen... alferrik, zeren eta doña Lidiak irabazi baininduen apur bana.
‎Eta hala zen guztia Rosa de Osoriorekin eta hala ehotzen zuen egunoroz zeta fin batez gure amorioaren oihala... eta hala eta halatan zen hura, munduan ezagutu izan ditudan bertze emazteki guztiekin konparaturik, diferent. Izan ere, ene amorio guztiak begietan hasi eta begietan akabatu izan zitzaizkidan, harekin izan nuena salbu... zeren Rosa jakintsua zen eta bere jakintasuna jartzen zuen gure amorioaren zerbitzuan, eta zeren, ondorez, behakoak ez ezik, hitzak ere genituen, eta hitzek are sakonago egiten zuten begiek adierazia eta are urrunago eramaiten gintuzten, urratsez urrats.
‎Izan ere, goiko leiho tipiak irekitzen zizkigutenean, haizeak usain bereziren bat ekartzen zigun kanpotik, kiratsaren gorputz junt hura iragaiten zuena, guti batzuetan bazen ere... eta, ai, nola egoiten nintzen oihanetik zetozkidan lurrin eta usain bakan haiei adi, zeren usain haiek bertze toki eta bertze denbora argiagoetarat eramaiten baininduten istant labur batez, burdinen ilunetik ihesi, eta zeren ez bainengoen, neure estatu eta egoitza gaixto hartan, handik edo hemendik atzeman nitzakeen plazer apurren uzteko!
‎Behin baino gehiagotan joan izan nintzen ni harat osabarekin, urtxintxekin jostetan egiterat, zeren osabak hurrak eta eramaiten baitzituen eta urtxintxak berehala hurbiltzen ziren hurren hotserat.
‎Jauregitik ez oso urrun bazen, baso ertzean, zelai zabal bat, norat eramaiten baikenuen tigrea gurdi batean, begiak oihal batez estalirik, eta norat erakartzen baitzuen aitak inguruetako ehiza, morroiek lagundurik beti ere eta morroiek soilik, ez orek, zeren eta hauek, halakoetan, etxean uzten baikenituen, tigreak arretarik gal ez zezan eta ehizaren bidetik desbidera ez zedin, orei zien ezinikusi hura zela kausa. Halarik ere, ehiza ugaria zen arren, ez zen beti gauza segura eta, izaiten ez zenean, guhaurk eskaintzen genion, libratzen genituela, hartarakotz, kaiola batzuetarik, bat banaka, untxiak edo erbiak, Uraitzeko hudozain baten trabailuari esker geureganatzen genituenak; eta kentzen genion tigreari begietarik oihala, eta untxien eta erbien gibeletik abiatzen zen hura, jauzi arin ezin bizkorragoetan.
‎Eta pipa piztu eta ahorat eramaiten zuela, erraiten zigun:
‎—Baina, eramaiten bazaituzte, bizirik ehortziko zaituzte...
‎Erraiten ditek ezen Jainkoak hersten gaituela, ez itotzen, eta nagok ezen egia izan daitekeela, ene kasuan bai bederen. Zeren negu bakoitzak, baita negurik luzeenak ere —nola izan baitzen enetzat gartzelaldi hartakoa—, bere salak eta bere salatxoak baititu —bere hilabeteak eta bere egunak— Eta, salatxo batean gaudela, irekitzen diagu ate bat, eta bertze salatxo baterat joaiten gaituk, eta hala gabiltzak salaz sala eta neguz negu, harik eta ate haietarik batek udaberrirat eramaiten gaituen arte, ustekabean. Eta nik ez nian zorte gaitzagorik izan, zeren, uste nuenean ezen neure gartzelaldiaren ondoko kalbarioan ez nintzela burua altxatzeko gai izanen —nahiz eta mementu batzuk lehenago neure Ararat!
‎Zinez, Klemente VII.aren bakuluarekin baino kezkatuago eta arduratuago zegoen Mignon enearekin, zeren, ahal zuenean, harat eramaiten baitzuen eskua, erraiten zidala: C’est magnifique!
‎Batzuk frantsesak dira eta bertze batzuk gaztelaniaz ongi dakiten holandarrak, guztiak ere kanpotarren larrutzerat emanak. Eta, horrela, beren egitekoen egiteko, alokatzen dituzte etxe batzuk... eramaiten dituzte putek harat bezero aberatsak... joaiten dira, halaber, gaizkinak, bere puntuan eta bere mementuan, guardiaz mozorroturik... geratzen dira bezeroak jantzirik eta poltsarik gabe... desagertzen dira putak... kontsolatzen dituzte guardiek beren kontseiluekin bezero biluziak...
‎Argi armiarmak sabaitik dilindan, nerabeendako arropa denda batean baino ispilu gehiago bazterretan, larru aizunez tapizaturiko sofak lehengo kadira deserosoen lekuan, eta moda denda garesti eta abokatu bulegoen arduradunak barraren ordaintzeko aldean. Haurretako gozo urrin zorabiagarria ere modernitateak eramana zuen, girotzaile aseptikoaren mesede.
2001
‎Indian norbait hiltzen denean, etxekoek gertuen dagoen errekara eramaten dute gorpua, lorez inguraturik eta 60 bat zentimetro gora den txondor baten ondoan etzanda ipintzen dute.
‎Ez dut esango artea ezin lora daitekeenik askatasunik gabe, aski baikenuke Txillida aipatzea hori egia ez dela erakusteko. Baina ezin eraman du gogorkeria nagusi ibiltzea, askatasunaren gose egarria bere baitan baitarama, beretzat eta besterentzat. Arteak ez luke etikari loturik egon behar, batez ere etika lege horiek maizegi indarzaleek asmatuak direlako, nahasketaz beste biderik ez baitute aurkitzen bere buruen alde jokatuko badute.
‎Arropa pobre eta hitsez bezti zen. Bizi osoa lanean eramana zuen, Parisko soto bateko dendari atelierrean, turkiar eme eta haur hotzak ekarrarazi zituzten tarte horretan, Bretainiako Crozon arrantzale herritik gazte joan zenetik erretreta hartu zueneraino. Mintzamoldean, haizeek izoztu lurmutur hartako soinuak atxikiak zituen, batez ere azken hizkien hersteko eta aldi berean, herrestarazteko ohiturak.
‎Uztailaren hemezortzian berean ihesi joana zen mugaren bertze aldera, baina hain denbora luzean elkar ikusi gabe ezin jasan eta hasia zen gau batzuetan etortzen izebarenera, elkarri penak arintzera. Norbaitek salatu eta Kaxernara eramana zuten preso. Izebari erran zioten Berako harrobira eramanen zutela arratsean.
‎Uxatuko zituen beldurrak eta ez zuen alde eginen, Martin Joxe berriz ere harrotzen bazitzaion. Ohatzea leiho ondora eramana zuen, eta erdi etzinda emanak zituen egun haiek guziak. Zubiko Bentara begira.
2002
‎Sarrera nagusia zeharkatu bezain pronto, gure aiton amonek behin baino gehiagotan sutondoan kontatu izan dizkiguten istorioen leku batean sartzen da bisitaria, denboraren makinak mendeetan atzera eraman balu bezala. Sartu eta berehala, parez pare ikuilua dago.
‎Bikoteek arraste arteen bidez funtzionatzen dute, eta horiek, itsas hondora inoiz iritsi gabe, arrautza frijitu (Cotylorhiza tuberculata) eta marmoka zuri (Rhizostoma pulmo) eta lau zentimetrotik gorako marmoka zuria harrapatzen saiatzen dira. Arrantza ekipo horiek bi nabe dituzte, eta itsasontzietako marmokak biltzea eta haiek gordetzeko zisterna ontzi batera eramatea dute helburu. Karga puntuetatik lurreko ponpaketa lekura eramaten ditu.
‎Alexek begietan zeraman benetako tatuajea. Kainen estigma suz zizelkaturik eramango balu bezala.
‎[QJ Lehen aldian, scenarioa gisa honetan eramaiten du irakasleak: 9 2, 4 2, 9 1, 5 1 eta 7 2 (ikasleek emaitza arbelean idazten dute).
2003
‎Guk bigarren txandan ere zazpi jasoaldi egin genituen, eta hirugarrenean ere zazpi. Sarrera leihatilara joan nintzenerako gure partearen bila, besteek diru denak eramanak zituzten. Apustua irabazi zuten, baina apustu bat irabazteak bizi guztirako jendearekin gaizki konpontzea badakar, ez du merezi.
‎Tarteka, gauez bereziki, lagunarteko afariren baten buruan edaritegietan edo kalean barrena bakarrik nindoala, Monikaren irudia ikusi uste izaten nuen, eta bihotzak zabuak ematen zizkidan. Takoien gainean zuen ibiltzeko tankera deserosoak (deskalabratu egingo zela ematen zuen begiratu batera, eta gerritik heltzeko gogoa ematen zuen), poltsa eskuetan eramateko zuen modu dotoreak (biolinaren estutxea zeramala esan zitekeen) edo bere sorbalda beti biluziak mugitzeko erak nahastu egiten ninduten. Denborarekin, ordea, ahaztu egin nuen.
‎Bakarrik bizi garenok, emakumeekin tarteka baizik oheratzen ez garenok, azterketa batean parte hartzen dugun sentipena izan ohi dugu. Badakigu, musu baten epela ezpainetan eta maindireen artean izerdi lurrin gozoa utziz alde egin duen emakumeak ebaluaketa bat egingo duela bidean eta, etxera bezain pronto, leihoaren argitan eseri eta bere egunerokoan, kontaduria sentimentala eramateko duen liburuan, zure nota idatziko duela: " eskuekin trebea da, ahoarekin ez hainbeste, barruan sutsu baina laburregi", esate baterako, edo, nik al dakit," beti dago prest, ganoraz hasten da baina atseden luzeak behar izaten ditu", eta ondoren zoko gorderen batean ezkutatuko duela.
‎Gero, Segura Irratiko arrosarioa bukatzen den guztietan bezala, tokilla sorbalda gainean jarri, eta miradoreko zumezko aulkian eseri nintzen. Eta artean largabistak begietara eraman gabe nituela, aurrena trenbidean eta hurrena kamino berrian su handiak ikusi nituen. Sekulako su garrak.
‎–esan dio. Bi ukabilak itxita zuzendu zaio, metraileta bat eramango balu bezala.
2004
‎Organitzacio pel Multilinguisme (OM) Katalunian sortu zen 1999an. Gaur egun, Espainiako Estatuko hizkuntza guztietara eramana du izena, eta hala, Eleaniztasunaren Aldeko Erakunde modura ezagutzen da euskararen eremuan. " Gure azken helburua", azaldu digu Joan Moles OMko kideak," Konstituzioa aldatzen denean hirugarren artikuluak edo dena delakoak katalana, galegoa eta euskara estatuko hizkuntza ofizialak direla aldarrikatzea da, horrek dakartzan ondorio guztiekin".
‎–Mikel euskalduna zelako eraman zuten.?
‎Auzitegiaren iritziz, mailegu baten baldintzak hobetzeko eskubideak lehentasuna du mailegu hartzaileak hura lehiara eramateko duen ahalmenaren gainetik.
‎Banku, kutxa eta kreditu kooperatibek beren hipoteka beste erakunde batera eraman nahi duten bezeroak gordeko dituzte, baldin eta etsaiaren eskaintza berdintzen badute, Espainiako Hipoteka Elkarteak (AHE) atzo jakinarazi zuen Auzitegi Gorenaren epai baten arabera. Auzitegi Gorenaren iritziz, mailegu baten baldintzak hobetzeko eskubideak lehentasuna du mailegu hartzaileak baldintza hobeak lortzeko lehiara eramateko duen ahalmenaren gainetik. Auzitegi Gorenaren irizpenak babesten ditu, AHEren arabera, bai erakundeak beren kuotari eusteko aukera dutenak bai herritarrak, gastu gutxiago jasaten baitituzte.
‎Kittok,, ezer erran gabe segitu zuen. Elenak sukaldera ereman zuen eta Kittori esplikatu zion bere burraso ordeen
‎–Amona, ezin eraman dut zu horrela ikustea, eta hitz egidazu, mesedez...!
‎Ni itzultzerako, anbulantzian ospitalera eramana zuten, eta handik psikiatrikora, non hiru hilabete egin baitzituen.
‎Eta, zenbaitek, protagonismo hori ezin eraman dute. Idazle bakarreko literatura garela esanez, kritika minduak entzun dira azkenotan.
‎" Lehengo urtean, esan zuen Antoniak, residentzian bertan uste dut izan zela, gelan bi lagun, haietako bat operatu behar eta, nahastuta, ondokoa eraman zuten eta, hari ireki zioten."
2005
‎Aurreko hamarkadako zenbait ipuin bildumaren arrakastak, dudarik gabe, heldutasunera eramana zuen euskal ipuingintza. Hurrengo urteetan arrakasta areagotzeko bidea libre egon zitekeen.
‎Lirikoena ere badugu. Protagonista olerkariaren lantegiko kontularia da, eta bere olerki guztiak kontularitza eramango balu bezala, zenbatzen ditu.
‎Lehenagokoen hutsak bekatu mortal zaizkigu, bainan geureak? Ez daiteke erran lur honetako bideek, nahi bezain ametsetakoak izanik ere, zorionerat erematen gaituztela. Ebanjeliokoek aldiz, bi gogoeta egin nahi ditugun pundutik.
‎Inesek, labur esanda, ezin eraman zuen amonaren arrakasta, disimulatzen ahalegintzen bazen ere.
‎Karia hortara antolatua izan da, Lore jokoetan bezala, kantu sariketa bat. Bi Eskualdun izenpeturik Eskualdunac deritzan kantuak ereman zuen lehen prima. Bi azken ahapaldiek 15 et 16.ek aldarrikatzen dute Zazpiak bat fama­
‎Egin behar dugu beste moral bat sortu, non benetan karakter fuerte bat daukatenak eta ahalmena daukatenak lider batzuk izango diren. Horiek eramanago dute gero atzetik masa, baina beraiek egingo dute orduan askatasunaren borroka orain arteko konplexu moralik gabe. Bi mailatan mugitzen da; gauza bat da, eta beharbada horregatik dago hemen bereizkuntza eginda:
‎Aldiz, Josep bada, biek elkar maite dute; baina Josepek, Marie: Josianekin ezkondu behar du; orduan bere buruaz beste egiten du. Wendy esperantzetan da eta, gainera, oso triste (beharbada depresio bat egiten du), zer egin ez jakinik, bere aitari dena erraiten dio; berak Frantziara eramaiten du eta ninia sortzen edo hiltzen da.Bi izebek neskaren argitasunaz harriturik egon ondoren, Mirosak erran zuen pentsakor: Ez, bi kasuak ez dira posible, edo bederen lehena, zeren Eduardo ez zen batere horrelakoa, bere alaba asko maite zuen, beharbada sobera, baina ez zuen sekula, sekula bortxatuko, eta sinets nazazu, ene anaia baitzen! Aldiz, beste ideia posible da, baina elkar maite bazuten ere, Wendy ez zen sekula esperantzetan izanen bere ahizparen senargaiarekin.
‎Eduardorena bada, erran nahi du... nire ama bortxatu zuela. Esperantzetan da; orduan, Eduardo oso gaizki sentitzen da, eramaiten du Frantziara denei erranez Wendy-k depresio bat egiten duela, nire ustez egia dena. Eta ninia sortzen edo hiltzen da.
‎Horrela bada hauek nik baino gutxiago dakite edo kontrako norabidean goaz. Ez dut txanponik ordaintzeko, baina zure txalupara noa, ea nire arima ustel hau eramaterik duzun: karonte.
‎Sofan etzanda nengoela, zerbait behar nuen ezertan ez pentsatzeko eta musika jartzea pentsatu nuen. Baina altxatu baino lehen oroitu nuen urdanga lesbianak disko guztiak berarekin eramanak zituela bere ihesean. Telebista piztu eta bost bat minutu zapping egiten jardun ostean, tele-zaborra zegoen kate batean gelditu zen ahaztuta, oraindik rona gelditzen zitzaidala oroitu nuenean.
‎Tiro hotsak entzutean, irratia piztu dut. Eta gertatu diren bi zauritutakoak Iruñeko erietxera eramanez badute lanik aski. Bilaka ari direnak, Zubierreka aldean ari bide dira, mendi horretaz bestaldera.
‎Erreketeak auzoan sartzen ikusi zituen aitak, Marroren aitona atxilotzen ere bai, udaleko idazkaria zelako eta errepublikazalea zelako; auzoko beste batzuk ere eraman zituzten, haietako zenbait ezertan ez zebiltzanak; kamioi batera igoarazita, aldapa behera aienatu ziren, gehiago ez itzultzeko. Atxilotuen artean, aitaren adineko mutil bat zegoen, auzoko jaietan txistua jotzen zuena; txistularia zelako eraman zuten hura, ez beste ezergatik, beraren familian ere ez baitzegoen inor politikan sartuta. Haien aztarrenik ez zuten atera auzoan; soilik, baserritar batek bailarako bidezaina ikusi zuen ibaiaren ondoan, beheko auzora zihoan errepidean, bide ertzean sakabanatutako burmuinak saski batera biltzen.
‎Orduan eztul egiten zuten, hitz laurdenik sinesten ez zigutela adierazteko egiten zuten eztul makur hura, ongi, baina ez genuela ezer askorik harrapatuko. Berandu genbiltzala, zatirik onenak estibatzaileek berek eta gero zaborketariek eramanak zituztela. Txatarraren inguruan ikusten baldin bagintuzten uste behar izaten zuten kobre hariaren atzetik genbiltzala –ongi ordaintzen zen kiloa txatartegietan–, eta ez matxeteak moldatzeko pusketa egokirik.
2006
‎100 euroko ordenagailu eramangarriak badu izena: 2B1 One Laptop Per Child irabazi asmorik gabeko erakundearen proiektua da (“Ordenagailu eramangarri bat haur bakoitzarentzat”), eta informatika leku behartsuenetara eramatea du helburu. 2B1 ordenagailua eta haririk gabeko bideratzailea da, eta horrek Interneteko konexioa erraztuko du.
‎Baietz erran nuen eta sagarrak eta arrautzopil ogitarteakoak prestatu ondoren abiatu ginen goiz fresko eta ederrean. Hondartzara abiatu ginen, eta ontzia urera pusatu ondoren uhinen kulunka goxoek eremaiten gintuzten. Hasi ginen gure biziaz mintzatzen, gure arazo iluna bazterrean utziz; bi gazte arrunt bezala mintzatu ginen, gure estudioez, maite genituen gauzez... ahal bezainbat familiaren gaia ahantziz.
‎Euria azkarki ari zuen eta Tomek lasterka eskutik tiratzen ninduen. Ezin genuela etxera sartu eta ezagutzen zuen haitzulo batera eremaiten ninduela oihukatu zidan haizearen ziztuaren gainetik. Haitzulora heldu ginen ura bezain bustiak eta han jarri ginen hatsantuak.
‎Izena Nafarroako tronuko oinordearen ohoretan emana zioten, familiaren plegu zahar bat. Vianako printzeak berak eramana zuen noski sortu berria bataiarrira. Bere agurrean," giristino zuzena eta nafar ona" izatera adoretzen ninduen.
‎Fang etniako horien bila joan ginenean, pasatu behar genuen zubia eramana zuen euriteak. Gurekin zen Gorka.
‎ezin eraman duten mezalariak!
2007
‎euskararen lekukoa eraman zuten domekan.
‎Julio Caro Baroja ere iritzi berekoa da haren Los vascos y el mar saio bilduman. Beranduegi bildu omen zen kostaldeko altxor hori guztia, eta bildu orduko olatuek eramana zuten ia dena. Ba omen dira kanta eta ipuin batzuk, baina oso bakarrak.
‎Ez batzuek ez besteek hazi arrastorik ez, ordea. Bere espeziea ahantzita, gure zerbitzari hutsera eramana dugu eta bera geurera eman eta eman eta eman. Ugaltzeko adarra moztu eta landatuta nahikoa, beharrezko gaituenak, hazirik eman behar ez.
‎Suhiltzaileak sartu zirenean, ez zen ez begiratokirik ez balkoirik geratzen. Haizeak eramanak zituen. Begiratokiaren ordez aho hutsa ageri zen.
‎«Esnea gehiago baloratzen da daramanagatik duenagatik baino»
‎Berarekin hasi ziren liburu hortan agertzen diren idatzien zentzua azaltzen. Zorigaitzez Manexek 2003ko ekainaren 22an uzten gintuen gaitz bortiz baten ondorioz, bainan lan hori aintzina ereman dute. Edozein gertakari, bazkari bat, ihizi solas eta hainbat gai estakulu zituen Manexek bertsuak idatzi eta kondatzeko.
‎Une hau, ordea, milaka zatitan apurtu da pauso urduri batzuen oihartzunarekin, astintzen nauen haize bortitzak eramango balu bezala. Nire magalean eseri dira biak, arnas estuka eta dardarka.
‎Zuen etxeko armairuan utzi dudan haurra enea da. Jakin dugularik alemaniarrek juduak herio zelaietara eramaiten zituztela, lagun batzuk gorde gaituzte nire senarra eta ni. Bost urte egon gara etxeko selauruan gorderik.
‎Barka goizago ez idaztea, baina arratsean hain akitua naiz, usu ezin baitut idatzi. Egunero 6:30 eta 21tik 20:00etarat lan egiten dugu, objektu pisu batzuk labeetara eramaiten ditugu. Goizero judu batzuk herio zelaietara arribatzen dira.
‎Sei hilabetetan ezkontzen dira, haurrak bi urtetan dituzte engendratzen eta bakarrik zazpi urtez dira bizitzen. Kotoina eta zeta modu loriagarrian lantzen dute eta xoriez beldur dira, zerutik jiten baitzaizkie jokatzera eta beren haztaparretan hartuz kafietara  erematen baitituzte gaixoak airean. Pliniok behin baino gehiagotan ikusi zituen horrelako gertakariak.
‎Zurekin bai, ordea. Zuk eramango banindukezu filma ikustera, agian horrela bai, horrela joango nintzateke, zurekin batera agian bai, mon ami.
‎Hainbeste berri txar bat batean, ez Kaiet ez Xana ez ziren beren onean ihardokitzeko eta gainerat haurrer erraiteko beren aitatxi maitea zendua zela. Halere amak besotik harturik ereman zituen ganbaralat eta erran zeien:
‎Habil, ene gizon ttipi... — eta hala egin nuen, kasik ohartu gabe ene alki lekuan beste norbaitek, anartean, bere gibelaldia pausatu zuela, bainan ordukotz loak abantxu eramana ninduen eta karrosa ttuku ttuku kurrituz zoala zaldiaren trostaren heinean, ni erdi atzarririk, beharriak erne ezin atxikiz, etxerateko bide bera egin ginuen, arrabots berak entzun nintuen, zaldia gelditu ere goizean bezala —... du marche... — et, lui, qui?...
‎— atorra berria burutik behera, zapeta ziratuak esteki gabean, zalapartaka ari bainintzen beztitzen, noiz ere entzun nuen beheretik ozen aitaren botz idorra — heldu haiz, azkenean? — bai, berehala, prest nuzu — eta tarrapatan eskalerrak hirunazka jautsiz sukalderat sartu nintzen, beldurrak hartua ni gabe joan zadin — goizik jeikitzen bahiz, enekin eremanen haut — ez bainuen holako paradarik huts egingo etxea lurrerat joan balitz ere — segur, aita? — han zagon, xamarra soinean, makila eskuan, irri ezti batez askaltzerat manatzen ninduela — harazkik indarrak, behartuko zauzkik egun — esne eta ogiz betetako gopor bat iresten nuela kasik itotzeko irriskuan — ago emeki, gaizoa, ez gaituk beranduko, ez — ezpain xokoetako azken esne ttorttak beso sahetsarekin xukatuz — ale, bagoaz, orain — ezkaratzetik pasatuz kanporat atera ginen, zaldiz atelatutako karrosa beltzean sartu, biak ondoan jarri eta, ene haurtzaroko amentsik bizienaren osatzera nindoan, Donapaleuko merkaturat joaitea aitarekin.
‎Mila zortzi ehun eta hogoita bederatziko auziaren txostenak dionaz, Maddi Korobil anhitz haurrez osatutako familia batean sortua zen, Arkaitz herrian, eta Auier Korobilen alaba zen, hau Sarjant deitua baitzen, Harispe marexalaren batalloneko soldado izana, Espainiako kanpainaren ondotik eskualde hartan kokatua. Gertakarien denboran, Maddiren ama zegoen familiaren etxaldeko jabe bezala, alarguntsa aspaldixka hartan, zazpi haur hazi behar izan gatik eramaiten zuena, berak hogoita hamazazpi urte zituela oraino eta Maddik aldiz, hemezortziak ez konplituak.
‎Hau, baginakien nor zen, aspaldi hartan gure herriko artaldearen artzaina, berrogoita hamar urteak lerdenki ekartzen zituena, sabelez anple eta kolore gorritsuak izana gatik. Herriko ehorzketa, bataio, ezkontza, komunione, absoluzione, katexima, edo elizako ofizio guziak airean eremaiten zituen, baita ere, denbora berean, nortsu zen mezarat heldu goaitatzen, ilherrietako belardia tapikatzen zuten haurrak erasiatzen, horiek guziak ondorio eraginkor bainan irudimen gabeko jokabide batean. Igande eguerditetan, ardura heldu zen gure etxera jatera eta oilaskotik bietan hartzeko ez zen herabe.
‎Bere lagun guziek xoro batentzat hartu zuten, goiz batez, kondatu zuelarik nola ohazpian gordetzen zituen zapetak atzartu eta xori bilakatu ziren eta airean abiatu kanporateko leihoak zeharkatuz, gaua han eraman jostaketan, berriz zapeta erarat itzuli artean, azkorrian. Beste egun batez, erran zuelarik nola gau ainara batzuek besotik poliki harturik ereman zuten zeru gorenetan gaindi, oihan, herri, mendien goikaldean jauregi miresgarri batetaraino, orduan irriz zaflaka eta imintzioka ari zitzaizkion eta geroztik Xori buru izen gaitiaz apaindua izan zen betiko.
‎Hiru aste pasatu ziren beragertzeari eman zuelarik, mehatua, lerdotsua, zikina, gosetua, zarramikatua, uspelez emukatua, bainan hixtuz ttiuttiuka, irri ergel bat ezpainetan, besoak zafraka erabiliz hegalka dirudi mogimendu batean. Orduz geroztik, Xanok hitza galdu zuen, xori kantuak bakarrik eramaiten zituela, bai kaxkabeltz edo pika oihuak, bai bele edo urtxo kantak. Oihanetik etorriz gero, herriko kaletan kurri zoan, ointuts, zirtzil baten eran beztitua, besoak zafraka, xori hixtuz, arbolaxka guziak gainkatuz, paretetan dilingo lotuz, lurraren arrasetik zetorren ainherak jarraituz, mukia zariola bere sudur luzearen puntan.
‎Ihintza ugari zen goiz hartan eta itzuli zonbait eginik etxe inguruan, ohartu zen gibeleko pentzeari goiti hexa zerbait ageri zela" to hemen pasatu dukek", orduan harat buruz abiatu zen so hunat, so harat, hea zerbait edo norbait ikusiko zuen. Joanago eta segurrago zen hexa hek eremanen zutela auzorat, Katxoteneko etxalderat" zer ostia zikina Battitta hori! kasik segur nindian ba hori zela...!"
2008
‎Autoan zihoazen 22 eta 23 urteko beste gazte biek zauri arinak baino ez dituzte eta erietxera familiakoek eraman dituzte.
‎ez zuen egin behinik behin, ez irri zabalik ez pozezko jauzirik; aldiz, nahiz eta orduantxe eman zion arnasa bere errebeldia urtetan erreprimitutakoari: arnasestuka zegoen, goibel, aurpegiko giharrak zurrun, bere erabaki hark garaipenaren eztia dastatzera eraman balu bezala, bai, baina ezti hark ozpinetik eztitik bezainbat balu bezala. Zeruan ilargi argitsua zegoen, betetasunetik gertu, iratxoak bidera ateratzeko giro aproposa, eta hara:
‎Bere oroitzapenen zerrenda luzean, jauregiari begira egon arren, bere jarrera gogoetatsuan jarraitzen zuen Nazariok, buruak gertaera batetik bestera eta toki batetik bestera eramango balu bezala, aurpegiera, barneko alaitasun goibeltasunen isla hutsa zena, aldakor, orain irri jario eta orain irri urri, hain zitzaizkion, antza, gertaeretako batzuk gogoangarriak, besteak ez hainbeste?, Nazariok ezinbestean oroitu behar zuen atseginez betetzen zuèn pasadizoa, ezustean jasotako laguntza bati lotua, bere proiektuak bizi izan zuèn hil edo biziko mementoan. Ohi bezala. Beñardoren suizidioa iraganeko kontua zen?, gogor ari ziren guztiak lanean olan, bat batean bi zaldizko eta dozena erdi bat txakur heldu zirenean ingurura.
‎Hantxe zegoen, juxtu nire atzean, kanpamenduko suaren argitasuna. Korronteak, angelu zuzenean jira zelarik, arrastaka eramanak zituen bai goleta garaia eta bai coracle ñimiño dantzaria; gero eta azkarrago, gero eta borbor hots handiagoz, gero eta marmar ozenagoz, kanaletik barrena biraka zihoan itsaso zabalerantz.
‎Mario Barbosa Largo dos Trigueiros era irten zen Ileanarekin. Benitoren gorpua eramana zuten jada handik. Eskailera luzeak andre ilehoriaren lepotik esekita jaitsi zituen, eta Poço do Borratém era iristean banatzeko momentua heldu zela adierazi zion.
‎Harrietek berak kondaturik jakin dugu, Salegi eta Atano IV ekarrarazi zirela hegoaldetik Mauleko plaza ederrerat, bi apezen kontra neurtzeko. Partida aitzinatuz bezala, denak elgarren bete eta nehork ez galdu nahi, orduan Harrietek aitortu ere ahoan bilorik gabe, pilota aldaturik, eta bizixago bat hautaturik, ereman zutela partida, ondarrean apezek.
‎« Denak ezin aipa, bainan Afrikaraino ere ereman duzue, zuek, apezek eta besteek pilota naski? »
‎Beste ainitzek bezala, 1939ko gerla luze eta latz haren gorabeherek traba tü bizi bat ereman du apez horrek ere: eta hori bere lan eta eginkizunetan alde batetik bainan ere pilotariaren segidan.
‎Eta ondarrean Amikuzeko Arruta Martxuta gain horiek, eta Kanbo ere bai, hango seroretan. Sallette apez biarnesa lagun, edo berdin M. Algueyru bikarioa, ereman du Frantziako kopa 1963an, lehenare kin, jokatu Biarnon eta Landesetan, eta Cannes udaleku aberatseraino, Arno Ouretekin ere batzuetan. Pilotari bixia zen, dena zaina, kexuarena egiten jakinki beharrez, eta berehala irria, dena arrailleria, hori ere da jokoa.
‎Bere ahots apala irudikatuz esnatu nintzen, eguerdi aldera, ia hareak janda, hondartza hutsean. Abenduaren hotzak aspaldian eramanak zituen familia udatiarrak eta toldo koloretsuak. Neure baitan nerabilkien oroitzapena, delirio bat, amets hutsala edo aurreko gaua izan ote zen galdetu nion ene buruari.
‎izenburupean, debekatu nahi duten elkarte hori zer den, zer lan betetzen duen eta zein diren bere xedeak zehazteaz gain, akusazioen berri ere ematen du, baita nola sustengatu eta beste ere. Hautetsiei begira, lan berezi bat ere eramatekoa dute. Mementoan 255 hautetsi dira, 55 auzapez barne, baina mila hautetsi izatera heltzen ahal direla iragarri du Andre Darraidou Auzapezen Biltzarreko lehendakari ohiak.
‎Mutila harro zegoen, bai, baina, segundo batzuen buruan –anaiaren izena ahapeka mila aldiz madarikatu ondoren–, ez zen hain harro sentitu, irrintzirik –ez isilik ez ozenik– ez zuen egin behinik behin, ez irri zabalik ez pozezko jauzirik; aldiz, nahiz eta orduantxe eman zion arnasa bere errebeldia urtetan erreprimitutakoari: arnasestuka zegoen, goibel, aurpegiko giharrak zurrun, bere erabaki hark garaipenaren eztia dastatzera eraman balu bezala, bai, baina ezti hark ozpinetik eztitik bezainbat balu bezala. Zeruan ilargi argitsua zegoen, betetasunetik gertu, iratxoak bidera ateratzeko giro aproposa, eta hara:
‎Bere oroitzapenen zerrenda luzean –jauregiari begira egon arren, bere jarrera gogoetatsuan jarraitzen zuen Nazariok, buruak gertaera batetik bestera eta toki batetik bestera eramango balu bezala, aurpegiera, barneko alaitasun goibeltasunen isla hutsa zena, aldakor, orain irri jario eta orain irri urri, hain zitzaizkion, antza, gertaeretako batzuk gogoangarriak, besteak ez hainbeste–, Nazariok ezinbestean oroitu behar zuen atseginez betetzen zuèn pasadizoa, ezustean jasotako laguntza bati lotua, bere proiektuak bizi izan zuèn hil edo biziko mementoan. Ohi bezala –Beñardoren suizidioa iraganeko kontua zen–, gogor ari ziren guztiak lanean olan, bat batean bi zaldizko eta dozena erdi bat txakur heldu zirenean ingurura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
eraman 526 (3,46)
ereman 334 (2,20)
Lehen forma
ereman 230 (1,51)
eramaiten 133 (0,88)
eraman 128 (0,84)
eramana 83 (0,55)
eremaiten 46 (0,30)
eramanak 41 (0,27)
eramatea 35 (0,23)
eramateko 34 (0,22)
eremanen 32 (0,21)
eramango 24 (0,16)
erematen 14 (0,09)
eramanen 7 (0,05)
eramateak 6 (0,04)
eramaten 6 (0,04)
eremana 6 (0,04)
Ereman 4 (0,03)
daramatzat 4 (0,03)
daramatza 3 (0,02)
darama 2 (0,01)
eramanago 2 (0,01)
eramanda 2 (0,01)
eramatekoa 2 (0,01)
eremanak 2 (0,01)
bazeramaten 1 (0,01)
daramana 1 (0,01)
daramanagatik 1 (0,01)
daramat 1 (0,01)
daramate 1 (0,01)
daramaten 1 (0,01)
eramaiteko 1 (0,01)
eraman gabe 1 (0,01)
eramanez 1 (0,01)
eramateagatik 1 (0,01)
eramatekoak 1 (0,01)
eramaterakoan 1 (0,01)
eramaterik 1 (0,01)
zeramatenak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
eraman ukan bera 25 (0,16)
eraman ukan helburu 22 (0,14)
eraman ukan lan 17 (0,11)
eraman ukan berak 10 (0,07)
eraman ukan borroka 9 (0,06)
eraman ukan sail 9 (0,06)
eraman ukan herri 6 (0,04)
eraman ukan proiektu 6 (0,04)
eraman ukan urte 6 (0,04)
eraman ukan Baiona 4 (0,03)
eraman ukan euskal 4 (0,03)
eraman ukan gaitasun 4 (0,03)
eraman ukan partida 4 (0,03)
eraman ukan ahalmen 3 (0,02)
eraman ukan asmo 3 (0,02)
eraman ukan bide 3 (0,02)
eraman ukan bizi 3 (0,02)
eraman ukan bizitza 3 (0,02)
eraman ukan denbora 3 (0,02)
eraman ukan emakume 3 (0,02)
eraman ukan gu 3 (0,02)
eraman ukan guzti 3 (0,02)
eraman ukan ia 3 (0,02)
eraman ukan isil 3 (0,02)
eraman ukan ni 3 (0,02)
eraman ukan politika 3 (0,02)
eraman ukan aire 2 (0,01)
eraman ukan Aljeria 2 (0,01)
eraman ukan ama 2 (0,01)
eraman ukan apez 2 (0,01)
eraman ukan aukera 2 (0,01)
eraman ukan aurre 2 (0,01)
eraman ukan bai 2 (0,01)
eraman ukan bakoitz 2 (0,01)
eraman ukan berehala 2 (0,01)
eraman ukan beste 2 (0,01)
eraman ukan borondate 2 (0,01)
eraman ukan dagoeneko 2 (0,01)
eraman ukan den 2 (0,01)
eraman ukan era 2 (0,01)
eraman ukan etxe 2 (0,01)
eraman ukan ez 2 (0,01)
eraman ukan Frantzia 2 (0,01)
eraman ukan gorputz 2 (0,01)
eraman ukan haiek 2 (0,01)
eraman ukan hiru 2 (0,01)
eraman ukan horrenbeste 2 (0,01)
eraman ukan hura 2 (0,01)
eraman ukan ikusi 2 (0,01)
eraman ukan irrati 2 (0,01)
eraman ukan izen 2 (0,01)
eraman ukan jada 2 (0,01)
eraman ukan leku 2 (0,01)
eraman ukan Miarritze 2 (0,01)
eraman ukan modu 2 (0,01)
eraman ukan obligazio 2 (0,01)
eraman ukan ordu 2 (0,01)
eraman ukan osagarri 2 (0,01)
eraman ukan preso 2 (0,01)
eraman ukan ur 2 (0,01)
eraman ukan xede 2 (0,01)
eraman ukan zailtasun 2 (0,01)
eraman ukan Alemania 1 (0,01)
eraman ukan Amerika 1 (0,01)
eraman ukan Anatolia 1 (0,01)
eraman ukan Arantzazu 1 (0,01)
eraman ukan Bidarrai 1 (0,01)
eraman ukan Bordele 1 (0,01)
eraman ukan Bretainia 1 (0,01)
eraman ukan Clarke 1 (0,01)
eraman ukan Domingo 1 (0,01)
eraman ukan Donostia 1 (0,01)
eraman ukan EB 1 (0,01)
eraman ukan Espainia 1 (0,01)
eraman ukan Estitxu 1 (0,01)
eraman ukan Fernando 1 (0,01)
eraman ukan Gasteiz 1 (0,01)
eraman ukan Irisarri 1 (0,01)
eraman ukan Iruñea 1 (0,01)
eraman ukan Israel 1 (0,01)
eraman ukan Jean 1 (0,01)
eraman ukan Larresoro 1 (0,01)
eraman ukan Leon 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia