Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 343

2000
‎Eta ez bertan erraiten dizudana gezurra delako, baina mila kontu alborat utzi behar izan dudalako. Izan ere, nola hain baitzen kortsario haien mundua berezia, hala mintza nenkizukeen haien arteko harreman partikularrez, edo haiek egin ohi zituzten festez eta emaztekiei eman ohi zieten tratuaz. Eta horni nezakeen deskribatze bakoitza behako bikoitz batez, buruko begiek ikusten dutena gauza bat denez gero, eta bertzea, bihotzeko begiek... eta eman niezazkizukeen, halatan, nik ikusiaren eta ikusiak enegan eraginaren aitzin gibelak, on gaitzak eta bertze gorabehera guztiak, xehero baino xeheroago.
‎Baina, halakoetan ere, ezinezkoaren aitzinean etsitzerat jo gabe, garbi izan da ene hautua: hutsune horien betetzerat entseiatu naiz, hitzez eta behakoz; pentsa dezakezu, honenbertzez, ezen, hutsune horien betelanetan, gezurretan ibili natzaizula, ahantzi datuak edozein modutan asmatzen, eta maskarak eta mozorroak sortzen, Frai Antonio de Guevarak bere kroniketan egin ohi zuen moduan, baina zin degizut ezen hori ez dela horrela izan, ezta gutiago ere, zeren, alde batetik, noiz eta hitz eta behako haiek erabili izan baititut, tentuz eta zentzuz erabili baititut —baita ahalik eta zuzentkien eta onestkien ere—, aromaren berreraikitzeko balio zezaketen neurrian, ahalik eta molderik fidelenean; eta zeren, bertzetik, gaitzagoa baitzitekeen hutsuneak bere h... Edo ez al da egia, halaber, ezen Historia, eta gure egunorozko historiak, berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin, edo berariaz isilduarekin ere?
‎Osabari ihardeste hura eman bezain laster, xuxendu zen aita prezeptore jaun Marcelenganat —zeinak gurekin egin ohi baitzituen otorduak eta zeina baitzen gizon zuhurra bezain jakintsua, pazientzia handikoa eta etorkorra—, eta galdetu zion:
2001
‎Egunez bere amaginarrebak jo egin ohi zuen, eta gauez bere senarrak ostikoz eta ukaldiz jipoitu.
2002
‎Ez egin barrerik. Hilda ere noizean behin egin ohi dute.
‎Sergiok ezusteko keinua egin zuen. Tranpan edo gezurretan harrapatzen dituzten haurrek egin ohi dutena. Sarari, aldiz, orduantxe gailendu zitzaizkion buruan zentzua eta sen ona, kontuak jada erremediorik ez zuenean:
‎Sarak bazekien bazegoela errezelo arrasto bat Emmanuelen eta Soniaren arteko harremanetan, baita Emmanuelen eta Dioniren artekoetan ere. Zeren, Sarak Dioni eta Soniarekin elkartu nahi izaten zuen bakoitzean, bai bere etxean edo bai haienean, bazkaltzeko edo afaltzeko asmotan, Sergiorekin bizi izan zenean egin ohi zuen bezala, aitzakiaren bat asmatzen baitzuen Emmanuelek. Soniaren iruzkina, haatik, gehiegizkoa iruditu zitzaion.
2003
‎Orduan halako arrakasta zuen Nazio Iraultzaren bidetik eta, Pio XII.aren benedikapen guztiekin, gure Estatuburu zaharrarentzat otoitz eginez, frantses katoliko zintzoek ongi ikasiko genuen amen erraten itsutuki Filipe Pétain gidari, zuhurrari?, italiarrek jadaneko Benitori, alemanek Adolfori eta espainolek Patxikori egin ohi zuten bezala.
‎Emakume gazteagoekin ditudan harremanetan, ikasle ohiekin batik bat, badago muga bat adinaren tartea gogorarazi eta deseroso sentiarazten nauena. Gogotxartu eta zakartu egin ohi nau horrek, eta zakar samar moztu nion Monikari ere. Berandu nenbilela esan nion eta autoaren bila laguntzeko eskatu nion.
‎Esku batarekin nik utzitako hutsunea baieztatu eta" nora zoaz?" galdegin zuen, baina begirik ireki gabe. Galdera horixe egin ohi zuen gerora ere, bera baino lehen altxatzen nintzen bakoitzean.
‎Komunean pixa egin eta paperarekin eserlekua lehortu nuen. Horrela egin ohi dut beti emakumeren baten etxean nagoenean. Horretan bederen gizonezkook moldakaitzak gara eta eserita egiteak, berriz, lotsarazi edo egiten nau.
‎Horrelaxe, gerritik helduta, eraman omen zuen bazter batean bikoteentzako apailaturik zeuden eserlekuetako batera eta han, bere ausardia kordokatzen hasia ikusi zuelako edo, edateko zerbait fuertea nahi zuela esan omen zuen. Orduan, edariari lehen bi tragoak jo eta gizonari entzuteko eserlekuan jarrera eroso bat aurkitu uste izan zuela adieraziz keinu bat egin zuenean, hasi omen zen gizona hizketan, eta denbora askoan isilik egon edo esan beharrekoa gehiegi pentsatu dutenek egin ohi duten bezala hasi omen zen, modu nahasi samarrean eta azkena esan beharrekoa aurrena esanez.
‎Monikak eskertu egin omen zion broma, seguru asko esku bat pausatuko zion besoan, halaxe egin ohi zuen nirekin, eta bere eskaintzari buruz pentsatuko zuela adierazi omen zion.
‎Egongelako sofan eseri nintzen ezer esan gabe. Bera whiski bat prestatzen hasi zen, zerbait garrantzizkoa esan behar zuenean egin ohi zuen moduan. Jela zatiak eta edaria nahasten zituen bitartean isiltasuna zilegi zuen, baina presa zuen nonbait erabakien berri emateko, eta Romain Gary benetakoak bezala bere burua hil nahi zuela esan zidan lehenik eta behin, egun gutxi barru, dena prestaturik zuela, baina ez beldurtzeko, bereak iruzur bat gehiago izan nahi zuelako," euskal literaturan egin den iruzurrik ederrenetakoa" esan zuen, bere Gary maitearen jukutriak gogoan.
‎" Zatoz nirekin" esan omen zion amultsuki. Ez omen zion, bezero gehienekin egin ohi zuen bezala, bere aldakak nagiki mugituz ezer lizunik esan, edo bere biluztasunaren aurrerapen gisa, gabardina bizkarreraino atzenduz, bere bularrak hanpatu. " Zatoz nirekin" esan eta amultsuki heldu omen zion beso batetik, edo zintzilikatu omen zitzaion, eta hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker bakean eta isilik egin omen zituzten pauso batzuk kalean barrena, gizonaren sorbaldaren kontra burua ezarri eta begiak itxita, gizonezkoak ematen zion bake horretan atseden hartuz, erasotzaileak gainera oldartu zitzaizkienean.
‎Ez dakit zergatik tartekatu zitzaidan irudimenean kantuan ari den emakume hori, oraingo emakumeek ez baitute kantatzen ispiluaren aurrean. Nire etxera bisitari datozen apurrek bederen dantza pauso nagi batzuk egin ohi dituzte gehienez, pozik daudela agertzeko edo, loaren aztarnak aurpegian dituztela ohetik altxatzen direnean. Bainuontzia urez betetzen jartzen dute eta, barruko arropa ñimiñoekin jantziak edo erabat biluzik ere bai, ispiluaren aurrean egon ohi dira loaren mamuak edo maitalearenak aurpegian utzitako aztarnak aztertzen, ezpainak kristal hotzaren kontra pintatu edo, pintza bat eskuetan, galdera ikur batek bezala begiak inguratzen dizkieten bekainen marrak borobiltzen, eta tarteka, ordu batzuk lehenago gozatutako uneak ebokatuz edo, dantza geldi baten pauso nagiak edo imintzioak egiten dituzte, gorputza emeki eta malgutasunez mugituz, agertokiren batera atera behar duen aktore urduriaren antzera, aurki takoidun zapatekin zapalduko duten kalea edo mundua bera beren zain dagoen agertokia dela pentsatuz beharbada.
‎Garai batean, beren artean hobeto konpontzen zirela zirudienean, elkarrekin ateratzen omen ziren ilunabarrean, eta hondartzaren gaineko pasealekuan barrena ikusten omen zituzten bata bestearen pausoan baina elkarrekin hitzik egin gabe, eta itsasoko arragoa urdinean urtzeko zorian zegoen eguzki gorriari begira geratzen omen ziren, ikuskizun hori jarraitzeko bide ertzean propio jarriak ziruditen aulkietan eserita. Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik, ez dute ontziek itsasoa laino dagoenean behien orroa bezain tristea den sirenarik jotzen, txalupa geldiak ikusten dira egonean kulunkan eta horiei begira edo olatuen kontaduria egiten jarraitzen omen zuten eserita eguzkia sartu eta gero ere, herriko beste bikote heldu askok egin ohi zuten bezala, itsas brisarak eguratsa freskatzen zuen arte.
2004
‎Hizkuntza jakin baten estatusa botere adigaiaren logika epistemologikoan kokatu behar genukeela dirudi. Ez, sarri egin ohi dugun bezala, halako adierazle eta holako faktore andana baten zerrenda luze bati atxikia. Botere kontzeptuaren logika horrek gizarte indar eta gizarte egitura hegemonikoen joeraz jabetzeko gaitasun teorikoa eskaini behar liguke, gizarte aldaketen nondik norakoa joera nagusi horren ardatzean biraka dabilelako.
‎Euskal Herria txikia da jendez eta hedaduraz. Zapaltzaille ditugun Fraintzia’ko eta Espaiñia’ko erresumak neurritzat hartu ezkero (eta hau egin ohi dugu oharkabean), gure kasoa ez sekulan eta ez iñoiz gertatu ez dala pentsa diteke.
‎Mireiak barre egin ohi zuen behin eta berriro argudio berak entzutean. Zergatik zeharkatzen zituen izokin batek hamaika korronte eta harresi ibaian gora, errun eta gero bere burua hiltzen uzteko?
2005
‎Japoniari buruz asko irakurrita, hauek kogyaru20 horietarikoak ote diren galdetu dio bere buruari. Baina kogyaru neskek erosketak Shibuyako denda pijoetan egin ohi dituztela gogoratu da. Batek daki.
‎Bi galdera ziren haiek. Nondik hasi ez dakienak edo motz gelditzeko beldur denak egin ohi duen bezala.
‎Simonek lepoa luzatu zuen eta eskua belarri atzean jarri, ingelesek egin ohi duten bezala. Halako batean, Elixabeten negarra entzun zuen.
‎Joseba joan zitzaion Madrilera bila eta bi mutilek elkarri nola eskua ematen zioten ikusi zuen, ertaroko zaldunek egin ohi zuten bezala: batak bestea gorrotatu arren, dueluaren aurretik elkar agurtu.
‎Goizetik gauera, alargunak bere burua lutoa hartzera behartuta ikusten duen bezala, edo bele beltzaren bisita jaso duenak egin ohi duen modura, arropa luzeak, ilunak eta zabalak janzten hasi zen Virginia.
‎Arreba etorriko zait nirekin Izaskungo Ama Birjinaren eguna ospatzera; eta, aspaldian Allikene bihotzekoan gaztaroan zaharren konpainian egin ohi genuen bezalatsu jokatuko dugu.
2006
‎Dicho de otra manera: ...roporcionaban el triunfo" 707 Hau izan liteke bide posible bat, Nietzscheren" etorkizuneko gizakiaren" argitan irakurrita (Moralaren genealogia, Hirugarren Traktatua), Ortega-ren arrazismoa, ezkutaezina ukatzeke eta ezkutatzen ere saiatzeke ukaezina, nolabait bigarrentiartzeko bere inportantzian haren pentsamenduan – Heidegger derrigor salbatu beharra sentitzen dutenek, halatsu egin ohi duten moduan.
‎Mutur biak ez ziren berdinak, ordea: guk kontsumizio ugari egin ohi dugu tabernetan, eta istilu harrez geroztik sartu ere ez Hankapalorenean. Beste aldekoak, berriz, edo gutxiago ibiltzen ziren tabernaz taberna, edo gure bizilagunarena beren betiko ibilbidetik kanpo geratzen zen, edo ez zitzaien iruditzen aski meriturik egin zuenik lehengo lagunak salduta ere.
‎Ohe kontuak norberaren bizitza pribatu eta partikularrari dagozkio, edo hala luke, baina Hankapalok publiko egiten zituen. Ez bakarrik biharamunean tabernan atuna gora eta antxoa behera ibiltzen zelako; ez bakarrik arroparen esekitokian aldian aldiko neskaren tangatxoa zintzilikatu ohi zuelako; hori baino okerragoa zen gauean bertan musikarekin egin ohi zuena.
‎Gaur egungo historiako ikerketen arabera uste da gudaldi hori ez zela izan Frantziako historiak mito fundatzaile gisa magnifikatu duen borrokaldi izugarria; uste da indar neurketa bat izan zela, mugak behartzeko egiten ziren" azeifa" haietako bat baino askoz gehiago ez –azeifak ziren musulmanek uda aldera egin ohi zituzten ekitaldi militarrak, etsaiei uztak lapurtu edo erre, eta herri eta hirietan lapurretak eta sarraskiak eraginez– Gure herriarentzat, ordea, historiak eskaintzen dituen une ezinbesteko horietako bat izan zen, beharbada.
‎Sektaren jokabideekin eta egin ohi zituen meza orgiekin Rasputinek liluratuta zeukan inguruko nekazari jendea. Izan ere, meza bilera horietan denak saiatzen ziren ahalik eta bekatu gehien egiten, gero asko damutzen ziren, bekatu haien guztien barkamena jasotzeko, eta beren buruak zartailuz, arantzaz edo arbaz zigortzen zituzten, sufrimenduaren bidez salbazioa eskuratzeko.
‎Aita musikari ingeles bat zuen, ozeanoak gurutzatzen zituzten ontzietan txelo jole aritzen zena eta lehorra noizbehinka besterik ukitzen ez zuena. Hori baino nahiago zituen, nonbait, itsasontziaren kulunken arteko noizbehinkako amodio gau hegohaizetsuak, bidaia luzeetako ginebraz eta mendafinez perfumatutako itsas haize goxoko gau izarratuak, kideekin egin ohi zuen eguneroko solasaldia hausten zuen iparreko ekaitzen bihotz kizkurdura sortzailea.
‎Pisu txiki batean bizi ziren; Ruthek bezero aberatsen baten eskutik lortzen zuen etxea ordaintzeko dirua, eta Davidek erabili egiten zituen pisua eta pisukidea. Noizbehinka egurtu egiten zuen neska, eta sarriago –ahal zuen gehienetan– adarrak biltzen zizkion; David Blakelyk, erruak eta kontzientzia txarrak estutzen zutenean, Ruthekin ezkonduko zela egiten zuen zin; elkarrekin mozkortzen zirenean, paradisuko ateak irekiko zizkiola esaten zion Davidek Ruthi, baina gero, hurrengo goizean, hurrengo gauean, biharamunean, hurrengo astean... alde egin ohi zuen, bolada batean ez agertzeko.
‎Jonh Dee ikasle azkarra eta distiratsua izan zen Cambridgen, eta gazte asko hasi zen Trinity Collegen irakasle, baina, gerakaitza eta ipurtarina izaki, Ingalaterrako zientzia ofizialaren egonkortasunak eta irakasle langintzak sortzen zioten asperdurak ez zuen batere asetzen, eta aire berrien bila joan zen Europako –kontinenteko, ingelesek egin ohi duten banaketaren arabera– hainbat lekutara: Lovainara, Parisera...
‎Izan ere, idazteko lumek bi joera ernegagarri izan ditzakete. Tinta isurkorregia badute, lumaren muturretik ihes egin ohi du hark, eta alkandora poltsikoetan orban ezabaezina utzi, igandeetako alkandora garestiena edo maitatuena denean batik bat. Tinta egoskor isurgaitza badute, ordea, ez du hark kanpora irteteko grinarik izaten, eta, horren partez, aukera txikiena duen bakoitzean zeharo lehortu eta lumaren barruan solido bihurturik geratzen da.
‎1558an, Frantziaren eta Espainiaren artean berriz ere gerla piztua zela-eta, Antonio Borboikoak bere meneko lurraldeetako noble, infantzoi eta armagizon guztiak bildu zituen berriz, lehenago bere aitaginarreba Henrike II.ak egin ohi zuen gisara. Xedea lehengo denboretako bera zen:
2007
‎Txikiek eman behar izaten zuten amore, txikiak ziren bitartean, baina egonaldiak laburragoak bihurtu ziren: bi hilabeterako joan ohi zirenek hilabete pasatzen zuten orain, eta hilabeterako alde egin ohi zutenak bueltan zeuden hamabost egun igarotzerako, beti baitzegoen arrazoi pisuzkoren bat itzulera aurreratzeko: etxean konponketak egin beharra, seme alaben azterketak, lantokian presazko zereginen bat amaitzea...
‎Esan nahi baita, haren esplikazio historikoetan (erlijioaz, arteaz, etab.) sistemak ez dituela itotzen herrien izpirituak beren karaktere indibidualetan. Aitzitik, historiaren, erlijio, mito, artearen Hegel-en filosofietako xarmarik limurtzaileena agian, horietan izpiritu bereki baten manifestazioak bezala egin ohi dituen kasu bakoitzaren interpretazio sistematiko argitsuak izaten dira. Hegel-en oharrei jaramon egiten badiegu, Volksgeistaren lehen iturria herriaren beraren jeinu edo karaktere berekia da, herri bakoitzaren barne indarra, nortasuna600; bigarrena, baina lehenarekin zerikusten duena, ingurumen geografikoa601 Lehenean, Hegel-ek batzuetan arrazaren edo leinuaren berekitasuna aipatu ohi du:
‎Baina denborak? denborak ustez beren senean daudenentzat egin ohi du aurrera, eta Amandari gero eta nekagarriago egiten zitzaion Karlstadetik Oslorainoko bidea, eta zer esanik ez psikiatrikotik hilero iristen zitzaion faktura. David itsuki maite zuen garaian ez zion diruari erreparatu, baina, bi lanpostutan aldi berean aritu arren, hilabete amaierara ezin iritsita zebilen beti, eta gero eta amorru handiagoz irekitzen zituen hilero postontzian uzten zizkioten gutun zuriak.
‎Egun kaxkarretan, ordea, sarri joko du botilara, inspirazio bila edo. Egun horietan disimuluz egin ohi ditu edari altzarirainoko bidaiak, MJ ohar ez dadin. Baina MJ konturatu ohi da.
‎–Orduan bihar hamarretako trenean ailegatuko naiz, egongo zara geltokian nire zain, egin ohi zenuen bezala?
‎autoa garbitzera noala, adibidez. Larunbatetan egin ohi dudana. Ez da harrituko.
2008
‎Ez du asko iraun, hala ere, elkarrizketa perfektu honek. Bihotza puskatu berri dieten ilehoriek egin ohi duten gisan, nahiko azkar egin dit kanpora joateko proposamena.
‎Hasieran pentsatu genuen bere kidako lagunen mira sentitzen zuelako egiten zuela galdera hori; baina gerora konturatu ginen ezetz, alde egiten zuela halakoengandik. Itsasgizon batek Admiral Benbown ostatu hartzen zuenean, noizean behin kostaldeko bidetik Bristolera zihoazenen batzuek egin ohi zuten bezala?, ateko gortina artetik zelatan egoten zen salara sartu baino lehen; eta horrelakoren bat aurrean baldin bazuen, itzala bera bezain isilik geratzen zen. Niretzat, behinik behin, bere jokabidean batere sekreturik ez zegoen, zeren, neurri batean, neuk ere partea bainuen estutasun hartan.
‎zure lan bizitzan ez daukazu aitzakiarik: eraikinak zaharberritzeko enpresa lehiakor bateko burua zara, diseinu lan funtsezkoena zeuk egiten duzu, lanbidea gogoko duzu eta zure bezeroek goretsi egin ohi dute haientzat egiten duzun lana. Dirua, baduzu.
‎Aitorrek Aritzeta basoko maldari ekin dio pedal kolpe sendoz. Oraindik, baina, ez dihardu eginahalean, bizikleta sendoa hartu eta hasierako kilometroetan egin ohi duen bezala.
‎Egun, tabakoa da estraperlo gai garrantzitsuenetakoa, oso merkea baita Mauritanian. Baina beste edozein salgairekin antzera egin ohi dute. Sistema seguru eta erraza da:
‎Bere gona laburra hain zimurturik zeraman (gau horretan bezeroen autoetan egingo zuen bere lana), izterren bukaeran braga zurien punta suma zitekeen, distira moduko bat zangoen arteko itzalean. Gizonezkoen aurpegiak gora altxatzen ikusi nituen, hegaztiek egin ohi duten bezala, denak batean, distira zuri intimoaren ikusmira atzemateko. Egoera horretan emakumearen atzetik lasterka ateratzea nabarmenkeria bat iruditu zitzaidan, seguru nengoen guztiek maiteminduta nengoela pentsatuko zutela.
‎Izerdi larria eragiten dit autoa ustez aparkatuta utzi dudan lekura itzuli eta ez aurkitzeak. Aparkaleku bat denean, zenbakia apuntatzen dut bizpahiru lekutan eta lasai joaten naiz joan behar dudan lekura, baina kale arrunt bat baldin bada, eta hiria neurea ez bada areago, kalearen izena idatzi eta deskribapen ahalik zehatzena egin ohi dut horretarako propio daramadan koadernoan. Koadernoaren azalean oso garbi jarrita daukat,. Autoa aurkitzeko gida?, baldin galtzen bazait, inork susmo txarrik egin ez dezan.
‎Dena nik aurreikusi bezala gertatu zen, nik egin nahi nuenaren kontra alegia. Bere etxeko atarian buruz buru geratu ginelarik, eskuetan nuen uhala eman nion eta, elkar ezagutu berriek egin ohi duten eran, masailetan musu bana emateko gerturatu nintzaion. Eskuetan zuen uhalarekin nire lepotik zintzilikatu eta musu luze bat eman zidan.
‎Natalieren gorputza miazkatu eta edoski nuen, egarbera eta asekaitz. Haren zoko mikoetan egin nuen uxarrean, haietan bakarrik aurki nezakeen egia bakarraren bila, eta mozkorraldi horren buruan plazeraren gailurrera eraman nuelarik, Nataliek ez zuen, besteetan egin ohi zuen bezala, handik ikus zitzakeen onura eta parajeen berririk eman, abailduegia baitzegoen eta aski baitzuen arnasa hartzearekin. Ahoa imintzio lizun batek desitxuratzen zion.
‎Nire benetako ahotsarekin zerbait esaten nion lehen aldia zen eta azkar ohartu zen. Burua altxatu zuen berriro, igerilariek arnasa hartzeko egin ohi duten legez, baina ez zuen oraingoan itsasorantz begiratu. Zuzenean aurpegira begiratu zidan, asaldaturik.
‎Askotan, kaletik presaka lanera noala, neure irudiari erakusleiho eta kristaletan islaturik erreparatzen diot eta kosta egiten zait iheslari baten moduan galdu gordean doan gizon hori neu naizela sinistea. Inoiz edo behin beti atzetik segika dudan itzal zelatari horri aurre egin eta buruz buru geratu izan natzaio ispiluren batean begira, eta horrela, aurrez aurre izan dudanetan, ez da gai izan begiradari luzaz eusteko, barre haize bat ezpainetan jarri eta ez ikusiarena egin ohi du. Bekainak altxatuz diosala egiten badiot, berriz, irribarre lotsati batekin erantzun ohi dit, beldur da nonbait nirekin hizketan ikusiko ote duten.
‎Beharrik ere. Emakume gajoaren aztoramenduarekin disfrutatu egin ohi dut eta kito, hor bukatzen da istorioa. Oso tarteka bakarrik gertatu zait istorioa nik nahi baino gehiago luzatzea, baina ez nuke horrekin dramarik egin nahi.
‎Taldeko batek berokiaren sakelatik paper bat atera eta ahots apalez irakurtzen hasi zen, hain apalez non nengoen lekutik ez bainion entzuten. Adiskideen izenean egindako aitorpen bat izan zitekeen, gainerakoek buruarekin onespen keinuak egiten baitzituzten, baina hilari buruzko aipamen intimoagoak ere egingo zituela pentsatu nuen, tartean zegoen emakume heldu bat modu nabarmenean hasi baitzen negarrez, gutxitan egiten dutenek egin ohi duten moduan, intziri txikiekin eta hasperenka, aurpegia bi eskuekin estaltzen zuela. Ondoan begira zituen gizonezkoek ukondo banatatik heldu zioten, batek musuzapi tolestatua eskaini zion, baina ez ziren beren besarkadaren beroa edo besoen indarra eskaintzera ausartu.
2009
egin ohi ditugu geure hautapenak, bilatu ohi dugu geuri
‎gehien dagokiguna, egin ohi dugu geure aukera.
‎Jolas/ jokoan andre gizonak kanpo mugagabean espazio bat mugatu egiten du, eszenategi bat sortzen du. Gizabereak munduarekin beti egin ohi duena, oharkabeki, bere eszenategi bihurtu?, ohartuki eta egitasmo batekin gauzatzen du orain: osotasun edo, mundu?
‎komertzioarena. Modernitatea eta askatasuna identifikatu egin ohi ditugu, baina hori errotiko konflikto baten historia amaigabea baino ez da. Modernia hasi, askatasunaren aurka hasi da.
‎Arantzazuko komentuak harreman nahiko estuak zituen Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearekin, batik bat Frantzisko Xabier Munibe Peñafloridako kondearekin. Horren etxean gau egin ohi zuten Azkoitira predikatzera edo eskera joaten ziren frantziskotarrek. Inoiz Arantzazuko fraideekin ospaketa musikal bat antolatu ere egin bide du, hango orkestraren lagungoaz berak solo bat abestuz,, oyéndole la Comunidad con mucho gusto?.
‎zentzu bat da. Gaur, ordea, mundua atzekoz aurrera irakurtzen dugu, baldin eta, fededunak eskuarki egin ohi duen moduan, izadian loreak, izarrak, edo gizadian pobretasuna, injustizia, maitasuna, etab., Jainkoaren argitan irakurtzen baditugu (alegia, engoitik Jainko bat eskuan dugula, linterna bat bezala), Jainkoa aurkitzeko partez; h. d., inposatuz zentzu jakin bat, Jainko prefabrikatu bat (hauxe baita gaur gehien egiten dena, tradizio luze baten pean gaudelako, h. d., Jainkoaren edukitza beti supo... Aldiz, Jainkoa zer den ulertzeko, ahaztu Jainkoa eta, gauzetan, beren zentzua behar da bilatu, hozitu.
‎Bizitzaren eta Naturaren zentzua ez da mitoagaz bakarrik sortzen. Gaur behintzat hori askotan zientziak (ez berak, baina harenganako fedeak), poesiak, politikak, batez ere historiak, egin ohi dute. Noiz kontsidera genezake erlijiosoa zentzu hori?
‎Erriberri/ Oliten estudiante frantziskotarrak baskoak dira. Egin ere hauek egin ohi dituzte noizean behin baskotasunaren erritualtxoak, hala nola bertso berri edo kantaren batzuk abestu eguberrietan edo urtebetetze eta jairen batzuetan urtean zehar, Euskadi, urrunaren, oroigarri.
‎–Pentsaera enpirikoan geure sentipenezko esperientziaren elementu iraunkorrak axola zaizkigu guri. Bereizkuntza egin ohi dugu esperientzia horretan beti zer substantzialaren eta zer akzidentalaren, zer beharrezkoaren eta zer beharbadakoaren (edo kontingentearen), zer aldaezinaren eta zer iragankorraren artean. Bereizkuntza horrek eramaten gaitu kualitate finko eta zedarrituez hornitua dagoen objektu fisikoen munduaren kontzeptura.
‎bere asmoak ere esaldi horretan islatuak ikusiko dituena, geroagoko belaunaldi bat izango da, abertzale ezkertiarra). Barojak berak espreski hala ulertua nahi zuen, txantxa soil bezala, eta ez zuen nahi horretaz inolako dudarik egon zedin, ez du motiborik gabe gehitu jarraipentxoa, esaldia aipatuzaleek ezkutatu egin ohi dutena: –Pero eso es un sueño(?).
‎Orixe 1935ean aurkitu da parada horretan 35, berak esaten digunez, alegia, gerra gauzak? kantatu, Karlomagno, Errolan eta eusko buruzagien Orreagako guduak esaterako, epopeia zaharrak egin ohi duen eran, ala oraingoxe langilejendea eta biziera xumea. Aukera hori da Arrutik lehendik egina zeukana literaturan jende apalaren alde, eta Orixek haren bidetik segitu duena.
‎–Di da egin ohi dute, sartu, ikusten duten lehenengo gauza harrapatu eta ospa, hurrengo etxera, atera da lehenengo ertzainaren ezpainetatik.
‎Garazik eta Goiok elkarri begiratu zioten, estututa. Garazik belarrian hatz egin zuen, zer egin ez zekienean egin ohi zuen moduan. Sukaldea seinalatu zuen gizonak buruarekin azkenean, eta hara eraman zuen Garazik neska, besoa sorbalden gainean jarrita.
‎lotsa pittin bat ematen dit aitortzeak, baina ogia saltzen didan gizonari Marlon Brandoren ahotsa jarri nion, eta iruditzen zait, ia seguru esan dezaket, bekain bat altxatzen didala, gatzik gabea?? galdetzen didan bakoitzean, Brandok Desio izeneko tranbia n egin ohi zuen bezala. Kapaz naiz harri kozkor bat uretara jaurti eta kristalak kraskatzean egiten duen zarata imajinatzeko ere:
‎ez istripua izan zuenean, jasan ezin izan zuèn segundo erdi bateko oinazearen ondotik kordea galdu baitzuen; lehen sendaketak kanpamentuko kapitain medikuak egin zizkion, zeinak, Domingok eskuan izan zuèn txikizioaz ohartuta, berehala agindu baitzuen eraman zezatela lehenbailehen ospitalera?. Honek berehalako operazio kirurgiko bat behar du!??, ez morfina injekzio bat sartu gabe, ikusirik Domingo auhenka hasi zela, esnatzeko bidean, antza; ospitalerantz zihoazela, haatik, ospitalera iritsi baino bost minutu lehenago?, itzarri egin zen: itzarri zèn mutil hura, baina, ez zen, ausaz, Domingo, minaren gorputza baizik, minaren izena zuena, minak hartu baitzizkion bide guztiak, baita hitzak egin ohi dituenak ere: esan nahi baita egoera hartan hitzak posibilitate bakarra zuela, kexu bihurtzekoa?, eta halaxe joan zela Domingo, kexuka eta hasperenka:
‎Orduan, Damasok eskua altxatu zuen, ikasleek galderaren bat zutenean egin ohi zuten bezala, eta aita Pierrek, istanteko erreakzio batean, imintzio atsekabezko batekin ihardetsi zion, harekin adierazi nahi balio bezala ezen etenaldia gogo txarrez hartzen zuela; haatik, bere gogo txar hura gaindituz, orbetar bat baitzen, azken finean, hitza ebaki ziona: don Nazario Orbe jaunaren semea, probintziako gizonik aberatsenetakoarena?, hitz egiteko aukera eman zion Damasori, zeina honela mintzatu baitzitzaion hitzez hitz:
‎–Mirari bat izan da, ados; baina a) nork egin du miraria? Pilotuak; baina eta b) nork egin ohi ditu mirariak. Santuek; ergo c) pilotua santua da, eta santutegi bat eraiki genioke miraria izan den lekuan, hementxe, eta, tonuak eta manerak aldatzen zituela, mespretxu puntu batez esan zion?:
‎Baina, Nazario ez ezik, beste guztiak ere isilik geratu ziren, hain ezustekoa izan zen eta hain erabatekoa amak botatako esaldiaren eragina, aizto batek airea zeharkatu eta bidean guztien mihi puntak aurkitu balitu bezala; isiltasun hura, ordea, hitzez gainezka zegoen, hitzak beti egin ohi baitu bere bidea, kanpora egin ezean, barnera.
‎ez istripua izan zuenean, jasan ezin izan zuèn segundo erdi bateko oinazearen ondotik kordea galdu baitzuen; lehen sendaketak kanpamentuko kapitain medikuak egin zizkion, zeinak, Domingok eskuan izan zuèn txikizioaz ohartuta, berehala agindu baitzuen eraman zezatela lehenbailehen ospitalera –" Honek berehalako operazio kirurgiko bat behar du!" –, ez morfina injekzio bat sartu gabe, ikusirik Domingo auhenka hasi zela, esnatzeko bidean, antza; ospitalerantz zihoazela, haatik –ospitalera iritsi baino bost minutu lehenago–, itzarri egin zen: itzarri zèn mutil hura, baina, ez zen, ausaz, Domingo, minaren gorputza baizik, minaren izena zuena, minak hartu baitzizkion bide guztiak, baita hitzak egin ohi dituenak ere: esan nahi baita egoera hartan hitzak posibilitate bakarra zuela –kexu bihurtzekoa–, eta halaxe joan zela Domingo, kexuka eta hasperenka:
‎–Mirari bat izan da, ados; baina a) nork egin du miraria? Pilotuak; baina eta b) nork egin ohi ditu mirariak. Santuek; ergo c) pilotua santua da, eta santutegi bat eraiki genioke miraria izan den lekuan, hementxe –eta, tonuak eta manerak aldatzen zituela, mespretxu puntu batez esan zion–:
‎Baina, Nazario ez ezik, beste guztiak ere isilik geratu ziren, hain ezustekoa izan zen eta hain erabatekoa amak botatako esaldiaren eragina, aizto batek airea zeharkatu eta bidean guztien mihi puntak aurkitu balitu bezala; isiltasun hura, ordea, hitzez gainezka zegoen, hitzak beti egin ohi baitu bere bidea, kanpora egin ezean, barnera.
‎Orduan, Damasok eskua altxatu zuen, ikasleek galderaren bat zutenean egin ohi zuten bezala, eta aita Pierrek, istanteko erreakzio batean, imintzio atsekabezko batekin ihardetsi zion, harekin adierazi nahi balio bezala ezen etenaldia gogo txarrez hartzen zuela; haatik, bere gogo txar hura gaindituz –orbetar bat baitzen, azken finean, hitza ebaki ziona: don Nazario Orbe jaunaren semea, probintziako gizonik aberatsenetakoarena–, hitz egiteko aukera eman zion Damasori, zeina honela mintzatu baitzitzaion hitzez hitz:
2010
‎esan zidan izebak. Izebak pausatuki hitz egin ohi zuen beti, baina orduan are era pausatuagoan, hain zegoen, itxura batean, jota. Gero, hogei bat minututan egon ginen isilik, harik eta izebak bat batean esan zuen arte:
‎lehenengoz haurra zela, familiarekin, aita armada frantseseko goi mailako ofiziala baitzuen, Napoleonen gerra kanpainen garaian. Bigarrengoz 1843an, bere maitale Juliette Drouetekin uda oroz egin ohi zuen txangoan. Les Pyrénées liburuan bildu zituen bidaia hartako apunte eta oroitzapenak, tartean gure herriari dagozkionak: Baiona, Biarritz, Iruñea, Irun, Donostia, Hernani, Tolosa, eta batez ere Pasaia, herri honek liluratu baitzuen beste guztien gainetik.
‎ETAk su etena iragarri zuen egunean, 2006ko martxoaren 22an, Eusko Jaurlaritzak gobernu kontseilu berezia egin zuen. Bilkuraren ondoren, Juan Jose Ibarretxek agerraldia egin zuen, esan behar zuenari garrantzia eman nahi zionean egin ohi zuen eran: sailburu guztiak atzean zituela.
‎Haritzalde pasa ondoren ageri da Txillarre, bidexkaren eskuinaldera. Bi zakurrek egin ohi dute ongietorria, jauzika eta zaunkaka. Sallobente haranaren bihotza da.
‎Lana aipatuta, tailerrean bukatu beharreko zerbait zeukala oroitu eta hara jaitsi zen Isidro, kafea txurrutean edan eta zigarroa ezpainetan, asteburuetan egin ohi zuen bezala. Nerea, bitartean, mahaia jaso eta ontziak garbitzen hasi zen.
‎Poz pozik zegoen" andregai" hitza gorroto zuen neska lagun harekin, eta etorri beharrekoa etorriko zen. Laurak berak askatasun handiz hitz egin ohi zuen sexuaz, suelto; Simone de Beauvoir-en irakurle fina zen eta bien artekoa Beauvoir Sartre elkarketa baten gisan irudikatu nahiko lukeela sujeritu ohi zuen; alabaina, etxe oneko neska zintzo bat zen artean, eta birjina. " Noizbait egingo dugu.
‎Europan barrena astebeteko joan etorriak egin ohi zituen, eta horietan ez zuen kanpora atera izanaren sentipenik ere, esateko; Amerika edo Asiako egonaldiak, berriz, luzeagoak izaten ziren, hilabetekoak ohiz eta bi hilabetekoak ere bai, tarteka, ez berez urruntasunak eraginda, ezpada, hango bezeroak eta bezerogaiak bakanago ikusten zituenez, elkarren ezagutza estutzea komeni izaten zelako, harreman komertzial hutsetik harago:... jendetasunetik hasi eta sobornoan amaitzen den bide labainean, anfitrioiaren familiarekiko afariak izaten ziren, herrialdeko mirariak ezagutzeko txangoak, Keparen enpresaren esku erakutsiak, eta baita ordainpeko emakumez eta xanpain botila hustuz inguraturik bukatzen ziren parranda gaitzak ere.
‎Urte haietan gertaturiko izugarrikeriak gelan sar ez zitezen ahaleginak eta bi egin ohi nituen. Hipercorreko hilketa, Vic-eko kuartelaren kontrakoa, Zabaltzaren desagertzea eta haren hilotza Bidasoan azaltzea...
‎Nerabe baten ametsak ziren horiek, ordea, ondo asko ohartzen nintzen. Gainera, neure bidaia guztiak hegazkinez egin ohi nituen, nire denborak eta nire konfortak horrenbeste balio zutelakoan. Biontzako hegaldi txartelak eta hoteleko gelak hartzeko agindu nion beraz Mertxeri.
‎" Egun on" esan zidan izebak. Izebak pausatuki hitz egin ohi zuen beti, baina orduan are era pausatuagoan, hain zegoen, itxura batean, jota. Gero, hogei bat minututan egon ginen isilik, harik eta izebak bat batean esan zuen arte:
2011
‎Ez dakin nola nahi nion, Maitere... , bukatu dik negar jario; eta nagok, sarritan egin ohi dugun bezala, okerrekoagatik damutua dela gure ama ere.
‎Azken aldian, gainera, barrukoak kanporatzeko beste guztiak itxi, eta marrazkigintza soilik utzi zuen irtenbide, barneko isiltasuna lapitzaren bitartez ozenduz. Marrazki ilunak egin ohi zituen, berak ez zien ilun irizten baina. Askotan, neguko arratsaldeetan, eta amak aldamenean josten ziharduela, sukaldeko leiho ondoan eseri, arkatza hartu, eta gora begira jarri ohi zen, ez baitzuen inondik kopiatzen, eta sabaian aurkitzen zuen, antza, bere oroimenaren zokoetan arakatzeko giltza?:
‎Trenaren traka trakak lokartuko duen beldur da. Ametsek, esna egin ohi ditugunek, etorkizunean ipintzen dute, nonbait, jomuga, baina badira iraganean ainguratutako ametsak ere, iragan hura gure modura egokitu eta gustagarriago bihurtzen digutenak. Itsasora lehenbiziko aldiz eraman zutenekoa du Asifek horietako bat, amonarekin Essaouirako hondartzan ibili zeneko hura, litekeena baita Asifek itsasoa orduan ezagutu izana, baina Asif horretaz oroitzea ezinezkoa da, hain zen txikia hori gertatu zenean, inoiz gertatu bazen.
‎Gaztelugoi izeneko mendixkaren magalean kokatua, plaza bat zuen, tipia baina ederra, karratua; plazaren alde batean, XVI. mendeko eliza apal bat zegoen, bere kanpandorrearekin, non urtero egin ohi baitzuten zikoinek habia, hegazti hankaluze haien munduan muga bat ere izan zitekeena, nekez aurkitzen ahal baitzen iparralderago bertze zikoin habiarik; elizaren aitzinean, plazaren bertzaldean, udaletxea zegoen; haien alboan, berriz, herriko eskola, hiru eraikin zituena, itxurazkoak bezain nasaiak: ezker eskuin, bi pabiloi, bata mutilendako, bertzea neskendako?, eta erdian, maisu maistren etxebizitzak, bi solairutan banatuak; plazaren bertze alboan, azkenik, eskolaren parez pare eta karratuaren laugarren aldea osatuz, hiru etxetzar zeuden:
‎Gaztelugoiko gaina, berriz, behatoki ikusgarri bezain aparta zen, naturaren ederra goresten dutenen pausaleku miresgarria, nondik begizta baitzitezkeen, arranoek egin ohi duten eran, beheko eta inguruko lurrak, ibaiak zeharkatuak eta ibaiak berak besarkatuak, hurbileko nahiz urruneko herriak eta mendiak ere ikusgai?
‎Adineko gizon batek ondoko leihotik zerbait esan omen zion. Barandatik jaisteko esango zion seguru asko, burugabekeriarik ez egiteko nolanahi ere, besoa altxatuta aginduak ematen ikusi baitzuten, baina gizonak ez zion jaramonik egin; barandari heldu eta probak egiten jarraitu zuen, jauzia egiteko puntu egoki baten bila, kirolari olinpikoek egin ohi duten eran.
‎Idazleak irudimenean maitasuna nola egiten zuten kontatzen zion xehetasun askorekin, eta emakumeak deskribapenik gordinenak tartekatuz erantzuten zion. Saltoki handietan geratzen ziren erosketak egiteko, eta apalak arakatzen zituzten bitartean berokia ukitzen omen zion gehienez idazleak emakumeari, edo honek esku bat jartzen omen zion bizkarrean pasadan, ezezagunek leku estuetan egin ohi duten moduan. Tarteka jatetxe berera joan eta mahai ezberdinetan esertzen ziren eta begiradak urrunetik trukatuz egiten zuten otordua.
‎Jeanne bere gurasoen etxera eraman zuten, eta han zegoela bota zuen bere burua leihotik, kontatu nion asko gustatzen zitzaidan neskari. Museoetako gidariek egin ohi duten moduan hitz egiten nuen, ahotsa pitin bat altxatuz, margolanaren aurrean zutik. Tamalez, ez nuen beste margolanik gelan, ez nuen beste istoriorik kontatzeko.
‎Bigarren aukera hau zen ohikoena. Ikasturte osoa egin ohi zuten neskek tarima gainean hara eta hona mugitzen zen edozein txotxongilorekin itsututa, hurrengo ikasturtean beste batek haren lekua hartzen zuen arte. –Tarimaren eragina?
‎Bere zangoei erreparatu nien zeharka eta disimuluan, musika doi bat sintonizatzen nuen bitartean. Halaxe egin ohi dut emakumeekin aukera dudan ia guztietan, eta politak zirela erabaki nuen: mami gutxikoak nahi bada, baina erakargarriak nolanahi ere, lirainak hitz batean.
‎Imitatzaileak bere ekitaldia bukatzean jendea zutik jarri da eta txaloka agertu dio luzaz bere mirespena. Burua makurtuko du lotsakor bizpahiru aldiz, kantariak egin ohi zuen bezalaxe, entzuleen harrera beroa eskertzeko. Segidan kantariarengana joko du eta biak besarkada batean lotuko dira.
‎V. Jankélévitch orobat juduak meditatu zuen, eta, il est bien possible qu, un pardon pur de toute arrière pensée n, ait jamais été accordé ici bas?, susmatzen zuen berak (Le Pardon, 1957). Barkamena, bertutetzat aitortuta ere, mendebal kristauan egin ohi dugun bezala, bertute anbiguoa baita, inoiz ere ez garbi garbia apika, eta zenbait alditan hainbat azpikeriaren ezkutalekua. Barkazio grekoak bihotzandia galdatzen bazuen, barkazio kristauak bihotz garbia eta apala galdatzen du.
‎Ematen du dela, biktimentzat, inoiz ahaztu dutenaren memoria; besteentzat, gogoratu ezin dugunaren memoria, ez daukagun zauri baten mina. Beharbada inork ez dakigu oso garbi zer den, eta orduan, zer egin ez dakigunean egin ohi duguna egiten da, erritualera jo: urtemugetako zeremonien liturgiak, ezinbesteko sermoitxoa pairatu, partaideak serio hiletako jasez; edo txalapartak eta omenaldiak, eta, irabazi arte!?.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia