Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2000
‎Askotan ez dute indartsuenek irabazten, trainerua ongien eramaten duenak irabazten du. Jendeak uste duena baino askoz ere konplikatuagoa da. Arraun mundua da 1.100 kiloko mugimendua momentu oro, 200 kiloko traineru batean.
2001
‎Hala ere, Mandelek dioenez, ekonomia berria iraultza teknologiko hutsa baino zerbait gehiago da, iraultza finantzarioa ere bada, eta, horregatik, egungo ekonomia jendeak uste duena baino askoz ere hauskorragoa da. Horregatik dio, 1990eko hamarkadan Ipar Amerikako ekonomiaren ahalmena behar bezain aintzakotzat hartu ez zen bezalaxe, oraingoan ere, agian, ez dela behar bezain kontuan hartzen etorkizun hurbil batean gainera etor daitekeen krisialdi larria.
‎Oraingoan bai, Bizkaiko hiriburuan sartzeko moduan gaude; gainera, gaur egungo eta etorkizuneko Bilbo islatu nahi duen ikur garrantzitsuenaren ondotik (edo erditik) egingo dugu, Guggenheim Museo harrigarritik alegia. Honez gain, turistikoki ospe handirik izan ez duen hiri honek gauza askotxo erakusteko ditu, orokorrean kanpoko jendeak uste duena baino askoz gehiago: Alde Zaharreko giroa, zabalguneko etxebizitza oparoak, museoak eta abar luzea.
‎Bertako elizaldea eskuinean utziz, segitu gorantzako errepidetxoa, 200 metrotara eskuinerantz jo arte. Hortik aurrera oinez, Euskal Herriko hoberen gordetako sekretuetako bat (merezi duena baino askoz ezezagunagoa behintzat) ezagutzeko aukera duzue: Barrikako labarrak... zoragarria.
‎kontaketa guztia kontrolatzen du eta kontaketari buruzko gogoeta teorikoak behin eta berriro azaleratzen ditu. Nobela guztiek irudikatzen duten irakurleaz gain, nobela honetan irudikatzen den idazlea(" autore inplizitoa" esango luke W.C. Booth ek) Saizarbitoriak beste nobeletan irudikatu duena baino askoz ere esplizitoagoa da.
2003
‎Detekzio metodo eraginkorra eta berariazkoa da. Kontua da antigorputzak lortzeko, normalean, animaliak erabiltzen direla —antigorputzak sortzen dituzte, interese substantzia injektatu ondoren—, eta antigorputzak sortzen dituzten zelulak, prozesu motela eta kostu handikoa, Manclus en taldeak proposatzen duena baino askoz gehiago, antigorputzak klonatzea, bakterioekin identifikatu eta isolatu ondoren. Hala, antigorputzetan oinarritutako detekzio kitak azkar, erraz eta merke izatea espero da.
2005
‎Irakaskuntzan, beharbada, erraza zaigu momentu honetan esatea, eragile bakarra ez denez, eragile potenteagoak badaudenez, haien errua dela. Jakinik eta kritiko izanik eskolak eman dezakeenaz, iruditzen zait ematen duena baino askoz ere gehiago eman dezakeela, bai hizkuntza ondorengoetaratzeko eta baita euskararen erabilera eragiteko ere.
‎Bestetik, eskolaren funtzio nagusia euskara ona eta ondo erakustea izango da, baina badakigu euskararen erabilera ez badugu ziurtatzen, erabilpenik gabeko ezagutzak ez duela etorkizunik izango. Egia da erabilera sustatzeko badirela eskola baino eraginkorragoak diren beste eragile batzuk, baina eskolak berak ere egiten duena baino askoz gehiago egin beharra dauka bide horretatik. Beste elementu bat da euskararen irakaskuntza euskal kulturan txertatzea.
2006
‎Batez ere, alabaina, historia eta zibilizazio gabeko euskaldun primitibo horiek legeria eta justizia paregabe bat funtsean txit modernoa ere finkatu dute(" allí se muestra viril espíritu de individualismo: defender al individuo contra los abusos de toda autoridad civil o religiosa"," allí la familia, los hijos protejidos contra los abusos de los padres; la mujer, contra los del marido, todo lo contrario del romano unitarista") 231, eta antolaera politiko bikain bat asmatu dute, askezalea, oraingo" barbarie civilizada" k(" que algunos llaman liberal") ezarri gura duena baino askoz liberalagoa egiaz. " ¿ De qué me servirá poder nombrar quien me gobierne fuera, si no puedo gobernarme dentro?" 232.
‎Bat, ikasleari ez zaio ikasmateriala liburu berriaren baldintzetan emango: ikasle bakoitzak ukiezina izango du erabiltzeko (ez oharrik, ez azpimarrarik, ez eskemarik...) eta (badakigu nolakoak diren umeak) zenbaitetan hondatzen hasitako liburua jaso du berak zaindu duena baino askoz okerrago zaindu duelako beste batek (esango digute liburuak zaintzen ikastea oso hezitzailea eta formatiboa dela, baina zuk uste duzu ikaslearen heziketari begira hartu dutela erabaki hori?). Bi, irakasleari lan gehiago eskatuko zaio, eta gelako antolaketa eta curriculumaren programazioaz gain, liburuen kudeaketa egin du:
2007
‎Eta, etxeko ekonomiarentzat, kontu nagusia: aurreko edozeinek eskatzen duena baino askoz ere aurrekontu txikiagoarekin egin daiteke.
‎Alde horretatik, ekintza manipulagarriagoak dira poltsaren edozein indizetan kotizatzen dutenak baino, eta, alde horretatik, inbertitzailea babesik gabe dago finantza bitartekari jakin batzuek aplikatzen dituzten estrategien aurrean. Broker batzuek horrelako ekintzak erostea gomendatzen dute, une horretan kotizatzen duena baino askoz garestiagoa den prezio objektiboa ezarriz, baina, egia esan, ez dira inoiz (edo oso epe luzean) helburu horiek beteko. Kasurik ezagunenetako bat Terraren ekintzena da.
2008
‎Argiztapen publikoak hiru milioi megawattetik gora kontsumitu zituen iaz Espainian. Bestalde, Espainiako Argiztapen Batzordeak (CEI) dio instalazio horien gastua behar baino askoz handiagoa dela, Europako Batasunak (EB) ezartzen duena baino askoz handiagoa: gaur egun, hiri bateko guztizko energia kontsumoaren %50 eta %60 artean gastatzen da.
2009
‎Bere ustez, kapitalista batek irabazten duena baino askoz gutxiago irabazten duen langile batek lehenengoak baino gehiago ordaintzeak ez dauka ez hanka ez bururik.
‎Erantzun beharreko galdera nagusia ondorengoa da: esku artean zeuzkan baliabideekin ba al zegoen Lillok egin duena baino askoz gehiago egiterik. Entrenatzaileak badu garrantzia, baina jokalariak dira agintzen dutenak, eta Bigarren Mailan badira sasoi honetan Realak baina maila handiagoko jokalariak dauzkatela erakutsi duten taldeak.
2010
‎Asko maite dut. Eta jendeak uste duena baino askoz ere irakurgarriagoa da, baina esaten dutenez irakurgaitza dela, jendeak izua dio. Baina liburu handi handi bat da.
‎Jaws programak goiburukoak eta estekak identifikatzen ditu. Hortaz, itsu batek Googleko bilaketa bateko lehen hamar emaitzak irakurtzeko behar duen denbora ikusmen arazorik ez duen pertsonak batek behar duena baino askoz ere gehiago da.
‎Hitz horiekin definitu du Telecincoko kazetariak bere egunerokoa. Ematen duena baino askoz ere lasaiagoa da. Egun osoa telebistan lanean aritzen naiz eta beste guztia normala da, gaineratu du gazteak.
‎“Merkurio zero” nazioarteko kanpainaren barruan, lana joan den udan egin zen, merkurioa erabiltzen duten kloro fabriketatik hurbil. Ondorioen arabera, kloroaren industriak “ofizialki aitortzen duena baino askoz merkurio gehiago igorriko luke, eta horrek herritarren osasuna arriskuan jartzen du”. Erakundeak dioenez, kontsumitzen den “arrain guztia” “merkurioz kutsatuta” dago, eta ingurumenean eta giza gorputzean atzemandako merkurio kopuruak gorantz jarraitzen du.
‎Alabaina, azken liburuan, berriro ere egiaztatu da, teknologia eta erakundeak garatu arren, gizakion aztarna ekologikoak hazten jarraitzen duela. Baliabideen eskaria izugarria da gizakion aldetik, planetak eman ahal duena baino askoz handiagoa. Hain zuzen, eskariak %20 gainditzen du ahalmen hori (Meadows et al., 2005).
2011
‎Italiak duen zor publikoa Greziak duena baino askoz ere handiagoa da eta geroz eta arazo gehiago ditu finantzatzeko.
‎Grezian gertatzen ari dena ez da ezer Italian gerta litekeenaren aldean. Italiak duen zor publikoa Greziak duena baino askoz ere handiagoa da eta geroz eta arazo gehiago ditu finantzatzeko. Bere arrisku saria %5era hurbiltzen ari da eta hori oso arriskutsua da, horrek esan nahi baitu Italiak bere zorra saltzen duenean, Alemaniak baino %5 interes handiagoa ordaindu behar duela eta hori epe ertainera jasanezina da.
‎%57 BBKrena izango da eta% 11 Vitalena. Bankuaren erabakiak bere administrazio kontseiluan hartuko dira, akziodun bakarrak hiru Kutxak izango dira eta bankuak hartuko dituen erabaki estrategikoetarako beharrezkoa izango da gehiengo indartu bat, gaur egun Kutxen jarduera arautzen duena baino askoz zorrotzagoa.
‎" Testamentu Zaharreko profeta baten antzera erantzun du Meyerrek", dio Andersonek, eta erantzunaren berri damaigu segidan: " Bai Meyer da orain mintzo dena, eta begitantzen zait jendeak uste duena baino askoz okerragoa izango dela hau guztia".
‎—Neska xarmant horri horrelako karikatura bat egiteko gai izan den bati honezkero gehiegi kontatu diot, merezi duena baino askoz ere gehiago. Ez duzu uste?
2012
‎Orainaldian bilatzen ditut etorkizunera eramango gaituzten pieza horiek; egungo errealitatean arakatzen dut, eta pieza horiek etorkizuna nolabait imajinatzeko erabiltzen ditut. Liburuetan jendeak pentsatzen duena baino askoz gutxiago asmatzen dut. Zure azken lanak, berriz, orainaldian girotu dituzu; zerk eraman zaitu testuingurua aldatzera?
2013
‎" Haurra goxoki denda batean bezala. Izugarrizko oportunitateak dauzkazu eta arriskuak jendeak uste duena baino askoz txikiagoak dira". Payne buru daukan Emergent Asset Management inbertsio konpainia kanadarrak Afrikan lur kopuru handiak bereganatu ditu.
‎«Garrantzitsua da esatea gaixotasun kronikoak edo are larriak dituzten pertsona gehienak zoriontsu edo oso zoriontsuak direla», adierazi du. Eta, gainera, egoera ekonomikoa, zoriontasunerako garrantzitsua den arren, «jende askok pentsatzen duena baino askoz gutxiago dela» ziurtatzen du. Eta, adin jakin batera iritsita, maila egokia lortu ez bada, ez da itxaropenik hartu behar.
‎Animatu eta zabaldu berria!!!! ” luzatu dute gonbita Gaztetxetik.Dancehall zer den ere azaldu dute: “Reggae mota bat da, baina gehiengoak entzun ohi duena baino askoz ere erritmo azkarragoak ditu. Raquel karrera luzeko dantzaria da, eskarmentu handia du irakasle lanetan, eta nazioarteko artista askorekin egin du dantza.
‎Hiztun hautu hori etorriko da euskarak ematen duena baino askoz gehiago eta hobea ematen duen eskaintza uholde baten barruan, eta lehen aldiz historian, ingelesak eta bi albo erdarek ematen duten eskaintza aberats zabal hori masiboki ulertzeko gai izango den belaunaldi batean. Eta aldi berean, euskarak masa kritiko oraindik txikiegia izateaz gain, batez beste hizkuntzaren potentziaren olioztatze pertsonalean arazo handiak dituen belaunaldi batean.
2014
‎Hau da, gaur egun, Nafarroako Legebiltzarrean Bilduk eta Aralar Nabaik 13 parlamentari dituzte PSNk 9 eta hori izango da, hain zuzen, datu ikusgarrienetako bat hurrengo hauteskundeetan ea EH Bilduk Nafarroako bigarren indar politikoa izatea lortzen duen. Samurra ez du izango, besteak beste Geroa Bairen indarra bere egungo bi parlamentarien kopuruak adierazten duena baino askoz handiagoa izango delako. Denak adierazten du lehia handia izango dela EH Bilduren, Geroa Bairen eta PSNren artean, azken honek bere kartak ondo jokatzen baditu behintzat, nahiz eta oraingoz ezin esan horretan asmatzen ari denik.
‎Nazioa espiritu bat da, arima bat... Bigarren puntuari dagokionez, Renanek ez du esaten Aita Santuak Gabonetako diskurtsoan esan ohi duena baino asko besterik: –le droit des populations à décider de leur sort [kasu:
2015
‎Hori hala, nola ez dira aldatuko klaseak? Gure amamaren sasoian, diruak garrantzia zuen baina gaur egun duena baino askoz gutxiago. Diruaz gaindiko elementuek ere saretzen zuten klase soziala.
‎Dokumentalaren alderdirik interesgarriena da protagonistak establezimendu horietako errazio handiak kontsumitzea erabaki zuela, baldin eta saltzaileek eskaintzen bazizkieten, hau da, «tamaina superra» (hortik dator «Super Size Me» izenburua). Janarien nutrizio profil eskasa, edaten zituen edari azukretsuen azukre ugaritasuna eta hilabete horretan irentsi zituen elikagaien errazioen tamaina direla eta, protagonistak egunean 5.000 kilokaloria hartu zituen, batez beste espainiar batek kontsumitzen duena baino askoz gehiago. Osasun egoerak okerrera egin zuen nabarmen, eta 11 kilo baino gehiago gizendu zituen (bost hilabete baino gehiago behar izan zituen aurreko pisua berreskuratzeko).
2016
‎2ttor begiak itxita dago, beste mundu batean balego bezala. Xbel irribarre behartu batekin dago, besarkada hori iraun behar duena baino askoz gehiago irauten ari dela adieraziz.
‎Izan ere, epealdi osoko desbideratze tipikoa 2.212 anegakoa da. Gainera, uzta batzuk desbideratzeak iradokitzen duena baino askoz gehiago urrundu ziren batez bestekotik: ekoizpen maximoa 1787an lortu zen, 15.237 anegarekin, eta minimoa hurrengo urtean, 6.586 anegarekin.
2017
‎Indarrak berdinak dira, baina gorputz desberdinei aplikatzen zaizkienez, efektuak ez dira berdinak. Akzioa uraren gainean aplikatzen da, eta ur horren masa piragua piraguista bikoteak duena baino askoz handiagoa da.
‎Eskuliburu dibertigarri hau Anayak argitaratu zuen 2017an, eta enpatia, tolerantzia, justizia, elkartasuna, adiskidetasuna eta eskuzabaltasuna lantzen ditu, besteak beste. Gainera, haurrek jakingo dute zein den protagonistak aukeratutako superboterea, eta mundua salbatzen lagunduko diote.’ 7 Eskolako zuhaitza Badira indarrez betetako gaiak gordetzen dituzten liburuak, irakurlea istorio txiki baten bidez iristen zaienak eta itxurak erakusten duena baino askoz gehiago ikustera bultzatzen dutenak. Ale hau, Antonio Sandovalek idatzia, Emilio Urberuagak irudiztatua 2016 urtean eta Kalandrakak argitaratua, aukera bat da zuhaitzak estimatzeko, behar duten zainketan pentsatzeko eta haiekiko errespetuzko tratua izateko.
2018
‎Aurkezpena eginda, ibaiak gaur egun duen bizia azaldu dut, hau da, han zein hegazti, arrain, landare edota intsektu bizi diren erakutsi dut. Urolak aberastasun handia dauka, jendeak uste duena baino askoz handiagoa. Bizitza osoa Urola ibaiari lotuta daramat, eta ni neu ere harrituta geratu naiz zenbait gauzarekin.
‎Fetitxe bat da pendrive hori, bitrina batean sartuta dago, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duenez, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duela adierazteko. Museo bateko erakusketa batean dagoenez, bati automatikoki etortzen zaion galdera pertinente bezain ironikoa:
‎Fetitxe bat da pendrive hori, bitrina batean sartuta dago, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duenez, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duela adierazteko. Museo bateko erakusketa batean dagoenez, bati automatikoki etortzen zaion galdera pertinente bezain ironikoa:
2019
‎Hizkera ez formala sustatzeko eta bultzatzeko, bereziki ingurune erdaldunetan, hezkuntzan egin daitekeen lanaren ezinbesteko errefortzu izan lukete aisialdiak eta hedabideek, non EiTBk gaur egun jokatzen duena baino askoz ere paper garrantzitsuagoa bete lukeen.
2020
‎Duela hilabete batzuk, inork ez zuen pentsatuko biztanleei eutsitasun orokorra ezarriko zitzaienik, eta StopCovid bezalako aplikazio bat gai zerrendan legokeenik. Zoritxarrez, krisi honen eskala klima aldaketak hurrengo urteetan ekarriko duena baino askoz txikiagoa da, eta, koronabirusaren kasuan bezala, zenbat eta gehiago atzeratu erantzuna, orduan eta hertsapen gehiago erabiliko da. Masiboa eta, ez gaitezen engaina, inikuoa; zoritxarrez, laster anekdotikoa dirudien eskala batean, Hollande edo Macron saltsaren karbonoaren gaineko zergaren adibidea paradigmatikoa da, gure kontsumo moduen eragina mugatzeko ezarriko den hertsapen neurriaren motari dagokionez, egungo logikari jarraituz gero.
2021
‎Hutseko sukaldaritza eta eltze motela sukaldean ohikoa baino tenperatura baxuagoak erabiltzean oinarritzen dira. Sukaldaritzako teknika horien bidez, elikagaiak ahalik eta gehien hurbiltzen dira egosketa puntu hoberenera, eta elikagaiaren tenperaturaren eta egosketaren tenperaturaren arteko aldea oso txikia da (metodo tradizionaletan, ura, olioa edo janaria prestatzeko erabiltzen dugun airea 200 ºC ra arteko tenperaturan egon daitezke, elikagaiak lortzen duena baino askoz altuago). Horrela, elikagaiaren gainazalak eta barrualdeak egosketa maila bera dute, gainezkatzea saihesten da eta ehundura leun eta melosoak lortzen dira haragi eta arrain gogorretan.
‎Errenteriako gazte baten ikuspuntutik kontatutako istorioa euskaratzea «ematen duena baino askoz konplikatuagoa» izan da Zabaletarentzat. Arazo batekin egin zuelako topo, batez ere:
‎Kontestuak aipaturik, doktrina katoliko klasikoaren arabera" senarra emaztearen aita" baldin bada, zer esan" semearen alaba" dirudien haren irudiaz? Michelangeloren Pietatea –aurrean egonda nago, luzaz, turistak ziztuan igarotzen ziren eta– delako irudian ama neskatoa da –neskutsa? –, besoetan duena baino askoz gazteagoa, egun nerabea esango genukeena baino gaztetxoagoa. Katolikoen iruditeria, sublimazioak eta intzestu desioak.
2022
‎Ez dugu adostasunik lortzen, argi denez. Nik uste dut berak esaten duena baino askoz ere gutxiago itxaron nauela, baina onartzen dut hala ere askotan egon dela nire zain. Ez naiz harro sentitzen, bide batez.
2023
‎2021eko apirilaren 13an ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta 539 egun egon zen saskibaloian jokatu gabe. Hau da, horrelako lesioen osatze prozesuak irauten duena baino askoz gehiago. Frankiziak eta medikuek ez zuten arriskatu nahi izan.
‎Baina lixto, urrun nago jada beragandik. Berak uste duena baino askoz urrunago.
‎Alemanak bien arteko sintonia ona ospatzeko botila bat koñak oparitu dio, Soltxagak ordaintzen ahal duena baino askoz garestiagoa. Buruaz baietz egin du, bere erabakiarekin ados dagoela eta altzari marroien erabateko adostasuna ere baduela eta agian, soilik agian, egongela bakarti horretan eta bera ia ohartu gabe, oraina, bere oraina edaten hasi dela.
‎Jende askok munduan duena baino askoz gehiago da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia