Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Eta Rocío sustengatzen zuen koltxoiaren azpialdeari begira nengoela, ba, momentu horretan albo batera utzi zaitut, Bitakora laguna, eta orduan bere aurpegia azaldu da ni aurkitzen nintzen beheko literara so eginez. Ile motots beltzek (Guinnessaren edo farolik gabeko gauaren parekoa, horren beltza da Rocíoren ilea) jauzi bat egin dute nigana handik goitik begiratu didanean, eta begi irribarretsuz eraso dit. Egia esateko, arin ulertu dut begirada horren atzean itaunen bat zegoela, begi horiek gupidarik gabe ari baitzitzaizkidan galderaz fusilatzen.
2001
‎Logelara joan naiz eta, historia klinikoa irakurtzen hasi naizenean, bozgorailutik aireportuetakoa ematen duen bozez esan dute nire izena:
2002
‎Egia aitortu behar, ordea: orain ere katuok ez dute nirekin fidantza handirik, nik jana eman eta beti ongi egin arren.
‎–Unaik eta Olatzek ez dute nirekin jolastu nahi.
2003
‎–Hamabost urte egin ditut anonimotasunaren gordelekuan, izenik gabeen linboan, idaztea beste nekerik gabe eta ez da gutxi, zuk badakizu hori, baina zakur amorratuak bezala ari zaizkit hurbiltzen, aurki gainera oldartuko zaizkit; irakasle eta ikertzaile andana bat komisario bat buru dutela, ez dute nire arrastoak aurkitzea beste obsesiorik, bost axola zaie zer egin dudan, nire lanari etekina atera nahi diote, gure bizkar gizendu nahi dute, azken batean –esan eta norabiderik gabe bezala, galduta geratu omen zen, Monikak bere adierazpenetan dioenez.
‎Gristapokoak daude han. Kontabilitate liburu gisako batean apuntatu dute nire sarrera, eta sinatu egin behar izan dut. Ordu bata ipini dute sarrera ordua.
2004
‎Han datza bere bost metroz gorako luzean, etzanik. Sanadrian, Katabera, Zurkutz eta Sanjuanzarreko bideek ez dute nire akorduan auzolanik ezagutu. Etenak bai.
2005
‎–Ez ei dute nitaz ezer gura.
‎–Zer nahi dute nire astegunetako alkoholikoak eta barazki edaleak?
‎Lehenengo Ander hiltzen da, bere buruaz beste eginda edo bestela norbaitek eraila; ez dago beste aukerarik, eta ez bata ez bestea ez dira logikoegiak. Gero, lapur batzuk jatetxean lapurtzen ahalegintzen dira, ostikoka bidaltzen ditugu, eta handik ordu batzuetara bihotz bat josten dute nire etxeko atarian. Dena lotuta egon behar zuela pentsatu nuen, baina Ander zergatik hil zen jakin arte nuen beste guztia argitu.
2006
‎Guri begira zeuden mamu guztiak ez esnatzeko. Mamu horiek erruki didate eta begi zorrotzekin apuntatzen dute niri ahazten zaidan guztia. Gau hartan" txikitan telebista asko ikusten nuen" esanaz hasi zenuen.
2008
‎Zilar barrak eta armak, nik dakidala, Flintek lurperatu zituen tokian daude oraindik; eta bertan segi dute nigatik bada behintzat. Idiekin eta sokekin ere ez nindukete ostera uharte madarikatu hartara eramango; eta nire ametsik txarrenak uhinak itsasertz haren kontra burrunbadan sentitzen ditudanean izaten ditut, edota ohean asaldatuta altxatzen naizenean, Flint Kapitainaren ahots txorrotxa belarrietan garrasika dudala:
‎–Atzokoan Mouratarrek toreatu zuten, eta halako izarrek ez dute nire gisako sasimanagerrik behar. Lagundu zien forkado koadrilarekin, ostera, banabil harremanetan eta ikusiko da, agian probetxuzko zerbait aterako dut, ze itxura ona daukate mutilek.
‎Lau lerroko pentsamendu bat sakonegia izan daiteke. Azterketa bat egiten ari direnean, gisa horretako pentsamendurik etortzen bazaie, arren, pasadizoren bat, zertzeladaren bat tartekatzeko gomendatzen diet ikasleei, eta gehienek oso serio hartzen dute nire aholkua, esan zuen, eta luzaz begiratu zidan.
2009
‎Aldiro berdin egiten duzu. Makina bat gizonek desiratzen dute nire gorputza, beraien besoetan eduki nahi nindukete eta zuk atzera egiten duzu, mespretxuz mintzatu zen Catherine.
‎Ez dut uste ezer arrarorik esan dudanik. Bekarena ez da fantasia bat, benetan egin dute nigatik apustua, eta etorkizunean ere?
‎Umeak zazpi urte zituenean hasi ziren galderak. Ama galdetzen zuen, herriko umeek ez dute nirekin jolastu nahi, zergatik. Amak inbidia zela esaten zion, zorion handia izan du familia honek zazpi umerekin eta inbidia digute baina guk eskerrak eman behar ditugu, amen.
‎Azken sekuentzian batuko gara, ni ere haren argazki guztietan agertzen naizelako. Eta biok esango dugu, zeu zara!?, eta pelikula egiten dutenean Clooney jarriko dute nire lekuan.
‎Anbulantzia gure leihopetik igaro zenerako, argi laranjek ozen egiten zuten txorrotxio, birigarroak goizero gure baserri zaharreko gereziondotik egiten zuen bezala. Handik aurrera, anbulantziek birigarro kantuaren soinua dute nire memorian.
2010
‎Zer bilakatuko ote naiz? Zer egingo dute nirekin?
‎Nahiz eta apur bat kulunkan eta tantoka eraman, turbante koadrodun bati esker bere lekuan eusten diot garuna dei diezaiokedan odolbilduari; eta mendeku hitza oraino ez zaidanez ahaztu, bere funtzioa betetzen duela sinesten dut. Nik dakidala hamabi labankadak zulatzen dute nire bizkarra, nik dakidala, ezin izan baititut zenbatu; labankadok sorrarazten duten mina ordea ez da ezer, bularraldean zintzilikatzen zaidan geziak eragiten didan min zorrotzarekin konparatuz gero. Herdoiltzen hasia da gezia, eta gainera, ezin uxatu dezakedan papagai zuri beltz bat pausatzen zait berton.
‎–Nire zain ez, baina honezkero besteren bat hartu dute nire lekuan, eta gero igual kostatuko zait nire postua berreskuratzea.
‎Ukiezina. Tronpatuta ere ez dute nire izenik ahoskatzen, telefono zenbakirik markatzen. Aita amek haien seme alaben gainean nola, hala du munduak nire gaineko debekua jarrita:
‎Diplomatikoz inguratuta bizi naizela sentitzen dut, soilik ez daramatela gorbatarik, Pull and Bearreko arropak baizik, eta bi hizkuntza hitz egiten dituztela, erdizka gainera. Diplomatikoek protokoloa ezartzen dute ni ikusi orduko,, zer moduz txikia?,, erotu beharrean ibiliko zara?,, zenbat denbora du jada?,, txintxoa al da?,, lo egiten uzten al dizue?. Niri ez beste inori axola ez zaizkion erantzunak.
2011
‎Bakea egitera etorri direla pentsatu dut hasieran, gure artera sartu eta batzuk beltzagana eta besteak nigana etorriko zirela lasai egoteko eskatzera, hitz eginez edozein arazo konpon daitekeela zin egitera. Batzuek beltza xaxatzen dute nire aurka. Beste batzuek ni zirikatzen naute beltzaren aurka.
‎Badatoz erizaina eta bi zomorroi. Bunkerrera eramanen dute nire lagun poeta, eta gogor egiten baldin badie lo terapeutikoan murgilduko dute injekzio gozo bat emanda.? (80 or.)
‎–Oi, pez hasten diren hitzak! Xarma berezia dute niretzat. Entzun, entzun hitz hauen sentsualtasuna:
‎–Nik ez dakit zer esan. Suzko garrasi horiek kuzkurtu egiten dute nire izate osoa. Zenbat egun dira ja?
‎–Julenen aferetatik urruntzen ahalegintzen naiz, baina, antza denez, haiek ez dute nigandik aldendu nahi.
2012
‎Baina egunkariak arretaz irakurtzen ditudan arren, oro har, asko irakurtzen dut hemen nagoenetik?, ez dirudi Anderrek lerro bat gehiago idatzi duenik, ez ona ez txarra, hura gertatu zenetik; ez du ezer gehiago argitaratu behintzat, eta badira urteak. Nik, ordea, gustua hartu diot idaztearen kontu honi, eta laster kaleratuko dute nire lehenengo narrazio bilduma. Uste dut ipuin honekin berarekin emango diodala amaiera, gainera:
‎Ulergaitzak dira nire hitzak. Mindura irensten dute nire kaierek. Begi barrenean kristaltzen zaizkit lagun hilak.
‎Zer egiten dute ni bezalako jendeek
‎besteek ezta hori ere. Adiskideek, bihar bertan ahaztuko naute edo, are okerrago, jainkoak daki zer nolako faltsukeriak leporatuko dizkidaten; emakumeek, berriz, beste norbait besarkatzen duten bitartean, barre egingo dute nire lepotik, hildakoak maitale berria jeloskor jar ez dezan. Jainkoak gorde ditzala!
2013
‎Inongoa ez naizela esatea ez da erraza. Hitz horiek pisu handia dute nire barrenean. Eta badakit gehiengoak ulertuko ez lukeen esaldia dela hori.
‎Kotxea hartu ez bagenu; Mikelek beste herri hartako festak zirela esan ez balit; etxera joateko autobusa hartu banu. Hipotesiek betetzen dute nire paranoia, nire eromena, nire bizitza kondizionala eta nire balizko bizitzako puzzlea osatzen uzten ez didan egoera konstante hau. Esnatzen zarenean ez dizut galdetu nahi zer pentsatzen duzun, imajinatzen dizudan begirada zalantzakorrak betiko lurperatuko duelako egunero irribarre bat egitera bultzatzen nauen itxaropena.
‎Kasu egin diet halako batean. Guztiak datozkit zerbait eskatzera, guztiek nahi dute niregandik zerbait: lanpostuak, gomendioak, aholkuak, dirua, sexua?
‎lanpostuak, gomendioak, aholkuak, dirua, sexua? guzti guztiek dute nire beharra. Egun osoa nuke hor saloian nire zain daudenei kasu egiteko.
‎–Zalantza barik, benetan nahi dute Darcy andereñoa aukeratzea, arrapostu zion Janek?, baina, beharbada, zuk uste baino sentimendu hobeek gidatuta. Askoz ere lehenagotik ezagutzen dute ni baino; ez da zertan harritu maiteago badute. Baina, euren nahiak direnak direlarik, ez dut uste nebaren gogoari aurka egingo ziotenik.
‎–Ez eginbeharrak, ez ohoreak, ez esker onak ere, arrapostu zuen Elizabethek?, ez dute nigan inolako eskumenik kasu honetan. Ni Darcy jaunarekin ezkontzeak ez du gauza horiei lotutako printzipiorik zapalduko.
‎Eta auzia are tamalgarriagoa da, zeren, nire Charlotte maiteak jakinarazi didanez, bada arrazoirik pentsatzeko zure alabaren jokaera nabarmen hori barkaberatasun neurri oker batetik sortua dela, nahiz eta, aldi berean, eta zeure eta Bennet anderearen kontsolamendurako, jarria nagoen pentsatzera zure alaba, berez, natura gaiztokoa dela, bestela ez bailitzateke gai izango, hain gazte delarik, halako dongekeriarik egiteko. Edonolarik ere, neurri gabe zara errukarri, eta iritzi honetan bat egiten dute nirekin, ez bakarrik Collins andereak, baina baita Lady Catherinek eta bere alabak ere, zeini nik neuk kontatu diedan afera. Denak datoz bat nirekin endelegatzean alaba batek horrela behaztopa egiteak beste guztien zoria galduko duela, zeren, nor, Lady Catherinek berak hain etorkor dioenez, nor lotuko ote zaio halako familia bati.
2014
‎Adibidez. Bizi garen bezala hiltzen baldin bagara, sukaldean aurkituko dute nire gorpua. Labana esku batean, ireki nahi nuen janari prestatuaren kaxa gainplastifikatua bestean.
‎Pragan nago negoziotan, bi enpresaren ordezkari gisa. Amerikan ez dute nire berri.
2015
‎Enpresa pribatuak sortu dira, hiritarrak, nazionalak eta multinazionalak, udaberriko zizak legez. Krisia latza da, eta lizentziatu berriek modus vivendi duin bat aurkitu dute nire ofizioaren arrimura. Duina eta behin behinekoa, noski.
‎Orduan senarrak pentsatu zuen: «Hori esango dute nigatik ere»; horregatik hona etorri eta hartu zuen liburu haietako bat. Eta «Egia da» ondoriora helduz gero Charles Tansleyk esandakoari buruz, onartu egingo zuen Scotten kasuan.
‎Uso luma bat bezain arin. Dagoeneko denek ahantzia dute ni izan nintzela palmondoan barregarri gertatu zena. Atzo barregarri geratu nintzen, hutsaren hurrengoa sentiarazi ninduten; gaur, ostera, begirunez begiratu didate, niregandik onurarik espero balute bezala.
‎Eta perpaus horri eratxikitzen bazaio beste hau, honetan errepikatu baitut askotan, militar gaietan guztiz jakintsu diren espainol batzuek uste dutela delako Erreinua itzul baledi, horrek bidea zabal liezaiekeela Pirinio mendietako Espainiako beste erreinuetan sekulako desmasiei, hortik ateratzen dute nik erran dudala Errege Katolikoek ez dutela Nafarroaren itzultzerik, jakinagatik ez dutela berena. Alta bada, ez dut nik egundaino hitzik erran Nafarroaz, ez Erregeen artean eztabaidatzen diren beste erreinu batzuez; ez eta, kasu horietan, ordainketa zerbait egin behar den ala ez.
‎Letradunaren handiuste guztiak erantzi eta, apalik, seme galduaren biluztasun xumean, neure giza abenturaren berri eman diet, haiek izan zutenaren aldean hain bestelakoa! Hildakoen belarri zoliaz, serioski aditu dute nire bidaldi handiaren meditazio isila, base rriko sinpletsunean jaio eta hazitako mutiko hartatik, orain naizen honetaraino: gizon konplexu bat, arazoz eta angustiaz zamatua.
‎Berez, lehenago itzuli behar nintzen fakultatera, ekainaren 15az gero banuen-eta senda agiria, baina zenbait gorabehera ezusteko izan nituen, eta horiek atzeratu egin dute ni itzultzea.
‎Ni Genevan igo nintzen, eta haiek, berriz, Erroma Fiumicino-n. Oso berritsuak dira eta benetako poza hartu dute nirekin topo eginda. Nik, ordea, ez hainbeste.
‎–Xakean, anderea, ihardetsi nion ahots hari batez?. Hankarena dela eta, haurrek ez dute nirekin jolastu nahi.
‎Maila kultural sendoa dute, unibertsitatera joan ahal izan dira. Iraultzaileak dira lauak, eta Kuban geratu dira, baina ez dute nik bezala pentsatzen. Kasu batzuetan ni baino hobeak direlakoan nago.
‎Eta gozoena, samurrena, atzamarrarekin bekainak eta ezpainak laztantzen dizkiodanean. Bekainak fin finak ditu, pintore handien koadroetan azaltzen diren andre ederrenak bezalakoak, eta nik erpuruaz laztantzen dizkiot bekainak, fereka bigun bigunak egiten dizkiot, eta aldi berean bekain zoragarri horien laztana hartzen dute nire atzamarrek, eta samurtasun antzeko bat igartzen dut atzamarretatik gora, gorputz guztiko azalean zehar zirrara zabaltzen didana. Ezpainekin berdin gertatzen zait:
‎10 Ondo ezagutzen nautenek zera pentsatzen dute nitaz...
2016
‎Bizitza osoa ematen dute askok gauza bera jakitera iristeko, edo bizitza erdia, eta badira bizitza guztian konturatzen ez direnak ere. Baina, jakina, haiek ez dute nirea bezalako amona.
‎aita eta biok Debako hondartzara bidean goaz R6 gorrian, autoko bozgorailuek Hertzainak taldearen kaseteko abestiak zabaltzen dituzte ozenki, bolumen ezin altuagoan, eta kopilotuaren eserlekutik, birika betean abesten doan aitari begiratzen diot harro harro. Aitaren ahotsak eta Garirenak bat egiten dute niri zuzendurik dirudien leloa jaurtiz: «E, txo, gehiegi itxoiten duk».
‎Kuraia dute nire lagunek.
‎Apustu egingo nuke edozein zorabiatzeko moduko bitartekoa duela, 25 zentimetrokoa gutxienez, edo 27koa eguraldi beroarekin, esan diezaieket eta barre egingo nuke jarraian azken zertzelada horrekin, ez bainago seguru eguraldi beroarekin gizon baten sexua handitzen denik. Emaztearen lagunek badakite asmatzen ari naizela, baina eskertu egiten dute nire abegikortasuna eta umorea. Badakit ikertzen jarraituko dutela eta zerbait aurkitzen badute deituko didatela.
‎Gero atea itxi dute. Hala egiten dute ni entzuten egon naitekeela sumatzen duten bakoitzean. Sukaldetik nire gelara eta nire gelatik sukaldera joan etorri batzuk egin ditut, baina ez dut bi emakumeen arteko marmar urrun bat baizik entzuterik lortu.
2017
‎Aditzen ditut andreen kexak eta ilunabarreko aieneak; aditzen ditut negarrak eta garrasiak eta Jainkoaren aurpegia bestaldera jirata: Hil egin dute Jesus; hil egin dute Nire Semea!»
‎«Begira», esan zuen Jasonek. «Lapurreta egin dute nire etxean. Badakit nork egin duen eta badakit non dauden.
‎Nik nire dirua berreskuratzeko aukera on bat besterik ez dut nahi. Eta behin hori lortuz gero Beale Street guztia eta eroetxe guztia ekartzea dituzte hona eta haietako bik lo egitea dute nire ohean eta beste batek hartzea du nire tokia mahaian ere.
‎Orduan atxaparra sartu zen tartean. Argia itzali eta lotara jartzen nintzenarekin batera gelara sartzen hasten zen olatuetan pilatuz eta pilatuz azkenean nik arnaska hasi beharra izan arte handik airerik atera nahi banuen harik eta jaiki eta itsumustuan bidea bilatu beharra izaten nuen arte mutil koskorra nintzenean bezala eskuek ikusi egiten dute ukituz buruan forma emanez ikusi gabeko ateari Atea orain hutsa eskuek ikusten dute Nire sudurrak gasolina ikusten zuen, txalekoa mahai gainean, atea. Pasilloak ur bila abiatutako belaunaldi triste guztien oinik gabe segitzen zuen. eta hala ere begiak ikusi ezin dutela hortzak bezala estututa ez sinesgogorrak minik ezaz ere duda eginez orkatila belauna eskailera barandaren isuri luze ikusezina non pauso txar bat loz betetako iluntasunean Ama Aita Caddy Jason Maury atea ez daukat beldurrik bakarrik Ama Aita Caddy Jason Maury hainbeste urrunduz lo hartuta segituan hartuko dut lo baldin eta nik atea Atea atea Hutsik zeuden haiek ere, hoditeria, portzelana, horma lasai zikinduak, kontenplazio tronua.
‎Beno, nirekikoak egin dituzte ba. Azkeneko aldiz zupatu dute niretik. Begi bistakoa zen edozeinentzat, judutar baten hitzaz fidatzeko bezain txoroa ez den edozeinentzat, merkatua goraka ari zela etengabe, uholdea berriro delta madarikatu guztia hartzeko eta kotoi guztia lurretik erauzteko zorian zegoen-eta lehengo urtean bezalaxe.
‎Nola? Eskuak itsasten zaizkit gorputzean zehar, atxikitzen, eransten, eta ezin diet eutsi; maisuek esaten ziguten bezala saiatzen naiz, nire gogo likitsei hesi eta eustaile izango diren beste irudi batzuk paratzen, baina alferrik da, infernuko sugarrek are gehiago berotzen dute nire gorputza, eta Ama Birjina ez gogoratuta hobe, bestela bera ere lohituta utziko bainuke; eta, azkenik, izerdi patsetan, izarak banatuta, har gaiztoari etsi eta asaskaldia ematen diot neure gorputz maxkal gurari zikinak hartuari.
‎Nik ez dakit ama nahiz alaba ohartzen ote ziren nire jokaera hartaz, baina, emakumeen burubideak Jaungoikoak sortutako misterio eta ezkutuki ilunena baldin bazaizkit ere, baietz esango nuke, gutxien gutxienik gau ilunean haien gela parean bietakoren batekin ia ia estropozo egin nuen gau harez geroztik batak zein besteak antzeman didatela bitxi eta parte txarreko irrikaren bat darabildala. Ez dute hori sala lezakeen lekuz kanpoko ezer esaten, inongo keinu arrarorik egiten, baina batak zein besteak horrenbesteko xera eta jaiera jartzen dute niri dagozkidan gauza guztietan, halako maitasun eta are mainak ere egiten dizkidate, non nik ez baitakit dagoeneko zer pentsatu behar dudan ere, esaneko, langile, maratz eta zerbitzala izateak ere izan behar baitu, han edo hemen, muga bat, mugarri eta zedarri izango duen gehienezko maila, baina nork esango dit niri non den neurria, non den asea eta gainez egitea erakutsiko dituen ontzia?... ni, neure burua lanpetzen saiatzen naiz; herritar guztien etxeetan izana naiz, elkar ikusteko, elkar ezagutzeko eta ezertarako behar izanez gero lasai dei egin diezadatela esateko.
‎Horrek ez du esan nahi hitz guztiak nik idatziak direnik. Beste batzuek hobeto idazten dute nirea askotan.
‎Ez berritzea eta haien erabakia izan dela esatea. Hil egin dute nire pertsonaia. Gogoz egin dutela iruditzen zait.
‎Agian hurbilago zeudelako aitaren gurasoak. Horregatik, eta amona Donostian bizi zelako, presentzia handiagoa izan dute nire aititak eta amamak. Ezin dut ebitatu, baina, oroimina malenkoniaz bustitzea.
‎Jose Ignacio Hualde, Illinoisko Unibertsitateko irakaslea, eta Xabier Mendiguren, ELKAR etxeko editorea. Hainbat ohar eta zuzenketarekin aberastu dute nik atondutako zirriborroa.
‎Ikasten ari dira oraindik bi alabak. Zaharrenak esan izan du berak egon behar lukeela nire lekuan, errudun ere sentitzen dela 24 urterekin oraindik gurekin bizi delako, baina etxean babestu dute nire erabakia, eta ondo daramagu, edo ohitu edo egin gara. Eskerrak teknologiei ere.
2018
‎Istorio biblikoetan, ama subrogatua neskame bat da, zerbitzari bat, mendeko bat; eta emaztearen zerbitzaria da. Hortaz, halako istorioek, itxuraz, indartu egiten dute nire arrazoibidearen kontrako argudioa, zeren deskribatu dudan amatasun subrogatuaren kontratuan gizon batek erabiltzen baititu ama subrogatuaren zerbitzuak. Kontrako argudio horren arabera, ordea, Bibliako istorioek erakusten dute subrogazio kontratua ez dela ondo esplikatu, zerbitzua egiaz emakumeek erabiltzen dutela.
‎Jardunbide horri lotu natzaio, baiki, zenbait urtetan, eta, maiz, Kenton andereñoak arrats hartan atzeman zidan liburuaren gisakoak hautatzen ditut, ingeles egokian idatziak egoten direnez gero. Izan ere, elkarrizketa dotorez mukuru egoten diren heinean, balio praktiko handia dute niretzat. Liburu trinkoagoek, ikerlan akademikoek, esate baterako?, aurrerabide handiagoa eskaini arren, erabilera mugatuagoa dukete ohikoan dama jaunekin izaten dudan hartu emanean.
‎Saidiya Hartman, Lisa Lowe eta Dorinne Kondo ikertzaileek eragina izan dute nire lanean. Passing delakoaren («itxuratzea») inguruko gaur egungo ikerketa askok heldu diote gai honi.
‎Ikertu egiten dut apur bat, EIko jende berria etorri ote den. Arabiarra naizenez, ez dute nire susmorik, gauzak kontatzen dizkidate.
‎–Ez, baina trastorno horiek bat egiten dute nire azken urte honetako azterketekin.
‎Haiek bezala kumea babesteko mandamentua dut gainean, mandatu biologikoa eta desio kontzientea, eta orro egin behar badut, egingo dut, eta atzaparrak erabili behar baditut, ba hor konpon. Baina, aldi berean, zorigaiztoaren aurrean inpotentea naizela ere badakit, ez naiz inoiz hain inpotentea izan, ezer gutxirako balio dute nire atzaparrek, nire orroek, auto istripua heltzen bada, bahiketa heltzen bada, sutea heltzen bada, leuzemia heltzen bada, estreptokokoa heltzen bada. Inoiz baino galduago, inoiz baino ahulago.
2019
‎zer diren etiketak, e? Zer pentsatuko ote dute niri buruz. Aurreiritziz beteta gaude?
‎Zenbat eta ahaide gehiagori egin, hainbat hobea eta zehatzagoa estudioa. Dena den, medikuak txostenean begiratu du eta, emaitzak guri bidali ez arren, ikerketa mediko bat egin omen ziguten orain hamazazpi urte eta Bartzelonan ba omen dute nire DNA eta amarena gorderik, auskalo zer laborategitan, auskalo zertarako. Saiatuko da eskatzen eta horrekin moldatzen.
‎Lehen ez nekiena badakit orain, ordea. Zuk ez zenuen Ximena ezagutu, Gatzazuko andre jakintsua, Hodeiren laguna, handik onez irteten lagundu ziguna, baina berari entzundakoek bidea egin dute nire gogoan, lehen sentipen lanbrotsuak ziranak alkarri lotu eta zentzua egiten hasi dira. Harpe horretan bizi izan duguna izan da behar nuen azken puntada tapiz osoa ikusteko.
‎Nire senar ohiaren andregaia zen. Herriko batzuek uste dute ni izan naizela hiltzailea. Leireren ahotsak galdua zuen tonu atsegina.
2020
‎–Noizbait sistema aldatuko duen zerbait egingo dut. Guztiek gogoratuko dute nire izena?. Hori esan omen zuen.
‎argi uzten dute nik
‎Bizitzak hainbat hiritan bizitzeko parada eman dit, baita beste hainbat ezagutzeko beta ere. Etengabeko eraldaketan dauden agertoki hauek, garrantzia handia izan dute nire ibilbidean garai bateko ikasle gisa eta baita geroko irakasle eta idazle bezala ere. Barruko harrak eraman nau hainbeste eman didaten auzo eta kale hauek paperean jartzera.
2021
‎Gustu txarrekotzat jotzen dituzte gure arbasoek biltzen zituzten objektu sakratuak. Elkarrengandik bereizteko keinu handinahi hutsak zirela uste dute nire adineko gehienek. Horregatik, ez dute inoiz ezagutuko zer nolako plazera ekar dezakeen disko jogailu zahar bat eta disko bilduma bat berreskuratu eta etxera eroandakoan, atzamarren artean desegiten diren kartoizko zorroetatik atera, jogailuan jarri, biraka ikusi eta orratza ia hiru mendeko oihartzunak berritzen aditzeak.
‎Entzun zenuen bere garaian malkoen ordez harriak isurtzen zituen neskato yemendarraren kasua? Pisu handiegia dute nire begiek. Gauean lotarakoan harriak mugitu egiten diren irudipena dut.
‎Fidatu nirekin, bai baitakit zer den zuzena kasu honetan. Ez dute nire gaineko eskubiderik, laztana, inork ez du eskubiderik nire gain. Aske izan naiz nire bizimodua aukeratzeko, eta hau aukeratu dut.
‎Hamar urte ditut eta botaka ari naiz atzeko eserlekuan. Ikerrek eta Mirenek nazka aurpegia jartzen dute nire alboan. Aita haserre dago beti berdin gabiltzalako.
‎Ez da existitzen mundu zabalean. Pizzak banatu zituen bizikletaz, jarriko dute nire hilobian. Koldo Arroitajauregi Errazkin," pitxafria" bere lagunentzat.
‎Entzungo al dute egia hori, nik ezer esan gabe ere? Zenbatek jakingo dute, zenbatek nabarituko dute nire gorputzean gertatutako sarraskia, zenbatek ikusiko dituzte lurrean dautzan hilotzak, zenbat ohartuko dira hemen, haragi honetan gertatu den gerrateaz, gorputz honetan izan diren borroka ebakidura hilketa arma anputazio guztiez. Zenbatek nakusate naizen hau bezala, gudu zelai legez?
‎Ez dut behar. Hitz egin gabe desio dute nire gorputza. Nire gorputza ni balitz bezala.
‎Baita klasean egoteko tenorean ere. Irakasleen hitzek beste oihartzun bat izango dute niretzat.
‎Gris koloreko auto baten ondoan daude, zutik. Ikusi gaituztenean, une batez isildu egin dira, baina ez dute nik espero nuen erreakzioa izan. Litekeena da gure aurretik jende askok ihes egin izana haien muturren aurrean.
‎Beraz, erabakiz aldatu nuen, beti da zilegi erabakiz aldatzea, abokatu izatetik artista izatera ez da aldaketa txarra. Baina bai amak bai irakasleek oraindik uste dute nire kasuan bide egokiena ikasketa" serio" batzuk egitea dela. Izan ere, duela pare bat urtetaraino bikaineko ikaslea nintzen eta orain ere hizkuntzetan hala jarraitzen dut.
‎Amaren eskuak eta Aitaren etxea. Jada, izenburuek zerbait eragin dute nire sabelaldean eta oilo ipurdia igarri dut azalean. Hori bai dela hitzek indarra edukitzea.
‎Nire diruagatik! –aitortu zion neskak– Ni hil arte ezin dute nire dirua eskuratu.
2022
‎–Atarian, Berasarekin. Ez dute nirekin igo nahi izan. Can you believe it?
‎Emakume borrokalaria izatea gaizki ikusia dago, isilik egon behar dugu. Emakume askok baztertu naute, pentsatzen dute nirea ez dela ezer eurenarekin konparatuta. Interpelatu egiten ditut, arriskutsua naiz.
‎Bikotekidea eta biok egon gara presente, baina haurrek imana izan dute nirekin, onerako eta txarrerako. Nire bikotekidea gizon goxoa da, jostaria, denetik egiten ikusi izan dute, baina badago hor zerbait.
‎–Ez dute nire berri. Eta horrela jarrai dezatela.
‎Inondik inora ere ez, jauna. Nirekin batera bizi eta lan egin izan dute nirekin alderatuta hutsalak, ezdeusak eta are zitalak ziren pertsonak. Nik baino mila aldiz gutxiago saiatu izan dira lanean, enpeinu handirik jarri gabe, talenturik gabe eta fama lortzeko ahaleginik ere egin gabe, eta begira iezaiezu orain!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia