2015
|
|
Azken batean, ene ahizpak, honekin amaitzen dut: ez dezagula oinarririk gabeko dorrerik eraiki, Jaunak ez baitu hainbeste begiratzen egintzen handitasuna, nolako maitasunez egiten diren baizik; eta ahal duguna egiten badugu, egunetik
|
egunera
gehiago eta gehiago ahal izanez joan gaitezela egingo du Haren Maiestateak, laster batean nekatu gabe, bizialdi honek dirauen tarte txikian, eta, beharbada, bakoitzak uste duen baino txikiagoa izango da, ahal dugun sakrifizioa barrutik eta kanpotik eskaintzen badiogu Jaunari; Haren Maiestateak gure sakrifizioa gugatik gurutzean Aitari eskaini zionarekin batuko du, gure borondateak merezi duenaren balioa izan dezan, egintzak txikiak izan arren.
|
|
Bai gauza desberdinak direla hitz hauek entzun eta sinestea, eta era honetara zein egiazkoak diren ulertzea! Eta egunetik
|
egunera
gehiago harritzen da arima hau, beragandik ez zutela inoiz alde egin deritzolako; aitzitik, argi ikusten du, esanda geratu denez, bere arimaren barruan daudela, barru barruan, hondo hondoko egonleku batean; nolakoa den esaten ez daki, eskolarik ez baitu, baina bere barruan sumatzen du jainkozko lagun hau.
|
|
10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik
|
egunera
apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
|
|
17 Niri esan zidan eta etxekotasun handiz tratatzen zuen beste pertsona bati (eta ni oso maite ninduelako zen; izan ere, Jaunak nahi izan zuen hala izatea, nigana itzul zedin eta gogoa berotu ziezadan hain premia handitan nengoenean, esan dudanez eta esango dudanez), uste dut berrogei urte zirela esan zidala, gauetik
|
egunera
arte ordu eta erdi soilik egiten zuela lo, eta hauxe zela hasieran izan zuen penitentziazko egintzarik latzena, logurari eustea, eta horretarako beti egoten zela belauniko edo zutik. Eta jarrita egiten zuela lo, eta burua horman itsatsia zen zur puska baten gainean ezarririk.
|
|
Hil zenean hemendik legoa batzuetara zela, agertu eta atseden hartzera zihoala esan zidan. Nik ez nion sinetsi, eta pertsona batzuei esan nien; handik zortzi
|
egunera
etorri zen hil zelako albistea, edota betiko bizitzen hasi zelakoa, hobeto esateko.
|
|
Oi, zein gaizki bideratua zen itxarotehau! Deabruak epaiketa
|
egunera
arteko epea ematen zidan, handik ni infernura eramateko.
|
|
Jaunak nahi izan zuen andre hura hainbesteraino poztea, non berehala hasi baitzen igarri igarrian hobetzen eta egunetik
|
egunera
pozago zegoen. Gauza handitzat izan zen,, esan dudanez?
|
|
8 Haren senarrak eta ahaideek, beraren gogoz handik ateratzeko ahaleginek gutxi balio zutela ikusi zutenean, indarrez ateratzen saiatu ziren; eta horrela, errege agindu bat ekarri zuten monasteriotik atera eta aske jar zezaten. Bitarte honetan guztian, hau da, Sortzez Garbiaren egunetik Haur Errugabeen
|
egunera
arte, egun horretan atera baitzuten, abiturik hartu gabe egon zen monasterioan, abitua harturik balego bezala erlijioko gauza guztiak eginez eta poz pozik. Egun honetan, justizia beraren bila etorriz, zaldun baten etxera eraman zuten.
|
|
7 Bada, baimenaren bila itzuli behar zenez gero, ni Sevillarantz abiatu nintzen, aita probintzialaren aginduz; orduan eta orain ere aita Jeronimo Gracián da, esanda geratu denez?; neskatila gaixoak itxirik egon ziren hurrengo urteberri
|
egunera
arte; haiek Ávilara eskaera bidali zutenerako otsaila edo zen. Baimena gero laster ekarri zen.
|
|
Honezkero, Palentzian limosnaz bizitzea ezinezkoa zela esaten bazidaten ere, esango ez balidate bezala zen; izan ere, errentaduna egitea, konturatzen nintzen ni aldi hartan ezinezkoa zela; eta Jainkoak egin zedila zioenez gero, Haren Maiestateak bideratuko du. Eta horrela, neurera guztiz etorria ez banengoen ere, joatea erabaki nuen, eguraldi gordina izan arren; izan ere, Valladolidetik Haur Errugabeen egunean abiatu nintzen, aipaturiko urtean, hurrengo urterako, san Joan
|
egunera
arte, hango jaun batek eman zigun etxe bat, berak errentan harturik zeukana, bera handik beste leku batera joan baitzen.
|
|
1580ko abenduaren 28an. Hurrengo urteko San Joan
|
egunera
arte (1581eko ekainaren 24ra arte) Serrano kalonjeak utzi zien etxea.
|
|
– Hurrengo Urteberri
|
egunera
arte (1576). Avilara baimena ez zuten bidali otsailean, ziur asko 1575eko urtarrilean baizik.
|
|
11 Gure Jaunak guztia ongi amaitu zedila nahi izan zuen; horrela, auzirik ez zen geratu, eta handik bizpahiru
|
egunera
Gizakundekora joan nintzen. Bedeinkatua izan bedi betiko haren izena, beti hainbeste mesede egin baitit, eta sorkari guztiek gorets bezate.
|
|
8 Abuztuan joan ginen, eta ahalik eta presarik handienaz ere, gauzak Done Mikel
|
egunera
arte luzatu ziren, han orduan alokatzen baitira etxeak, eta oraindik ez zegoen amaiturik, ezta gutxiagorik ere; baina une hartan geunden etxea beste urtebeterako alokatu ez genuenez gero, beste egoiliar bat zuen; presa handia ematen zigun honek. Eliza igeltsuztatzea ia amaiturik zen.
|
|
4 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, gauzak honetara etorri ziren, hau da, neskatxoaren biziaren ardurarik ez zuten-eta, jaio eta hiru
|
egunera
bakarrik utzi zuten, goizetik gauera hartaz inor gogoratzen ez zela. Gauza bat egin zuten ongi, jaio zenerako bataiarazi zioten apaiz bati.
|
|
Bihotzean sentitzen dut hainbeste arima galtzea. Asko ikusten ditut bide onetik, argi ezagutzen baitut Jainkoak nahi izan duela nire bitartez izatea, eta ezagutzen dut haren ontasunagatik nire arima haziz doala egunetik
|
egunera
beraren maitasunean.
|
|
1 Jesus izan bedi berorren gorentasunarekin. Nik asti gehiago izan nahi nuke hemen luzatzeko, eta gaur banuela idazteko astia eta, azken
|
egunera
arte utzi dut, bihar joango baikara, maiatzaren 19an, eta hainbeste zeregin izanik, azkenean ez zait unerik geratu. Aita Paulo Hernándezen bidez idatziko dut; dena dela, nik ez dut hartaz gehiago jakin hemendik joan zenez gero; berorren gorentasunak agintzen duena esango diot.
|
|
2 Hiribildu honetan osasunez egunetik
|
egunera
hobeki noa, eta horrela daude gainerakoak ere; ez dago inor ere atsekabez dagoenik eta egunetik egunera pozago naukate. Nik diotsot berorren gorentasunari, etorri ziren lauretatik hiruk otoitz berezia eta are gehiago dutela.
|
|
2 Hiribildu honetan osasunez egunetik egunera hobeki noa, eta horrela daude gainerakoak ere; ez dago inor ere atsekabez dagoenik eta egunetik
|
egunera
pozago naukate. Nik diotsot berorren gorentasunari, etorri ziren lauretatik hiruk otoitz berezia eta are gehiago dutela.
|
|
Jainkoagan ustea dut, probetxu handia egingo dela. Egiaz, poz pozik nator, eta berorren gorentasuna ere egon bedi, eta sinets beza ni bertan izatea ez dela beharrezkoa izango etxearen erlijiotasunerako, ahizpek dutenaz eta halako aitor entzule, eta ahaztuko ez dituen apaizarekin, egunetik
|
egunera
aurrerago joango direlako itxaropena dut Jainkoagan eta ez dut horretan zalantzarik.
|
|
3 Frai García jauna oso ongi dago osasunez, Jainkoari eskerrak. Beti egiten digu mesede eta egunetik
|
egunera
haren zerbitzari hobea da. Probintzialak aginduriko ofizioa hartu zuen, nobizioen maisu ofizioa.
|
|
Joan den hilean hiri honetako mandazain baten bidez bidali nion gutuna; haren bidez bidali zion nire nebak ere, eta han esaten nion gauzak pixka bat nahasiak zihoazela, aita frai Gregoriogandik jakingo duenez, nik une hartan idatzi ahal izan nuen baino zehaztasun handiagoz. Orain, Jainkoari eskerrak, oso ongi doaz, egunetik
|
egunera
hobeki, eta gure aita ongi dago eta oraindik bere egitekoan irauten du, nik jende horretatik aske ikusi nahi banu ere; izan ere, asmatzen dituztenak hainbeste dira, non ezin baitira idatzi; eta hoberena da, guztia datorkiela gainera eta guretzat on bihurtzen dela.
|
|
2 Zenbat gehiago erabili buruan berorren aitatasunari bisita egiteko ahalmena itzultzea, orduan eta okerrago iruditzen zait; izan ere, egunetik
|
egunera
ibili behar dut izu ikaraz, berorren aitatasuna mila gatazkatan eta era askotara sarturik ikusten dudala; eta, azken batean ikusten dut bisita hauenak ez duela irauten ogizko koilara batena baino gehiago; berorren aitatasuna arriskuren batean ikusteak, ordea, beti iraun diezaguke. Jainkoarren eskatzen diot, nuntzioak berak agintzen badio ere, ez dezala (onar).
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorren gorentasunarekin. Hau egiteko gogo handia nuen berorren gorentasuna berorren etxean zela jakin nuenean; eta hain osasun eskasa izan dut, non ez baitzait kendu sukarra Afariko Ostegunaz geroztik duela zortzi
|
egunera
arte. Eta sukarra izatea gaitz erdi zen, eraman dudana kontuan izanik.
|
|
Haiek oso adiskideak dira. Harri eta zur uzten naute halako aldaketek, eta ni egunetik
|
egunera
okerrago nago horretan, eta bera izan ohi dituen adina punturekin.
|
|
Hemen ongi doakigu eta egunetik
|
egunera
hobeki. Toki onean dagoen etxe batez hitz egiten ari gara.
|
|
4 Hemen oso ongi doakigu, eta egunetik
|
egunera
hobeki ageri da gauza egokia izan dela hau hemen egitea. Karitatezko jendea eta laua da, tolesgabea, oso atsegin zaidana; eta gotzainak (Jainkoak gorde beza) zerikusi handia izan du horretan, harrigarria baita ematen digun laguntza.
|
|
2 Haren Maiestateak, San Joan eguna igaro ondoren bi
|
egunera
, eraman nahi izan zuen nire neba ona Lorentzo Cepeda, berehala, odol oka batean; San Joan egunean aitortu zen eta Jauna hartu zuen. Eta uste dut beraren izaerarako gauza ona izan zela denbora gehiago ez izatea; izan ere, haren arimari dagokionez, ongi dakit nik beti aurkituko zuela prestaturik, eta horrela, zortzi egun lehenago idatzi zidan gutun bat, luzaro ez zela biziko esaten zidana, zehatz mehatz eguna jakin ez arren.
|
|
5 Hemen egunetik
|
egunera
hobeki doakigu, Jainkoari eskerrak. Hitz eginik daukagu etxe on bat; Andre Mariaren ermita ondokoa ez zen ona, eta garestia zen; horregatik ez genuen hartu.
|
|
2 Orain egunetik
|
egunera
gainerako berriak itxaroten nago, bidezko denez ez baitira faltako. Ziur nago, kontu izango duela berorrek albait lasterren guri esateko.
|
|
2 Harriturik nago nola ez den arduratzen, ni hainbesterainoko lanen artean ikusirik. Egunetik
|
egunera
itxaroten nion Juan Ovalle jaunari, Madrilera joateko etorriko zela esaten baitzuten; izan ere, gauza handia izango zen nire nebari berak eskatzen zuena bidali ahal izatea. Honezkero ez dago astirik eta ez dakit zer esango didan.
|
|
Eta gainera, aginduaz dator; ahal dudan baino gehiago egitera behartzera eragin dit horrek, zahartua eta nekatua bainago; Gizakundeko monasterioan izan nuen nekea ere ezereztzat dut. Inoiz ez nuen izan osasunik, ezta izateko gogorik ere; erbeste honetatik irteteko desira bizia bai, ordea, Jainkoak egunetik
|
egunera
mesede handiagoak egiten badizkit ere. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik.
|
|
2 Hemendik bi edo hiru
|
egunera
hona etorriko direla esaten didate. Haien pozerako neu ere pozik hain hurbil aurkituko nautelako.
|
|
Bihotza ere zabaldu nahiko nioke. Azken
|
egunera
arte egon zen Joana andrea, eta alaba berarekin; oso polita iruditu zitzaidan, eta pena handia ematen zidan neskatila haien artean ikusteak, esaten zuenez, hemen baino sufrimendu handiagoa baitute. Pozik emango nioke nik abitua beraren ahizpa aingerutxoarekin batera, ikustekoa baita zein polit eta sendo dagoen.
|
|
5 Oso zorte ontzat izango nuke, bidea erara etorriz gero horra joan al banu berorren agurgarritasuna ikusteko eta berorri agiraka eginez asaskatzeko, edota, hobeki esateko, berorri hitz egiteko, honezkero sufrimenduekin pertsona egina izango baita. Pazko aurretik itzuliko naiz hona, Jainkoak nahi badu, San Jose
|
egunera
arte baizik ez baitut baimenik. Esan biezaio aita prioreari, bidea erara etorriz gero, han ikus nazan.
|
|
Jainkoak ordain biezaio, nik une hartan ez bainekien zer egin ere hemendik. Handiena eginik dago, egunetik
|
egunera
mezu ofiziala itxaroten baitaude eta albiste onak daude. Eman eskerrak gure Jaunari.
|
|
6 Gutun hauek daramatzan Serna honek, hemendik zortzi
|
egunera
itzuliko dela hona, dio. Berorrek erantzuna oraindik bidalia ez badu, agindu beza ekar dezala horrek, ordurako ez bainaiz joana izango; joan beharra banu ere, itxaron egingo nuke.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin. Orain dela gutxi jaso nuen Joana anderearen gutun bat, egunetik
|
egunera
berorren aitatasunaren isilaldi hau igaroa izatea itxaroten dutela dioena. Jainkoak nahi beza, hau iristen denerako Toledo eta Medinakoa eginak izatea.
|
|
Jainko Maiestateak nahi beza beraren aintza eta ohoreko izatea eta berorri laguntzea santutasunean haziz joateko, nik uste dudanez. Sinets beza berorren jauntasunak, Jainkoari hainbeste aldiz eskatua eta beraren zerbitzua besterik nahi ez duten arimek eskatua den gauza, ez duela Hark entzun gabe utziko; eta nik ere, kaskarra izan arren, etengabe eskatzen diot, eta berorren mirabe hauen monasterio guztietan ere hala egiten da; egunetik
|
egunera
aurkitzen ditut haietan harri eta zur uzten nauten arimak. Badirudi gure Jauna aukeratzen ari dela, gure berri nork ematen dien ez dakidan lurraldeetatik, etxe hauetara ekartzeko.
|
|
Izan ere, hemen dagoen berak uda honetan preso izan zuen Toledon frai Antonio Jesusena; hau zahar bedeinkatu bat da, guztietan lehenena, inolako auzibiderik ez duena, eta horrela ari dira esaten galdu egingo dituztela, Tostadok hala agindu duelako. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hura iraindua izan ez zedin bitarteko izan behar zutenak, hainbeste bekaturako bide bihurtu baitira; eta egunetik
|
egunera
okerrago egingo dute, berorren maiestateak erremedioa ezartzeko agintzen ez badu; ez dakit zertan amaituko den, lurrean ez baitugu beste inor.
|
|
Ni ahaleginduko naiz ordain daitezen, hor ordaintzeko modurik ez badute. Egunetik
|
egunera
maiteago dut etxe hori; ez dakit zergatik izango den.
|
|
Berriro idatzi diet berri ona emateko, ez baitakit beste erremediorik. On handia izan da beste gutun hori hain bizkor etortzea; egunetik
|
egunera
zor handiagoaz nauka, niri poz emateko jartzen duen arretagatik; horrela Jainkoagan itxaro dut Berak ordainduko diola.
|
|
Ni eskarmentatua geratuko naiz neure buruaz eta beste batzuez. Zilizioak egunetik
|
egunera
eragin txikiagoa du, erabiliaren erabiliz berorrek dioen bezain berri ez baita egiten, eta sorbalda ez luke ohi duen beste estutu behar. Guztian kontu izan kalterik ez izateko.
|
|
Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene seme. Ez dut luze idazteko astia izatearen zorterik; baina, nik diotsot zorte ona dela berorren gutunek sortzen dizkidaten bihotz ukitua eta are poza, eta Jaunak egiten dizkion mesedeen berri jakitea, egunetik
|
egunera
handiagoak baitira. Hemen egiten duen lana ordaintzen dio orain.
|
|
Elkar ikusi arte ez naiz ausartzen zer asmo dudan esaten. Jakin beza egunetik
|
egunera
askeago nagoela, eta pertsona horrek Jainkoa iraindu duela ziur banengo[?]; izan ere, nire beldurrak hortik doaz; kasu honetan erortze eta arrisku handiak ikusi ditudalako, eta arima hori oso maite dudalako (Jainkoak beraren ardura eman didala baitirudi), eta zenbat eta tolesgabeagoa izan, beldur handiagoa ematen dit eta horrela gustuko dut hark alde ziurretik ibili nahi izatea; hala ere, bizi ho...
|
|
Nik diotsot, benetan, hurrengoan halako tituluez idazten badit, ez diodala erantzungo. Ez dakit zer dela-eta nahigabetu nahi nauen, egunetik
|
egunera
nahigabe handiagoa baita niretzat eta gaur arte ez naiz konturatu. Jakin beza berorren jauntasunak nola tratatzen nauen aita errektoreak; bestelakorik ez du jarri behar, titulu hura nire Ordenari ez dagokiona delako.
|
|
3 Joana anderea atzo arratsaldean, ia gauez, iritsi zen hona, hau da, apirilaren 25ean; eta oso ongi etorri zen, Jainkoari eskerrak. Atsegin handia hartu nuen berarekin, egunetik
|
egunera
maiteago baitut eta hobea eta argiagoa iruditzen baitzait; eta gure mojarekin poz pozik, idatziz ez baita adierazten haren poza; sartu zenean, bere bizitza osoan bertan bizi izan zela zirudien. Jainkoagan itxaro dut handia izango dela; asmamen onekoa eta trebea da.
|
|
etxe horretara joan nadila, zentsurak iragarriz men egin ezean; horrela ongi beteta dator gotzain jaunaren borondatea eta honetaz haren aitatasunari eskatu ziona. Beraz, uste dudanez, ni San Joan biharamunean edo handik bi
|
egunera
abiatuko naiz hemendik.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrerekin. Egunetik
|
egunera
hobeki konturatzen naiz gure Jaunak egiten didan mesedea ongi ulertzean zein on handia dagoen sufritzean, baretasunez eramateko bizitza honetako gauzetan den kontentu urria, hain gutxi irauten baitute.
|
|
7 Hari gauza bat buruan sartzen saiatu nintzen, hau da, jaten oso ongi eman ziezaiela; izan ere, oso gogoan dut berorren agurgarritasunak dioena, eta askotan pena handia ematen dit (eta atzoko eguna edo gaurkoa besterik ez da igaro berorren gutuna irakurri arte, eta pena horrekin nengoen), gauzak nola tratatzen diren ikusiz, hemendik bi
|
egunera
guztia amaituko dela uste nuelako. Jainkoagana itzuli nintzen berriro Harekin kontsolatzera, izan ere hasiera eman zion Hark emango du denerako agindua, eta horrela poztu egin naiz berorren agurgarritasuna ere iritzi horretan bat datorrela ikustean.
|
|
Ezinezkoa da Haren Maiestateak hainbeste okerri aurrera egiten uztea, haiei antzematen hasi denez gero. Egunetik
|
egunera
hobeki ulertuz noa otoitzaren fruitua, eta Jainkoaren aintzagatik soilik, beste batzuen erremedioa eskatzen duen arima batek zer izan behar duen haren aurrean. Sinets beza, ene aita, betez doala monasterio hauek egiten hasi zirenean izan zen desira, hau da, lagundu diezaiela beraren aintza eta zerbitzurako beragana jotzen dutenei, emakumeok beste ezertarako ez baikara.
|
|
1 Nire Isabel egunetik
|
egunera
hobeki dago. Ni jolasaldian agertzen naizenean, sarri izaten ez denez gero, bere eskulana utzi eta kantari hasi ohi da:
|
|
Oso atsegin izan zait Paulo oso maite dutela jakitea, eta honek haiek maitatzeak ere poztu nau, baina ez hainbeste. Dena dela, Sevillako horiek maite ditut nik, eta egunetik
|
egunera
gehiago, nik beti adiguriz tratatu eta zerbitzatu nahi nukeenaren alde hartzen duten arduragatik. Goretsia izan bedi Jainkoa hain osasun ona ematen diolako.
|
|
Irailaren 14an Gurutze Santuaren Gorespen egunean hasten dira karmelen barauak, Pazko
|
egunera
artekoak izaten direnak. Une hartan 62 urte zituen, baina gorputza ahul sumatzen zuen.
|
|
Dagoeneko Genoan dago eta oso ongi; ongi joan zaizkio gauzak itsasoan, eta albisteak ditu: gure aita jeneral txit agurgarria hara joatekoa dela hemendik 10
|
egunera
eta han tratatuko dituela arazo guztiak eta aurrera joan gabe itzuliko dela. Poz handia eman dit.
|
|
6 Aita frai Nikolasen gutun bat jaso dut eta, beste gutunean esan zuenetik hamar
|
egunera
, jenerala etorri zela dio, eta harreman ona izan zuela harekin, atsegin eta borondate onez agertu zela. Eta ongi erakusten du, fraide eta moja oinutsen probintzia osorako bere ordezkari egin baitzuen, jeneralari dagokion guztia beraren eskutik eta beraren gomendioen arabera joan dadin.
|
|
Kalte egin diezazueke disimuluan, hau da, gaixotasunaren itxuran, eta honetan kontu handia izan behar duzue: egun batean, diziplina hartzeak kalte egiten dizuela usteko duzue, eta hemendik zortzi
|
egunera
, agian, ez; eta beste behin mihisezko arropa ez eramateak kalte egiten dizuela, egun batzuetan ez eramateak, ez da ulertu behar segidan eramatea; eta beste behin arraina jateak egiten dizuela kalte, eta ohituz gero, urdaila hartara egiten da, eta ez dio kalterik egiten. Hainbesteko ahultasuna izanik, okela jan gabe ezin igaro izango duzuelausteko duzue, eta egunen batean baraurik ez egitea aski da ahultasun horretarako.
|
|
4 Baina Senar guztiz aberats honek [arima] gehiago aberastu eta atsegindu nahi duenean, oso osoan Beragan murgiltzen du, eta atsegin eta poz handiak zorabiatu egiten duen pertsona baten antzera, jainkozko beso haietan, saihets sakratu hartara eta jainkozko bular haietara hurbildua, arimari liluramenduan dagoela iruditzen zaio. Ez du egiten gozatu baino besterik, jainkozko esne hartaz mantendua, bere Senarrak hazten baitu, indarra emanez atsegindu ahal izateko eta egunetik
|
egunera
gehiago merezi dezan.
|
|
6 Nik uste dut bidegabekeria egiten diedala gure Andre Mariaren monasterio hauei honelako gauzak esatean, Jaunari eskerrak, zorroztasun hau behar izatetik oso urruti baitaude; hala ere, printzipio horiek kontuan ez hartzeagatik denborak monasterioetan eragin ohi duen lasaitzearen beldurrak esanarazi dit hau, eta baita, Jaunari eskerrak, egunetik
|
egunera
aurreratuz doazela ikusteak ere; eta haietakoren batean galeraren bat izango zen, beharbada, prelatuek hemen diodana egin ez balute, hau da, gauza txikiei erremedioa bilatzen zorroztasunez jokatu ez balute eta, horretarako ontzat ez zituzten nagusiak kargutik kendu.
|
|
Otoitz honen bidez ere laburtuko zaizue, eta geratzen den gainerakoa, gera dadila. Eta niri zer, epai
|
egunera
arte garbitokian egon behar badut ere, nire otoitzaren bidez arima bakar bat salbatuko balitz. Zenbat gehiago arima askoren probetxua eta Jaunaren ohorea dakartzanean!
|
|
Eta horrela, ez da agertzen guztiengan; hasieretan, esan nahi dut. Haren balioa haziz doa egunetik
|
egunera
; berehala ikusten bada ere, bekatu eta bekatu bideetatik eta lagun txarretatik berehala aldentzen direlako eta beste ezaugarri batzuk ere ikusten dira. Baina arima kontenplaziora iristen denean, eta horretaz ari gara batez ere hemen?, Jainkoaren beldurra ere, maitasuna bezala, oso agerian ibili ohi da; kanpotik ere ez dago ezkutuan.
|
|
Amen honekin gauza guztiak amaitzen direnez gero, uste dut nik horrela eskatzen duela Jaunak gaitz guztitik askatuak izan gaitezela betiko. Eta horrela eskatzen diot nik Jaunari aska nazala gaitz guztitik betiko, zor dudana kitatu beharrean, beharbada, egunetik
|
egunera
gehiago zorpetzen bainaiz. Eta onez eraman ezinekoa dena, Jauna, hau da:
|
|
Liburu batzuetan darabilen gaia bera da ezohikoa, barnealdera begiratzekoa eta zail samarra. Gutunetan, berriz, bera eta berarekin harremanetan zeudenak
|
egunera
bizi ziren eta ongi ezagutzen zuten ingurumaria eta testuingurua. Guri, ordea, ezezagun gertatzen zaigu askotan.
|