Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2015
‎Nire miseria itzartzen denean, ene Jainkoa, eta nire arrazoia itsutzen duenean, neure eskuz idazten dudan honetan ea aurkitzen dudan ikusteko. Izan ere, askotan hain ezerez eta ahul eta adoregabe ikusten dut neure burua, non galdetzen baitut zer izan zen zure mirabeaz, mundu honetako ekaitzen aurka borroka egiteko zure mesedeak jadanik jasoak zituelakoan zegoen hartaz. Ez, ene Jainkoa, ez; ez gehiago konfiantzarik nik neuretzat nahi izan dezakedan ezertan.
‎Eta ez dakizuela kosta hori horrela dela ulertzea, batzuetan zuongan ikusi dudanez esan dizuedanean, eta hau santa handia izan nendila nahi zenuketelako da, eta zuzen zaudete: nik ere horixe nahi nuke; baina zer egin behar dut neure erruz soil soilik galdu badut! Ez naiz kexatuko Jainkoaz, zuen gurariak bete daitezen, Hark hainbat laguntza eman ez izanaz; ezin dudala esan hau malko eta nahasmen handirik gabe, niri irakats liezadaketenei idazten ni neu ari naizela ikusirik.
‎Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎Eta, horrela, nik, hau ulertu nuen?, edota. Jaunak esan zidan? berariaz diodanean, kezka handia ematen dit silaba bakar bat eransteak nahiz kentzeak; horrela, behin edo behin guztia gogoan ez dudanean, nirea balitz bezala esanda doa; gauza batzuk, izan ere, hala izango direlako; ona dena ez dut neure gauzatzat hartzen, badakidalako ez dela halakorik nigan, nik merezi izan gabe Jaunak eman didana baizik;, nik neuk esana, deritzot goi argiz emana ez denari.
‎Hau ez zen behin bakarrik gertatu,, diodanez? askotan baizik; uste dut neure buruaren aurkako haserre biziak hartzen ninduela, une hartan benetan gorroto nuela neure burua. Baina jarraian nitaz ulertzen dena da, ez dudala gorroto, eta beharrezkotzat jotzen dudanari ez diodala uko egiten.
‎Baina Jaunak niri mesede hau egiteko eta egia hau agertzeko presa harturik, laster batean kendu zitzaidan neure irudipena zelako zalantza, eta harrezkero argi argi ikusten dut neure inozokeria; izan ere, hain gauza ederra irudikatu nahian urte luzeetan jardungo banu ere, nuke irudikatu ezta ez nuke jakingo nola irudikatu, irudimenak hemen landu dezakeena baino goragokoa delako, baita zuritasun eta distira bera ere.
‎1 Orain berriro etorri nahi dut neure bizitzara, utzi nuen lekura, egin behar nuen baino etenaldi luzeagoa egin baitut?, etortzekoa dena hobeki uler dadin. Liburu berria da hemendik aurrera, hau da, beste bizitza bat.
‎Soka lepoan loturik duela ito zorian, arnasa hartzeko ahaleginetan, ari dena bezala da. Honela iruditzen zait lagunartea nahi izatea gure ahultasunagatik dela; oinazeak heriotza arriskuan jartzen gaituenez gero (eta hau, ziur, egiten duela; nik batzuetan ikusi dut neure burua arrisku honetan gaixotasun larri eta probekin, esan dudanez, eta uste dut esan nezakeela hau besteak bezain larria dela), horrela gorputzak eta arimak elkarrengandik ez banatzeko duten desira da arnasa hartzeko laguntza eskatzen duena eta, esanez, kexatuz eta distraituz, erremedioa bilatu bizi izateko espirituaren borondatearen eta arimaren alde gorenaren guztiz kontra, ez bailuke hon...
‎Aurrerantzean esango dudanaz ez diot baimenik ematen. Ezta ez dut nahi, norbaiti erakuts baliote, zein pertsonari gertatu zitzaion eta nork idatzi zuen esaterik ere; horregatik ez dut neure izenik jartzen ezta beste inorenik ere, baizik eta guztia albait egokien idatziko dut ezagut ez nazaten, eta horrela eskatzen dut Jainkoaren maitasunagatik. Aski dira hain pertsona jakintsu eta serioak gauza onen bat baimentzeko, Jaunak halakorik esateko grazia emango balit; hala bada, Harenaizango da eta ez nirea; izan ere, nik, letrarik eta bizitza onik gabe eta ezletradunek ez beste inork eskolatua izan gabe (idazteko agindua eman didatenek baitakite soilik idazten dudala, eta une honetan ez daude hemen) eta ia denbora lapurtzen, eta iruten aritzeko eragozpen zaidalako penaz, etxe txiro batean nagoelako eta egiteko askorekin?
‎1 Hainbeste azpimarratu dut neure bizitzako garai hau; ez, ordea, arrazoirik gabe. Argi ikusten dut inori ez zaiola atsegin izango hain gauza kaskarra ikustea.
‎Hau argi ikusi dut neugan, eta ez dut ikusten, ene Egilea, zergatik mundu guztia ez den heltzen Zugana adiskidetasun berezi honen bidez: gaiztoak, zure izaerakoak ez direnak, on bihur ditzazun, besterik ezean Zu egunero bi orduz beraiekin izan zaitezela ontzat ematearekin, beraiek Zurekin egon ez arren, nik egiten nuenez, arduren mila itzulbirekin eta munduko pentsamenduekin baizik.
‎Hain bizimodu arriskutsuan bizi behar ote dugu? Hau idazten ari naizela, uste dut zure laguntzaz eta zure errukiagatik esan nezakeela San Paulok zioena, egokitasun harekin ez bada ere, honezkero ez naiz ni bizi, Zu, ene Kreatzailea, bizi zara nigan; izan ere, orain dela hainbat urte, nik dakidanez, zeure eskutik nauzu eta zure borondatearen aurka, gauzarik txikienean ere, ezer ez egiteko desira eta erabakiekin ikusten dut neure burua eta nolabait esperientziaz probatua urte hauetan gauza askotan, oharkabean Berorren Maiestateari irain ugari egingo nizkion arren. Eta iruditzen zait gainera, zure maitasunagatik egiteko aurrean izan dudan gauzarik ez dela izan erabaki sendoz egitera jarri ez naizenik, eta haietako batzuetan Zuk lagundu didazu helburua lortzen, eta ez dut nahi mundurik ezta harenik ezer, eta iruditzen zait ez didala pozik ematen Zugandik at den ezerk, eta gainerakoari gurutze astuna deritzot.
‎Jainkoari eskatzea, eta berariazko otoitza egiten nuen horretarako? pertsonaren bati nigan zerbait ona iruditzen bazitzaion, Haren Maiestateak ager diezazkiola nire bekatuak, ikus zezan nire inolako merezimendurik gabe egiten zizkidala mesedeak; desira hau beti izan dut neure bihotzekoa. Neure aitor entzuleak esan zidan ez egiteko eskari hori.
‎–Orain berriro etorri nahi dut neure bizitzara, utzi nuen lekura, egin behar nuen baino etenaldi luzeagoa egin baitut?, etortzekoa dena hobeki uler dadin. Liburu berria da hemendik aurrera, hau da, beste bizitza bat?.
‎10 Horretarako, lehenik neure aitor entzulearekin hitz egin nahi nuen; Velázquez Doktorea zen, kalonjea eta Toledoko katedraduna, gizon oso jakintsu eta bertutetsua, orain Osmako gotzaina dena; izan ere, beti izan dut neure iritziaz soilik ezer ez egiteko ohitura, horrelako pertsonen iritziaz baizik. Hark gutunak ikusi eta arazoaz jabeturik, esan zidan ez ezesteko eta era onean erantzuteko; izan ere, Jainkoak hainbat gogo batera etxe batean biltzen dituenean, bere zerbitzurako nahi dituela esan nahi duela.
‎19 Nik aitortzen dut neure kaskartasun eta ahultasunak sarri eraman nautela beldur eta zalantzak izatera; baina ez naiz gogoratzen Jaunak moja oinutsaren abitua eman zidanetik, baita urte batzuk lehenagotik ere, bere erruki hutsez, tentaldi hauek gainditzeko mesedea egin ez didanik eta beraren zerbitzu handiagorako dela ikusten nuenera itsu itsuan jotzeko mesedea egin ez didanik, gauzarik zailena bazen ere.... Argi ikusten dut gutxi zela nik neure aldetik egiten nuena, baina Jainkoak ez duela nahi erabaki hau baino besterik, guztia bere aldetik egiteko.
‎Eta seinaletzat eraztun eder bat eman zidan, harribitxi batez amatista erara, baina hemengoaz oso bestelakoa zen distira zuenaz, eta hatzean ezarri zidan. Hau idazten dut neure lotsarirako, Jainkoaren ontasuna ikusiz eta neure bizitza kaskarra, infernuetan egotea merezi bainuen. Baina, ai ene ahizpak!, gomenda nazazue Jainkoari eta izan zaitezte san Joseren maitaleak, ahal handia baitu.
‎Hasieran esan nuen hiru Pertsonen presentzia hau oso ohikoa izan dut neure ariman gaur arte, eta san Pauloren Oroipen eguna da gaur?, eta ni beti Jesu Kristo soilik gogoan izatera egina nengoenez gero, hiru Pertsonak ikusteko nolabaiteko oztopoa nuela zirudien, Jainkoa bakarra zela konturatzen banaiz ere, eta ni horretaz pentsatzen nengoela, esan dit gaur Jaunak: oker nenbilela arimako gauzak gorputzekoak balira bezala irudikatzean; kontura nendila oso desberdinak zirela, eta arima gai zela biziki gozatzeko.
‎6 Noizbehinka norbaitekin harremana izateak zeharo nahigabetzen nau, negar handiak egiteraino, nire gogo bizia bakarrik egotea delako, eta batzuetan ez errezatu eta ez irakurri egiten ez badut ere, poztu egiten nau bakardadeak; eta batez ere senitarteko eta ahaideekin hitz egitea, astun egiten zait eta lekuz kanpo bezala ikusten dut neure burua, otoitzeko eta arimako gauzez hitz egiten dudanekin izan ezik, hauekin asaskatzen bainaiz eta pozten; baina batzuetan hauek ere gogaikarri gertatzen zaizkit eta ez nituzke ikusi nahi, bakarrik egongo naizen tokira joan baizik, baina hau gutxitan; batez ere neure kontzientziako gauzei buruz kontsultatzen ditudan haiek beti kontsolatzen naute.
‎20 Lehenago izaten nituen jakin minei dagokienez, hobeki ikusten dut neure burua, baina ez guztiz ongi, honetan ez baitut uste beti hilduratua nagoenik, batzuetan bai baina.
‎5 Nitaz marmar eginez esaten diren gauzei dagokienez, asko baitira eta nire aurkakoak, honetan ere hobekuntza sumatu dut neure baitan; ez dirudi ia eraginik egiten didanik ergel bati baino gehiago, eta uste dut zenbait kasutan, ia beti, zuzen dabiltzala. Hain gutxi sentiturik, Jainkoari eskaini behar diodanik ere ez zait iruditzen; nire arimak asko irabazten duelako esperientzia dudanez gero, alderantziz da, on egiten didatela uste dut, eta horrela haienganako etsaitasunik ez zait geratzen handik lehenengoz Jauna hartzera joatean; entzun eta berehala, pixka bat kontrara egiten zait, baina ez ezinegon eta nahasmenaz; alderantziz, beste batzuk ikusirik erruki hartzen diet, eta neure baitan barre egiten dut; bada, bizitza honetako irain guztiak hain garrantzi gutxikoak izanik, ez zaie jaramonik egin behar; izan ere, ametsetan ari naizela iruditzen zait, eta itzartzean guztia dela ezereza konturatzen naiz.
‎Eta horrela, esperientziaz dakit, ez erortzeko benetako erremedioa gurutzeari heltzea dela eta bertan jarri zenarengan konfiantza izatea. Egiazko adiskide aurkitzen dut Bera, eta Jainkoa falta ez bazait, nire aurka jar daitekeen mundu osoari aurre egiteko erako nagusitasunaz ikusten dut neure burua.
‎8 Fedeko gauzetan, nire ustez, askoz ere sendoago ikusten dut neure burua. Uste dut luterotar guztien aurka ni neu bakarrik jarriko nintzatekeela haiei beren okerra ikusarazteko.
‎Beraz, argi ikusten dut errebelazio eta liluramendu hauetatik datozkidala irabazi hauek, nik ez baitut hor inolako parterik eta ez baitut ohol batek baino gehiago egiten haiek izateko. Honek ziurtatu egiten nau eta lasaiago egonarazten; Jainkoaren besoetan uzten dut neure burua, eta neure desirez fidatzen naiz, hauek, egiaz, badakit Beragatik hiltzea eta atseden guztia galtzea direla, eta datorrena datorrela.
‎7 Dukesa andereari behin eta berriro muin egiten diot eskuetan, ene Beatriz andereari, eta baita kondesa andereari eta Leonor andereari ere. Idatz biezat berorren gorentasunak (hau da, agindu beza berorren gorentasunak) nik egitea nahi duena; berorren kontzientziaren agindura utzirik, ziurtatu egiten dut neurea, eta ez dut uste gutxi egiten dudanik honetan, gure etxeetako batean ere ez baitago horren akats nabarmena duen mojarik eta nik ezergatik ere ez bainuke hartuko. Uste dut besteentzat etengabeko penitentzia litzatekeela, beti oso elkarturik ibiliz eta elkar maite maite dutenez gero, haren erruki izango lirateke beti.
‎2 Eta, hitzarmen honetarako, gertatu ohi denez, gauza batzuk tratatu beharra balego, nik diot, Aita Jeneralak eta Aita Paulo Hernándezekhonetaz arduratzeko mesedea egin nahi balidate, une honetatik behartzen dut neure burua berauek erabaki dezaten guztia betetzera; eta, arduratu nahi ez balute, hauek izendatzen dutenaren esanera jartzen naiz, ni herri horretara joatea Jaunak nahi duen bitartean, negozio horretaz arduratuko denik falta ez dadin.
‎1 Jesus izan bedi beroriekin, amen. Nik osasun eskasaz ikusten dut neure burua, eta ona izango banu ere, ez da bidezko hain laster amaitzen den bizitzan ziurtasunik izatea, eta horregatik, ongi deritzat, Frantziskok profesa egitea Jainkoak nahi badu, egin behar diren gauzen kontaketa hau idazteari.
‎Egin beza Haren Maiestateak ahal duenez. Alboko minaren ondoren, harekin ikusi dut neure burua; ez dakit zenbat iraungo duen.
‎Berorrek dio aita Anbrosiok ekarri zuena bidali zidala, eskatzen zuen horretarako dauden arrazoiak uler nitzan; eta berorrek hain arrazoi onak emanik eta adierazi nahi duena agertzen hain ongi jakinik, nire arrazoiak indar gutxi izango dute. Eta horrela, ez dut neure burua babestuko arrazoien bidez, auzia kontrara dutenek bezala, oihuka baizik, eta berorri gogoraraziz behartuago dagoela umezurtzak eta txikiak diren alaben alde egitera, kapilauen alde egitera baino. Azken batean guztia da berorrena eta hain berorrena, eta are gehiago monasterioa eta bertan daudenak, eta ez, berorrek dioen bezala, albait lasterren amaitzeko gogoaz eta halako espiriturik gabe doazen haietako batzuk.
‎Azken batean, berorrek segurtasun handiagorako hoberena deritzanetik eta nik berorri zerbitza diezaiokedanetik ez naiz irtengo. Pena dut neure borondatea hurragotik agertzeko lekuan ez izateaz. Frantziska RamĂ­rez anderearen otoitzen mende jartzen dut neure burua.
‎Pena dut neure borondatea hurragotik agertzeko lekuan ez izateaz. Frantziska RamĂ­rez anderearen otoitzen mende jartzen dut neure burua. Honezkero sukarrik gabe nago, Jainkoari eskerrak.
‎4 Biziki sentitzen dut berori hemen ez izatea, eta bakarrik ikusten dut neure burua. Erreal batzuk ditut, komentukotik ogia baino besterik ez baitut jaten; ahalegindu bedi erreal batzuk niri bidaltzen.
‎Esan biezaio? era batera edo bestera saiatuko naiz irten dadin, baina ezin dut neure burua horretara jarri, eta mende egotea ez da borondatez gertatzen, Jainkoaren borondatea egiten dela ulertuz baizik, esan diodanez.
‎16 Luzatze honetatik igarriko du zein gogo handia nuen berorri idazteko. Hau inguru honetako ama prioreei egindakoa baino lau bider luzeagoa da, eta gutxitan idazten dut neure letraz. Benetan poztu naiz aita prioreak ogasunean jarri duen ordena egokiaz.
‎Gure Amak ez du aipatzen nire gauzarik; ni oso bakarrik sumatzen dut neure burua berorren agurgarritasuna gabe eta nahi baino gehiago sentitzen dut; berorren aitatasunak otoitz egin biezaio nire alde Jaunari, premia handia baitut. Haren Maiestateak gorde diezagula berorren aitatasuna eta ekar diezagula laster honantz, desira dugunez, amen.
‎Nik diotsot berorri, hemen erosotasun handia dagoela niretzat, aspaldiko urteetatik hona nahi izan dudan bezalakoa; izan ere, berezkoa bakarrik egon arren, kontsolatu ohi zuena gabe egon arren, arima atseginez dago; eta kontua da ez dagoela Teresa Jesusenaren oroipenik, munduan izango ez balitz baino gehiago. Eta horrek dakar ni ez ahalegintzea hemendik joaten, agintzen ez badidate; izan ere, batzuetan atsekabez ikusi dut neure burua hainbeste zentzugabekeria entzunez: han santa bat nintzela zioten; oinik eta bururik gabekoa izan.
‎berehala igarotzen denez gero eta ohikoa ez denez gero, ez dela ongi ulertzen zer den. Inbidia handia diot arimei on egiten dielako, eta pena hartzen dut neure burua hemen ikusiz jan eta lo besterik egiten ez dudala, eta gure anaia fraide hauetaz hitz egin, beti dagoelako okasioa, paper horretan ikusiko duenez, ahizpa Katalinari esan baitiot gertatzen denaz idazteko ni ez nekatzearren, berandu delako eta arratsalde honetan Daza maisuaren sermoia dugulako, oso ona izan ere. Domingotarrek mesede handia egiten digute, astero haietako birek egiten baitute predikua eta Jesusen Lagundiko batek.
‎Izan ere, zentzugabeko gauza iruditu zitzaidan, hara joatea beraiengandik irten bazen ere, eta ez joatea eta mojak hala uztea, hainbeste sufritu ondoren, oso gaizki iruditu arren. Hala ere ez dut neure burua zurituko, inora ez doala ikusi arren, eta uste dut Jaunak bilatuko duela bideren bat arima hauen erremediorako. Benetan erruki ditut oso nahigabeturik daudelako, idazkitxo hauetan ikusiko duenez.
‎Liburuarekin berorren gorentasunak egin didan mesede handia ez dut jakingo nola goraipatu. Muin egiten diot behin eta berriro eskuetan, eta beteko dut neure hitza, berorren gorentasunak agintzen duenez. Dena dela, berorren gorentasunak nahi balu (ez baitakit segurtasunez joango den hain urruti), nik neuk edukiko nuke berorren gorentasuna Albara itzuli arte.
‎Gaur eman didate gutun bat, Burgosko hiriak han fundazioa egin dezadan baimena emana duela esaten didatena (artzapezpikuarena lehendik bainuen), eta uste dut hara joango naizela fundatzera Madrilera baino lehenago. Sentitzen dut neure ahizpa ikusi gabe joatea, handik Madrilera joatea gerta daitekeelako.
‎Jainkoaren erruki handia izan da hain lagun ona eta hain denbora motzean aurkitzea, bihurria izaten goiz hasita sufrimenduak izango baikenituen. Honetan konturatzen naiz zein maite dudan; izan ere, Jainkoaren aurkako bekatuagatik min handia eman behar lidakeena izan arren, neskatxo hau berorren antz antzekoa izanik, ezin dut neugana ekarri eta maitatu gabe utzi. Hain txikia izateko, harritzekoa da pazientzian zein antz handia duen Teresarena.
‎Gure Jaunak ordain dezala berorrek izan duen ardura. Nik berorrek agintzen duena egingo dut neure otoitz urri hauetan, eta era berean eskatzen diot, gogoan izan nazala berorrenetan, eta egin diezadala Duke jaun txit gorenari hau esateko mesedea: Jainkoak hala nahi badu, astelehenean irtengo naizela.
‎3 Adiguri handiz tratatzen dut neure burua ahal dudanean eta haserretu egin naiz bidali didanaz; izan ere, nahiago nuke berorrek jan dezan, gauza gozoak ez baitatozkit ongi, honetatik jan dudan eta jango dudan arren; baina ez beza egin hurrengoan, biziki haserretuko bainaiz; ez da nahiko nik berorri inolako esku erakutsirik ez egitea?
‎3 Alde batetik, gogo biziaz itxaroten dut berorren etorrera, orain dela egun batzuetatik honantz ezertan pozik izan ez duenaren antzera; bestetik, gogor egiten zait berorrek hain bide luzeari ekitea, horretarako beharrik ez duenean; izan ere, berorren osasuna maiteago dut neure atsegina baino. Gure aita bisitariari idazten diot honetaz eta beraren etorreraz berorrekin.
‎5 Ez nago ohi baino gaizkiago, alderantziz, egun hauetan osasunez hobeki ikusten dut neure burua. Ongi doakigu etxe berrian; oso ona izango da amaitzen baldin bada, eta orain dagoen bezala ere bizitzeko ongi dago.
‎15 Hemen ez da ulertu inoiz ezta ulertuko ere, kontzilioak eta Motu proprioak prelatuei ahalmena kentzerik Ordenaren onerako diren gauzetara mojak bidaltzeko, asko izan baitaitezke. Ez dut neugatik esaten, honezkero ni ez bainaiz ezertarako (eta ez etxe batean egon soilik, bake eta sosegua hain ongi baitatozkit; berorren jauntasunari poz ematen diodala jakingo banu, pozik egongo nintzateke bizi osoan kartzelan ere), berorren jauntasunak iraganekoaz eskrupulurik izan ez dezan baizik. Izan ere, patenteak nituen arren, sekula ez nintzen joaten inora fundazioak egitera (argi baitago bestela ez nuela joaterik), prelatuaren idatzizko agindu edo baimenik gabe, eta horrela eman zidan aita frai Anjelek Beas eta Caravacarako, eta aita Graciánek hona etortzeko (orain duen mandatu bera baitzuen orduan nuntzioaren partetik, kontua da ez zuela baliatzen), aita frai Anjelek aginduei kontra eginez etorri nintzela eta eskumikatua nengoela esan badu ere.
‎Jainkoak jaso dezala eta egin dezala argi, hemendik aurrera hobeki asma dadin. Baina zer egiten dut neure burua zuritzen. Txarrena da, esan dudanaren aldetik oso tentatua nagoela.
‎9 MalagĂłngo ama priorearen konpainia ona izango dut neurekin; baina nahigabe handia ematen dit haren gaixotasun hain esperantza gabeak, hobekuntza handia izan badu ere, hobeki jan eta jaikitzen baita; hala ere, sukarra kentzen ez zaionez gero, ez zaio kasu handirik egin behar horri, medikuak dioenez. Jainkoak dena ahal du eta egin diezaguke mesede hau; eska biezaio bihotzez.
‎2 Nik nolabait ordaindu nahi nuke bidaltzen didana; azken batean maitasun seinalea da. Eta ez dut neure bizian ikusi detaile kontuan lurralde hau baino murritzagorik. Hortik zetorrenez gero, oraindik murritzago egiten zait hau.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Gaur, Sortzez Garbiaren bezperan, gutunak ekartzen dizkit mandazainak eta presa handia ematen erantzuteko; horregatik barkatu dit, ene alaba, hain labur idatzi izana; ez nuke nahi inola ere berorrekin hain laburra izatea, berorrekiko nire borondatea oso luzea baita; izan ere, biziki maite dut, eta orain behartua ikusten dut neure burua, gure aitak bera ongi zaintzen asko saiatzen direla esaten baitit; horregatik maitasun handiagoa hartu diot eta oso pozik nago hain arreta handia jartzen delako; bada, nik uste dut ez dela izango beste inor, ez orain ez beste inoiz, hain laguntza handia eman diezagukeenik. Izan ere, Jainkoak hasiera hauetarako aukeratu duenez gero eta hasiera hauek egunero gertatzen ez direnez gero, ez dela izango haren antzeko besterik.
‎Zu nigana bazatoz, beraz, zer dela-eta zure zerbitzuan irmo jardungo ez ote dudan zalantza? Hemendik aurrera, Jauna, ahaztu egin nahi dut neure buruaz eta Zu zertan zerbitza zaitzakedan begiratu soilik eta ez dut neure borondaterik izan nahi, zurea baizik. Baina nire nahi izatea ez da ahaltsua; Zu zara ahaltsua, ene Jainkoa.
‎Zu nigana bazatoz, beraz, zer dela-eta zure zerbitzuan irmo jardungo ez ote dudan zalantza? Hemendik aurrera, Jauna, ahaztu egin nahi dut neure buruaz eta Zu zertan zerbitza zaitzakedan begiratu soilik eta ez dut neure borondaterik izan nahi, zurea baizik. Baina nire nahi izatea ez da ahaltsua; Zu zara ahaltsua, ene Jainkoa.
‎Eta, honela, nik uko egiten diet, eta berariaz hitzematen dut uko egitea? eta ez zaizkizue eskatuko inola ere nire aldetik ezta beste inoren aldetik ere, bestela beste bi halako eta kosta dena zuei itzultzera behartzen dut neure burua, eta horrela gorde, bete, mantendu eta finkotzat hartzera, zuzenbidearen arabera. Eta neure burua eta ondasunak, direnak direla, ezartzen ditut berme, eta ahalmena ematen diet erresuma hauetako zuzenbide eta epaile guztiei, eta haietako bakoitzari, eta haien mende jartzen naiz, uko eginez neure eskubide, eskumen, bizileku eta si convenerit, de jurisdictione omnium judicum legearen pribilegioari; betearaz bezate zorroztasun osoz eta zuzenbidearen premiaz, eta honela epailearen behin betiko epaia balitz bezala, eskua duenak epaituriko gauza bezala, gora jotzerik, erregurik, ez beste erremediorik ez dela.
‎2 Eta, hitzarmen honetarako, gertatu ohi denez, gauza batzuk tratatu beharra balego, nik diot, aita jeneralak eta aita Paulo Hernándezekhonetaz arduratzeko mesedea egin nahi balidate, une honetatik behartzen dut neure burua berauek erabaki dezaten guztia betetzera; eta, arduratu nahi ez balute, hauek izendatzen dutenaren esanera jartzen naiz, ni herri horretara joatea Jaunak nahi duen bitartean, negozio horretaz arduratuko denik falta ez dadin.
‎Hura dut neure lokarri,
‎Barka diezadala zure Semeak, inork ez baitit bidegabekeriarik egin, eta, beraz, ez dut zure izenean barkatu beharrik izan, nire barkatzeko gogoa, Jauna, kontuan hartzen ez baduzu behintzat; izan ere, uste dut edozein gauza barkatuko nukeela nik Zuk niri barka diezadazun, edota baldintzarik gabe zure borondatea betetzearren. Baina ez dakit zer egingo nukeen, ordua etorrita, errurik gabe kondenatuko banindute; baina une honetan hain errudun ikusten dut neure burua zure begietan, non guztiak labur geratzen baitira; ni nolakoa naizen, Zuk dakizun bezala, ez dakitenek, irain egiten didatela usteko dute. –Pasarte eder hau bigarren idazketatik kentzea zentsoreetako batengatik gertatu zen, Escorialeko eskuizkribuan osorik ezabatu eta ertzean hau idatzi baitzuen:
‎Ez dakit zergatik harritzen garen; gauza hauek esaten entzuten dudanean: , hark gaizki ordaindu zidan?,, beste honek ez nau maite?, barre egiten dut neure baitan; zer ordaindu behar dizu edota zer maitatu behar du zugan. Honetan ikusiko da zer den mundua, zeuen maitasunak berak emango baitizue berehala zigorra; horrek desegiten zaituzte, biziki sentitzen duelako bihotzak umeen antzeko jolasean murgildua eduki izana.
‎Hau dela uste dut nik ongi pentsaturik egiten den bekatua, norbaitek hau esango balio bezala: . Jauna, atsegin ez bazaizu ere, egin egingo dut hau; badakusat ikusten zaudela, eta badakit ez duzula nahi eta ulertzen dut; hala ere, nahiago dut neure gurari eta grina asetzea zure nahia egitea baino?. Eta honelakoan, errua denik eta txikiena bada ere, gauza txikirik dagoenik ez dut uste, handia, oso handia baizik.
‎Bai, ene Errege, egunen batean izango da justizia eta ezagutuko dira guztiak. Ez dut neugatik esaten, munduak honezkero ezagutzen duelako nire kaskarkeria eta pozten naiz, gainera, hori agerikoa izateaz; garai honetan gogo bertutetsu eta kementsuak, emakumeenak badira ere, ez direla gutxietsi behar uste dudalako diot hau.
‎11 Zerbait esan nahi dut neure pentsamendua argiago agertzeko. Behingoz Jainkoaren aurrez aurre eta kartzela honetatik aske bere burua ikusteko gogo biziak ematen dio, san Paulori eman zionez:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia