Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 247

2007
‎Mesas circulares moviles proposamenean, tabernetarako nahiz jatetxeetarako altzariak aurkeztu dituzte. Izenak argi erakusten duenez , mahai mugikorrak garatu dituzte, LED teknologian oinarritzen diren zenbait luminariaz lagunduta. Ikasleak luminaria eta mahaia konektatzen dituen elementu bat garatzen ari dira gaur egun. Elementu horri esker, mahaiaren altuera unean uneko egoeretara egokitu ahal izango da.
‎Lehorreko hegazti planeatzaileak lurzoruak sortzen dituen aire masa beroez baliatzen dira hegan egiteko (uretako eta, batez ere, itsasoko planeatzaileek uretan sortzen diren beste haize korronte batzuk aprobetxatzen dituzte, baina oraingo honetan lehorreko hegaztietara mugatuko gara). Eguzkiak berotzen duenean, lurzoruaren inguruan dagoen airea ere berotu egiten da, eta, aire beroak hotzak baino gutxiago pisatzen duenez (dentsitate txikiagoa duelako), gora egiten du. Korronte termikoak dira horiek.
‎Hipotesiak iradokitzen duenez , zelula amak beste zelulak baino erresistenteagoak dira gaur erabiltzen diren terapiekiko. Hori dela eta, zenbait minbizi kasutan, badirudi tratamendua eman ondoren minbizia desagertu dela, baina, handik denbora batera, berriro agertzen da tumorea.
‎grabitate zentroa mugituz, hau da, pilotuaren gorputza mugituz, kontrolatzen da AeroQuad a. Sistema guztiz egonkor batean litzateke horrelakorik egin, baina, ezegonkortasun puntu hori duenez , gorputza alde batera edo bestera mugituz kontrola daiteke.
‎biraka jaurtiz gero, errotazio ardatzaren orientazioa aldatu gabe egiten du hegan. Bumeran baten hegaldian efektu bera dago, baina, disko itxura ez duenez eta jaurtitzean oso errotazio asimetrikoa eragiten zaionez, ez du modu berean hegan egiten. Azken batean, bumeran baten ardatzak ez du guztiz lortzen kanpoko indarra orekatzea, eta orientazioa aldatzen du hegaldian (besteak beste, horregatik itzultzen da jaurtitzailearengana).
‎Giroskopio baten ardatza finkatuta, dio prezesioari jarraitu. Ardatzak orientazioa ez aldatzeko joera duenez , eusten dion horrek ere joera bera izango du.
‎Asier Hilariok ohartarazten duenez , turbiditak ez dira erregularki banatzen. Duela 60 milioi urte inguru hasten dira agertzen, eta, denborak aurrera egin ahala (Getaria aldera, beraz), gero eta sarriago azaltzen dira, eta gero eta handiagoak dira.
‎Egonkortasun hori harturiko immunitate sistemak bermatzen duela uste du McFall Ngaik. Azaldu duenez , mikrobio komunitateetan espezieak norgehiagoka bizi dira, bakoitza besteen artean gailendu nahian. Ornodunek hain komunitate konplexua dutenez, lehia horretan, mikrobioek eragotzi egiten diete elkarri gehiegi haztea, eta denen artean nolabaiteko oreka mantentzen dute.
‎Erregai hori errez, gas beroa ateratzen da norabide batean bideratuta eta abiadura handiz, eta akzio erreakzioz, koheteak gorantz bidaliko duen bultzada lortzen du. Kohetea ez da 11,2 km/ s ko abiaduran abiatzen, baina, bidean erregaia erretzen jarraitzen duenez , energia zinetiko gehiago lortuz doa, eta nahikoa du, beraz, abiadura txikiagoko abioa.
‎Badira inork zalantzan jartzen ez dituen puntu batzuk: biodegradagarria da, ez da toxikoa, eta, su hartzeko arrisku txikiagoa duenez , seguruagoa da. Gainera, labaintze ahalmen handia duenez, motorra babesten du.
‎biodegradagarria da, ez da toxikoa, eta, su hartzeko arrisku txikiagoa duenez, seguruagoa da. Gainera, labaintze ahalmen handia duenez , motorra babesten du. Bestalde, gasolioa baino likatsuagoa da, eta injekzio sistemaren eraginkortasuna txikitzen du; gainera, tenperatura baxuetan azkarrago izozten da.
‎Botoxaren kasuan, duela 5 urtetik erabiltzen da kirurgia estetikoan, aurpegia gaztetzeko tratamenduen osagarri gisa. Gipuzkoa Poliklinikako Pedro Cormenzana espezialistak azaltzen duenez , aurpegia gaztetzeko tratamenduetan, helburua aurpegia hobetzea da, alde batetik muskuluen biguntasuna zuzenduz, eta, bestetik, zimurrak ezabatuz.
‎Horretarako, begia inguratzen duen muskuluan injektatzen da, lau bat puntutan. Cormenzanak zehazten duenez , puntu horiek aukeratzean garrantzi handia du pazientearen adinak: pertsona gazteetan, begiaren behealdean ere jar daiteke, baina helduagoetan ez da komeni, bestela beheko betazala eroria gelditzen da.
2008
‎Horrelako zerbait gertatzen denean, ur gezak izotzezko geruza eratzen du, eta azpian uzten du gatz eta oxigeno kontzentrazio handiko ura. Gatz gehiago duenez , ur hori hondoratu egiten da, dentsoagoa delako.
‎Erradiazio maila ertaineko eta txikiko hondakinek nolabaiteko kezka sortzen badute ere, ez da, inondik inora, erradiazio maila handikoek sortzen dutenaren adinakoa. Gaiari buruz Eurobarometro erakundeak egin duen azken azterketak erakusten duenez , horixe da, hain juxtu, energia nuklearra onartzeko oztopo handiena. Izan ere, energia nuklearraren aurka dauden hamarretik lauk iritzia aldatuko lukete hondakin nuklear horientzat irtenbide segurua eta iraunkorra topatuko balitz.
‎Pulsarrek hainbat motatako erradiazioak igortzen dituzte, zorrotadaka, eta zorrotada horiek beti norabide berean ateratzen dira. Mexiko Berriko taldeak esan duenez , pulsarretako erradiazio zorrotaden antzera igortzen ditu beren tresnak irrati uhinak. Uhin horiek, dena den, ez dira ohikoak, oso intentsitate txikikoak eta oso irismen handikoak dira.
‎Baso primario borealak eta epelak, hau da, eskualde boreal eta epeletan gizakiaren esku hartzerik ez duten baso helduak, munduko basoen% 15 dira, eta, Nature aldizkariak jakitera eman berri duenez , haiek egiten dute munduko materia organikoaren ekoizpen netoaren% 10 inguru.
‎Ez dago frogarik esateko ekologikoki hazitako elikagaiak pestizidak eta ongarri mineralak erabilita hazitakoak baino elikagarriagoak direla, Kopenhageko ikertzaile talde batek Journal of the Science of Food and Agriculture aldizkarian berri eman duenez .
‎Horretaz guztiaz gain, klima aldaketak ere kezka piztu du zientzialarien artean. José Luis Benito biologoa Pirinioetako floran aditua da, eta, frogatu duenez , lore batzuk duela ehun urte baino garaiera handiagoan ateratzen dira orain. Tenperaturaren gorakadaren ondorioz izan daiteke hori, eta, haren esanean, joerak jarrai dezake, baina argi dago tontorrera iritsitakoan dutela gehiago igo.
‎Beirak argia desbideratzea saihesteko, metal geruza ispiluaren euskarria izango denaren gainean aplikatzen da. Argiak ez duenez beira zeharkatu behar, ez dira izpiak horregatik desbideratzen.
‎Birusek ez bezala, ez dute automatikoki ugaltzeko gaitasuna. Izan ere, bere izen historikoak aditzera ematen duenez , aplikazio kaltegarria da, baina kaltegabeko aplikazio bat izango balitz bezala sartzen da sisteman. Hau da, normalki erabil daitekeen aplikazio arrunt batean iturburu kode kaltegarria sartzen da, eta eraso egiten du:
‎Zuhaitz eta zuhaixka bilduma bat baino gehiago izan behar duenez , arboretum a izango den eremuaren inguruan dauden beste baliabide batzuk erabiliko dituzte, aberasteko. Adibidez, arteari tarte bat egingo diote.
‎Beraz, berogailua martxan jarri du. Bere iPodTouchean entzuten ari zen musikaren antzekoa entzun nahi duenez , ordenagailua piztu eta last.fm ra konektatu da, gustuko musika aukeratzeko. Egongelan jarri du musika, baina, gero sukaldera joan denez, egongelako bozgorailuak itzali eta sukaldekoak piztu behar izan ditu, eta gustuko musika berriro aukeratu hango musika aparatuan.
‎Apur bat beranduago Ane heldu da etxera, eta, bere jaka eta poltsa esekitokian utzi ondoren, egongelako eserlekuan eseri da, autobusean ikusten ari zen Balbemendi telesaila ikusten jarraitzeko asmoz. Azken bi asteetan gauza bera egin duenez , etxeak ikasia du portaera hori. Beraz, Anek eskuz konfiguratu beharrean, PDAn ikusten ari zen telesailaren irudia egongelako ordenagailuaren pantailan jarri da, eta soinua, era berean, Home Cineman.
‎Beraz, garbigailua martxan jarri du. Garbigailuak zarata handia ateratzen duenez , bozgorailuen bolumena igo eta telefonoak jo duenean ez da konturatu ere egin. Ane, une batez bere telesaila ikusteari utzi, eta egongelatik etorri zaio telefonoa jotzen ari dela esanez.
‎Gero, lortutako harizpi berriak tamainaren arabera bereizten dira, elektroforesi baten bidez. Elektroforesian, eremu elektriko batean jartzen dira DNA harizpiak, eta, DNAk karga negatiboa duenez , polo negatibotik positibora mugitzen dira. Bidean, mugimendu hori oztopatuko duen zerbait jartzen da esaterako, gel porotsu bat, eta, hala, zati handiek txikiek baino denbora gehiago behar izaten dute polo batetik bestera mugitzeko.
‎Guk ere nabaritzen ditugu osmosiaren efektuak geure azalean. Dutxan denbora gehiegi ematen badugu, adibidez, ur gezak guk baino gatz kontzentrazio txikiagoa duenez , azalak xurgatu egiten du ura, eta atzamar zimurtuekin ateratzen gara. Itsasoan bainatzen garenean, berriz, azalak ura galtzen du, eta lehor eta tenkatu nabaritzen dugu gero.
‎Europako Batzordeak dagoeneko onartu duenez , 2012rako Europako Batasunean saltzen diren autoek dute kilometroko 120 gramo karbono dioxido baino gehiago isuri atmosferara. Hortaz, autogileek ez dute beste aukerarik, gaur egungo emisioak gutxitzeko aurrerapausoak eman behar dituzte; bestela, isuna jasoko dute.
‎Armentiak gogoratzen duenez , bi helburu nagusik bultzatu zuten espazio estazioaren sorrera. Lehenengoa espazioan denbora luzez egongo den estazio bat eraikitzeko teknologia sortzea eta estazioa zatika osatzea zen.
‎Bere jardunean nagusiki Ingalaterrako gizarteaz eta haren nortasun bereziak eragindako ondorioez ari bada ere, bere gogoeta, Snowek berak seinalatzen duenez , Mendebaldeko gizarte aurreratuetara alda daiteke. Horren adibide da giro literario zein zientifikoetan Snowen ideiak sortutako eztabaida eta harrabotsa.
2009
‎atmosfera, hain zuzen. Izan ere, grabitate handiagoa duenez , errazago eusten die inguruan dituen gasei. Martek, adibidez, Lurraren diametroaren erdia du, gutxi gorabehera.
‎Bi grafeno xafla erabil daitezke beste material bat tartean sartzeko, eta kristal likidoa egiteko. Grafenoak atomo bakarreko lodiera duenez , oso pantaila meheak egin daitezke.
‎Lotura zuzena dago Kongoko Errepublika Demokratikoko gerraren eta koltan meategiak kontrolatzeko nahiaren artean, Nazio Batuen Erakundeak berak aitortzen duenez . Arg.:
‎Dena den, zenbait arrazoi direla medio, emaitzak ez dira inoiz oso onak izan. Batetik, testosterona, ahotik hartuta gibeleko degradazioa eragiten duenez , injekzio bidez eman behar delako. Bestetik, albo ondorio garrantzitsuak eragiten dituelako; besteak beste, testosteronak libidoaren eta masa muskularraren galera eragiten ditu.
‎Jaiotakoak bidean hildakoak baino askoz gutxiago izan ziren: lehenengo taldeak berri eman duenez , 27 sagukume jaiotzea lortu dute. Zelula lerro onenetik 22 atera dira, eta, horretarako, 624 enbrioi ezarri behar izan zituzten.
‎Bestalde, erribosomaren egitura eta funtzionamendua zehazki ezagutzeak bide berriak zabaltzen ditu. Suediako Akademiak nabarmendu duenez , aurkikuntza oso inportantea da antibiotiko berriak garatu ahal izateko. Izan ere, antibiotiko asko bakterioen erribosomari lotzen zaizkio, eta haren proteina ekoizpena eragozten dute.
‎Inurri batentzat eta pertsona batentzat, adibidez, grabitazio unibertsalaren konstantea zenbaki bera da. Jakina, Lurrak inurriari eragiten dion beheranzko azelerazioa pertsona bati eragiten dionaren berdina da, baina inurriak askoz masa txikiagoa duenez , azelerazio horrek askoz indar txikiagoa eragiten dio. Horren ondorioz, lurraren kontra jotzean jasan behar duen indarra ez da inurria hiltzeko adinakoa.
‎Gorka Buenoren iritziz, kezkagarria da Eusko Jaurlaritzak gas naturalean oinarritutako sorkuntzaren alde egin duen apustua, eta garbi salatu zuen Gaindegia behatokiarentzat iaz idatzi zuen artikuluan. Energia mendekotasun larria Euskal Herrian da artikulu hori, eta han azaltzen duenez , Jaurlaritzak dituen helburuak betez gero, EAEn ziklo konbinatuko zentral termikoen potentzia elektrikoa guztiaren% 65 izan daiteke laster; hau da, inportatutako gasean oinarrituko da elektrizitate sorkuntza.
‎Haren iritziz, sortzen den elektrizitatea sarearen bidez ateratzeko arazoa konponduta dago Nafarroan. Azaltzen duenez , duela gutxi inauguratu da 400 kilovolteko sare bat, zirkuitu bikoitzekoa, Castejonen eta Muruarte de Retaren artean.
‎Azaldu duenez , hemengo egoera oso bestelakoa da: Hemen ez dago horrelako sistemarik oraindik, baina hamar bat urteko denbora tartean, gutxi gorabehera, nik uste dut ikusten hasiko garela.
‎Sorkuntza kontsumoa baino handiagoa balitz, berriz, arazoak sareko tentsioarekin egongo lirateke: tentsioak beti tarte jakin batzuetan egon behar duenez , neurriz gain igotzeak beste babes sistema batzuk jarriko lituzke martxan, eta beste itzalaldi bat gertatuko litzateke.
‎Madeleinealdia, XVI. mendea eta XX. mendea. Gizakion eta naturaren arteko harremana askotarikoa izan da mendez mende, paisajisten lanak agerian utzi duenez . Mutur batetik bestera pasatu gara.
‎Izan ere, isurketak gutxitzeak isurtzeak baino gutxiago balio badu, enpresak isurketak gutxitzeko inbertitzen du. Lehen baino gutxiago isurtzen duenez , isurketa eskubideak sal ditzake, eta, hala, irabaziak lortzen ditu. Horrenbestez, isurketak murrizteko mekanismoetan inbertitzeko erraztasunak ematen ditu sistemak.
‎Dena ez da izan merkatuari esker, ordea. Gre ok ohartarazten duenez , krisiak ere eragin handia izan du horretan. Enpresek jarduera gutxitu dute, eta isurketa eskubideak saltzea finantzatzeko modu bat izan da.
‎Horrez gain, kontuan izan behar da petrolioa merkatu egin dela, eta enpresek erregai hori erabili dutela ikatzaren ordez. Petrolioak ikatzak baino karbono dioxido gutxiago sortzen duenez , horrek ere lagundu du isurketak murrizten.
‎Maila politikoan, berriz, dagoeneko ikusten ari gara Argentinak laster janaria inportatu duela. Dena soja transgenikoa egiteko erabiltzen duenez , ez dira jendea elikatzeko janariak egiten.
‎Baina, bestalde, zahartzaroan eragin negatiboa dute norbanakoen bizirautean. Bizitza aurrera joan ahala hautespen naturalak gero eta indar gutxiago duenez , norbanako gutxiago dagoelako eta ugaltzea urriagoa izaten delako, indar gehiago du gaztaroko eragin positiboak zahartzaroko ondorio negatiboak baino. Teoria hori George Williamsek aurkeztu zuen 1957an, eta, ordutik, hainbat gene proposatu dira pleiotropia antagonistikoa frogatzeko.
‎Pennsylvaniako Unibertsitateko Paul Rozin psikologoak azaltzen duenez , energia dentsitate handiko elikagaiek bi ezaugarri izaten dituzte: gozoak dira eta ehundura koipetsua dute.
‎Hormona horrek egoera estresagarriari aurre egiteko prestatzen du gorputza. Horretarako energia duenez , energia dentsitate handiko janariak hartzeko joera bultzatuko luke.
2010
‎ateratako proteinen kontzentrazioa txikitzean (urarekin diluituta), ordea, ikusi dute zetaren proteinak pixka bat destolesten direla, eta, orduan bai, elkarri lotzen hasten direla eta zetaren zuntz ordenatuak eratzen dituztela. Ikerketa taldeko buruak adierazi duenez , espero zutenaren kontrakoa ikusi dute.
‎Hasteko, sarraila guztiak ez dira berdinak. Nievak adierazi duenez , ezin da itu bat erabili, ez bada erredundantea. Hau da, ezin duzu zelularen elementu bat inhibitu, ez badu ordezko bat; bestela, zelula hil egiten da.
‎Nievak aitortu duenez , oinarrizko ikerketan ari dira. Lortu dute inhibitzaile bat garatzea, oraingoz, uretan funtzionatzen duena:
‎Enfuvirtide izena du, eta klinikan erabiltzen da, baina ez ohizko tratamenduetan, erreskate terapietan baizik. Azaldu duenez , terapia horiek antirretrobiralekiko multierresistentziak garatu dituzten pazienteetan erabiltzen dira. Multierresistenteak diren birusak odoletik garbitzeko erabiltzen da enfuvirtide, ez baitute harekiko erresistentziarik.
‎Ikertzaileen hipotesia da mintzean txertatuta dauden arantza proteinaren guneak inhibitzen dituztela antigorputz horiek. Nievak adierazi duenez , nahiko paradigma berria da, baina ikusi dugu naturan gertatzen dela. Horrenbestez, horrekin txertoak egin daitezkeela nabarmendu du.
‎Hitzaurrean aitortzen duenez , gaiak lotzeko modu hori BBCko Connections telesaila ikusita bururatu zitzaion. Telesail hartan, James Burke aurkezleak aurkikuntza asko erakusten zituen, bakoitzari denbora gutxi esleituta (Gomez Estebanen esanetan, aspertzeko adinako denbora tartera iritsi gabe), eta gai ezberdinen arteko loturak nabarmentzen zituen.
‎Orain, berriz, bioerregaiak sortzen dituzten enpresekin elkarlanean ari dira. Proiektu bakoitzerako gehien komeni den espeziea aukeratutakoan, hainbat hilabete behar izan dituzte, Artechek azaldu duenez , alga ezagutzeko; hau da, jakiteko zer metabolismo duen, nola hazten den, nola ugaltzen den, noiz komeni den uzta jasotzea eta abar. Horretarako, 40 litroko fotobioerreaktore edo haztegi bat diseinatu dute bakoitzarentzat, etengabe hazkuntzari buruzko hainbat datu jasotzeko, hala nola tenperatura, uraren pHa, oxigenoaren eta CO 2 aren kontzentrazioak eta abar.
‎Bestalde, bioerregaiak sortzera bideratutako mikroalgen produkzioa errentagarri bihurtzeko, algei balio erantsia emateko zerbaiten bila dabiltza. Hau da, bioerregaiak sortzeko intereseko osagaiak erauzitakoan, beste helburu batzuetarako interesgarriak izan daitezkeen molekulak bilatzen dituzte, Castañónek azaldu duenez , gelditzen den biomasan: oinarrizko gantz azidoak, pigmentuak, molekula antioxidatzaileak, immunoestimultatzaileak eta abar.
‎Fatronik Fundazioko ingeniari biomedikoa da Ramos, eta doktoretza egiten ari da Tübingen Unibertsitate ospetsuan. Ramosek aitortu duenez , talde asko ari dira ikertzen pertsonekin, baina gurea izan da garun infartua zuten pazienteekin ikertzen hasi den lehena.
‎Ramosek azaldu duenez , gaixotasun izugarria da: pazienteek pixkanaka mugitzeko gaitasuna galtzen dute, eta azkenean locked in geratzen dira, beren gorputzean preso.
‎Denborarekin, ordea, haren oinordekoa, Windows, hegemoniko bihurtu da, ia monopolioa izateraino. Eta egoera hori baliatzen duenez bere beste produktu batzuk inposatzeko (Interneteko nabigatzailea, ofimatika produktua...) merkatuaren kontrol erabatekoa lortu du, horrek dakartzan eragin negatibo guztiekin.
‎smartphone ak (Interneteko konexioa, WiFi a, GPSa, ukipen pantaila eta beste gauza asko dituzten telefono mugikorrak) eta tablet ak (taula itxurako ordenagailu ukipen pantailadunak). Aparatu mota horiek Apple k asmatu ez baditu ere, joera sortzaile handia denez eta diseinu erakargarriak egiten asmatzen duenez , bera izan da lehena arrakasta lortzen, iPhone eta iPad aren bidez.
‎Felix Goñik adierazi duenez , zurruntzeak ez dio zelularen funtzionaltasunari eragiten. Horrez gain, entzima bi eratara inhibi dezaketela azaldu du Goñik:
‎Reading Unibertsitateko adimen zibernetikoaren ikertzailea da Mark Gasson, eta, duela gutxitik, birus informatiko batek infektatutako lehen pertsona ere bada, berak jakinarazi duenez . Hain zuzen,
‎Reading Unibertsitateko adimen zibernetikoaren ikertzailea da Mark Gasson, eta, duela gutxitik, birus informatiko batek infektatutako lehen pertsona ere bada, berak jakinarazi duenez .
‎Iritzi berekoa da Joseba Carreras Arabako Aldundiko Biodibertsitate Saileko burua ere. Hark zehaztu duenez , hain zuzen, 2003az geroztik urtero egiten da espezie amerikarraren kontrola Araban. Bagenituen susmoak, baina orain egiaztatu dugu lehenbizikoz bisoi amerikarrak zuzenean egiten diola eraso europarrari, nabarmendu du.
‎Sérgio Cardoso YDreams eko edukien arduradunak azaltzen duenez , oso lan dinamikoa izan da. Alderatzen badituzu egitasmoaren lehenengo dokumentua eta azkenean egin duguna, begi bistakoa da aldaketak egon direla.
‎Kixmik desafio egiten die bisitariei, eta, jolas baten bidez, haiek zer pentsatzen duten asmatzen du. Ayalak azaltzen duenez , izugarrizko ahalegina egin dugu, hitz egitean emozioak transmititzeko gai izatea nahi baikenuen.
‎Bada, Villamontek zehazten duenez , eduki hori azaltzen duten modulu interaktiboak ere ez daude nolanahi antolatuta: Biribilean jarri ditugu, kutsu organikoa emateko.
‎Argi poluzioa gehiegizko argiztapenak sortzen duenez , gehiegizko elektrizitate kontsumoarekin eta horrek dakartzan ingurumen eta ekonomia eraginekin lotuta dago. Behar baino energia gehiago kontsumitzen denean, argiaren fakturan gehiago ordaindu behar da.
‎Etnologiak horren berri ematen digu. Intxaurrak garunaren itxura duenez , buruko gaitzak sendatzen omen ditu. Gibel belarrak gibel itxurako hostoak dituenez, gibeleko gaixotasunak sendatzeko bikaina omen; Lobaria likena, biriken antza omen duena, biriketako gaitzak sendatzeko.
‎Hain zuzen, Bizkaian askoz ere garrantzi handiagoa izan zuten zamalekuek, han baitzeuden meatze garrantzitsuenak. Bizkaiko Meatzaritza Museoko Haizea Uribelarreak azaltzen duenez , Bizkaian betidanik egon da meatzaritza jarduera, baina II. karlistadaren amaieran (1876), foruak galtzean, hartu zuen indarra. Izan ere, ordura arte bizkaitarrek bakarrik ateratzen zuten minerala meatzeetatik, foruen arabera; ordutik aurrera, ordea, kanpoko kapitala sartu zen, batez ere britainiarra, eta britainiarren eta bizkaitarren arteko meatzaritza elkarteak sortu ziren.
‎Erlijioekin gauza berbera gertatzen dela uste du. Azaltzen duenez , erlijio asko daude, bakoitza bere mitoekin, bere ideiekin, eta batzuk besteekiko kontrajarriak diren gauzekin, eta, talde bakoitzaren barruan, iraunarazi eta transmititu egiten dituzte. Pertsona asko talde horietakoren batean dagoela aitortzen du Mosterínek, baina ez du onartzen espeziearen berezitasuna denik:
‎Morenok azaltzen duenez , filosofo greziarrentzat arrazionaltasuna zen gure espeziearen muina. Baina, zer esan nahi du arrazionala izateak?
‎Besteak beste, aldarrikatzen du oraindik ez garela gizaki, pertsona. Azaltzen duenez , pertsona bilakatzea eboluzio prozesu bat da; oraindik martxan dago, eta alderdi biologikoek eta kulturalek eragina dute horretan. Bada, eboluzio kulturala biologikoari gailentzen zaionean, orduan burutuko da gizatiartze prozesua.
‎Espainian DGPak egiten aitzindarietako bat izan zen enbriologo honi iruditzen zaio giza enbriologian aplikazio asko izan ditzakeela metabolomikak, baina ez omen da bete betean DGParen ordezkoa izango. Azaltzen duenez , besteak beste gaixotasun larri baten eramaileak diren bikoteen enbrioietan erabiltzen da Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetikoa (DGP), bai eta gaixotasun genetiko jakinak edo asaldura kromosomikoak heredagarriak biak diagnostikatzeko ere. Eta DGP hori du inoiz metabolomikak ordezkatu.
‎Gaur egun, merkatuan sistema paraleloa duten auto hibridoak bakarrik daude, Mondrag n Automoci n erakundeko Mikel Uriberen arabera; motor elektrikoa eta errekuntzazkoa dituzte auto horiek, eta trakzio indarra motor batetik edo bestetik hartzen dute. Aurki, berriz, beste teknologia bateko hibridoak ere izango ditugu, Uribek aurreratu duenez : seriean lan egiten duten hibridoak.
‎Hala, neurona dopaminergikoak nola zeuden jakiteko proba batzuk egitea onartu zuen gizonezkoak. Linazasorok azaltzen duenez , DatSCAN izena dute proba horiek, eta, horien bidez, dopamina ekoizten duten neuronen bidea nola dagoen ikus daiteke; hain juxtu, hori da parkinsonaren ondorioz kaltetzen den bidea. Beraz, tratamendua eraginkorra izango balitz, lehen baino neurona dopaminergiko gehiago egongo lirateke, eta bide dopaminergikoa hobetu egingo litzateke.
‎Beti ez da erraza izaten, ordea, iruzurgileak geldiaraztea, eta, bitartean, kalte handia egiten dute. Linazasorok azaltzen duenez , askotan ez da jakiten pazienteek albo ondoriorik jasan duten edo ez, baina tarteka azaltzen dira kasu larriak. Hala, gogoan du Israelgo haur bat:
‎Hain muturrekoa ez den arren, giza gorputzak ere badu halako mekanismo bat apnea egoeran. Iñigo Arregi medikuak azaltzen duenez , oxigenoaren birbanaketa bat gertatzen da: odola ez da leku guztietara joaten, leku bitaletara bakarrik.
‎odola ez da leku guztietara joaten, leku bitaletara bakarrik. Dena dela, Guzmanek azaltzen duenez , kaxaloteak egiten duen oxigeno gastua minimoa da gurearekin alderatuta.
‎IBEX zundaren ikertzaile nagusiak, David McComas ek, adierazi duenez , orain arte egindako teorietan eta ereduetan batek ere ez zuen horrelako isurketarik aurreikusi. Azaldu dutenez, badirudi izar arteko espazioko eremu magnetiko batek eragiten duela xingola hori eratzea.
2011
‎tumore zelulak hazteko, ugaltzeko eta hedatzeko behar dituen mekanismoak edo bidezidorrak identifikatzean, eta haiek oztopatzean, laborategian garatutako molekulen bitartez. Rodriguezek azaldu duenez , zelula arruntek ere erabiltzen dituzte bidezidor horiek; baina ez dute bakarra erabiltzen, baizik eta lau edo bost, gauza bera egiteko. Aldiz, tumore zelulek gehiegizko aktibazioa izaten dute haietako batean, eta besteak ez dituzte erabiltzen, ez baitituzte behar.
‎Marta Santisteban ikerketa buruak adierazi duenez , bularreko minbizia duten pazienteen azpitalde batekin probatzen ari dira, eta 2012ko maiatzean jakingo dute eraginkorra den. Edonola ere, ohiko terapia onkologikoaren osagarria izango litzateke, eta ez kirurgiaren, erradioterapiaren eta kimioterapiaren ordezkoa.
‎Hori kontuan hartuta, BCL11A izeneko genea identifikatu dute Howard Hughes Medikuntza Institutuko eta Harvard Unibertsitateko ikertzaileek. Gene horrek hemoglobina fetala desagerrarazten duenez , pentsatu zuten hura isilarazita globulu gorriek hemoglobina fetala izango zutela, eta bide egokia izan zitekeela anemia faltziformea tratatzeko.
‎Asier Hilario biotopoaren zuzendaria eta Juan Carlos Gutiérrez Marco Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorena (CSIC) ziren geologo haiek, eta berehala ohartu ziren aurkikuntzaren garrantziaz. Izan ere, Asier Hilariok nabarmendu duenez , fo
‎Izan ere, Asier Hilariok nabarmendu duenez , fosilak interes zientifiko handia du, batez ere, duen neurriagatik. Orain arte topatu diren era horretako fosilak 30 zentimetro luze dira, eta hau, aldiz, 1,53 metrokoa.
‎Hortaz, administrazioak txosten zientifikoetan oinarritzen dira elikagai segurtasunerako politikak diseinatzeko. Hala ere, Martínezek argitu duenez , administrazioek bestelako faktoreak ere hartzen dituzte kontuan: sozialak, ekonomikoak, etikoak, klinikoak, legalak, politikoak...
‎Pujolek Política Científica bere blogean idatzi duenez , zientzialariek egindako lana bikaina izan da, infekzio eragilea (bakterioa) berehala identifikatu baitzuten. Aldiz, transmisio katearen ikerketa ez zen behar bezain egokia izan, inondik inora ere.
‎Iritzi horretakoa da, besteak beste, Isabel Martínez, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren zuzendaria. Hark zehaztu duenez , E.coli enterohemorragikoaren kasua alerta bat da, eta arrain urdinarena, berriz, arrisku bat.
‎23 espezietako 1.791 banakoren nondik norakoak ezagutu zituzten hala. Ondoren, Stanford Unibertsitateko Barbara Block ikertzaileak (artikuluaren egile nagusiak), Nature ren webgunean adierazi duenez , ordura arte inork egin ez zuen zerbait egin zuten: migrazio bide guztiak elkartu, eta gunerik partekatzen ote duten aztertu zuten.
‎Baina webaren asmatzaile eta webaren gidalerroak markatzen dituen W3C erakundearen zuzendari Sir Tim Berners Lee jaunak Scientific American aldizkarian adierazi duenez , joera hori webaren kalterako da, arrazoi askorengatik. Horietako bat da aplikazioek maiz komunikazio protokolo jabedunak eta ezkutuak erabiltzen dituztela, irekiak eta estandarrak diren HTTP, REST, SOAP eta antzekoen ordez.
‎Gaur egungo teknologiak ondo bereizten ditu polimero nahasteak; jasotzen diren produktu gehienen osagaiek purutasun egokia izaten dute birziklatzeko. Baina legeriak onartzen ez duenez elikagaiekin kontaktuan egongo diren produktuetarako polimero birziklatuak erabiltzea, plastikoekin egindako beste produktu batzuk ekoizteko erabiltzen dituzte, eta, gaur egun, zeregin premiazkoena da balio erantsi handia duten produktuetan barneratzea (prozesu horretan, petrolioak prezio altua izatea lagungarria izango da). Adibidez, gero eta sarriago ikusten da arropetako etiketetan haiek egiteko polimero birziklatuak erabili direla, PET, adibidez.
‎Oraingo ikerketan, frogatu dugu isilpeko infekzioa belaunaldi jarraituetan transmiti daitekeela landa eremuko populazioetan, adierazi du Cabodevillak. Ikerketa bide eta lan hipotesi berriak irekitzeari dagokionez Cabodevillak esan duenez , etorkizuneko ikerketek isilpeko infekzioak berraktibatzeko moduari heldu ahal izango diote, eta, hala, isilpeko infekzioak infekzio hilgarri bihurtu.
‎Hori da, hain juxtu, orain gertatu dena; hau da, elgorriaren aurka txertatutako populazioaren ehunekoa ez da nahikoa izan populazio osoa babesteko. Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak ohartarazi duenez , bereziki bi adin taldetakoak daude gaixotzeko arriskuan. Batetik, gurasoen erabakiz edo utzikeriaz txertatu gabe dauden haurrak; eta, bestetik, txertoa programan ez zegoelako txertoa hartu ez eta txikitan gaixotu ez ziren 25 urteko helduak.
‎Azaldu duenez , haurrak txertatzeko adina bi faktoreren araberakoa da. Goizegi jartzen badira, batzuetan ez dira eraginkorrak, haurren immunologia sistemak oraindik ez duelako erantzuten.
‎Hori ez zen nahikoa, ordea. Esnaolak azaltzen duenez , horrez gain, oholaren mugimenduak ezagutzea interesatzen zitzaigun, jakiteko zer zatik funtzionatzen duten maniobra bakoitzean, adibidez, cut back bat egiten duzuenean (olatua lehertzen den aldetik ihes egin ondoren, aparrera itzultzeko egiten den biraketa), edo abiadura hartzean, olatua jaistean... Horretarako, azelerometroak, giroskopioa, itsasorratza eta GPSa integratuta dituen elektronika bat sartu diogu.
‎Odriozolak azaldu duenez , haien sistemaren bereizgarriak dira sortzen duten olatuaren kalitatea, energia gastua, eta, azkenik, edozein ingurutan erabiltzeko aukera, baita inguru naturaletan ere: Orain arteko sistemak igerilekuetan ezartzen dira.
‎Baina badago hobetzeko tartea. Izan ere, Recartek argitzen duenez , material idealak erabiliz eta silizioa gertu dago material ideal horretatik, mota horretako zelulen eraginkortasunaren muga termodinamikoa% 41 da. Europako Industria Fotovoltaikoaren Elkartearen (EPIA) arabera, ordea, silizio kristalinozko zelulen eraginkortasuna 2020rako% 23ra iritsiko da gehienez.
‎Ingurumena interesgarria al da gizartearentzat? CIS Ikerketa Soziologikoetarako Zentroak Opiniones y actitudes, 67 zk, 2010 erakutsi duenez , espainiarren arazo nagusien artean ez da ingurumena agertzen; zerrendaren beheko aldean agertzen da. Aldiz, langabeziari, ekonomiari, klase politikoari eta alderdi politikoei buruzko gaiak daude zerrendaren lehen postuetan.
‎Udaberri honetan, Artikoaren gaineko ozono geruzaren galera inoizko handiena izan da, Metereologiaren Mundu Erakundearen arabera (MME). Erakunde horren idazkari nagusi Michel Jarraudek jakinarazi duenez , egoerak garbi erakusten du giza jardueraren ondorioz askatutako substantzien eragina nozitzen jarraitzen duela estratosferak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia