Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Aurretiko erretiro politika arbuiatzeko hauxe esan zuen Aznarrek: " Hautsi beharra dago adinaren mitoa eta 50 urtetik gorako langileek errealitate berrietara egokitzeko gaitasunik ez duten ustea". Zentzuzkoak balira eta esandakoaz behar den koherentziaz jokatuko balute, Lan Ministerioak atzera bota luke Endesak mahaigaineratu duen espedientea edo Iberdrolak proposatu dezakeena.
2001
‎Zerbait gehiago galdetu litzaieke euren burua abertzaletzat duten horiei. Adierazpen horiekin eta hartu posturekin operazioa babesten dute, ados direlako edota probetxurik aterako duten ustea dutelako. Bistan da.
‎Ostiralean irtengo da eta gonbidatuko ditu lagunak zerbaitera. Bere izenean edan, mozkortu eta ondo pasa duten ustean berriz etxera zoriontsu itzul daitezen. Gaur, baina, hobe errutinaren babesean ezkutatu eta bake bakean etxe barrutik geratu.
2003
‎Baina babes egitura horiek (ibaibidearen mozte desbideratzeak, ubideratzeak, lubetak,...) pausalekuen desagertzea, urak ibaira arinago biltzea, ibaian beherantz urok bizkortzeaeta uholde arazoak ibaian behera eramatea ekarri dituzte, besteak beste. Babes egiturok ematen duten ustezko segurtasun berme osoaren aitzakian, bestalde, geroeta beteago daude ibaiertzok, gero eta ur pausaleku gutxiago ere, eta, jakina, ibaiertzak berez, nahitaez, ibaiari dagozkionez ibaiak aldian aldiko berriro hartuegiten ditu, berme osoaren zentzu ezaren seinale. Horri hiri uholdea (urban flood) esaten zaio hondamenari begira.
‎Laido horien guztien atzean uste sendo hauxe dago: gizakiak esklabo izateari utziko diola eta konformismo zuhurrezko jarduera baino zerbait gehiago den duintasuna irabaziko duela, soilik funtsezko uste sendoetatik, ustez gizatiar bihurtzen duten uste sendo horietatik ere, haratago urrats bat egiteko gai izatera iristen denean. " Arrazoimena eta anti arrazoimena, zentzua eta zentzugabekeria, determinazioa eta zoria, kontzientzia eta inkontzientzia [eta, gehituko nuke nik, humanismoa eta antihumanismoa] orotasunaren beharrezko zati bezala batzen direla —horixe zen Dadaren mezu nagusia", idazten du Hans Richterrek.
‎Nahiz eta pertsona ikasiak, oro har, oinarrizko partikulen espektroari edo erreplikazio molekularraren prozesuei buruz entzutean liluratuta gera daitezkeen, beren arreta azkar asko agortu ohi da arazo horien ikerkuntzaren azpian aurretik dautzan usteen aurkezpen hutsarekin. Ikerkuntza proiektu banakoaren emaitzak ez zaizkie axola, eta oso zaila izango da interes hori berriro piztea harik eta, parekotasunaren ez kontserbazioaren kasuan bezala, ikerkuntzak ustekabean paradigma aldaketa baterantz zuzendu eta ondorioz ikerkuntza gidatzen duten usteak eraldatzen diren arte. Hori hala da, hain zuzen ere, zientziaren historialari zein dibulgatzaileek arretarik handiena paradigma aldaketan bukatzen diren pasarte iraultzaileetan jarri dutelako, eta zientzialari handienek ere denbora tarte gehienetan ezinbestean egiten duten lan mota, hein handi batean, ahantzi egin dutelako.
2004
‎Eta ez luke hala izan behar! Ingurumari horretan, administrazio batzuek euskararekin erakusten duten ustezko epelkeria salatzen duenik badago egon bazterretan. Ez naiz ni batzuen baieztapena ukatzen hasiko, hau da, agintari batzuen utzikeria, euskararen auzia hizkuntza politikaren alorrean dihardutenen, askotan nahi eta ezinean dabiltzan lagunen esku uzten dutela, halako zerbitzuetatik datozen gomendioak zein eskariak aintzat hartzen ez dituztela ikusten dudanean edota euskara itxuretarako ez besterik zenbaitek darabilela antzematen dudalarik.
‎Oraingo honetan, Kataluniako hockeyaren arduradunek irrist egin ote duten ez dakit nik, baina seguru nago irrist eginarazi dietela Espainiakoei. Irabazi duten ustean egongo badira ere, irrist egin eta han joan baitira, hankaz gora eta kaka bistan, erdipurdiko ideologiaren galtzontzilo kuleroak apenas iristen baitzaizkie inperioaren ipurdia estaltzera. Logikaren katona erabiltzea aski litzateke espainiarren sasi silogismo ultra nazionalista indargabetzeko.
‎Osasun administrazioaren erantzukizuna dago”, erantsi du. ADEPAk bere oroimenean azpimarratzen du Osasun arloko zenbait arlotan kezka sortzen dutela, non jardueraren hazkundea pazientearen heriotza eragin duten ustezko irregulartasun horiekin batera joan baita. Adibidez, obesitate morbidoagatiko urdail murrizketen ondorioz, ADEPAk 13 pertsona hil direla egiaztatu du; edo laser bidezko miopia murrizteko kirurgia lasikoaren kasuan (kirurgia errefraktiboa), 400.000 ebakuntza egin dira Espainian, eta “gero eta maizago gertatzen dira bigarren mailako kornea lesioak”.
‎“Tarifetan zentratu ordez, iragarkiek mugikorra independentzia eta askatasuna ematen duen tresna gisa erakusten dute, talde batean sartzeko aukera ematen du, lagunekin harremanak estutzen ditu… zigarroen publizitateak bezala”. Hala ere, “konpainiek eskaintzen duten ustezko askatasun sentsazioa benetako menpekotasun bihur daiteke, edo, gutxienez, gailu horiek xahutzeko erabil daitezke”, ondorioztatu du.
2006
‎Hala ere, kontzeptu bateratzaile hori malgua da, eta desberdin aplikatzen da, konkurtsoa nahitaezkoa edo borondatezkoa den kontuan izanda. Zordunaren konkurtsoa eskatzeko legitimazioa dutenek (hartzekodunek, eta pertsona juridikoaren kasuan, zorrak ordaintzeko erantzukizun pertsonala dutenek) oinarri gisa erabili behar dute legearen arabera kaudimengabezia adierazten duten ustezko egitateetatik bat: zehaztutako beste egitate batzuen artean, arrakastarik izan ez duen exekuzio berezia, edota largespen orokorra nahiz zatikakoa, betebehar guztiak edo legearen arabera zordunaren pasiboan eragin berezia dutenetarikoak betetzen ez direnean.
‎Hortaz, humear deritzon teoriak (aldaera sinplifikatuenean) aldarrikatzen du ekintza baten atzean beti daudela uste eta desio bat, ekintza hori justifikatzen duten ustea eta desioa, hain zuzen ere. Eman dezagun hozkailurantz abiatu naizela.
2007
‎argaltzeko modu garestiaAzterturiko argaltzeko zentroen %21ek tratamendu osoa ordaintzea proposatu zion bezeroari, kontsulta bakoitzeko kobratu ordez.Tratamenduaren batez besteko kostua 1.396 euro bada ere, prezioak 350 eurotik (merkeenak) 3.879 euroraino doaz (garestienak kobratzen duena, Sevillan). Eginiko kontsultagatik edo saldutako produktuengatik (zentro bakoitzean iradokitzen diren produktuen erabilera eta bisiten maiztasuna kontuan hartutako kalkulua ere egin da) kobratzeaz ari garela, batez bestekoa hileko 163 euro da.Prezioak doaz, hileko, 600 euroetatik (establezimendurik garestienean) 40 euroetaraino (merkeenean). Informazio eskasaTeknikariak lehen kontsulta doan eskaintzen zuten zentroetara joan ziren, batik bat.Azterturiko zentrorik gehienek lehen kontsulta doan mezua amu gisara baliatzen dute baina, egiaztatu den bezala, bisita horrek bezeroari ez dio ematen tratamenduan hastea komeni zaion edo, egitekotan, eraginkorra gertatuko zaion determinatzeko bezainbesteko informazioa.Profesionalen %30ek eman zioten balizko konponbideei buruzko informazio onargarria.Hori estimagarritzat jotzen da tratamendua pazientearen premietara egokitzen denean (dieta pertsonalizatzea, azterketa osoa egin ostean) eta, asteko, kilo erditik kilo betera bitartezko galtzea proposatzen denean.Hona, optimista izatera bultzatzen ez gaituen beste datu bat: ...%46k (hots, 2002 urtean eginiko azterketako %14 hartatik urruti), izar produktuetan oinarrituriko tratamenduak egiten dituzte; horrek, establezimenduak besterik gabe deskalifikatu egiten ditu, bertan ez direlako elikatze aztura zuzenak irakasten eta pisu galtzeari luzaro eusteko balio ez dutelako.Horrelakoetan bezeroak inoiz baino arreta handiagoa ipini behar du, zentro horietako askok eskaintzen duten ustezko dieta pertsonalizatua, gehien gehienetan, argaltzeko balio omen duten beren produktuak saltzeko aitzakia baizik ez baita.Zentro horiek, horrela, etekin bikoitza ateratzen dute: tratamendua edo bisitak ez ezik, bezeroari establezimenduan bertan hartzea aholkatzen zaizkion produktuak ere kobratzen dizkiote.Azterturiko zentroen %56k bakarrik aholkatu zuten mantentzeko aldian behin azterketak egitea; dena den, maiztasun jakin batean jarraipeneko kontsultak egin behar dira, tratamendua amaitutakoan bezeroari jomuga gisa adierazitako pisua mantentzeko (eta, noski, galdutako pisua hartzeko arriskua arintzeko) funtsezkoak baitira.Tratamenduaren iraupenari dagozkion emaitzak ere ez ziren onak izan.Astean kilo bat baino gehiago galtzea ez da komeni eta gizaki bakoitzak modu desberdin batez erreakzionatzen du tratamenduen aurrean.Beraz, data finko bat seinalatzea ez da bidezkoa; halaz ere, azterturiko zentroen %36k horixe egin zuten (2002 urtean proportzioa %60 izan zen). Profesional guztiak ez dira profesionalNutrizioan espezializaturiko sendagileak eta dietetikan diplomatutakoak eta goi teknikariak bakarrik daude kualifikatuak balorazio nutrizionalak egiteko eta aholku dietetikoak emateko.Hala eta guztiz, bisitaturiko zentroen ia laurdenean ikusi zenez, honelako zentroetako lehen kontsultako artapena ematen dutenek ez daukate eginkizun horiek betetzeko exijitzen den titulazioa.Zentro batzuetan, esate baterako, artapena ematen dutenak dira etxekoandreak, biologoak, naturistak, psikologoak edo komertzial hutsak.Profesionaltasun gabezia horrek ondorioak dakartza, noski.Dietetika eta nutrizioan kualifikaturik gabeko jendaurrerako pertsonala daukaten zentroen %90k azterketa gainditu gabe utzi zutela egiaztatu zen.Noiz ez fidatu argaltzeko zentro batekin. Pisua galtzeko tratamendu orok agintzen du, aurretiaz, norberaren ezaugarri eta gorabeherak aztertzea (neurri antropometrikoak, pisua, altuera, elikadura azturak eta bizimodua, norberaren zein familiaren aurrerakin patologikoak, etc.), pertsonalizatua, eraginkorra eta arrisku gabea izango bada.Azterketa hori eskaini ezean, hobe beste zentro batera joatea.Izar produktuetan soilik oinarrituriko tratamendua eskaintzen badigute edo tratamenduaren parte bat doako dieta bada baina, horrekin batera, establezimendu horretan bertan salgai dauden produktu batzuk hartzea (eta ordaintzea) aholkatzen badigute mesfidantza pizteko arrazoirik izango dugu:
‎Epaileak edo auzitegiak prozedura berezi horren araberako izapidetza izan ezin duten demandak erabat baztertu ditzake, eta kasu horretan demanda egileari akzioa prozesuko beste bide bat, kasuarekin bat datorrena, erabiliz susta dezakeela adieraziko dio. Demanda jartzeko egintza berean, demandatzaileak aurkaratutako egintzaren ondoreak etetea eska dezake hautagaiek hauteskunde prozesuan parte hartzea eragozten duten ustezko lesioak badira, negoziazio kolektiboan sindikatu eginkizuna gauzatzeari, plantillak berregituratzeari edo langileen interes orokorra ukitu eta konpondu ezin diren kalteak eragin ditzaketen garrantzi handiko arazoei dagokienez. Horretarako, demanda aurkeztu eta hurrengo egunean, organo judizialak alderdiak eta Fiskaltza deituko ditu, horiei entzuteko, eta ahoz emandako autoaren bidez erabakiko du etetea bidezkoa den edo ez.
‎Horrelako egoeretan, haurrek beregana ditzakete araukonbentzionalak(. Eskerrik asko esari?), arau moralak(. Ez da inor jo behar?), genero estereotipoak(. Panpinak neskentzat dira?), aurreiritziak(. Ez zaitez umehorrekin jolastu, hau edo beste da eta?) eta politikari(. Gobernukoek diruabesterik ez dute nahi?), jabegoari(. Emaiozu hori Joni, harena da eta?) eta gizartemundua osatzen duten beste hainbat edukiri buruzko ezagutzak. Gehienetan, haurrek, esperientziak aurkakoa irakatsi ezean, ezagutza horiek onartu eta bizizikloan izango duten uste sisteman sartzen dituzte (Hoffman, Paris eta Hall, 1994).
‎sarritan, eta gure komunitate honetan froga lazgarriak ditugu begi bistan, zuk batere interesik ez eta bat batean irentsi egiten zaitu politikak, ustekabeko atzaparkada batez. Nolabaiteko interesa eta kezka hor dago beraz (edo arbuioa eta nazka, askoren artean); galdurik dagoena, beraz, ilusioa da, pilpira, gauzak aldatuko diren esperantza, eztabaidaren bitartez inor konbentzitzeko itxaropena, hitzak eta solasak ezertarako balio ote duten ustea bera.
2009
‎Kronika batean baino gehiagotan irakur daiteke gerraren txikizioak eragin zizkion damuzko burutazioek eraman zutela Munduko Bankutik gosea, gaitzak eta txirotasuna borrokatzera. Ez da hori pobreziaren aditu batzuek McNamaraz duten ustea.
‎Nazio Batuen Erakundeak, AEBek eta Europako gobernuek bonba nuklearra egiteko duten ustearen inguruan, Ahmadineyadek esan du ez duela Mendebaldearen aurrean etsiko, nahiz eta Segurtasun Kontseiluak zigorrak ezarri.
2010
‎Gainera, AEBetako Armadak Irakeko espetxeetan tortura kasuak ezkutatu zituela agerian uzten dute dokumentuek. Gainera, Nuri al Maliki Irakeko jarduneko lehen ministroa torturetan inplikatzen duten ustezko txosten estatubatuarrak daude, torturak eta hilketak egiteko talde bereziak osatzea agindu zuelako.
‎WWF erakunde ekologistak Daimiel Taulen eta Mantxako Hezeguneen “degradazioari” buruz aurkeztutako salaketa kexa gisa jaso da, Europako Batzordeak (EB) jakinarazi zuenez. Hala, Erkidegoko Gobernuak ofizioz hasitako ikerketa zabaldu egin da, “uraren erabilera okerrarekin eta ingurumen erantzukizunarekin” zerikusia duten ustezko arau hausteei buruzko datu berriak ezagutu baititu. GKEak berak adierazi zuen bere txostenak EBk ofizioz irekitako kexa zabaltzea eragin duela, “ingurumen arazo larria eta Guadianako Goi Arroko uraren kudeaketa txarra eta, ondorioz, Daimielgo Las Tablas Parke Nazionalaren suntsiketa estu lotzen baititu”.
‎kontuz ibili uste dugunarekin! Kontuz oinarri ahula duten usteekin!
‎Beraz, lehenengo hurbilketa batean, bi eremu bereiziko ditugu. Batean mundua nolakoa den adierazten duten usteak bildu ditugu, eta bestean munduak nolakoa izan behar duen adierazten dutenak. Badirudi, bigarrenaren kasuan, handiagoa dela edozein uste edukitzeko askatasuna.
2011
‎Erreferentzia ideiak (erreferentziazko eldarniozko ideiak at utzita).? Jokaeran eragina duten uste bitxiak edo pentsamendu magikoak, kultur arauekin bat ez datozenak (superstizioak, telepatia, aztikeria, seigarren zentzua).. Ezohiko hautemate esperientziak, gorputz ilusioak barne direla.?
‎Hurrengo lerroetan horietako batzuk deskribatuko dira: ...bereziak dituztela eta beren ideiak norbaitek lapurtu nahi dizkien susmoa eduki dezakete (adibidez, pertsonaia famatuak direla uste izan dezakete; errepikaezina den liburu bat idazten edota miresgarria izango den asmakizun bat egiten ari direla uste izan dezakete eta beren gaitasunak zalantzan jarriz gero izugarri haserretu); erlijio eldarnioak dituztenek kezkatuta agertzen dira jatorri erlijiosoa duten uste faltsuengatik (adibidez, deabru bihurtu direla edo Antikristoan sinestea); eldarnio somatikoen kasuan, subjektuek uste izaten dute beren gorputza gaixorik dagoela, anormala dela edota aldatu egin dela (adibidez, beren urdaila edo garuna usteltzen ari dela uste izatea, beren eskuak eta zakila handitzen ari direla uste izatea edota beren aurpegiera aldatu egin dela uste izatea); erreferentziaz...
‎Handiagotasun edo gutxiagotasun sentimenduak ahultzea eta pertsona bakoitzaren berezitasunez jabetzea terapiaren helburuetan sartzen da. Beste pertsonekin alderatzera eta haiek baino gehiago dela pentsatzera eramaten duten usteak albora utzi eta uste alternatibo batzuk landu behar ditu, bere autoestimua babesteko.
‎Legediak etorkin egoera lehenetsi, eta bigarren mailan uzten du biktima egoera, emakume atzerritarren kaltetan. 1/ 2004 Lege Organikoak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (otsailaren 18ko 4/ 2005 Lege estatala) aldarrikatzen duten ustezko unibertsaltasuna pitzatu egiten da, etorkinen aurrean; izan ere, bertako biktimei eskainitako bitartekoak galarazten zaizkie horiei, legeak kaltetu ororentzat aurreikusitako diru-laguntzak, kasu.
2012
‎Azkenean, batueraren izenean hainbat uste oker zabaldu dira, desmuntatu beharrekoak, euskarari berari mesederik egiten ez diotenak. Badakizue zenbat sufrimendu ekarri duten uste ustel horiek. Zenbat jendek pentsatu izan du bere euskara txarra dela?
‎Enseñanzas? artikuluan(,), Orixe oso pozik eta itxaropentsu ageri da, itzulpenek euskal literaturan aro berri bat irekiko duten uste sendoa baitu. Izan ere, euskal pizkundearen garai hartan, asko ziren euskal literatura euskaraz sortutako lanekin bakarrik osatu behar zela uste zutenak, kanpoko lanen itzulpenek eragin zezaketen, kutsadura?
‎Beraz, bai Bustosentzat bai Escandellentzat, testuinguruak (edo informazio pragmatikoak) solaslagunek dituzten sinesmen multzo aldaerrazak eta subjektiboak dira. Zehatz esan, solaslagunek egoera jakin batean hizketaldi bat egoki nahiz desegokitzat jotzea ez da kanpoko egoera objektiboaren araberakoa, solaslagunek egoera horrezaz duten ustearen araberakoa baizik. Adibidez, agindua ematen duenak benetako agintea izatea ala ez izatea ez da ardurakoena hizketaldiaren ilokuziozko (eta perlokuziozko) indarrerako, soslaslagunek hala uste izatea baizik.
‎Hizketaldiaren egokitasun pragmatikoa, hondarrik hondarrean, solaslagunen arteko tratuan datza. Eta hori horrela da horiek bakarrik dakitelako testuinguruaren berri, hau da, badakite edo dakitela uste dute zein diren halako komunikazio trukea behar bezala betetzeko beharrezkoak diren usteak, testuinguruaren gunea osatzen duten usteak.
‎Eraginkortasuna, estetika, zikinkeria, xahuketa, ardura eta erosotasuna, nahierara erabiltzeko bidea ematen duten hitz jostalariak. Sakanan, berriz, herritarren artean landu gabe dago oraindik gaia.Hala ere, iritzi guztiak mahai gainean paratuta, egia absolutuak eta erdia ustela duten usteak alde batera utzita, benetako lan pedagogikoa eginez, parte hartzailea, zentzuz eta zuhurtasunez, komeni izanen da erabaki zabal eta sendoak hartzea, jakituriaz hornituak, sortzen dugun zaborra ez baita nolanahikoa. aingerumi@gmail.com
2013
‎Guztiz normala zaie euskararen nolabaiteko presentzia beren bizi paisaian, eta eremu batzuetan euskara eta beste batzuetan gaztelania erabiltzea. Euskara dute hizkuntza akademiko nagusia, eta asko erabiltzen duten ustea dute. Ez dute arriskuan ikusten euskara, are gutxiago euren jokabidearen ondorioz.
‎Sei urteko etenaldia urratuz, Zintzoen saldoan (Txalaparta) argitaratu du Jon Alonsok (Iruñea, 1958), gizartearen aurrean beren burua eredutzat jartzen duten ustezko zintzoen munduaren alderdi ilun batzuk erakusten dituen nobela beltza. Enekoitz Ramirez Lanbas etakide ohi, preso ohi, arte salerosle ohi eta ohoin profesionala hartu du bidelagun horretarako, Camembert helburu (Susa, 1998) saiakera nobela laudatuko pertsonaia nagusia.
‎Urtez urte pilatuz joan den tarifaren defizita delakoak sistema elektriko guztiaren «bideragarritasun ekonomikoa kolokan» uzten duela dio legeak hitzaurrean, eta finantza zulo hori estaltzea du helburu. Dena den, argindar konpainiek salatzen duten ustezko defizit hori egiazkoa ote den dudak planteatu dituzte aspaldidanik adituek, eta iragan astean Auzitegi Gorenak ebatzi zuen finantzaketa oso osorik bost argindar konpainiei. Iberdrola, Endesa, E.ON, Gas Natural Fenosa eta HidroCantabricori, zegokiela, eta ez gainerako partaideei.
2014
‎Berdintasunezko hitano bat bersortzen ari dira hitano hiztunak. Herri handietan gurasoen transmisioa ez da gertatu, hezkuntzan ia ez da landu eta kalean lagunartean ikasi duten gazte hika hiztun berriek garaiko arau sozialak aplikatu dizkiete non nahiz eta ezberdintasunak izan pertsonen artean ez duten uste zergaitik bereiztu behar duen hizkuntzak, berdintasunaren ildotik erabiltzen ari direlarik hitanoa.
‎Horregatik, familiaren baitan gertatzen denak eragina eta isla du nesken kirol jardunean eskolan.Hala, Bianchi eta Brinnitzer en arabera (2000), neska mutilek etxetik hartzen dituztejarraibide kulturalak eta heziketa ereduak, balioak eta iguripenak berregiteko.Familiek kirolerako nesketan jartzen dituzten iguripenak mutiletan jarritakoakbaino apalagoak dira, ez baitute uste emakumeek bizimodua atera dezaketenikkiroletik etorkizunean, mutilekin gertatzen ez dena. Familiek kirol arloan daukatenjokabideaz, Diez Mintegui eta Guisasola k (2003) egindako ikerketak agerianjartzen du neskek duten ustea, hau da, haiek kirola egitea gurasoei gustatzen zaiela, baina emaitza onak ateratzea ez zaiela eskatzen. Ikerketa gehienek adierazten dutefamiliek neskei kirol emaitza apalagoak eskatzen dizkietela.
‎Eldarniozko ideiak: hautemateen eta esperientzien interpretazio oker bat inplikatzen duten uste okerrak. Izan daitezke:
‎Hurrengo lerroetan horietako batzuk deskribatuko dira: ...ntzirik gabeko edozein xehetasunek norberari egiten diola erreferentzia (adibidez, subjektua gela batean sartzen bada eta gela horretan dagoen jendea barrez ari bada, berari barre egiten ari zaizkiola uste izan dezake; edo komunikabideetan entzun edo irakurri duen zerbait beretzat idatzitako mezu berezi gisa hauteman dezake); erlijio eldarnioak dituztenak kezkatuak agertzen dira jatorri erlijiosoa duten uste faltsuengatik (adibidez, deabru bihurtu direla edo Antikristoa etorri dela sinestea); kontrol eldarnioak dituztenek uste izaten dute beren sentimenduak edo ekintzak kanpo indar batek kontrolatzen dituela (adibidez, haren gorputza kanpo indar arraro batek gidatzen duela uste izatea eta indar horrek modu bitxi batean mugiarazten duela esatea); eldarnio somatikoen kasuan, subjektuek uste izaten...
‎Nahaste eskizoafektiboa duenak depresio nagusiarekin edo maniarekin batera eldarnioak eta haluzinazioak izaten ditu. Eldarniozko nahastea duenak errealitatean oinarririk ez duten usteak izaten ditu. Nahaste psikotiko laburra duenak haluzinazioak, eldarnioak, portaera desegokia edo hizkera desegokia agertzen ditu hilabete baino denbora gutxiagoz.
‎Amak ez dauka gauzak esateko protokolo berezirik; ez ditu umeak mahaiaren bueltan jarriko, listua irentsi ondoren kontatu beharrekoa patxadaz eta poliki kontatzeko. Horren ordez, batera eta bestera korrika doala esango ditu gauzak, istorioa amaieratik hasita, txatal horiekin bere buruan dagoen istorioa denek ongi ulertuko duten uste osoarekin.
2015
‎Zenbat eta gehiago iraun denboran, gehiago nabarituko dugu denboran.Petrolio merkeak hazkunde ekonomikoari laguntzen dio, baina deflazioan erortzeko aukera ere badago. Zerk du pisu handiagoa. Deflazio klasikoa txarra da, baldin eta prezioek behera egingo duten usteak kontsumoa eta inbertsioa atzeratzen baditu. Itxarotea kaltegarria da.
‎Zenbait ikerketak frogatu dutenez, alferrikako elikagaietatik energia asko kontsumitzeak zerikusia du gaur egungoekin eta haurren obesitatearen kezkekin. Sektore interesdunek askotan uste duten ustea gezurtatzen duten ikerketak dira, elikadura prebentzioan edo gehiegizko pisuaren tratamenduan kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsua ez dela uste dutenak. Elikadura jokabide txarra, gizentasunean funtsezkoa Irudia:
2016
‎Jakin egin behar zertan datzan hori eta zer diferentzia dauden bien artean. Horretan emango dugu hurrengo legegintzaldia, nazionalismoaren baitako bi diskurtsoak bereizten eta, herritarren borondatez, XXI. mendeko hori dela nahiago duten ustea sendotzen. Gehiengo sindikalaren baimenarekin beti ere, horiena ere ez ahaztekoa izan da.
‎Harreman toxikoa. Batzuek, noizbait hobera egingo duten ustean mantentzen ditugu halako harremanak. Amodioak izan behar duen horrenganako fedez, harremanok direnagatik ez baizik eta hobetzen direnean izango direnagatik eusten diegu distantziari, korapiloei eta ustelari.
‎Izan ere, gure herrialdean bizi garen ahultasun ekonomiko eta osasungarritasunak ez du eragiten adingabeak meheagoak izatea. Aspaldi bertan behera utzi zen pertsona behartsuek gehien uste duten ustea, hau da, ‘Zergatik dauden behartsuak lodiago’ artikuluan, aurtengo martxoan argitaratutako «Zergatik daude behartsuak?». Testu horretan azaltzen da zergatik bikoiztu den zifra hori garapen bidean dauden herrialdeetan, 20 urteren buruan.
‎Argi dago kontraesan aunitz sortzen dizkiela. Nafarroa Bizirik bezalako ekimenek agerian uzten dute behin eta berriro haiek aurretik ezartzen duten ustezko nafar banderan pixka bat igurtziz gero, berehala gualdo kolorea ateratzen dela erdian. Nafarroa Bizirik Eugenio Arraizaren ideia izan zen.
‎Ikurraren afera bakarra ez dela aipatu du, bide beretik, Ruizek, eta adibide batekin josi du argudiaketa. " Etxarri Aranatzen galdetuko bagenu ea espainiako bandera udaletxetik zintzilik nahi duten uste dut erantzuna argia litzatekeela, baina plantea daiteke bide hori egitea". Erretorikoki planteatu du galdera.
2017
‎Hau esanik, ikerketaren elementu zentrala hitanoa eta gazteak dira. Bertan, Eskoriatzako kasua edukiko da kontutan non, batetik, gazte batzuek zergatik egin duten hitanoranzko hurbilpena herri honetan nahi den aztertu, honi erantzun bat aurkitu nahiean eta, bestetik, gazteek hitanoarekiko zein ideologia duten uste, balio eta jarreranahi den azaleratu baita ere. Bi hauek dira aztertuko diren elementuak.
‎Quitoko shiriek, gure etsaiek, duten uste bera?
‎BPk ez dauka oharrik (erreferentzia aipamenetatik aparte). Ez da, ezelan ere, bere balioetan aipatzekoa, batez ere ondotxo dakigunean itzulpen bidean testuarekiko lizentziak (manipulazioak?) eta justifikazio eskasa duten ustezko itzulpenak gauzatzen direna hainbat bider. Irakurlea, gutxienez, jakinaren gainean ipini luke.
2018
‎Patriarkatuaren kontzepzio moderno batean emakumeei onartu zaien estatusak zer esanahi politiko duen ulertzeko, patriarkatu terminoa askatu egin behar da elkarri gainjartzen zaizkion eta elkar indartzen duten uste eta interpretazio patriarkal ugaritatik; horietako batzuek eragin bete betea dute aipatu berri dudan eztabaida horretan, Lockeren eta Filmerren artekoan. Uste horien artean, sendoena da patriarkatua ondo ulertzen dela literalki, hau da, aitaren aginte gisa edo aitazko eskubide gisa.
‎Europako batezbestekoa% 16,7 da, eta kalkuluen arabera, 70 urte inguru dira benetako berdintasuna lortzeko. 2 Lan eremuan mitoak haustea Oraindik ere, gizonen eta emakumeen arteko diskriminazioa sustatzen duten uste sendo asko daude errotuta. Besteak beste, uste da emakumeek lanaldi partzialean lan egiten dutela eta, horregatik, gizonek baino gutxiago jaso behar dutela.
2019
‎Eskerrik asko nire gurasoei beren maitasun ez beti perfektu baina ezinbestekoagatik, baldintza materialengatik eta nigan jarri duten uste on eta konfiantzagatik.
2020
‎Halaber, alde politikoaren eta udal teknikarien arteko lanaren lerrokatzeaz ere adierazpen bertsuak egin dituzte Alder_ 3 eta Alder_ 2 ko informatzaileek, baina lehenengoak ñabardura gehitu dio euskara teknikariek izan behar duten ustezko autonomiaren aferari:
‎Behin baino gehiagotan ikusi dugun bezala, mezu iraingarriak aldizkari edo bihotzeko programen bidez hedatzeak esan nahi du komunikabide horrek, adierazpen horien egilearekin batera, modu solidarioan erantzun behar duela delituaren ondoriozko erantzukizun zibilean. Eta alarma mezuak zabaltzea, hala nola, komunitatea arriskuan jartzen duten ustezko atentatuak edo ezbeharrak, segurtasun indarrak eta larrialdiak beste bati laguntzera mugiarazi behar direnak, desordena publikoen delitua izan daiteke. Hiru hilabete eta egun batetik urtebeterako espetxealdi zigorra edo 3 hilabetetik 18 hilabete arteko isuna ezarriko zaio.
‎Donostiako Zinemaldiak ohar baten bidez eman du jaialdi digitalaren berri. «Zinema jaialdien funtsezko osagaietako bat artista eta sortzaileek pertsonak batu eta lotura esanguratsuak sortzeko ahalmena duten ustea da; bada, orain, munduak gehien behar duen uneetako batean egingo dute. We Are One:
‎Non Frantziakoa? Non batak zein besteak izenpetu dituzten itun guztiak, giza eskubideen deklarazio unibertsalak, non ikur bat balitz bezala harro erakusten duten ustezko nagusitasun etikoa, non" onen" eta" gaiztoen" pelikula bat balitz bezala saldu nahi diguten errelato inposatzailea, non justizia, non bizikidetzaren bermatzaileak, non eratutako ordenaren zaintzaileak, non.... Aizue, tipo bat bahitu, torturatu, hil, desagerrarazi egin duzue, eta, hori guztia gutxi balitz bezala, familia berrogei urteko torturara kondenatu duzue, zer eta zuen estoldetako joko makabro baten uneko interesen eta gorabeheren arabera.
2021
‎Horrela, (e) nik daramaten perpausak ezetzaren esparruaren barruan daudela dirudi; eta (e) la dutenak, berriz, ez. Agerikoa da hori normalean (e) nik eskatzen duten uste izan, iritzi, iruditu, pentsatu eta horrelako predikatuak dituzten perpausetan. Horietan, ezetza mendeko aditzari dagokiola esan daiteke eta honen aurrean zuen kokagunetik igo dela adizki nagusiaren aurrera:
‎Haren arabera, Boliviara joandako jendarmeek entrenatzeko erabili zuten munizioa. «Boliviako Poliziaren aurkikuntzarekin, agerian geratuko litzateke jendarmeek aipatzen duten ustezko entrenamendurik ez zela izan, eta, benetan, armen eta munizioaren kontrabandoa estaltzen saiatu zirela, herrialde mugakide batean izandako estatu kolpea egonkortzeko asmoz», adierazi zuen Martin Soria Argentinako Justizia ministroak, Poliziak aurkitutakoaren berri izan eta gero.
‎Diagnostikoa odol lagin batean metanol maila neurtuz konfirmatzen da, baina ospitale gehientsuenetan ez dago metanola neurtzeko analisi teknikarik eskuragarri. Hala ere, sintoma bateragarriak, azidosi metabolikoa eta anion gap emaitza altua duten ustezko metanolintoxikazio kasuetan, beste datu analitiko baten neurketa erabil daiteke diagnostikoa lehenbailehen baieztatzeko: osmol gap (2 irudia).
2022
‎Gizontasunaren arau kulturalei buruzko galdeketa zabalak oraindik ekoizten diren arren, auziari heltzeko modu zorrotzagoa azaleratu da, emakumeen historiari buruzko tokiko ikerketen emankortasunari jarraiki. Idazki horietako batzuek sexu rolaren lengoaia erabiltzen jarraitzen dute, nahiz eta modu entretenigarrian erakusten duten uste baino askotarikoagoak eta zalantzazkoagoak direla espektatibak. Baina lan horien artean onenak haiek hartzen dituzten erakundeen arauetatik harago doazenak dira.
‎Itxuraz, bikote baten lehendabiziko haurrak bigarrena edo hirugarrena eduki  tzeak baino askoz gehiago aldatzen du bizitza. Hori diote, behintzat, jadanik zure aurretik bide hori egina dutenek, esperientzia duten ustezko adituak, beren iritzia bolo bolo ematen dutenak dogma moduan. Eta zuk, lehendabiziko haurra oraindik sabel barruan duzunez, isil isilik entzun, irribarre egin eta, gainera, eskerrak eman behar dizkiozun sentsazio astuna eztarritik behera irentsi behar.
‎Ezaguna da aldameneko segizioa. Era askotan irudikatu da eta, erabili ere, era askotan erabili da, gizakiek ekarri duten ustezko aurrerapena irrigarri uzteko.
‎Erantzuten diet gogoratu behar dutela nola jokatuko lukeen egoera arrunt batean familia arrunt batek edo, nahi badute, familia tradizional batek; zein paper beteko luketen aitak, amak eta arrebak beren seme eta nebaren izaera aldaketa bortitzaren aurrean. Ez ote duten uste
‎Itemen emaitzei beha, arras deigarria da adostasun mailarik handiena bildu duten bi usteak baitira. Zehazki, irakasleek sakon erroturik dute elebidunek hirugarren hizkuntza ikasteko erraztasun handiagoa duten ustea; hau da, elebitasuna egokiera positibo eta onuragarria dela hirugarren hizkuntza ikasteko garaian. Gainera, hori bakarrik ez, irakasleek uste sendoa dute eleaniztunek hizkuntzak errazago ikasten dituztela erraztasun kognitiboak dituztelako, iradokirik eleaniztunek hizkuntzak ikasteko duten iaiotasun hori kognizioari loturik egon daitekeela.
2023
‎gure jarduera guztiak datuetara itzuli behar ditugu enpresa askotan, kontratatu egiten gaituzten denbora probetxuz erabili dela neurtu dezaten. Datuak konplexutasuna sinplifikatuko duten ustea da nagusi, datuetan aditzera emaniko jarduerak hobeto ulertu eta errepikatzeko gai izango garela.
‎Horra zer gertatzen den, aurreikusgarria denez, norbaiten intimitatea istorio bihurtzen denean eta ahizpatasun esanguratsu bat eraikitzea anbizio pertsonal batetik datorrenean. Horretaz landara, funtsezkoa da gogora ekartzea kazetariok itxuratzen duten ustezko intimitate hori ez dela jakintzarekin nahasi behar. Addariok ez daki ez darieraz, ez paxtuneraz, eta, berak onartu zuenez, ez daki" askorik Afganistani buruz, Times eko artikuluez landara", bizikleta eliptikoaren gainean irakurriak denak ere.115 Zoepfek arabiera ikasi zuen, baina ez dakigu zenbateraino menderatzen duen.
‎Zigorra irabazi duzu", esan dio. Zigorrak, mehatxuak, konspirazioak itzalean, lan egiten ez duten ustezko langileak, kaleratzeak... Den dena ezaguna egiten zaio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia