2003
|
|
Kontakizuneko protagonista, bi eguneko bizarra daraman gizasemea, ezagutzen ez duen hotel bateko gela batean esnatzen da, ezagutzen ez duen emakume baten ondoan, eta honen musuek, honen gorputzak eta maitasun hitzek, modu lanbrotsu batez, aurreko emakume batzuenak gogoratzen badizkiote ere, ez du inoren izenik, inoren aurpegirik finkatzerik lortzen. Ondoan duen
|
emakumeak
ez du argibide gehiagorik, bezperan bere begiz ikusitakoa baizik: traje dotorez jantzita baina pare bat eguneko bizarrarekin, eskuan maletatxo beltza zeramala agertu omen zen itxura horrekin inor gutxik zapaltzen zuen kalean barrena eta emakumeak agurtu zuen arren, ez omen zion erantzun.
|
2007
|
|
Badirudi
|
emakumeak
ez duela gauza handirik egiteko. Normala, bezero eskasia honekin.
|
2009
|
|
Pentsamenduak, giza sentimenduek eta kezkek berek, historia daukate. Gizon
|
emakumeak
ez ditu beti galde, arrangura, sentimendu berak ukan. Psikologiako zientzia enpirikoen garapenak eta burmuin ikerketek filosofia mendeetan enplegatu izan duten itaunak ahaztarazi dituzte, hala nola arima edo espiritua zer den eta horren ahalmenek nola funtzionatzen duten, etab. Mundu oso bat ahaztua gelditu da bat batean.
|
2013
|
|
–Amak esan dit haurrak eta
|
emakumeak
ez dituztela tirokatzen eta aita bezalako gizon helduak joaten direla gerrara.
|
|
Laguntza eske etorri naiz eta badakizu zein gutxi gustatzen zaidan laguntza eskatzea, hori egia zen. Martinek ezagutzen zuen
|
emakumeak
ez zuen batere gustuko ezer eskatzea, eta aldarte txarrean hobe zen aurrean ez egotea.
|
|
Han emakume beltzaran bat, aitaren NBAko kamiseta berde bat jantzita, osteko sokan arropak eskegitzen. Zer egin jakin gabe geratu nintzen hasieran, kolpearen zurian igeri, eta uste dut
|
emakumeak
ez zuela irtenbide argiagorik topatu, arropa eskegitzen jarraitu baitzuen.
|
2014
|
|
Felisa baino emakume garbiagorik?! Ez uste, haatik, bere obsesio hura saihesteko ofizio zuri eder bati heldu zionik,
|
emakumeak
ez baitzuen ile apaindegi batean ez lurrin denda batean lanik egin bere garaian, harategi batean baizik.
|
2015
|
|
X maitatu duten
|
emakumeak
ez ditu X k maitatu.
|
|
Emakumeak, ordea, ez zion inolako garrantzirik eman gertatutakoari eta halako lasaitua eman zidan horrek, leku hartatik altxatu eta alde egin gabe bertan geratzeko. Handik aurrera errazago joan ziren gauzak, batez ere
|
emakumeak
ez ninduela ezagutzen ohartu nintzenean.
|
|
Konfiantza mantua lagun,
|
emakumeak
ez du hitzen beharrik orain, isiltasunak ez baitu ezinegonik piztu bere baitan, maiz ohi duenez. Zein urrun ikusten duen duela hain gutxiko egoera hura:
|
2016
|
|
Sekula ez duela aurrean emakumerik ikusi ematen du eta benetakoa ote naizen ala ez aztertzen ari balitz bezala egoten da, izua begietan duela. Uste dut
|
emakumeak
ez dituela inoiz ulertu, baina egunen batean ulertuko dituela sinetsita dago. Besarkada luze bat emateko gogoa eman ohi dit?
|
|
Euri jasak ez zuen atertzen eta
|
emakumeak
ez du jatetxeko barran geratzea beste erremediorik izan eta, hitz egiteko gai hoberik ez genuenez, bere senarrari buruz jarraitu dugu hizketan, nik gutxienez bere eleberriak ezagutzen nituelako eta berak ere zer kontatua bazuelako, berehala ohartu bainaiz bere gai kutunetako bat senarrari buruz hitz egitea zela, beste emakume askori gertatzen zaien bezalaxe, bestalde.... Gainera, senarrari buruz saltzen duen irudia ez da akatsik gabea.
|
|
Azkenean, emakumearen gogoaren kontra lagundu zion kotxetxoa autobuseratzen, txorakeriak entzuten zizkion bitartean. Barruan sartzea lortu ondoren,
|
emakumeak
ez zuen zailtasun handirik izan autobuseko uhalekin bere umearen kotxetxoa estekatzeko, zorionez, eta hantxe gelditu zen, ordaindu ez balu bezala. Joseba joan zen biona pagatzera aurreko aldera.
|
2019
|
|
Hortaz, emakumea Beste bihurtzen duen gizonak konplizitate sakonak aurkituko ditu harengan. Hala,
|
emakumeak
ez du bere burua subjektu gisa aldarrikatzen ez duelako horretarako baliabiderik, erreziprozitatea planteatu gabe sentitzen duelako gizonarekin lotzen duen beharrezko esteka, eta ematen duelako emakumea, batzuetan, laketua dela Beste izateko rolean.
|
|
–Nik joera izan dut gauza zikin edo zauri gisa ikustekoa organo femeninoa, ez gutxiago erakargarria horregatik, baina arriskutsua bere hartan, nola baita odoltsua, mukitsua, kutsatua den oro?. Gaixotasun benereoaren ideian islatzen dira izu horiek;
|
emakumeak
ez du beldurrik ematen gaixotasunak kutsatzen dituelako, baizik eta gaixotasunek okaztagarriak dirudite emakumearengandik datozelako: kontatu izan didate ezen zenbait mutil gaztek pentsatzen zutela sexu harremanak maizegi izatea aski zela blenorragia sortzeko.
|
|
Batzuetan,
|
emakumeak
ez du haurrik, edo ez du batere interesik ondorengoen aldera; seme alabekin eta bilobekin izan ohi den lotura naturala ez badu, inoiz saiatzen da antzeko batzuk sortzen artifizialki. Samurtasun amazko bat eskaintzen die mutil gazteei; amultsutasun hori platonikoa izan zein ez, ez du hipokrisia hutsez esaten, seme bat bezala?
|
|
Emakume maitemindua bezala, ama zoratzen dago beharrezkoa dela sentitzen duelako; asetzen dituen exijentziek justifikatzen dute; amaren maitasunak, ordea, ez dakar berekin erreziprozitaterik, eta hortik datozkio zailtasuna eta handitasuna;
|
emakumeak
ez du gizon bat aurrean, heroi bat, erdi jainko bat, baizik kontzientzia txiki sortu berri bat, gorputz ahul eta kontingente batean itoa; haurrak ez du batere baliorik, ezin du batere baliorik eman; haurrarekin, emakumeak bakardadean segitzen du; ez du inolako ordainik espero ematen dion guztiaren trukean, eta bere askatasunarekin justifikatu behar du emandakoa. Eskuzabaltasun horrek laudorioak merezi ditu, gizonek nekatu gabe eginak, baina engainua hasia da Amatasunaren erlijioak aldarrikatzen duenean ama guztiak ereduzkoak direla.
|
|
Hala, amore ematen dio mendekotasun mingarri bati; etxekoandrearen abnegazioa baliagarria da baita hortxe dagoela onartzen ez bada ere; emakume pinpirinaren ahalegina alferrik da inoren kontzientzian eraginik ez badu. Bere balioa behin betiko estima dezaten nahi du; erabatekotasuna eskuratu nahi izate horrek akigarri bihurtzen dio bilatze lana; ahots kritiko bat bakarra aditu, eta kapela ez da polita izango; laudorio batek lausengatu egiten du, baina gaitzespen batek lur jota uzten; eta erabatekotasuna adierazteko ezinbestekoa denez agerraldi sail zehaztugabe bat,
|
emakumeak
ez du inoiz irabazten osoki; horregatik da hain sentikorra emakume pinpirina; horregatik egoten dira tristeki sinetsita emakume polit eta miretsi batzuk ez direla ez eder eta ez dotore, falta zaiela hain justu ezagutzen ez duten epaile goren baten oniritzia: bere baitako baten bila dabiltza, baina ezina da hori.
|
|
Hau da,
|
emakumeak
ez ditu singulartasunean oinarritu behar aukeratutako senar batekiko harremanak, baizik eta orokortasunean justifikatu behar du bere funtzio femeninoetan jardutea; molde espezifiko batean baino ez du ezagutu behar plazera, inola ere ez molde indibidualizatuan; horrek funtsezko bi ondorio ditu emakumearen destino erotikoari dagokionez: hasteko, ez du eskubiderik ezkontzatik kanpo inolako sexu jarduerarik izateko; bi ezkontideentzat, haragia ematea instituzio bihurtzen denez, desiraz eta plazeraz harago jotzen da, interes sozialerantz; gizonak, ordea, goza dezake plazer kontingenteez ezkondu aurretik eta ezkonbizitzatik kanpo ere, langile eta herritar den aldetik unibertsalerantz jotzen duenez gero bere buruaren gainetik:
|
|
Norbait libreki eta bere gizatasunean maitatua denean, zorroztasun exijente bat izaten da harekin, eta hori izaten da egiazko estimuaren beste aldea; kontrara, gizonaren aurrean belaunikaturiko emakumeak harro ager dezake badakiela, hura gobernatzen?, badakiela, hura manipulatzen?, eta, aldi berean, gustu eman nahian, goraipa diezazkioke, xelebrekeriak?, hala ere haren izena zikindu gabe: horra hor froga garbia erakusten duena
|
emakumeak
ez duela pertsona singular horrenganako estimurik sentitzen, pertsona horrek ekintza erreal batzuetan bere burua mamitzen duen aldetik; itsuki belaunikatzen da idoloaren muin orokorraren aurrean: gizontasuna aura sakratu bat da, balio bat beti berdina, aldaezina, eta gizontasunaz jantziriko norbanakoaren txikikerien gainetik berresten dena; banakoa ez da aintzat hartzekoa:
|
|
Silogismo batek ez du balio maionesa loditzeko, ezta negarrez ari den haurra lasaitzeko ere; arrazoibide maskulinoak ez dira egokiak haren esperientzia osatzen duen errealitaterako. Eta gizonen erreinuan, emakumeak ezer ere egiten ez duenez, haren pentsamendua ez da bereizten ametsetik, ez baita inolako egitasmotan mamitzen;
|
emakumeak
ez du egiaren senik, efikazia faltagatik; irudiekin eta hitzekin baino ezin da borrokatu: horrexegatik onartzen ditu, arazorik gabe, kontraesanez beteriko baieztapenak; ez da askorik arduratzen bere eskumenetik kanpoko esparruko misterioak argitzeaz; jakintza ikaragarri lausoekin konformatzen da:
|
|
Nolanahi ere, behin eta berriz ateak itxi eta leihoak itsutzen baditu ere,
|
emakumeak
ez du erabateko segurtasunik aurkitzen etxean, unibertso maskulinoak inbaditu baitio, eta berak urrunetik errespetatu bai, baina ez da ausartzen unibertso horretan ibiltzera; hain zuzen, ezinezkoa zaionez unibertso hori ulertzea tekniken, logika seguru baten, ezagutza egituratu batzuen bidez, bada, haurra eta gizaki primitiboa bezalaxe sentitzen da, misterio arriskutsuz inguraturik.... Errealitateari buruz duen kontzepzio magikoa proiektatzen du bertan:
|
|
–Irudi izugarriro hutsa, txorrotxa, ezerezkeriaraino abstraktua, nabaritutako sentsazioaren pisuaren pean?. Estasi hori ez da ez sakrifizio bat eta ez abandonatze bat; bi sexuetako batek ere ez du utzi behar besteak irents dezan; ez gizonak eta ez
|
emakumeak
ez dute agertu behar bikote baten zati hautsiaren gisan; sexua ez da zauri bat; bakoitza izaki oso bat da, ederki polarizatua; bata bere gizontasunean irmo dagoenean, eta bestea bere feminitatean,, bakoitzak sexuen zirkuitu polarizatuaren perfekzioa erdiesten du?; koitoa ez da anexio bat, ez bietariko inoren errenditzea, baizik bata zoragarriro mamitzea bestearen bitartez.... Ursulek eta Birkinek halako batean elkar aurkitu zutenean,, askatasuna deitu behar zaion izarren oreka hori ematen zioten elkarri[...] Gizona emakumearentzat zer zen, horixe zen emakumea gizonarentzat:
|
|
Gizonak, bizitza sexualean eginkizun aktiboa betetzeaz gainera, modua jartzen du bizitza hau gainditzeko; sexuaren munduan ditu sustraiak, bai, baina ihes egiten du handik; emakumeak, berriz, hartan giltzapeturik segitzen du. Pentsamenduak eta ekintzak faloan dituzte sustraiak; falorik ez duenez,
|
emakumeak
ez du eskubiderik ez baterako eta ez besterako: gizonaren tokia bete dezake, baita bikain bete ere, baina egiarik gabeko joko bat da.
|
|
Begirada, beraz, arriskugarria da; eskuak, berriz, beste mehatxu bat. Normalean,
|
emakumeak
ez du indarkeriaren munduan sartzeko biderik; ez du sekula ezagutu gizon gazte batek haurtzaroko edo nerabezaroko borroketan gainditu duen proba: hots, haragizko gauza bat izatea, bestek heltzen diona; eta, orain, gorputzez gorputzeko batera lotua eta eramana izan da, non gizona baita indartsuena; aurrerantzean ez da libre amesteko, atzera egiteko, maniobratzeko:
|
|
Izutu egiten dute sekula probatu ez duen borrokakoak bezalakoak diren besarkada horiek. Senargai baten, lagun baten, lankide baten, gizon zibilizatu eta adeitsu baten laztanei abandonatua zitzaien lehen, baina orain gizonak aire arrotz, berekoi eta temoso bat hartu du;
|
emakumeak
ez du inolako tresnarik ezezagun horren kontra. Ez da gauza bakana neska gaztearen lehenbiziko esperientzia zinezko bortxaketa bat izatea eta gizona gorrotagarriro bortitz agertzea; esaterako, landa inguruan, non ohiturak trauskilak baitira, askotan gertatzen da neskatxak, erdizka amore emanez eta erdizka matxinatuz, areka zuloren batean galtzea dontzeilatasuna, lotsaz eta izuz.
|
|
lurreko animaliak eta landareak, harribitxiak, errekak, izarrak. Baina
|
emakumeak
ez du altxor horiek harrapatzeko bitartekorik; anatomiak kondenatua dauka baldar eta inpotente izatera, eunuko bat bezala: jabe izateko desirak huts egiten du, hezurmamituko duen organo baten faltaz.
|
|
Hauxe izan zen ezinago kaltegarria emakumearentzat: gizon langilearen lankide bihurtu ez zenez, giza mitseinetik bazter geratu zen; emakumea ahula eta produzitze indar apalagokoa izateak, ordea, ez du esplikatzen bazterketa hori; gizasemeak ez zuen pareko gisa onartu, hain zuzen,
|
emakumeak
ez zuelako bat egiten gizonen lan egiteko eta pentsatzeko moduarekin, eta biziaren misterioen mende segitzen zuelako; gizonak onartzen ez zuenez gero, emakumeak haren begietan beste segitzen zuenez gero, gizona ezin zen izan emakumearen zapaltzailea besterik. Gizonaren hedatze eta menderatze borondateak madarikazio bihurtu du emakumeen ezgaitasuna.
|
|
Sarreran esana dugu zenbateraino den desberdina emakumearen egoera, gizonarekin solidario egiten duen bizi eta interes komunitatea dela kausa bereziki, eta gizonak emakumearengan aurkitzen duen konplizitateagatik:
|
emakumeak
ez du bere baitan inolako iraultza desirarik, eta ezin da desagertu sexu gisa: emakumeak ez du eskatzen sexu espezifikazioaren zenbait ondorio ezeztatzea baino.
|
|
Oro har, basailuaren egoeran daude oraindik. Hortik segitzen da
|
emakumeak
ez duela bere burua ezagutzen eta aukeratzen bere buruarentzat existitzen den neurrian, baizik gizonak definitzen duen neurrian. Horregatik, gizonek nola amesten duten emakumea, halaxe deskribatuko dugu lehenik, zeren emakumea gizonentzat izatea baitugu haren kondizio konkretuaren faktore funtsezkoetako bat.
|
|
Hainbat psikosi motatan ager liteke erotomania, baina funtsa bera du beti. Subjektua beti dago balio handiko gizon baten amodioak argiturik eta goretsirik; gizona liluratua sentitu da bat batean, emakumearen xarma dela kausa, nahiz eta
|
emakumeak
ez zuen ezertxo ere espero gizonarengandik?, eta bere sentimenduak adierazten dizkio zeharbidez baina indar handiz. Harreman hori, batzuetan, ideala da denbora guztian, eta beste batzuetan, berriz, molde sexuala hartzen du, baina hona hemen zein duen funtsezko ezaugarria:
|
|
Egiazko bizitzaren kalterako da, ordea, itxurakeria nartzisista; alegiazko pertsonaia batek alegiazko publiko baten mirespena behar du; bere niaren gatibu den
|
emakumeak
ez du inolako heldulekurik mundu konkretuan, ez da arduratzen besteekin inolako harreman errealik izateaz; Madame de Staëlek ez zuen hain gustura deklamatuko Fedra baldin susmatu izan balu nolako burlak idazten zizkioten, miresleek, arratsean beren koaderno txikietan; nartzisistak, ordea, uko egiten dio onartzeari bera bestela ikus dezaketela, berak erakusten duen tankera horretaz bestera:
|
|
Raimundo Silva sartu zen, egun on esan zuen, nor zegoen erreparatu gabe, eta erakusleihoaren atzeko mahai batean eseri zen, erakusleihoan ohiko goxokien sedukzioak erakusten ziren, pastelak, palmondoak, kornukopiak, opilak, arroz pasteltxoak, jesuitak eta, nola ez, kruasanak, frantsesezko izena eman zien ilgora eite horrekin, lehen ausikiarekin ilbehera bihurtzen dena, gutxiagotzen doana, platerean apurrak baizik gelditzen ez diren arte, Alak bere hatz itzel bustiarekin ahoratzen dituen argizagi ñimiñoak, ondoren huts kosmiko izugarria baizik ez da geldituko, baldin eta izatea eta hutsa bateragarriak badira. ...u, albiste atsegina jaso berri bailuen, Egia da, eskerrak gaur lainorik ez dugun, baina emakume potolo batek, bere hostopila kafesne katilukada handi batekin laguntzen duenak, jakinarazten du meteorologi aldizkariaren arabera, berak Metrologia ahoskatzen du, bizioz, litekeena dela arratsa abailtzean berriro lainoa sartzea, nork esango luke, zerua orain hain garbi egonik, eguzki dirdiratsu honekin,
|
emakumeak
ez zuen ohar poetiko hau egin, baina oharra egiteko gogoa eutsi ezinezkoa da, eta horregatik bildu da hona. Eguraldia, zoria bera bezala, aldakorra da, esan zuen zuzentzaileak, esaldia guztiz ergela zela jakinik.
|
|
Telefonoz beste aldetik, koinatak senitartekoaren kezka ulergarria adieraziko zuen, Espero dinat zertan ari haizen jakitea, hau bezalako egoera batean esan daitekeen gutxienekoa da, eta Maria Sarak hauxe erantzun zuen, Momentuz nahikoa dinat egia dela jakitearekin, eta beste isilaldi baten ondoren, honako hau baizik ez zuen esan, Bai, eta Raimundo Silvak ez zuen beste ezeren beharrik izan ulertu ahal izateko Maria Sararen koinatak beste honako hau galdetu zuela, Zuzentzailea al da, eta Maria Sarak horixe erantzun zuen, Bai. ...ion fereka hotz bat sentitu zuen, Berea da, pentsatu zuen, dar dar egin zuen, eta estalkian bildu zen areago, baina imintzioak bere gorputzaren biluztasunaz ohartzeko balio izan zion, eta orain bere baitan arestiko sentsazioen oroitzapenak burutik kendu ezin zuen pentsamendu narritagarri baten kontra egiten zuen borroka, Ohe gainean biluzik gelditu bada, pentsamendua hortxe eteten zen, edo bestela
|
emakumeak
ez zuen pentsamendua azken bururaino segitu nahi, baina oso garbi ulertzen zuen mehatxu bat zela, hartuta zegoen erabaki bat zela, baita mehatxu edo erabakia norentzat zen nabarmena ez bazen ere. Harritu egin zuen gizonak ez deitzeak, telefonoa eskegi eta gero, kanpaitxo hotsak adierazi zuen elkarrizketa bukatu zela, eta isiltasunak etxea bere egin zuen, etsai ezkutu eta kezkagarria balitz bezala, ondoren pentsatu zuen horren arrazoia aurkitu zuela, gizonak ez zekien nola deitu, bai, Maria Sara esango zuen, baina auzia ez zen zer hitz erabiliko zituen, erabiliko zuen tonua baizik, nola aukeratu gorputz baten jabea dela uste duenaren aginterazko tonuaren eta goxotasun sentimentalaren adierazpenaren artean, goxotasun hau delarik, ez dugu esango itxurazkoa, baina bai, ausaz, erabat berezkoa izateko kontzienteegia, partez erabaki kontziente baten ondorioa.
|
|
Elkarren besoetan zeuden, artean musukatu gabe, elkarri begiratzen zioten eta irribarre zabalak zituzten, aurpegi alaiak, gero irribarreak biltzen joan ziren emeki emeki, lurrak xurgatzen eta dastatzen duen ura bailiran, azkenik biak serio gelditu ziren arte, elkarri begira, itzal fin eta azkar batek hegalak harrotu zituen logelan zehar, agudo etorri eta agudo alde egin zuen, eta orduan, hegal erraldoi eta boteretsuek bildu zituzten Maria Sara eta Raimundo Silva, eta gorputz bakarra bailiran estutu zituzten, eta musua hasi zen, atzo elkarri eman ziotenaz oso bestelakoa, pertsonak berberak ziren, beste pertsona batzuk ziren arren, baina hau esatea edo ezer ez esatea berdintsu da, izan ere inork ez daki musua benetan zer den, agian elkarren gorputza irenste ezinezkoa, agian komunio demoniakoa, agian heriotzaren hasiera. Ez zen Raimundo Silva izan Maria Sara ohera eraman zuena,
|
emakumeak
ez zuen gizona, ezta ere, poliki bultzatu, bestela bezala hor topatu ziren, aurrena ohe ertzean eseririk, estalki zuria zimurtuz, gero gizonak atzerantz bultzatu zuen eta musu ematen segitu zuten, emakumeak garondoa inguratzen zion besoez, gizonaren eskuin besoa emakumearen buruaren euskarria zen, baina ezker besoa zalantzan bezala zegoen, zer egin ez baleki bezala, edo jakin bai, baina ausartuko... Ukituak zorabiaturik, Raimundo Silvak burua altxatu zuen, han zegoen eskua benetan bere eskua zela begiratu, ikusi, sumatu, seguru jakin nahi zuen, orain bai, pareta ikusezina abailtzen ari zen, paretaz bestaldera gorputzaren hiria zegoen, kaleak eta plazak, itzalak eta argiak, ez dakigu nondik datorren kantu bat, leiho infinituak, erromesaldi etengabekoa.
|