2015
|
|
2 Noizbehinka gogora etortzen zait emakume santu haren kexua, Martarena, ez baitzen kexatzen bere ahizpaz soilik; ziurtzat dut, Zu beraren nekeaz mintzen ez zinelako irudipena eta bera Zurekin egon nahiz ez
|
egon
ez zitzaizula axola, hori zela haren kexarik handiena. Beharbada, bere ahizpa bezain maite ez zenuela begitanduko zitzaion; honek sentimendu biziagoa sortuko zion, berak hain maite zuenaren zerbitzuan lan egin beharrak baino, maitasunak lana gozo bihurtzen baitu.
|
|
Gela argi dago, baina berak ez du argitasun hartaz gozatzen, beraiek soilik ikusteko begiak itsutzen dizkioten eragozpenengatik edota piztia eta animalia kontuengatik. Uste dut horrela izango dela, egoera txarrean
|
egon
ez arren, munduko gauzetan hain sartua eta ondasun, izen on eta harreman kontuetan hain murgildua egonik, esana dudanez?, egiaz ikusi nahi lukeen eta haren edertasunaz gozatu nahi lukeen arren, ez diote uzten, eta ez dirudi hainbeste oztopotatik aska daitekeenik ere. Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko hori hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago:
|
|
Lotara joan daitezen ote da? Ez, ez, ez!, haiekin sufritzen zegoenean baino gerra handiagoa egiten baitie handik, ezer egin gabe
|
egon
ez daitezen ahalmenak eta zentzumenak eta gorputzezkoa den oro; izan ere, orduan ez zen konturatzen zein irabazi handia ziren nekeak, beharbada, haiek izango baitziren Jainkoak arima haraino ekartzeko bideak, eta nola lagun duenak ematen dizkion inoiz baino askoz ere indar handiagoak. Izan ere, hemen santuekin santuak izango garela badio Davidek, ez da izan behar zalantzarik:
|
|
1 Era askotara komunikatzen da Jauna arimarekin agerkari hauetan; batzuetan, arima samindurik dagoenean; beste batzuetan, neke handiren bat gainera etorri behar zaionean; beste batzuetan, Haren Maiestateak harekin batera atsegin hartzea eta hari atsegin ematea nahi duenean. Ez dago bakoitzaren zehaztapen gehiagoeman beharrik, bide honetan dauden diferentzietako bakoitza, nik ulertzen dudan heinean, aditzera ematea baita asmoa, ene ahizpak, uler dezazuen nolakoak diren eta nolako ondorioak uzten dituzten; irudipen bakoitza ikuskaria delakoan
|
egon
ez zaitezten, eta egiaz ikuskaria denean, litekeena dela kontuan hartuz, asaldaturik ibil ez zaitezten ezta nahigabeturik ere, deabruak asko irabazten baitu eta atsegin handia hartzen baitu arima bat nahigabeturik eta ezinegonik ikusten duenean, oso osoan maitatzeari eta Jainkoa goresteari emanda egoteko eragozpen dela ikusten duelako.
|
|
3 Lehenengo liluramendu era arima, otoitzean
|
egon
ez arren, oroimenera etorri zaion edota Jainkoagandik entzun duen hitzen batez ukitua dagoenean gertatzen da; orduan, dirudienez, Haren Maiestateak arimaren barrutik hazi eragiten du dagoeneko aipatua dugun txinparta, arima beraren desiraz hain aldi luzean sufritzen ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pi...
|
|
Baina etxetik irtetearen oker hau, ni neu izan arren gehientsuen irteten zena, jadanik handia zen niretzat; izan ere, nagusiek pertsona batzuei ezin zieten ezezkorik eman eta hauek gogoko zuten ni beraiekin egotea, eta, ekin eta ekin egiten zietenez gero, azkenik joateko agintzen zidaten. Eta horrela, agindu ahala, nik monasterioan gutxi egon ahal izaten nuen, alde batetik deabruak berea egingo zuelako ni etxean
|
egon
ez nendin, bada, nirekin harremana zuten haiek irakasten zidatena nik etxeko batzuekin partekatzen nuen eta on handia egiten zen.
|
|
–Bai, badut lotsarik, ene Jauna; baina neure aldetik kontatzeko besterik ez izateak eraman nau hain hasiera apalak kontatzera, gauza handiak egin dituenak itxaropena izan dezan, bada, Jaunak hauek aintzat hartu baditu, haiek errazago onartuko ditu. Haren Maiestateak eman diezadala grazia beti hasieretan
|
egon
ez nadin. Amen.
|
|
Eta kasu hau dela-eta ez zen zabaldu ezer, hala ere pertsonaren batzuek zerbait susmatzen zuten, baina ez zuten oraindik sinesten. Gauza harrigarria izan zen, ez zela gaixorik egon doi doi arazoa konpontzeko behar zen tartean baizik eta, behar zen unerako sendatu egin zela, ni hartaz okupatua
|
egon
ez nendin eta berak etxea libre utz zezan; Jaunak sendatu zuen eta bera harri eta zur zegoen.
|
|
20 Hemen askoz ere gutxiago da berez egin ahal duena, ahalmenak berriro bil daitezenean hainbesteko zereginik
|
egon
ez dadin. Horregatik, Jaunak hau eman diezaiona, ez dadila nahigabetu bere burua ikus dezanean gorputza horrela loturik duela, eta batzuetan adimena eta oroimena barreiaturik.
|
|
Baina haur bat, hazi ondoren eta gorputzak bere garapen handia hartu eta gizaki heldu baten tamainakoa denean, ez da berriro txiki bihurtzen eta berriro gorputz txikia izatera etortzen; hemen, berriz, Jaunak nahi du baietz, nik ikusi dudanez, beste inorenetik ez dakit baina. Gu apalarazteko izango da geure on handirako eta erbeste honetan gauden bitartean axolagabe
|
egon
ez gaitezen, zenbat eta gorago egon, beldur handiagoa izan behar baita eta norbere buruaz gutxiago fidatu. Batzuetan izaten dira kasuak, Jainkoa iraintzetik alde egitearren beren borondatea harenarekin hain bat eginda duten hauek, inperfekzio bat ez egitearren oinaze gorriak eta milaka heriotza jasango lituzketenak, bekaturik ez egitearren, tentaldien eta jazarpenen erasopean izaten direnez gero?
|
|
Nire arima Jainkoaren mesede hain handi hau hartzera iritsi zenez gero, amaitu ziren nire gaitzak eta Jaunak sendotasuna eman zidan haietatik irten ahal izateko, eta ez zidan uzten arriskuetan eta gogoa barreiatu ohi zidan jendearekin egoten; jende harekin
|
egon
ezik, ordea, lagundu egiten baitzidan kalte egin ohi zidanak. Guztia zitzaidan Jainkoa hobeki ezagutu eta maitatzeko eta zer zor nion eta izan nintzenaz damutzeko bide.
|
|
Txikiagoak diot, hasieran, ondorio horiek eragin arren, ez daudelako egintzekin esperimentatuak, eta horrela ezin daiteke jakin dituenik. Eta perfekzioa haziz doa eta amaraunaren oroipena
|
egon
ez dadin saiatuz, eta horrek bere denbora behar du. Eta ariman maitasuna eta apaltasuna zenbat eta haziago, usain handiagoa zabaltzen dute bertuteen loreek, beretzat eta besteentzat.
|
|
Egia da honelako gainezkaldibatean Jaunak halako eran lan egin dezakeela ariman, non arimari lan gutxi gelditzen baitzaio perfekzioa lortzeko; izan ere, inork ezin izango du sinetsi, hortik ibilia ez bada, Jaunak hemen ematen diona, ez baitago honaino irits daitekeen gure aldetiko ahaleginik, nire iritziz. ..., otoitzari buruz idatzi dutenek dioten bezala, hasierako eta tarteko etapak gaindituz, ez direnik iritsiko lan handi handiekin perfekziora eta sorkarietatik askatzera; baina ez hain epe laburrean, Jaunak hemen, guk ezer egin gabe, egiten duen bezala eta erabaki sendoz ateratzen du arima lurretik eta han dagoen guztiaren gain nagusitza ematen dio, arima honetan nirean baino merezimendu handiagorik
|
egon
ez arren, eta ezin esan gehiago, nirean ez baitzen ia batere.
|
|
9 Zergatik egiten duen hori Haren Maiestateak? Nahi duelako, eta nahi duen eran egiten du, eta arimarengan prestaerarik
|
egon
ez arren, prestatu egiten du, Haren Maiestateak ematen dion ondasuna hartzeko. Beraz, ez ditu beti ematen baratzea ongi lantzean merezi izan dutelako, gauza guztiz ziurra izan arren hau ongi egiten duena eta sorkarietatik askatzen saiatzen dena ez duela uzten gozotasunik gabe?, baina haren nahia da noizbait beraren handitasuna agertzea lur elkorragoan, esana dudanez, eta on guztirako prestatzea, honezkero lehenago bezala Jainkoa irainduz ezin bizi daitekeela emateraino.
|
|
4 Bada, esan dudanez, hau behin eta berriro kontatu badut, Jainkoaren errukia eta nire esker gaiztoa agerian geradaitezen izan da; eta bestea, Jainkoak otoitza gogoz egiteko prestatzen duen arimari, hau horretarako behar den bezalako jarreraz
|
egon
ez arren, zein on handia egiten dion uler dadin; eta azkenera arte horretan irauten baldin badu, bekatuak eta deabruak jartzen dituen tentaldi eta era guztietako erortzeak gorabehera, azken batean ziurtzat dut Jaunak onik ateratzen duela, orain, dirudienez, ni neu atera nauenez.
|
|
Hau argi ikusi dut neugan, eta ez dut ikusten, ene Egilea, zergatik mundu guztia ez den heltzen Zugana adiskidetasun berezi honen bidez: gaiztoak, zure izaerakoak ez direnak, on bihur ditzazun, besterik ezean Zu egunero bi orduz beraiekin izan zaitezela ontzat ematearekin, beraiek Zurekin
|
egon
ez arren, nik egiten nuenez, arduren mila itzulbirekin eta munduko pentsamenduekin baizik. Hain adiskide onarekin egoteko egiten duten ahalegin honengatik, hasi berritan, eta batzuetan geroago ere bai, gehiago ezin dutela izaten duzu kontuan; deabruak behartu egiten dituzu, Jauna, haiei eraso ez diezaieten eta haien aurka egunean baino egunean indar gutxiago izan dezaten, eta haien eskuetan jartzen dituzu mendera ditzaten.
|
|
Oker egon naiteke, eta gertatuko da ez daukadalaesan dudan hori; baina ikusten duzu Zuk, ene Jauna, neuk dakidala ez dudala gezurrik esaten, eta beldurrez nago, eta arrazoiz egon ere? berriro utziko ez ote nauzun; jakin ere, badakit noraino iristen den nire indar eta bertute urria Zu etengabe niri ematen eta laguntzen
|
egon
ezik utz ez zaitzadan; eta Berorren Maiestateak nahi beza ez nadila egon orain ere berorren eskutik utzia, nik neure buruaz iritzi hau izanik.
|
|
3 Horregatik, uste dut, kalte handia egin zidala monasterio itxian
|
egon
ez izanak; bada, onak zirenek lege onez goza zezaketen askatasunak (klausura gordetzea agintzen ez zenez, ez baitzeuden gehiagora beharturik), ni, kaskarra naizenez gero, infernura eramango ninduen zalantzarik gabe, Jaunak hainbeste erremedio eta bitartekoz bere mesede bereziekin atera ez banindu arrisku honetatik. Eta horrela arrisku oso handia deritzot askatasunean dagoen andrazkoen monasterioari, eta uste dut, kaskarrak izan nahi dezatenentzat, gehiago dela infernurako ibilbidea beren ahuldadeentzako erremedioa baino.
|
|
Hau goizean gertatu zen. Arratsaldera arte geratu beharra izan zuten, eta beraren aitor entzuleari eta aita frai Domingo maisuari, nire aitor entzulea zen domingotarrari, dei egitera bidali zituzten; hasieran aipatu dut hau, une hartan ni hemen
|
egon
ez arren. Aita hau berehala konturatu zen Jaunaren espiritua zela eta, ahaideekin gorriak ikusi bazituen ere, asko lagundu zion (horrela jokatu lukete Jauna zerbitzatu nahi duten guztiek ere, arima bat Jainkoak deitua dela konturatzean; ez liokete begiratu behar hainbeste giza zuhurtziari!), eta hitzeman zion beste egun batean itzul zedin lagunduko ziola.
|
|
12 Haiek, ez dakit zer egunetatik, eskumikua bidali ziguten mezarik eman ez zedin monasterioa egiteko dokumentuak erakutsi arte. Nik leun leun erantzun nien agintzen zutena egingo nuela, hartan obeditzera behartua
|
egon
ez arren. Eta on Pedro Manriqueri, aipaturiko zaldunari, eskatu nion, haiei hitz egitera eta dokumentuak erakustera joan zedila.
|
|
3 Obedientziaren bertuteaz, ni bertute hori bihotzez maite dudana bainaiz (neukan ala ez jakin ez arren, Jainkoaren mirabe hauek ikusarazi zidaten arte, nik bertutea edukiz gero ezjakinean
|
egon
ez nadin), gauza asko esan nitzake han obedientziari buruz ikusi nituenak. Kasu bat datorkit orain:
|
|
1. Ez uste izan, ene alaba, bat egitea nire ondo ondoan egotea denik, iraintzen nautenak ere halaxe baitaude, ni maite izan ez arren; ez datza otoitzeko gozotasun eta gustuetan, goi gradukoak badira eta nireak badira ere; askotan horiek bitartekoak dira arimak erakartzeko, grazian
|
egon
ez arren?. Espiritua goi goian nuela nengoen ni hau aditzen nuenean.
|
|
Eta burura etorri zitzaidan, obedientzia botoa egina nuela baina ez egin litekeen perfekzioaz, eta iruditu zitzaidan atsegin izango litzaiokeela aita frai Jeronimorekin hitz eginda nuen promesa egitea: eta alde batetik, hori egitean, ez nuela ezer berezirik egiten iruditzen zitzaidan; baina bestetik, oso gogor egiten zitzaidan, prelatuekin ez zela barrua agerian jartzen pentsatzen bainuen, eta azken batean haiek aldatu egiten direla eta beste bat datorrela aurrekoarekin ongi
|
egon
ezik, eta hori bizi guztian barruko eta kanpoko askatasunik gabe geratzea zela. Eta honek estutu egin ninduen pixka bat eta pixka bat baino gehiago ere bai promesa ez egiteko.
|
|
–Oi Ama, pentsatzen ari naiz ni orain hemen hilko banintz, zer egingo zenukeen zuk bakarrik??. Hori gertatuko balitz, gauza gogorra litzateke; eta horretaz pixka bat pentsatzen hasi nintzen, eta baita beldurtzen ere; izan ere, gorpuek, nik beldurrik ez badiet ere, bihotzeko ahultasuna sortzen didate, bakarrik
|
egon
ez arren. Eta kanpai hotsak lagundu egiten zuen horretarako, bada, esan dudanez?
|
|
38 Lekuz kanpo dagoela dirudi etxe honen erosketaz hain luze jardutea; eta, egiaz, gauzak xeheki begiratzen zituztenek, ez zuten uste miraria baino gutxiago zenik, bai prezioagatik ia dohainik baitzen, bai hura ikusi zuten erlijioko pertsonengatik, ez erosteko nola itsutu ziren kontuan harturik; eta etxea Burgosen
|
egon
ez balitz bezala, harri eta zur geratzen ziren ikusten zutenak, eta errua bota eta zentzugabeak deitzen zieten. Eta etxe bila zebilen mojen monasterio bat, eta baita haietako bi ere (bata duela gutxi egindakoa; bestea, berriz, kanpotik etorria, erre egin baitzitzaien etxea) eta monasterio bat egitekotan ari zen beste pertsona aberats bat.
|
|
Azken batean, gutun horrek zoriona ekarri zigun, Manso doktorearen ahaleginarekin batera, honek eman baitigu, eta baimenarekin bidali zuen Hernando Matanza gizon ona; ez zetorren poztasun txikiaz berau! Egun honetan, inoizkorik nahigabetuen zeuden ahizpak; Katalina Tolosa emakume ona, berriz, hain nahigabeturik, non ezin izan bainuen hura kontsolatu; Jaunak poz emango zigun une berean, gehiago estutzea nahi izan zuela zirudien; ni neu ere, konfiantzarik gabe
|
egon
ez nintzena, hala egon nintzen aurreko gauean. Izan bedi amairik gabe bedeinkatua haren izena eta goretsia beti betiko, amen.
|
|
12 Orain hitz egin dezagun Joana andereaz, nire ahizpa maiteaz, azken batean, egia esateko, nire gogoan
|
egon
ez arren, hura Jainkoari gomendatzen dut berorren maila berean. Mila aldiz muin egiten dut berorren eskuetan, hainbesteko mesedea egiten didalako.
|
|
Eta ez dezala uste izan niri idaztea denbora alferrik ematea denik, batzuetan beharrezko izaten baitut, baina berori zaharra dela hainbestetan ez esatekotan, muin muinean min hartzen baitut, gazteen bizitzan nolabaiteko segurtasuna balego bezala! Jainko eman diezaiola segurtasun hori, ni hil arte, gero, hori gabe
|
egon
ez dadin, gure Jaunak laster eraman dezan saiatuko bainaiz.
|
|
Eta horrez gainera, berorren gorentasunak duen sufrimendu handiaz idazten dit gotzain jaunak, eta ez dit esaten zer den. Etorri aurreko egunetan
|
egon
ez banintz, nahigabe honekin ez etortzeko ahalegina egingo nukeen. Gure Jaunari biziki gomendatzeak on handia egin dio.
|
|
4 Ez litzateke on txikia horko errektoreak bere gain hartuko balu ardura, dioenez, eta horrela gauza askotarako laguntza ona litzateke. Baina beraien esana egin dezatela nahi dute, eta egin beza horrela, esaten dutena hain ongi
|
egon
ez arren beti, haien laguntza asko doakiguna denez gero, ongi da eramatea. Bila bitza haiei egiteko galderak, oso atsegin baitzaie hori; eta arrazoi dute, gauza baten ardura hartzen dutenez gero, ongi egiten saiatzen dira; eta horrela egiten dute ardura hori hartzen duten tokian.
|
|
Osasunez ongi nago, hain ongi
|
egon
ez banaiz ere; xarabe honek bizia ematen dit. Gure aita gaixoti dago, baina ez sukarrarekin.
|
|
Eta, mesedez, esan gure aitari zain dezala bere burua, eta tratu ona eman, hartu kontuan berrogei dukatak, eta ez izan inozoa; egin beza esaten diodan hau, eta garraio kostua ere ordainduz joango da, nik jakingo baitut hemen. Guztiei eskatzen Jainkoari berorren alde erregutzeko, haiei eskatu beharrik
|
egon
ez arren.
|
|
3 Berari aditzera emateko eskatzen diot berorri, larriturik
|
egon
ez dadin. Hori dakar gauzetatik guztiz askaturik ez egoteak:
|
|
6 Ez dakit nola dioen berorren agurgarritasunak, aita frai Nicolaok nirekin trabes jarri duela, lurrean ez baitu babesle handiagorik. Berak egia ziostan, etxe horretako kalteaz konturatzen zenez gero, engainatua
|
egon
ez nadin. Oi, ene alaba, bai gutxi axola duela hainbat aldiz barka eskatzeak, niri dagokidanez!; izan ere, benetan diotsot, ez zaidala gehiago axola niri kasu egitea ez egitea baino, beharturik daudena egiten ongi ari direla konturatzen naizenean.
|
|
Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza askoz ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan
|
egon
ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
|
|
4 Berorren jauntasuna saia bedi horretan, nire ustez egingo duenez, Jainkoak emango baitizkio indarrak, osasuna (eta nik badut esperantza Haren Maiestateagan) eta grazia, guztian ongi asma dezan. Hemen berorren jauntasuna zerbitzatuko dugu, etengabe otoitz eginez; eta Jaunak eman diezazkiola berorri arimen onerako joera duten pertsonak, berorren jauntasuna hain estu
|
egon
ez dadin. Pozten naiz Jesusen Lagundia oso berorrena duelako, guztirako on handia baita hori.
|
|
5 Jainkoak bere mirabe egin dezala, berak ez baitu errurik; eta, beraz, ez bedi deskuida eta saia bedi hezkuntza ona izan dezan, urte gehiago izan ditzanean orain dagoen bezala
|
egon
ez dadin; hobeki haziko da bere izebarekin, Jainkoak berarekin zer egiten duen ikusi arte. Berori diru kopuru bat hona bidaliz joan daiteke. Jainkoak eman baitizkio?
|
|
Eta berorrek Gonzalo jaun horrekin harremanik balu, hari buruan sartzea izango litzateke; izan ere, hark hortik kanpo badu itzal ona eta ikuste du bere kausarako neska horrek dakarkion kaltea; joan dadila hortik urtebeterako edo urte erdirako, emaztea bere zentzu onera etorri arte. Eta bien bitartean, beharbada, gure Jaunak emango lioke, senarra itzul dadinean, bera han
|
egon
ez dadin. Izan ere, hala ez bada, beldur naiz gaitz handia etorriko ote den, gauzak nola doazen ikusiz, eta nahiko gaitz handia da oraingoa ere.
|
|
3 Gure Jaunak niri poz emateko mesedea egin ohi dit gezurrez leporatzen dizkidatenekin, ez baitira gutxi izan bizitza honetan; honek, berriz, benetako tristura eman dit; izan ere, haren jauntasun txit argiari hor eskuetan muin egin nionean egin zidan mesedea besterik zor ez banio ere, nahikoa izango zen; arrazoi handiagoz mesede asko direnean, batzuk, ni jakinean nagoela haren jauntasun txit argiari burutik pasatzen ez zaizkionak. Eta gauza honetan haren gogoa zer den konturaturik, burutik
|
egon
ezik, ez nuen orain onartuko halakorik. Egia da, batzuetan, nik asmo hori eragoztearren hainbat gauza esatean andere hau negar eta negar aritzen zenez gero, itxaropen modukoa emango niola entretenigarritzat, eta, beharbada, horregatik usteko zuen nik nahi dudala, baina nik neuk ez dut horren gomutarik.
|
|
Orain Ávilan nago, aita probintzialak hemen egoteko agindua eman baitzidan, kardinal txit argiak Madrilerako baimena eman diezagun arte. Oso luze egiten zait haren jauntasun txit argia hara joan arte itxaroten egotea; izan ere, gotzainak han elkartzen direnerako, lehenik Garizuma igaroko delakoan nago, eta horrela, haren jauntasun txit argiak lehenago emango didalako ustea dut, besterik ezean negu honetan honelako toki gogorrean
|
egon
ez nadin, kalte handia egin ohi baitit. Berorri eskatzen diot, gogorarazteko une batzuetan haren jauntasun txit argiari.
|
|
7 Etxeari dagokionez, pena hartu dut; izan ere, pena hartzekoa da inork ez sentitzea haren egoera, bizi izateko balio ez duten eraikinak egin baitituzte eta bi gela amaitzea nahiko nuke eta inguruan itxitura jartzea, une honetan gehiagorako
|
egon
ezik, dena hondaturik gera ez dadin, han hobeki egongo baitira (gaizkien egonik ere) oraingo honetan baino. Berorren aitatasunak idatz biezaio.
|
|
2 Berori hona etortzeari dagokionez, nik diotsot, pena eman zidala hainbesteko atsekabea ematen zionarekin zihoala eta zein osasun kaskarra izan zuen hemen ikustea; horregatik, ni premia handian
|
egon
ezik, niri mesede egitearren ez nioke eskatuko berorri hainbeste kostata oporraldia izatea. Nik orain ez dut inola oporraldirik, Jainkoari eskerrak, eta zereginak eta lanak ez dira inoiz faltako nahi nukeen aringarria hartzen ez uzteko; eta horregatik, erregu egiten diot berorri ez dadila etor, baizik eta begira dezala non egon daitekeen pozen eta joan dadila hara, urte osoan lanari lotua dagoenak du-eta; eta aita bisitaria berori hemen dagoela etortzea gertatu balitz, nik hartaz gutxi gozatu ahal izango dut.
|
|
...o Madrilera halako egun batean, nuntzioa prelatutzat aitortu eta guretzat haren onginahia irabaztera, oinetakodunen mende utz ez gaitzan eskatzeko; eta horren ondoren idatziko diet pertsona batzuei, berorrekiko jarrera bigundu diezaioten, arrazoi batzuk emanez eta esanez, nola egon zen ezer egin gabe berak zer esaten zuen jakin arte eta nola gogo onez obedituko ziokeen berari beti, tartean Tostado
|
egon
ez balitz, hau gu suntsitzera baitzetorren. Eta benetan erakuts diezaioke poza, oihaldun hauen mende ez egotearen truke, dena ontzat emango bainuke.
|
|
Atsegin handia hartu zuten, udan eguzkitara irteten diren sugandilak besterik ez baitziruditen. Egia da asko ikusi dutela han; eta hemen, hamaika gela izan ezik, beste ezer amaiturik
|
egon
ez arren, urte askoan ongi bizi izateko eran dago, gehiago ezer egin gabe ere.
|
|
Niri lehen nuen beldur guztia kendu zait, eta nahita ere ezin dut beldurrik izan. Osasunez eskas izan naiz egun hauetan; purga hartu dut eta ongi nago, lau hilabete edo gehiagoan
|
egon
ez naizen bezala, gehiago ezinean bainengoen.
|
|
3 Ez zait egoki iruditu aita frai Frantzisko horra bidaltzea mezuaren zain egoteko, hainbeste fraide
|
egon
ez daitezen bedeinkatu horiek nekarazten; ez, itxaron dezatela hemen edo Malagónen. Berorren agurgarritasunak agintzen badu, joango da; hala ere hobe da, haur hau fidagarria baita?
|
|
– Alban giro txarra dutela-eta, han
|
egon
ez daitezen, Ávilara etortzea proposatzen die. Orain, Galinduste herrixkara joatea.
|
|
Eta poz handia litzateke, berori Madrilen dagoenez gero, Jainkoak fundazio hori egiteko agintzea, harreman handiagoak izan ahal izateko eta haren jauntasun txit argiagandik hurbilago izateko. Benetan poztu naiz, Toledon beroak etortzearen zain
|
egon
ez delako, eta gure Jauna goresten dut haren jauntasunari osasuna eman diolako. Jainkoak gorde diezagula urte askoan, etxe bat fundatzerakoan, otoitzari ekiten baitzaio asmo horretarako.
|
|
3 Osasunez hobeki egoten hasi naiz, guztiz ongi
|
egon
ez arren. Oso pozik nago geure etxeaz, oso alaia baita.
|
|
Trata bitza errukiz eta maitasunez, haien erruengatik harritu gabe, apurka apurka joan beharra baitute; eta bakoitzari hildura emanez, haren espirituak eraman dezakeela ikusten duenaren arabera. Kontu handiagoa izan beza bertuteetan faltarik
|
egon
ez dadin, penitentziaren laztasunean baino. Agin dezala prioreak lagun diezaiotela irakurtzen irakasten.
|
|
Ongi ulertzen nuen arima nuela; baina arima honek zer merezi zuen eta nor zegoen haren barruan ez nuen ulertzen, nik hura ikusteko bizitzako huskeriekin begiak estaltzen nituelako. Nire iritziz, [orduan ulertu banu] orain ulertzen dudanez, nire arimaren jauregi txikitxoan hain Errege handia sartzen dela, ez nukeen hainbeste aldiz bakarrik utziko, batzuetan Berarekin egongo nintzakeen, eta hain zikin
|
egon
ez zedin saiatuko nintzatekeen. Baina bai gauza miresgarria dela, hain gauza txikian sartzea!
|
|
Uste du ez dagoela gehiago desiratzerik. Ahalmenak bare bare daude eta ez lukete zirkinik egiterik ere nahi; maitatzeko guztia zaiela oztopo dirudi, [ahalmenak] guztiz galduak
|
egon
ez arren; izan ere, badaki noren ondoan dauden, biak aske daudela. Borondatea da hemen gatibu dagoena, eta horrela egonik izan dezakeen pena bakarra berriro askatasuna izatera itzuli behar duela ikustea da.
|