Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 290

2000
‎Ezkontzak berak zedarriztatzen du seme alaba horien egoera zibila. Portalisen hitzak dira hauek:
2001
‎MARISAk erremediorik ez duela adierazi nahian begiratzen du semea.
‎Lagunek barre egiten diote, neskatxa ez da aldamenean harro harro erakutsi nahi izaten ditugun horietakoa? eta bere ama ere," Noiz ezkondu behar duk" ka beti ari zaion ama, ez du semea ezkontzeko bidean ikusteak gehiegi alaitzen. Barrenak agintzen diona batetik eta zer esanak bestetik dituela, nora jo?
2002
‎Bere Kandido, Alderdiaren egunean, Salburuan jaiotzea egokitu zitzaion euskalduna da. Aita jelkidea du; aitona, berriz, abertzaleak gorroto dituen nafarra, eta amak nahiago du semea ingelesaren munduan murgildu eta ez ikastolan sartu. Nolanahi ere, Kandido ikastolan heziko da.
‎Luis Ros Mar ek, Zaragozako Miguel Servet ospitaleko Gastroenterologia eta Nutrizio ataleko buruak, esan du haurrek “nahi dutena jaten dutela”. Hala ere, aditu horrek uste du seme alabak “gero eta gehiago arduratzen direla elikaduraz”, eta oso kontuan hartzen dute ikastetxe jakin bat aukeratzea jantokietan ematen den elikadura hezkuntzaren arabera. “Bazkari nagusia ikastetxean egiten da, eta, askotan, ama ere ezin da etxean egon umea askaria edo afaria egiten ari denean”, zehaztu du Ros Mar ek.
‎Gurasoen “kabreoa” “larria” izan behar zen, ikastetxeko jantokia ustiatzen zuen enpresarekiko eta seme alabentzat prestatzen zituzten elikagaien kaltegabetasunarekiko konfiantza oso handia baitzen. Izan ere, amak edo aitak ez du semea eskolako jantokira uztea erabakitzen, elikadura arloko intoxikazio edo infekzio bat jasango duela uste badu. Ziurtzat jotzen da mota horretako jardueretan aritzen denak eta elikagaiak erabiltzen dituenak legezko baldintza guztiak betetzen dituela, eta kontrolatzen, zaintzen eta egiaztatzen du seme alaben eskura jartzen diren elikagaiak, gutxienez, kaltegarriak direla osasunerako.
‎Izan ere, amak edo aitak ez du semea eskolako jantokira uztea erabakitzen, elikadura arloko intoxikazio edo infekzio bat jasango duela uste badu. Ziurtzat jotzen da mota horretako jardueretan aritzen denak eta elikagaiak erabiltzen dituenak legezko baldintza guztiak betetzen dituela, eta kontrolatzen, zaintzen eta egiaztatzen du seme alaben eskura jartzen diren elikagaiak, gutxienez, kaltegarriak direla osasunerako. Garaiz hartutako erabaki judiziala Adingabeen gurasoek, prozeduraren tramitazioan haien legezko ordezkari gisa, hasitako ekintza adingabeek jasandako kalte galerak erreklamatzeko demanda zibilean gauzatu zen.
2003
‎Gaur egungo bikoteen %20k tratamendu medikoren bat behar du seme alabak izateko. Osasun arloko azken aurrerapenek antzutasun arazoei konponbide bideragarriak aurkitzea lortu dute kasuen erdietan, Carmen Mendozaren arabera (Granadako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko saileko irakaslea eta Lagundutako ugalketaren bioteknologia ikastaroaren koordinatzailea).
‎Hitzik ere ezin bailezake egin –hitz bat bera ere ez–, isildu egin da, burua goitik behera mugitzera mugatuz. Gero, beso artean hartu du semea, eta gorputzaren kontra estutu du. Txomini, berriz, eztarriko korapiloa berritu zaio... eta badaki, jakin, aurrekoan ez bezala, ez diola hura askatuko beste xanpain kopa batek, ez bik eta ez hiruk. Hala, bada, ama besarkatu bezain laster, sukalderantz joan da, aulki batean utzitako gabardina, betaurreko beltzak eta gezurrezko ileak eskuratzeko asmoz.
‎Haren aurretik pasatzen naizenean ez bainau ikusten, edo, ikusten banau, irri etsi batekin agurtzen bainau, Txomin joan zenez geroztik buruan haren irudia besterik ez baleuka bezala. Hala ere, orain ez du semea ikusi gabeko orduak marraz marra zenbatu beharrik, ez platerik jarri beharrik, ezta ohea zabaldu beharrik ere, ilunabarrero hitzordua baitauka semearekin. Lo egiteko betarik ere ez du aurkitzen, eta maiz, ilunabarra eta gaua iraganda gero, hantxe jarraitzen du, etxeko terrazan edo sukaldeko leihotik gora begira.
‎Joxeren ama negar batean egon da astelehenaz geroztik. Aita bati eta besteri telefonoz deitzen ibili da, arrasto bila, baina ez du seme nagusiaren berririk izan. Joxek ez daki zergatik, baina ama kargu hartzen aritu zaio aitari egun hauetan.
‎" Aitak segitzen du Realaren kontu horrekin", pentsatu du semeak. Ramon ere, aitaren  lagunaren semea, Atotxara joatekotan da.
‎Gustura itzaliko luke, baina telebistaren laguntza behar du Jonen irudia burutik kenduko badu. Ezin du semea ahaztu. Autobusarenak erabat ezustean harrapatu zuen.
‎Ederki daki ez diola semeak erantzungo, baina jadanik ikasi du semearen aldartea haren begietan antzematen. Hilabetetik gora darama ohean, gixajoak.
‎" Baina, orduan garestiegia bazen, zergatik ez hilabete batzuk geroago?". Eztul txikia egin du semeak mantaren azpian. Beroak dago.
‎Malkotan lehertua egon da bera iritsi denetik, baina zotin itoak dira bereak, ahora iritsi gabe eztarrian korapilatzen diren horietakoak. Ez du semeak entzuterik nahi, agidanez, eta horrek areagotzen dio nahigabea. Maria txikia bainatu eta oheratu du, afariaz erabat ahaztuta.
‎Ezagutzen du emaztea. Garrasika egongo litzateke, negar malkotan, baina ez du semea aztoratu nahi. Barre eta negar errazekoa izan da beti emaztea.
‎" Serio dago aita", pentsatu du semeak. Egunkaria irakurtzen duenean ere horrelako aurpegiera jartzen du.
‎Gixajoa. Gogoan du semeak –beste gixajo bat– zer esan zuen argazki hura aurrenekoz ikusi zuenean: " Hara, aita!
‎" Zergatik irribarre egin ote du aitak?", pentsatu du semeak. Hala iruditu zaio behinik behin, irribarre egiten zuela garabiaren polea gainerako piezen artean bilatzen hasi denean.
‎Mariak ez du semea minutu bakar batean ere bakarrik utzi azken aste honetan. Garbitu, jaten eman, botikak prestatu...
‎Utzidazu Etiopiara joaten eta Atxagari laguntza eskatzen: " Amaren bularrak ebaki zituen kutxiloaren ertzak, erdibitu egiten du semearen bihotza ere"; ama erdibitu eta umea zatitu, horra panorama gorria, horra neure panorama gorria. Labanak batasuna apartatzen du, balizkoa zein benetakoa, mingarritasun latzean baldin eta anestesiarik ez badago eskura.
‎Aitaren aurretik hil da, berrogeita bat urterekin, harrokeria eta kalapita artean nonahi ibilita, azken denboran Erroman. Aitak ez du seme hilaz ezer jakin nahi. Errukiz edo konpromisoz, bereziki maite ez zuen Hiri Eternoko kolonia aleman artista eta literarioak hala ere eraiki zion hilarriak," Goethe filius (1830)" dio soil, mendeku edo burla bat agian, bere izen propioa aipatu ere gabe.
‎Ildo horretatik, seme alaben senipartea zehazten duen legeak bi xedapen barneratzen ditu: batek agintzen du seme alabek gurasoen oinordetzaren zati bat jaso behar dutela, eta hori aldaezina da; besteak zehazten du zati hori jarauntsiaren herena edo laurdena izan behar dela, eta hori, berriz, nahierarako legea da, kopuru hori izan beharrean, jarauntsiaren bi herenak edo hiru laurdenak izan zitezkeelako, legegileak hala nahi izanez gero.
2004
‎Etxeko giroan ikusi du haurrak irakurtzeko ohitura hori egunerokoa dela, arazorik eta nekerik gabe egiten den zerbait dela eta beti ere zeregin hori onerako dela. Gurasoek, anai arreba zaharrek irakurtzeko ohitura badute, ezer esan gabe ikasiko du seme alaba txikiak liburuetara inguratzeko bidea. Nagusien eguneroko praktika da hemen funtsezkoa.
‎Pentsio eman behar duen gurasoak ez badu bere betebeharra betetzen, edo bi aldeek adostasunik lortzen ez badute, epaileak erabakiko du guraso bakoitzak eman beharreko zenbatekoa zein den, eta zaintza egokitu ez zaion gurasoak ordaindu du seme alabak elikatzeko pentsioa.
‎Jaiotzaren lehenengo inskripziorako ezarritako abizen hurrenkerak eratortzen du seme alabatasun berberarekin gero gertatzen diren jaiotzen inskripziorako hurrenkera.
‎Jaiotzari buruzko ziurtagiri laburtu arruntak ez du seme alabatasunaren federik ematen; jaiotzaren data eta lekua adieraziko ditu, ordua eta tokia zehaztu gabe, eta nortasun aipamenen artean, inskripzioan agertzen diren benetako edo ustezko gurasoak aipatuko ditu. Adoptatuen kasuan, aitaren eta amaren izena bakarrik aipatuko ditu, horien abizenak lehengo lekuan izanez gero.
‎Emakumea lan munduan sartzeak eta guraso askok denbora gutxi izateak, lan jardunaldi luzeak direla eta, guraso asko zapuztu egin dira, eta, ondorioz, ezin izan zaie seme alabei gizartean bizitzeko behar dituzten balioak transmititu. Erakunde horren datuen arabera, Espainiako hiru gurasotatik batek uste du ez duela ondo hezten edo ez dakiela egiten;% 40k aitortzen du ez dituela ondo erabiltzen bizikidetzan sortzen diren gatazkak;% 25ek onartzen du seme alaben iritziak nagusitzen direla, eta% 20k gainezka egiten duela, haurrek eskatzen dituzten eskakizun ekonomikoengatik. Horregatik, hainbeste desorientazio eta frustrazioaren aurrean, gurasoen %60k hezitzaileen inplikazio handiagoa eskatzen du.
‎semea bere bila etorria zela. Azken batean, zerk bultzatzen du semea aitarengana joatera?
2005
‎168 artikuluak legezko hipoteka aintzatesten du seme alaba batzuen mesederako, eta seme alaba horiek hurrengo eskubideok dituzte:
‎Edo, beharbada, gaizki enfokatzen dugu kontu hau: ...o ohartu gabe, aurpegian gero eta aitaren antz handiagoa duela jabetzen den semeak aitaren silueta hartzen du ezarian ezarian, halako traizio bat bezala bizi du patu saihetsezin hori, etsita murgiltzen da aitak utzitako uberan, haren erantzukizunak begietan lehertzen zaizkio hoteletako ispiluetan bere aurpegiari so egitean, ihes egin nahi duenean ere, aitak utzitako lorratzean eta mamuetan hartzen du semeak haragi azkenean. Ez dauka beste erremediorik.
2006
‎Gauzak konpontzen izugarri trebea dela eta asko asko maite dituen bi ama zoragarri dituela. Haietako bat Gorkaren ohearen alboan dago, eta barre egiten du semeari oso konpontzaile trebea dela entzuten dioenean, etxeko erlojua konpontzen saiatu zenean orratzak alderantziz ibiltzen utzi zituela, eta geroztik etxeko erlojuak atzekoz aurrera markatzen dituela orduak etortzen baitzaio burura. Porrotxek horrelako erloju bat nahi luke, ordea!
‎Artikulu hau gurasoekantzina seme alabekiko zeukaten erabateko ahalmenaren arrastoa da, zigor fisikoak ezartzeko aukera ere barnebiltzen zuena. Jurisprudentziak, arau hori interpretatzean, oro har, gehiegizkotzat jotzen du seme alaben osotasun fisiko edo moralaarriskuan jartzen duen edo beharrezko dituzten gauzarik gabe gelditzera daramanportaera oro. Edonola ere, Estatu espainiarrak salaketa bat jaso du Europako Kontseiluaren aurrean, Haurraren Eskubideen Konbentzioan jasotzen den adingabeeizigor fisikoak ezartzeko debekua hausten duela-eta.
‎Bestalde, seme alabengatiko kenkariak zergaren kuotara aldatzea aurreikusten du Gobernuak. Horrek esan nahi du seme alaben kenkaria lineala izango litzatekeela zergadun guztientzat, eta ez orain bezala, errenta altuenak gutxiago irabazten dutenak baino gehiago murrizten direla. Etxebizitza erostea Azpimarratu behar da, halaber, erreformak ez dituela aldatuko ohiko etxebizitza erosteko pizgarriak, baina alokairura zabalduko dituela.
‎Haurdunaldian gehiegizko pisuak handitu egiten du seme alaben obesitatea, eritasun metabolikoak eta kardiopatiak, helduarora iristen direnean.
‎Neila buruko minez, bart gauean butanozko estufa piztuta zeukala loak hartu zuen. Ez zen gogoratzen aste santua izanik eskolarik ez zela eta lanera ekarri behar izan du seme txikiena: haur bizia, patioan katu baten atzetik ibilki, behar ez duen tokietara sartu, bihurrikeria txikiak egiten dituena.
2007
‎Semenaren “kalitate txarra” dela eta, lagundutako ugalketa erabiltzen duten 28 urtetik beherako gizonen %70 inguruk ezin du seme alabarik izan modu naturalean, Marisa López Teijón doktoreak azaldu duenez. Marisa López Teijón aditua da lagundutako ugalketan eta Madrilgo Enbrioi medikuntzako Zentroko aholkularia da.
‎Mozio horren edukia ERCk uste du “haurtxo txekea” arautzen duen legearen testuari ere erantsiko zaiola. Pixkanakako prestazioa Familia Ugarien Espainiako Federazioak (FEFN) positiboki baloratu du seme alaben jaiotzagatiko edo adopzioagatiko laguntza gehitzea. Hala ere, prestazio horrek progresiboa izan lukeela uste dute, eta seme alaben kopuruak gora egin ahala handitu egin litzatekeela.
‎–Ulertzen dizut. Latza behar du semearenak.
‎Atsoen kexak aditu ditu, eta, bikiniaren goiko partea egokitu ondoren, hara abiatu da arineketan. Beti bezala harea jaten aurkitu du seme bihurria. Gero, ardienak bezalako kaka bolatxoak egingo ditu, eta barrez lehertuko da.
‎– Ba, ea zure lagun horiek gu ere kontuan hartzen gaituzten –esan du semeak umoreko– Eskertuko nieke lanpostu on bat. Trebeziarik ez zaigu falta.
2008
‎Amak hizkuntza arloan duen jarrerak aitarenak baino eragin handiagoa du seme alaben hizkuntza erabileran. Zergatik ote?
‎Sexuari dagokionez, ohikoa den bezala, gizoneak emakumeak baino zertxobait gehiago dira adin tarte gazteetan5 Seme alabak lehen hizkuntzaren arabera banatzen baditugu, portzentaje horri berari eusten diote talde bakoitzean. Horrek adierazten du seme alabaren sexuak ez duela eraginik hizkuntzaren transmisio prozesuan.
‎LUKAS. (umeari) A, ba askoz hobeto. Zure izeba politak ez du semerik behar hain gazterik.
‎Hobari berberak lortzen dira mailegu pertsonala eskatzean, hau da, %0, 25ekoa aplikatzen den interes tasan, eta bikoitza (%0, 50) irekitze komisioan. Kataluniako kutxak ere jasotzen du seme alaben ikasketen finantziazioa, lehentasunezko baldintzak dituzten kredituak baititu, gainerakoak baino lehiakorragoak. Bizi aseguruak, etxe aseguruak eta osasun aseguruak kontratatzeko baldintza bereziak, Visa Classic eta Visa Oro txartelak doan lehen urtean lortzea eta berritze komisioa %50 murriztea dira erakunde horrek familia ugariei eskaintzen dizkien beste abantaila batzuk.
‎Belaunaldien arteko programak Adineko pertsonen erdiak baino gehiagok(% 57) uste du seme alabek beren aurreko belaunaldiek baino okerrago tratatzen dituztela gurasoak. Aldiz, %35ek uste du gurasoek aurreko belaunaldiek baino hobeto zaintzen dituztela seme alabak.
‎Ahaideak zaintzeko eszedentzia langileen banakako eskubidea da, gizonezkoa edo emakumezkoa. Gehienez ere hiru urte iraunen du seme alaba bakoitzeko, eta beste bi urte odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura arteko beste pertsona batzuengatik. Baimena antzinatasunaren ondorioetarako kontatuko da, baina lehen urtean hartutako lanpostua bakarrik gordeko du.
‎Ceccaldiren bertsioak ez du Houellebecqek esanikoa gezurtatzen, baina interpretazio arras desberdina egiten du. Amak aitortzen du semea oztopo gisa ikusi zuela, hala bidaia asmoetarako nola bizitza sexualerako ere, eta semea amonaren kargu utzi bazuen, haren hobe beharrez izan zela. Autobiografian, Ceccaldik dio 37 urte bete zituen arte mantendu zuela semearekiko lotura, Michelen azken gutuna jaso zuen arte:
‎Ibonek uste du semea ez dela aspertu harik eta ingeniaritza genetikoari buruz hitz egin dion arte, baina tira, gosaria behintzat bukatu du, eta aitak denda zabaltzera joateko aprobetxatu du.
2009
‎Desberdina da Martina Zabalaren eta Fernanda Zorrillaren kasua. Errenterian bizi arren, Aranoko baserri batean jaioa da Zabala, eta bertako euskara joria mantentzen du seme alabekin, baina gaztelania hutsean aritzen da zaintzailearekin. " Ez du euskaraz ikasi nahi izan eta beraz, castellanoz behar", adierazi digu Zabalak irribarre goxoarekin.
‎Familia bat oso oso itxia bada, oztopatu egingo du seme alaben sozializazioa, eta haurrak ez direnez beren inguruan modu natural eta librean integratzen, ohikoa izaten da egoera zailak agertzea egokitzapen sozialaren prozesuan.
‎Horrez gain, Auzitegiak, Palominoren amari 92.257,01 euroko indemnizazioa eta aitari 67.096 euro ordaintzera behartu du semearen hilketagatik.
‎Eskertuko du seme alabak haren zelulak gordetzea?
‎Amak ezin du semearekin burutu. Nik ere ez, eta biok joan gara drogazaleentzat 136 kalean dagoen Detoxification Services etara.
‎Diafragma zer den ere ez daki. Gogoratu du semea zaldiko maldiko hartu zuen azken aldian pisutsua egin zitzaiola; krak egin zuen zerbaitek bere bizkarrezurrean, eta harrezkero pare bat aste pasa direnez, Diego beldur da, hurrengo aldian umea handituegia (zortzi urte beteko ditu laster) etorriko ez ote zaion, pisutsuegia bere bizkarrezur makalerako, adin horretan izugarria baita hazteak hartzen duen abiadura. Eta hori gutxi balitz, han egongo da emaztea, berak aukeratutako parkean edo kafetegian, adostutako bisitaren denbora noiz amaituko zain, aldizkari batekin edo kafesne hotzarekin.
‎Berari gehiago gustatzen zaio Xabier, eta nik halaxe deitzen diot. Ezkonduta dago, baina ez du semerik, nahiz eta ia semetzat naukan ni. Haren besoetakoa ere banaiz, gainera.
‎Amak luke jasan bere gorputz biluzia semearen eskuetan, hark belaki batekin igurtzi bitartean. Gaur Reginak egin dio eta Rikardok badaki ama lasaiago dagoela, nahiago duela emakume horrek egitea garbiketa bere semeak baino, eta ez gizona delako, bere semea delako baizik, bizitza osoa igaro du semeari erakusten ez dagoela ezer ama lurrera bota dezakeenik, ama burdinazkoa dela, eta lasai egon daitekeela, ama beti izango delako bertan, bere burdinazko besoekin bera defenditzeko. Mirenen burdinazko besoak herdoilduta daude dagoeneko eta semeari halakorik erakustea da min gehien ematen diona.
‎Mundua guztiz desordenatua dagoela pentsatu behar du. Duela bi urte ez du semea ikusi eta horrek hustu egiten du barrutik, nahiz eta orain bete betea egon espero duen mutilarekin. Momentuz behintzat ezin dio inork umea kendu, ezin du inork umea bere albotik urrundu.
‎Izarrek erran dute: Henrikek ez du semerik utziko ondorengo, eta nire bertze Frantziskok, bere anaiek ez bezala, inoiz ez du koroa jantziko. Sekula ez diot erran bere tema debaldekoa dela.
‎Lipar batez, mutilak hilzorian den animaliaren behako etsia ikusi du, amak irakiten ari den uretan koilarakada gogor batez berriro murgilarazi baino lehen. Begirada horren kolpe traumatikoak ama sukalde labana batez sastatzera bultzatzen du semea.
‎GERMANEk irribarre bat egin eta besarkatu egingo du semea. UNAIri ere irribarrea agertuko zaio.
‎Eta German? Izugarria izan behar du seme bat galtzeak.
‎Auzitegiaren erabakian eragin txikia du bi gurasoek lan egiteak; izan ere, zaintzapeko gurasoaren seme alabekiko dedikazioa ere balio ekonomikoa duen eginkizuntzat hartzen da. Epaileak zenbateko zehatz bat ezarriko du seme alaben mantenurako, gurasoen diru sarreren, irizpideen eta prozedura judizialean aurkezten diren frogen arabera. Balioak hauek izan daitezke:
‎Luis Torres Cardona haur psikologoak adierazi zuenez, “janariak 20 edo 25 minutu iraun behar duenean, haurrak denbora horretan jateari uko egin badio, platera mahaitik kendu behar zaio, eztabaidarik sortu edo haserre dagoela adierazi gabe”. Inkestaren arabera, gurasoen %90ek onartzen du seme alabekin haserretzen dela janaria errefusatzen dutenean edo bazkaltzeko denbora gehiegi luzatzen denean; %40an, berriz, bazkaltzeko ordua liskarrean amaitzen da. Gainera, gurasoen %60k seme alabak bazkaltzera behartzen ditu, Andaluziak (%69) eta Madrilek (%64) batezbestekoa gainditzen duten arren.
‎Gorenean bederatzi epaile daude, eta oreka ideologikoa bere hartan mantenduko da; izan ere, Souter ere liberala zen bost epaile kontserbadoreak dira eta beste lau liberalak. Sotomayor bananduta dago eta ez du seme alabarik. Goreneko epaile kargua bizi guztirakoa da.
‎Zisjordaniako Hebron herrian duen unibertsitateko bulegoak ematen dion patxada berarekin kontatzen du bere istorioa. Irribarre egiten du semeen argazkiak erakusten dituen bitartean, eta aurpegiaren keinua aldatzen da Irakeko gerran egiten zuen lana gogoratzen duenean.
‎Haatik, Hauts de Seine Departamenduan, eta handik kanpo ere, agerian geratu da Sarkozyren nepotismo joerak ondoeza eragin duela. Hala, UMP Herritarren Batasunerako Mugimendua alderdiko diputatu batek bipil deitoratu du semearen hautagaitzak sortutako giroa, eta txaloak jaso ditu, baita alderdikideen artean ere.
‎86 min. Banku lapur bat amaren etxera itzuliko da hogei urteren ostean. Amak berehala jakingo du semearen ogibidea zein den eta zertarako itzuli den. Komedia da.
‎Ehunka senidek ezin izan dituzte presoak bisitatu, milaka kilometroko bidaiak eginda kartzeletaraino joan ondoren. Guardia Zibilak preso baten aita atxilotu du semea ikusi gabe ez zela espetxetik mugituko esan ondoren. Beste batzuk guardia zibilek miatu dituzte.
‎Berari gehiago gustatzen zaio Xabier, eta nik halaxe deitzen diot. Ezkonduta dago, baina ez du semerik, nahiz eta ia semetzat naukan ni. Haren besoetakoa ere banaiz, gainera.
‎" Bizkaitik ibili eta Bilboko defentsan parte hartu eta gero, Santander aldean preso egin zuten eta Langileen Batailoira eraman. Behin, Palentzia aldean preso zegoela, Bermeoko beste preso gazte batekin euskaraz berba egiteagatik, konortea galdu arte jipoitua izan zen", kontatzen du semeak Grand Placen.
2010
‎Chen Cuanliuk Fangshan lurraldeko Gobernuak eskainitako laguntza errefusatu du. Alabaina, onartu egin du semea gehiagotan ez lotzea, China Daily egunkariak dioenez.
‎Olgak aurkitu egingo du semeak materialaren lagina aztertzeko aukeratu zuen laborategia.
‎Santiago García Tornel Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleko pediatrak emandako datuen arabera, gurasoen% 68k esan du ez dietela inoiz galdetu seme alabei arazoari buruz, haurraren adina edozein dela ere. Ehuneko handiago batek (%80) uste du semea ohean pixa egiten dela nagikeriagatik, arreta erakartzeko edo amorru, estres edo kezka emozioak adierazteko. Gurasoen %80k uste du semea pereziaz oheratzen dela, arreta erakartzeko edo amorru, estres edo kezka emozioak adierazteko.
‎Ehuneko handiago batek (%80) uste du semea ohean pixa egiten dela nagikeriagatik, arreta erakartzeko edo amorru, estres edo kezka emozioak adierazteko. Gurasoen %80k uste du semea pereziaz oheratzen dela, arreta erakartzeko edo amorru, estres edo kezka emozioak adierazteko. Haurren Kontinentearen Nazioarteko Elkartearen (ICCS) Estandarizazio Batzordearen gomendioen arabera, enuresi diagnostikoa egin ahal izateko, beharrezkoa da gaixoek 5 urte baino gehiago izatea, eta adin horretan ez da egokia gaueko gernu ihesa.
2011
‎«Biek dute umorea lanetan», dio Saguesek. Aitaren margogintza klasikoagoa zen arren, «bere grabatuak eta gaiztakeriak ere» egiten zituela gogoratu du semeak, bazuela hark ere umore puntu hori.Arrebaren bidez Bixente Ameztoy, Juan Luis Goenaga, Ramon Zuriarrain eta Jose Luis Zumeta ezagutu zituen garai hartan, besteak beste. «Bere lagunak ziren, etxera etortzen ziren, eta handik nenbilen ni ere».
‎Abiadura handian, egunetik egunera okertzen ari da, gainera. Iparragirreren ama Angelita Burgoak ohartarazi du semeak defentsak oso baxu dituela eta edozein infekzio arrunt hartuz gero haren egoera «atzeraezin» bihur daitekeela.Preso daraman urtebetean okerrera egin du, oso larri dago, gainera. Amak kontatu duenez, 17 urte zituenetik seropositiboa da, baina bizimodu erabat arrunta egiten zuen; bi seme alaba ere izan zituen.
‎Azaldu digu euren hautua ikuspuntu desberdinetatik juzgatu daitekeen arren, oro har errespetuz jokatzen duela jendeak: " Gizarteak ez du seme alabak dituen emakumea diskriminatzen soilik bikotekiderik ez duelako, orain dela 50 urte gerta zitekeen bezala. Dena den, horretan aurreratu den moduan, instituzio publikoetan aitzineratu beharra dago.
‎Gurasoak, seme alaba adingabeekin edo ezgaituekin bizi ez arren, eskubidea du seme alabok bisitatu, horiekin harremanak izan eta eurekin egoteko. Epaileak zehaztuko du noiz, nola eta non egikarituko den eskubide hori; eta eskubidea muga edo eten dezake, inguruabar larriak gertatzen badira eta horien arabera hori komenigarria bada, edo ez betetze astun edo errepikatua burutu bada epailearen ebazpenean ezarritako eginbeharren aurka.
‎1 Bi gurasoen ahalaren mendeko seme alabak zein ezkontiderekin geratu behar diren erabakiko du seme alaben intereserako; eta, Kode Zibilak ezarritakoaren arabera, neurri egokiak hartuko ditu, batik bat, seme alaben gaineko jagoletza eta zaintza egikaritzen ez duen ezkontideak nola bete behar duen seme alabok jagoteko eginbeharra, eta ezkontide horrek zein baldintza bete behar duen, denbora, modu eta lekuaren aldetik, seme alaba horiekin harremanak izan eta eurokin egoteko.
‎Seme alaba ezgaituen gaineko guraso ahala luzaturik geratuko da, lege aginduz, horiek adin nagusitasunera heltzean. Seme edo alaba adin nagusikoa ezkongabea izanik, bere gurasoekin edo horietatik edozeinekin bizi eta ezgaiturik geratzen bada, guraso ahala birgaitu egingo da, eta ahal hori egikarituko du semea edo alaba adingabea izan balitz ahala izango zukeenak. Bi bide horietatik edozein erabilita, guraso ahala luzatzen bada, ahal hori egikarituko da, ezgaiketa ebazpenak bereziki xedatzen duenaren arabera, eta, modu subsidiarioan, titulu honen erregelek xedatzen dutenaren arabera.
‎Guraso edo aurrekoen senipartea osatzen du seme alaben edo ondorengoen jarauntsiaren erdiak; dena den, guraso edo aurrekoak ondorengo kausatzailearen alargunarekin batera pilatzen badira oinordetzan, euron senipartea jarauntsiaren heren batekoa izango da.
‎Pilar Goya kimikari gasteiztarrarekin ezkonduta dago eta ez du seme alabarik. Kimika doktorea da eta gaztetan lasterketaria izan zen (100 metroak 10,9 segundotan egin zituen).
‎Amak beti ezagutzen du semearen bihotza.
‎Gokuk borroka gogorra izango du semea askatzeko!
‎Baina galdetu Kandidori. Ez du seme alabarik eduki nahi.
‎ABELek denbora hartzen du semearekin hitz egiteko.
‎ITXASO. Gogorra izan behar du semea galtzeak. Batez ere, horrela?
‎ERNESTO. Gogorra izan behar du seme bat ez aurrera ez atzera ikusteak. Eta zu, zer moduz?
‎GERMANek deia mozten du desesperatuta. Momentu horretan ABEL sartzen da txokora, ikusi du semearen deseperazioa.
‎–Botere publikoek segurtatzen dute, halaber, babes osoa izango dutela seme alabek, berdinak izanik legearen aurrean, edozein dela haien filiazioa, eta orobat amek, edozein dela haien egoera zibila?. Horrek esan nahi du seme alabak ezin direla diskriminatu jaiotzagatik.
‎Emaitzetako baten arabera, amaren lehen hizkuntza aldagaiak eragin zuzena du seme alaben hiztegiaren ulermenean, eta hori horrela izan daiteke ama delako, gehienetan behintzat, haurraren lehen hilabeteetan denbora gehiago berarekin dagoena (kontuan izan hiztegiaren ulermena 15 hilabetera arteko haurrei baino ez zaiela begiratu, KGNZ Iean). Horri eransten bazaio lagineko amen% 75ek duela euskara lehen hizkuntzatzat, ulergarriagoa egiten da euskararen inputak era esanguratsuan eragitea zortzitik hamabortz hilabete bitarteko haurren hiztegiaren ulermenean.
‎Hala ere, oraindik gabeziak daude, hala nola haurren menura behar adina fruta eta barazki ez ekartzea. Egunean bost pieza kontsumitzea gomendatzen den arren, Espainiako gurasoen %40k adierazi du seme alabek egunean hiru fruta eta barazki baino gutxiago jaten dutela. 0tik 6 urtera bitarteko seme alabak dituzten 1.000 gurasoren artean egindako inkesta baten ondorioak dira.
‎Egoera horretan, gurasoek «gelditze ukitua» ezarri behar dute, medikuen arabera. Horrek esan nahi du seme alabak ordu logiko batean atseden hartzera bidali behar dituztela. Horrekin batera, ez zaie utzi behar adingabeek garatzen dituzten mekanismo eta trikimailuei, denbora gehiago esna egon daitezen.
‎Hala ere, aipatzekoa da, azken urteotan 12 etxe­ baino gehiago egin dituela jende gazteak, baina horietako inork ere ez du seme alabarik. Etorkizun hurbila sobera atsegina ez dela esan genezake.
‎Gero, Haritxelhar horren semeetako bat, Martin, guarda izan zen ere. Martin horrek izan du seme bat, Arnaud, hori ere guarda. Eta hain zuzen ukan zuen eztabaida bat bi alorren arteko mugarengatik Barkoxeko Etxahunekin.
‎Aitaren hilketaren ondoren, idazleak haren Manual de tolerancia izenburuko apunteak aurkitu zizkion. Medikuak idatzitakoen artean honakoa azpimarratzen du semeak:
‎" amaren bularrak ebaki zituen kutxiloaren ertzak erdibitu egiten du semearen bihotza ere erdibituriko bihotzetatik sortzen dira dere sehaskak zapuztuko dituzten hauster txoriak zapuztu diren sehasketan bizi dira dere kutxilo zorroztaileak begira ezan begere oinazearen urek landa hura ere estaltzen dinate aldare oro erori den erore belaunaldiak lore beltzez katiatuz birkatiatuz lore beltzez eta iltzez lore".
‎Aitak ez du semea berriro aurrez aurre ikusi sugearena egiten dutenetan uzkurrei lana bertan uzteko zemaika.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 189 (1,24)
ukan 101 (0,66)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia