Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎Ez nekien zenbat denbora emango nuen etxetik kanpo, eta ez nion inori abisurik eman. Nori emanik ez nuen, izan ere. Aspaldi umezurtz geratutako haurride bakar bizi alarguna nintzen, eta ez nuen adiskide minik.
‎Gizonak, ordea, berari bizkar emanda makurtu zen eta, galtzak apur bat bajatuta zeuzkala, ipurdiko erretena erakutsi zion. Etxekoandrea itzuli eta, Xani toaila emanik : " Gero nahi duzunean...", esan zuen, Xanen gelaren ondoko atea zabalduz," hemen da sukaldea"; bera hara sartu zen.
‎" Bai", musukatu zuen Xanek. Gero iharrak, telebistari saihets emanik , berari begira: " Eta, zer moduz aurkitu duk herria?", galdetu zion.
‎Hargatik laga zuen, zuhurki, apal batean kaiera; alabaina, orduan etorri zen Eli. " Eskerrak hor zinen", esan zuen eta, kaierari gain begiratu bat emanik , Xan beldur zen bezala burla adierazi gabe: " ederki", esan zuen eta, orain keja doinuz:
‎" Ez nuen hori esan nahi", esan zuen. " Noski", esan zuen Elik;" inork ez du ezer esan nahi"; Xan mutututa zegoen; bista jaistean, ohartu zen zapatetako lokarriak askatuta zeuzkala; lotzekotan eseri egin zen; Elik esnea baso bitan zerbitu, gainean kafe sorta bana isuri, gero, ostatura behako bat emanik Xanen parean, hankak zabalik zituela jarri zen; minduta bazegoen ere, ez zuen behinik behin ematen; koilaratxoarekin azukrea disolbitzen ari zelarik: " ikusi dut", esan zuen," lo gelditzen ari zinela barran".
‎Hartan Xan arras itzuli zen eta: ...n begiratu, ez zuen, menturaz, ikusi; ile urdinak atzeraka orraztuak, eskuak berokiko poltsikoetan sartuta, arrunt bere baitara bildua, lurrera begira zegoen; ez zen, ausaz, hura galde egiteko pertsonarik egokiena; alabaina, ez zen besterik inguruan; zer nahi zen ere, bere isilean, bere bilduan, edo agian, bere gorrean, bere despistatuan, hala ere bertakoa behar zuenez, Xanek, harengana urrats bat emanik : " barkatu", berriz esan zuen; gizonak bista jaso zuen; begi argi, lausotuak zituen.
‎" orain", esan zuen," askok esana duk, hirian ote den..."; eta, boz ozenarekin: " nik ez nikek baietz karraturik esango!"; bekainak goititu, sorbaldak jaso zituen, kanutoa egiteari lotu zitzaion; Xanek basoa kup batez hustu eta, usu bete zuen atzera;" guk ez diagu behinik behin ikusi", esan zuen konkorrak, papera listuaz hezetuz;" nik azkenekoan", esan zuen eta, korkotxak permititzen zion hartaraino bista gora emanik , kixkortuta begiak, segundo batzuk pentsakor eman zituen, gero: " aitaren entierroaren egunean ikusiko nian; bai, orduan izan zuan"; zigarreta piztu, segitu zuen:
2001
‎Biek bost haur altxatu zituzten, enfin biek, Balantsun, arrakasta handia zeukalako ez zen usu etxean, lana Germaineren gomendioan egon zela erratea egokiago litzateke naski. Osaba apezak igandeetan, arratsaldeko bezperak emanik , sortetxera etortzen ziren, haurrei Biblia Sainduko istorio harrigarriak kontatzera, beren apez esku xuri potoloak txirikordan eta ezpainak makur, bekatorosen magma ahalkegarria hoztearren miserikordia deituz. Sanson eta Dalilaren pasartea mahairatzen zenean, gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz.
‎Osagarri handiko izanagatik, noizbait hil zen Balantsun, bihotzekoak emanik , supituki, publikoaren agurtzeko astirik gabe. Euskal Herriaren alde batetik bestera dolorezko auhenak hedatu ziren.
‎Gu nor garen erantzutea ez da erraza... Oraindik ez baduzu ulertu gu nor garen, ez dakit honezkero, nik edozein azalpen emanik ere, ulertuko zenuen. Bakeaz eta odolaz diozunaz, zer nahi duzu erantzutea?
‎Mutil kankailua, kristal apurtuak buru kalparrean eta aurpegia ardoz arrunt bustia, niregana jiratu zen astiro. Bi pauso aurrera emanik azpia dinamitatutako etxe orratzaren antzera abaildu zen lurrera. Mutilaren lagunek ahoa bete hortz jarraitzen zuten.
‎Hainbesterainoko zartada jo dik basamortuak ala... beste andereñoren baten erasoa jasaten ari haiz? –artean ere burumakur eta bizkar emanik zegoen Juliari zeharka begiratu zion, irribarre oker ozpin batez masaila aldea guztiz desitxuratu zitzaion arte.
‎Konplizitatezko begiz elkarri begiratu ondoren, eta egundoko azioa bailitzan, lore sorta hilobi baten gainetik hartu eta, pittin bat arinago, bideari jarraitu zioten. Urrats batzuk emanik , lore lapurrak burua jiratu eta samurkiro begiratu zidan, errukia aurrena eta onespena ondoren bilatu nahian edo. Nik baiezkoa egin nion buruaz eta berak, erantzunez, sorbaldei goraka eragin zien, errua berea ez baina halabeharrarena izan balitz bezala.
2004
‎Harakini Ferminen ezpainetan mespretxu ia nabari ezin bat ikustea iruditu zitzaion. Gero bizkarra emanik Harakinengana jiratu eta ahotsa jaisteko keinua egin zion Manolo eta Felipe seinalatuz.
‎Ukitu egin zuen. Eskuko leuntasunak eragin bat bateko gurari sukartsu bati amore emanik pentsatu zuen: Bazekiat damutuko zaidala.
‎Ferminek erantzun gabe jarraitu zuen burua pixka bat goraturik, Marck esaten ari zenari arreta emanik .
‎Zirrikituetan bilatzen zuen argi gabeziak eragindako arnas estuasunerako aringarri. Txikitatik izan zion beldurra ilunpeari, birikek haizatzeari uzten zioten eta, hatsa hatsari emanik , ito beharrean jartzen zen.
‎Furgoian, hatsa hatsari emanik , horrela pentsatzen ez bazuen ere, bazekien komandoa osatu zutenetik bertatik, berak ez zuela heroi senik, ez eta Bazterrek ere, Harakin zela heroi sena izan zezakeen bakarra, eta beharbada Jexus Mari; ez bakarrik Harakinek konbikzio politiko indartsuagoak zituelakoz, baizik eta berak, eta Bazterrek, eta seguru aski Jexus Marik, heroi izateko inkontzientzia maila txikiegia zutelakoz, edo bestela ...
‎Ikek zalantza egin zuela ikusi zuen Ferminek, baina gero ameto emanik mahaira hurbildu zen.
‎Arraroa egin zitzaion egunsentian figura haien bakarka ibiltze hark eragiten zuen giro ezkutu eta ia klandestinoa, segizioak garraiatzen zuen isiltasunak areagotua. Soilguneko lehen lerroko zuhaitzez harantz, gizon haietako bat, galtza bakeroak eta zamarra gorria, besteek ez bezala arreta emanik , haien bidea egiten ari zela iruditu zitzaion. Ferminek, begiak zorroztuz, eskua paratu zuen bisera moduan, gizonaren aurpegia bereizteko ahaleginetan.
‎Atxiloturik egondako egunekin akordatu zen. Izu laborria zeluletan oro suntsitzen, atzapar lako zintzurreko herstura hura, hatsa hatsari emanik paratuz, dardara bizitza malkortzen ari zelako bertigoarekin batera, adrenalina karraskari bat bailitzan zainak erretzen. Baina ez zitzaizkion agertu, eta ments izan zituen, ez usain likitsa ez haren ondotik hartzen zuen Beriainekin, gauarekin, gorputzekin bat egitera bultzatzen zuen indar grinatsu hura.
‎Eskutik helduta eraman zuen Bazterretxetik elizarainoko bidean, Bere anima zeruan sartu kantaren ariora. Une hartatik jakin zuen hilzorian zegoen mundu bateko partaide zela, hatsa hatsari emanik bizi zen mundua, desioa eta higuinaren artean zebilkion mundua, gorrotoa eta maitasuna erkatzen zizkion mundua, bere mundua, baina aldi berean atzerritar sentiarazten zuena. " Euskaldunen mundua aldarrikatuko zuen Harakinek" esan zuen bere artean.
‎Harakin errietaka ari zitzaion Jexus Mariri, handitan jo ez eta partida galtzen ari zirelakoz. " Jexus Mari" pentsatu zuen Ferminek, Psikologia ikasten ari zenetik ohitura, batzuen ustez matraka, bere iritziz lantzearen ondorioz sortutako tema, bihurtzen ari zitzaion nortasunak, alaiki, Bazterrek behin baino gehiagotan konfiantzan aitatu zion moduan, arakatu, aztertu, zehaztu eta definitze beharrari amore emanik ," Jexus Mari Harakinen errietatik betiko irribarre ergelez babesten ari duk".
‎Solomoa zela, Pepek, eta Lañuak: " Bestolakoiketziok?" Ezetz, Pepek, eta, gelditzen ziren pintxo bakanei errepaso bat emanik : " Batejatekonikez!" erabaki zuen; bat hartu zuen hala ere, jakia bota eta ogia agin errotara sartuz:
‎Zokoren batetik ijito musika heldu zelarik, etxe txikiaren ondoan, banku bat, adreilu gotorrez erdi eginikoa: zementoa nolabait emanik , bukatu gabea. Pastera ondoan harea pila bat, adreiluak, lurrean hor eta han kapazo bat, errejazko hesi txiki bat, borra, pala, paletak, taladroa eta beste zenbait tresna eta erreminta.
‎Larraitzek, pauso bat gelarantza emanik , apaltxo:
‎" Aber, hasi zen, hemen..." Gelako altzariei gain begiratu bat emanik : " Ezer berririk ez dago; bueno..." Paperean begiratu zuen;" estufa hori lehenago ez zenuen baina, ez dugu kasu egingo...
2005
‎Marmarok halatan minaren erasoa geldiarazten zuen. Aldi hartan ordea, ehun kiloko gizonak lehertu eta hil zen tanpez bihotzekoak emanik . Nehor ez zen nahikoa sorgin izan haren berriz piztarazteko.
‎Barre tximista kutsagarri batek erasan zuen berriro Isabelle, halako moldez non sofa askatu eta doi doi baztertu baitzen paretaren aldera, sofa eskaileretan behera irristada burrunbatsuan eror zedin saihestu ezinik. Barrez geratu ziren biak, hormaren kontra, elkarri eskua emanik , dozena inguru eskailera maila beherago trabeska zetzan sofari begira.
‎Inork nahi ez lukeen etxe erori bat baizik ez, sasiak janda ia. Baztango balleko etxeak ere ez dik nahi hori, urririk emanik ere.
‎Ez nuke esanen hori ez zekienik A. jaunak, ez baitu deus aipatzen ahaideez edo ehorzketa katolikoaz, fusilatuak zeuden hartarik lekututa eztitu egin zen bere asaldura. Gertatu honen oharretan daukan estilo kolperik onena aitzurkari haietako baten esana emanik lortzen du, katabut bat soberan zela ikusitakoan etxera eramaten utziko ziotenetz galdegin omen zuen.
‎Orro lokaztua egin zuen zoruan buelta erdia emanik , bere kapitain gazteari beha gelditu zen lehen ofiziala, ahalgeturik. Ezin zuen hitzik, otarrean hiltzen ari den urraburua ematen zuen, ezpainka.
‎Maisuak gaitz bitxiren bat dauka, egunero hartzen du, denen aurrean eta zangaka, botila bete ozpin. Eta lo hartzen du aulkian, burua mahai gainean emanik .
‎Estalkiaren itxigailuaren mihia sakatu baino lehen zamarra askatu zuen lepoaldetik bularreraino, burutik ateratzekoa egin zuen. Besoak azken uztaitik goiti luzatuta, libre gelditua zen txanoa jantzi zion farolari, eta haizeak harro ez zezan lepoari atzera eraginda tinkatu zuen, belaunak farolaren zementu gordinean emanik . Botoiak lehertzen ez baziren, babes bikaina zen.
‎Zarpail hark kubertan laga zuen mailua," Begirazak!" esan zion, eta zeruari bizkar emanik goialdeko heldutokietan atzapartu zituen eskuak aurrena, gero hanka luzatu zuen lehen mailaren bila.
2007
‎Ez nuen konprenitzen zergatik justifikatu behar nuen. Etxeko atea bultzatu eta damu nuen, haserrekor bermatzen zitzaidanari euro soil bat emanik , hereneguneko seiehun eta berrogeita hamar franko zahar, ez baitzen naski gutxi.
‎Eskola handi bat irudi zuen lantegiak, eta langileek –gehienak emakumezkoak – tabakoaren hosto idorra bihurritzen ematen zuten eguna mahai luzeetan. Aizto zorrotz batekin moztu, trinko trinko bildu eta, behar bezalako tankera emanik , Montecristo irakurtzen zen paperezko eraztuna paratzen zioten ale bakoitzari muturrean. Arseniok, eskuko aberia medio, ez zuen era horretako lanik egiten, eta bertze erantzukizun bat eman zioten.
2009
‎Atarian utziko zituzten lau urtez baliatu beharreko orkatiletarainoko gabardina ilun zopatuak, karraskila ziri bana moztuko zuten, eta zutik, jesarririk, pikotxean, hormei helduta, balantzaka, belauna doblaturik edo zangoa gain batean emanik , oinetakoak eskuratzeko gimnasia saio desbateratuan sakristiako apal gaineko portzelanazko irudien jarrerak hartuko zituzten bota handiegi eta abarka zaharrei itsatsi lokatza gelan sartu aitzin kentzearren. Neskek erdeinuz behatzen zieten, berek ez zuten oinatzik uzten gorotzetan, nahiago zuten bidetik solasean.
‎Bordatxoko aitona zen zamaria azpiko zuen garai hartako eri bakarra. Etsia emanik zegoen, Don Telmok aspaldian zuen ekarria eta izenpetua heriotza agiria. Etxe hartan behintzat gelaraino igango zen tapaki zuritan ageri zen buru soil harekin solasean egitera.
‎– Mongoluak, gure etxolak, ez dira behin behinekoak, ibai hegietan altxatzen ditugu, mozanbi edo lianaz, baobab gorakoien maldetan. Eguna ehizan emanik , gizonak ez dira eguerdi baino lehen jaikitzen, bitartean emazteek bazkaria apailatzen eta haurrak zaintzen dituztela. Mongolua emakumeek dute eraikitzen.
2010
‎Oraindik ere hemen nonbait bizi omen den bere lagun onenarengana jotzea. Vanessa deitzen da eta izan genuen garai batean hartu emanik . Batez ere Clararen inguruan ibiltzen nintzenean.
2011
‎Tabernak eman zigun gizon titulua, merkea edanez egin genituen lagunak lagunago gaztetasunaren erritu dantzan, gure aitak zurrutean ezagutu genituen azken belaunaldia izan ginen, neskekin azaldu ginen lehena, haiek ordaintzen zuten erronda batzuetan, leku maskulinoa hartuz noiztenkako kafetegirako gomitetik tabernako zerrauts zikindura, zikintzera, lehen urrats liberatua emanez. Ukondoa zink haietan emanik egin genituen mundua aldatzeko planak eman genituen sasiko hitzorduak eztitu genuen gure frustrazioa handitu genuen gure erresumina.
‎Haizeak hareharrian eginiko akastu leunei beha nengoela asmakerian ibili ideiak gero hortik honakoak egiten zitzaizkidan, ametsetan bizitua hitzez adierazitakoan gertatzen den bezain motz. Ubarroien talde arauei edo enbata zekarren haizeak sortu katxopa multzo zabalari begi emanik egoten nintzen luzaz. Rotterdam aldera urruntzen ziren baforeak, tortura hutsa zen.
‎Isiltasun sorra hedatu zen han anbulantzia urrundu zelarik Luis bere odolaren gainean zuriz gora flotatzen zeramala Gorkari eskua emanik . Bilduak zituen kaskillo biak sasitza batean botatzen ikusi nuen Garbiñe, beste horrenbeste egin nuen nire alokairu erdiko giltzekin, ez hark bezain kontuz baina, zer gerta ere amak kopia bana eskatua zidan.
‎Tenperatura desberdinak aplikatuz zeluloidea erre gabe, deformatu arin bat emanik .
‎Besaulki bat harago, senarra behar duenari hitz batzuk zuzendu dizkionean, ahots hura ezagun zaiolako atentzioa emanik altxatu du begirada Lazkanok, eta arnasarik gabe geratu da lipar batez nor den ikusi duenean. Tximista baten kolpearekin aurreikusi du gertatzera zihoana," Lazkano, aspaldikoa", esanez hautsiko du bere durduzadura hogeitaka urte ikusi gabe daraman emakumezkoak, hortzadura perfektua, begi berde atxarolatuak, ilea tunel zuri baten marko beltz beltza Anaren aurpegi zurbilean, muxu emango diote elkarri, deserosotasunez, dispentsatuz baino gehiago muxua emanez, atseginetik edo desatseginetik zenbat duen neurtzea zaila den sorpresa benetakoz bere senarra aurkeztuko dio," hau Fidel da", edo" Fernando", edo auskalo zein izen absurdo izango duen halako emakume ezinezkoarentzat dudarik gabe terrenalegia eta neurriz beherakoa datekeen senar gorrotagarriak, bakarrik etorri ote den galdetuko dio, eta berak patetikoki baietz," bakarrik etorri naiz", bakarrik etorri dela erantzun dio, agerian utziz, ez bere autonomia bakartia, bere bohemia lubakitu interesgarria, baizik eta bere bakardade penagarriaren azpildura oro bere biluzian;" hogeitaka urte pasatu dira eta ez daukat teatrora nor ekarri, horra elkar ikusi gabe igaro diren bi hamarkada luzeen laburpen erdiragarria", esku programari batere begiratzeko premiarik gabe egindako sinopsia.
2012
‎– Txatxok emanik . Garai heroiko haietarik harreman apurrak zaindu dituzte itxuraz.
‎Ez nadin has bukaeratik, ordea, eta ekin diezaiodan, gisa honetako artikuluek eskatzen duten seriotasunarekin, gauza guztiak taxuz eta argi esplikatzeari, ordena logiko eta ulerterraz bat eramanez betiere, eta adieraz dezadan, hasteko, artikuluaren tesi nagusia izango dena, emanik horrela bidea tesi hori defendatzeko beharrezkoak diren froga eta arrazoiak azaltzeari: bera eta biok –Julio Cortazar handia eta biok– bat bera gara, edo nahiago baduzue, ni naiz bere oinordeko espirituala.
‎Argentinarrak ez zion inoiz whiski on bati uko egingo, eta erre ere gustura erretzen zuen, ahoa labirinto bihurtzen zuten hortz dohakabe haiek lekuko. Whiskiarena eta zigarroena jakintzat emanik , bada hipotesi bat droga gogorxeagoak probatu zituela dioena. Lehen aipatu dugun El Perseguidor ipuina dago hipotesi horren oinarrian.
‎Pausoa emanik pausoari, itsasertzean nengoen berriz. Birikak bete nituen fuerte, eta ahotik bota nuen arnasa.
2014
‎Kapitain batek atzeman du haren gorpua largabistarekin, obus zulo batean, eta idazkariari erran dio hildakoen zerrendan emateko Etien Bonnat, bi n rekin. Erotu bezala da Luro, entseatu da errekatik jalgitzen gorpuaren ekartzeko, baina bi soldaduren artean menderatu dute azken buruan, eta, erizain batek lasaigarri bat emanik , igorri dute pausurat, zainak sosega ditzan.
‎Nehoiz baino osagarri hobearekin nauzue absolutuki!". Mendiburu bikarioaren solasarekin asperturik, berantesten ari zaiola aitzakia emanik , aitzinerat segitu du Lurok, eta hor non ikusi duen erreximenduaren bandera, lurrean landatua, iazko uztailaren 5ean jeneralak eman gerlako gurutzea agerian. Utzi lekuetan segitzen du erreximenduak, beti su hegian, aldaketa handirik gabe.
‎Hor dira pelotoiko ezezagun horiek: alemanen balak biltzen dituen ilegorri zurbil bat, bilduma garbitzen ari; bi gaskoi, karta jokoan; bertze mutur hits hori, bizarretan atzeman zorrien kraskatzen azazkalen artean; Parisekoa omen den bertze gazte bat xoko batean kurubilkatua, ezkilak jotzen, gaineratekoei bizkarra emanik . Karta jokoan ari direnak mintzo dira Bordeleko emazteen edertasunaz, baina bake handian dira une honetan, bertzela ardaila zaleak baitira.
‎Eztul itsusi bat hasi zaio beraz. Alemanak joanak direla abisu emanik , bigarren batailoia Pinon oihanean erresalbuan utzirik, aitzinerat egin du 49 erreximenduak. Eta segitu dute alemanak urrunago pusatzen, 1914ko gerla haste hartan alemanek frantsesak Marnerat pusatu zituzten ber gisan.
‎baionetekin urrundu alemanak: jo handik jo hemendik amore emanik oren pare batez: jan edanak baino indar gehiago atzeman:
‎Egin zuten pilota partida bat gaitza herriko gazteek, eta adiskideak musean aritu ziren Xilarrena ostatuan. Arbola azpi batean plantatu zen buhame bat, botila zenbait lerroan emanik , jendarmeak gibelean zituela, agerian armak eta ernai begiak. Gazte batzuk zituen bereganatu buhameak.
‎Txiletik jin berriak dira; gerla hastearen berri izan eta, ontzia harturik sartuak ziren Parisen. Goizean goiz heldu dira, tenore egokian, eta orai begiak ezin emanik daude hirurak, xoko batean, beren sardina latetarik jaten, ogi eta haragi zati horiengatiko borrokan sartu ere gabe, estonatuak. Lurok galdegin dio haietarik bati, gasna zati bat emanen ote dion.
‎Hegaldaka badoaz letrak, eskuz esku, sarjantak zakutik atera eta izena irakurri ahala. Ateratzen du letra bat," Denis Mendibe" erraten du apal apala, adibidez, ondoan dituen bizpalau soldaduk aditzeko gisan justuki, eta letra badoa hegaldaka, soldadu batek hurrengoari emanik , Denis Mendibe dagoen lekurat heldu arte. Eta Denis Mendibek irekitzen du letra, ezpainei ausikika heiagora ez egiteko:
‎Gorpu bat guziz xehakatua antzeman zuten, uniformea ere guziz erraustua, andari alemanak eta frantsesak elkarri beha baratu baitziren, gorpua nork behar ote zuen altxatu asmatu ezinik. Nolazpait adostu zuten gorpuak frantsesa behar zuela izan, hazpegiei eta heinari kasu emanik , aski ttipia iritzi baitzuten alemanetarik izateko; eta, orduan, andari aleman batek erran zion Marianori, nehoiz gerla bururatuko balitz, Alemaniarat behar zitzaiola bisitan joan. Holetan, bertze hitzik trukatu gabe, izena eta adreza izkiriatu zizkion alemanak paper zati batean.
‎Xantiago Fourcadek eta Silvain Tucoulet lotinantak erdietsi dute Bernat baretzea: xanpaina godaletean emanik , gibelatu dute beilari postutik. Luis Bartaburuk soinua atera du zakutik orduan, arrapostu ederrena musikaz emanen dietela pentsaturik.
‎Airean ekarri eta hallean sartu duten itsasgizon horiek azaldu diote itsasontziko sotoan atzeman dutela porturat heldu aitzin, konortea abantzu galdurik, ustez eta alemanezko hitz batzuk egiten zituela arteka, eta fidatzekoa den gizon batek eman diela adreza. E. doktoreak eskerrak bihurturik eta libera poxi batzuk emanik agurtu ditu itsasgizonak. Alde egin dutelarik, atera du burua kanporat, segurtatzeko auzo etxeetan eta karrikan nehor ez dela ohartua:
‎Harat bidean, apez adiskide batek, erraten baitiote Mindurri, jakinarazi du joan den hilean preso aleman batek eskapo egin zuela Garaziko gaztelutik; zer eginen eta, Mindurri berari ebasten saiatu ganibeta batez! Ukabil ukaldi bat emanik , han berean utzi zuen, lurrean etzanda. Zer nolako irriak, Mindurriren ateraldiarekin.
‎Bertzela mutil lasai eta isila da. Horien berri emanik , osagarri onean dela eta fite sendotzea espero duela izkiriatu dio Etienek Lurori, zentsuratzaileek irakur ez diezaioten eritasuna luzatzea dela desio duen bakarra, Marie Riandengandik urrundu ez dezaten gehiago. Etien letra hori izkiriatzen hasi den oren berean Arnegitik Craonnerateko bidean abiatu da Luro.
‎Lurdeseko Ama Birjinak ez zuela aski botere: oro amore emanik hautsiko ziren gure hitz harresi honetan baino ederragorik goiz batez antolatzeko gerla: ez ehun metrotan:
‎Zaurtuak badira bertze zortzi, horietarik bi, larriak. Partea emanik , errekak poxi bat konpondurik, Etxeber erretorearekin otoitz bat egin hilengatik, lo egiteko tenorea da; beila eta beila arteko loaren tenorea alegia. Erreken arteko gordegi horietarik batean sartu da Filipe Luro, sardina hotz batzuen jateko, su ttipian zangoen poxi bat berotzeko, arno godalet baten edateko, lastoen hartzitzeko makilaz, etzateko, beila eta beila artean lo egiteko.
‎" Liberemur!". Surpeliza zuri labur baten gainetik emanik estola blua, beleen karranken gainetik garrasika: " Tua potentia nobis peccatoribus concede".
‎Baionan boxeo matx bat antolatua den lehen aldia baita, suprefetak sinarazi dio paper bat Santosi, neholako kasailarik suertatzen bada okupatuko dela Santos bera gastuez. Bertzalde, Avironekoek izena dute jokoan, matxari sostengua emanik eta boxeolari hasberriari entrenatzeko lekua utzirik. Gainera, berria hedatu delarik, sortu dira aldeko eta kontrako bazterretan:
‎Sakreka heldu da erretorea, lepo aitzinekoa altxaturik eta sotana laburra jauntzirik. Jaun merak malobran nahi du jarri Leon Etxeberri jaun apeza, pala bat emanik . Atzoko predikuan erretoreak manatu zien eliztarrei gaurko egunez ez zitezen ezkondu, ez eritu, ez haurrez erditu, ez hil ere, jaun merak nahi duelako erretorea eguneroko lanetarik jalgi.
‎Thys!". Janpierrari arrazoia emanik bakearen izenean, zirtoak utzirik, badoaz hiru adiskideak Miarritzerat, bizikletak eskuekin herrestatuz orai, ostatuan osagarri on baten hartzeko asmoz. Bihar mobilizazio eguna izanen baita, fini dituzte esprintak bulta batez.
‎Apezpikua jarraiki zaio" Maria bekaturik gabe kontzebituari" eta" San Martin Frantziaren gerizatzaileari" erreguka oraino, eta soldadu batzuek ezin izan diete negar malkoei eutsi, zeinaren kausaz makurtu baitituzte buruak oraino eta gehiago, soldadu adiskideak ohart ez daitezen flakezia horretaz. Otoitz hunkigarria finiturik, kapotak soinean ezarri eta zakuak bizkarrean emanik , Luzien, Etxegarai, Salaberri eta Silvain ezarri dira gainerateko soldaduekin, zizpak zerurat zut, Frantziako banderaren eta Baionako Infanteriako 49 erreximenduaren estandartearen gibelean –oi, Solferinon eta Aljerren eta auskalo zenbat gerla toki gehiagotan egona den zetazko trapu saindu hori! – Ezarri direlarik formazioan karrikarat jalgitzeko, gomutan dituzte Eskualduna ren eta Baio... Musikari lotu zaio banda, turuta eta atabalekin errabia gorrian, eta partitu dira soldaduak oinez, Saint Espriteko zubitik beheiti, azken lau egunetan ikasiak agertuz; partitu dira aitzindariak zaldiz dituztela aitzinean, ezpatak agerian lurrerat beha tinki; partitu dira Iruten ari nuzu kantatuz.
2015
‎nehoren jakineko izan behar ez dutenak pentsatzen ditu lasaitasun horretan. Gero, oina petrilean emanik hondar bihiak behatz artetik kentzen dituela," Zertaz gogoetatu naiz, funtsean?" egiten dio galde bakartasunari. Eta horixe da gehien arranguratzen duena, funtsean ez duela deusetaz pentsatu, ez daukala gogoan atxikitzea merezi duen ideiarik.
‎Semea New Yorketik? Nolako ikaramendu samurra, eguna kanpoan emanik etxeratutakoan telefonoaren adarra altxatzea!
‎Puntaz beheti atxiki du oraingoan, hala nola koronelak herrestan sabrea. Onespena emanik noski, aitzina segitzeko bidea utzi diote emaztekiek alboetara doi bat hastanduz espaloiaren estuan.
‎Egun hartako goizalde erditsutik gutxira agitu zen, bulego gibeleko aldeko etxe multzo baten arteko korralean gora, saihets bateko apartamentutik zetozen hango bizikideen orroak auzo osora hedatu zirelarik. Eguneroko leloa bilakatua zen kalapita partidaren hasiera markatzen zuen, auzokoentzat balkoietara kutzukan ateratzeko tenorea, etxeko amentzat haurrak biltzekoa eta bestaldeko izkinako okinarentzat bizkarra emanik labeetara itzultzekoa. Hor bizi ziren Ceux du deuxième, etxeko lasaitasuna eta bakea, familia giroaren goxoa, beso arte baten amultsutasuna, fereka baten epela, arrotz zutenak.
‎Eskuak sakeletara eraman ditut, barna, kontzentrazioa errazteko. Ardura hobeki hartzen ditut erabakiak eskuak sakeletan emanik , gogo eta gorputz menbruak bildurik.
‎Biga: Rekalde aretokoena, muzin egin ezin zioten AEBetako artista baten erakusketa proposamenari baietza emanik , nirea aurreratu egin behar genuela, ez banuen denbora laburregian erakutsi gura. Zack Vicente bahitu behar genuen egunaren bezperan inauguratzea iradoki zidaten.
2016
‎– Jarraituko al dugu festa Casa Marinan? –Luisek eten egin zuen haien solasa, makillajeko blondak orduantxe ihes egin baitzion gaueko musu luzeena emanik .
‎Eskaileretan geratu behar izan genuen. Nolako isiltasuna gure artean, eskaileretan jesarrita, sarrerako ate erraldoiari beha edo paretetako margo historikoei edo geure zapatei, ozengailuek ekartzen zigutenari bizkar emanik . Nolako ernetasuna sozialismoa finkatzeko eman beharreko urratsei buruz ari ziren Vasco Lourenço eta Otelo de Carvalhoren hitzak buruz ikasten.
‎Eta hura ere bagoi osoak jaso zuen. Hitzordua emanik , opera kantari atsegina trenean abandonaturik jaitsi zen Anita, edo Anita Grosen abandonaturik utzi zuen opera kantari xarmatzaileak, eta zineklubeko kritikaririk zehatzena ez zen kaian geratu pelikulak eskatuko lukeen bezala trena berriz abiatu arte bazihoanari agur egiteko, eskaileretan beheiti suntsitu zen euripean. Ordu laurden bat zeukan oraindik, Trueba zinemako kartelera ikustea otu zitzaion.
‎Posta bidezko CCC ikastaroa egin zuen soinu teknikaria izateko, diploma bat eskuratu zuen. Lau urte zeramatzan mikroak ozengailuak kableak kaskoak diskoak baliatzen eta, egun hartan, jarraitasuneko teknikari gisa estudioan itzulika ari zen bobinari begi emanik , aitaren ahotsa ahantzia zuela konturatu zen. Oroitu nahi eta ezin.
‎Ez nintzen ausartu. Aizu Don Sebas nik, burua makur, begiak arrakalatxo batetik irten eta zementuaren lakarrean barrena ikerketa patxarosoan zebilen labezomorroari emanik , Ez niri burlarik egin, eta burua jaso nuen, Nik badakit zu zer zaren. Hori besterik ez, arrebak hain zehatz esan zidan hitz hura aipatu gabe, lanbidearena, benetako lanbidea ez baitzuen gimnasiako irakasle.
‎labezomorro bat argi zabalean eta patioko zementuaren gainean! Eta behakoa hartan emanik zeukala Zutik, lasterketa, hiru itzuli, dosifikatuz! oihukatu zuen, Bukatutakoan aldatzera, amaitu dugu klasea!
‎Zeren, senarrak, ahotsa sendo, Nazioarteko Euskal Pilota Federakuntzako lehendakari gisa, Generalisimo Ezinobearen zaintzakoek atxilo zezaten baino lehen garretan suturik deabruzko agermen, ikarazko txorimalo bihurtu zen bontzo exaltatuak bere burua gar eta garrasi bota zuelarik etenarazi zion diskurtsoa fermutasun eredugarrian bururatu baitzuen gero, suizida eta erredurak hartutakoak kantxatik eraman zituztenean, gure kirolaren jatortasuna bizitzaren eredu ipiniz" lehia leiala" formula ezin egokiagoa erabilita zeharbidez harmonia eskatzeko, harmonia formetan, harmonia harremanetan, harmonia lanean, hots, gizakia erdigunea den mundu bat, zeinean gerla bakarra kirola den. Emazteak, ikusi zuen gertakari dramatikoaren ondoren, eta publikoak On Arturo Gil de Balmesen hitz ederrak txalotzen zituelarik senarrari zorioneko musua emanik –EFE agentziako argazkilari iaioak atzemandako unea–, frontoia utzi eta hiriko hotel nagusian hastekoa zen Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarte guztien batzarraren lehendakaritza hartu zuen aurkezpen labur bezain mamitsua eginez herritarrok" besteak beste" osasunaz hartu behar dugun kontzientzia aipatuz, anitzetan estatuaren eta herritarren arteko" harmonia" zaila ... Agian ez nion nik bultza, agian prologo hura Martin de Muñagorriren testamentu politikoa zen.
‎Agian pulperia erraten zieten prostibuloari, halakoren bat haiek. Harresi Handia txinatarren jakiak bertan eta etxean jateko, Zara Women, panel elektronikoak orena eta tenperatura emanez, parabotikak, motxiladun anglofonoak konfiteria zaharraren erakustegi zoragarriari kasu ezin emanik mapa tolestatuak eskuan, zakur enblematikoak luzitzen bikote gazteak. Nik Ferrol zaharra espero nuen agian, lagun ohiekin batera haziaz bertzelakoa, ez lagun ohiek bederen, alegia, lagun ohien antzekoek garatua.
‎Generalisimo Ezinobea agurtu zuen lehenik, ekitaldira etorritako agintariak ondoren harmailak gainezka zeuzkaten pilotazale guztiei beha, atentzioa finkatuz, frontoian geundenok bat banaka agurtzen gintuela adieraziz. ...arneko sakelan sartu zuen zalantzarik eduki ez genezan ez zuela berriz kontsultatuko, eta egia da amaitzerainokoan buruz ariko zitzaigula zalu eta sakon Gil de Balmes sportman laudagarria Euskal Herriak daukan ezaugarririk bikainetako honek, pilotak, mundu zabalean hartu duen garrantzi egunean baino egunean handiagoaren gainean Demostenes bat bailitzan, ez balu zoritxarreko istripu edo, zehazkiago emanik , ezusteko tamalgarri, gertatu itun, astun, tragiko batek frontoia aztoratu, durduzatu, asaldatu, hizlariak telebista kameren aurrean eskainitako seinale dotore hura hondatuz. Oihu subertsibo batzuk sumatu genituen aurrena sarrera arrunteko ilaretan, etsi, zoro, garratz, errebote aldetik.
‎Zer axola? Eta ez zekien zein argudiok hazi emanik , Anitak gusturago laztanduko zuela bizarra asmatu zuen, mazela soildua baino. Gizonagoa zelako, ausaz, mazela bizarduna?
‎Hurrengoa ezkerrera eta ibairaino segitzeko, handik eskuin Orlando kontserba fabrikara iritsi arte, egin beharreko maniobrak beso luzaka adieraziz, hantxe hasten zela Beorlegui. Eskerrak ozta emanik alde egin zuten. Simca 1200 urdin hark ezkerrera egindakoan, ibilia besteratu eta Alameda del Generalisimo zeharkatu zuen arin Marga Trekuk, elizaurreko atari batean txirrina jotzeko.
2017
‎Eta halako batean bertan arrantza egingo zuelako segurantza izan zuen; haien arteko lotura gauzazkoa zela agertu zitzaion bere buruaren harridurarako klarki. Bilbon egindakoa egin ondoren, elkar agurtu zuteneko unea etorri zitzaion gogora olde min baten moduan, oraindik hatsak hatsari emanik besarkaturik gelditu zireneko unea, gauaren isiltasuna, larruazalaren ukitu itsaskorra, usaina. Eta gero autoraino egin zuten bidea, isilik, bata bestearen ondoan, ukitu gabe pinu artean behera, eta autora ailegatzean zoruaren gorabehera bat zela eta gorputzek tupust egin zuteneko unea, eta bien artean ezarri zen lotsa antzeko hura, esku ematea eta nola sartu zen Joseba autoan halako asaldatze bat geratu zitzaiola, errealitateak, ikusten eta nabaritu zuen orok dardara eginen balu bezala.
‎Oztopo egin du andre batekin. Hatsak hatsari emanik gelditu da andreari begira, andreak garrasi egiten dion bitartean. Zergatik?
2018
‎Tren geltokira joan da. Eramateko kafe bat hartu eta pizza pusketa bati zenbait mokadu emanik zaborretara bota du. Trenak nola joan eta nola datozen begira egon da.
‎Ilusiozko mundu batean ala errealitatean zen pentsatzen zebilen Enzo. Baina Sarak ezpainak listuarekin busti zizkion, inoiz jaso gabeko muxu bati hasiera emanik . Begietara begiratu zion.
‎Lurretik ahal bezala altxatu zen, “Sunormala”, ustez inork entzungo ez zuela. “Zerbait esan duk? ”, bira erdia emanik Joanek. “Nik sunormala deitu zaituela uste dut”, esan zuen Sarak, anfetamina kolokoi haren erdian esandakoak zer ondorio izango zituen pentsatu gabe.
‎Bada suizida bati barkatu ezin zaiola dioenik, baina ezin diozu suizida baten arrazoiak ulertzeari uko egin, baldin eta suizida batek patxadaz eta denborari denbora emanik hartu badu erabaki hori. Kontua da ia inoiz ez dagoela hori modu fidagarrian ziurtatzerik:
‎Kantetan ere horixe egiten dute estudioan, soslairik onena bilatu. Kanta haien orpotik ibiliko ziren gero haiek, maila ezin emanik . Imanolek, ordea, gutxik izaten duten aukera hori izan du:
‎Irakaskuntza gorroto duen arren, Telmo demonio bat bezala saiatzen da kontrabaxuarekin ikasleen hatz mami gurinezkoak zailtzen, Fakirra Bulebarreko zumardira inguratzen den bitartean, ezagunen bat topatzeko itxaropen aski gertagarriaren barrandan. Ez du bazkalduko norbaitek baxoerdia hartzeko gonbita luzatu ezean, eta barauari emanik pasatuko du arratsaldea, moilan itsasoari begira, edo erramu koroa laukiztatua den Kontxako baranda zurian bermatuta gosea ere inspiragarri dela pentsatuz. Kalean ibiltzeko hotzegi bada soilik geratuko da etxean, ilundu arte musika entzuten, disko bat bestearen atzetik, apartamentuko zorua disko azalez bete arte, halako moldez non gero disko bakoitza dagokion zorroan sartzeko lan amorragarria Telmok hartu duen hurrengo goizean bere gain.
2021
‎Bikoteak hondar urdina eta gorria nahastu zituen bokal uharri baten barnean, sinbiosi sentimental bakuna irudikatzeko. Mailuxek, gero, kotoizko eskumutur koloretsuak banatu zizkion gonbidatu bakoitzari, eta lerroan emanik , bikote berriaren eskuak elkarri estekatu behar genituen, azpimarratzeko egun hartan finkatu arimen eta gorputzen batasuna herioak baizik ez zuela apurtzen. DJ Saguxar bere makinetara lehiatu zen eta soinu airos eta metaliko bat ozenarazi zuen, fidel lerroaren aitzinatze kulunkatsuaren erritmoa laguntzeko.
‎Naomi Kleinen No Logo liburu mardulean, orrialde horituen artean, bi argazki atzeman nituen: bietan Joanarekin nintzen, lehenean, lerden eta bipil, 1993an Donazaharreko Hertzainak taldearen azken kontzertu hartan, bizkarra ikastolak kudeatzen zuen ostatuko barrari emanik , eta bigarrenean Baionako Zizpan, ileak jada zuri, Berri Txarrak hirukotearen iparraldeko despedidan, aurreneko lerroan, gure bilobak izan zitezkeen gazteen ertzean. Bata zen zuri beltzean, bestea koloretan, eta bien tartean hiru hamarkada, bizitza oso baten ezpalkatzea, elkarrekin, maitemin edo urrunmin, egoeraren, urteen eta aldamenean geneuzkan ohaideen arabera.
2023
‎Biziraupenarekin lotuagoak dauden bestelako premia batzuei lehentasuna emanik , lehentasun guztiz logikoa, AGK ez da arduratu eremu urriko hizkuntzez Marten horietaz Lurrean arduratzen den neurri berean, eta munduko alde guztietako herritarrak nahastu gaitu hemen, ingelesari emanik nagusitasuna, azken batean hona etorritakoen artetik bakanak baitira ingelesa ondo antzean jakin gabe etorriak.
‎Biziraupenarekin lotuagoak dauden bestelako premia batzuei lehentasuna emanik, lehentasun guztiz logikoa, AGK ez da arduratu eremu urriko hizkuntzez Marten horietaz Lurrean arduratzen den neurri berean, eta munduko alde guztietako herritarrak nahastu gaitu hemen, ingelesari emanik nagusitasuna, azken batean hona etorritakoen artetik bakanak baitira ingelesa ondo antzean jakin gabe etorriak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia