Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 238

2000
‎Urteroko kontua dugu izeiona. Gabonetako beroaldian edozer gauza etxeratzen dugu eta urtarrileko hotzarekin estrapozo egitean, txoroaldiak hutsegiten duenean, izeiarekin zer egin ez dakienaren mozolo muturraz harrapatzen gaitu urte berriak. 2.000.a sona handikoa izango da baina ez da desberdina izan.
‎Horien ezaugarri nagusia autoritarismo errepresiboa izan da, eta jarrera horrekin kutsatu dituzte erakunde unibertsitarioaren partaide eta gestio organo asko eta asko; gainera, horrekin batera eta aldi berean, izugarrizko sumisioa agertu dute espainiar estatuko botere zentralen aurrean. (...) Aurreko hamar urte horiek lotsagarriak izan baitira, Euskal Herriaren eskari nazionalekin zerikusirik izan duten arazoak elkarrizketa bidez ebazteko inolako ahaleginik egin ez delako unibertsitatean egin behar litzatekeen modura. Hemendik aurrera UPV EHU gobernatu nahi duen taldeak, ez luke ahantzi behar unibertsitate hau Euskal Herrian kokaturik dagoela, eta gure herriaren zerbitzurako izan behar lukeela(...)».
‎Didaktika alorraren egoerari garrantzi berezia eman zaio joan den asteburuko mintegian eta berrikuntza ugari ipiniko da abian hemendik aurrera. Horrek ez du esan nahi orain arte esparru horretan ahaleginik egin ez denik. 1995ean didaktikaren inguruko lehen tailer nazionalak egin zirenetik planteamentu didaktikoak bateratu eta zehaztu egin dira.
‎Azken batean, lehendakariak dio proiektuak mahaigaineratu behar direla eta gero hitza herriari eman. Eztabaidarako, EAJk oraindik zehaztasun osoarekin egin ez duen proposamen zehatza egingo luke. Baina eztabaidarako gogorik eta jarrerarik ez dagoenean, izenen eta zenbait kontzepturen inguruko eztabaidetan erortzeko arriskua dugu.
‎Niri pertsonalki asko lagundu didate. Literaturan aurrera egin ez dutenek ere gogoratzen dituzte. Literaturaren barruan 3 edo 4 dibisioak dira, nork bere zelaian jokatzen dituenak, ez du asko ardura zer egiten duzun, txarregia edo onegia den... diluituta geratzen da taldean.
‎" Liburu hau ez diagu aterako. Baina egin ezak beste bat hobea eta argitaratuko diagu". Ez zen txeke zuri bat izan, baina konfiantza jarri zuten nigan.
‎Hainbat bidetatik etorritako taldeak bildu ziren autonomoetan. ETAren VI. biltzarraren ostean, V. batzarrarekin eta eta VI.arekin bat egin ez zuten militanteak ziren talde batean; herri langilearen borroka ekintza armatuaz osatu nahi zuen. Beste talde bat, herriz herriko asanblea jendetsuen arieran sortu zen; herriaren eremu askeak borroka armatuaren laguntzaz lortuko zirela mantentzen zuen.
‎Momolo deitzen zioten, berezko izena Joseba zuenik gogoratu ere egin gabe. Seigarren mailaren hasieran ordea, erabat aldatu zen Momolo eta lagunek bere kontura barrik egin ez zezaten bihurrikeriak eta gaiztakeriak egiten hasi zen...
‎Bai, ni burugogorra naiz, baina askotan konturatzen zara zuk daukazun irudipen horrekin gauzak ez direla ondo ateratzen, eta orduan oroitzen zara hark esandakoarekin. Eta Martin Ezkurrarekin hori gertatu izan zait, entzun bai, kasurik egin ez eta gero berak esandakoa egitera behartua egotea.
‎Hemendik denbora gutxira bertoko pertsona euskaldun nagusiak ez direlako gure artean egongo eta" arrazoitu digu Alberto Martinez de la Cuadra Lagatzuko kideak. Bestenaz, Bizkaia partean gure hizkuntzak tokian tokiko euskararen galera eta erdararen nagusitzearekin tupust egin ez eze, aurre ere egin behar dio, etorkizunean gaur bezain bizi iraun gura badu bederen. Iñaki Gaminde ikerlariaren iritziz," Zamudioko eta beste hainbat herritako euskara euskararen egoera orokorragaz batera doa.
‎Ez naiz sentitzen Chevenementengandik hurbil nahiz bere dimisioa errespetuz hartzen dudan, ezta hurbil ere Lionel Jospinengandik. Korsikako aferan ez nator bat Jospinekin, aldez aurretik, segurtamenik izan gabe, indarkeriari uko egin ez dion mugimendu klandestino batekin eztabaidan hasi, eta hartara, demokraziaren arauak hautsi dituelako. Lehen ministroaren ekimen hau presidentziarako bozei begira eramandako estrategiaren barnean kokatu behar da.
‎Baina ordubeteko iraupena duen film bat egin duten lehen aldia izan da. Urbek dioenez," guztiontzat apustu handia izan da, zerbait berria delako, orain arte egin ez den zerbait. Egindako lanarekin oso gustura gelditu gara denok, eta ziur gaude arrakasta izango duela".
‎Horrek lanketa bat eskatzen du. Hori beste bertsolariek ere egiten zuten baina karrera bat egin ez duenak ez dauka metodorik, baliabiderik, errekurtsorik nolabait zabaltzeko. Konparazio bat eginez, gure hizkuntzan literatura jasoa bertsolaritzatik oso aparte egon da.
‎Zergatik? Karrera bat egin ez duenak ez duelako ahalmenik bai hizkuntza bereko edo besteetako baliabideetara pasatzeko.
‎Azken batean, Euskal Herriko bizimoduko esparru guztietan gertatu zen aldakuntza. Ikaragarrizko hazkundea izan zuen euskarak bitartean, baina, ni neu, hazkunde hori itsu itsuan eta bururik gabe egin ez ote zen nago... Egia esan, ez zen beste aukerarik, hil edo bizikoa baitzen haztea.
‎edukinaren aldetik gaizki eginda dago. Adin Txikikoen Legea oraindik egin ez den lege bat da. Aurreko legearen bidez Adin Txikikoen arazo larriari erantzun eta tratu sakon bat eman nahi zitzaion.
2001
‎Ez du horrek esan gura baina, ezer egin ez denik. Gaikako monografiak, azterketa, argitalpenak... hor daude, baina non eta nondik sakondua asko daukan gaia da itsasoa:
‎Norbaitek esaten duena, aberats ez direnak ez dira nahi ez dutelako, ezin dutelako baizik. Ez eta ere ahalegiñak egin ez dituztelako".
‎Eta amesgaizto handi handi bat izan du Ninak. Ez zaio batere gustatu, jakina, baina berarekin zer egin ez dakienez, etxean gordeta dauka, sekula egin behar ez dena. Baina halako batean mister Daffodilek duen denda bereziaren berri izango du eta bere arazoa konponduko da.
‎Euskal Telebistarentzako lanik egin ez duen euskal gidoilari bakarrenetarikoa zara. Posible da hori horrela gertatu eta gainera arrakasta lortzea?
‎«Biblia osoa»k dedikazio gehien muntaiaren garaian eskatuko dit, hau da, bizpahiru hilabetez. Gainera orain arte inoiz egin ez dugun zerbait egiteko asmoa dugu Kanpingagsen lehen antzezlan honetan. Beste konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko eta nolabaiteko askatasuna izatearren cover edo ordezko aktore batzuk trebatuko ditugu.
‎Baina I data historikoa bihurtu da. Estatu Batuetako muin politiko, ekonomiko eta militarraren aurkako erasoak ekonomi jardueraren erabateko geldiunea eragin zuen, haren kudeatzaileek zer egin ez zekitela geratu balira bezala. Ekonomiak sentiberatasun handia erakusten du politikaren gorabeheren aurrean, eta oraingo honetan, Estatu Batuetan gertatu denak, hain ustekabekoa eta ikaragarria izanik, bete betean jo du munduko ekonomia.
‎Eta agortuta dago, funtsean, iruzur egin digutelako. Jakinekoa da Nafarroan Amejoramendu Legea herritarrek bozkatu ere egin ez zuten legea dugula, eta Iparraldean berriz, Frantziako Estatuak ez duela Iparraldea Euskal Departamendu bezala ere onartzen. Hau da egungo «herri argazkia».
2002
‎Gizon honek Euskal Herria utzi eta Bolognako unibertsitatean lan egitera joatea erabakitzen du, eta nobelan zehar kontatzen zaiguna, hiri italiarrera egiten duen bidaia fisikoaz gainera, horretarako dauzkan arrazoien inguruan bidaiariak egiten dituen gogoetak dira. Protagonistak errepaso bat ematen dio bere bizitzari, eta bere familiaren historiari, aitonak egin ez zuen ihesaldia burutzen ari den bitartean. Berak ihes egiten du, ETAz aspertuta dagoelako, eta Gerra Zibilari buruzko istorioez, eta praktika faxistez, eta edozein egunetan lagunen bat hil dezaketela pentsatzeaz, bera ere hil dezaketela pentsatzeaz.
‎Zudaireraino itzuli eta bere ostean datorren bidegurutzean (etorreran jaramonik egin ez diogu egin bidegurutze honi) ezkerrerantz joko dugu, Eulate Kontrasta norabidean (76,5 km. daramatzagu). Laster San Martin igaroko dugu, aurrekoekin batera Ameskoabarren udalerria osatzen duten herrietako bat.
‎Bi haur eskatu zituzten, berdin zitzaien zein sexukoak, eta bi ahizpa eman zizkieten. Haiek aukerarik egin ez bazuten ere, «gauza bat dugu oso garbi: haurraren sexua eta gutxi gorabeherako adina aukeratzeko, eta haurra baldintza psikiko eta fisiko egokietan jasotzeko eskubidea daukagu».
‎Baina leporatze horrek ez lituzke estali behar Lizarra Garaziko kideon hutsegiteak eta utzikeria. Orduan egin ez genuen lana egiteko ordua da: horretarako prest dauden eragile sindikal, sozial eta politikook elkarrekin zer egin dezakegun erabaki eta hori egiten hasteko zein baldintza behar diren zehazteko eta lanari ekiteko ordua; noski, mahai gainean ditugun arazoei bizkarra eman gabe.
‎Noizean behin esaten dute" bai, oker egin genuen", baina PCE bezala oraindik kontuak atera gabe dauzka. Hori hemen ez du egin ez ezker abertzaleak, ez sozialistek eta ez inork. Eskuinak ez du egiten, noski, beharrik ez dutelako.
‎" Aro berri bati hasiera eman ziola esango nuke. Haren estropadetako argazkiak ikusi eta berehala ohartzen zara ordura arte beste inork egin ez zuena egiten zuela. Izan ere, ordura arte, prentsa argazkiak mugimendu gabekoak ziren.
‎Erasoari dagokionez, zinegotzi honek eta bere taldeak etxebizitza politiketan daramaten lerroarekin lotu dute. Kontua da Balear Irletako parlamentuak ezin izan zuela gaitzespen mozioa onartu, PPk bere alde egin ez zuelako.
‎Baina ekimen honi lagunduz, Amarica Plataformak lehiaketa bitxi bat ere antolatu du," Zergaitik naiz artista?" galderari erantzutera ausartzen den edonori zuzendua. Honen bidez, aurten Arabako Foru Aldundiak" Anual Amarica" lehiaketaren deialdirik egin ez izana salatu nahi izan dute. Gainera, aretoaren ixtea saihestea helburu duen Herri Ekimen Legegilea martxan jartzeko beharrezkoak diren 4.800 sinadurak lortzeko 200 besterik ez direla falta iragarri dute arduradunek.
‎ALTUNA. Egia da nagusi eta haurren arteko elkarrizketek irudi euskaldunagoa ematen dutela, kasu batzuetan helduek euskaraz ondo egin ez arren, haurrei hitz egiteko adina moldatzen direlako. Xabierrek erabilera sendotzeko hiru faktore aipatu ditu:
‎Ezagutza ez da nahikoa erabilera bermatzeko, eta Katalunian hori oso agerikoa da: gaitasuna %75ean dute eta %95ek ulertzen du; alabaina, eremu informaletan katalanaren erabilera dela eta kezkatuak daude, neurketarik egin ez badute ere, gutxi erabiltzen dela uste baitute. Han zera ikusten da:
‎Teknikoek diotenez, beheranzko joera handitu egin da irailaren 11tik. Kontua da estatistiken orakuluak zuhurtziaz interpretatu behar diren zenbait gauza esan nahi dizkigula, akats berdinak egin ez ditzagun
‎Sekulako aholku piloa eman zizkidan, eta ateak zabaldu. Amuriza izan zen une horretan" beldurrik gabe, hik hire bidea egin ezak" esan zidana.
‎Gogoratu," epaileengandik behar bezalako erantzuna espero dut", esan zuen Aznarrek. Edozein medio ona da herri honetan akordioa urruntzeko eta bere eskubideetan aurrera egin ez dezan.
‎Filman Fu Manchu organo trafikatzaile bat zen eta filman Aita Santuari bihotz bat saldu nahi zion. Dena den, ez bazen egin ez zen gai edo edukiengatik izan baizik eta diru faltagatik, nahiz Irailaren 11ren ondorengo gertakariengatik akaso ez litzatekeen onartuko Fu Manchu bezalako nazioarteko terrorista bat film bateko protagonista izatea.
‎Informazio gutxi duen borondate oneko behatzaile bati irudituko zaio agian behar zen unean transferentziak egin ez zirenez bertako zinemagileei gauzak ez zaizkiela batere ongi joan, erreklama ditzagun transferentziak eta ikusiko duzue zeinen ongi egiten ditugun gauzak. Eta ez da horrela gertatu Eusko Jaurlaritza, bereziki azken 8 urteotan, fenomeno zinematografikoaz ahaztu delako ezerezean utzi arte.
2003
‎Zigor handia zen hura aldizkari xume batentzat garaiko gutxieneko soldata hilean lau mila pezeta inguruan zegoen. Berri tamalgarri hark, aldizkariak bere jardun osoan ia inoiz egin ez zuena egitera eraman zuen: " El director general de prensa" delakoak izenpetzen zuen ZERUKO ARGIAkoen bekatu zerrenda, zegoen bezala, hau da gazteleraz, argitara eman zuten.
‎Gure gurasoen familietan, 8 edo 10 edo... umeko haietan, beharrak eragingo zuen gorago aipatutako ariketa guzti horiek gauzatzea, ea nola entretenitzen dituzun bestela hainbeste haur (telebistarik gabe) barrabaskeriarik egin ez dezaten! Nik hala uste dut.
‎Ezin konta ahalak dira berauen ijitokeriak. (...) Kolpe santurik egin ez eta besteei alferra deitzen dion ijitorik edo atzeratua deitzen dionik. Otordu, festa, ibili eta gau pasa goxo asko egin eta kostata zerbait aurreratu duenari burges deitzen dionik.
‎Egur egokia hautatu behar da, gaztaina edo haritza ahal bada. Egurraren hariek norabide zuzenekoak izan behar dute (gero sagardoak ihes egin ez dezan) eta egurrak hezetasun gutxikoa, ihartutakoa izan behar du. 40 bat ohol erabiltzen dira, gutxi gorabehera upel bat egiteko.
‎Eta Deba inguruan egindako asto jan bateko pasadizoa bota digu adibide moduan. «Asto jana prestatu, baina astoaren buruarekin zer egin ez zekiten. Halako batean han bildutako batek sano sano zera bota zuen:
‎Afera normaltasunaren barruan eraman nahi du, baina gu eszenatokian agertu gabe. Gure esparrua murriztu nahi dute, ezer egin ez dezagun. Haiek badakite guk ezin dugula bitarteko ekonomikorik gabe Alardea antolatu, gu gutxiengoa gara eta ez dugu bitarkekorik».
‎Pertsonak interesgarri sentitu ditut; bereziki. Lanean ari den jendea; ozen hitz egin ez arren zeresan asko duena; sortu, sortu egiten duen jendea; eta kantatu; eta maitatu...
‎" Situacion" aldizkariko analisten aburuz, deflazioak ekonomian dituen eraginak, azken batean, faktore askoren mende daude, hala nola lan merkatuaren malgutasuna, zeinek soldata nominalak doitzeko aukera ematen baitu, soldata errealek gora egin ez dezaten. Aurrezte urriko ekonomia batean, prezioen jaitsierak berekin ekar dezakeen interes tasa errealen gehitzeak lagun dezake aurrezkien tasa ere gehitzen.
‎Behobia Donostia korrika lasterketaren ondoren egoera fisiko penagarriak ikusi ditut. Baldintza egokitan egin ez delako edo baita medikuak ez egiteko esan eta hala ere egin dutelako (hiru asteko prestaketarekin gainera). Zer da kirola egitea ordea?
‎Lodiak, asmatikoak, minbizia izan zutenak zeuden taldeetan. Alemaniako eredu horrek erakusten du, ezin duzula multzo berdinean jarri egundo kirolik egin ez duena, eta maila bateko aktibitate fisikoa egin dezakeena. Beraz, eraginkortasun maila ere neurtu egin behar da.
‎Horiek dira Espainiako diktadoreak, Francisco Francok, etorkinei eskaintzen zizkien bizi baldintzak. Umeek jolasteko lekurik ez, plazarik gabeko bloke erraldoiak, kale bizitzarik egin ez zedin, hain zuzen. Lanak ezartzen baitzuen egunerokotasuna.
‎Are gehiago, Iberdrolaren zentral termikoa ziklo konbinatuko zentrala bihurtuko da laster. Egungo baldintzetan zabalkunde hori egin ez dadin eskatu zuten auzokoek, baita Bilboko Gobernu Zibilean errekurtso egokia aurkeztu ere. Ezezko erantzuna jaso berri dute.
‎Oso lan zehatza egitea eskatzen dio honek guztiak Aranzadiri, krimen ikerketa batean epaileak eskatzen duenaren araberakoa, batik bat Nazio Batuek onartua dutelako desagertuen kasuek ez dutela artxibatzeko mugarik, eta balitekeelako etorkizunean hemen ere prozedura judizial batzuk egotea. " Ikerketa zientifiko hori da orain arte egin ez dena", dio Iñaki Egañak. Nafarroan, adibidez, duela hogeita bost bat urte gorpuzkinak altxa zituztenean, ez omen zekiten norena zen bakoitza.
‎Izan ere, eta nik hemen esandakoetatik interpretazio okerrik egin ez dadin, ez dut inola ere esan nahi kultur sektore zehatz baten ilunaldiak" aurrera doan herri" baten eguzki beteko ibilia menosten duenik. Ez dut esan nahi, inola ere, liburuarekiko atxikimendua denik gizarte aurreratu baten kultur ezaugarri nagusia.
‎Ez daude txisteetarako, eta hariak mugitu dituzte, argi gera dadin. Txisterik egin ez dadin.
2004
‎Epaileak atxilotuak ETAren kolaboratzaile edo kidetzat jo zituen. Hain salaketa larrien ostean, orain, berriz, enpresari irtenbide bat planteatzen dio, oraindik epaiketarik egin ez denean. Erabakia ez ohikotzat jotzen du Txema Auzmendik, baina, agidanez, honelako egoerak ere gertatzen dira.
‎Behin baino gehiagotan aipatzen dugu, hori dela-eta, telebistaren eragina, eskolaren eginbeharra, komunikabideen lana, argitaratzaileen ardura. Eta bai, horretaz hitz egitea oso ongi dago, hitz egin ez ezik ekin egin behar da, gainera, eta ekitea ere oso ongi dago. Baina nago alde horretatik egiten diren azterketa guztiak herren geratzen direla.
‎M. GARITANO. Al Kaedarekin ezin da hitz egin eta ez dakigu zer eskatzen duen Madrilen, Valladoliden edo Beiruten atentaturik egin ez dezan. Aldiz, ETArekin hitz egin nahi duenak eta hari eskaintzeko zerbait duenak ETArekin hitz egin dezake bere eskakizunak ezagutzeko.
‎M. GARITANO. Uko egin ez, baina modulatu bai, gestionatzerakoan.
‎Ezer baino lehen, Bergarako Proposamenak aurrera egin ez arren, guk proposamena berresten dugula gogoratu nahi dugu. Bergarako Proposamena egin genuenean inork ez zuen aintzakotzat hartu.
‎Presio horien ondorioz, Kaliforniako", Northwesterngo, Harvardeko, Indianako eta beste hainbat lekutako unibertsitateek Napster zerbitzurako sarrera blokeatu zuten. Unibertsitateen gaineko arreta mantenduz joan da gaur egunera arte eta unibertsitateko agintariak beraiek dira neurriak hartzen dituztenak, ekintza ilegalak egin ez daitezen. EHUko unibertsitatean esaterako, musika eta filmak ez trukatzeko dagozkion portuak blokeatzen dira eta egunero sarearen analisiak egiten dira.
‎Hau da, herrien nortasuna ezagutu behar dugu lehenik, Euskal Herria ezagutzeko. Nire seme alabak eta haien lagunak entzuten ditut eta euskaldunak dira, baina herriaren alde lan egitea zer den ez dakite, nola lan egin ez dakite. Ez dakite zer den Hendaia ere.
‎Ez dut esango nik arrazoi absolutua dudanik, baina bai nire bizitzari egokien doakiona, nire arrazoia bilatu dut. Egiten ditudan gauzak motibo batekin egiten ditut eta horrek ekartzen dit damutzekotan egin ez ditudan gauzez damutzea, eta ez egin ditudanez.
‎Zigiluei lotutako beste gaia posta zerbitzua da. " Hau, hala ere, ez da zigiluena bezain sinbolikoa", dio Joan Molesek," eta ez genukeen kanpaina antolatuko Correos ek egin duen atzerapausoa egin ez balu". Izan ere, Correos da, orain gutxi hartutako erabaki baten ondorioz, espainiar posta zerbitzuaren izen bakarra.
‎Azken hamarkadetan, aldiz, pattalaldi nabarmena bizi izan dute eta ia bakarrik gureak direlako onartu edo jasan izan dira hainbatetan. Haurren alor kupidagarrian baztertu dira, oztopo egin ez dezaten.
‎Merezi du xehe esplikatzea. Monsantok belar txarren kontrako pozoia ekoizten du, Roundup izenekoa »molekula glisofatoa deitzen da» eta" Roundup Ready"(" Roundup erako prestatua" euskaraz) da pozoi horrek kalte egin ez diezaion genetikoki manipulatutako soja hazia. Monsanto korporazioak nekazariari saltzen dizkio kolpe berean pozoia eta honek kaltetzen ez duen hazia.
‎agortuta, hilda, gainditu beharrekotzat eta beste kalifikatuz. Eztabaida Nafarroan ere bero, marko berria kontsultatu ere egin ez zen tokian. Espainiarrak geratu dira bakarrik markoaren defentsan.
‎Bizkaiko Ogasuneko arduradunak, eginarazitako agerraldi publikoan, iruzur fiskalaren aurkako gerlari indartsuenen gisa azaldu ziren, urtean zehar 640.000 ikuskapen egin direla argudiatuz," egoera irregularrak direla eta". Era berean, argi utzi nahi izan zuten Aldundiak ez diola mesederik egin edo tratu berezirik eskaini Athletic taldeari, 2001 eta 2003 urteetan zehar egin ez dituen likidazioen kontzeptu gisa zor dituen lau milioi euroak aztergai zutela. Zorraren ordainketa zatikatua negoziatzen ari dira gaur egun. Aldiz, ez zuten esan Bizkaiko Ogasunak aukera eman duela urte bitartekoan Athletic taldearen likidazioei zegokien sei milioi euroko diru sarreren ordainketarik ez egiteko, dagoeneko egitateek preskribitu dutelako!!!
2005
‎Legeak ematen dizkion abantailak baliatuz Herriko Etxeak jauregia eta lurra erosi ditu. Hala egin ez balu segur aski lau izarreko ostatua eginen zuten. Orain, horren ordez, orubea apailatzea pentsatzen ari da auzapeza.
‎Leherketa horietako batzuk, hain zuzen, espazioan hainbeste gauza egotearen ondorioz gertatu dira. " Zeozer bidaltzen den bakoitzean, arreta handiz jokatu behar da, bidalitakoak ezerrekin talka egin ez dezan. Eta izan dira talkak".
‎Horrek klasean egon behar zuen gazteei berak dakiena erakusten, eta bere esperientzia kontatzen". Unibertsitatearen arazoa da beren bizitzan lanik egin ez, noizbait nonbait beka bat lortu, eta teorizatuz liburu bat idatzi duen jende asko dagoela. Eta teoria horietara begia botatzen dudan bakoitzean haluzinatu egiten dut.
‎Nik hasieran festaren definizioa eskatu dizuet, besterik da zuek bat egin ez izana.
‎euskarari lehentasunezko estatus bat emateko; euskaldunduko duen hezkuntza sistema bat ezartzeko; helduek euskara ikastea doakoa izateko; administrazioaren euskalduntzean, langileen kontratazioetan eta administrazio atalen eta aginte organoen lan hizkuntza euskara ezar dadin urrats nabarmenak egiteko; osasun mundua euskalduntzeko; unibertsitatean euskaraz ikasteko eta ikertzeko aukerak orokortzeko; erdarazko komunikabideei kuotak ezarri eta irrati lizentzietan euskara aintzat hartzeko; izaera publikoko zerbitzuak direnetan estatus publiko nahiz pribatua izan eta kontzesioetan euskarazko zerbitzua bermatzea derrigorrezkoa izateko; enpresetan euskara planak orokortzeko; etorkinak euskalduntzeko bideak ezartzeko... Eta beste hainbat alorretan egin ez direnak, eta egin zitezkeenak, hurrengo 20 urte honetarako gelditu dira. Horren eraginkortasun handiko ekintza multzo bat abian jarriz gero, euskararen ezagutzaren portzentaia %50era hurbildu luke aipatu epean, eta erabilerarena %25 ingurura.
‎Gainera, familia eta lagunartea erdaldunak dituzte; beraz, hurbileko harreman sarean ez daukate behar beste euskaldunik euskaraz egiteko. Azken batean, ez dute euskaraz egiteko behar besteko aukerarik, erraztasunik ez dutelako edota norekin hitz egin ez dutelako (ikus koadroak).
2006
‎Berri ona da arrasatearrentzat: " Pozgarria izan da arin arinak edota porrusaldak egin ez arren, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak gutaz hitz egin izana. Ongi dago musika tradizionaleko medioek gure lana onartzea.
‎Horien azterketa zen egin beharrekoa. Eta horixe da, hain zuzen, Osakidetzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren oniritziarekin eta Kultur Sailburuaren oniritziarekin, egin ez duena. Euskaldundu behar dena (jende bat eta horien arteko harremanak eta egiturak) aztertu gabe, planifikazioa onartu dute.
‎Komunikazio lan handia egin da, orain arte sekula egin ez duguna bezalakoa. Eta asko gustatu zait gizartean geratu den posoa:
‎hain denbora gutxi ematen digu bizitzak »denbora gutxi, zoritxarrez», jabetzen garenerako berrogeita hamar urte ditugu, gauza asko egin nahi ditugu… baina astirik ez, ordea. Nik, hamar urtean egin ez nuena, eginahalean saiatuta ere, azken bostean egin dut. Eta, diot nik, ze poz nire herriarentzat, Venezuelarentzat, hasiera hasieratik lagundu izan balidate nire bidean!
‎hau guztia gertatu zait, buelta eman diot eta askoz hobeto nago. Measure egunero agurtu, baina inoiz hitzik egin ez diozun lagun baten gaineko amodio kantua da.
‎Eta, mingarria ez baina bai oso kezkagarria artikulugileak esaten zuen gezurra. EHUko irakasleok, greba egin genuenok, ez dugu esan greba egin ez dugunik. Hori gezurra da.
‎Ohikoena ez bada ere, EAEko programako gaixoen artean badaude kasu larriak. Batzuen tratamenduek bide ona daramate, baina bada proiektuan sartu zenetik lan egin ez duen eta ziurrenik inoiz lan egingo ez duen kasurik. Esaterako, burua galtzera garamatzaten desoreka psikologikoak larriak dira:
‎Kafkiarra izan da Pablo Muñozek bere atxiloketarekin pasatu behar izan duena. Kafkiarra berme gisa, eta beraz teorikoki ihes egin ez dezan, jarritako 4.000 euroak. Kafkiarrak zerga iraultzailea ren inguruko azken polizi operazioan izandako gertaera asko.
‎Ez dago zehazterik, oraingoz behintzat, zenbat pertsona fusilatu zituzten Gipuzkoa frankisten esku erori eta hurrengo hilabeteetan, baina agidanez, mila inguru izan daitezke; hilketa gehienak iraila amaiera eta azaroa erdira arte burutu ziren leku jakinetan adituen ustez Hernani eta Oiartzunen daude hilobi handienak. Gerra hasi besterik egin ez zenez, sistema judizial eta politiko finkorik ez zegoen eta fusilamenduak prozesu judizialik pasa gabe egin zirela uste da, isilpean. Dudarik gabe, horrek senideen ezinegona eta samina areagotu zuen; kartzelara janaria edo arropak ematera joan eta «libre» zeudela esaten zietenean, azkar ikasi zuten zer esan nahi zuen horrek, gauean ziegatik atera eta fusilatu egin zituztela alegia.
‎Dena den, epaiketarik egin ez izanak ez du esan nahi fusilamenduak nola hala egin zirenik. Ikerlari batzuek diotenez ondo pentsatutako hilketak izan ziren haiek eta horregatik uste dute froga dokumentalek nonbait egon behar dutela.
‎Apaiz horien kontrako azpijokoak laster hasi ziren. Mateo Mujika Gasteizko apezpikua paretik kendu zuten nahikoa egin ez omen zuelako eta Goma kardinalaren txosten erabakigarri baten ondoren fusilamenduak hasi zituzten: Gerbasio Albisu eta Martin Lecuona errenteriarrak lehenik eta beste asko gero, tartean hiru arrasatear Ramiro Llamas komandante eta epaile bereziaren izena ageri da hilketa horien atzean, gero, ezkutuko arrazoiengatik, kargua kendu bazioten ere.
‎Emakumeak inguruko herri eta etxeetan ate joka hasi ziren, ogi mutur batzuen eske. Egoerak okerragora egin ez zezan, inguruan zegoen Gendarmeriako eskuadroiaren buruak herriko komertziante eta agintariei eskatu zien indio haiei janaria eta jazkiak emateko.
‎234 hektarea betetzen ditu, itsasoaren eta lehorraren arteko mugan. Sekula lanik egin ez duen munduko zentral nuklear bakarra da, oso osorik bisitatu litekeen bakarra beraz. Hala ere, erreaktoreetarako sarrerak orain gutxi itxi zituzten, hormak eraikiz bertan.
2007
‎«Hasierako hipotesiak baztertuta daude; argi dago bahiketa politikoa izan dela, baina ematen du ondorio politikoak bahitzaileek pentsatzen zutena baino harantzago heldu direla eta, egoerak behartuta, dena ahaztea espero dute. Gobernuak, bestalde, zer egin ez du jakin, ez hasieran ezta orain ere». Desagerpenetik hilabete ugari igaro dira eta Buenos Aires probintziako Giza Eskubideen idazkariak, Edgar Binstockek, esateko askorik ez dagoela dio.
‎Joera denean dago zabalduta, eta bere funts teorikoa honela laburbildu dute OCDEko adituek: «Lanerako adina duten pertsona askok beharrik egin ez eta laguntzak jasotzen dituztenez, lortu behar da laguntza hauek ez izatea oztopo enpleguarentzako». Nahasia izanik ere, esaldiak ez du zalantzarik uzten:
‎Baina ezin da erru eta inpultso politiko osoa PPren esku utzi, PSOEk ere badu bere erantzukizuna eta: lehena, Alderdien Legea bultzatu eta onartu izana; bigarrena, Gobernura iritsi zenetik berau ezabatu edo arintzeko inongo lege keinurik egin ez izana. Eta, jakina, T ondoren, ez da halakoetarako sasoirik.
‎EAJ eta EA. Batetik, EAJ eta PP batera ageri dira enpresen interesen alde, zerga hau %32, 6tik %28ra gutxiagotzeko erabakia hartu baitute, nahiz eta zerga eraginkorra dagoeneko %14, 4 eta %21aren artean izan 2003an. Bestetik, EA kexati azaldu da berarekin hitz egin ez dutelako, eta %30etik behera gutxitzeko ez dagoela prest esan du. Azken portzentaia horrek edo beste altuxeagoren batek PSE, EB eta Aralarrek diotenarekin bat egin lezake.
‎Eta gordinago ere erabil zezaketen, ANVko gainerako hautagaitza guztiak parte hartzetik kanpo utziz. PSOEk hori egin ez izana zaila da ulertzea bake prozesuaren dinamikatik kanpo. Ba ote dago dinamikarik, ordea?
‎Konstituzioak dio bertako hizkuntzak koofizialak izango direla dagokien erkidegoetan eta ez du esaten ofizialak izango direla bakarrik hala erabakitzen den eremuetan. Valentzian, adibidez, badira valentziera behin ere hitz egin ez diren lurraldeak, baina ez da halako zonifikaziorik; eta horren urrutira joan gabe, EAEn ere badira duela mende batzuk erdaldundu ziren eremuak. Norbanakoen eskubideen ikuspuntutik, inon ez zaio eman horren aterabide kaskarra hizkuntzen aniztasunari.
2008
‎Zer dela eta antolatu zuten jaialdia baina? Elustondoren ustez festa handi bat egitea besterik ez zuten buruan izan, ordura arte egin ez bezalakoa. Ibaiak hori baino lur gehiago harrotu zuen ordea.
‎Ez nekien denbora nola bete, ezin nion buru janari utzi. Deliturik egin ez duzunez oso modu injustuan sartu zaituztela iruditzen zaizu, jasanezina da. Nola onartuko duzu egin ez duzunagatik atxilotu eta kondenatzea?
‎Deliturik egin ez duzunez oso modu injustuan sartu zaituztela iruditzen zaizu, jasanezina da. Nola onartuko duzu egin ez duzunagatik atxilotu eta kondenatzea?
‎Alison Katz bera MOEko funtzionari izan zen 18 urtez, eta barrutik ezagutzen du erakundea. Izan ere, MOEk ezin du nuklearrari buruzko gaietan urratsik egin ez bada energia atomikoaren kontrolaz okupatzen den EANAren oniritziarekin. Kontua da EANA famatuak Iran arma nuklearrez hornitzen ari ote den ikuskatzen duena, besteak beste ofizialki 56 hildako onartzen dituela Txernobilen eta 4.000 tiroideetako kantzer.
‎Beste asko era berdintsuan aurkitu ziren etxeratu ezinik, Seychelleetara edo Mauriziora edozein enkargu edo ospakizunetara joandakoan. Alde egin ez zuten gainerako txagostarrak, 1971tik 1973a bitartean kanporatu zituzten.
‎Bere kasuan, emazteak adarrak ipini zizkion eta dibortzioa horrek eragin arren, Pintadok utzi behar izan zuen etxea. Hasieran, seme alabek asteburua berarekin pasatzen zutenean, gauez amak jaso behar zituen, aitarekin non lo egin ez zutelako, eta haurren bila ez joateagatik salaketa pare bat jarri zizkion errenteriarrak emazte ohiari. " Salaketa aurrera atera izan balitz 20 euro baino ez zituen ordaindu behar izango, eta alderantziz izan balitz, ziurrenik aldentze agindu bat izango nukeen, edo seme alabak ez ikusteko aginduren bat".
‎El Columpio Asesino, Fito & Fitipaldis, Andres Calamaro, Extremoduro, Tequila... Urte osoan gelditzeko astirik gabe dabiltza, artisten atzean dagoen eromenean ezerk huts egin ez dezan.
‎Aita probintzialarekin hitz egin behar izan nuen, Aita Mendiarekin. Entzun zidan, baina kasurik egin ez. " Arrazoi sendoak dituzu, baina probintziaren premiei ere kasu egin beharra daukat".
‎Batean eta bestean lortzen dudan diruaren herena heure sakelan gorde, heuk gastatu, nik ongia egiterik izan ez dezadan! Alde egik hemendik, egin ezak nahi duan bezalako txostena, bidal nazatela Kubatik nahi badute, baina alde egin hemendik, urruti!". Hamaika horrelako, motel!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia