Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2015
‎Nire miseria itzartzen denean, ene Jainkoa, eta nire arrazoia itsutzen duenean, neure eskuz idazten dudan honetan ea aurkitzen dudan ikusteko. Izan ere, askotan hain ezerez eta ahul eta adoregabe ikusten dut neure burua, non galdetzen baitut zer izan zen zure mirabeaz, mundu honetako ekaitzen aurka borroka egiteko zure mesedeak jadanik jasoak zituelakoan zegoen hartaz. Ez, ene Jainkoa, ez; ez gehiago konfiantzarik nik neuretzat nahi izan dezakedan ezertan.
‎Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎Hau ez zen behin bakarrik gertatu,, diodanez? askotan baizik; uste dut neure buruaren aurkako haserre biziak hartzen ninduela, une hartan benetan gorroto nuela neure burua. Baina jarraian nitaz ulertzen dena da, ez dudala gorroto, eta beharrezkotzat jotzen dudanari ez diodala uko egiten.
‎Soka lepoan loturik duela ito zorian, arnasa hartzeko ahaleginetan, ari dena bezala da. Honela iruditzen zait lagunartea nahi izatea gure ahultasunagatik dela; oinazeak heriotza arriskuan jartzen gaituenez gero (eta hau, ziur, egiten duela; nik batzuetan ikusi dut neure burua arrisku honetan gaixotasun larri eta probekin, esan dudanez, eta uste dut esan nezakeela hau besteak bezain larria dela), horrela gorputzak eta arimak elkarrengandik ez banatzeko duten desira da arnasa hartzeko laguntza eskatzen duena eta, esanez, kexatuz eta distraituz, erremedioa bilatu bizi izateko espirituaren borondatearen eta arimaren alde gorenaren guztiz kontra, ez bailuke hon...
‎Hain bizimodu arriskutsuan bizi behar ote dugu? Hau idazten ari naizela, uste dut zure laguntzaz eta zure errukiagatik esan nezakeela San Paulok zioena, egokitasun harekin ez bada ere, honezkero ez naiz ni bizi, Zu, ene Kreatzailea, bizi zara nigan; izan ere, orain dela hainbat urte, nik dakidanez, zeure eskutik nauzu eta zure borondatearen aurka, gauzarik txikienean ere, ezer ez egiteko desira eta erabakiekin ikusten dut neure burua eta nolabait esperientziaz probatua urte hauetan gauza askotan, oharkabean Berorren Maiestateari irain ugari egingo nizkion arren. Eta iruditzen zait gainera, zure maitasunagatik egiteko aurrean izan dudan gauzarik ez dela izan erabaki sendoz egitera jarri ez naizenik, eta haietako batzuetan Zuk lagundu didazu helburua lortzen, eta ez dut nahi mundurik ezta harenik ezer, eta iruditzen zait ez didala pozik ematen Zugandik at den ezerk, eta gainerakoari gurutze astuna deritzot.
‎6 Noizbehinka norbaitekin harremana izateak zeharo nahigabetzen nau, negar handiak egiteraino, nire gogo bizia bakarrik egotea delako, eta batzuetan ez errezatu eta ez irakurri egiten ez badut ere, poztu egiten nau bakardadeak; eta batez ere senitarteko eta ahaideekin hitz egitea, astun egiten zait eta lekuz kanpo bezala ikusten dut neure burua, otoitzeko eta arimako gauzez hitz egiten dudanekin izan ezik, hauekin asaskatzen bainaiz eta pozten; baina batzuetan hauek ere gogaikarri gertatzen zaizkit eta ez nituzke ikusi nahi, bakarrik egongo naizen tokira joan baizik, baina hau gutxitan; batez ere neure kontzientziako gauzei buruz kontsultatzen ditudan haiek beti kontsolatzen naute.
‎20 Lehenago izaten nituen jakin minei dagokienez, hobeki ikusten dut neure burua, baina ez guztiz ongi, honetan ez baitut uste beti hilduratua nagoenik, batzuetan bai baina.
‎Eta horrela, esperientziaz dakit, ez erortzeko benetako erremedioa gurutzeari heltzea dela eta bertan jarri zenarengan konfiantza izatea. Egiazko adiskide aurkitzen dut Bera, eta Jainkoa falta ez bazait, nire aurka jar daitekeen mundu osoari aurre egiteko erako nagusitasunaz ikusten dut neure burua.
‎8 Fedeko gauzetan, nire ustez, askoz ere sendoago ikusten dut neure burua. Uste dut luterotar guztien aurka ni neu bakarrik jarriko nintzatekeela haiei beren okerra ikusarazteko.
‎Beraz, argi ikusten dut errebelazio eta liluramendu hauetatik datozkidala irabazi hauek, nik ez baitut hor inolako parterik eta ez baitut ohol batek baino gehiago egiten haiek izateko. Honek ziurtatu egiten nau eta lasaiago egonarazten; Jainkoaren besoetan uzten dut neure burua, eta neure desirez fidatzen naiz, hauek, egiaz, badakit Beragatik hiltzea eta atseden guztia galtzea direla, eta datorrena datorrela.
‎2 Eta, hitzarmen honetarako, gertatu ohi denez, gauza batzuk tratatu beharra balego, nik diot, Aita Jeneralak eta Aita Paulo Hernándezekhonetaz arduratzeko mesedea egin nahi balidate, une honetatik behartzen dut neure burua berauek erabaki dezaten guztia betetzera; eta, arduratu nahi ez balute, hauek izendatzen dutenaren esanera jartzen naiz, ni herri horretara joatea Jaunak nahi duen bitartean, negozio horretaz arduratuko denik falta ez dadin.
‎1 Jesus izan bedi beroriekin, amen. Nik osasun eskasaz ikusten dut neure burua, eta ona izango banu ere, ez da bidezko hain laster amaitzen den bizitzan ziurtasunik izatea, eta horregatik, ongi deritzat, Frantziskok profesa egitea Jainkoak nahi badu, egin behar diren gauzen kontaketa hau idazteari.
‎Egin beza Haren Maiestateak ahal duenez. Alboko minaren ondoren, harekin ikusi dut neure burua; ez dakit zenbat iraungo duen.
‎Berorrek dio aita Anbrosiok ekarri zuena bidali zidala, eskatzen zuen horretarako dauden arrazoiak uler nitzan; eta berorrek hain arrazoi onak emanik eta adierazi nahi duena agertzen hain ongi jakinik, nire arrazoiak indar gutxi izango dute. Eta horrela, ez dut neure burua babestuko arrazoien bidez, auzia kontrara dutenek bezala, oihuka baizik, eta berorri gogoraraziz behartuago dagoela umezurtzak eta txikiak diren alaben alde egitera, kapilauen alde egitera baino. Azken batean guztia da berorrena eta hain berorrena, eta are gehiago monasterioa eta bertan daudenak, eta ez, berorrek dioen bezala, albait lasterren amaitzeko gogoaz eta halako espiriturik gabe doazen haietako batzuk.
‎Pena dut neure borondatea hurragotik agertzeko lekuan ez izateaz. Frantziska Ramírez anderearen otoitzen mende jartzen dut neure burua. Honezkero sukarrik gabe nago, Jainkoari eskerrak.
‎4 Biziki sentitzen dut berori hemen ez izatea, eta bakarrik ikusten dut neure burua. Erreal batzuk ditut, komentukotik ogia baino besterik ez baitut jaten; ahalegindu bedi erreal batzuk niri bidaltzen.
‎Esan biezaio? era batera edo bestera saiatuko naiz irten dadin, baina ezin dut neure burua horretara jarri, eta mende egotea ez da borondatez gertatzen, Jainkoaren borondatea egiten dela ulertuz baizik, esan diodanez.
‎Gure Amak ez du aipatzen nire gauzarik; ni oso bakarrik sumatzen dut neure burua berorren agurgarritasuna gabe eta nahi baino gehiago sentitzen dut; berorren aitatasunak otoitz egin biezaio nire alde Jaunari, premia handia baitut. Haren Maiestateak gorde diezagula berorren aitatasuna eta ekar diezagula laster honantz, desira dugunez, amen.
‎Nik diotsot berorri, hemen erosotasun handia dagoela niretzat, aspaldiko urteetatik hona nahi izan dudan bezalakoa; izan ere, berezkoa bakarrik egon arren, kontsolatu ohi zuena gabe egon arren, arima atseginez dago; eta kontua da ez dagoela Teresa Jesusenaren oroipenik, munduan izango ez balitz baino gehiago. Eta horrek dakar ni ez ahalegintzea hemendik joaten, agintzen ez badidate; izan ere, batzuetan atsekabez ikusi dut neure burua hainbeste zentzugabekeria entzunez: han santa bat nintzela zioten; oinik eta bururik gabekoa izan.
‎berehala igarotzen denez gero eta ohikoa ez denez gero, ez dela ongi ulertzen zer den. Inbidia handia diot arimei on egiten dielako, eta pena hartzen dut neure burua hemen ikusiz jan eta lo besterik egiten ez dudala, eta gure anaia fraide hauetaz hitz egin, beti dagoelako okasioa, paper horretan ikusiko duenez, ahizpa Katalinari esan baitiot gertatzen denaz idazteko ni ez nekatzearren, berandu delako eta arratsalde honetan Daza maisuaren sermoia dugulako, oso ona izan ere. Domingotarrek mesede handia egiten digute, astero haietako birek egiten baitute predikua eta Jesusen Lagundiko batek.
‎Izan ere, zentzugabeko gauza iruditu zitzaidan, hara joatea beraiengandik irten bazen ere, eta ez joatea eta mojak hala uztea, hainbeste sufritu ondoren, oso gaizki iruditu arren. Hala ere ez dut neure burua zurituko, inora ez doala ikusi arren, eta uste dut Jaunak bilatuko duela bideren bat arima hauen erremediorako. Benetan erruki ditut oso nahigabeturik daudelako, idazkitxo hauetan ikusiko duenez.
‎3 Adiguri handiz tratatzen dut neure burua ahal dudanean eta haserretu egin naiz bidali didanaz; izan ere, nahiago nuke berorrek jan dezan, gauza gozoak ez baitatozkit ongi, honetatik jan dudan eta jango dudan arren; baina ez beza egin hurrengoan, biziki haserretuko bainaiz; ez da nahiko nik berorri inolako esku erakutsirik ez egitea?
‎5 Ez nago ohi baino gaizkiago, alderantziz, egun hauetan osasunez hobeki ikusten dut neure burua. Ongi doakigu etxe berrian; oso ona izango da amaitzen baldin bada, eta orain dagoen bezala ere bizitzeko ongi dago.
‎Jainkoak jaso dezala eta egin dezala argi, hemendik aurrera hobeki asma dadin. Baina zer egiten dut neure burua zuritzen. Txarrena da, esan dudanaren aldetik oso tentatua nagoela.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Gaur, Sortzez Garbiaren bezperan, gutunak ekartzen dizkit mandazainak eta presa handia ematen erantzuteko; horregatik barkatu dit, ene alaba, hain labur idatzi izana; ez nuke nahi inola ere berorrekin hain laburra izatea, berorrekiko nire borondatea oso luzea baita; izan ere, biziki maite dut, eta orain behartua ikusten dut neure burua, gure aitak bera ongi zaintzen asko saiatzen direla esaten baitit; horregatik maitasun handiagoa hartu diot eta oso pozik nago hain arreta handia jartzen delako; bada, nik uste dut ez dela izango beste inor, ez orain ez beste inoiz, hain laguntza handia eman diezagukeenik. Izan ere, Jainkoak hasiera hauetarako aukeratu duenez gero eta hasiera hauek egunero gertatzen ez direnez gero, ez dela izango haren antzeko besterik.
‎Zu nigana bazatoz, beraz, zer dela-eta zure zerbitzuan irmo jardungo ez ote dudan zalantza? Hemendik aurrera, Jauna, ahaztu egin nahi dut neure buruaz eta Zu zertan zerbitza zaitzakedan begiratu soilik eta ez dut neure borondaterik izan nahi, zurea baizik. Baina nire nahi izatea ez da ahaltsua; Zu zara ahaltsua, ene Jainkoa.
‎Eta, honela, nik uko egiten diet, eta berariaz hitzematen dut uko egitea? eta ez zaizkizue eskatuko inola ere nire aldetik ezta beste inoren aldetik ere, bestela beste bi halako eta kosta dena zuei itzultzera behartzen dut neure burua, eta horrela gorde, bete, mantendu eta finkotzat hartzera, zuzenbidearen arabera. Eta neure burua eta ondasunak, direnak direla, ezartzen ditut berme, eta ahalmena ematen diet erresuma hauetako zuzenbide eta epaile guztiei, eta haietako bakoitzari, eta haien mende jartzen naiz, uko eginez neure eskubide, eskumen, bizileku eta si convenerit, de jurisdictione omnium judicum legearen pribilegioari; betearaz bezate zorroztasun osoz eta zuzenbidearen premiaz, eta honela epailearen behin betiko epaia balitz bezala, eskua duenak epaituriko gauza bezala, gora jotzerik, erregurik, ez beste erremediorik ez dela.
‎2 Eta, hitzarmen honetarako, gertatu ohi denez, gauza batzuk tratatu beharra balego, nik diot, aita jeneralak eta aita Paulo Hernándezekhonetaz arduratzeko mesedea egin nahi balidate, une honetatik behartzen dut neure burua berauek erabaki dezaten guztia betetzera; eta, arduratu nahi ez balute, hauek izendatzen dutenaren esanera jartzen naiz, ni herri horretara joatea Jaunak nahi duen bitartean, negozio horretaz arduratuko denik falta ez dadin.
‎Barka diezadala zure Semeak, inork ez baitit bidegabekeriarik egin, eta, beraz, ez dut zure izenean barkatu beharrik izan, nire barkatzeko gogoa, Jauna, kontuan hartzen ez baduzu behintzat; izan ere, uste dut edozein gauza barkatuko nukeela nik Zuk niri barka diezadazun, edota baldintzarik gabe zure borondatea betetzearren. Baina ez dakit zer egingo nukeen, ordua etorrita, errurik gabe kondenatuko banindute; baina une honetan hain errudun ikusten dut neure burua zure begietan, non guztiak labur geratzen baitira; ni nolakoa naizen, Zuk dakizun bezala, ez dakitenek, irain egiten didatela usteko dute. –Pasarte eder hau bigarren idazketatik kentzea zentsoreetako batengatik gertatu zen, Escorialeko eskuizkribuan osorik ezabatu eta ertzean hau idatzi baitzuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia