Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2013
‎Teodosioren erregealdiak berarekin ekarri zuen Inperioaren beste transformazio bat bukaraztea, Konstantinoren garaian hasitako kristautzea, alegia. Konstantinoren ediktuak, Milanen 313 urtean eman zen horrek, amaiarazi egin zuen kristauen aurkako pertsekuzio ofiziala. Konstantino egonarri gutxikoa zen teologiako zorroztasunekin, eta ahalegin handiak egin zituen kristau herriaren batasunaren alde.
‎Bestalde, Inperioko kantzelaritzaren zerbitzupean ziharduten langileez gain, eta jurisdikzio sistemako organo desberdinak osatzen zituzten epaileez gain, probintziako gobernadoreek eta barrutietako vicarius deiturikoek aholkulari juridikoa behar zuten. Aholkulari horiek izena eman gabe lan egiten zuten, eta, Paulo edo Ulpiano alde batera utzita, ez zuten asko lagundu literatura juridikoa gara zedin. Egiatan, juristen kopurua ez zen txikitu, baina haien kalitatea nabariro gutxitu zen.
‎Zuzenbide erromatarrak, probintziaz probintzia, aldaera horiek zituenez gero, aldaera horiei tokiko ohituren kategoria eman zitzaien. Ordu arte, tokiko ohituraren eta zuzenbide orokorraren arteko harremanak ez dira iskanbilatsuak izan.
‎Erregela horietatik bat zen, hain zuzen ere, saltzaileari erantzukizuna eratxikitzen ziona, saldutako gauzaren ebikzio kasuetarako. Egia esan, erantzukizun hori bermaturik geratu behar zen, baina erantzukizun horren zehaztapen zehatza tokiko ohiturari lotuta geratu ahal zen, adibidez, saltzaileak, berme bat barik, bi berme eman behar zituenean. Halakoetan esan zitekeen, alderdiek kontrakoa adierazi ezik, alderdiok kontratua egiten zutela ohitura hori kontuan hartuta.
‎Zati bakoitzaren iturria aipatu bazuten ere, ezin daiteke ziurtatu testu jakin bat norena izan, eta jurista horrek horrexetara idatzi zuenik. Hori gertatzen zen, batetik, testuen inguruko hasierako eztabaida geldiarazi zelako bere garaian, eta, bestetik, bildumariei jarraibideak eman zitzaizkielako esanbidez, dela kontraesanak ezabatzeko, dela errepikatzeak saihesteko. Hori guztia gorabehera, azken emaitzak erakutsi zuen desadostasun nabariak izan zirela jurista klasikoen artean.
‎1 Erromatar Inperioaren idazleek, jakina denez, euskal leinuen berri eman zuten. Orobat, ostean etorri ziren bisigodoen garaiko letradunek.
‎Eskerrak emate aldera, bihoazkie horiek jatorrizko egileari eta argitaletxeari, testua euskaraz argitaratzeko eman duten erraztasunarengatik. Orobat Zuzenbidearen Euskal Akademia Academia Vasca de Derecho delakoari, liburu hau azkena baino, lehena izan dadin zerrenda luze baten hurrenkeran, Abeurrea bilduman sarrera izan dezakeena.
‎Edozein modutan ere, kasurik gehienetan, zuzeneko jarduera horiek burutu baino arinago, beharrezkoa zen magistratuaren erabakia. Lesio fisiko larrien kasuan, ahaleginak egiten ziren alderdiek hitzarmen ekonomikoa egin zezaten, ofentsagileak biktimari kalte ordaina eman ziezaion. Hitzarmenik egin ezik,. XII Taulak?
‎deituriko bildumaren garaian, demandatzaileak ez bazuen hogeita hamar eguneko epean jasotzen iudex deiturikoak berari adjudikatu ziona, demandatzaile horrek demandatua mehatxa zezakeen, baita heriotzarekin ere. Demandatzaileak indarra erabil zezakeen demandatua magistratuaren aurrean ager zedin (eta, kasu horretan, ez zen beharrezkoa oso gizabidetsua izatea); eta, orduan ere, demandatuak ez bazuen ordaintzen edo ez bazuen ordainketa hori bermatzen, magistratuak baimena eman ahal zion demandatzaileari, horrek demandatua kateatu zezan hirurogei egunetan zehar. Epe horretan, demandatzaileak, kateatua?
‎Behin arazoa modu horretan identifikatuta, pretoreak, hipotesi bidez eta idatzizko agiri batean, arazoa aurkezten zuen. Dokumentu horri formula izena eman zitzaion. Formularen bidez, epaileak aukera zuen demandatua kondenatzeko, baldin eta zenbait alegazio frogatutzat jotzen bazituen; bestelako kasuetan, demandatua absolbi zezakeen.
‎Pretoreak formula eman zezakeen, baldin eta uste bazuen zuzenbidearen politikak hori justifikatzen zuela; beste modu batera esanda, haren ustez, demandatzailea bere kasua frogatzeko gauza bazen, demandatzaile horri konponbidea eskaini behar zitzaion. Pretoreen zeregina zen zuzenbidea adieraztea (Ius dicere) eta zuzenbide hori eragingarri egitea, horretarako konponbide egokiak eskainiz.
‎Konponbide horietatik gehienek aurretiazko demandak barneratzen zituzten; esate baterako, demandatuak demandatzailearen jabetza haren borondatearen aurka atxiki izana, edota demandatuak demandatzaileari dirua zor izana. Nolanahi den ere, pretoreak formula eman zezakeen, egoera horretarako aurrekaririk izan ez arren. Kasu horretan, ez zen zuzenbidea sortzen, hori pretorearen ahalmenetatik kanpo geratzen baitzen.
‎Kasu horretan, ez zen zuzenbidea sortzen, hori pretorearen ahalmenetatik kanpo geratzen baitzen. Izan ere, pretoreak baieztatzen zuen demandak konponbidea behar zuela eta legeak konponbide hori eman behar zuela. Pretoreak hitz egiten zuenean, bazirudien indarreko zuzenbidea baliatzen zuela; baina, egia esan, pretorea zuzenbidea sortzen ari zen.
‎Konponbide berriak antzinako zuzenbidearen adierazpen modura aurkeztu arte, berrikuntza ezkutatu egin zen. Adibidez, pretoreak ezin zuen jabetzat hartu zuzenbide zibilarentzat halakoa ez zena, zuzenbide hori bete behar baitzuen; horregatik, ezin zion pertsona horri jabearen akziorik eman , pertsona horrek berea zuena berreskura zezan. Zernahi gisaz, hautabidezko akzioa eman ahal zion jabe ez zenari, horrek jabetzaren gaineko kontrol fisikoa izan zezan, eta, horrela, babestuta gera zedin, epe zehatz batean jabe bihurtu arte.
‎Adibidez, pretoreak ezin zuen jabetzat hartu zuzenbide zibilarentzat halakoa ez zena, zuzenbide hori bete behar baitzuen; horregatik, ezin zion pertsona horri jabearen akziorik eman, pertsona horrek berea zuena berreskura zezan. Zernahi gisaz, hautabidezko akzioa eman ahal zion jabe ez zenari, horrek jabetzaren gaineko kontrol fisikoa izan zezan, eta, horrela, babestuta gera zedin, epe zehatz batean jabe bihurtu arte. Hari bertsutik, pretoreak jaraunslearen akzioa, hildakoaren jabetza berreskuratzeko balio zuena, eman ahal zion, bakar bakarrik, zuzenbide zibilaren arabera jaraunsle zenari.
‎Zernahi gisaz, hautabidezko akzioa eman ahal zion jabe ez zenari, horrek jabetzaren gaineko kontrol fisikoa izan zezan, eta, horrela, babestuta gera zedin, epe zehatz batean jabe bihurtu arte. Hari bertsutik, pretoreak jaraunslearen akzioa, hildakoaren jabetza berreskuratzeko balio zuena, eman ahal zion, bakar bakarrik, zuzenbide zibilaren arabera jaraunsle zenari. Alabaina, jaraunsle ez zenari hautabidezko konponbidea eman ahal zion, jabetza eta edukitza eskuratzeko.
‎Hari bertsutik, pretoreak jaraunslearen akzioa, hildakoaren jabetza berreskuratzeko balio zuena, eman ahal zion, bakar bakarrik, zuzenbide zibilaren arabera jaraunsle zenari. Alabaina, jaraunsle ez zenari hautabidezko konponbidea eman ahal zion, jabetza eta edukitza eskuratzeko. Subjektuak jabetza gozatzen zuen edukitzaile gisa, jabe gisa baino gehiago.
‎Inperioaren politikak indartu egin zituen municipia izenekoak, hau da, latindar edo herritarren arteko erkidegoak, eta nolabaiteko autogobernua eman zien. Probintziako municipium zehatz bateko herritarrak estatutu bikoitza zuen.
‎Juristek, klase gisa, enperadoreen mesedeak jaso zituzten. Arean ere, Augustok, orduko, jurista jakin batzuei ahalmena eman zien, inperio agintearekin iritziak emateko. Ahalmen hori aitortzeko arrazoia izan zen, beharbada, Inperioko kantzelaritzari presioa kentzea, horrek erreskriptoen eskari handia zuelako.
‎Kasuetan oinarritutako sistema hori, ezinbestean, korapilatsu eta konplexu bihurtu zen, eta kategorien araberako sistematizazioa eta sailkapena egitea nahitaezko gertatu zen. Zuzenbidea nolabait antolatzeko prozesu horri hasiera eman zitzaion Errepublikaren azken aldietan, eta, sailkapenak egiteko orduan, metodo greziarren eragina izan zen. Greziarrek eurek ez zizkioten teknika horiek aplikatu euren zuzenbideari; horren arrazoiak izan zitezkeen, bateko, jurista profesionalik ez egotea, eta, besteko, haien sistema juridikoa garatzeko zaila izatea.
‎Mende bat geroago, beste juristak batek, Masurio Sabino izenekoak, sabindarren eskolari izena eman zionak, Muciusen eskema osatu zuen eta beste gai batzuk ere taldekatu zituen; izan ere, ezari ezarian gai jakin batzuen garrantzia aitortu zen, gai horien arteko hur hurrekotasuna aintzat hartuta. Esate baterako, Muciusek bereizi egin zituen lapurretak eta jabetzari egindako kalteak.
‎Antzinako gizarte guztiek onartu zuten erakunde hori, eta, horregatik, esklabotzak herrien zuzenbidea osatzen zuen argi eta garbi. Edonondik begira dakiola ere, argi zegoen esklabotza ez zela zentzumenaren agindua, eta, ondorenez, erakunde horrek ezin zuela zuzenbide naturala osatu, ezta hurrik eman ere.
‎Pretorearen ediktuak prestakuntza maila handia erdietsi zuen, eta, ondoz ondoko pretoreek urtero urtero ediktua argitaratu arren, nekez hobe zitekeen halakoa urte batetik bestera. II. mendearen hastapenetan, Adriano enperadorearen agintaldian zehar, Juliano juristak iraunkortasunez itxura berria eman zion ediktuari. Ediktuaren hasieran, formuletako akzioentzat diseinatutako prozesua zegoen jasota; horrek bere barruan hartzen zuen demandatzaileak errekerimendua egiten zuenetik auzia pretorearen aurrean bukatu artekoa.
‎berriak eskaintzea, lau mende lehenago Gaiok egindakoetan oinarritutakoak. Erakundeak deitutakoa oinarrizko testu-liburu moduan sortu bazen ere, azkenean Digestoaren eta Kodearen balioa eman zitzaion. Digesto eta Erakundeak izeneko lanek 533 urteko abenduaren 31nerdietsi zuten lege indarra; Kodearen argitalpen berrikusiak, berriz, urtebete beranduago.
‎Horren edukiaren zati bat aurreko legeriatik zetorren bitartean, bestearen jatorria jurista batzuen idazkietan aurkitu behar zen, eta halakoen balioa egileak zuen ospearen araberakoa zen. Justinianok ulertu zuen lan osoa berea zela, eta lege itxura eman zion. Bere izenean egindako aldaketak defendatzeaz gain, ikusi zuen zehatzegiak ez ziren gaietan eginiko zuzenketek ere jatorrizko idazkiek baino begirune handiagoa merezi zutela (Constitutio Deo Auctore, 6).
‎Nobela horietako asko grezieraz idatzi ziren eta modu pribatuan bildu ostean, Corpus iuris civilis edo «Zuzenbide zibilaren Korpus» izena jasoko zuenaren beste hiru zatiei gehitu zitzaizkien; izen hori erabili zen, zuzenbide hori eta elizaren zuzenbide kanonikoa bereizteko. Lan horrek mila urteko garapen juridikoari eman zion buru. Arean, Justinianoren bildumarik gabe, ezer gutxi jakingo genuke gure zibilizazioaren hasierako zuzenbidearen inguruan.
‎VIII. mendean bilduma ofizial labur bat agertu zen grezieraz, Ecloga deitutakoa, eta horren helburua zen Justinianoren zuzenbidea aldaraztea, Bizantzioko eguneroko bizitzari egokitzeko. 900 urtearen inguruan, enperadore Leon Jakintsuak diru-laguntza eman zuen, Justinianoren zuzenbidea grezieraz berregin zedin; horren emaitza Basilica lana izan zen, eta testu bakar horretara bildu ziren Digestoa, Kodea, Erakundeak eta Nobelak. Lan horretako testuekin batera eskolioak agertzen ziren, hau da, Justinianoren garaiko juristek eginiko iruzkinei buruzko oharrak, eta halakoek berebiziko garrantzia zuten batzuetan, latinezko jatorrizko testuaren esangura ulertzeko.
‎Bizantzioko Inperioaren neurriak, bestalde, urrituz joan ziren emeki emeki, eta azkenean, 1453 urtean inperio horrek amore eman behar izan zuen, Turkiaren erasoaldiaren aurrean. Hala eta guztiz ere, Bizantzioko zuzenbide erromatarraren bertsio greziarrak aurrera egin zuen Balkanetan zein Errusian, eta bertako enperadoreak Bizantzioko enperadoreen oinordekotzat hartu ziren.
‎Demandatua ez zen agertu zehaztutako egunean eta Satanek auzi ihesa eskatu zuen. Kristok, alabaina, geroratzea eman zuen, ekitatean oinarrituta eta epaile orok dituen nahierako ahalmenak erabilita. Hurrengo egunean Andra Maria agertu zen, gizateriaren abokatu moduan.
‎Satanek gaitzetsi zuen, lehendabizi emakumezkoa izateagatik ezin zelako abokatu izan, eta, bigarrenez, epailearekin harremanak zituelako. Kristok eman zion aurkajartze horri. Andra Mariak argudiatu zuen Satanek edukitze baimena zuela, baina Jainkoaren intereserako bakarrik, eta Kristok ezezkoa eman zion actio spolii izenekoari.
‎Kristok eman zion aurkajartze horri. Andra Mariak argudiatu zuen Satanek edukitze baimena zuela, baina Jainkoaren intereserako bakarrik, eta Kristok ezezkoa eman zion actio spolii izenekoari. Orduan Satanek erreibindikazio akzioa erabili nahi zuen, ulertu baitzuen gizateriaren gaineko eskubidea zuela, jatorrizko bekatuaren ondorioz eta Jainkoak Adani esan ziolako fruitu debekatua jatean hil egingo zela.
‎Vallaren aburuz, begi bistan zegoen hizkuntza zuzena erabiltzea ez zela euren kezka nagusia, eta, horrexegatik, ez ziren jurista trebeak izango. Vallak frogatu zuen «Konstantinoren Dohaintza» izenekoa agiri faltsua zela; Erdi Aroan zuzenbide zibilaren eta kanonikoaren interpretatzaile gehienek kautotzat hartutako agiri horren ariora, ulertzen zen enperadoreak aldi baterako boterea eman ziola aita santuari. Faltsukeria frogatzeko, Vallak bi oinarri erabili zituen:
‎Faltsukeria frogatzeko, Vallak bi oinarri erabili zituen: batetik, Dohaintza izenekoan erabilitako hizkuntza; eta, bestetik, anakronismo bat, alegia, Konstantinok Erromako gotzainari Konstantinopoliseko patriarkaren gaineko jurisdikzioa eman ziola ulertzea, garai hartan ez baitzegoen halakorik. Azken buruan, humanismoak zuzenbidearen iturriei buruzko jarrera kritiko berria sorrarazi zuen.
‎Politiano izeneko humanista ez zen jurista, baina konturatu zen F hori sakon aztertu behar zela; beraren ustetan, F zen Justinianok aita santu Vigiliori 550 urtean bidalitako eskuizkribua (eta, seguru asko, halaxe zen). Lorenzo Eskuzabalak baimena eman zion Politianori, F. eta argitalpen inprimatua alderatzeko. Politiano su eta gar ibili zen lanean, alderaketa
‎1490eko uztailaren 19an 12.30etan bukatu zuela idatzohartuz Digestum vetusaren amaieran; sei aste beranduago eman zion buru zeregin horri. Politianok F.ren gaineko ikerketa batzuk bakarrik argitaratu arren, hurrengo ideia sendotu zuen:
‎Erakundeen eskema jorratzean, Doneauk akzioen esangurari erreparatu zion buruen buruenik ere. Lepoa eman zion Connanen interpretazioari eta ikusi zuen jurista erromatarrek, oro har, actio hitza erabili zutela prozedura juridikoa aipatzeko. Ildo horretatik, Justiniano kritikatu zuen, akzioak eta betebeharrak batzeagatik.
‎Toki guztietako abokatu eta notarioek tradizio bartolistari ekin zioten bete betean. Hori horretara zen, baina ez abokatu eta notarioek lepoa eman ziotelako humanismo juridikoaren erronkari. Jurista zibilistek indar esanguratsua erdietsi zuten herri guztietako politikan nahiz gizartean.
‎VI. mendean, zuzenbide erromatarra erromatarren arteko arazoak konpontzeko erabiltzen zen oraindik, alegia, galiar erromatarren artekoak konpontzeko. Halakoak ziren konkistatzaile germaniarren mendekoak; hasieran, galiar erromatarrek euren nortasun pertsonalari ekin zioten, baina herri biak batu zirenean, emeki emeki printzipio pertsonalistak amore eman zuen lurraldetasun printzipioaren aurrean, eta horren arabera, gune jakin bateko biztanle guztiak zuzenbide berdinaren mende egon behar ziren.
‎Eurikoren Kodearekin gertatu bezala, agintariek jurista zein kopiatzaile galiar erromatarren laguntza behar izan zuten, eta, horrexegatik, testua latinez idatzi zen. Lege horietan batik bat biktimari edo biktimaren familiari eman beharreko kalte ordaina jorratzen zen, biktima horri lapurreta, kalteak jabetzan, lesioak, sexu erasoak edo giza hilketa eraginez gero. Autu horien inguruko arauak nahiko zehatzak ziren, lapurreta nahiz lesio moten arteko desberdintasunak erakusten zituzten zigor bereziak ezartzen baitzituzten; zuzenbide erromatarrak, alabaina, ez zuen eragin handirik izan arau horien gain.
‎Alderdi biek zin egileen kopuru berbera aurkeztuz gero, Lex Papianusaren testuren bat aipa zezakeen alderdiak irabaziko zuen kasua. Papianus izan zen Lex romana burgundionumari Erdi Aroan eman zitzaion lehenengo izena. Arean, eskuizkribu batzuetan lege hori Alarikoren Laburpenaren ostean agertzen zenez gero, ulertu zen Papinianoren zatiaren jarraipena zela, eta Laburpena horrekin amaitzen zela.
‎Italian jakituria juridikoaren maila oso handia izan arren, elizak zabaldu zituen kontzeptu juridiko erromatarrak, baita Europako lekurik urrutikoenetara ere; leku horietan, erakunde erromatarrak desagertu ziren, Inperioaren aginteak lurra jo zuenean. Ingalaterrako erreinu anglosaxoniarrek ez zuten lege agindu berezirik eman euren mendeko galiar erromatarrentzat. VII. mendean Erromak Ingalaterra ebanjelizatu ostean ere, elizak Ebanjelioa baino gehiago irakasten zuen.
‎Alderdi bakoitzak bere egoera justifikatzeko erabili zuen zuzenbide erromatarra. Justinianoren Kodera bildutako testuek, ostera, ez zioten arrazoirik eman elizari. Justinianok bazter utzi zuen Gelasioren printzipioa.
‎Erakundeak, Tres libri deitutakoa eta Authenticum izenekoa bosgarren liburuki batean kokatu ziren, Digestoaren hiru liburuki eta Kodearen bederatzi liburuen ostean. Liburuki horri Volumen parvum izena eman zitzaion, eta bertan, Justinianoren zuzenbidearekin zerikusirik ez zuen materiala ere sartu zen, XII. mendeko inperio legeria, kasurako.
‎Glosagileen zeregina hauxe izan zen: gai berbera ukitzen zuten testu guztiei buruzko aipamen gurutzatuak eman , horien arteko desberdintasunak azaldu eta irtenbide jakinaren aldeko zein kontrako argudioak sailkatzea. Hain ohituta zeuden testuetara, Corpus iurisaren edozein zati aipa zezaketela, lehenengo hitzak bakarrik erabilita.
‎Graziano monjeak 1140 urtea aldera Concordantia discordantium canonum izenekoa argitaratu zuenean, aldaketa esanguratsua gertatu zen, eta agintedun bilduma horren bitartez, ustezko kontraesanak konpondu ziren. Lehenengo bildumariek ez bezala, Grazianok aukeratutako testuen azalpenak eman zituen, gero Decretum izenez ezagutuko zen lanean sartzeko. Bilduma horrek lehendabiziko bilduma kanonikoak ordeztu zituen.
‎batetik, aita santuaren ahalmen legegilea, enperadorearen parekoa, eta, bestetik, elizaren auzitegietako prozeduren izaera. Horrenbestez, Jainkoaren iritziari eman behar ote zitzaion lehentasuna, Penitentzialek zehaztutako tradizioan arau moralak aplikatuz. Ala, kontrara, prozedura horiek publikoak izateagatik gainerako auzitegi publikoetan aplikatutako arauen mende geratu behar ziren?
‎Laurentinus Hispanusek, berbarako, hauxe eztabaidatu zuen Decretumari eginiko Glosa Palatina izenekoan: heretikoak eman dezake bataioa baliozkotasunez? 1 2, 8, 1 aipamena:
‎1 2, 8, 1 aipamena: zenbaitetan, jabe ez denak jabetza eskualdatu ahal duen bezala (ulerbidez, zordunak eman dion bermea saltzen duenean, zorra ordaindu ez delako), heretikoak ere berak jaso ez duen espiritu grazia eman dezake (ad De consecratione, D.4 c.23 v. Romanus).
‎1 2, 8, 1 aipamena: zenbaitetan, jabe ez denak jabetza eskualdatu ahal duen bezala (ulerbidez, zordunak eman dion bermea saltzen duenean, zorra ordaindu ez delako), heretikoak ere berak jaso ez duen espiritu grazia eman dezake (ad De consecratione, D.4 c.23 v. Romanus).
‎Bolognako juristak, eskuarki, laikoak ziren; Italiatik kanpo, ostera, apaizek ikasten zuten zuzenbide zibila, elizaren auzitegietan justizia administratu behar zutenek, buruen buruenik ere. Horrek ez du esan nahi zuzenbide zibila azaletik bakarrik jorratu zutela, ezta hurrik eman ere; arean, jakin bazekiten zuzenbide zibila ikasi ezean, ezin izango zutela behar bezala ulertu zuzenbidearen izaera edota epai prozesuak.
‎Irnerioren osteko glosagileen belaunaldiak eman zuen lehenengo urratsa arazo horri aurre egiteko. Bulgarok, lau doktoreetatik batek, Excerpta legum izeneko lana idatzi zuen, bere lagunari, 1123.etik 1141.era elizako kantziler izango zen Aimeriko kardinalari, zuzenbidearen misterioak (arcana iuris) azaltzeko.
‎Hasteko, akzioaren osagaiak, alderdiak, demandaren eta defentsaren argudioak, froga, epaia eta gora jotzeak azaltzen ditu. Gai hori jorratu zuten lehendabiziko juristen artean batzuek aditzera eman zuten ondokoa: alderdiak eta epailea ez ezik, lekuko eta abokatuak ere alderditzat hartu behar dira.
‎akzioan parte hartzen duten pertsonak, prozedura zibila, prozedura kriminala eta demanden formulario batzuk; azken zatian, eskrituren formularioak jaso ziren. Lan horrek ospe iraunkorra eman zion egileari, eta ezagutu ere «Espekulatzaile» goitizenez ezagutu zen.
‎Enperadoreari bakarrik, ala, beste magistratuek ere badute halakorik? Lotariok eman zion enperadoreari horrek nahi zuen erantzuna: imperator gisa enperadoreak bakarrik du imperiuma.
‎XIII. mendearen bigarren erdian, Justinianoren testuak aztertzeko topagunea Orleansera lekualdatu zen; egin eginean ere, aita santuak Parisen halakoak ikastea debekatu zuen eta debeku hori aldarrikatu zenetik, zuzenbide zibilaren ikasketak sekulako bultzada izan zuen Orleansen. Italiako irakasleek eman zituzten lehendabiziko eskolak, 1240 urtea inguruan. Ezagunena Guido Cumiskoa izan zen; Accursiok Bolognan azterketa jarri zionean, Guido ausartu zen glosa baten zuzenketa zalantzan jartzen, eta horren ostean, pentsatu zuen on izango litzatekeela Frantziara joatea.
‎Orleansi bere ospea eman zioten bi maisuek, Jacques Revignykoa (Jacques de Revigny) eta Pierre Belleperchekoa (Pierre de Belleperche) Orleansen ikasi zuten. Ez zuten beste munduko berrikuntzarik ekarri zuzenbide zibila irakasterakoan, baina eite bateko joerak sartu zituzten, Bolognan berriak zirenak, batez ere arrazoinamendu dialektikoaren erabilera.
‎Bartolok bere izena eman zion XIV eta XV. mendeetan zuzenbide zibilaren ikasketetan nagusi izan zen eskolari. Bartolo 1313 edo 1314.urtean jaio zen Sassoferraton, Las Marcaseko herri txiki batean, eta 1357an hil zen.
‎Epaile izan zen Todiko hiri txikian, baina arin sartu zen irakaskuntzan buru belarri, lehenengo Pisan eta gero Perugian, bertan hiltzeko. Bizitza labur hori zuzenbidean murgilduta eman zuen, eta, horrexegatik, beraren lana oparoa izan zen oso. Gai zehatzei buruzko tratatuak ez ezik, Corpus iuriseko zati guztien gaineko iruzkin sakonak ere idatzi zituen, eta halakoen lehendabiziko argitalpenek folioko bederatzi liburu bete zituzten.
‎Egia esan, horren lanaren zati handi bat aurrekoen aipamena baino ez zen izan; hala ere, Bartolok beti gehitzen zuen berea zen zerbait, aurreko eztabaiden iluntasunaren barrena zidor argiren bat aurkitu eta arazo bakoitzari irtenbidea eman nahian. Horren eraginari esker, zuzenbide zibilaren azterketa ez zen izan lehen bezain akademikoa, eguneroko arazo juridikoei erreparatzen zitzaielako gehiago.
‎Gehienetan, ikasleek eurentzat erosten zituzten liburu juridiko kontuzkoenak. Horrez gain, liburu saltzaile baimenduek, stationarii exempla tenentes izenekoek, liburu horien kopia kautoak izaten zituzten, ikasleei errentan eman eta horiek eurentzako kopiak egin zitzaten. Ikastaldia amaitutakoan, pilatutako oinarrizko testuen bilduma eraman zezaketen ikasleok.
‎Federico Bizargorri enperadore gaztea 1155 urtean Erromarantz zihoala koroa jasotzeko, Bolognan gelditu zen, batetik, zuzenbideko doktore ospetsuak ezagutzeko, eta, bestetik, laguntza izateko, aldarrikatu nahi zituen lege batzuk justifikatzerakoan. Doktoreen babesa lortu zuenean, Constitutio habita deitutakoa aldarrikatu zuen; bertan, «ikasketen erromes» moduan deskribatu ziren Bolognara zuzenbidea ikasten zihoazenak, eta halakoei zenbait pribilegio eman zitzaizkien. Zehatzago esanda, Federico enperadoreak aintzat hartu zituen ikasleen korporazioak, euren burua botigo moduan gobernatzeko ahalmena emanda.
‎1217an, aita santu Honorio III.ak ohartarazi zuen ikasleak bertan gelditzera derrigortu beharrean, hobe izango litzatekeela pizgarriren bat eskaintzea, nahita gera zitezen. Bi urte beranduago, aita santuak honako ahalmena eman zion Bolognako artxidiakonoari: zuzenbideko ikasketak amaitzen zituen ikasleari edonon irakasteko eskubidea aintzatestea; horretara, Unibertsitatea elizaren mende geratzen zen, zeharka izan arren.
‎Ildo horretatik, kontratu askatasuna gailendu zen, alderdien arteko desberdintasuna zokoratuz. Babesik handiena eman zioten jabetza pribatuari, eta ahalik gehien murriztu zuten negozio gizonen erantzukizuna, euren eragiketetan besteei eragindako kalteen ondorioz. Windscheidek Pandektenrecht izeneko lanean laburbildu zituen bere lorpenak(); lan horrek hiru liburuki zituen eta zazpi argitalpen egin ziren, 1892 urtean berori hil aurretik.
‎1900 urtean Alemaniako Kode zibila indarrean jarri zenean, Europako estatu esanguratsuetan zuzenbide erromatarra ez zen gehiago aplikatu, ezta modu modernizatu batean ere. Salbuespen bakarra San Marinoko Errepublikan gertatu zen, bertan ezetza eman baitzitzaion Kode Zibilari, kodetu gabeko Ius commune izenekoa aplikatuz. Sistema juridiko kodetua zegoenean, zuzenbide zibil erromatarra ez zen gehiago aplikatu auzitegietan; hala ere, kodetu gabeko sistema juridikoetan, baten baino gehiagotan aipatzen dira zuzenbide zibileko testuak, printzipio juridiko orokorren adibide moduan.
‎Antzinaroko sistema juridiko horiek ez dute ekarri jurista erromatarrekin alderatzeko moduko jurista mota berezirik. Hala ere, baditugu jurista klasikoek izandako eztabaiden bilduma, eta zuzenbide erromatarrari horrexek eman dio tankera erakargarria, egun ere horren azterketa baliozkoa eta interesgarria izan dadin.
‎Frantzian gertatu bezala, Pariseko Ohitura eskualdeetako beste ohituren gainetik gailendu zen; halaber, Gaztelako zuzenbidea, Zazpi Partidak deitutakoa eta 1567ko Bilduma Berrian oinarritutakoa, Espainia osorako nazio zuzenbide (jatorrizko zuzenbide) bihurtu zen emeki emeki. 1713 urtean Gaztelako Kontseiluak agindu zuen unibertsitateetan zuzenbide erromatarra irakatsi beharrean nazio zuzenbidea irakatsi behar zela, baina irakasleek lepoa eman zioten dekretu horri. Zuzenbide erromatarraren balioa ikusita, 1741ean Kontseiluak beste dekretu bat eman zuen, zuzenbide hori eta nazio zuzenbidea, bibiak, irakasteko aginduz.
‎1713 urtean Gaztelako Kontseiluak agindu zuen unibertsitateetan zuzenbide erromatarra irakatsi beharrean nazio zuzenbidea irakatsi behar zela, baina irakasleek lepoa eman zioten dekretu horri. Zuzenbide erromatarraren balioa ikusita, 1741ean Kontseiluak beste dekretu bat eman zuen, zuzenbide hori eta nazio zuzenbidea, bibiak, irakasteko aginduz.
‎Printzipio horiek Digestoaren lehenengo titulutik atera ziren (1.1.10): ezin zaio kalterik eragin inori eta bakoitzari zor zaiona eman behar zaio. .
‎Lege hori garai hartako sistema juridikoekin alderatuz gero, ikus zitekeen mailaketa gutxiago zituela. Hortaz, zuzenbide erromatarrari ezezkoa eman zitzaion, baina horren eskema batzuk berriro erabili ziren, zuzenbide naturalaren formarekin.
‎Ancien Régimeren oinarri zen egitura juridikoa desagerrarazi nahi zen, horren ordez askatasun, berdintasuneta anaitasungrinak adierazteko kode laburra eta soila jarrita. Biltzar eratzaileak ezezkoa eman zien bi proiektuei, 1799 urtean Napoleonek boterea eskuratu zuenean. Berak lau kidez osaturiko batzordea izendatu zuen, bi ohiturazko zuzenbidearen esparrutik etorritakoak, eta beste biak zuzenbide idatziaren alorretik, guztien artean Kode zibila presta zezaten, sistema bakoitzetik alderik onenak hartuta.
‎Hugo eta bere lagunentzat eredua ez zen Justiniano legegilearen zuzenbidea, ezpada K. o. II. mendeko zuzenbidea; agidanez, mende horretan enperadoreak zuzenbidearen garapenari buruzko kontrola eman zien juristei, argudio eta eztabaidaren bitartez, eta euren iritziei lege agintea emanez. Horrenbestez, zuzenbidea egiteko lehendabiziko erantzukizuna juristei zegokien.
‎Arean ere, halako auzitegietan zihardutenak Inns of Courten antzeko gremio baten kide ziren, eta hori Doctors' Combans deitzen zen. Gobernuak doktore horiei eman zien nazioarteko harremanak zuzentzeko ardura. Gehienek Oxford eta Cambridgen ikasi zuten.
‎Ordu arte, zuzenbidearen ikertzaileen aburuz, ondore juridikoetarako erkidego kontzeptuaren barruan sartzen ziren aita santuaren eta enperadorearen botere bikoitzaren mende zeuden herriak bakarrik. Vitoriak, ordea, ezezkoa eman zion aita santu Alexandro VI.ak 1493an bota zuen proposamenari: boterea izatea, Espainia eta Portugalen orduantxe aurkitutako lurraldeak zatitzeko.
‎Zuzenbide horren oinarria ez zen sinesmen erlijioso berberak izatea, ezpada gizateriaren izaera. Erakundeak 1, 21ean eman zen Ius gentiumaren definizioa: arrazoi naturalak herri guztien artean utzitakoa.
‎printzea herriaren ordezkaria da, eta horren boterea herri borondatearen araberakoa izango da. Beraren ustetan, ostera, herriak erabateko boterea eman zion printzeari eta gero ezin zen hori ezeztatu (III.4) Horrenbestez, printzea legibus solutus izan behar zen, eta berak emandako legeek ere ezin zuten horren inguruko mugarik jarri. Neoeskolastiko espainiar horiek San Tomas Aquinokoak hasitako bideari eutsi zioten, Aristotelesen metodoaren eta zuzenbide erromatarren arteko batasuna garatuz.
‎1587an erregina Isabelek zuzenbide zibileko Regius Professor izendatu zuen Gentili Oxforden; hurrengo urteetan hainbat saiakera idatzi zituen gerrako zuzenbidearen inguruan, eta horiek guztiak batera argitaratu ziren Hanaun 1598an, De iure belli, III. lib. izenburuarekin. Hurrengo belaunaldiak eman zion buru prozesu horri, Grotiusen eskutik.
‎Harrezkero, zuzenbide hori ez zen ikusi zuzenbide zibilaren eranskin moduan, ezpada ohitura germaniarraren eta zuzenbide erromatarren arteko nahaste gisa; horren inguruan legeak eman ziren, toki statutumeko muga hertsietatik kanpo aplikatuko zirenak. Doneauren tradizioari helduta, Grotiusek zuzenbide substantiboaz bakarrik arduratu zen, prozesukoa bazter utzita.
‎pertsonak, gauzak eta betebeharrak. Gatibualditik ihes egin eta gero, Grotiusek iheslari politiko bezala eman zuen bizitza osoa, batez ere Frantzian, Suediako enbaxadore moduan jardunda.
‎Grotiusen tratatua zuzenbide zibileko testuen aipamenez josita zegoen, eta halakoak erabili ohi ziren zuzenbide naturaleko proposizioak defendatzeko. Grotiusek baieztatu zuen Jainkoak ez zuela eman zuzenbide hori, berdin berdin existituko zelako Jainkoa ez dagoela onartu arren edota gizakien kontuak ez zirela Jainkoaren ardurapekoak onartu arren (prolegomena II eta I. I. 10.5). Ildo bertsutik, inorenak ez diren gauzen okupazioari buruzko kontzeptu erromatarrak lur berrien konkistari egokitu zitzaizkion, eta kontratuen zuzenbide erromatarra nazioarteko tratatuei.
‎Bertan, xehetasunez deskribatu zuen zuzenbide erromatarraren testuek nola gainditu zituzten garai ilunak, eta XII. mendean zergatik ekin zitzaion testuok aztertzeari. Eskola Historikoaren aldekoek ulertu zuten probidentziaren esku hartzeari esker jazokizun esanguratsu bat gertatu zela, Savignyk hasiera eman zionean bere eskolari. Ordu arte, zuzenbide erromatar klasikoa berreratzeko, Justinianoren testuetara jotzen zen, baina mendekotasun hori modu nabarian murriztu zen, Niebuhrek Gaioren Erakundeen jatorrizko testua aurkitu zuenean Veronako katedralean.
‎Guglielmo Duranteren (Durandus) Speculum iudiciale izenekoak (justiziaren ispilua), 1271 urtean agertu zenak, eman zien buru prozeduraren inguruko lan horiei. Jatorriz Proventzakoa zen Durantek Bolognan ikasi zuen zuzenbide kanonikoa; jarraian, aita santuaren auditore bihurtu zenez gero, mundu kristau osotik Erromara heldutako gora jotze guztiak ebatzi behar zituen, eta, horrezaz landara, bere jaioterriko gotzain ere izan zen.
‎Vetus izenekoak 1.tik 24.2.erako liburuak barneratzen ditu; Infortiatum delakoak 24.3.etik 38.erakoak, eta Novumak, berriz, 39.etik 50.era bitartekoak. Zatiketa horren jatorria, eta bereziki, erdiko zatiari eman zaion Infortiatum izena ezezagunak dira, eta XII. mendeko doktoreentzat ere hori guztia misterio hutsa zen. Beharbada, Digestoaren zatiak sinesgarriro berraurkitu zireneko hurrenkera adierazten du banaketa horrek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia