2000
|
|
Izan ere, egun hartan, aitaren manuz bazkarirako ekarri abereak eta animaliak, batzuk ukuiluetarat eta abeldegietarat, eta bertze batzuk jauregiaren gibelaldeko oholesi tipi batzuen arterat bildu zituzten, bakoitza bere sailekoekin eta espeziekoekin, hiruzpalau morroik zaindurik eta begiraturik, aizto eta labanen orenaren goait, zeren, abere haiek bere puntuan akabatu eta larrutu beharra baitzegoen —edo lumatu, hegaztien kasuan—, kozinatzerakoan eta mahairat zerbitzatzerakoan gozoagoak eta apetitosagoak izan zitezen amoreakatik. Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak, bakoitza ate tipi edo ateska batekin, zeina aise ireki eta herts baitzitekeen, lokarriz
|
eginikako
lakio batez baliaturik. Oholesi haietarik batean hiru orein zeuden, zeinetarik bi, bata arra eta bertzea emea, elkarren ondoan baitzebiltzan, hirugarrenetik —bertze ar bat— bereiz.
|
|
Eta bakarrik zegoen. Baina ez zegoen jadaneko hain bakarrik, zeren ziegetarat
|
eginikako
bisitan konplize bat ediren baitzuen, eta nihaur bainintzen konplize hura. Eta haren konplizea nintzelako kontatzen ari zitzaidan kartaren historia eta hiru anaiena.
|
|
Eta hormatik dilindan zegoen gurutzearen aitzinean buruz buru belaunikatu —zeren eta gurutze hura baitzen irudi eta imajina orotarik osabak ontzat ha rtzen zuen bakarra—, eskua elkarri eman, eta osabak arestian
|
eginikako
zina errepikatu genuen:
|
|
Harik eta egun batean —Mattinek eta biok aitonarekin berarekin Gipuzkoarat
|
eginikako
bidaiaren ondotik izan zen, handik bizpahiru egunetarat— gure aitak erran zion arte:
|
|
Kontakizunaren akabatzeko, ordea, derradan ezen ikusleek bi zezen haiek izan zituztela sari, hain izan zen perfeta eta akasgabea jendearen lana, zeren, alde batetik, plazarat biluzgorri sartu ziren bi zezen haiek are biluzgorriago utzi baitzituzten hondarrean, eta, bertzetik, zeren ez baitzegoen zalantzarik ezen zezen bi haiek akabatu zituztela, osorik ez ezik puskaz puska eta mokoz moko ere bai, atomoz atomo, frogatzen zutelarik, modu hartan, ezen Demokritoren teoria atomista egiazkoa bezain errefutaezina zela. Baina urbiaindarrok filosofiaren historiari egun hartan
|
eginikako
kontribuzionea eta ekarpena handia izanik, are handiagoa izan zen Dionisos edo Bakoren omenez ondoren egina, zeren, zezen haiek atsegin sari zituztela jakin bezain fite, burdinak eta harriak, ikatza eta egurra eraman baitzituzten ikusleek plazarat, eta han berean erre eta xispildu zituzten bi zezenak. Eta jan eta edan egin zuten, haragia eta arnoa, arnoa eta haragia.
|
|
Bertze nonbait erran dizudan bezala, Frantziako erregeren eta Espainiako infantaren ezkontza sonatu hartarik itzuli zelarik, behin baino gehiagotan aipatu izan zigun aitak nola Villagrandeko dukeak promes egin zion ezen markes tituluarekin sarituko zuela, baldin berarekin
|
eginikako
tratua —ehun kanoi eta bi mila fusil Espainiako armadarentzat— behar bezala konplitzen bazuen, hurrengo lau urteetan. Eta gau hartan, bada, afalorduan, hala mintzatu zitzaion dukea:
|
|
Erran behar ote dizut, jaun André, ezen osaba Joanikotek ez zuela Alessandro de Novara bakean utzi, eta harekin aritu zela italianoz, hura jauregirat iritsi bezain fite, kalaka eta kalaka, nahiz eta gure ezusteko gonbidatua gaztelaniaz ere ongi baino hobeki moldatzen zen? ...ioten, eta ni haien ondoan aditzen eta aditzen egoiten nintzen, eta ulertzen nituen hitz urrietarik —zeren, alde batetik, italianoak latina baitu iturburu, eta nik aitzinatu samarra bainuen latina, halako moldez, non jaun Marcelekin latinez mintzatzeko gai bainintzen, geldi eta baratx bazen ere, eta, zeren, bertzetik, Alessandroren goait geundela, egunoroz ikasten bainituen hitz batzuk osabak
|
Parisen
eginikako dikzionario iduriko hartarik— haien solasa asmatzen eta idurikatzen...
|
|
Osabaren pena handia izan zen, eta enea ez tipiagoa, zeren Italiarat
|
eginikako
bidaiaren ondotik ezin maiteago bihurtu baitzitzaidan txakur hura, leiala eta fidela zelako eta ezin maitagarriagoa, munduan ezagutu ditudan hainbat eta hainbat gizon baino hagitzez ere maitagarriagoa. Baina, nola osabak ohitura hura baitzuen, bere txakurra edukitzekoa, eta nola erran zaharrak baitio hilak lurperat, biziak aserat, handik hiruzpalau egunera izan genuen etxean orkume berria:
|
|
—Baina, deusetan hasi aitzin, fabore bat eskatu nahi nioke. Izan ere, Mattinek ez luke deus ere ulertuko eta nahi nuke hau guztia isilpean eramaitea eta bion artekoa izaitea, apezari
|
eginikako
aitor sekeretua balitz bezala.
|
|
—Baina zer ohorez ari haiz hi...? Eta non utzi duk guk aspaldian
|
eginikako
zina. Edo hik ere heure anaiaren inkisidorea izan behar ote duk?
|
|
Fede kontuetan gizon gogorra eta zurruna zen arren, gozo ibili zitzaidan aita jesuita nik hari
|
eginikako
lehen aitor hartan, neure kontzientzia estutu gabe eta neurriz kanpoko galdegiterik egin gabe. Halarik ere, aita Bartolomek ongi baino hobeki zekien orduko zer nahi zuen eneganik, eta, akabantzan, bere kontseiluen emaiterat beharturik sentitu zen:
|
|
Izan ere, biharamunean —merkatu egun hartan, beraz, zeinean, aziendak eta ganaduak ez ezik, bertako fruituen miresteko parada ere izan baikenuen: patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu, hauek zaku batzuetan, horiek moritxearen palmaz
|
eginikako
saskietan eta haiek ihizko otarreetan—, bortz gizon iritsi ziren Santo Tomáserat, zaldiz, gibeletik morroi batzuk zituztela, batzuk zuriak, beren asto eta mandoetan, eta bertzeak, gehienak, indiar horiak, oinez zihoazenak, bakoitza bere kargarekin, zeren eta haien artean lau motatakoak baitziren zamariak: zaldiak, astoak, mandoak eta indiar horiak... hauetarik hainbat eta hainbat biharamunean salgai jarriko zituztenak, zeren esklaboak baitziren eta esklabo gisa saltzen baitzituzten, beltzak eta bertze jende miserable batzuk bezala; eta bortz gizon haiek herriko bertze ostaturantz zihoazen, zeina baitzen Octavio Hernando zeritzan gaztelau batena.
|
|
Eta, nola oroitarazi zidan sugeen putzuak —biharamunean ikusi nuenean— Pagabasoko leizea! Zeren, eskuz
|
eginikako
putzu bat zen arren, sare batek estalia eta Pagabasoko leizea baino hagitzez ere tipiagoa, hura bezalakoa baitzen funtsean, azpian eta hondarrean bere munstroak zituena... eta zeren sugeen putzu hura indiar eta beltz haien beldur iturria baitzen, nola Pagabasoko leizea urbiaindarrena.
|
|
, 32 eta, orduan, Urbiaingo karriketan ikusten nuen neure burua, eta imajinatzen nuen ezen halakoa izan zitekeela urbiaindarren komentarioa ere, baldin egun batean harat itzultzen banintzen, eta baldin ziega krudel haietarik iragana nintzela bazekiten: " Horra hor infernuan egon den gizona!" Baina ene ameskeriak ziren haiek, zeren eta, nola itzuliko nintzen ni, bada, Urbiainerat, baldin infernu hartan ez bazen reskat posiblerik ez libramendurik, Heriok presooi eskain ziezagukeena baino, eta baldin ene etorkizuna, halatan, lurrean
|
eginikako
zulo bat bazen, ene gorputzaren neurrikoa, norat egotzi eta non ehortziko baininduten berant baino lehen, presondegi hartan guztia jasangaitza zelako: nola gaueko hotza hala eguneko beroa, nola gelen iluna hala sartzen zèn hezetasuna, nola eltxoak, euliak eta mandeuliak hala zorriak eta tximitxak, nola guardien tratua hala alimentazionearen eskasa, nola burdinak hala kateak, loturik eta uzkaldurik nindukatenak...?
|
|
AITONA Nikolasek buruan sarturik zeukan, bere aita jaun Albert Etxegoienek hala irakatsirik, ezen negozioen munduan ez zegoela geldi egoiterik eta harremanetan jarri beharra zegoela hango eta hemengo jendearekin: pentsamolde haren ondorez erosi zuen, hain zuzen ere, Olabeko ola, Irungo lurretan; eta hargatik ere eraman izan zituen umetan bere bi semeak —bata, gure aita, jaun Martin Etxegoien, eta bertzea, osaba Joanikot— batetik bertzerat, hainbat bidaiatan —Gipuzkoarat hiruzpalau aldiz eta Iruñarat bitan—, bere aitak berarekin egin zuen eredurat, biek Nafarroako erregeordeari
|
eginikako
bisitan; eta gu ere —Mattin eta biok, haren bilobok— berdintsu eta orobatsu ibili nahi izan gintuen, halako moldez, non ongi baino hobeki oroit baitezaket Mattinekin eta aitona Nikolasekin Gipuzkoarat egin bidaia, Irun Hondarrabirat, nik sei urte bertzerik ez nituela. Baina, negozioak bere lehen obligazionetzat bazituen ere —baita bere buruhauste gehienen iturri ere, derradan bide batez—, kultura zen aitona Nikolasen zaletasuna —artea, zientziak eta hizkuntzak—, eta alor horiekin loturikako gaiak zituen on, gozo eta ezti.
|
|
Desterru hura, beraz, distantzian eta legoatan ez zen luzea ez neurtezina, baina nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien, hala egiten zitzaien gure odoleko gizon emazteki haiei eskumenean zirudiena eskuragaitz, desterrua kasik jasanezin egin arteraino. ...ahi den pizten ziren katoliko eta protestanten arteko aharrak eta liskarrak —hala nola Charles de Luxe eta Belzunzeko jaunaren artekoak—, etxegoiendarrak saihesterat eta ekiditerat entseiatzen zirenak, eta ekidin ere zituztenak nola edo hala, baina beren baitarik eta beren gorputz arimetarik baztertu ezinik, aldi berean, arrisku eta peril sentsazio hura, deserosoa eta gozagaitza, aitzina
|
eginikako
urrats bakoitza edonoiz gibelat bihur zekiekeen beldur, alde bietarat osin bana zuèn bide meharretik ibiltzerat kondenaturik baleude bezala, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
|
|
Villagrandeko dukeak etxerat
|
eginikako
bisitaren ondotik izan zen —zeina aitzinago kontatuko dizudan—, handik bizpahiru urterat.
|
|
Emazteki haren betartea oroitzen dudan bakoitzean, osabarekin Italiarat
|
eginikako
bidaia gogoratzen zait, non ikusteko parada izan bainuen Annibale Carracciren marrazki bitxi batzuk, ritratti ridicoli zeriztenak, eta arestian aipatu keinuen exagerazioa eta soberania oinarri zutenak, han Bolognan. Eta zer bertzerik gara, bada, bizitzak astindu eta inarrosten gaituenean, ustekabeko baten aitzinean, edo azken orenean...?
|
|
Izan ere, ehizan bezala, aitak bere berezko sena eta bere begia baliatzen zituen, zeren eta ez baitzen gai osabak egiten zituen kalkuluen egiteko, eta begia eta sena, sena eta begia, oso ere luze edo oso ere labur geratzen zitzazkion, tiroen inpaktuek ongi adierazten zutenez; osabak, aldiz, erraiten zuen: " Eman niri objektiboaren posizionea, kargaren datuak... eta ez dut huts eginen"... eta, tiro egiteko orduan, sartuko zuen bala, morroi pare batek lagundurik; sartuko zuen bolbora; emanen zion kanoiari, objektiboaren eta berak matematikoki
|
eginikako
kalkuluen arabera, behar zuen inklinazionea, eta haren tiroa ez zen jopuntutik urrun ibiliko. Eta, tiro egin aitzin, neurtzen zituen balaren pisua eta bolborarena; eta tiro egin ondoren, tiroaren luzea; eta datu guztiak neurtzen eta apuntatzen zituen paper batzuetan, zeinak gordetzen baitzituen arreta eta ardura handiz, zientziaren sekeretuak balira bezala.
|
|
—Baina ebanjelioaren egia duk ezen Jesus pobre jaio zela... —Pedrok
|
eginikako
marrazkiaren alde atera zen osaba Joanikot.
|
|
AHANTZI egin zait erraitea ezen osabak bi liburu ekarri zituela Italiarat
|
eginikako
bidaia hartarik: bata zen De Proportione Motus, Marcus Marcirena, eta bertzea pozoinei buruzko tratatu bat, ongi ilustratua, Dioskorides famatuarena.
|
|
emazteki bihurturikako jainkosa baten gorputzaren bitartez; bertzean bertzetik: gizon
|
eginikako
Jain koa ren gorputz odolen bitartez...?
|
2017
|
|
Gorago hel gaitezke: nola ez zaiku bihotza pirpiraka hasiko, arima onen eta heiek
|
eginikako
ongiaren ederra ikustearekin?
|