Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.238

2000
‎Baina (eta hemen hasten da kontatzeko zailena, hain zuzen ere zoragarriena delako) Ralphek ez zuen Lahincheko bidea hartu, Galwaykoa baino. Izugarri beldurtu nintzen; erabat paralizatuta nengoen eta oihuka hasiko nintzatekeen Ralphek furgoneta bide ertzean geratu eta hain ezti berba egin ez balit. Batez ere bere begirada zintzoak lasaitu ninduen.
‎Eta ikusita ze txapa ari zitzaidan ematen, kakatara bidali dut birritan pentsatu gabe. Zer dela-eta etorri zait bestela aurreko gauean berbarik ere egin ez zidan hau. Eta gainera, akordatu naiz ez nagoela etxean, eta oraindik ez zaidala ezer txarrik gertatu, baina dena da posible, ezta?
‎Ez zuen beste ezer nahi, ispiluarekin lortu nuen perikitoak behar zuen guztia. Inongo etologo, ornitologo, zoologo edo biologok egin ez zuen aurkikuntza. Aurrean zuen txoriarengana joaten zen, konkistaren jokoa hasten zuen, abestien bitartez komunikazio sistema konplexu bat jarri zuen martxan...
‎Aurreko esaldi hori idatzi nuenean, Cashelen, luze hitz egin genuen Rocíok eta biok. Eta ez dakit zelan, agian kontatzeko gauza gutxiegi izatearen beldurrez, Irlandara etortzean bururatu ere egin ez zitzaizkidan arrazoiak bota nizkion bidaia hau justifikatzeko. Badakizu, Bitakora laguna, egunerokotasunetik deskonektatzea zela abenturatxo honekin nahi nuena.
‎Ireki nuen meza liburua eta bi marrazki haiek ikusi nituen: ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak; zubi azpian infernu izugarri bat zegoen eta zubitik gizon emakumeak eta neska mutilak zihoazen, xuxen baino xuxenago, bekaturik egin ez zutelako eta zubia, halatan, osorik zegoelako; eskuineko orrian, berriz, antzeko marrazkia zegoen, baina zubiak zartatuak eta hautsiak zituen pilareak eta harroinak, eta zubia goiti beheiti zihoan, baita zubitik zihoazen jendeak ere, infernuko garretarat... Eta nik, istant batean, goiti beheiti zihoazen jende haien artean ikusi nuen neure burua, eta are gehiago asaldatu nintzen...
‎Eta ni, nola jaun Marcelen eraginagatik edo biziki maite bainituen erretorika eta oratoria, gogara egoiten nintzen haien diskusioneak eta ateraldiak entzuten... edo, hobeki, gogara egoiten nintzen alde batetik, baina ez bertzetik, zeren eta, anitzetan, erdibitua bezala sentitzen bainintzen. Eta ez noren alde egin ez nekielako, zeren eta hamarretik bederatzitan osaba Joanikoten aldeko izaiten bainintzen, baina ama ikusten nuelako guztiz aita Bartolomeren alde, haren hitz neurtuak —neurriz beti ere gure ama! — eta haren keinu iheskorrak —zeinetaz arras jabetzen bainintzen ni, ez dakit bertzeak— testigu eta lekuko... Eta aita Bartolomez jeloskor sentitzen nintzen orduan, ikusten nuelako, halaber, ezen amaren bakardadea apezaren hitz suzkoetan sutzen zela eta deusezten.
‎Eta lur sendo hura fedearen aieru eta seinale zen, federik gabe ez baitzegoen deus ere eraikitzerik. Edo, bertzela adierazirik, lur sendo hura behar zuen fedearen katedral hark azpian eta oinarrian, egin bitartean edo egin orduko desegin ez zedin eta zerurat egin baino lehenago lurrerat egin ez zezan. Zure irakaspen hartan, aldiz, lur sendoaz baino areago lur mugikorrez mintzatu zintzaizkigun.
‎Eta iduritu zitzaidan ezen ur garden haietan ediren nuela aitzinagoxe egin ez nion galderaren ihardespena... eta sinetsi ere nuen ezen anaia Elbirari zerbait egiterat entseiatu, eta Elbirak ezetz erran ziola, ni maite ninduelako, eta hargatik eman ziola anaiak belarrondokoa.
‎Eta, saindu egin ez nindutenean, gaitz erdi!
‎HUNKITURIK geratu ginen, zer egin ez genekiela...
‎—Eta, uholdeari buru egiteko, biok garamatzan untzi tipi hori baizik ez diagu, buruz gidatzen jakin behar duguna, uholdeak irents ez dezan eta hondoratzerat egin ez dezan. Eta, horrela, nola Noeren denboretan ere uholdea iragan zen eta hala lehorreratu ahal izan zuen bere untzia Ararat mendian, gureak ere aurkituko dik noizbait bere Ararat mendia, libertatearen mendia...
‎Eta segidan kontatu zigun bertze nonbait aditzerat eman dizudana: alegia, handik bizpahiru egunetarat, jende printzipal haren hobeki hartzeko, zirimonia maisu bat helduko zitzaigula, Bordeleko jaun bat, Louis Delapierre zeritzana eta kortesi arauei buruzko gaietan jakintsu baino jakintsuago zena, hain inportant zen alor hartan nehork ere huts egin ez zezan.
‎Eta zer egin ez nekiela, zeren, alde batetik, gaitz hark ez baitzuen ez medizinarik ez sendagarririk guztiz ematu eta sendatuko zuenik, eta zeren, bertzetik, ahalke bainintzen, jakinik ezen, baldin marinelei erraiten banien, irri eginen zidatela, edo, okerrago, ospitaleren baterat igorriko nindutela, gaitza kutsakorra zelako, bizpahiru egunetan utzi nuen auzia bere kasa, ea orban narriotsu haiek kentzen eta d...
‎Eta literaturaren ikuspuntutik, zer erranen dizut, bada? ...azteko eta arintzeko... nahiz eta aditzerat eman behar dizudan, bertzalde, ezen orriotan edirenen duzun luma ez dela urrezkoa, eta ez dela, halatan, Petrarcarena, Danterena edo Cervantesena, ezta Rabelaisena edo Périgordeko jeinuarena ere, jakina, eta, beraz, ene hitza ez dela, haien kasuan bezala, Jainkoak edo goiargiak ukitua eta, finean, beldur naizela arindu nahi nizùn lana eta zama astunago egin ez ote dizudan, eta bihurtuko ez ote zaizun liburua, halatan, rudis indigestaque moles1 bat, Ovidiok zioen bezala.
‎Halarik ere, bazekiat ezen Italiatik enegatik etorri hintzela, eta, halatan, enea dela kulpa eta hobena, eta ez dudala desenkusarik... —eta, behakoa zorrozten ziola, artean guztiz etsitzerat egin ez balu bezala, akabatu zuen—: Baina jakin ezak, halaber, ezen, egunen batean gauzak bertze alderat ikusten badituk, ene etxeko ateak zabalik izanen dituala, eta hire studioa berdin...
‎Zeren ez uste ezen Mattini nion gorrotoa eta herrazko herra ni mundurat etorri orduko biribildu zitzaidala, ezta gorroto biribil balizko hark erabaki zituela ere ene handik aitzinako urratsak, halabeharrez; ez dizut erranen, halaber, maitatu baizik egin ez nuela, zeren baitakizu nolakoak izaiten diren umeen arteko harremanak, orain maite du batak bertzea eta orain gorrotatzen du, orain akort eta alegera daude eta orain eta haserre, eta, beraz, badirudi ezen badela aldi bat onerizkoarentzat eta bertze aldi bat gaitzerizkoarentzat, eta bata bertzeari darraiola, nola itzala gorputzari. Baina sentimendu hauen joan jinetan, edo joan jin hauen gainetik, uste dut, orobat, ezen beti ere mintza daitekeela jokamolde orokor batez, eta oker handirik gabe erran diezazuket ezen ene jokamolde hura maitasunezkoa izan zela.
‎Eta, zer egin ez nekiela, logelarat itzuli nintzen berriro. Eta ohean sartu, eta ezin kendu izan nuen iduri eta figura hura burutik:
‎...en, eta mahaien inguruan marinelak, guztiak lurrezko pitxer tipi batzuetarik biera edaten —edo garagarnoa deitu ote genioke, jaun André, zeren garagarraren arnoa den? —, eta guztiak ere eskua dantzan, batzuk pipa erretzen ari zirelako, eta bertzeak emaztekien popako zein brankako altxor ezkutuen xerka zebiltzalako, zeren munduan ez baitago marinelik bere bizitzan altxorren batekin amets egin ez duenik.
‎Eta neuri ere zeinen barrenerat sartu zitzaizkidan hitz haiek, jaun André, eta zer ondore oneko gertatu zitzaizkidan, nahiz eta hortzak estutu behar izan nituen, odolak masailetan eztanda egin ez ziezadan, kapitaina nesken kontu harekin hasi zitzaidanean! Eta marinel zaharraren hitzek Piarres Oihartzabal kapitainaren adimendua argitu zuten, eta enea ere argitu zuten... eta bide bat ere erakutsi zidaten, nondik egin behar bainuen handik aitzina, ene mundu hertsi hura zabalduz joan zedin.
‎Hitzik gabe geratu nintzen, eta, zer egin ez nekiela, besagainak goratu nituen, ergel batek bezala; eta kapitainak, ene mamirik gabeko behakoan eta ene besagainen keinu dorpe hartan ene ergelkeria irakurtzen zuela, erran zidan:
‎Eta itzuli ginen Amsterdametik Donibane Lohizunerat... eta, handik hilabeterat, Ho lan da eta Frantziaren arteko gerla piztu aitzin, Alemaniarantz abiatu ginen —bar katuko ahal didazu, jaun André, baldin, bertze anitzetan bezala, aipatu baizik egiten ez badizkizut hango hiriak, batetik, zeren, bertzenaz, gogaikarri bihurtu arteino luzatuko bainintzateke, eta bertzetik, zeren, liburu osoan bezala, neure burua eta neure kontzientziaren joan etorriak nahi bainituzke kontakizunaren ardatz—, Hanburgoko porturat lehenik eta Lübeckekorat gero, non, ahantzirik hilabete batzuk lehenago Amsterdamen egin nuen promesa, Ama Birjinari eta saindu guztiei xuxendua —zertarat behartzen ninduen, izan ere, promesa hark, baldin ez Ama Birjinari ez sainduei ez erretauletako imajinei debozione partikularrik ez banien, eta baldin promes hura egin banien, bertzalde, ez konbentzimenduak konbentziturik, baina beharrak beharturik? —, pentsa dezakezun bidetik bideratu bainituen neure poltsako sosak eta gainezka nituen indarrak, Bako eta Venus gidari nituela berriro ere, kurkaz kurka eta haragiz haragi. Eta lagunek, jakinik ezen, geure Amsterdameko egonaldian, ez nintzela Mignonekin baizik ibili, eta hitz eman nuela eta zin egin ezen ez nintzela bertze nehorekin ibiliko hare kin baizen, ikusten zutelarik hitza guztiz jan nuela, berriro hasi zitzaizkidan zirikatzen handik eta hemendik, erraiten zidatela: " Baina ez al huen aitortzen ezen, Mignonekin heure gauzatxoak egin hituenean, zeruan sentitu hintzela, eta nekez ibili ahal izanen hintzela, hartaraz gero, bertze nehorekin, zeren eta infernua izan baitzitekeen zeru hartarik kanpoan egon zitekeen gauza bakarra?
‎printzesa, erregina eta enperatriz; ordea, hagitzez ere inportantagotzat nituen nik istant hartan neure galtzoin zahar haiek, zulo eta guzti, munduko printzesa, erregina eta enperatriz guztiak baterat baino. Eta, zer egin ez nekiela, barren leihoa estaltzen zuen errezela bildu, sudurra atera... eta leihoaren bertzaldeko korridorerat egin nuen; eta, korridorean aitzina egiterat nindoanean, bururatu zitzaidan ezen leihoko errezel hura erabil nezakeela neure lotsarien estalkitzat... eta tiratu nuen errezeletik bortizki... baina hiru gizon iritsi zitzaizkidan orduan, supituki eta deblauki, korridorearen bertze puntati... Eta, gizon haiekin baterat etxeko gela zabalago baterat ninderamatela, horma baten kontra jarri gintuzten guardiek laurok, eta bertze bi gizon gehiago.
‎Poztu nintzen, bigarren kontratua bururatzean, hirugarrenik egin ez ziotelarik.
‎—Zer egin ez nekiela nengoan —Ximurrak pausarik ez bere kontakizunari—, seme alabak kanpineko igerilekuan ito, eta haiekin batera andrea eta izeba ere bai, edo neronek burua urkatu itzala ere ematen ez duten pinu ziztrin horietariko batetik. Baina oporretan hago.
‎—Bakarrik egin ezak orduan —gainezka egiten zion destainak— Ni ez nagok inorekin zorretan. Ezta harekin ere.
‎Hamaikak ederki jota zeudela atera ginen ostatutik. Hurrengo pausoak artaz prestatuak nituen, deusek huts egin ez zezan. Jatetxe japoniar ireki berri batean erreserbatua nuen mahaia.
‎Bi lanak jadaneko irakurriak eta erkatuak zituen noski. Koipe jario lotu nintzaion, Ttipirekin sekula huts egin ez zidan jukutria.
‎Trabes egin nezakeen, ordea, gogo gorputzen aginduei amore emanez gero, denek batera ezarriko zidatela soa. Ezin, beraz, neure koldarkeriari leporatu, ezpain marrubitsu horien zaporea neure hartan dastatzeko urratsa egin ez izana. Anak berak arindu zidan irabazitakoa galdu gabe nola jokatu asmatzeko lana:
‎—Zomorroi kaka halakoa! Arratsalde osoa egin ez nian ba haren ondotik, telefonora jarri ere ez zitzaidala. Lanpetuegi zegoan Sanjose aluxka hori eskolatzen.
‎Togasek bisaia ilundu zuen lehen aldiz bulego itogarri horretara sarrarazi ninduenetik. Barneko beiratetik harata, erredakzioan, doi doian ohekide egin ez nuen neska nekusan, bere mahaira jarria, norbaitekin telefonoz kalakan. Kamiseta arrosa zeraman, nik gehien maite nituenetarik, eta berak ere —hau marka! —, dutxatu berriaren itxura guztia agertzen zuen bazkalondoko ordu hauetan.
‎—Jakina ez dudala uste, baina ez susmagarri ez gertatzeko ahaleginik egin ez dualako... Kasua ixtekotan dagoelako baizik.
‎Negar egiteko puntadan ematen zuen, eta nik ez dut pairatzen inork nire aitzinean negar egiterik. Unaik berak ere zer egin ez dakidala uzten nau negarrez hasten zaidanean. Zoo bat erosiko nioke horrelakoetan, lehoiak eta guzti erosi ere, malko zurruztari langa eman diezaion.
‎Hogei urteen marra zeharkatu ez duten gaztetxo aterpegabeak bagina bezala, haraino orduko, elkarri harturik genion, zehatz mehatz, gure gorputzen hozka mutur ororen izaria, balentria handiagoen atari. Egin, igogailuan berean egin ez bagenuen, ez zaio saio faltari egotziko, emakumearen lankidetza ezari baizik: ezin hark egoeraren seriotasunak eskatzen zuen bezalako jarreran iraun, irri ajataka alkoholikoetan eztanda egin gabe.
2001
‎Sorbaldak jaso ditu. Nahi duana egin ezak, esanaz bezala. Eta telebistari begira jarraitu du.
‎Zerbitzaria zer egin ez dakiela geratu da une batez. Hogeita hamapiko urteko morroi irribarretsu bat da, erdi lagundu nahian erdi adar joka baino ez zebilena.
‎Bere neurrian, jakina. Erreserbako ardoa bezala, edalontzia goraino bete gabe, kalterik egin ez diezaion. Anbulantzia garbitzean aurkitu duela esan lezake, besterik gabe.
‎Polizia da ustelduena zenbait tokitan. Nahi dituenak atxilotu eta jipoi izugarriak eman, jendea hil, herrietara taldeka joan eta neskak bortxatu, jauntxoei lagundu eta jauntxokumeek egiten dituzten erokeriei jaramonik egin ez...
‎Polizia gaztigatu eta etorri da. Ezertxo egin ez, ordea. Sartu zirenak badirudi jauntxokumeak zirela.
‎Zenbait tokitan, Bonbain, adibidez, eguraldia erabat hezea duzu. Eskuz idatzi nahi baduzu, beso azpian oihaltxoa ipini duzu, izerdiz papera blai blai egin ez dadin. Arropa eguzkitan ipini eta lehortzen zail da.
‎Poliziari, isilik egon eta azterketarik egin ez dezan, 8.000 bat mila rupiako" esku erakutsia" egingo diote.
2002
‎Bat batean iratzartzearen ustekabearekin noraezean zebiltzan, alde guztietara begira, edonori eraso egiten hasteko prest. Dena malezia eta dena pozoi ziren, eta amorratuta zebiltzan norbaiti eraso egin beharrean, noren kontra egin ez bazekiten ere.
‎Luze iritzita, amorru biziz ari ziren deiadarka, gaztearekin haserre baleude bezala, eta hari kontuz ibiltzeko esaka: ekarri duzuna ez bazaigu gustatzen geuk zatikatuko zaitugu, gorgonek egin ez badute ere.
‎Ez zuen, hala ere, blusa ixteko intentziorik azaldu. Julen jokoz kanpo egon zen une batzuez, zer egin ez zekiela. Azkenean, ezpainak hurbildu zituen bularretakora, eta musu bana eman zion titi bakoitzari.
‎–Alex, utzi lerdokeriak eta garbiago hitz egin ezak.
‎–Aurrekoan ume puta batzuk zitunan putetxera joan zirelako eta, ustean, zerbait egin zutelako –Alaznek begirada jaitsi zuen, damututa bezala– Imanolek min handia egin zidalako –begirada jaso zuen, ia erronkari– Orain ume puta batzuk ditun, ezer egin ez zutelako edo. Ez zienagu errazegi jartzen, batzuetan.
‎–Berez ondo ateratzen zait –hasi zen Julen, supituki gorri gorri eginda, aberia hura justifikatu nahian– Benetan –jarraitu zuen mutilak, batera eta bestera begira, zer egin ez zekiela.
‎–Utzi, utzi –haserre zegoen bere buruarekin, ospa baino ezer hoberik, kementsuagorik egin ez zuelako. Neskak zapi bat pasatu zion, odola garbitzeko.
‎Egia esan, Pinttok Artsai, gogor egin ez ezik, mende hartzen zuen eta odoletan utzi. Artsai, borroka egin ondoren, egun bat edo bi mahai baten azpian egongo zen, gaixoa, luze luze etzanda.
‎Azkenean Sokrates kendu egin behar izan zuen Ingridek. Istilu bat baino gehiago izan zuen, zakurrak inori haginka egin ez bazion ere. Kendu zutenetik filosofia gutxiago sumatu izan dut nik Washington Heights inguruetan.
‎Konfiantza gehiegi ez eman. Kalterik egin ez dezaten neurriak hartu.
‎zu, Sara, ene jainkosa...". Eta Sara gizon harekin oheratu zen, eta inorekin inoiz egin ez zuen bezala egin zuen amodioa.
‎Eta biak pozik: osaba Doro, zale itsua zelako; eta gure aita, gerra egin ez zuelako, gerra hastear zenean ezker eskua galdu baitzuen: gerra galdu zuelako nahi izaten baitzuen, hain zuzen ere, gerra egin, nola edo hala.
‎Baita gezur txiki bat ere. Eta, deus baino lehenago, eutsi egin behar nion egoerari, kontu hark guztiak eskutik ihes egin ez ziezadan. Sarak bajarekin zeramatzan egun batzuk, eta etxeko sofan aurkitu nuen, Benito Lertxundiren disko bat entzuten.
2003
‎Gure herritar anitzek egin ez zituzten XIX. mendeko bataila horiek guztiek apur bat berotu baldin bazuten Iparraldean frantses nazionalismoa, erran dezakegu hala ere, mende haren hondarrean ez zela oraino osoki frantsestua gure eskualdea.
‎Alduden ere, 1923ko maiatzaren 13an, oroitarri ederra estreinatu zen, gerlari ihes egin ez zioten 40 soldadu bakanetarik 10 batek bizia gerlan galdu baitzuen. Jean Etxepare lotinant ohi auzapezordeak egin zuen beraz egunari zegokion hitzaldia:
‎Hainbestetaraino non, XX. mendean, Vatikanoko II. Kontzilioak erabakiko duelarik herri hizkuntzei leku egitea, Trentokoak egin ez zuen bezala, zaila izanen baita asko tokitan erabaki horren betetzea. Eta ez hala latinarengatik, nola kolonialismoaren eraginez, Europako, Ameriketako edo Txinako hizkuntza indartsuei eman ohi zaien lehentasunarengatik elizaren erakunde eta elkarteetan beretan.
‎Ohartu zirenak, pasadizoan aplikatu ziren lekukoak, korroa osatuz joan omen ziren banaka banaka hilaren eta hiltzailearen bueltan, bietako inork ihes egin ez zezan edo, inolako zalapartarik gabe hala ere, bat bateko heriotzak hirietan izan ohi duen erantzun geldoarekin eta, norbaitek abisu emanik, ertzainak iritsi zirenean ere begira geratu omen ziren, hilzorian zegoenak ala hiltzaileak, premia larriena zeinek ote zuen pentsatuz.
‎Horregatik atera naiz hain presaka. Eskutik heldu eta" Goazen azkar" esan dizut, eta azafatak eta ertzainak atzetik bagenitu bezala atera gara korrika, zu zure takoidun zapata meharrekin zoru labainean laprast egiteko arriskuarekin eta ni nire herio aurpegiarekin, zeharkatzen genituen atezain eta begiraleak zer egin ez zekitela geratzen ziren, esku batekin beren pistolaren kulata ukituz, ez genuen gaizkile itxurarik inondik ere, izatekotan ere bikote maitemindu berriaren trazak izango genituen, zuk barre egiten baitzenuen, barre ero eta kezkarik gabea, gazte baten barrea esango nuke, eta nire eskutik aske, arnasa hartzeko, espaloiaren erdian geratu zarelarik, oinezkoak gelditu egiten ziren, ez baitago inoren... Zure auto zaharrean sartu eta itzuli gara hirira.
‎Sekula ez zituen ohekoak aipatzen; ez nire giharrek egin zioten inpresiorik, nonbait, ez nire berotasunak utzi zion inon erredurarik. Bebarruko atera iritsi ginelarik, giltzak niri eman omen zizkidan eskuek dardara egiten ziotelako, ez hotzagatik bakarrik, beldurragatik baizik edo ikaragatik, eta, igogailuan besarkatu nuelarik, bere izate osoa nire eskuetan uztea erabaki omen zuen, inoiz beste gizon batekin egin ez zuen moduan eta seguru asko egingo ez duen moduan.
‎Niri ere oso gogorra egingo zitzaidala pentsatu nuen, baina ez dakit esatera iritsi nintzen, gauza horiek ez baititugu gizonok modu agerian inoiz esaten, hitz totelka baizik. " Niri ere", esango nuen beharbada, eta Monikak eskuarekin ezpainak estaliko zizkidan, askotan egiten zidan moduan, ahalegin gogorregirik egin ez nezan, edo esatera nindoan esaldia musu batekin itoko zidan. Ez naiz gogoratzen.
‎Gero, ezer ez. Eta, zer egin ez zekiela, ohera itzuli zen berriro, eta halaxe egon zen, katu kuttunari inoiz baino lotuago eta besarkatuago, dar dar batean, lehen argia leihoko zirrituetatik sartu zen arte.
‎egunero auskalo zenbat aldiz, Txominek etxetik alde egiteko erabakia hartu zuenetik. Ez, ez du negar eginen, Jesusen Bihotzari ere zin egin ez zion, bada, egun haietako batean, ez zuela negarrik egingo, baldin eta semearen bisita izateko grazia bazuen, zeren berak bere gorputz arimak baino gehiago maite baitzuen hura, eta zeren ez baitzuen, halatan, semea tristatzeko eta goibeltzeko eskubiderik!
‎Marokora itzuli zen, gerraren batera, sahararren aurka seguruenik. Ez genion gogor egin ez joateko, eta horren damu naiz oraino.
‎Bera manta azpian sartu eta orduak emango zituen egongelan, kasurik ez egiteko aginduta. Azkenean, ez bera burutik egin ez ni suizidatu: Mediterraneoko argitasunari zor, agian.
‎Biek ikasi dute euskaraz, eta seme alabak ere euskaldunak gara. Josebaren amak oraindik egin ez duena. Eta Ainhoarenak ere ez.
‎Gai hori bai zela mauka, Kattin, hori bai zela pagotxa! Ongi pasa, lanik egin ez, eta notarik ere ez.
2004
‎Oseake, hor daukak nire iritzia. Beraz, disfruta ezak, motel, egin behar duana egin ezak, baina ni ez engainatu, behintzat. Hori ez, faborez.
‎Eta ez duala hainbeste txorrada bota behar heure burua zuritzeko eta ni harritzeko. Segitu behar badugu, hitz egin ezak normal, gure edadekoek egiten dugun bezala, mekauen la puta!
‎Gizarte politikoan gertatzen diren gauzak bakarrik dira nonbait hizkuntza komunitate batek bestea lurperatzea, gizarte zibilak ez du horretan zerikusirik izan. Gizarte zibilaren eskuak garbi daudenez, bekatu arrastorik egin ez duenez, lepora diezaiegun politiko profesionalei Estaturik gabeko herri nortasunen suntsipena.
‎Rufino Iraola dugu oraingoan harria jaurti duena: . Sekula euskaraz egin ez den lekuan edota zeharo galdurik dagoen tokian haurrak euskaraz eskolatzera behartzea, nire uste apalean, xuabe xuabe esanda, zentzugabekeria ikaragarria da. Norberak jakin gabe, hori onartzen duen gurasoa seme alaben kontrako eraso bortitza egiten ari da.
‎Iritzi horretakoa da behintzat Jesus Rubio.556 Zorrotz atzeman ditu zorroztaileen akatsak eta huts egiteak, euskal filologoenak tarteko, baina ez dakit bada horren zorrotz aritu ote zaigun zorrozkailuaren gainean. Oharmenak huts egin ez badit, esango nuke, euskararen barne arazoak larrutzeko jardunean ez duela modu orekatuan jokatu. Esan dezagun, bada, zorroztarria ebatsi dioten hizkuntzaren herriari bakarrik kargu hartu ordez, zuzenago izango zela hizkuntzen zorrozkailuaren jabe direnei ardura puskaren bat leporatzea.
‎Marteko euskara gisa definitu izan dute, ordea, euskara batuaren izenean itxuratutako mintzamoldea.581 Baina, aitortu bezala, euskara batuari ezin omen dakioke halako deiturarik ezar: ...eredugarriak direla?, aspaldiko salatzaile nagusiaren hitzez Marteko euskara delako etiketak, mesede baino kalte handiagoa egiten du, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, EHUko euskara errektoreorde ohiak zuhurki salatu duenez, horrek, azken buruan, euskaldun berriak erdaraz egitera gonbidatzen dituelako, hainbeste nekez ikasi duten euskara baztertuz, eta, bide batez euskara ikasteko inolako ahaleginik egin ez dutenen zabarkeria eta alfertasuna xuritzen duelako. Hori al da ba nahi duguna? 582
‎euskararen aldeko politikan ahaleginik nabarmenena eremu formaleko (irakaskuntza, administrazioa...) ikasketa eta erabilera saioetan egin izana ote dugu bada bestelako hizketa jardun arruntetan ezer askorik ez aurreratu izanaren zioa? Hark erakarri ote dio euskarari eguneroko eta ohiko harreman sareetan aurrerabiderik egin ez izana. Demagun, esaterako, honakoa:
‎Bañan asmakari ta kontzetu berri ugari ekarri dizkigu zibilizazioak, oso itz bereziakin batera, eta euskera" garbia" egiteko asmoa txatxukeri utsa da, izkuntza batek ere egin ez duena, eta gure izkuntzan gertatuko ez den gauza. Zein da, garbizaleen ustean, Europa’ko izkuntza" garbia"?
‎Eta auetxek dira gure anarkian errudunenak. Beti" euskera" esan baldin ba da, arrokeria gogorra da orri kasorik egin ez eta" eguzki" aren" teoria"(?) orri lotzea. Zer da jokabide ori?
‎Nagusitu diran hizkuntza guziek hori egin dute. Eta hau egin ez dutenak, galdu egin dira.
‎Berrogeigarren artikuluak, bereziki, agirian uzten zuen Suomi’ren autonomia: " Kzar’ek ezin dezake legerik egin ez desegin bertako Gortearen ezagutzapena eta baimena gabe". Eta alderantziz Gortea kzar’i buruz.
‎Esango duzu lelokeria bat dela, eta hala da, ze nik ere esan dizut lehen, baina kontua da nik, iluntasunari beldurra, txikitatik diodala, nire etxean korridore luze bat zegoelako eta nik azken puntan egiten nuelako lo, eta gurasoak beste puntan. Eta gauez esnatzen banintzen, zarataka hasi behar nuen amari deika, eta esaten nion txiza egin nuela gainean, egin ez arren, ze nik nahi nuen bakarra zen ama nigana etortzea, eta hartzen ninduenean pijamaz aldatzeko, orduantxe egiten nuen txiza, ze gezurrak ere ez dira esan behar. Edo, bestela, esnatzen banintzen, korridore osoa zeharkatu behar nuen ilunetan, kontuan hartuta, gainera, alboetan ateak zeudela, beti zabalik eta beltz barrua, eta arineketan hasi behar nuen beste puntaraino, baina ez munstroen beldurrez, esan dizut lehen.
‎Ezin nuen kontu haietaz taxuz pentsatu. Begiak gorriturik nituen, urtebetean lorik egin ez banu bezala. Hobe nuen atseden hartu.
‎Halako batean, auto bat agertu zen karrikaren buruan. Une batez zer egin ez nekiela gelditu nintzen, autoaren argiek itsututa, gauez errepideetan harrapatzen dituzten piztien antzera. Urrats bat egitera behartu nuen neure burua.
‎–Ederki; dena den, ingelesek inolako arriskuren oharrik egin ez badigute ere, kontuz ibili eta ez gehiegi nabarmendu. Badaezpada ere, ez hurbildu Jaurlaritzaren Parisko egoitzara.
‎Txingarrontzi beltz bat begiztatu nuen, mahai bateko hanken artean erdi kukuturik, animalia arraro eta izuti baten antzera. Emakumetxoak esertzeko imintziorik egin ez zuenez, zutik iraun nuen neuk ere.
‎Ergela sentitzen nintzen, munduko kirtenik handiena. Txotxongilo bat, erabili zuten eskuei erreparatu ere egin ez ziena. Haiek ziren benetako espioien joko arauak:
‎Azkenean, amaitu nuenean, isilik iraun zuen. Hosto bat bezala dardaratzen nintzen, zer erran edo egin ez nekiela. Isilunea jasanezina izateraino luzatu zen.
‎Zer egin ez zekiela, lurrean zeukan armairu txikiko atea ireki eta mendiko makila han zegoela ziurtatu zuen. Ez zen armarik aproposena izango, baina bai zerbait.
‎Bestela ezin zuen ulertu. Kontua zen, kongresuaren bigarren egunean bertan, ametsen lurraldetik bueltatxoren bat egin ondoren, beste guztiek usaindu ere egin ez zituzten hainbat arazo edo jarraibide berrirekin agertzen zela Bohr. Eta orduan ez zuen inork barrerik egiten.
‎Guztiek aurpegiratzen zioten Manhattan Proiektua burutu izana. Guztiek leporatzen zioten bonba atomikoa eraikitzearen arduradun izatea eta –egia ez zen arren– jaurti behar zutenean nahiko gogor egin ez izana.
‎Fotokopien aurrean esertzea erabaki du orduan. Irakurri ere egin ez duen esaldi bat errotuladorearekin azpimarratzen duela, amets bat izan du. Laino artean neska bat ikusi du.
‎" Eutsi goiari, bilobatxo!". Eta, bihotzak mailu batek bezala astintzen ninduela, penalti puntura hurbildu eta, zer egin ez nekiela, metro bat lehenago irrist egin nuen, eta baloia, poliki poliki, kornerreko banderatxo hartarantz joan zen.
‎Ni zain nengoen, zer mirari egingo ote zidan, aurretik probatutako emakume haiek guztiek egin ez zidatenik...
‎–Zer egingo dut, bada, bizitzan besterik egin ez badut, beti neure buruaren kontra?
‎Baina patua nire alde zegoen, antza: euli batek egin ez zuen, bada, segidan, plater gainera, pelikano ñimiño baten antzera! Aitak ere ikusi zuen hura, eta orduan halaxe asmatu nuen:
‎Denboraren berezko positibotasun horretan datza, hain zuzen, denboraren hutsaltasuna dagiena. Zenbat" egingo nuke", egin ez nuena! Nahi bai asko," ezer asko egin gabe/ doakigu denbora".
2005
‎Berehala puntu gorri batzuk agertu dira maparen txoko ezberdinetan dirdirka. Egun onak eman eta beste hitzik egin ez duen mutil gazte uniformez jantziak bost botilatxo ur mineral eta bost edalontzi ekarri ditu erretilu batean. Emakumeak banatutako orri multzo bakoitzaren ondoan botilatxo eta edalontzi bana utzi eta, ia zaratarik gabe agur esanda, berriro desagertu da.
‎Naroak, oraindik ahora hurbildu barik, katilua inguratzen jarri ditu esku biak, ea haren beroa gorputzetik barreiatzen zaion. Hara sartu denetik bost aldiz doministiku egin ez badu... Urkok ondo ondoan jarri dien gurpildun berogailua ere eskertu du, bulegoan berez giro epela egon arren.
‎Hari solteak baino ez ditugu. Ez dut ulertzen, denbora irabaztea baino ez zen, argi baitago azkenean, ihes egin ez bazenu, zure bila hasiko nintzela.
‎Atlasean begiratu du, itzultzerakoan. Burura etorri zaio han lotura egin duen bakoitzean gauza bera pentsatu duela, eta gero inoiz egin ez. Ibaia, puzzlea osatzen duten soro marroiak, etxetxoen ilarak, basoa...
‎Oharkabean pasatutako beste xehetasunak ekarri ditu gogora orain. Hegazkinera igota, euskaraz balira legez ulertu du inguruko hainbat elkarrizketa, interesgarriak ez zirela-eta jaramonik egin ez badie ere. Azalpenen bat egon behar du, baina ez daki ezagutu nahi duen.
‎neska hau panpina osoa bada, izan, baina argazkikoarekin batere antzik ez. Lotsatuta geratu da, zer egin ez dakiela. Hori ikusita, neska izan da, ibiltzen hasi eta, harengana iritsita, eskuak izterretan jarriz eta burua makurtuz, agur egin diona.
‎Ametsek, ezer galdetu gabe, berokia kendu eta armairuan gorde du. Gero aulki altuetako batean jesarri da, zer egin ez dakiela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egin ez ukan 278 (1,83)
egin ez jakin 154 (1,01)
egin ez ezan 135 (0,89)
egin ez ekin 20 (0,13)
egin ez esan 17 (0,11)
egin ez ote 17 (0,11)
egin ez beste 15 (0,10)
egin ez ez 13 (0,09)
egin ez arren 11 (0,07)
egin ez egin 8 (0,05)
egin ez bertze 7 (0,05)
egin ez balio 5 (0,03)
egin ez den 4 (0,03)
egin ez hemendik 4 (0,03)
egin ez hi 4 (0,03)
egin ez nu 4 (0,03)
egin ez hitz 3 (0,02)
egin ez ar 2 (0,01)
egin ez bezala 2 (0,01)
egin ez delako 2 (0,01)
egin ez eduki 2 (0,01)
egin ez kontu 2 (0,01)
egin ez nahi 2 (0,01)
egin ez ni 2 (0,01)
egin ez alferreko 1 (0,01)
egin ez atzeraka 1 (0,01)
egin ez azkar 1 (0,01)
egin ez azterketa 1 (0,01)
egin ez bada 1 (0,01)
egin ez baina 1 (0,01)
egin ez baldin 1 (0,01)
egin ez baserri 1 (0,01)
egin ez bat 1 (0,01)
egin ez begi 1 (0,01)
egin ez bitartean 1 (0,01)
egin ez bizimodu 1 (0,01)
egin ez damu 1 (0,01)
egin ez desegin 1 (0,01)
egin ez dieta 1 (0,01)
egin ez direlako 1 (0,01)
egin ez eliza 1 (0,01)
egin ez entzun 1 (0,01)
egin ez ezer 1 (0,01)
egin ez fidel 1 (0,01)
egin ez garbi 1 (0,01)
egin ez gupida 1 (0,01)
egin ez hartu 1 (0,01)
egin ez hasperen 1 (0,01)
egin ez heu 1 (0,01)
egin ez horko 1 (0,01)
egin ez hortik 1 (0,01)
egin ez itzarri 1 (0,01)
egin ez jakite 1 (0,01)
egin ez joan 1 (0,01)
egin ez kemen 1 (0,01)
egin ez lasai 1 (0,01)
egin ez lehenbailehen 1 (0,01)
egin ez liburu 1 (0,01)
egin ez literatura 1 (0,01)
egin ez Maria 1 (0,01)
egin ez mendebalde 1 (0,01)
egin ez Mikel 1 (0,01)
egin ez motel 1 (0,01)
egin ez normal 1 (0,01)
egin ez omen 1 (0,01)
egin ez orain 1 (0,01)
egin ez ordainpeko 1 (0,01)
egin ez orduan 1 (0,01)
egin ez otoitz 1 (0,01)
egin ez seme 1 (0,01)
egin ez zelako 1 (0,01)
egin ez zi 1 (0,01)
egin ez zirelako 1 (0,01)
egin ez zitu 1 (0,01)
egin ez zu 1 (0,01)
egin ez zuek 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia