2015
|
|
Izan ere, halakoxea baldin bada ere, ez da izango Jaunaren mesedeak hainbeste urtetan hartu ondoren. Eta nor mesfida daiteke, ni hainbesteraino jasan baldin banau, nirekin egon zedin toki eta une bat nahi eta bilatzen nuelako besterik gabe, eta hau ere askotan gogorik gabe, neure buruaren gain
|
egin
ohi nuen indarragatik edota Jaunak berak nire gain egin ohi zuenagatik. Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute?
|
|
1 Nik noizean behin izaten nuen, esan dudanez, laster batean igarotzen bazen ere, orain esango dudanaren hasiera: Kristoren aurrean jarrita
|
egin
ohi nuen halako irudikatze horretan gertatzen zitzaidan, eta noizbehinka irakurtzen nengoela ere bai, etortzen zitzaidala bat batean Jainkoaren presentziaren sentimendu bat, nik neure barruan zela edota ni Harengan murgil murgil eginda nengoela inolako zalantzarik ez izateko eran.
|
|
Horretarako oztopotzat neure gaixotasunak jarri nizkion; izan ere, gaitz guztiz larri hartatik sendatu nintzen baina, beti izan ditut orain arte eta orain ere bai, oso larriak gainera, azkenaldian hain gordinki jotzen ez banaute ere, ez dira desagertzen eta era askotakoak dira. Batez ere hogei urtean zehar botaka
|
egin
ohi nuen goizetan, eta ezin izaten nuen gosaririk hartu eguerdia igaro arte; batzuetan beranduago arte. Gero sarriago Jauna hartzen dudan honetan, gauez, lotara joan aurretik, izaten ditut botakak, askoz ere pena handiagoz, nik neuk eragin behar izaten baititut lumak eta beste zer batzuk erabiliz; hala egin ezik, min handia sentitzen dut.
|
|
Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begiratzen. Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan
|
egin
ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
|
|
8 Jainkoari bere alde bihotz bihotzez otoitz egin niezaiola eskatu zidan, eta ez nuen nik inork esan beharrik, beste gauzarik egin ezin nuela bainengoen. Eta banoa bakarrean otoitz
|
egin
ohi nuen tokira, eta Jaunarekin hitz egiten hasten naiz, bil bil eginda, batzuetan ohi dudanez, zentzugabeko eran zer diodan ere ez dakidala; maitasuna da mintzatzen dena, eta arima joana dago guztiz, beragandik Jainkoagana den aldea ere ez sumatzeraino. Izan ere, Haren Maiestateak dion maitasunaz oharturik, maitasun horrek bere buruaz ahaztera darama eta Harengan dagoela iruditzen zaio eta, bien arteko distantziarik gabe, eta zentzugabeko gauzak esaten ditu.
|
|
2 Bada, Ávilara iritsi zenean, ni San Joserenera joan zedin saiatu nintzen, eta Gotzainak bera balitz bezalako harrera egin ziezaiotela nahi izan zuen. Nik kontu eman nion egia osoz eta xalotasunez, nire joera, datorrena datorrela, nagusiak horrela tratatzea delako, Jainkoaren ordezkoak baitira, eta gauza bera
|
egin
ohi nuen aitor entzuleekin ere; eta hala egin ezik, nire arimak ez zuela ziurtasunik iruditzen zitzaidan; eta horrela, arimako kontuak agertu nizkion eta ia neure bizitza osokoak ere bai, nahiko kaskarra izan arren nire bizitza. Hark zinez kontsolatu ninduen eta handik irtetekorik ez zidala aginduko ziurtatu zidan.
|
|
4 Nik, hau aditu nuenean, ez joateko arrazoi handiak ikusten banituen ere, ez nintzen ausartu halakoetan
|
egin
ohi nuena baino besterik egiten, hau da, aitor entzulearen aholkuari jarraitzea. Eta horrela, etortzeko deia egin nion, otoitzean aditu nuenaren berri eman gabe (era horretara lasaiago geratzen naizelako beti), baina Jaunari haiei argi egin diezaien eskatuz, berezko bidetik ezagut dezaketenen arabera; eta Haren Maiestateak zerbait egin dadila nahi duenean, bihotzean jarri ohi die.
|
|
5 Ez dugu lortzen etxea erostea; horretan ari gara. Bi belo zuridun hartu ditut, horrela
|
egin
ohi nuen neure patenteak baino beste baimenik gabe, hain aldi laburrean buru izango zenari ez eskatzearren. Jainkoa goresten dut, berorren agurgarritasunak esaten didan bezain ona delako, eta hain ongi egin duelako.
|
|
Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo. Etxe guztietan ezin dut
|
egin
ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako. Eginik dauden konstituzioek agintzen dutenez, hamabi urte bete arte ezin dute abiturik hartu, ezta profesa egin ere hamasei urte bete arte, eta, beraz, ez dago horretaz zertan hitz eginik.
|
|
Menbrillo batzuk bidaltzen dizkiot, berorren giltzariak kontserba ditzan eta jatordu amaieran jan dezan, eta marmelada kaxa bat, eta beste bat San Josereneko priore ordearentzat, ahulezia handiak izaten dituela baitiost. Esan biezaio jan dezala, eta berorri eskatzen diot ez emateko hortik inori, nire izenean jan dezala baizik; eta amaitzen denean, jakinaraz diezadala, hemen merke baitago eta ez baita komentuko dirutik erosia; aita Graciánek agindu zidan obedientziaren pean
|
egin
ohi nuena egiteko, nik nuen ahalmena ez baitzen niretzat, Ordenarentzat baizik. Alde batetik sentitu egin dut; bestetik (ni nagoen tokian hainbeste gauza batzen direnez gero, garraio saria baino ez bada ere), poztu egin naiz; pena ematen dit hainbeste kosta izatea, eta asko dira nahi izaten direnak?
|