Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2015
‎2 Oi ene kristauok!, zeuen Erregearen alde egiteko eta hain bakardade handia Hari lagun egiteko garaia duzue; oso gutxi baitira ondoan geratu zaizkion agindupekoak; aldra handia, berriz, Luziferri lagun egiten diona. Eta txarrena da, agerian adiskide agertu ohi zaizkiola eta ezkutuan saldu egin ohi dutela; ia ez du aurkitzen norengan fidatu. Oi adiskide benetakoa, bai gaizki ordaintzen dizula zeure saltzaileak!
‎Oi, ene Jainkoa! Bai atsekabe handia dela niretzat, gogoan erabiltzea zer sentituko duen hemen aintzat hartua, maitatua, zerbitzatua, estimu handitan izana eta gozotasunez betea izan den arima batek, orduantxe hil berri, bere burua betiko galdua ikusten duenean, eta ongi ulertzen duenean amaierarik gabeko egoera izango dela (han alferrik izango zaiola fedeko gauzez pentsatu nahi ez izatea, hemen egin ohi zuenez), eta ia oraindik gozatzen hasi ere ez zela egin zeritzanetik bere burua aldendua ikusten duenean (eta arrazoiz, biziarekin batera amaitzen dena, unetxo bat baizik ez baita), eta lagunarte itxuragabe eta errukigabe hartaz inguratua; lagunarte harekin sufritu duela beti, sugez beteriko aintzira kirasdun hartan sartua, eta haietatik gehien ahal duenak hozkadarik handiena egingo diola; zo... Oi, bera denerako zein motel azaldua doan!
‎noski, ezta ez da komeni mirarien zain egoterik ere. Jaunak berak nahi duenean egin ohi ditu, arima honengatik, esanda dagoenez eta geroago ere esango denez; baina Haren Maiestateak geure burua kaskartzat izatea nahi du, ez dugula halakorik merezi uste izanik, eta geure buruari lagun diezaiogula ahal dugun guztian. Eta nik uste dut hil arte, otoitzik gorena izanda ere, hau beharrezkoa izango dela.
‎2 Orain begira dezagun, aurreko kapituluan esan dizuedanez, nola dagoen Jaun hau, urrezko gauza batean balio eta bertute handi handiko harribitxi preziatua edukiko bagenu bezala baita; sekula ikusi ez arren, ziur ziur dakigu han dagoela; baina harribitxiaren bertuteek ez gaituzte onurarik gabe uzten, aldean badaramagu. ...imua galtzen, esperientziaz ikusi dugulako, hartarakoa izanik, gaitz batzuetatik sendatu gaituela; baina ez gara ausartzen hari begiratzen, ezta erlikia ontzia irekitzen ere, eta gainera ezin dugu, hura irekitzeko modua bitxiaren jabeak dakielako soilik, eta hartaz balia gaitezen utzi bazigun ere, giltzarekin bera geratu zen eta, berea duenez gero, erakutsi nahi digunean irekiko du, eta hartu ere, egin ohi duenez, berak deritzonean hartuko du.
‎9 Horregatik, ez etsi, aurrera joaten saiatzeari uzteko, noizbait erori arren; erortze horretatik ere Jainkoak ona aterako du, triaka saltzen duenak egin ohi duen bezala, aurretik berak edaten baitu pozoia ona den jakiteko. Berriro geure baitan biltzeko, igarokorra den erasoaldi honetan izan ezik beste ezertan ikusiko ez bagenitu geure ezereza eta barreiaturik ibiltzeak egiten digun kalte handia, nahikoa litzateke.
‎12 Jaunaren ontasunagatik egoera honetan daudenei probetxu handia egingo liekeena da (esan dudanez, ez die erruki txikia agertzen, gorago igotzeko oso hurbil baitaude), obedientziak agintzen duenera prest egoteko erne erne izatea; eta erlijiosoak izan gabe ere, gauza handia litzateke, pertsona askok egiten dutenez? ...oso desengainatua dagoena baizik, on handia egiten duelako norbere burua ezagutzeko mundua ezagutzen duenarekin harremana izateak; era berean, ezinezkoak iruditzen zaizkigun zenbait gauza, besteengan hain egingarri direla ikusiz eta haiek poliki poliki aurrera daramatzatela, adorea pizten da eta haiek hegan ikusita badirudi gu ere ausartzen garela hegan egitera, hegaztien umeek irakasten dietenean egin ohi duten bezala, bat batean hegaldi luzerik ez baina, pixkaka pixkaka beren aita amak imitatzen baitituzte. Honek onura handia dakar, eta nik badakit.
‎Komunitatean egin ohi zituzten santuen bizitzen irakurketaz ari da.
‎Beharrezkoa da irakur dezanak pazientzia izatea, nik ere ez dakidana idazteko badut-eta; egia da, batzuetan hartzen dudala papera zentzurik gabe, zer esan eta nondik hasi ez dakidala. Badakit ongi zuentzat gorabehera handiko gauza dela barruko gauza batzuk azaltzea, ahal dudan bezala; izan ere, beti entzuten dugu zein ona den otoitza eta konstituzioak ere agintzen digu hainbat orduz izateko, eta ez zaigu azaltzen guk ahal dugun baino gehiago; eta Jaunak ariman egin ohi dituen gauzez, hau da, naturaz gaindikoez, gutxi azaltzen da. Era askotara esanez eta aditzera emanez, pozgarri gertatuko zaigu gogoan erabiltzea zeruko barne artifizio hau, gizakien artean hain ezezaguna dena, bide horretatik asko badoaz ere.
‎Harriturik geratu nintzen erlojuak jo zuenean eta bi ordu eman nituela liluramendu hartan eta aintzatan ohartu nintzenean. ...nintzen gero, ikusiz goitik datorrela dirudien Jainkoaren egiazko maitasunaren su honetara hurbiltzean (izan ere, nahi izan, saiatu eta horretarako eginahalak egin arren, Haren Maiestateak nahi duenean izan ezik, beste batzuetan esan dudanez, ez naiz gauza haren txinpartatxo batedukitzeko), itxura batean nola suntsitzen duen akats, epelkeria eta miseriaz beteriko gizaki zaharra ikusiz; eta fenixak egin ohi duen antzera, irakurri dudanez, eta errautsetatik, erre ondoren, beste bat jalgitzen da, eta honela arima beste bat eginik geratzen da desira desberdinezeta sendotasun handiz.
‎5 Gauza argia da maiteago izaten dugula pertsona bat hark egiten dizkigun egintza onak gogora ekartzen ditugunean. Beraz, zilegi eta merezimendu handikoa baldin bada beti oroitzea Jainkoari zor diogula geure izatea eta ezerezetik sortu gintuela eta Hark mantentzen gaituela eta haren heriotzaren eta nekeen gainerako onura guztiak, gu sortu baino askoz lehenagotik orain bizi direnetako bakoitzaren alde eginak zituenak, zergatik ez da izango zilegi nik jakitea eta sarri gogoan erabiltzea huskeriei buruz hitz egin ohi nuela, eta orain Jaunak egin duela Berari buruz baizik hitz egin nahi ez izatea. Hona hemen bitxi bat, nahitaez maitatzera gonbidatzen duena, emana zaigula eta dagoeneko haren jabe garela gogora ekarriz, eta hauxe da apaltasunean oinarrituriko otoitzaren ondasun guztia.
‎otoitzari ekin diezaionak, egintza okerrengatik ez dezala alde batera utz, berriro erremedioa aurkitzeko bidea baita, eta hura gabe askoz zailago gertatzen baita. Eta ez diezaiola deabruak eragin, niri bezala, apaltasunagatik alde batera uztera; sinets dezala ezin dutela huts egin haren hitzek, egiaz damutzen baldin bagara eta Hura ez iraintzeko erabakia hartzen baldin bada, lehengo adiskidetasunera itzultzen dela eta lehenago egin ohi zituen mesedeak egitera eta batzuetan handiagoak egiteraere bai, damuak hala merezi izanez gero.
‎Izan ere, halakoxea baldin bada ere, ez da izango Jaunaren mesedeak hainbeste urtetan hartu ondoren. Eta nor mesfida daiteke, ni hainbesteraino jasan baldin banau, nirekin egon zedin toki eta une bat nahi eta bilatzen nuelako besterik gabe, eta hau ere askotan gogorik gabe, neure buruaren gain egin ohi nuen indarragatik edota Jaunak berak nire gain egin ohi zuenagatik. Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute?
‎6 Adimenarekin gauzak irudikatzeko hain moldakaitza nintzen, non, aurrean ikusi ezik, irudimenaz ezin bainintzen baliatu, beren baitan biltzeko beste pertsona batzuek egin ohi dutenez. Nik Kristo gizon bezala pentsa nezakeen soilik.
‎4 Pena handia ematen didala diot; Jaunak berariazko deiak egin beharra duela, eta ez behin, askotan baizik? salba daitezen, munduko ohore eta solasaldiak baimendurik, eta zertara dauden behartuak gaizki ulerturik, Jaunak nahi beza bertutetzat ez hartzea bekatua dena, nik sarri egin ohi nuenez. Eta hain zailtasun handia dago hori ulertarazteko, non beharrezkoa baita Jaunak bere eskua bene benetan sartzea horretan.
‎5 Hemendik ulertzen dut lagunarte onak egin ohi duen probetxu handia, eta ziurtzat dut, adin hartan neure harremanak pertsona bertutetsuekin izan banitu, irmo egongo nintzatekeela bertutean. Izan ere, adin honetan Jainkoari beldur izaten irakatsiko zidanik izan banu, arima sendotuz joango zatekeen ez erortzeko.
‎17 Pixka bat geroago, urte gutxiko aita karmeldar bat, Salamancan ikasketak egiten ziharduena, hona etortzea egokitu zen, eta hau beste lagun batekin etorri zen; lagun honek gauza handiak kontatu zizkidan aita honek egin ohi zuen bizimoduaz. Frai Joan Gurutzeko zeritzan.
‎Riberak ohar hau dakar: . Hau amaitu ondoren, Jesus ipiniz hasten da, idazten zuen bakoitzean berak egin ohi zuenez, honela, jhs? (510 or.). Litekeen data:
‎Haurrak burua jaso eta esan zuen: . Bai banaiz?, eta gehiago ez zuen hitzik egin, haur guztiek hitz egin ohi duten adinera arte. Entzun ziotenak harri eta zur geratu ziren, eta harrezkero beraren ama maitatzen eta atsegin ematen hasi zitzaion, eta horrela esaten zuen askotan Jainkoak haurtxo honekin zer egiten zuen ikusi arte bizi nahiko lukeela.
‎16 Bada, etxera iritsi ginenean, diodanez, guretzat errentan harturiko etxera, nik berehala etxe sartzea egitea pentsatu nuen, egin ohi nuenez, orduen otoitza errezatzeko; eta aita Mariano gauzak luzatu nahian hasi zen; bera zen, izan ere, han zegoena, eta niri nahigaberik ez ematearren, ez zidan esan nahi izan guztia. Hala ere arrazoiak nahiko funtsezkoak ez zirenez gero, ni konturatu nintzen non zen zailtasuna, baimenik ez ematean alegia; eta horrela esan zidan, onar nezala monasterioa errentaduna izatea, edo horrelako zerbait, ez naiz gogoratzen.
‎Ezeren beldurrik izatekotan, hiriaren beldurra genuen, eta guztia lau lau aurkitu. Oraindik inork ez zekiela, Katalina Tolosa onaren etxera urez blai eginda iritsi ez bagina, Artzapezpikuari jakinarazteko asmoa genuen, berehala lehenengo meza emateko, ia alde guztietan egin ohi dudanez; baina oraingoagatik hor geratu zen.
‎Benetan hemen Jainkoaren mirabe handiak daude, eta ia guztiak doaz hoberantz eginez. Nire prioreak egin ohi ditu gauza harrigarri hauek. Hau horrela dela garbi gera dadin, penitentzia gorrotatzera etorri nintzela eta neure atsegina baino besterik ez dudala gogoan, pentsatzeko eran moldatu ditu Jaunak gauzak.
‎Hau egi egia da, eta honen kontrakorik ez da aurkituko ezer. Eta, berak lurreko ezergatik ere gezurrik ez lukeela esango dakienez, eta hura tratatzen ez duten pertsona buruberoek zer egin ohi duten ezagun duenez (berorrek ikusi baitu), informazioa eska dezala eta, artzaina denez gero, ez dezala kondena justiziaren aurka eta batzuei eta besteei entzun gabe. Eta, oraindik esan diotenak soilik balio badu, berorren jauntasunak zigor dezala eta eman diezaiola penitentzia eta ez dadila aurrerantzean berorrekin gaizki egon, edozein zigor harentzat leunagoa baita berori haserre ikustea baino; gurasoek hutsegite larriak ere barkatzen dizkiete seme alabei, are gehiago inolako hutsegiterik ez denean, eta, berorri poz ematen ziolakoan, sufrimendu handiak igaro dituenean monasterio horiek fundatzen; izan ere, prelatua dela kontuan hartu gabe ere, bihotz bihotzez maite du hark berorren jauntasuna; eta ez dezatela sufri berorrekin gaizki egoteaz Jainkoaren hainbeste mirabek, haiek ez baititu egiten inork errudun; baizik eta izan ditzala alabatzat, beti izan dituen bezala, eta halakotzat ezagut ditzala, haien egintzek ez baitute gutxiagorik merezi.
‎Beharbada, gure aita jeneralari bidali dizkiodan gauzak gure kontra erabiltzen dituela (oso onak baitziren), kardinalei emanez; eta burutik pasatu zait gehiago ezer ez bidaltzea gauza hauek amaitu arte, eta horrela egoki litzateke, aukerarik balego, nuntzioari zerbait ematea. Nik ikusten dut, ene aita, berorren aitatasuna Madrilen dagoenean asko egiten duela egun bakar batean, batzuekin eta besteekin hitz eginez, berorren aitatasunak jauregian dituenekin eta aita frai Antoniok dukesarekin, asko egin daitekeela erregearekin hau egin dadin, hauek manten daitezela nahi baitu berak; eta aita Marianok, berarekin hitz egin ohi duenez gero, aditzera eman diezaioke, eskatu eta gogoraraz frai Joan santutxo hura noiztik dagoen preso; izan ere, bisitagatik haserre daudelako ari dira zentzugabekeria hauek egiten; ez lukete halakorik egingo, nagusia balute. Azken batean, erregeak guztiei entzuten die; zergatik geratu esan eta eskatu gabe, batez ere aita Mariano.
‎Egiaz pentsa dezake berorrek ez nagoela axolarik gabe eta ez naizela egongo ere, berori Alban dagoela jakin dezadan bitartean; eta beraz, jakin nahi dut zer egiten den kasu honetan eta ez dadila deskuida gauzak egiten, arriskua ez baitago batere hila. Gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan dagoenez gero ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez. Hau egia da, eta horregatik beldur handia dut, nahi dezagunean dugula erremediorik jarri, eta emakume hori isilik dagoelako ez daitezela lasai egon.
‎5 Ez dakit nola uzten dudan azkenerako ene aitaren gaitzak eman didan nahigabea; beldur naiz penitentziaren bat egin ez ote duen, Abenduan egin ohi duenetakoa: lurrean etzatea, gaitz hori ez baitu izaten hark.
‎Hitz batez, itxaro dut Jaunagan ez dela faltako: horregatik, berorrek egin diezagula egin ohi duen mesedea. Nik Jaunari berorren alde otoitz eginez zerbitzatuko dut; egin beza berorrek gauza bera nire alde.
‎3 Haren aitatasunak ez du nahi, toki horretako gurutzea ikusi gabe gera gaitezen, eta horrela, diote, sartu aurretik hara joan behar dela eta handik jakinarazi berorri, edo pixka bat lehenago, eta berorren etxean sartu albait disimulurik handienaz, eta behar izanez gero, itxaron gaua egin arte, eta joan dadila gure aita gotzainagana, bedeinkazioa eman diezagun biharamunean lehenbiziko meza eman ahal izateko; hau eginik egon arte, sinets beza berorrek inork ez jakitea dela hoberena. Beti egin ohi dut horrela eskuarki. Jainkoak nola egin duen gogoratzen hasten naizenean, harri eta zur geratzen naiz eta otoitzengatik dela konturatzen naiz.
‎Hiru gauza hauetatik lehenengoa agertzen du: lagun hurkoaganako maitasuna, eta aparteko adiskidetasunek egin ohi duten kaltea.
‎Hain agudo hori agertzen duenak hobe luke batere ez izatea. Berorren agurgarritasunak ez dezala uste izan, gobernuaren gakoa beti norbere hutsak aitortzean dagoenik; izan ere, askotan norbere buruaz ahaztu beharra dago eta bere ofizioa betetzean Jainkoaren ordez dagoela gogoratu beharra, Hark emango baitio falta zaiona, guztiekin egin ohi duenez (ez baitago inor guztiz perfektua denik), eta ez beza berorren burua beldurti egin ezta ez utzi zer iritzi duen gure aitari idatzi gabe ere.
‎Eta bere zerbitzariei dien maitasunaren berri dakitenez gero, haren zapore eta ondasuna utzi ohi dute haiengan, Jaunari poz emateko haiek zerbitzatzean eta haiei egiak esatean, haien arimek onura atera dezaten, ahal dutenik ondoen; diodanez, ez dute gogoan izaten beraiek galduko duten ala ez; lagun hurkoaren irabazia izaten dute gogoan, besterik ez. Jainkoa gehiago poztearren, beren buruaz ahazten dira haiengatik, eta bizia galtzen dute ahalegin horretan, martiri askok egin ohi zutenez, eta beren hitzak Jainkoaren maitasun hain goi mailako honetan bildurik, zerutar ardo hartaz mozkorturik, ez dira gogoratzen; eta gogoratzen badira ere, ez zaie batere axola gizakiei nahigabe ematea. Honako hauek onura handia ateratzen dute.
‎65 Tristurak eta nahasmenak jotzen zaituenean, ez itzazu alde batera utz egin ohi zenituen egintza onak, otoitz eta penitentziak, deabrua zugan nahasmena sortzen saiatzen delako utz ditzazun; alderantziz, lehen baino gartsuago ekin haiei, eta ikusiko duzu zein laster ematen dizun laguntza Jaunak.
‎Bere hitza betetzera behartzen duzu; ez da nolanahiko zama, Aita denez gero, larrienak izanda ere irainak, onez eraman baikaitu. Beragana itzultzen bagara, seme galduari bezala barkatuko digu, geure nekeetan kontsolatuko gaitu, halako Aitak egin ohi duenez janarituko gaitu; munduko aita guztiak baino hobea izango da nahitaez, Hari gauza guztiak ongi betetzea baino besterik ez dagokiolako, eta honen guztionen ondoren Zurekin batera partaide eta oinordeko egingo gaitu.
‎Baina bizitza honetan ere, bai ziurtasun handia! Hemen, ordea, guztiok hala egin ohi duzuenez gero, gehiena eginda dago; bata bestea esnatzen dute eta elkarri laguntzen; honetan bakoitza besteen aurretik joaten saiatzen da.
‎Hiru gauza hauetatik lehenengoa agertzen du: lagun hurkoaganako maitasuna, eta aparteko adiskidetasunek egin ohi duten kaltea.
‎7 Zuen ezaugarria, ene alabak, aurreratuak zaudeten jakiteko, hau izango da: nork bere burua denetarik kaskarrentzat izatea, eta halakotzat duela lagun hurkoaren probetxu eta onerako egintzetan nabari izatea; eta ez otoitzean gozotasun gehiago izatean eta liluramenduak edo ikuskariak edota Jaunak egin ohi dituen era honetako mesedeak izatean, beste mundura arte itxaron baitugu hauen balioa ikusteko. Beste hau, ordea, ibili dabilen txanpona da, errenta ziurra, betiko pentsioa eta ez arindu daitekeen zerga, hau kentzekoa eta ezartzekoa baita; apaltasunezko eta hildurazko bertute handi bat, obedientzia handikoa, ezertan ere nagusiak agintzen duenaren aurka ez doana; orduan badakizue egiaz Jainkoak agintzen dizuela, beronen ordez baitago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia