|
Gaur egun, nazioarteko hitzarmen hori erakunde horretako 47 herrialde kideetako 23tan3 aplikatzen ari dira. Testu horren helburua, ordea, ez da hiztunak eskubidez babestea, are gutxiago hiztun taldeak edo komunitateak —nahiz eta Frantziako Konstituzio Kontseilua horren beldur agertu zen, 1999an4 testu hori berrestearen aurka egin zuenean—, baizik eta hizkuntzak5 Kasu honetan, L. J. Calvetek gaiari buruz duen iritziak argudio argi bezain onartuen bidez egiten dio kontra
|
duela
zenbait hamarkadatik garaturiko joerari; hau da, nazioarteko politikako eta zuzenbideko arrazoiak direla-eta hizkuntzak hiztunen aurretik jartzea eragin duen joerari. L. J. Calveten esanetan, hizkuntzak desagertzeko zorian dauden espezieak balira bezala babesteko joera badago, politiko linguistikoki zuzena deritzon diskurtso baten bitartez (Calvet 2000).
|
|
...ori barne hartzen duen/ duten estatuaren/ estatuen babes irmoarekin. zoritxarrez, berrehun baino gutxiago dira egoera horretan dauden hizkuntzak. horrek izugarrizko deskalabrua ekarriko liguke; izan ere, oraindik munduan diren 6.000 hizkuntzetatik gehienen heriotza ekarriko luke (ia seguru, egungo mendea amaitu baino lehen). deskalabru hori jada iragarri zuten itzal handiko zenbait hizkuntzalarik,
|
duela
zenbait hamarkada. XX. mendearen bigarren erdian, haugen, soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp/ 20140 andoain breton eta Fishmanen lanek1 aurreratu ziguten nondik zetozen iraganeko inposaketak eta, batez ere, zer ondorio ari ziren sorrarazten hizkuntza gutxituetan. irakaspen mugimendu horren arabera, une honetan bertan abiarazitako jarduera sendo batek soilik geraraz eta itzularaz zitzakeen hizkuntzen galera prozesu horiek. gero eta gehiago, norabide horretako gizarte mugimenduak sortzen joan ziren, indartsu, hizkuntza gutxituko hainbat herritan. dakigunez, euskararen berreskurapen mugimendua izan zen aitzindarietako bat, eta mugimendu guztietan arrakastatsuena izan zen, gainera, zalantzarik gabe, erabileraren ehunekoen bilakaerari dagokionez behinik behin, jarraian ikusiko dugun bezala. euSKararen aTzeraKada HiSToriKoa azterlan honen xedea ez da euskararen galera prozesuak zer etapa izan dituen aztertzea. ezta galera horren zergatiak argitzea ere, hizkuntzaordezkapen gehienetan berdinak izaten direnak, esan dezagun bidenabar. nolanahi ere, gogoratu beharra dago zenbateko arriskuan zegoen euskara joan den mendearen bigarren erdian, prozesu hark izan zuen joeraaldaketa sakonaren ondorioz. hamaika belaunalditan, estatuaren hizkuntzaren inposaketaren eragina birtuala zen, erreala baino gehiago, gizartegeruzarik esklusiboenei soilik eragiten baitzien, eta gizarte geruza horiek ez baitzuten pisu handirik ehunekotan. gaztelaniak euskara ordezkatzeko (egiturazko ordezkapena), zenbait belaunaldi ziren. argi zegoen atzerakada hori mugimendu geldoa zela, eta betiere gaztelaniarekin mugakide zen geografia eremutik abiatuta gertatzen zela. paradigma hori, ordea, goitik behera aldatu zen XiX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran:
|