Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 176

2008
‎Beraz, bakarrik galdera horri ezezko erantzuna eman genioke xedapen horrek jasotzen dituen arauen aplikazioaren aurrean. 1992ko uztailaren 23ko Tratatu Orokorraren 18 artikuluan jasotzen den aldeen esanbidezko borondateak aditzera ematen duenez , helburuak bateragarriak diren heinean akordio guztiak indarrean mantentzea zela dirudi, baina edozein kasutan bateragarritasun edo bateraezintasun hori azaleratzeak Vienako Hitzarmenaren 30 artikuluko 3 paragrafoaren aplikazioak eskatzen duen lan bera galdatzen du: xedapen ezberdinen terminoak interpretatzea
‎Xedapen horren interpretaziorako beste elementu bat izan daiteke Latinoamerikako beste zenbait estaturekin sinatutako instrumentuetan jasotako antzeko xedapenen arteko konparaketa. Ildo horretatik, Espainiako Erreinuaren eta Kolonbiaren artean 1992ko urriaren 29an sinatutako Kooperazio eta Adiskidetasun Tratatu Orokorrak bere 12 artikuluan jasotzen duenez :
‎Ezinbestekoa suertatzen den lehenengo aipamen bat auzitegiak berak egiten duen lehengo baieztapenari lotuta doa. Sententziaren Bigarren Oinarri Juridikoan onartzen duenez , azken urte hauetan Uruguaiko herritarren egoera juridikoaren inguruko gatazka honen abiapuntua Auzitegi Goren honen sententzia batean aurki daiteke. Bere momentuan auzitegi honen 2002ko urriaren 10eko sententziaren bitartez, 1870eko Tratatua antzekoak ziren beste zenbait estatutako (bereziki Txileko eta Peruko) Tratatuetako terminoetatik ez zen batere aldentzen eta, horrela izanda, bertan agertzen zen espainiar legediari egiten zitzaion igorpena zenbait eskubide jasotzeko orduan ez zela titulartasunari lotu behar, baizik eta eskubide horien egikaritza moduari.
‎Ez al da erreferentziaren sinesmenean izendatzea izendatzeak dakarren ilusio performatiboaren ordez jartzen? Dirudienez, izendatzen duguna, izena duenez , munduko egoera, bat, dela,, zerbait iraunkorra?
‎Erregeak eta ministroak alboratu eta hurrengo maiatzean Urruñan aurkituko dugu Goienetxe, laurehun bat laborariren artean94 Eskualdunak zehazten duenez , «Urrugnako herriko etchean, bezperak ondoan, egina izan da bilkura eder bat». Lehendabizi Donibaneko alkatea mintzatu da euskaraz eta gonbidatu ditu laborariak elkarren laguntzera eta bat egitera.
‎Gure inguruko sektore anitzetan, ehunka erakundeetako eskarmentuak, jarduerak eta eguneroko lanak erakusten du kalitateak erro indartsuak bota dituela enpresen kudeaketan (ikus, gaiari buruz Heras et al., 2008a). Egia esan, kontzeptu horrek hainbesteko eragina izan duenez jarduera sektore batzuetan, kudeaketa edo zuzendaritza terminoekin nahastu dute. Hori gertatu da, adibidez, alor sozio-sanitarioan:
‎129). Vargas-ek lan horretan aipatzen duenez , batailoi askok, ideologia desberdinekoak, osaketa bikoitza zuten. «núcleo de voluntarios y movilizados».
‎Hilabete geroago, Legutio eta Urrunagako bide zaharrean afusilatu eta bertan lurperatu zituzten 15 gudariren gorpuak atera eta Legutioko kanposantura eraman zituzten. Hurrengo urteetan horrelako ekintzek garrantzia galdu zuten, eta EAJko kide garrantzitsua izan zen Jose Maria Otxoa de Txintxertuk aitortu duenez , EAJak ez du ezer egin gudarien eta Francok preso hartutako euskaldunen alde 1976tik aurrera66.EAEko kideak izan dira Legutioko erasoaldiaren oroimena ondoen gorde dutenak, Albertiako gailurrean jarritako oroitgarria urtero uztailaren hasieran bisitatuz. «Atzoko eta gaurko gudariak» omentzeko erabiltzen du Ezker Abertzaleak ekintza hori.
‎Batetik, Gasteizko errepublikazaleek Bizkaira ihes egiteko eta, bestetik, lurralde honetako matxinatuen aldekoek eskualde lasaiagora heltzeko. Nafarreteko apaizak, Txomin Jakakortaxarenak, kontatzen duenez , ugari izan ziren toki hauek aukeratu zituztenak aldaketarako eta berak batzuei zein besteei laguntzen zien. Trafiko hori geldiarazteko, matxinatuek herririk herri ibiliko ziren patruilak eratu zituzten.
‎Nolanahi ere, badirudi jasangarritasuna gehiago lotzen dela energiaren erabilerarekin lurzoruaren okupazioarekin baino. Eta ildo horretan dago, hain zuzen ere, energia kontsumoa mugatzen duten egitasmo berritzaileetan jarritako arreta, etorkizuneko etxe berdeen proiektuan izan nahi den parte hartzeak ere aditzera ematen duenez .
2009
‎Slobinek bere ikerketetan erakutsi duenez (2005), mugimenduzko ekintzak ingelesetik gaztelaniara itzultzean hainbat estrategia erabili ohi dituzte itzultzaileek Moduari eta Bideari buruzko informazioa antolatzeko. Sarrionandiak ingelesetik euskarara aldaturiko testuan ere aurkitu ditugu estrategia horiek.
‎Lehen esan dugun bezala, gaztelaniak ez du Bideari buruzko informazioa satelite hizkuntzek bezain xehe ematen, eta beraz askotan erabiliko ditu P1 eta P2 estrategiak. Euskarak, berriz, Bideari buruzko informazioa emateko ingelesaren antzera jokatzen duenez , sarri erabiliko du P3 estrategia.
‎Aditz hizkuntzetan, aldiz, Moduak ez du hainbesteko garrantzirik, eta Moduzko aditzak askoz ere urriagoak dira. Hori dela eta, eta Slobinen ikerketak argi erakusten duenez , ingelesetik aditz hizkuntzetara egindako itzulpenetan Moduzko aditz askoz ere gutxiago ageri da jatorrizko testuan baino: 26 Moduzko aditz desberdin jatorrizkoan eta 17,2 batez beste aditz hizkuntzetara egindako itzulpenetan.
‎Euskaraz Bidea adierazten duten aditzak hainbeste izatearen arrazoia, Ibarretxe Antuñanok (Prentsan: 12) iradokitzen duenez , euskarak aditzak sortzeko dituen modu ugarietan datza. Modu horiei esker, mugimenduzko ekintza bat modu askotara deskriba daiteke euskaraz:
‎4A grafikoak erakusten duenez , zuzendari kategorietan diharduten langileek urte gehiago irauten dute irratian eta telebistan, sarean eta prentsan baino. 3A grafikoko datuen arabera, irratiko eta telebistako zuzendarien soldatak dira altuenak.
‎4A grafikoaren arabera, irratiaren ostean, sareko hedabideetako langileak dira antzinatasun handiena dutenak (7 urte). 3A grafikoak erakusten duenez , ordea, sareko langileen batez besteko soldatak (18.908?) onenen artean badaude ere, eguneroko prentsakoen soldatak (19.776?) hobeak lirateke.
‎Gure bizitzetan informazioak eta ezagutzak rol berezia jokatzen dute, baita azpiegitura politikei dagokienez ere. Gure galdeketak berresten duenez , ez dago korrelazio bat ezagutza mailaren eta posizioaren artean: ezagutza hobe batek ez digu aldekotasuna ziurtatzen.
‎eta errefortzu positiboa konbinatuz. Ikerketak baieztatu duenez , askoz ere efektiboagoak dira teknika ezberdinak konbinatzen dituzten programak dimentsio bakarrekoak baino (Ayres, 1997). Lazarus (2004) eta Dwyer ek (2000), adibidez, programa konbinatuak erabiltzea gomendatu dute, betiere, egoera eta pertsona bakoitzaren beharrizanei programa horietako elementu konkretuak egokituz.
‎(4) Objektu horien gain dagoen oinarrizko eskubidearen arabera, objektu batzuk jabetza pribatuan egongo dira, eta besteak jabetza edo jabari publikoan, Foru Berriak agintzen duenez :
2010
‎helduak bere burua il itzuli du eta gazteak suizidatu mailegua erabili du. Baina ez dugu pentsatu behar batak bestea ulertuko ez duenik, helduak erdarazkoa ezagutzen duenez suizidatu ulertuko du (baita erabili ere, ziurrenik) eta gazteak, nahiz eta beharbada inoiz ez erabili, bere burua il ondo adituko du. Berdin mantekill (helduak) eta gurin (gazteak) hitzekin edota, Ataunen, zapatu (h.) eta larunbat (g.) aldaerekin edo iual tzait (h.) eta iual dit (g.) esaten dutenean.
‎Hori alderik unibertsalena bada ere, horrekin batera janzkera kulturalaren beregaintasuna irudikatu da berariazko sen eta mamiaren garraiatzaile agerikoa denez. Berezkotasun horrek bere ezaugarrietan erakusten duenez , kultura era dinamikoa, eraldatzailea eta balio eraberrituen sortzailea da, norberaren balio oinarrietatik birsortzen eta birsortzen ari denean. Berezko era horren onarpenean komunitatea bere autoirudikapenen balioztapena egitera datorrenean, estilo propioz, Geetz ek (1973) ethos a izendatu zuenaren erro metaforikoa dakusagu, hots, jarrera kultural eta estilo baten berri ematen digunean, berariazkotasun horrek deskribatzen du marko eszenikoaren estetika kulturala eraginkortasun sinbolikoaren eremuan.
‎Esan liteke oinarrizko konfigurazio horrek ondasun kulturala pitzarazten duela kolektibo horren batura indarrean adierazle. Egun, «bertsoak, espiralak dabil dibujatzen, herriz herri oinarritik zabaltzen eta luzatzen» eta estetika espiral horrek (non loturak egiteko aukera aurki litekeen) eragiten duen dinamika ez dago hutsean sortua, intentzio bide baten ondoriozkoa duenez , hizkuntza muinetik datorkio berebiziko indar sortzailea izateko abagunea. Estetika berritzaile horrek, belodromoko iragan hurbileko biribiltasuna elikagai, sortzaile eraberritzaile izateko irudimena memoriaren bidetik eratortzen duenez, memoria eta iragana, fikzioaren prozesu sortzailearekin elikatzen ditu, iragana eta oraina biziberritzeko prozesua hezurmamitu eta iruditegi kolektiboa biziberritu eta eguneratzeko.
‎Egun, «bertsoak, espiralak dabil dibujatzen, herriz herri oinarritik zabaltzen eta luzatzen» eta estetika espiral horrek (non loturak egiteko aukera aurki litekeen) eragiten duen dinamika ez dago hutsean sortua, intentzio bide baten ondoriozkoa duenez, hizkuntza muinetik datorkio berebiziko indar sortzailea izateko abagunea. Estetika berritzaile horrek, belodromoko iragan hurbileko biribiltasuna elikagai, sortzaile eraberritzaile izateko irudimena memoriaren bidetik eratortzen duenez , memoria eta iragana, fikzioaren prozesu sortzailearekin elikatzen ditu, iragana eta oraina biziberritzeko prozesua hezurmamitu eta iruditegi kolektiboa biziberritu eta eguneratzeko. Estetika horrek mundu ikuskera eta ideia filosofikoak islatzen dituzten adierazleak baitaratzen ditu, hots, «zentzugintza» ekoitzi egiten du, egun, sortzen eta birsortzen ari denean, ibilbide kulturalaren adierazi eta mami baten garraiatzaile ageria dela nabarmenduz.
‎Horrela, komunitateak egin duen onarpenean, txapelduna, maila bateko kapital sinbolikoaren jabetza bereganatzen duen adierazlea da; jabetza kapital horrek belanauldi transmisio bidez legatako ondasun kulturala «objektibizatu» eta ezagutza kulturalaren garraiatzaile agerikoa komunitatearen begietan biziarazten du, adierazpen artistikoak eta ezagutza kulturalak bat egiten duten gurutze bidean. Eremu sinboliko horren eraginean, txapeldunaren transmisioaren belaunaldi aldaketak komunikazio estilo bat ezarri ohi du, txapeldunak ordezkatzen duen gainkargaren iraungarritasuna, komunitatearen iruditegian balio irabaziaren balioespena berresten duenez ; izan ere, sinesgarritasuna, talde lana, egokitasuna, eragingaitasuna eta jarrera sortzailea, guztiak baitaratzen baititu; jarrera estetikoaren eta erro kulturalen uztarduran legitimazio ondare bat biltzera datorren adierazlea kapital sinbolikoaren metatzaile agerikoa eta gardena da, komunitatearen iruditegia eguneratu eta berrindartzeko eragile adierazlea.
‎Halaber, bizi izandakoa, memoria kolektiboa eguneratzera datorren gertaera soziala da, tradizio baten iturritik berridazten ari delarik. Hortaz, memoriak, prozedura antzekoekin harremanetan jartzea eragiten duenez , mekanismo irudikatzaileak pitzaraz ditzake (irudikapen kontzeptuala). Irudikapen horren sorreran ebokazio metaforikoaren poetika oroimenak eragin dezakeen mekanismo sinbolikoa da.
‎Hautatzen den ekimen moduan, ekimen performatiboaren ezaugarritzea ez da nolanahikoa, aurrez ondo pentsatuta behar duena baino, duen eraginkortasunean arrakastatsua izan dadin. Norabideari dagokionez, sortu nahi den eraginean eraginkortasuna bilatzen duenez , komunikazio prozeduraren sormenezko baldintzak oso garrantzitsuak izango ditu, helburua bete eta ebokazio bidea urratuko bada.
‎Beraz, ebokazio/ gogoramenaren poetikak memoriara ekarritako edukietan berebiziko garrantzia du bizi izandako emozioen eraginak ahalbidetzen duenez esparru hori, mekanismo sinbolikoaren eragiketa multzoen prozedura suspertuz. Sutura eraginean afektibitatea eta memoria indar biltzaileak direnez, norbanakoa eta taldea loturan jarriz oraina eta iragana harremanetan jar litezke koletiboaren zauriminen sendagarri, batura bat irudikatu eta gertakari kolektiboen antolaketan eraginez.
‎5 Irudikatzen den izate hori, iraupen txikien segida gisa ulertua, sorbide baten bilgune gisakoa azaleratzen da. Ondorioz, narratiba kultural baten izendatzailea, izanak izenarekin loturan jartzen duen lotunea plazaratzen baitu, sorbide horri jarraitutasuna emanez, denboran iraunarazi egiten duenez
‎Dan Sperber ek (1978) dioskunez, ezagutza sinbolikoa, memoriaren ezagutza da. Dispositibo sinbolikoak13 ezagutzaren eraikuntzan eta memoriaren osaera berrelikaduran parte hartzen duenez , komunikazio prozesu sozialaren lehen mailako eragile izatera darama. Ezagutza sinbolikoa, beraz, errepresentazioan eraikitzen diren kontzeptuen araberakoa da, ondorioz, eraikuntza/ deseraikuntza prozesua artikulatzeko ardatza.
‎Errepresentazioaren eszenifikazioak eragin sinboliko nabarmena du komunitatea eraberritzeko duen ahalmenean, Turner ek (1988) adierazten duenez ; halaber, unearen izaera liminalak izaera sozial iragankorra izatera darama. Izaera liminal horrek edozein giza jardueratan garatu ohi den atxikimendua dakar, eta horrekin batera sublimazio idealizazio joera bat ere bai.
‎«Bilgune» (Augé, 1992) horretan sortzen den «elkarrekin egoteko» (Maffessoli, 1990) joera elkartasuna eta batura harremanaren loteslea da, gizabanakoa, giza taldearen partaidea dela erakutsi eta sentiaraztera datorrenean, banakoak taldekide izateko nahia eta inplikazioa aske bizi dituenean, partaidetza molde bat elikatu eta berrelikatuz. Hari ildo horretan, espazio soziokultural horren «zentzua», bere berezkoa, bere baitakoa da, balioa bere baitan duenez , memoria kulturalaren sokan tradizioa eraiki eta partadaidetza molde bat sorrarazteko duen esangura sinbolikoaren eraginean; eta duen gaitasun performatiboan eraikitze prozesua nabarmentzen du nortasun iturri, esan ekinak ezaugarritzen baitu, perfomancean12 oinarritutako identitateaz ari garela esatera gatozenean. Praktika kulturalaren lurralde sinboliko hori, iraupena eta jarraipena irudikatzeko giltzarri bat izanda, jakin beharrekoa da amaiera muturrean edozein nortasun irudizkoa ere badela, giza taldeak sortutako irudikapen sinbolikoa.
‎Diskurtso nazionalaren erretorikan oso presente dago etnia berezia estatuaz janzteko egon diren pairamen eta sakrifizio handiak, gerlak alegia. Globalizazioak, berez, nazio subiranotasuna estutzen duenez , estatuetako eliteak presionatzen ditu herritarren interes nazionalen defendatzaile gisa ager daitezen.
‎Globalizazioak, ziurgabetasun sozialaren logika eta osatugabearen logika elkartzera daramatzanez, izugarri areagotzen ditu indarkeria leherketa handietarako baldintzak, logika biok elkarri elikatzen baitiote bakoitzaren potentzialtasun suntsitzailea. Orduan, indarkeria kolektiboak, taldearekiko guztizko konpromisoa eskatzen duenez , ziurtasun kolektiboa sendotzen du. Biktimak, martirrak, heroiak?
‎Kohesio soziala indibidualizazio prozesu baten eskutik galtzen ari da, Euskal Herrian bertan, balio sozialen gaineko Europako IV. inkestak, 2008an bildutako datuen araberakoak (Elzo eta Silvestre, 2010), erakusten duenez . Herritarrek gero eta gehiago nahi dute gizartea beren nahierara antolatzea, beren mundu pribatua ez konprometitzea, parte hartze eta ardura publikorik ez izatea.
‎Ongizatearen gizarteak lotura komunitarioen kontrako albo efektua izan du, Estatuak familiaren babesetik landa erraz eramateko moduko bizimodu bat bermatu duenez . Ondorioz, familia loturak laxatu eta motak ugaldu dira.
2011
‎Villasante ideologia aldetik guztiz ortodoxoa zen, teologia dogmatikoa ematen zuen, apologetika. Denzinger teologo katoliko famatuaren Enchiridion Symbolorum egia dogmatikoen bilduma zuen gidaliburua, eboluzionismo, materialismo eta arrazionalismoaren aurkari gotorra?; alabaina, literatur ereduari buruz, erabat Krutwigen ikuspegiaren aldekoa. Krutwigek berak kontatu izan duenez (Murua, 1997: 83), garrantzizkoa zen frantziskotarren ordenan euskara lantzen ari ziren frantziskotarretarik norbait euskaltzain egitea ordena horretakoek euskara landu zezaten, eta Imanol Berriatua eta Luis Villasante artean Lete probintzialak eta berak L. Villasante hautatu zuten.
‎Camus-en La Peste (Izurritea) neukan gogoan; eta nik neuk ere, sinbolakuntza osoan, funts handiko liburu bat moldatu nahi nuen. Miren, horretara, gizonaren xedearen irudia zen ene asmoan, bidean aurkiturik eta absolutu bilakatua; «Zerubide», izenak berak salatzen duenez , Absoluturako bidean Naturaren irudia; Paris, berriz, unibertsalismoarena; eta, azken erremedio gisa, petrikiloarengana jotzeak ba zeukan, ene asmoan behintzat, Naturara bihurtu eta Zientzia soilari buruzko mesfidantzakutsu nabarmena. LETURIA, azkenekorik, kristaua zen, geroko PERU LEARTZAKOaz bestaldera; eta nahiz oso heterodoxo izan.
‎Ideologia hegemonikoaren ikuspuntutik, subordinatua arrotza da, «bestea». Eta askotan subordinatuak ikuspuntu hori bereganatzen duenez , bere burua besterentzen du. Kontuan hartu behar dugu subordinazio harremanetan azpiko beste eta gaineko norbera eraikitzen direla.
‎Gutxi asko, euskaldun guztiok gara gioidunak, baina euskal nazionalismoak ezin du hori onartu, hibridotasuna ezin duelako onartu: espainiarra guztiz txarra denez (izan behar duenez ), ezin du onartu euskalduntasuna horrekin kutsatu izana, eta idealki bada ere, euskalduntasun garbia, hutsa, nahiko luke. Ondorioz, garbizale fanatikoa izan nahi ez duenak onartu luke mestizajea eta identitate aniztasuna arazo barik.
‎Horrela ugaldu dira basque center familiakoak. Baina globalak hementxe bertan jokatzen duenez , ingelesaren erabilera ez da kanporako; joko globala oso dugu etxekoa. Ezarian euskal «paisaia» eta «imajinarioa» aldatuz doa.
‎Merkatu posizioa galtzeko arriskua handia da. Baina, aldi berean, merkatuak bereizgarritasuna lehenesten duenez , ez da abagune txarra anbibalentziaz jokatzen dakienarentzat. Alde horretatik, irmo eutsi zaio euskararen balio sinboliko eta estetikoari (ikusi dugunez ez da horren handia), betiere balio hori euskararen bizi barrutik sortuz, eta balio horri balio instrumentala gehitu zaio.
‎Ikus entzunezkoak Internetetik jaisteari dagokionez, filmak dira Internetetik gehien jaisten diren produktuak: ikerturiko nerabeen% 30ek aipatu duenez , hilean behin edo birritan deskargatzen du filmen bat saretik, eta% 26k astean behin edo birritan. Telebista serieak, reality ak eta Interneterako sortutako bideoak, aldiz, ez dituzte jaisten oro har.
‎Grabaketak jardun osoko lana eskatzen duenez , txandakako lan sistema ezarri zen hasieratik. Zuzendaritza eta errealizazio lanek prestaketa eskatzen dute grabazioa taxuz egin eta platoko orduei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko.
‎Une honetan irregulartasun egoeran dago, eta ezin du ez RAI delako diru-laguntza ez oinarrizko errenta jaso, erroldatzea eten zuelako. Gainera, hiru urteko egonaldia eten duenez , ezin du errotze sozialarengatik erresidentzia baimena lortu, eta hori zen estatus administratiboa erregulatzeko zuen aukera bakarra.
‎Zergatik? Jasotako testigantzen arabera, arrazoi nagusia kaleratuak izateko beldurra da; izan ere, 14/ 2005 instrukzioak ezartzen duenez , zigor txostena abiatu behar zaie irregulartasun egoeran dauden etorkinei. Zentzu horretan, nahiz eta zenbait alorretatik aipatu instrukzioa bertan behera uzteko eskaerak egin diren, Atzerritartasun Legearen azken aldaketarekin, arauak lege maila hartu du, horrek ekar ditzakeen ondorio guztiekin.
‎Freudek subkontzientearen azalean, lurperatutako emozioak, ametsetan gaudela, gainazal kontzientera igotzen direla zioen, baita ametsak gogoratzea lurperatutako emozioen edo oroitzapenen berri izateko lagungarria suerta daitekeela ere (Freud, 1993). Anak ametsik ez duenez , ezin du barnean daukana azaleratu eta horregatik hipnosiaren bidez lortzen du kanporatzea dena. Hala ere, onartzen duenean zer den, amesteko gai izango da.
2012
‎Enpresek hondakinak sortzeak (arriskutsuak izan edo ez) ingurumenean eragin negatiboa izateaz gain, Estatuentzat kostu ekonomiko handia suposatzen du. Europar Batasunak azpimarratu duenez , ingurumen politikak hondakinen artean eginiko hierarkiaren ikuspegitik garatu behar dira, hau da, hondakinak eragotzi lirateke, eta eragotzi ezean, ahal den neurrian berrerabili, birziklatu edo errekuperatu egin liratekeela adieraziz (Europar Komunitateetako Batzordearen Jakinarazpenak (COM (2005), 666) baliabideen kontsumo arduratsuan pauso bat aurrera eman du: hondakinen prebentzio eta birziklapenari buruzko estrategia zehatza sortzea, hain zuzen ere).
‎Artistak, ordea, ez zuen lana beste leku baterako egin, eta erabakia onartu ordez, lanaren desegitea agindu zuen, 1989 urtean. Noski, irakurleak pentsatuko duenez , gatazka handiak sortu zituzten artelan honen gaineko gorabeherek.
‎«Hitz batez, euskara gure herriaren zerbitzari izatea, euskal literaturaren izanean datza. Gure batasun gintzan, gramatika gintzan eta hiztegi gintzan ari garen artean, euskaldun jendeari traba zaio euskara (eta ez dezagun ahantz legearen aldetik ere traba zaiola eta, kondairak erakusten duenez , zenbaiturtezbederenizangoerezaiola)». Eleberrigintzaberagureherriaren zerbitzari izateko. Eta, horrela, Jose Luisen eleberrigintza ez zen behin ere agortu; gogoratu ditzagun argitaraturiko lanak:
‎Aipatutakojoeraaldatzenhasizen2001.urtean, «LeyHabilitante»delakoa aprobatu zenean; izan ere, «Habilitante»aren bitartez bultzatu ziren lege anitzek aldaketa sakonak ekarri zituzten arlo ekonomikora. Oraingo honetan, burgesiaren interesak ukitzen hasi ziren eta, ondorioz, klase horren altxamendua martxan jarri zen, Ellnerrek gogoratzen duenez (Ellner, 2003: 13).
‎Bestetik, Casanovak (2007) aipatzen duenez , Estatu bolivartarraren pean jaiotako «klase aberats berria», «boliburgesia6» alegia, gero eta ikusgarriago agertzen da. Auzo pobreetan gizarte programak eta zerbitzu publiko batzuk huts egitehastennzirenbitartean, «burgesiabolivartarberriak»bereaberastasuna «erakusten zuen publikoki».
‎Euskal Herrian XIX. mendeko aldaketa soziopolitikoek eragin zuten euskal izaera eta kultura bultzatzearen aldeko mugimendua. Perezek (2004: 76) ohartarazten duenez , XIX. mendearen amaieran Euskal Herriaren izaera juridikoa, politikoa, ekonomikoa, demografikoa eta kulturala erabat aldatu ziren. 1876an, foruak abolitu ostean, mugimendu abertzale eta euskaltzaleak euskal nortasuna aldarrikatzeari ekin zion, joera foruzalea eta autonomiazalea areagotuz eta euskal izaera sustatuz.
‎Azken urteetan mundu mailan gorantz egin du depresioa nozitzen duten pertsonen kopuruak, eta, antza denez, gero eta adin goiztiarragoetan agertu ohi da (Espainiako Osasun eta Gizarte Politiken Ministerioa, 2009). Osasunaren Munduko Erakundeak (2012) adierazi duenez , 2020 urterako depresioa izango da biztanlerian ezgaitasunak eragingo dituen bigarren kausa, gaixotasun iskemikoen atzetik. Gauzak horrela, depresioari modu goiztiarrean aurre egiteko ekimenak martxan jartzea komenigarria dela deritzogu.
‎Irakasleek depresioaren nahasteari buruzko informazioa eta formakuntza izateari garrantzitsu deritzogu, egun onartua baitago haurtzaroan sortutako depresio nahasteetan goiz eta modu eraginkorrean esku hartzen ez bada, nahastea kroniko bihur daitekeela eta pertsona ia ezer ez egiteko gauza dela utz dezaketela (Del Barrio, 1998). Osasunaren Munduko Erakundeak (OME, 2012) aditzera eman duenez , 2020 urterako depresioa izango da pertsonengan ezgaitasunak eragingo dituen bigarren kausa, gaixotasun iskemikoen atzetik. 2000 urtean gaixotasunak eragiten zituen laugarren kausa zela ikusirik, depresioaren nahasteak etorkizunean izango duen agerpen tasa ahal den neurrian murrizteko, hezkuntza formalaren esparrutik gauza asko egin daitezkeela uste dugu.
‎Komunikabideek balio edo ideologia nagusiei mesede egiten dietela edota diskurtsoak sortzen dituztela ez da ideia berria (Martin eta Oshagan, 1997; Van Dijk, 1997). Framing aren alorreko ikerketak aditzera eman duenez , lerro ideologikoak, arau eta balio sozialek edota ohiturek eragina izan dezakete komunikabideek egiten duten gaiaren aurkezpenean (Scheufele, 1999). Komunikabideen kokapen ideologiko edota politikoak duen zeresana aztertzeko lan berriak daude framing aren inguruan.
‎Testuliburua, Zuev en iritziz (1988), «egitate enpirikoa» da, eta haren gainean (ikerketa esperimentalak direla medio) orokor daitezkeen enuntziatuak garatzen dira. Azken urteotan ikerketa anitzen aztergai izan dira eskola liburuak, baina Cantarero k (2000) frogatu duenez , liburuek ez dute ageri zein den beren teoria pedagogikoa; bestalde, haren iritziz, gutxi aldatu dira azken urteetan.
‎Kontzientzia morroiak, Modernitateko gizaki masokistak, koldarkeriak eta alferkeriak mugiarazten dutenez eta bizitza arriskuan jarri nahi ez duenez , bilatuko du babesa azkenean unibertso sinboliko bera duen masaren loturetan, horren sakontasunean birrinezinak diren irrika kontserbatzaileak aurkituko ditu-eta. Modernitateko gizaki masokistak bere barneko ezinegona baretu ezinik nahiago du autokontzientzia nagusi baten mende egon, nagusia masa gisa edota gizabanako nagusiaren itxura har dezakeelarik.
‎Indar erreaktiboak geldirik dituenez ez dira gizabanakoaren aurka zuzentzen erresuminak sorturiko mina uxatzea lortzen duelarik. Erresuminak gidatzen ez duenez botere nahia ez da mendeku nahia. Horrezkero, gizaki aktiboak ez du besteen beharrik bere burua baieztatzeko, ez baitu inor mendean hartu nahi horretarako, ezta inoren menpe egon nahi ere.
‎Egungo gizaki sadomasokista faltsua Modernitateko esklaboaren ondorengoa da, azken horrek bezala lehenengoak ere botere nahi erreaktiboa duenez , oraindik ere fikzioetatik askatu ez delako. Gizaki faltsuak sortutako fikzioak sinestera ere heldu da, Richard Rorty ren gizaki metafisikoak egiten duen bezala.
‎Modernitateko eroari gertatu bezala, sadomasokista egiazkoari ere gizarteak ezartzen dio sekulako presioa, mekanismo homogeneizatzaileek gero eta lotuago dagoen gizartean ezkutuan zein agerian egindako presio lanak, sadomasokista faltsuak bere modukoa bihurtu nahi du eta; baina, lotuta egoteari uko egin ezin badiezaioke ere, sadomasokista egiazkoak bilatuko ditu bere autonomia handitzeko bide berriak; askatasunaren aldarrikapen handiak ezerezean geratu badira ere, sadomasokista egiazkoak erabaki nahi du behintzat nork hartzen duen mendean eta noiz. Edo, zehazkiago, maskaren artea ezagutzen duenez , elkarren mendeko harremanetan norekin, nola eta zertarako sartzen den erabakiko du. Menderakuntza harremanez haratago, sadomasokista egiazkoak bere modukoen arteko, elkarren mendeko, harremanak sortzea du xede.
‎Horrexegatik, sadomasokista den neurrian, menderatu zein menderatzaile izateko aukera duen arren, ez du sadomasokista faltsuak bezala bere malgutasuna erabiltzen ezkutuan besteengan eragiteko edo besteak mendean hartzeko, bestea objektutzat hartzeko?. Malgutasuna berezkoa duenez , nahi beste maskara jar ditzake, unearen arabera, baina ez ezkutuan ibiltzeko, izaera eskizofrenikoa duelako baizik. Izaera edo maskara ezberdinetatik igarotzen bada, ez da besteak mendean hartzeko, bere izaera esperimentatzaileagatik baizik, etengabe bere bizitza eraldatu eta indarberritu nahi duelako, eta bizitza eraldatzearekin batera gizartea irauli nahi du?, ez duelako betiko pertsona bera izan nahi.
‎Aldiz, gizonezkoen rolak erabaki hartzearekin, politika formalarekin, ekonomiarekin eta soldatapeko lanarekin uztartuta agertzen dira. Pateman ek gogoratzen duenez , gaur egun oraindik indarrean dagoen roleta lan banaketa horrek Modernitatearekin batera ezarri zen «sexu kontratuan» ditu bere erroak: kontratu hori gizarte zibil modernoari hasiera eman zion gizarte hitzarmenarekin bat eginez sortu zen, eta sexuei esleitutako ezaugarri jakin batzuen arabera finkatu zituen sexuen betebeharrak eta, hartara, herritartasun eredua bera ere (Pateman, 1988; 1989).
‎Baina, halaz ere, elkarte esparru gehienetan murritza da emakumeen parte hartzea, definizioz gizonezkoen esparrutzat jotzen direlako. Ondorioz, Teresa del Vallek gogorarazten duenez , gizonezkoa finkaturik dago esparru publikoan, eta, oraindik ere, bidez dago etxean; aldiz, emakumea etxekoa da eta, gaur egun, oraindik?
‎Hori dela-eta, beharrezkoa da tokiko gobernuek genero ikuspegia integratu dezaten governance demokratikoaren aktore eta praktika guztien baitan, baita azpiegitura zibikoa osatzen duten gizarte zibileko aktoreen baitan ere (mugimenduak, elkarteak...). Bilboko adibideak argitzen duenez , botere politikoak gizarte zibileko aktoreekin dituen harremanetan politika horiek aintzat hartzen ez dituenean, bazterketa prozesuak gertatzen dira emakumeen partaidetza praktiketan, aktore horiek udal instituzioen eta herritarren arteko bitartekari lana egiten dutelako.
2013
‎Brasilgo kasuan kooperatibek Junta Komertzialetara jotzen dute eta OCBk eragina duenez horietan, zaildu eta eragotzi egiten du kooperatiben eratzea. Egin ditugun elkarrizketek agerian utzi dute OCBk baliatu egiten duela urteetan pilatu duen esperientzia eta duen ezagutza esparru honetan, kooperatibek jo dezaten bertara laguntza eske.
‎Nazioarteko erakustokian nazioari buruz hausnartzea bultzatzen du futbolak, nazio taldea talde nortasunaren ordezkari adierazgarrienetakoa bilakatu baita. Pascal Bonifac ek egoki ebazten duenez , nazio taldea ez da soilki estatuaren sorkuntzaren emaitza, sarritan nazioa egituratzen laguntzen du (Boniface, 1999: 92).
‎Thomas Kirsch ek dioen moduan, abertzaletasunak nazioarteko kirol ekitaldietara ikusleak erakartzen laguntzen du. Arrazoizkoa deritzot, Kirschek gaineratzen duenez , esateari askotan abertzaletasunak bultzatzen duela jendea ekitaldia ikustera, osterantzean kirol emankizunez inolako interesik ez dutenean ere (Kirsch, 2008).
‎Dena zegoen egiteko, dena ikasteko, Xabier Mendigurenek gogoratzen duenez : «Bat batean ordura arte ezohikoak ziren testuen itzulpenak burutu, bikoizketariak prestatu eta ofizioa ikasi beharra izan zen arazorik handiena» (Mendiguren, 1995, 168).
‎pantailako hitzak irakurtzen jardun beharrak filmaz gozatzea galarazten du eta produktu zinematografikoaren alderdi estetikoari eragiten dio, irudia ez baita osorik ikusten. Gainera, uste baino denbora eta arreta gehiago eskatzen bide du azpidatzien irakurketak, Romero Frescok frogatu duenez , teleikuslearen begien mugimenduei jarraituta egin dituen ikerketen ostean (2010). Beste alde batetik, euskaraz ongi alfabetatutako ikusleak baino ez luke ohitura nahikorik izango azpidatziak, irudien abiadan, arin eta aise irakurtzeko.
‎Horren bidez erdiesten da ikasleek beraiek egiten dituzten ekarpenak garrantzitsutzat jotzea eta ondorioz, ikasleek esanahiak eraikitzea, eta era berean ikaskuntza eurentzat esanguratsu bilakatzea. Giroux en (1992) ekarpenari jarraituz, ikasleen ikaskuntza prozesua ingurunera egokituko litzateke, eta agente batzuen inplikazioa eta esfortzua eskatzen duenez , etorkizunari begira, bizi duten errealitatea eraldatzen lagunduko lieke. Estrategia horrekin, ikasleen arreta bereganatzea erdiesten du irakasleak, eta ikasleak jarrera positiboa izatera bultzatzen ditu.
‎Horrekin lotuta ikasleek egindako ekarpenak onartzearen jarrera legoke, zeina errepikapenen bidez ikusi dugun azterketa diskurtsibo honetan eta Leontiev i jarraituz (1978) beharrezko baldintza den ikasgelan giro atsegina erdiesteko. Autore berak aipatzen duenez , ikasle eta irakasleek formulatzen dituzten ekarpenak nolabait «zaindu» egiten direnean, ikasgelan lanerako giro aproposa sortu ez ezik, subjektu bakoitzarengan ere giro emozional positiboa lortzen da. Horrek ikaste prozesuaren asebetetze maila hobetzen du, ikasleei komunikazioan aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen lagunduz, beren buruarekiko konfiantza irabaziaraziz eta, ondorioz, komunikatzeko gaitasuna erraztaraziz.
2014
‎351 dira jadanik argitaratuak. Kantitatea hor dago eta UEUkide historiko batek esaten duenez , kantitate barik zaila da kalitatea izatea.
‎Ikerketa honek eraman duen lan ildoaren arabera, txapelketaren gertaera jolas sakonaren eremu sinbolikoan esanguratu dugu. Jolas sakonak, hainbeste arriskatzen duenez , jolastea merezi ote duen zalantzan jartzen du. Txapelketa, lehia hutsera murriztuz gero, zentzurik gabea gerta liteke, masa kulturaren balioetara lerraturik gelditzen den ikuskizun hutsala bihurturik:
‎Kari horretara Boissel komandanteak txosten bat argitaratu zuen. Gaur egun Museoaren atarian ezarritako oroitarri batek aipatu sortzaile eta bultzatzaile hori omenduz oroitzen duenez . Baina ez zen kontserbatzaile huts gelditzeko etorri Jean Haritschelhar.
‎92). Ildikó Lörincz ek argitzen duenez , Hungarian vorba izeneko diskurtso «formal» batek osatzen du, besteak beste, romania; egoera formaletan erabiltzen da; bada, emakumeek ia ez dute harako sarbiderik. Eguneroko hizketari, bestalde, duma deritzo.
‎Hainbat ikerketak erakusten dutenez, gizonei lotzen zaizkien ezaugarriak eta emakumeei lotzen zaizkienak oso bestelakoak dira. Fernberger (1948) ikertzaileak nabarmentzen duenez , gizonak emakumeak baino zuhurragoak direla uste da. Wardek eta Blazwickek (1978) argitzen dutenez, gizonari arrazoibide abstrakturako nagusitasuna egotzi ohi zaio, izan logikari dagokionez, izan arrazionalitateari dagokionez.
‎Berandura arte eutsi zioten edonola ere Bidankozeko neskatoek Mauleko lanbideari: 1891n Garro etxean sortutako Donata Jimeno Ornat, esaterako, han ibili zen, eta Ornat etxean hamarkada berean jaiotakoren bat ere bai, Gotzon Pérez Artutxek jaso duenez . Zoritxarrez aspaldi joan zaizkigu emakume haien aurreko espartingile bidankoztarrek Maulen edo Maulerako bidean erabilitako hizkuntzaz hitz egin zezaketen lekukoak.
‎Conversik (1997: 198) azaltzen duenez , espainiar immigranteen aurkako jarrera, eta maketo hitzaren erabilera, ez zen euskal nazionalisten kontua soilik.
‎Mapek garrantzia handia dute herri edo nazio bat irudikatzeko garaian. Jose Inazio Basterretxeak azaltzen duenez , lurralde baten errepresentazio mediatikoa errazago barneratzen du jendeak estatu abstraktuaren ideia baino. Hori dela-eta, mapak funtsezko tresnak izaten dira mezu politiko eta ideologikoak hedatzeko:
‎Lana ez zen erraza izan, baina. Pere Oriol Costak agertzen duenez , Espainiako telebistak diktaduraren garaiko egiturei eta funtzionamenduari eutsi zien trantsizioko lehen urteetan:
‎22 Beste askoren artean Josu Chuecak (2000: 223) kontatzen duenez , euskal nazionalismoaren gorakada eta euskararen erabileraren beherakada batera etorri ziren.
‎25 Antxon Narbaizak Eibarko Udalean hizkuntz eskakizunaren liburuan aipatzen duenez (2010: 57), 1900 eta 1936 bitartean, 106 lan eskaintzetatik 88tan ez zen euskara eskakizunik egin(% 83), baina hala ere, langile berrien gutxienez% 70 euskalduna zen.
‎Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan 1/ 2007 Legeak, Garapenerako Lankidetzari buruzkoak, zioen adierazpenean azaltzen duenez , Euskadin gauzatzen den garapenerako lankidetza, lankidetza deszentralizatutzat hartzen da eta ondorengo eran deskribatzen du:
2015
‎2000 urtean, Jorge Batlle k «Comisión para la Paz (COMPAZ)» deitutako batzordea eratu zuen estatuko lehendakaritzatik. Txostenak argitzen duenez , 174 pertsona desagertu ziren garai hartan. Duela gutxi, Mugika lehendakariak barkamena eskatu zuen Estatuaren izenean, nahiz eta berak ere, diktadura garaian, errepresioa jasan.
‎Kanaldude eta Xaloa Telebistek izan zuten harremana duela zenbait urte, diru-laguntza batzuk ere eskuratu izan zituzten. Baina bi telebista mota ezberdin izateak egunerokoan zailtasuna sortzen die, Joseba Igerabide Xaloa Telebistakoak azaldu duenez : «Beraiek bideo bitartez funtzionatzen dute, eta guk eguneroko emisioan.
‎Xiberoko Botzaren egoera desberdina da: Mauletik emititzen du eta Pettarra eskualdean dauka presentzia handiena, eskualde hura baita Zuberoako jendetsuena; baina Zuberoa osoa hartzen duenez , eta Zuberoak Pirinioetan toki funtsezkoa duenez, irrati hori kontuan hartzea ere ezinbestekoa da. Kanaldude telebistaren sorlekua Pirinioetan da, Alduden, eta gaur egun Arrosatik lan egiten dute.
‎Xiberoko Botzaren egoera desberdina da: Mauletik emititzen du eta Pettarra eskualdean dauka presentzia handiena, eskualde hura baita Zuberoako jendetsuena; baina Zuberoa osoa hartzen duenez, eta Zuberoak Pirinioetan toki funtsezkoa duenez , irrati hori kontuan hartzea ere ezinbestekoa da. Kanaldude telebistaren sorlekua Pirinioetan da, Alduden, eta gaur egun Arrosatik lan egiten dute.
‎Positibotasun hori erlatiboa da, ordea: izan ere, Lujanbiok kontatzen duenez , emakume batek bertsolari on bezala errekonozitua izateko hiru muga gainditu behar ditu: lehenengoa, «neska izateko ona duk» muga, bigarrena, «nesken artean onentsuena duk», eta hirugarrena, «bertsolari ona duk».
‎Nahigabeko haurdunaldiaren bidea lehenengo abesten duen bertsolariak markatzen du, lehenengo bertsoan beste bidea erabat ixten ez badu ere. Iturriagak ere bertsokidearen bide berari jarraitzea erabakitzen duenez , nahigabeko haurdunaldi bati buruz osatuko dute saioa.
‎Azken horretan, laguntzaile edo kolaboratzaile bezala jarduten dute autonomia erkidegoek, bilketaz, kudeaketaz eta likidazioaz ardura daitezkeelako. Era orokor batean, Auzitegi Gorenak esan duenez , erregimen ekonomikoa ekonomiko finantzarioa izanda, autonomia erkidegoek ezin dute edozein motatako eskumenik jaso, baizik eta Estatuak zerbitzuen kudeaketa baino die besterendu edo transferitu. Auzitegi Konstituzionalak gai honetan, urriaren 16ko 146/ 1992 sententziaren bidez, Galiziako Autonomia Erkidegoari ez zion utzi Gizarte Segurantzaren kotizazioen gaineko hobari edo bonifikaziorik ezartzen.
‎Ikus entzunezkotasuneranzko joera nabarmena dela dio berak egunkari digital nagusien kasuan, behinik behin,. El Pais eta El Mundo aipatzen ditu berak?, eta nola lortu duten ikus entzunezko informazio hori berehala eskuratzea euren egunkari digitalen webguneetan erakusteko. Autoreak baieztatzen duenez , bideoa jada ez da idatzizko albistearen osagarri hutsa; modu autonomoan funtzionatzen hasi da eta geroz eta esangura handiagoa hartzen ari da idatzizko hedabide digitalean (Larrondo, 2009: 214).
‎Azterketak erakusten duenez , agerkari digitaletan ez zaio ohiko telebistaren albistegietako bideo ereduari jarraitzen; produkzioa ez datorrenez programa izaerako unitatean, bideo solteak direnez, idatzizko testuari atxikitako bideoak dira gehienetan, hau da, dira idatzizko testu barik ulertu, ez bada editaturiko bideoa dela, hau da, off ahotsa duela edo pantailan erakusteko testuaz baliatzen direla. Horiek, ikusi bezala, agentziatik datozen bideoak izaten dira, gehienetan.
‎Gorago aipatu bezala, gertaerak erakusten dituzten irudiz osatutako bideoak, bestelako edizio elementurik erabiltzen ez dutenak, off ahotsik gabekoak, aurkezlerik gabekoak dira egunkarien webguneetako bideogintzaren ezaugarrietako bat. Roger Cassanyk azpimarratu duenez , «Interneteko bideoa mimetikoagoa da, ez da hain diegetikoa, hau da, mimetikoa da erakustera jotzen duelako eta ez hainbeste azaltzera» (Cassany, 2012: 40).
2016
‎ESAITek, Euskal Herria Kirola elkarteak eta Kontseiluak batera antolatu zuten euskal selekzioak 1 0eko emaitzaz Donostiako Anoeta zelaian irabazi zuen neurketa. Anthony Smithek azaltzen duenez (1997: 15), bandera, ereserki, uniforme, monumentu eta, oro har, ekitaldien sinbolo izaerak sorrarazten du nazio atxikimendua.
‎171), pilota Euskal Herriarentzat esanahi bereziko kirola dela, bere kultur ondasuna hezurmamitzen duelako. Hala ere, nortasunezko benetako azterketa eta mailaketa besteen kontra neurtzean gertatu ohi da, Croninek egoki kontrajartzen duenez . Litekeena da horretan ezartzea hain justu futbolak berehala Euskal Herrian lortu zuen ospea, Espainiako futbol klub ordezkatzaileekin gaitasuna konparatzeko ahala eskaintzean.
‎Edgar Morinek (2011) azaltzen duenez , arazo konplexuek azterketa konplexua behar dute. Egin dezagun kontu, zerbait adierazten duela hainbeste haur medikalizatzeko beharra duen gizarte batek, datu hori ekarri dugu auzitara berrikuspen honetan.
2017
‎Errepikaria da didaktismoarekiko kritika, politikoki zuzenkeriarekikoa (Puerta Leisse, 2008a, Díaz Armas, 2011). Tejerina k (2008) azaltzen duenez : «La altura ética de los contenidos no asegura su impregnación en los receptores si no conlleva una potencia expresiva que asegure el deleite lector» (Tejerina, 2008:
‎Jakin badakigu, aitzitik, bai Oteizak bai eta Kandinskyk ere nola iskribatu zuten, biak ala biak horretan antzeko parea izanik (nahiz eta zuri beltzean jarri zutena, nola ez, desberdina izan). Halaber, arteaz mintzo «lan bat argitzeko» beharrak eta zirrarak beti hizkietatik pasa behar ez duenez (ideia hori maiz balioetsi izan dugu), lumaz, arkatzez, pintzelez eta bestelako baliabideez paper euskarri leun hutsaren gainean sastaturiko erliebe soil grafikoek ez dituzte beti letra larri edo xeheak irudikatzen. Hala delarik, ezin dugu oharkabean pasatu arte plastikoen alorreko idazmen grinak agian beste jakintza eremuetan baino dezente urriagoak izan direla/ daitezkeela, tradiziorik ezak ere, askotan, delako ideiaren garapenean laguntzen duen bitartean.
‎149) «Artea» ordez «Zinema» lemapean agertu zen, definizio horrekin aurkitu dugun bakarra izanik. Gaiaren aldetik sorkuntza estetiko artistikoarekin bat egiten duenez , arte alorrekoen artean zerrendatzea hobetsi dugu.
‎Ikerketa ildo hau, Merino k (2003) zehazten duenez , 1964an sortu zen Birminghamgo Unibertsitatean (Britainia Handian) indarrean zegoen kultura nagusiari zerion izaera burgesa eta elitista auzitan jarriz. Oinarrizko bateraezintasuna zegoen kultura eta demokraziaren artean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia