|
Lehen kasuan, lau ordu baino gehiago joango ziren Raimundo Silvak dei gaztigua jaso zuen arte, bigarren kasuan, ohituraren arabera kalkulatuz, hiru bat ordu. Dena ongi neurtuz gero, honek esan nahi
|
du
Maria Sarak, bere deiari erantzungo zion beste dei baten zain gelditu bazen, nahikoa denbora eduki zuela pentsatzeko agian Raimundo Silva oso berandu etxeratuko zela, inoren etxera deitzea beranduegi zen orduan, are eta gutxiago gaixo baten etxera. Nahiz eta, ironiarik gabe baina gauza bere tamainan uzte aldera esanda, gaixotasuna hain larria ez zen izango, baldin eta bere eskuaz eta bere ahotsaz deitzen ahal izan bazuen gaztelu ondoko etxera, non Raimundo Silvak bilatzen duen eta ez duen aurkitzen galdera funtsezkoaren erantzuna, Zertarako deituko ote zidan.
|
|
Ez da hain zama astuna izango, berehala eskailera jaisten hasi zen bizkortasunari erreparatzen badiogu, Maria Sara doktorea gogoratu du bat batean, bera zain egongo da, orain taxia hartuta baizik ez da iritsiko, bizitza horrelako luxuzko gastuetarako ez egon arren, deabruak eraman dezala txakurra, ni hemen samariar onarena egiten, ia segurua da ez nintzela etxera janari bila itzuliko Escadinhas de S. Crispimen janari eske zegoena atso bat izan balitz, tira, atso bat izan balitz agian bai, baina agure bat izan balitz, ezetz egingo nuke apustu, interesgarria da baieztatzea norberaren ontasuna, baldin eta horretaz mintzatzen ari bagara, inguruabarren eta objektuen arabera aldatzen dela, uneko osasunaren arabera, umorearen arabera, ontasuna, konparazio txar bat eginez, elastiko bat bezalakoa da, hedatu eta uzkurtu egiten da, gizateria guztia bil dezake, edo pertsona bakarra, berekoia, hau da, ontasunez betea bere buruarentzat, guztiarekin ere ekintza on batek beti freskatzen du arima, txakurra hantxe gelditu da, esker onez beterik, nahiz eta, gosea hain handia izaki, jakiak hortz bateko zuloa betetzeko balio izango zion, ozta ozta, animaliatxo errukarria, mintzatzeko modua da, ez baita hain txikia, izan ere, zer arrazatakoa den, arraza guztietakoa, nahasian, kalera sekula jaisten ez diren lotsatienena, edo jaitsiz gero uhala eta sexuestalkiarekin jaisten direnena kenduta, txakur hau gutxienik aske da, txakur eme askeez gozatzen du, baina gutxi gozatuko du ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen. ...denbora hartuz, Ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen, noren gainean ari naiz, galde egin zuen, taxia Rua da Pratatik igotzen ari zen, bera barruan zegoen, bera gizonen erresumako kidea zen, ez txakurrenekoa, eta Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen ahal zen nahi edo behar zuen bakoitzean, oraintxe bertan demostratzen ari den bezala, orain badoa argitaletxera zuzentzaileen ardura
|
duen
Maria Sara doktorearekin mintzatzera, poesia liburuaren behin betiko probak ematera doa, eta gero agian erabakiko du etxera zuzenean ez itzultzea, liburu bat bukatu du, kasik liburu itxura ez duen arren, hain meharra denez, beraz, horrelakoetan egiten duena egingo du, jatetxean bazkalduko du, zinemara joango da, nahiz eta litekeena izan hori bezalako egitarau handia betetzeko adina diru gainean e...
|