Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 5

2019
‎Raimundo Silva bakarrik dago berriz, oraindik zenbait segundoz bere buruari galdetu zion, jakin minez beterik, zer esanahi ezkutu eduki zezakeen Maria andreak agur esatean erabili duen tonu eztitsuak, ez dago emakume hau ulertzerik, halako batean aurpegi txarrez dago eta hurrengo unean gure bihotzean sartu nahi duela dirudi, baina Lisboako Setioaren Historiak beste errealitatera deitu zuen berriz, mairuen erresistentzia behin betiko suntsitzea helburu zuen dorrearen eraikitze lanera, eta jakin badakigularik eraikitze lan horretan jokatzen dela aberri baten izatea, ezin dezakegu lana bukatu gabe utzi, nahiz eta Raimundo Silvak nahiago zukeen bere ondoan Maria Sara eduki, guztiz ezezagun zaizkion operazioen berri ematen ibili baino, zutabeak apailatzea, oholak arbastatzea, klabijak zorroztea, sokak txirikordatzea, poliki poliki dorrea altxatzea posible egiten duten operazio horiek guztiak, dorreak, Babelgoa ez izanik ere, harresiko adarbea baino altuxeago igo behar du behintzat, eta hizkuntzei dagokienez, On Afonso Henriquesen asmoa ez da hizkuntza aniztasuna errepikatzea, ez horixe, aitzitik, errotik moztu nahi du aniztasun hori, zentzu alegorikoan eta irudizkoan, baita egiazko zentzu odoltsuan ere. Maria Sara itzultzen denean, bihar arratsaldean, joan zenean agindu zuen bezala, biharko gaua pasatzera, eta etzikoa, eta bi gau horien artean dagoen eguna, igandea baita, lana aurreratuta egongo da, beste hainbat gertakari bere txandaren zain baitaude, eta denborak bere izena aldatu baitu, orain premia du izena, Lasai, esango du Maria Sarak, urte batean ez dira minutu batean baino gauza gehiago sartzen, bakarrik minutu ala urtea direlako, ez da edalontziaren handia garrantzizkoa dena, gutariko bakoitzak edalontzi barruan jartzen ahal duena baizik, jartzen dugun horrek gainez egiten badu eta galtzen bada ere. Eta dorre hau ere galdu egingo da.
‎Azkenik atea ireki da, logela da, bere kaoba gehiegizkoekin, eta aurrean, zabalera guztia hartzen duela, ohea, bere estalki zuri, lodiarekin, burukoaren azpian maindirearen tolesdura elurrezkoa, ezin garbiago, leihotik filtratzen den argiak gauzen ertzak leuntzen ditu, isiltasunak arnasa hartzen duela dirudi. Apirilean gaude, arratsak luzeak dira, eguna zabaltzen ari da, agian horregatik Raimundo Silvak ez du argia pizten, horregatik eta doi hasi den argi itzal hau ez hondatzeko, nahiz eta, aldi berean, argi itzalak sosegua kentzen dion, ez al du Maria Sarak susmo txarrik hartuko, ederki baitakigu, dela eskarmentuz dela mila aldiz kontatu den gauza delako, batzuetan iluntasunaren bidetik, iluntasunaren arima sakonaren bidetik erabateko itsualdira iristen dela. Maria Sarak berehala ikusi zituen loreontziko bi arrosak, leiho ondoko mahaitxoaren gainean, eta paper orriak, bat erdi idatzita mahaiaren erdian, ezkerrean errima bat, orain Raimundo Silvak lanpara piztu behar zukeen giroa eta efektua sortzeko, baina ez zuen lanpara piztu, albo batera joan zen, ohearen oinetara iritsirik ia, ezkutatu nahiko bailuen, eta hitzen zain gelditu zen, dardaraka zegoen zer hitz esango ziren igarri ezin zuelako, imintzioek ez zuten kezkatzen, ezta ekintzek ere, hitzek kezkatzen zuten bakarrik, hemen, gela honetan.
‎Lehen kasuan, lau ordu baino gehiago joango ziren Raimundo Silvak dei gaztigua jaso zuen arte, bigarren kasuan, ohituraren arabera kalkulatuz, hiru bat ordu. Dena ongi neurtuz gero, honek esan nahi du Maria Sarak, bere deiari erantzungo zion beste dei baten zain gelditu bazen, nahikoa denbora eduki zuela pentsatzeko agian Raimundo Silva oso berandu etxeratuko zela, inoren etxera deitzea beranduegi zen orduan, are eta gutxiago gaixo baten etxera. Nahiz eta, ironiarik gabe baina gauza bere tamainan uzte aldera esanda, gaixotasuna hain larria ez zen izango, baldin eta bere eskuaz eta bere ahotsaz deitzen ahal izan bazuen gaztelu ondoko etxera, non Raimundo Silvak bilatzen duen eta ez duen aurkitzen galdera funtsezkoaren erantzuna, Zertarako deituko ote zidan.
‎Baina telefonistak, telefonogunea ibiltzeaz aparte atea irekitzeko eta datorrenari harrera egiteko lana bere gain dituenak, keinu bat egiten dio hatzez, telefonoz mintzatzen bukatzen duen bitartean, eta gero, jendetasunez eta batere harridurarik gabe, hauxe esaten dio, Kaixo, Silva jauna, aspaldian ezagutzen du eta ikusten duen bakoitzean joan badoan denborak eragindako diferentziak baizik ez dizkio ikusten, handik pixka batera inork galdetuko balio zer moduz aurkitu duen zuzentzailea, hauxe erantzungo luke, uste erabatekorik gabe, Ez dakit, apur bat urduri, agian, horixe esango du, gehiagorik ez, telefonista ez bide da oharmen luzekoa, edo Raimundo Silva berezko egoerara itzuli da, edo kanpotik ezin zitekeen ikusi barrutik zer gertatzen zen, ez eta ohartuta ere, Maria Sara doktorearekin hitz egin nahi dut, esan zuen, eta telefonistak, bera ere Sara izena duenak, Mariarik gabe, eta kasualitate erdi horregatik oso harro dagoenak, erantzuten dio Maria Sara doktorea beste doktorearen bulegoan dagoela, beste doktorea zuzendari literarioa da, izena esan beharrik ere ez dauka, beti izan da zuzendari literarioa, gainerakoak, guztien zuzendariarengandik Costarenganaino, oinezkoak dira, Raimundo Silvak, ohi baino zakarrago, esaten dio telefonistari galdetzeko ea hartuko duen edo poesia liburuko probak hango mahai gainean bertan uztea nahi duen, besteak badakiela zertaz ari den. Sarak entzuten du Maria Sara doktoreak esaten diona, buruaz baiezkoa egiten du, elkarrizketa laburra da, baina ateaz beste aldean eduki duen berezi ikusteko ahalmenaren itzal zurbila den ikusmen hondar bat gelditzen zaiola, Raimundok behatzen du, hariz hari, telefonistaren ile horia, ahotz ehoaren kolorekoa, telefonistak burua apaldurik du, ezin igar dezake zer nolako basakeria dagoen begirada hartan, basakeria es...
‎Doktorea sartu da eta hauxe dio, Barkatu zain eduki izana, atearen eta hitzen hotsek Raimundo Silva asaldatu dute, bizkarrez harrapatuta, orain arineketan jiratzen da, Ez du axola, erantzun du, zera, ni etorri naiz, ez du esaldia bukatzen, aurpegi hori ere lehen aldiz ikusiko balu bezala da, egunotan hainbat aldiz pentsatu du Maria Sara doktorearengan, eta azkenik ez zen irudi bat pentsamendua betetzen ziona, izena baizik, izenak bakarrik bete zuen oroimenean zeukan toki guztia, eta poliki poliki ilearen, begien, hazpegien, eskuen keinuen lekua harrapatzen joan zen, urrutitik zetaren biguntasuna baizik ezin zuen ezagutu, ez inoiz ukitu zuelako, badakigu ezetz, eta argitu behar da zuzentzailea ez dela behialako sentsaz...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia