Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2002
‎Roderic Guigók, Informatika Biomedikoaren Ikerketa Taldeko laborategiko zuzendariak, prentsaurrekoan azaldu zuenez, bai gizonak bai saguak 30.000 gene dituzte, eta horietatik %99 oso antzekoak dira; gainerako %1ek, berriz, desberdintzen dituzten berezitasunak dituzte. Geneen identifikazioa Zientzialariek diote bi espezieen arteko antzekotasun genetiko handiak bizkortu egingo duela gaur egun sendaezinak diren gaixotasunetan gizakiarekin zerikusia duten geneen identifikazioa, eta, horri esker, gero gizakiengana eramango diren terapia-saguak probatu ahal izango direla. Adituek, orain, bi liburu desberdin konparatu ahal izango dituzte, baina hizkuntza berean idatziak —A, C, G eta T hizki kimikoak—, eta bestean dauden antzeko zatiak eta esanahia duten hitzak —generoak— bilatu.
2004
‎Egia esan, garai haietan zientziaren garapena bera eta gizartean zuen eragin zuzena ahulagoa zen eta benetan boteretsua zen sinesmen erlijiosoen eta era dogmatikoan ezarritako egien indarra; hartara, arrisku handia zegoen zientziaren aurrerapausoak gerizpetuak edo oztopatuak izateko. Dena dela, erraz jabetuko gara errozko zalantza egiteak zailtasun bertsua biltzen duela gaur egun eta atzo eta berdin dela baliotsua eta premiazkoa.
2008
‎Analista horrentzat, ezin da beste aukerarik hartu; izan ere, duela astebete arte, Euriborra etengabe igo da hilabetetan, eta, horren ondorioz, bankuak zor duen kuota ere handitu egin da. Horrek esan nahi du partikular batek" bere soldataren %40tik gorako zorpetze-maila bazuen, zorra pixkanaka gehitzeak egoera kritikoan jartzen duela gaur egun". Oparoaldietan ratioa ez da errespetatu eta askoz maila altuagoekin egin da beste berme batzuen truke.
2009
‎Lan horiek 233.000 euroko aurrekontua dute (horietatik 12.000 proiektua egiteko dira). Bestetik, eraikineko indar elektrikoaren azpiegitura aldatuko du Udalak, orain daukan potentzia handituz. Izan ere, azken urteetan ikusi dute eskolaren funtzionamendu normala doi-doi estaltzen duela gaur egun dagoen azpiegiturak. Horregaitik, etorkizuneko proiektuek beharrizana handituko dutela ikusita, ahalmen handiagoko sarea ipiniko dute, 154.000 eurorekin.Azkenik, herri ikastetxeko sarrera nagusiko atea aldatuko dute.
‎Bitxikeri moduan aipa daiteke Coronita, munduan gehien edaten den laugarren garagardoa, Braulio Iriarte baztandarrak sortu zuela Mexikon eta euskal jatorrizko Mariasun Aranburu Zabala duela gaur egun lehendakariordea.
‎Bezero preferentearen txartela dauka Madrilgo elektronika denda guztietan. Konprobatuta dago, gainera, Alemaniako Ekialdeko jendeak (eta orokorrean herrialde komunistetan hazitakoek) aparteko kontsumismo sukarra pairatzen duela gaur egun. Olaf bera horren erakusle: bi ordenagailu, mp3-a, argazki kamera digital bi, PDA bat, musika konposatzeko teklatu bat (sekula ez dut jotzen entzun) eta nik (sektore horretako langilea azken finean) ezagutzen ez ditudan beste hamaika gailu.
‎Estatuaren eta tokiko erakundeen arteko eginkizunak banatuko direla. Uste dugu bermatuko duela gaur egun dugun hezkuntza eredua garatzea; gutxi gorabehera, EEPren eredutik abiatuko dela legea. Eredu berezia sortu dugu hemen, Estatuan, tokiko erakundeetan eta elkarteetan oinarrituz.
‎Instituzioa Ipar Euskal Herriarentzat eskatuko dute hautetsiek, definitu gabe, alegia oso zaila dela azaltzea zer nolako instituzioa behar dugun! Alta, oso garbi dago zer behar dugun, jurista onenek aztertu dute gaia, erran digute zer nolako esperientziak dauden Europan zehar, zer emaitza dauden eta, elementu horiek guztiek ikusi eta gero, denek dakite autonomiak erantzuten duela gaur egun ditugun arazoei gure jendartearen antolatzeko[...]. Autonomiak eskumenak ematen dizkigu, zer diote horretaz Parisen?
‎Administraziori beste ertz batetik begiratzen badiogu, edonork aitortu beharko du inoiz ere izan ez duen lekua duela gaur egun euskarak herri-administrazioetan. Baina baikorkeria antzuetan erori nahi ez duenak ere aitortu beharko du, oro har, urteotan egin dena baino gehiago eta hobeto ere egin zitekeela esparru honetan euskararen erabilera sustatzeko.
2010
‎–bihotz goriko fraidetto politta, bere gelan estasi-erretorikazko parpailak bilbatzen dituena?; gixon belaxka bat izan zela, alegia, ez zituena poematxo erretoriko batzuk landu baizik?!; Donibane, baina, gizon zaildua izan zen, kartzelak eta aszesiak ondutakoa; haren poesiari buruz, berriz, gutxitan irakurri dut iritzi bidegabeagorik: esan behar ote dizut, bada, jende askok duela gaur egun, baita ateo batzuek ere. Donibaneren. Kantu espirituala?
‎Era berean, Europako zortzi herrialdetako enpresek, besteak beste Enresa espainiarrak, Hondakin Erradiaktiboen Biltegiratze Geologikorako Plataforma Teknologikoa (IGD-TP, ingelesez) sortu dute, ikerketa eta informazio-trukea sustatzeko. Hondakin nuklearren biltegi iraunkorren abantailak eta eragozpenak AGPen aldekoek ziurtatzen dute beren teknologiak ahalik eta segurtasun handiena ematen duela gaur egun, eta behar den denborari eusteko gai direla. Baina aurkakoek gogorarazten dute Lurra planeta aldakorra dela, eta ezin da jakin zer gertatuko den hemendik milaka urtera lur azpian.
‎Karenatuak funtzio garrantzitsua betetzen duela gaur egun uste du Josu Unzaga, TresD enpresako ordezkariak: “Enpresak zer egiten duen eta zer egin nahi duen jakinarazten digu karenatuak, diseinatzaileen artean ulergarria den nazioarteko hizkuntzan.
‎" bihotz goriko fraidetto politta, bere gelan estasi-erretorikazko parpailak bilbatzen dituena"; gixon belaxka bat izan zela, alegia, ez zituena poematxo erretoriko batzuk landu baizik...!; Donibane, baina, gizon zaildua izan zen, kartzelak eta aszesiak ondutakoa; haren poesiari buruz, berriz, gutxitan irakurri dut iritzi bidegabeagorik: esan behar ote dizut, bada, jende askok duela gaur egun —baita ateo batzuek ere— Donibaneren" Kantu espirituala" poesiaren gailurtzat?; Ortegak, saloiko intelektual friboloen antzera, barregarri utzi nahi izan zuen Donibane; saio hartan, ordea, bera geratu zen, azkenean, barregarri...
2011
‎«Garai, testuinguru eta gobernu guztiak» ezagutu ditu? «nola ez dakit, baina iraun egin dut»?, eta garbi ikusten du akordio hark garrantzi berebizikoa izan duela gaur egun euskarazko filmak egiteko erraztasun handiagoa egoteko. «Une horretatik aurrera zinema euskaraz egin ahal izateko diru funts handiak sartzen hasi ziren, eta, beraz, azken urteetan bultzakada garrantzitsua izan du ikus-entzunezkoen sektoreak eta zinemak.
‎kantak egiten, gitarrarekin bere sentimenduak azaltzen. Baina badakit askoz zailago izango duela gaur egun bide egitea. Berak disko bat ateratzen badu, berearekin batera 100 disko gehiago aterako dira, eta, nola egin lekutxo bat?
2012
‎Eragile aktiboek egiten zutena kritikatzen ibili direnen aurkako kritikak azpimarratu ondoren, Alderdi Popularrak ardura apur bat gehiago duela gaur egun adierazi du, Gobernu zentralean egonda alderdi horrek egoera honetan zeregin aktiboagoa edo arduratsuagoa duela uste baitu Urizarrek.
‎Kontsumitzaileentzako ondorioez gain, enpresen erreakzioak ere ildo horretako aurreikuspenak erakusten ditu. Duela gutxi egindako inkesta batean, 20 ekonomialariren 14k adierazi zuten moneta bakarrak ez duela gaur egun duen forma gaindituko, eta enpresak egoera okerrenean egoteko prestatzen hasi direla. Horren adibide bat da sektore batzuek kontratu komertzialak egiteko modu estandarra berrikustea —gehienek ez dute euroaren irteera-egoera aurreikusten—, monetaren gorabehera handien kasuan prezioak doitu ahal izateko.
‎Aldundiaren esanetan, ordea," errepideen kontserbazioan inbertitu beharrekoa ez da era berean handitu eta, ondorioz, defizit historikoa 140 milioikoa da". Era berean, Aldunditik diote Bidegik" 900 milioi euroko zorra" duela gaur egun eta zor hori" 2032ra artekoa" dela.
‎Ba, oso erraza: inork gutxik ezagutzen duela gaur egun El enigma sagrado delako liburu hori eta" Da Vinci kodea" gauzatu duenak aukera ugari izan duela, hogei urte geroago, handik eta hemendik hartutako liburuak fusilatzeko, esate baterako, nik arestian aipaturiko hori.
2013
‎Beharbada hori azalerazi nahi zuen bere ekintzaren bitartez, baina ez dute argitu zergatik tematu den bizilagunaren buzoiarekin. Ez dakit ze filmetan esaten zuen ikertzaileak ezerk ez duela gaur egun gutako bakoitzari buruzko informazio gehiago ematen, egunean zehar osatzen zaizkigun zabor-poltsek baino. Irudika ditzaket Heather eta B. elkarlanean.
2014
‎Urak joan eta gero, baina esan nahi nuke hauxe ere. Euskal musika eta kantuak izen eta harrera ona duela gaur egun, baina noizbehinka atzera begiratu eta aldi hartako hedabideen jarreraz gogoratzean lotsa beltza datorkigula gogora.
‎Ez da kontuan hartzen artearen historia ez dela ez unibertsala, ezta eztabaidaezina ere; are kontrakoa, arteak bere historia eztabaidatu eta aldrebestu duela behin eta berriz, interpretazio berrietara behartuz. Eta hori egiten duela gaur egun ere, Guggenheimetik kanpo, bederen. Baina Guggenheimek erakutsi digu artea ona dela jende asko erakartzen duenean (propaganda aparatuak ez dira kasu horietan inoiz aipatzen, noski) eta sistemaren barnean preseski eta azalpen errazekin ahokatzen denean.
2015
‎hizkuntzak izango duela gaur egun ingelesak duen prestigioa.
2016
‎Badirudi Zaldieroak adierazi nahi duela hemendik mila urtera ingelesak ez baizik aurretik doan gizonaren hizkuntzak izango duela gaur egun ingelesak duen prestigioa.
2017
‎atmosferako karbonoa 595 gigatonara mugatu behar dugu. Arazoa da erregai fosilen industriak gutxienez 2.795 gigatona isurtzeko aukera duela gaur egun, hots, baliatu beharko litzatekeen karbonoa halako bost. Erregai fosilak merkeak diren bitartean, merkatuaren indarraren ondorioz oso zaila izango da hainbeste erregai fosil lurpean geratzea.
‎Eta eskerrak gero! Kontua da taldekide guztiak euskaldunak dituzten talde askotan horrek horrelaxe jarraitzen duela gaur egun.
2018
‎Gainera, sinetsita daude Campos Eliseos antzokia hartarako egokia dela. 1902an inauguratu zuten, eta antzoki handi eta berritzaile zena antzoki ertaina da egun. Halere, kudeatzaileek diote bere garaiko xarma bera duela gaur egun. Hain zuzen, handiegi ez izate horrek izaera berezia ematen diola: " Gertutasunak dantzarien oinak ere ikustea ahalbidetzen du".
‎Bizitzako lehen hilabeteetan, gainerako izaki bizidunak baino ahulago gaude, zeren eta amaren bularrean jartzen bagara. Bistan da, halaber, gure espezieak elikatzean osagai soziala eta ludikoa duela gaur egun. Hala ere, horrek ez luke nagusitu behar osasunarekin lotutako alderdien gainetik. Hain zuzen, gure beharren gainetik jatea, asetasun-zeinuak ezagutu gabe.
‎Azpeitiko EH Bilduko zinegotzien babesean, Eneko Etxeberria alkateak gaur jakinarazi du ez dela hurrengo Udal hauteskundeetara aurkeztuko eta 2019ko ekainean utziko duela gaur egun duen kargua. Etxeberriak azpeitiarrei eskerrak eman dizkie gaurko agerraldian," erakutsitako konfiantzagatik".
2019
‎euskaraz abesten duten egungo musikariek aurreko belaunaldiek eskaintzen ez zituzten argudioak ematen dituztela hizkuntza hautua arrazoitzeko garaian. Beste era batera esanda, 1990eko hamarkadako musikariak euskaraz kantatzera bideratu zituen konpromiso linguistikoak indarra galdu duela gaur egun. euskaraz kanZergatik kantatu euskaraz? – Lander Muñagorri Garmendia
‎bertsolaritza ematen duten irakasleek hezitzaile kontzientzia hartzea, klaseetan bertsolaritzaz haragoko balio asko lantzen dituztelako eta kultur transmisore moduan ere eragin bat izan dezaketelako. Ez da kasualitatea euskal kulturgintzan erreferentzia guneetan dabiltzan asko eta asko bertso eskolaren batean ibilitakoak izatea; gero, igual, batek idazle bezala egingo du bidea, beste batek kazetaritzan, beste batek bideogintzan… Esan nahi dut, bertsolaritzak beste esparru asko ere elikatu dituela eta, era berean, horrek guztiak elikatzen duela gaur egun bertsolaritza.
‎Elkartze librea errespetatzeak, dibortzioa erraza izateak, abortua legez arautua egoteak gizonarekiko askatasuna segurtatzen zion emakumeari; amatasun-baimenari buruzko legeek, haurtzaindegiek, haur-eskolek eta abarrek arindu egin zuten amatasunaren zama. Zaila da lekukotasun suhar eta kontrajarrien bitartez argitzea zein zen egoera zehazki; segurua da jendeztatu beharrak bestelako familia-politika ekarri duela gaur egun: familia, hain zuzen, gizarte-zelula oinarrizko gisa ageri da, eta emakumea langilea eta etxekoandrea da aldi berean.
‎gehienak Iberiar penintsulako iparraldean eta egungo Frantziako hegoaldean biltzen dira. Ohartu beharra dago, gainera, hizkuntza hauetatik bakar batek ere ez duela gaur egun buru edo gorputz hitzetan oinarritutako egitura bihurkaririk: hau bat dator, 1.3 atalean azaldu moduan, Erdi Aroko ER-hizkuntzako (euskarako) hiztunek zeukaten izena> anafora> (izenordain) bihurkaria gramatikalizazio bidea E-hizkuntzan (erromantzez) gauzatu zelako ustearekin, eta euskaraz gauzatu bide den aspektu burutugabearen gramatikalizazioaren ildo berekoa da.
2021
‎Karrerak esan zuenez, foru gobernuak" baliabide material eta pertsonal gehiago" jarri behar ditu, baita langileen soldatak duindu eta lanaldiak hobetu ere. " Ikusten dugu orain arte Nafarroako Gobernuak apustu egin duela gaur egun nagusi den eta porrot egin duen ereduari eustearen alde, baina ikusi dugu, baita ere, nola mobilizatu garenean, hitzarmenen gaia agenda instituzionalaren erdigunean jartzea lortu dugu".
‎" Egiatzat jo behar da euskal erresistentziak duela urte batzuk baino gaitzespen handiagoa biltzen duela gaur egun. Zenbait lagunek adierazi digute haur hilak edo zaurituak dituzten ekintzei, harrera txarra egiten diela iritzi publikoak, baita gure aldeko gutxiengoaren sektoreak ere, lehenago ere nolabaiteko ulermena eta elkartasuna erakusten zituenak. Haurren heriotza bortitza gaitzestea jende erreakzio normala da, eta etsaiak aprobetxatu egiten du; beraz, oso kontutan hartu beharreko zerbait dela uste dut". 116
2022
‎Gauzak horrela, esan daiteke eskolak, esparru gisa, gaitasuna duela gaur egun EAEn gizarteko batez bestekoa baino nabarmen euskaldunagoa den esparru bat eratzeko. Hala ere," ikasleak, adinarekin batera, euren sozializazioan aurrera egin ahala, gizartearen eragina indar handiagoz sartzen d (el) a eskolako ingurunean, besteak beste, baita hizkuntzak erabiltzeko gizarte-arau inplizituak ere" (Martinez de Luna eta Suberbiola, 2020: 34).
2023
‎Martinez de Lunak aitortu du Garabide sortu zutenean argi zutela euskalgintzak lan handia egin duela euskara biziberritzeko eta zabaltzeko, eta gaineratu du bide horretan jarraitzen duela gaur egun ere. “Guk 2005erako eskarmentu handia geneukan hizkuntzaren alorrean, eta konturatu ginen eskarmentu hori balia genezakeela egoera prekarioagoetan zeuden komunitateetan”.
‎Begi-bistakoa da neurri horrek ez duela gaur egun dugun egoera konponduko, ikasleen arteko oreka xelebreak eginez, gu guztiok entretenitzeaz gain, sistema publiko-pribatuaren zuritze ariketa bat besterik ez da egiten, jaiotza-tasa jaisten ari diren une honetan. Gizarte orekatu eta kohesionatu baten aldeko egiturazkoak diren aldaketak egiten ez badira, hezkuntza sistema merkantilistaren inertziak eta gizartean berez ematen diren bazterkeria logikek beti topatuko dute zirrikitua, tranpa edota salbuespenerako bidea, segregazioa sortuz eta areagotuz.
‎Bai pribatuan; bai publikoan. Izan ere, eskolatik zein auzo-elkarte eta mugimenduetatik egin diren gogoeta eta proposamen guztiek ikusi dute gune horrek aukera paregabea eskaintzen duela gaur egun saturatuta dagoen eskola aldi baterako zabaltzeko eta auzo-kulturgintzarako izan daitekeen baliabide bat sortzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia